2000
|
|
Honekin ez dizut erran nahi, jaun André, ezen jesuita guztien jokabidea halakoa izan zela, zeren eta ezagutu izan baititut nik euskararen alde mintzatu izan diren jesuita sutsuak ere. Baina aita Bartolomek bai, ohitura hura zuen, eta aitortu beharra
|
dut
ezen ez zela hartan bakarra, zeren, urrunagorat joan gabe, aztura eta ohitura bera zabaltzen ari baitzen, bertzenaz ere, jauregian, batik bat aita Villagrandeko dukearekin harremanetan jarri zenetik eta gure prezeptore jaun Marcelek jauregitik alde egin zuenetik. Osaba Joanikotek, aldiz, maite zuen euskara, eta, jaun Marcelen ondoan, are gehiago maitatzerat heldu zen, batik bat gure prezeptore zenak berboari buruzko argibide haiek —logikaren munduarekin lotuak— eman zizkionetik, eta, hala, erran behar zuenaz konbentzitua zegoelako, baina baita apezari kontra egiteagatik ere, halako batean —euskaraz, jakina—, erran zion:
|
|
Baina aski da: aski da, bai, eta sobera ere bai, beharbada, nahiz eta ongi aditzerat eman nahi nizkizun neure kontzientziaren gorabehera hauek, zeren eta iraganetik ulertu behar baita etorkizuna, eta uste
|
dut
ezen ez dagoela neure etorkizuna ulertzerik gorabehera haien berri jakin gabe.
|
|
Eta, nola manatzen duenaren etxean manatzen duenak baizik ez duen arrazoin, hala, gure artekoen falta eta hobena niri egotzi zidatean... egotzi ninditean, finean, gabrielitarren etxetik. Egia
|
duk
ezen ez zidatela Fulberto kalonjeak Abelardori egin ziona egin, noiz eta Fulbertok jakin baitzuen ezen Abelardo bere iloba Eloisarekin ibiltzen zela, eta neurekin daramatzadala oraino, halatan, neure gizonezkotasunaren frogak, nahiz eta zertarako ez dakidan, geroztikako haratuzte luzea kontuan izanik... baina ikusten duzue ene harreman haien ondore gaixtoa.
|
|
Baina, aitak, amak eta aita Bartolomek ateratzen zituzten arrazoinen aitzinean, osaba, ohi ez bezala, isil isilik egon zen denbora guztian, atsekabetua eta desgogara. Eta aitak erraiten
|
zuen
ezen ez zegoela etxegoiendarren ohorea horrela lohitzerik ez zikintzerik, Mattinek lohitu eta zikindu zuen bezala... non eta bere etxean eta gurasoen etxean!; amak, deabruak nonahi den eta noiznahi den erein zezakeela bere hazia, baita handikien baratzean ere, eta neurri guztiak ere ez zirela aski, hari buru egiteko; eta aita Bartolomek, finean, arrai eta alegera egoitekoa zela eta Jainkoari eske... Eta guztiak zeuden, beraz, desgusturat, baina gusturat; nahigabeturik, baina nahitsu, osaba Joanikot izan ezik, zeren baitzirudien ezen atsekabez atsekabe zebilela...
|
|
Izan ere, behin baino gehiagotan erran dizut ezen apez don Frantziskok filosofotzat hartu ninduela, bederatzi urte baizik ez nituenean, eta handik aitzina guztiek hartu nindutela filosofotzat, baita jaun Marcelek ere, don Frantziskoren ordez etxeratu zitzaigunean. Eta uste
|
dut
ezen ez zutela arrazoin faltarik, zeren, neure buruari atsedenik emaiten ez niola, noiznahi den hasten bainintzen eskolan ikasi lezioneak handik eta hemendik ukitzen, nahasten eta asmatzen, eta iduriz argi zegoenari itzalak bilatzen. Eta don Frantziskok bere denboran erran zidan:
|
|
Banuen, halarik ere, aitzinetik, Elbirarekin bizi izan nuen esperientzia, adierazten zidana ezen lurrean bizi zitezkeen eta zerurako bidean jar gintzaketen mementurik ederrenak ere euli farfailen hegoak eta haien hegaldiak bezain hauskorrak izan zitezkeela eta noiznahi den jar gintzaketela haiek, berriro ere, lurrerako bidean, nola gertatu baitzitzaidan niri neure lehen amorio harekin; haatik, badakizu nolakoa den amorioa, jaun André: hartarik libratzen garenean, uste izaiten
|
dugu
ezen ez garela berriro eroriko, zeren, zentzua berreskuraturik, ezinezkoa iduritzen zaigun; baina, noiz eta ustekabean berriro harrapatzen baikaitu, galtzen dugu bertze behin zentzua eta, zuriezina zuritu nahian, asmatzen ditugu zentzurik gabeko zentzugabekeriarik handienak, halako moldez, non bailirudike ezen zentzua galtzeari irizten diogula zentzuzkoen. Eta hala galduko nuen berant baino lehen, tenpesta izugarri baten erdian, ezker oineko behatza, nola jakinaraziko baitizut xeheroago hemendik orri guti batzuetarat, eta hala eginen nuen aitzina, halarik ere, mutilazionearen ondoko lehen abiaduran eta apoderan itsasoaren aurka senti nezakeen gorrotoari bertze amorio suerte bat zerraiola...
|
2009
|
|
Domingori, huraxe izan baitzitekeen abagunea, baina ez zuen ezertxo ere egin; izeba Ernestina, izan ere, bizitzaren joaneko bidean baino gehiago, itzulikoan zegoen? eta susmoa
|
zuen
ezen ez zegoela itzalik gabeko hitz handirik, zeren hitzik handienak ere. Jainkoa?, bere itzal izugarriak baitzituen, Jainkoaren izenean mila gerra izan ez ziren, bada, historian! Hargatik oroitzen zituen izeba Ernestinak maiz frai Millanek komentuan irakatsiak, Jainkoaren kontzeptuari buruzko eztabaidan isilik egotera zeramatenak, eta huraxe zen, ausaz, kontua, gizakirik gabe ez dagoela ez egiarik ez gezurrik ulertzerik, egia eta gezurra, kategorizazio guztien gainetik, gizakiaren baitan haragitzen baitira, azken batean, eta argi itzalen eremua baita, definizioz, gizakiaren haragia, ez argi hutsarena eta ez itzal hutsarena; izeba Ernestina, beraz, bizitzatik mila gauza eta beste hainbat apaingarri jaso ondoren, hitz handi asko ere bai tartean?, kentze eta soiltze prozesu etengabe batean bizi zen:
|
|
Izebak bazekien, ongi jakin ere, historia hura guztiz bestelakoa izan zela, txoria leihotik sartu bai baina hormaren kontra jota hil baitzen, gero amak historia birmoldatu bazuen ere etxekoen kontsentimenduarekin, amarena, azkenik, historia ofizial bihurtzen zela: esan nahi baita hantxe konta ziezaiokeela izebak egia –itzalik gabeko egia, maiuskulaz idatzia– Domingori, huraxe izan baitzitekeen abagunea, baina ez zuen ezertxo ere egin; izeba Ernestina, izan ere, bizitzaren joaneko bidean baino gehiago, itzulikoan zegoen... eta susmoa
|
zuen
ezen ez zegoela itzalik gabeko hitz handirik, zeren hitzik handienak ere –Jainkoa–, bere itzal izugarriak baitzituen, Jainkoaren izenean mila gerra izan ez ziren, bada, historian! Hargatik oroitzen zituen izeba Ernestinak maiz frai Millanek komentuan irakatsiak, Jainkoaren kontzeptuari buruzko eztabaidan isilik egotera zeramatenak, eta huraxe zen, ausaz, kontua, gizakirik gabe ez dagoela ez egiarik ez gezurrik ulertzerik, egia eta gezurra, kategorizazio guztien gainetik, gizakiaren baitan haragitzen baitira, azken batean, eta argi itzalen eremua baita, definizioz, gizakiaren haragia, ez argi hutsarena eta ez itzal hutsarena; izeba Ernestina, beraz, bizitzatik mila gauza eta beste hainbat apaingarri jaso ondoren –hitz handi asko ere bai tartean–, kentze eta soiltze prozesu etengabe batean bizi zen:
|
2012
|
|
eta jakitera eman, zer egin asmo
|
dugun
ez ezik,
|
2013
|
|
Darcy jaunak herritik irtetea zeukala, bera tenk egongo zelako bere lekuan; alabaina, hurrengo astean bertan saihestu zuen Netherfieldeko dantzaldia. Era berean, Elizabethek ondo gogoratzen zuen nola, Netherfieldekoak herritik joan arte, Wickhamek berari baino ez zion bere istorioa kontatu; baina, zelan haiek hirira aldatutakoan, auzia toki guztietan izan zen berbabide; orduan Wickham jaunak ez
|
zuen
ez ez ingirarik izan Darcy jaunaren izena hondoratzeko, nahiz eta berari aurretik ziurtatua zion aitarenganako begiruneak beti galaraziko ziola semeari jendaurrean mozorroa kentzea.
|
2016
|
|
Hona berriz ere familia elkartua, sendi batu eta zoriontsua, abelera gaitz eta trantze gaizto honetan zoriontsu izan litekeen heinean bederen, eguneroko bizimodua antolatu beharrak sortzen dizkien endredo eta eragozpenez gain gurasoek aberri galduaren mina baitute begi bihotzetan, min horretan biltzen direla herri zapalduaren ikuspena eta ondasun lapurtuen mira, zein baino zein mingarriago; alaba, berriz, Begoña, gazteegia da horrelako txikikeriekin atsekabetzeko: diru pila edo diru eza ez dira aski aurretik bizitza luzea duenaren bihotza iluntzeko; aberriaren ilunaz denez bezainbatean, aldiz, Jaurlaritzaren barnetegian ezagutu berri dituen gazte bipilen sua eta garra ikusita, ziur da luze baino lehen lortuko duela Euskadik bere askatasuna, gerra aurretik
|
zuena
ez ezik, lehendik amestutako askatasun oso eta erabatekoa; bestelakoa da Begoñaren ilunaldia: izan ere, Parisa bizitzera joan diren honetan, alde handia baitago bere adineko gazte sasoiko eta osasuntsuz inguraturik egon, Donibane Lohizunen zegoen bezala, ala ganbara kaxkar batean egun osoa amari konpainia egiten eman, orain eman behar duen bezala, kale jendetsuen, jende aldraren eta hizkuntza arrotzaren beldurrez Elorrioko emakume hau ez baita ausartzen inora joaten alabarekin ez bada, eta alabarekin izanda ere nahiago du galdutakoaren doluz eta damuz lantua jotzen aritu, egunero ari den bezala, ezen ez begi aurrean dituzten berritasun eta era guztietako bitxikeriekin alaitu, Begoñak nahiko lukeen antzera.
|
2021
|
|
Atariperantz ibili zen, tramankuluari tiraka. Hain dardara gogorra
|
zuen
ezen ez baitzen zelaren gainean eusteko gauza ere izango. " Ez dauka zentzurik", errepikatzen zuen, etsita.
|