2000
|
|
Baina, aitak, amak eta aita Bartolomek ateratzen zituzten arrazoinen aitzinean, osaba, ohi ez bezala, isil isilik egon zen denbora guztian, atsekabetua eta desgogara. Eta aitak erraiten
|
zuen
ezen ez zegoela etxegoiendarren ohorea horrela lohitzerik ez zikintzerik, Mattinek lohitu eta zikindu zuen bezala... non eta bere etxean eta gurasoen etxean!; amak, deabruak nonahi den eta noiznahi den erein zezakeela bere hazia, baita handikien baratzean ere, eta neurri guztiak ere ez zirela aski, hari buru egiteko; eta aita Bartolomek, finean, arrai eta alegera egoitekoa zela eta Jainkoari eske... Eta guztiak zeuden, beraz, desgusturat, baina gusturat; nahigabeturik, baina nahitsu, osaba Joanikot izan ezik, zeren baitzirudien ezen atsekabez atsekabe zebilela...
|
2009
|
|
Domingori, huraxe izan baitzitekeen abagunea, baina ez zuen ezertxo ere egin; izeba Ernestina, izan ere, bizitzaren joaneko bidean baino gehiago, itzulikoan zegoen? eta susmoa
|
zuen
ezen ez zegoela itzalik gabeko hitz handirik, zeren hitzik handienak ere. Jainkoa?, bere itzal izugarriak baitzituen, Jainkoaren izenean mila gerra izan ez ziren, bada, historian! Hargatik oroitzen zituen izeba Ernestinak maiz frai Millanek komentuan irakatsiak, Jainkoaren kontzeptuari buruzko eztabaidan isilik egotera zeramatenak, eta huraxe zen, ausaz, kontua, gizakirik gabe ez dagoela ez egiarik ez gezurrik ulertzerik, egia eta gezurra, kategorizazio guztien gainetik, gizakiaren baitan haragitzen baitira, azken batean, eta argi itzalen eremua baita, definizioz, gizakiaren haragia, ez argi hutsarena eta ez itzal hutsarena; izeba Ernestina, beraz, bizitzatik mila gauza eta beste hainbat apaingarri jaso ondoren, hitz handi asko ere bai tartean?, kentze eta soiltze prozesu etengabe batean bizi zen:
|
|
Izebak bazekien, ongi jakin ere, historia hura guztiz bestelakoa izan zela, txoria leihotik sartu bai baina hormaren kontra jota hil baitzen, gero amak historia birmoldatu bazuen ere etxekoen kontsentimenduarekin, amarena, azkenik, historia ofizial bihurtzen zela: esan nahi baita hantxe konta ziezaiokeela izebak egia –itzalik gabeko egia, maiuskulaz idatzia– Domingori, huraxe izan baitzitekeen abagunea, baina ez zuen ezertxo ere egin; izeba Ernestina, izan ere, bizitzaren joaneko bidean baino gehiago, itzulikoan zegoen... eta susmoa
|
zuen
ezen ez zegoela itzalik gabeko hitz handirik, zeren hitzik handienak ere –Jainkoa–, bere itzal izugarriak baitzituen, Jainkoaren izenean mila gerra izan ez ziren, bada, historian! Hargatik oroitzen zituen izeba Ernestinak maiz frai Millanek komentuan irakatsiak, Jainkoaren kontzeptuari buruzko eztabaidan isilik egotera zeramatenak, eta huraxe zen, ausaz, kontua, gizakirik gabe ez dagoela ez egiarik ez gezurrik ulertzerik, egia eta gezurra, kategorizazio guztien gainetik, gizakiaren baitan haragitzen baitira, azken batean, eta argi itzalen eremua baita, definizioz, gizakiaren haragia, ez argi hutsarena eta ez itzal hutsarena; izeba Ernestina, beraz, bizitzatik mila gauza eta beste hainbat apaingarri jaso ondoren –hitz handi asko ere bai tartean–, kentze eta soiltze prozesu etengabe batean bizi zen:
|
2013
|
|
Darcy jaunak herritik irtetea zeukala, bera tenk egongo zelako bere lekuan; alabaina, hurrengo astean bertan saihestu zuen Netherfieldeko dantzaldia. Era berean, Elizabethek ondo gogoratzen zuen nola, Netherfieldekoak herritik joan arte, Wickhamek berari baino ez zion bere istorioa kontatu; baina, zelan haiek hirira aldatutakoan, auzia toki guztietan izan zen berbabide; orduan Wickham jaunak ez
|
zuen
ez ez ingirarik izan Darcy jaunaren izena hondoratzeko, nahiz eta berari aurretik ziurtatua zion aitarenganako begiruneak beti galaraziko ziola semeari jendaurrean mozorroa kentzea.
|
2021
|
|
Atariperantz ibili zen, tramankuluari tiraka. Hain dardara gogorra
|
zuen
ezen ez baitzen zelaren gainean eusteko gauza ere izango. " Ez dauka zentzurik", errepikatzen zuen, etsita.
|
2022
|
|
Berehala gizonak, etsiturik, erran zion" Jainkoarren, erranen didazu, bai, baldinbere!", eta kanporat igorri zituen zerbitzariak oro. Eta bere anderea betidanik debototzat ukan zuenez, bere baitan egin
|
zuen
ezen ez zela hura ausartuko faltsuki zin egiten egiazko Gurutzearen aitzinean; galdatu zuen ekar ziezaioten berak zeukan arras eder bat, eta, biak bakarrik gelditu zirelarik, haren gainean zin eginarazi zion galdegiten zion guziari egiaz ihardetsiko ziola. Baina damak, heriotzak eragin lehen beldurrak jadaneko gainditurik, kuraia bildu zuen berriz eta deliberatu zuen hobe zuela, hil baino lehen, egia ez gordetzea, baina baita ez erratea maite zuen zaldunari kalte egiten ahal zion deus.
|