Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 60

2000
‎Kode Zibil berriak egin gogo duena ez da, inola ere, testu itxi eta geldoa. Aitzitik, bizi eta egokitua nahi du Portalisek lege zibila, eragingarritasun osokoa izan dadin:
‎Izan ere, Carnap, Vienan egon arren, filosofia analitikoaren lehenengoetako zutabea izan zen61 Heideggerren eta heideggertarren aldetik emandako erantzunak aintzat hartu gabe, Vienako Zirkuluaren partaideek, Neurathek eta Carnapek, batik bat, beren erasoa metafisikoei zuzenduriko galdera probokatzaile batean laburbiltzen zutela esan genezake, alegia: ‘Zer nahi duzue esan horrekin? ’ Esan beharrik ez dago ikuspegi honetatik heideggertarrak ezin duela ez bere terminoen erreferenteak seinalatu ezta bere adierazpenak egiazta edo errefusa ditzakeen modua zehaztu ere. Reichenbachen hitzetan:
‎Alta, honen ondorioak sakonak izan zitezkeen, eta izan ziren, batik bat filosofiarentzat, Vienan filosofia izenaz izendaturiko arazo oro errefusatzera heldu baitzen. Carnapek 1934an aipatu bezala, azpimarratu nahi dut ez garela eskola filosofiko bat eta ez ditugula tesi filosofikoak proposatzen, edozer gauza izanda ere(...). [E] z diegu gai filosofikoei erantzuten, horren ordez gai filosofiko guztiak errefusatzen ditugu, metafisika, etika edota epistemologiakoak izan.
‎Benetan ukatzen zuen gauza bakarra ezagutzazko enuntziatu legez onartzearena zen. Historialariek, psikologoek edo soziologoek kausalki azter eta azal zitzaketen, baina kasu horretan esanahia duena ez da balio judizioa, berari dagozkion historiako, psikologiako edo soziologiako enuntziatuak baizik. Zeren balio enuntziatuak berak ez dira hemen ikerketaren objektua besterik; ez dituzte teoria hauen enuntziatuak osatzen eta ez dute, hemen eta edonon, zentzu teorikorik.
‎Zehazki, iraganeko eta etorkizuneko enuntziatuei buruz ari ziren. Egiaztagarritasun hertsiaren ildotik, orain ezin dugu ez egiaztatu ezta faltsatu ere ondoko enuntziatu hau: ‘Zehatz mehatz 500 ardi zeuden Donostia inguruko 50 kilometroko erradio batean orain dela 175 urte’ Eta ez dago behaketarik ere ondoko beste hau egiaztatzeko, alegia:
‎Antzeko hainbat kasutan bezala, euriaren Afrikako errege batena irakurtzen dut, euri garaia heltzen denean euria eragiteko eskatzen diotena11 Baina horrek esan nahi du ez dutela uste euria eragin ahal duenik, izan ere, bestela, urteko sasoirik lehorrenetan, lurra" a parched and arid desert" [basamortu idor eta elkor bat] denean, egingo lukete. Baina suposatzen bada, hasiera batean, jendeak euriaren erregearen ofizioa ergelkeria hutsez sortu izan zuela, orduan garbiago agertzen da martxoan euriak hasi izanaren esperientzia lehenagotik izan zutela eta urteko gainerako sasoietan euriaren erregea jardutera behartuko luketela.
‎Norbaitek hurrengoa esan lezake: " Beltaneko jaiaren kontakizunaren bidez hunkitu nahi duenak ez du, inolaz ere, jatorriaren hipotesia azaldu, baizik eta gure aurrean materiala (hipotesira eramaten duena) jarri, besterik gehitu gabe". Orduan, hurrengoa esan daiteke:
2001
‎Maitamendun, maitari izan ala ez, hor dago zerutik lurrera besteko aldea gizakiaren eta animalien artean. Animaliek ez dute ez hautamenik, ez ezagumenik, ez maitamenik. Ez dira maitagogo.
2003
‎Sokratesen hitzaldia bi zatitan banatu daiteke. Lehenengoan, Agatonekin elkarrizketan, maitasuna desira bat dela dio, eta desira guztiak ez daukagunaren desira direnez eta maitasunak izaki ederrak maite dituenez eta izaki ederrak onak ere badirenez, horren guztiaren ondorioz Maitasunak ez du ez edertasunik ez ontasunik eta horrexegatik hain zuzen ere bi gauza horien atzetik dabil. Arrazonamendu horrekin beste hitzaldietan esandakoa laburbildu besterik ez da egiten.
‎Zaharrena izanik, onura handienen sorburu da guretzat, nik behintzat ezin baitut gaztetasunera heldu berriarentzat maitale ona baino onura handiagorik aipatu, ezta maitalearentzat maitea baino. Ederki bizi nahi duten gizakiek jarraitu behar duten araua ezin baitu ez sendiak, ez ohoreek, ez aberastasunak, ez beste ezerk maitasunak bezain ederki irakatsi. Eta zer da diodan hori?
‎Eta zer da diodan hori? Lotsaizunekiko lotsa, ekintza onetan lehia; horiek gabe ezin baitu ez hid riak ez hiritar soilak ekintza handi eta ederrik burutu. Hauxe diot nik:
‎Eta Agatonek deitu zion eta bera joan zen laguntzaileek eramanda, aldi berean zintak kenduz bestea koroatzeko bezala, eta begien aurrean zituenez ez zuen Sokrates hauteman eta Agatonen ondoan eseri zen, Sokratesen eta haren erdian, Sokratesek leku b egin baitzion eser zedin. Eseri orduko Agaton besarkatu eta koroatu zuen.
‎— Azter ezazu —esan omen zuen Sokratesek— egiantzeko izan ordez beharrezkoa ez ote den horrela izatea, faltan duena desiratzea eta faltan ez duena ez desiratzea. Niri ikaragarri iruditzen baitzait, Agab ton, beharrezkoa dela.
‎Ezjakinek ere ez dute filosofatzen ez jakintsu bihurtzea desiratzen, horixe baita ezjakintasunaren okerra: prestu, on eta zentzudun izan gabe nahikoa izatea uste izatea; ezeren faltan ez dagoela uste duenak ez du desiratzen faltan ez duela uste duen hori.
‎Arrazoi berbera dela bide, lagunetarik batek adiskidetasunari kalte egiten badio, dela gaiztakeria bat eginez, dela oinarrizko eginbeharrak urratuz, dela bidezkoa edo zilegia ez dena eskatuz, besteak askatasuna du aurrerantzean hura lagun moduan ez hartzeko, horrek adiskide izateari utzi baitio. Kasuan kasuko inguruabarrak aintzakotzat hartuta, adiskidetasuna desegin daiteke hausturarekin zein hausturarik gabe, baldin eta haustura horren aldeko arrazoi zuzena duenak ez badu berak ere horretarako arrazoirik ematen, eta, aldaketa horretan, adiskidetasunaren ordez, elkarrenganako maitasunari eusten badio, hori ezin baitigu inork ez ezerk kendu.
2004
‎Pentsatuko dut zerua, lurra, koloreak, irudiak, hotsak eta ikusten ditugun kanpoko gauza guztiak ametsetako zelatak besterik ez direla, jeinu maltzur horrek nire sinesberatasunari jartzen dizkiona. Bururatuko dut nik neuk ez dudala ez eskurik, ez begirik, ez haragirik, ez odolik, ez inolako sentipenik, eta horiek ditudalako sinesmen faltsua dudala.16
‎Guztiak errealitate objektibo matematikoak dira, baina ez dute euren justifikazioa aurkituko mundu materialean, adimenezkoan baino. Hiruki tankerako, lauki tankerako edo biribil antzeko irudiak aurkitu ahal izango ditugu izadian, eta irudi horien antz handiagoa izango dute gizakiek sortutako eraikinek, baina ez dugu ez batean eta ez bestean sekula aurkituko irudi geometrikoaren ideiak eskatzen duen perfekzioa.
‎Are gehiago, fisika kuantikoak maila bateko hautematea ezinezkoa dela erakusten digu. Eguneroko mailan balio duenak ez du balio mikrofisikan, fotoien eta atomoen fisikan, eta askotan gaiok eragiten dituzten fenomenoak zeharka eta era ez zuzenean egiaztatu ahal dira bakarrik. Honela, bada, makina bat argudio izan ditzakegu, horiek eta pila bat gehiago, mundu fisikoaren sentimenezko ezagupena baliogabetzat jotzeko ezagutza zientifikoaren mailan behintzat.
‎Esan dezagun azaldu asmo duguna ez dela Wittgensteinen fedea edo fede gabezia, Vienako filosofoak Jainkoaz —Harengan benetan sinistu zuen ala ez oraingoan alde bat utzita— eta bizitzaren zentzuaz (hots, etikaz) izkribuz adierazi zuena baizik. Bi arrazoi nagusik bultzatu gaituzte hautu hori egitera.
‎ohartuki ala oharkabean, gizakiak erreala erreal den aldetik ezagutzeko eta kontenplatzeko berezko joera duela, hain zuzen ere. Ezagutza hori zein motatakoa izan daitekeen eta zer estatutu epistemologiko duen ez dugu orain eta hemen eztabaidatuko, idazlan honen helburutik kanpo dagoenez gero. Derragun, haatik, episteme hori, gure ustez, ezin daitekeela zientzia positibo bat izan, jakintza filosofiko bat baizik, etengabe bilatzen eta inoiz erabat atzematen ez den jakintza filosofikoa.
2005
‎Estoikoek, bestalde, indarra bera zehazten zuten, ekitatearen alde borroka egiten duen bertute moduan. Artez dio Temistiok, Valenteri egindako hitzaldian, erregeek, jakituriaren erregelak eskatzen duen bezalaxe, aintzakotzat hartu behar dutela ez bakarrik beraiei ematen zaien herria, ezpada giza genero osoa; hark dioen bezalaxe, kide izan behar da mazedoniarra zein erromatarra, eta orobat, gizakumea. Minosek bere izena gorrotagarria egin zuen, erresumaren mugarriak ekitatearen bidez zedarriztatu ez zituelako.
‎Uste dut gauzak berreskuratu behar direla gerra garbi eta zuzenean. Aspaldiko erromatarrek ere, Varronek esan legez, gerrari hasiera ematen zioten berandu eta besterik gabe, uste baitzuten ez zela beste gerra aukerarik, gerra zuzena baino. Kamilok esaten zuen gerra hasi behar zela kemenaz besterik, justiziaz ere.
‎43 Bide batez eta beste gauza batzuen artean esan behar dudana ez dago gure borondatetik at. Arrazoi guztiarekin diot platoniko batzuk eta antzinako kristau batzuk Aristotelesengandik aldendu egin direla, nire ustez, hark bertutearen izaeraren beraren inguruan emandako definizioa dela eta; definizio horri helduta, bertutea pasioen eta ekintzen arteko erdi puntua da. Horrela ulertuta, Aristotelesek bi bertute desberdin bereizi zituen, alegia, eskuzabaltasuna eta gartxutasuna; bi biok bertute bakarra eratzen zutela adieraziz.
2006
‎Alabaina, artearen printzipio ezagunen bat erakusten diogunean eta printzipio hori adibideen bitartez ilustratzen dugunean, adibide horien jokabidea printzipio horretara egokitzen dela onartzen du bere gustu partikularretik abiatuz. Eta oraingo kasuari ere printzipio bera aplika dakiokeela frogatzen dugunean —nahiz eta berak ez duen ez hauteman ez sumatu printzipio horren eragina—, orduan berak ondorioztatu du errua beregan dagoela eta, halaber, fintasunik ez duela, zeina baldintza beharrezkoa baita edozein konposiziotan edo diskurtsotan dagoen edertasun edo narrio guztiaz jabetzeko.11
‎Dena dela, Humek ekintzak, grinak eta nahikariak arrazoimenaren fruituak ez direla justifikatze aldera beste argudio bat proposatzen du. Bigarren argudio hori zuzena bada eta ekintzak arrazoimenaren fruituak ez baldin badira benetan, horrek esan nahi du ez dela zentzuzkoa ekintza bati buruz (edo grina edo nahikari bati buruz) esatea arrazoizkoa den edo ez, alegia, arrazoimenarekin bat datorren edo ez. Honela aurkez dezakegu argudio hori (T 2.3.3.5 eta T 3.1.1.9).
‎Gidaria, bada, gai da kopilotuaren aholkuak ulertzeko eta beroriei men egiteko. Alabaina, kopilotuak ezin du ez autoa abian jarri ez autoa gidatu. Paralelismo honetan autoak pertsona bat irudikatzen du, eta autoak egiten duenak pertsona horren ekintza irudikatzen du.
‎Pertsona heldu baten kokapena hartuz gero, orduan Horazio izango genuke gustuko. Hala ere, tematuko bagina galdetzen, zein da hobea, Horazio edo Ovidio?, eztabaidak ez luke ez garrantzi handirik ez etorkizunik, antza. Ikusle (edo irakurle) ideal batek bai Horazio bai Ovidio onak direla onartuko luke.
‎Eta, iraupenari dagokionez, tradizio magikoak marka guztiak hautsi ditu. Baina, guztiz beneragarria izan dadin, tradizio batek izan behar omen du ez bakarrik oso antzinakoa, baizik ahalik eta desinteresatuena. Ordea, magia beti egon izan da gizakien interesen mende.
‎Oiloak arrautza erruten duen legez zizelatuko du Rodinek Pentsalaria. Zenbait aristotelikok alderantzizko norabidea zuzentzat jo duen arren, arrautza dela Estatuaren gisara sortua aldarrikatuz, Kojevek uste du ez datorrela bat Aristotelesen testuekin.
‎Edozein gisaz, eta Hegelen despit, dialektikak ezin du ez bata ez bestea esplikatu.
‎Honek, bere aldetik, aplikazio politikoaren kariaz, halako eran aldatu zuen Hegel filosofoaren gogoeta, non ideal utopiko izateari utzi eta tiranoek aintzat hartzeko moduko teoria politiko bilakatu baitzuen, aholku zehatzez betea. Halatan, Kojevek Leninek ideia filosofikoa faltsutu egin zuela onartzen badu ere, uste du ez zuela egin abstrakzioaren eremutik jaitsi eta errealitatearenera egokitzearren baino.
‎Dirudienez, gizaki bat ez du erabat gogobetetzen gizaki jakin horrexek bera onartzeko duintzat hartzen dituenen onarpenak baino. Beraz, gizakiak joera du ez bilatzeko bera onartzeko duintzat jotzen dituenen onespena baizik.
2008
‎Bi testuon irakurketatik Platonek idazketari eginiko kritika hauek atera ditzakegu: a) idazketak ez du ez jakituria ez oroimena handitzen aldez aurretik ezagutza ez duen gizakiarengan; b) idazketak ezin du bere burua defendatu; beraz, ahozkotasun dialektikoa baino gutxiago da; c) ez dakien gizakiarengan idazketak ondorio kaltegarriak ditu; d) idazketa irudia (eidolon) besterik ez da; e) idazketak ezin ditu gauzarik garrantzitsuenak eta errealitatearen printzipio lehen eta gorenak adierazi.... Idazketarekiko Platonen jarrera kontuan hartzen badugu, Akademian idatzietan Platonek azaldu ez zituen doktrinak aztertu eta eztabaidatu zituela pentsa daiteke.
‎Horregatik, beharrezkoa da lehendabizi zailtasun guztiak aztertzea: aipaturiko arrazoiengatik, eta aldez aurretik aporiak zeharkatu gabe bilatzen dutenak nora joan behar duten ez dakitenak bezalakoak direlako; eta horietaz gain, bilatzen ari direna aurkitu duten ala ez jakin ere ez dakitelako, haientzat xedea agerikoa ez delako, baina bai aurretik aporian egon denarentzat. Gainera, auzietan bezala, kontrakarien argudio guztiak entzun dituena, nahitaez, erabakiak hartzeko egoera hobean dago (III 1, 995a2 b4).
‎Esakune filosofikoak, esakunea delako, subjektuaren eta predikatuaren arteko erlazio ohikoaren eta jakitearen jokabide ohikoaren iritzia iratzartzen ditu. Jokabide horrek eta horretaz dugun iritziak haren eduki filosofikoa suntsitzen du; iritziak esperimentatzen du esan nahi zuena ez beste zerbait esan nahi dela, eta haren iritziaren zuzenketa horrek behartzen du jakitea esakunera itzultzera eta hura beste era batera ulertzera.
‎Lessingek, Ilustrazioaren poeta handienak, erakutsi zuen sentimendu moralak eta erlijiosoak razionalak direla (Nathan Jakintsua, 1779), eta horrek esan nahi du ez daukatela mugarik, unibertsalak direla; beste liburu batean (Giza-generoaren heziketa, 1780), aurkezten du Lessingek gizakiaren historia hezkuntza prozesu gisa, non hiru urratsetan gizakiak bere heldutasuna lortzen duen; lehenengoan, gizakiak bitarte gabeko plazera besterik ez du bilatzen: umea da oraindik; bigarrenean, gaztetan, gizakiak jadanik bilatzen du ongizate razionala, etorkizunari begiratzen dio; eta azkenean, heldu denean, gizakiak ondasun moralak bilatzen ditu.
2009
‎Horrela mintzatzen denean, ordea, Kantentzat ‘ezagutza, berez’ zen harekin antzekotasunik bat ere ez duen zerbaitez ari da. Nietzschek esan nahi du ez dagoela izaera, esentzia edo baldintza unibertsalik, ezagutzaz ari delarik; alderantziz, ezagutza aldiro aldiro, ezagutzaren ordenakoak ez diren baldintzen emaitza historikoa (eta kasuan kasukoa) dela.
‎Mundua ordenatua da, baina ez da adimenaren ordena (Hegel), baizik eta nahimen itsu baten ordena, zer nahi duen ez dakien nahimen batena. Geroz eta forma perfektuagoak sortzen dituen nahimen batena (nahimenaren manifestazioak geroz eta agerikoagoak baitira).
‎Nola azal zezakeen arazo hori? Platonen idatzietatik deduzitu daiteke, filosofoak, adimena eta gogoa (hots, logika, kontzeptuen logika) aztertzen dituen horrek, ezin duela ez errealitate aldaezin baten existentziaren teoria onartu, ez, kontrara, errealitatea etengabean aldatuz doanaren defendatzaileekin bat egin. Biak batera onartu behar ditu, bietako bat bera ere ukatu barik.
‎Eta bakarrik ideien artean, ideien mundu horretan egin dezagun filosofia. Kantek, berriz, bere" ezagutzaren teoria" (esplizituki horrelako teoria duenik ez duenez erraten, kakotxen artean jartzen dut) berri horretan, metafisikaren edo filosofiaren (bere ekarpenean, funtsean, berdinak) esparrua ezagutzaren kontzeptu, kategoria... hau da, apriorizkotasunak edo baldintzak aztertzea bailitzateke, baina geroagoko aplikazio bati begira, ez ezagutza absolutu eta goreneko (eta ia bakar) bezala.
‎Zentzumenezko intuizioari dagozkio judizio horiek. Eta haiek bakarrik ez dute ez ezagutza beharrezkorik, ez unibertsalik, hots, objektiborik, ematen. Erran daiteke, judizio horiek, nolabait," berehalakoak" direla, immediatuak, mediaziorik gabekoak.
2011
‎Izateari Kaosaren arabera begiratu zaio, Kaosaren kontrakotzat jo da, ez osatutzat, baizik eta giza mintzoan agertzen ari den osotasuntzat; hala, ez izatea hondo helezintzat geratu da Logosarentzat. Erreala, horrela, ezagutzen duguna da, eta ezagutzen ez duguna ez da aintzat hartzen. Jatorrizko zabaltasuna, ezkutukoa, ukiezintzat eta hautemanezintzat jo da, nahiz eta, geroago, konturatu garen aurpegi anitz izan ditzakeela, hala moduzko ordena inplizitu bat.
‎Galdetzen didatenean poesiaz zer pentsatzen dudan, edo zer funtzio bete behar duen poesiak, Auden poetaren hitzok datozkit burura: " Nola ezagutu dezaket pentsatzen dudana ez badut ikusten esaten dudana?". Oso erantzun borobila.
‎Eta hemen berriro Audenen hitzak gogoratu beharrean gaude: " nola ezagutu dezaket pentsatzen dudana ez badut ikusten esaten dudana?". Pentsatzea eta esatea lehia bizian daude poesiaren sorkuntzan, poesian hitzak baitu protagonismo osoa.
‎Bera pilatuz joan den transzendentziaren jopu; berak fabrikatzen dituen ziurtasunen gatibu. Izan ere, gizon emakumea beti baldin badabil, eta ezin badu ez ibili, Absolutuaren bila, alferrik bilatzen du hori hor jada ipinita, erabilerarako prest; berak ipini du, eta orduan, berak ipinia duela jakinda, bere helburu absolutua edo izango da apika, ez deusen fundamentu absolutua. Gizakia —askatasuna— oinarrigabeziaren gainean baitago zutik, edo zintzilik.
2013
‎Alabaina, prozesu etikoan emozio horiek doitzen dira, eta doitze horretan arrazoimenak badu bere eginkizuna. Diotenez, duela ez asko, zenbait tokitan, pertsona zuriek esaten zuten nazka sentitzen zutela pertsona beltz bat autobus berean zihoanean. Hasieran, beltzek galarazita zuten autobusetan joatea; geroago baldintza txarretan joaten ziren.
‎Ez da ahaztu behar arrazoi zientifikoak aipatuak izan direla bazterketak justifikatu ahal izateko: duela ez asko, esaterako, nazismoaren garaian edo Espainian bigarren errepublikaren garaian alderdi eskuindarren (eta katolikoen) eskutik. Beste adibide bat:
‎Sentsazio hori norberarena da, norbera baino ezin da hartaz jabetu. Dualistek uste dute ez dagoela lotura ulergarririk gorputz egoeren eta gogo egoeren artean. Loturaren bat egotekotan, ezusteko lotura edo egitatezkoa (edo batzuek aldarrikatzen duten bezala, Jainkoak ezarritako lotura) izango da, sekula ez uler daitekeen loturarik.
‎Hondartzaren aldameneko etxe zerrendako solairu batean, gelako ohea hutsik dago. Lurrean datzan gitarraren zulotik akorde batzuen oihartzunak sortzen dira, duela ez asko jotako akordeen oihartzunak. Ahots haren zain daude.
2014
‎ekidin ezin den mandatu baten pultsioan dagoen erreala bezala (horregatik dio Lacanek bulkada baten estatusa etikoa dela); betebeharra desiraren dialektikan harrapatutako ideal sinboliko bat bezala ikusita (norbaitek ez balu zerbait egin behar, debekuak berak sortzen du egiteko gogoa). Norbaitek zerbait ‘egin behar’ duenean, esan nahi du ez duela beste aukerarik, desatsegina bada ere, nardagarria. Wotanek bere burua inguratua ikusten du Frickaren aurrean, eta Siegmunden hilketa permititu ‘behar du’ (hori besterik ezin du egin), nahiz eta bere bihotza harengatik odoletan dagoen; Brunnhilde zigortu ‘behar du’ (‘ezin du besterik egin’), bere alaba maitea, bere gogo sakonenen haragitzea13 Hemen Wagnerrek ‘pieta rekin hiltzearen’ paradoxarekin egiten du topo, Talmudetik (justizia maitasunez kudeatzea aholkatzen digu) Brechten funtsezko Lehrstticke etara (Der Jasager eta Die Massnahme) lantzen den bera da:
2017
‎Lepoa pikotan zintzilik eta barregarri, bizi egin behar, halere: gu ez gara buztin mokorrak eta axola duena ez da gutaz egiten dutena, baizik eta gerorrek egiten duguna gutaz egin dutenaz.107
‎Azkenik, probabilitatezko izaera garbi bat gordetzen du: lehenik eta behin, objektu hori gizon bat izatea probablea da; ondoren, ziurra izanik ere gizon bat dela, nik ikusten dudanean, soilik probablea da berak zelaia ikustea, zera, konturen batekin egin dezake amets eta inguruan duenari ez ondo erreparatu, edo itsua izan daiteke, eta abar. Hala ere, objektu gizonaren eta objektu zelaiaren arteko erlazio berri horrek ezaugarri berezi bat dauka:
‎Aurrenik zera agertzen zaigu, Bestearentzako izateak bere baitarakoaren hirugarren ek stasia adierazten duela. Lehen ek stasia, bada, bere baitarakoaren proiektu tridimentsionala da izate baterantz berak izateko duena ez izatearen moduan. Horrek lehen pitzadura adierazten du, hau da, bere baitarakoak izateko duen ezereztapena bera izateko:
‎Horrela, bai erreflexuak bai erreflexiboak burujabetasunerantz jotzen du bakoitzak, eta bereizten dituen ezer horrek askozaz sakonago zatitzen ditu biak bere baitarakoak izateko duen ezerezak islatua eta islatzailea bereizten dituena baino. Alabaina, ezin dute ez erreflexiboak ez erreflexuak ezerez bereizle hori sortu, bestela erreflexioa bere baitarako autonomo bat izango litzateke erreflexuari zuzendua, eta horrek eskatuko luke onartzea kanpoko ezeztapen bat barneko ezeztapen baten aurreko baldintzatzat. Ezin egon liteke erreflexiorik erreflexioa ez bada izate oso bat, bere ezerez propioa izateko duen izate bat.
‎Bere baitarakoaren izateko posibilitateak halabeharrez zabalik egonik, geroak ere izatearen alteritatea salatzen du: " Geroa da nik izateko dudana ahal dudalarik ez izatea[...] badago gerorik Bere baitarakoak bere izatea izateko duen heinean, besterik gabe izan ordez". 46 Sartrerentzat, beraz, giza errealitatea da denbora zabaltzen duena, bere osagabetasun propioa den batasun gisa. Baina denborazkotasun hori ez da ulertu behar uneoroko ‘instante’ eta alteritate huts bat bezala.
‎Niri munduak ihes egiteak, ihesa erlatiboa denean eta objektu Besterantz gertatzen denean, objektibotasuna indartzen du; baina niri munduak ez ezik neuk ere ihes egiteak, ihesa absolutua denean eta nirea ez den askatasun baterantz gertatzen denean, nire ezagutzaren disoluzioa ekartzen du: mundua desintegratu egiten da ostera ere harago munduan integratzeko, baina desintegratze hori ez da emana, ezin dut ez ezagutu ezta pentsatu ere egin. Beste begiradaren presentzia ez da, beraz, ezagutza bat, ez da nire izatearen luzapen bat, ez da batasunezko forma bat edo kategoria bat.
2021
‎Eratzen gaituzten erlazio eta esku hartze horiek ez (in) ditugu ez erabaki, ez ukatu, ezta baztertu ere. Ez gara horien erantzuleak, baina horiekiko erantzuleak gara, halabeharrez eta betebeharrez.
‎4.1.5.1 ‘Gizona’ eta ‘emakumea’ desitxuratzea, arazoa ala aukera? gizona eta andrea nauzu ez andrea, ez gizona nire inon ez egon nahia ote da zure ezinegona. Maialen Lujanbio
2022
‎Irakasleak, filosofian, ez du ez irakasten ez trebatzen, askatu egiten du: askatu, pentsatzea ekiditen digun horretatik.
‎Zein prozesu biologiko eta kultural, genetiko eta sozialetatik sortzen da momentu bakoitzean? Gaur, azken hitzik ez dute ez arimen artzainek, ez gogoaren filosofoek, ez psikologo sozialek, ez neurobiologoek niari, kontzientziari edo identitate pertsonalari buruz, munduarekin eta besteekin dugun erlazioa eratzen eta sostengatzen den oinarrizko fokua den neurrian.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia