2000
|
|
Antzeko hainbat kasutan bezala, euriaren Afrikako errege batena irakurtzen dut, euri garaia heltzen denean euria eragiteko eskatzen diotena11 Baina horrek esan nahi
|
du
ez dutela uste euria eragin ahal duenik, izan ere, bestela, urteko sasoirik lehorrenetan, lurra" a parched and arid desert" [basamortu idor eta elkor bat] denean, egingo lukete. Baina suposatzen bada, hasiera batean, jendeak euriaren erregearen ofizioa ergelkeria hutsez sortu izan zuela, orduan garbiago agertzen da martxoan euriak hasi izanaren esperientzia lehenagotik izan zutela eta urteko gainerako sasoietan euriaren erregea jardutera behartuko luketela.
|
|
Hortaz argi dago horrela begiratzen dugunean, mirarizkoa dena desagertzen dela; bestela, hitz honekin bakarrik esan nahi dugu zientziak oraindik ez duela gertakari bat azaldu eta honen aurrean huts egin dugula sistema zientifiko batean gertakari hau besteekin biltzerakoan. Horrek erakusten du zentzurik gabekoa dela esatea" Zientziak frogatu
|
du
ez dela miraririk".
|
2003
|
|
Sokratesen hitzaldia bi zatitan banatu daiteke. Lehenengoan, Agatonekin elkarrizketan, maitasuna desira bat dela dio, eta desira guztiak ez daukagunaren desira direnez eta maitasunak izaki ederrak maite dituenez eta izaki ederrak onak ere badirenez, horren guztiaren ondorioz Maitasunak ez
|
du
ez edertasunik ez ontasunik eta horrexegatik hain zuzen ere bi gauza horien atzetik dabil. Arrazonamendu horrekin beste hitzaldietan esandakoa laburbildu besterik ez da egiten.
|
|
Zientzialari eta zientziaren filosofoz osatutako entzulego baten aurrean badago, zientziaren baitan gehien estimatzen dituzten gauzak gutxi gorabehera modu anarkista batez burutu direla sinestaraztera zuzendutako enuntziatu segidak ekoiztuko ditu. Halako entzulego batekin probabilitate handiagoz arrakasta izan dezaketen proposamen propagandistikoak erabiliz, historiaren laguntzaz frogatuko
|
du
ez dagoela zientziari inoiz inhibiziorik eragiten ez dion arau metodologikorik eta, inguruabar egokiak emanda, ez dagoela hura sustatu ezin duen proposamen ‘irrazionalik’ Gizakia eta natura entitate oso apetatsuak dira, eta ezin dira konkistatu eta ulertu norberak aldez aurretik murrizketak ezartzea erabakitzen badu. Zientzialari entzutetsuek egindako baieztapen anarkistatan hartuko du gogor oinarri, Einsteinen honako adierazpenean kasu:
|
2004
|
|
Jainkoaz hitz egitean, orduan, bekatua, zigorra, santutasuna eta horrelako kontu horiek guztiak alde batera utzi eta pentsamenduaren izaeraren arazoaz arduratuko da. " Nik pentsatzen dut" delako ebidentzia onartuta, pentsatze hori zer den zehaztu du, eta emango duen erantzunak balio
|
du
ez Descartesentzat bakarrik, baizik eta baita eginbehar horretan diharduen edozein gizon emakumeren jarduna definitzeko ere. Zeinahi dela gizabanako batek bere existentziaz duen esperientzia —espazioaz duen bizipena, bere sentimenak, oroimena... —, Descartesek defendituko du haren pentsamenduaren egitura eta Descartesek bere buruan aurki dezakeena berdinak izango direla, forma logiko orokor bera dutela nahiz eta eduki partikularra ezberdina izan.
|
|
Descartesek buruan duen Jainkoak, bada, balio
|
du
ez inor bekatutik salbatzeko edo zigortzeko, baizik eta munduaren ezagueraren oinarria izateko; eta ez dira kontuan izango hemen fedea sustatzeko oso garrantzitsuak izan zitezkeen beste zenbait ezaugarri, elizak beti gogoan zituenak. Horregatik, hemen, Jainkoaren eginbeharra izango da Ni pentsatzailea, ideiak dituena, oraindik bere barrukotasunetik irten ezin duena, kanpoko munduarekin uztartzea, eta ideien euskarria dela ez ezik, baita euren artean ordena, hierarkizazioa, badagoela erakustea ere.
|
|
Erlijio itsuenean bezala ez dago apaltasunerako lekurik gurean; alderantziz, ezgauza gara gurearen mugak ikusteko eta larregizkoak izan daitezke, beharbada, besteenean dakuskigunak. Honela, ustez gizarte anitz eta ireki honetan ematen
|
du
ez dela erraz aurkitzen nagusi diren oinarrizko ideiez egitera bultzatzen duen ahots kritiko askorik, eta askoz ere gehiago dira, gainera, etengabe bere gorentasunaz hitz egiten diguten sermoilariak. Horrela, bada, nekez egingo dugu zalantza gaur egun zientzien emaitzaz edo gure teknologiaren erabateko gorentasunaz, eta gutxiago oraindik aurrerabidearen ideiaz.
|
|
Gauzak horrela, pentsa dezakegu berriro hasten dela Descartes lehenago landu duen arazo berari bueltaka, gu zorabiatzeko beste asmo barik, baina hemen helburua beste bat da. Lehenago sentimenen kritika egitean erakutsi nahi izan
|
du
ez dela sentimenena lehen egia bilatzeko bide egokia, eta gutxiago oraindik Jainkoaren eta Nire buruaren ezagupenera heltzeko, eta, azken batean, ez dutela balio orokorketa maila bat biltzen duten kontzeptuen ezagupena bermatzeko; orain, berriz, mundu fisikoaz izan beharreko ezagupenaz dihardu Descartesek, eta bere galdera izango da ea balioko duten, gutxienez, mundu fisikoaz egia gureganatzeko, ...
|
|
Ederki, baina zerbait gehiago espero genuen hortik, ezta? Azken batean, bide horrek eraman
|
du
ez bakarrik bera ez den guztiaren existentziaz zalantza egitera, baizik eta baita berarentzat hurbilena eta, hasteko, seguruena izan daitekeenaz zalantza egitera ere, bere gorputzaz alegia. Gorputzak ezin du bere existentzia baieztatu, existituko da, beharbada, harri bat edo animalia bat existi daitekeen legetxe, baina ezin da Descartesen izateaz edo ez izateaz baieztapenik egin gorputzetik abiaturik, eta gorputza bera ere, harrien edo animalien modura, ez da autonomoa izango bere buruaren izateaz zerbait esateko.
|
|
Descartesek bere zalantzaren bidean alde batera utzi behar izan
|
du
ez bakarrik eskolan ikasitako guztia, baizik eta baita orainean sentimenen bidez beregana dezakeen edozein ezagupen ere; eta putzu ilun horretatik irteteko arrazoimenaz baliatuz, bai Niaren bai Jainkoaren existentziaren segurtasunera heldu ahal izan da. Garbi geratu da, bestalde, berak ideia argi eta bereizitzat jo dituen Nia eta Jainkoa arrazoimenezko zerbait direla eta ez dutela, berez, mundu fisikoaren eta inolako izaera fisikoren beharrik euren existentziarako; hau da, Ni eta Jainkoa izan izango gara, mundu fisikoa izan ala ez izan, eta, gainera, ez dago mundu fisikoa ezagutu beharrik Nire eta Jainkoaren ezagutzara heltzeko.
|
|
zientifismoak zientziaz (zientziez) ematen duen ikuspegi murritza eta dituen pretentsio orojakile eta antimetafisikoak ditugu kuestionatzen, ez besterik. Wittgensteinen filosofiari eta logika formalari eskaini diegun arreta luzeak, besteak beste, argi uzten
|
du
ez dugula ezertan ere paradigma logiko matematikoa gutxiesten. Hizkuntzalaritzaren eta psikologiaren metodologia eta oinarriak gertutik ere aztertu izanak zientziaren ikuspegi zabalago bat eman digute aspalditik.
|
2006
|
|
Gizabanako heroikoak oso zentzu zorrotzean onartzen
|
du
ez duela ihesbiderik —heroikotasunaren oinarrietako bat izango da patua— Patuak hari urraezinekin ehundu du jaiotzean bertan bakoitzaren etorkizuna, Herak gainerako jainko andereekiko elkarrizketan darabilen metafora errepikatzearren63; eta ezin ditu inork, Penelopek bezala, hari horiek askatu. Gizabanakoak ezin du ezer aldatu.
|
|
Akiles heroiaren adibidea izango da, agian, giza abere heroikoak patuaren saihestezintasuna onartzen zuelako eredurik argiena: Akilesek beti jakin
|
du
ez dela Troiatik itzuliko, gordin gordin, argi eta garbi.
|
|
Politeia erraldoiaren amaieran, demokraziari buruz, irudikatzen saiatu den gobernu molde zuzen eta neurtuari buruz ari da hizketan Platon, eta aitortzen
|
du
ez duela halakorik giza abereen artean ikusi:
|
|
Dena dela, Humek ekintzak, grinak eta nahikariak arrazoimenaren fruituak ez direla justifikatze aldera beste argudio bat proposatzen du. Bigarren argudio hori zuzena bada eta ekintzak arrazoimenaren fruituak ez baldin badira benetan, horrek esan nahi
|
du
ez dela zentzuzkoa ekintza bati buruz (edo grina edo nahikari bati buruz) esatea arrazoizkoa den edo ez, alegia, arrazoimenarekin bat datorren edo ez. Honela aurkez dezakegu argudio hori (T 2.3.3.5 eta T 3.1.1.9).
|
|
Gidaria, bada, gai da kopilotuaren aholkuak ulertzeko eta beroriei men egiteko. Alabaina, kopilotuak ezin
|
du
ez autoa abian jarri ez autoa gidatu. Paralelismo honetan autoak pertsona bat irudikatzen du, eta autoak egiten duenak pertsona horren ekintza irudikatzen du.
|
|
Eta, iraupenari dagokionez, tradizio magikoak marka guztiak hautsi ditu. Baina, guztiz beneragarria izan dadin, tradizio batek izan behar omen
|
du
ez bakarrik oso antzinakoa, baizik ahalik eta desinteresatuena. Ordea, magia beti egon izan da gizakien interesen mende.
|
|
Oiloak arrautza erruten duen legez zizelatuko du Rodinek Pentsalaria. Zenbait aristotelikok alderantzizko norabidea zuzentzat jo duen arren, arrautza dela Estatuaren gisara sortua aldarrikatuz, Kojevek uste
|
du
ez datorrela bat Aristotelesen testuekin.
|
|
Edozein gisaz, eta Hegelen despit, dialektikak ezin
|
du
ez bata ez bestea esplikatu.
|
|
Honek, bere aldetik, aplikazio politikoaren kariaz, halako eran aldatu zuen Hegel filosofoaren gogoeta, non ideal utopiko izateari utzi eta tiranoek aintzat hartzeko moduko teoria politiko bilakatu baitzuen, aholku zehatzez betea. Halatan, Kojevek Leninek ideia filosofikoa faltsutu egin zuela onartzen badu ere, uste
|
du
ez zuela egin abstrakzioaren eremutik jaitsi eta errealitatearenera egokitzearren baino.
|
|
Dirudienez, gizaki bat ez du erabat gogobetetzen gizaki jakin horrexek bera onartzeko duintzat hartzen dituenen onarpenak baino. Beraz, gizakiak joera
|
du
ez bilatzeko bera onartzeko duintzat jotzen dituenen onespena baizik.
|
2008
|
|
Bi testuon irakurketatik Platonek idazketari eginiko kritika hauek atera ditzakegu: a) idazketak ez
|
du
ez jakituria ez oroimena handitzen aldez aurretik ezagutza ez duen gizakiarengan; b) idazketak ezin du bere burua defendatu; beraz, ahozkotasun dialektikoa baino gutxiago da; c) ez dakien gizakiarengan idazketak ondorio kaltegarriak ditu; d) idazketa irudia (eidolon) besterik ez da; e) idazketak ezin ditu gauzarik garrantzitsuenak eta errealitatearen printzipio lehen eta gorenak adierazi.... Idazketarekiko Platonen jarrera kontuan hartzen badugu, Akademian idatzietan Platonek azaldu ez zituen doktrinak aztertu eta eztabaidatu zituela pentsa daiteke.
|
|
Lessingek, Ilustrazioaren poeta handienak, erakutsi zuen sentimendu moralak eta erlijiosoak razionalak direla (Nathan Jakintsua, 1779), eta horrek esan nahi
|
du
ez daukatela mugarik, unibertsalak direla; beste liburu batean (Giza-generoaren heziketa, 1780), aurkezten du Lessingek gizakiaren historia hezkuntza prozesu gisa, non hiru urratsetan gizakiak bere heldutasuna lortzen duen; lehenengoan, gizakiak bitarte gabeko plazera besterik ez du bilatzen: umea da oraindik; bigarrenean, gaztetan, gizakiak jadanik bilatzen du ongizate razionala, etorkizunari begiratzen dio; eta azkenean, heldu denean, gizakiak ondasun moralak bilatzen ditu.
|
2009
|
|
Horrela mintzatzen denean, ordea, Kantentzat ‘ezagutza, berez’ zen harekin antzekotasunik bat ere ez duen zerbaitez ari da. Nietzschek esan nahi
|
du
ez dagoela izaera, esentzia edo baldintza unibertsalik, ezagutzaz ari delarik; alderantziz, ezagutza aldiro aldiro, ezagutzaren ordenakoak ez diren baldintzen emaitza historikoa (eta kasuan kasukoa) dela.
|
|
" Lana banatzen hasten den momentutik, bakoitzak badu ezarri egiten zaion eta utzi ezin duen jarduera esparru propioa: ehiztari, arrantzale edo kritikari da, eta horrela jarraitu
|
du
ez baditu bere bizitzeko bitartekoak galdu nahi; baina gizarte komunistan, aldiz, ez du bakoitzak bere jarduera esparru esklusiboa, bere desioaren arabera ekin baitiezaioke edozein lan motari, gizarteak produkzio orokorra arautzen baitu eta egingarria bihurtzen da horrela niretzat gaur honako hau, bihar beste hura, goizean ehizara joatea, bazkalostean arrantzan ibiltzea eta ilunabarrean ganadua b... Komunitate aske bat, ezeren aurretik, norbanakoen" asoziazio askea" da!
|
2010
|
|
Eredu horrek, alegia, ezinbestekoa ikusten
|
du
ez hizkuntzaren kontsiderazio estrukturala baztertzea, baizik eta guztia zabalagoa den ikuspuntu komunikatibotik kontsideratzea. Horregatik, Hallidayk eta Hymesek, hurrenez hurren, zera diote:
|
2011
|
|
Fenomenologiak bat bateko esperientzia deskribatzen du gauzetara eta gertaeretara beretara jotzen
|
du
ez da mundurik munduaren kontzientziarik gabe ez da kontzientziarik mundua bereganatuz sortzen ez denik. Subjektua eta objektua harreman estuan.
|
|
Etenik ez du jasaten pentsamenduak etena ezereza baita, eta ez dena ez da eta ez dena ez da pentsagai, baina etenak narama, etenak hiltzen nau bizian hilik. Pentsa daitekeena eta izan daitekeena biak bat dira pentsatzen ari naiz, beraz banaiz; banaiz, beraz ni ere pentsatzen ari naiz, dio astoak ere, pentsatzea izatea da, izatea pentsatzea; eta pentsatzen ez badut, ez naiz; beldurra ematen
|
du
ez pentsatzeak ez pentsatu, diote ekialdeko budistek zein yogazaleek pentsamenduak hil egiten du, ez pentsatzeak bizi, ez pentsatzetik sortua da orotan oro pentsatzeak hiltzen du orotan oro.
|
|
XX. mendeko zientziak aurkitu
|
du
ezen ez dagoela legerik probabilitateak baizik, materia ezegonkorra baita eta unibertsoaren ordena kaosa baita berez.
|
|
Laozik, areago, gezia bi aldeetara zorroztu zuen: izatea eta ez izatea elkarren sortzaile dira, izateak sortzen
|
du
ez izatea, ez izateak izatea, gurpil zoroan. Mendebaldeak izateari heldu dio eta, zenbat eta sakonago heldu izateari orduan eta amildegi handiagoa osatzen du ezerezak.
|
2014
|
|
Amore ematen du, beranduago Wotanek emango duen bezala. Baina Walkiria ren azken ekitaldian lehen kontatu dizudan horretanWotanek jakinarazten
|
du
ez duela bere alaba gehiago misioan bidaliko, eta zerbait agertzen da: Brunnhildek egiten zuena ez zen bere desira, baizik eta bere aitaren desira, motibo hilkor horren jabea, hildako heroien kohorteko patroia.
|
|
ekidin ezin den mandatu baten pultsioan dagoen erreala bezala (horregatik dio Lacanek bulkada baten estatusa etikoa dela); betebeharra desiraren dialektikan harrapatutako ideal sinboliko bat bezala ikusita (norbaitek ez balu zerbait egin behar, debekuak berak sortzen du egiteko gogoa). Norbaitek zerbait ‘egin behar’ duenean, esan nahi
|
du
ez duela beste aukerarik, desatsegina bada ere, nardagarria. Wotanek bere burua inguratua ikusten du Frickaren aurrean, eta Siegmunden hilketa permititu ‘behar du’ (hori besterik ezin du egin), nahiz eta bere bihotza harengatik odoletan dagoen; Brunnhilde zigortu ‘behar du’ (‘ezin du besterik egin’), bere alaba maitea, bere gogo sakonenen haragitzea13 Hemen Wagnerrek ‘pieta rekin hiltzearen’ paradoxarekin egiten du topo, Talmudetik (justizia maitasunez kudeatzea aholkatzen digu) Brechten funtsezko Lehrstticke etara (Der Jasager eta Die Massnahme) lantzen den bera da:
|
2021
|
|
Transzendentzia txertatuko duen identitate gorpuztuaren bere ikuspegiak ez
|
du
ez bat ez bestea bere egiten. Batzuetan kontzientziaren transzendentzia desgorpuztuaren araberako autoritatearen ulerkera duela badirudi ere, bere teoriak autonomiaren bestelako bertsio inplizitua duela iradokitzen du ikuspegi desgorpuztuaren kritikak.
|
|
Neska nerabeak pentsatzen
|
du
ez dela bere etorkizunaren jabe, eta hortik datorkio ezkortasun sakon hori; alferrekotzat jotzen du bere buruari gehiago eskatzea, azken batean patua ez baitu bere esku. Kontua ez da emakumea gizonari emana dagoela badakielako hura baino gutxiago dela, aitzitik baizik:
|
2022
|
|
Beste pentsalari batek, Jack Goody britainiarrak kasu honetan, beste eredu bat proposatzen du. Horren arabera, munduko gizarteen arteko nagusitasun erlazioak ziklikoki txandakatu dira Brontze Arotik, batez ere kontinente eurasiarrean.20 Familia egituretako indibidualismoaren, elikaduraren edota trukearen gisako nozioei buruzko ikerketa zehatzetatik abiatuta, Goodyk egiaztatzen
|
du
ez dagoela modernitateranzko bide pribilegiatu bat bakarrik, eta modernizazioa ez dela gainerako mundukideei esportatutako zera mendebaldar bat.
|
|
Irakasleak, filosofian, ez
|
du
ez irakasten ez trebatzen, askatu egiten du: askatu, pentsatzea ekiditen digun horretatik.
|