Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 72

2001
‎Erizainek ere agur esan zioten, zuriz. Gutxienez ehun eta hirurogeita zazpi urte izan behar zituen emakume batek aditu ez zuen aholku bat eman zion eta Lucasek, ezer ulertu ez bazuen ere, esan zion" zeu ere irtengo zara egunen batean".
2003
‎Bigarren testua sinpleagoa zen eta literaturak memoriaren ordezko gisa betetzen duen zereginaz ari zen. Kontakizuneko protagonista, bi eguneko bizarra daraman gizasemea, ezagutzen ez duen hotel bateko gela batean esnatzen da, ezagutzen ez duen emakume baten ondoan, eta honen musuek, honen gorputzak eta maitasun hitzek, modu lanbrotsu batez, aurreko emakume batzuenak gogoratzen badizkiote ere, ez du inoren izenik, inoren aurpegirik finkatzerik lortzen. Ondoan duen emakumeak ez du argibide gehiagorik, bezperan bere begiz ikusitakoa baizik:
‎Emakumeak utzitako testuak eskuetan nituela abiatu nintzen kalera, eta idazlea eskueran izateak eman zidan poza iragarpen ilunago batzuek itzaliko zidatela sentitu nuen. Ez nekien artean, ezin nezakeen jakin, ondoko orduetan ezbehar baten lekuko ez ezik urruneko eragile ere bihurtuko nintzenik, eta ez nekien artean, ezin nezakeen jakin, behar ez nuen emakume batekin maiteminduko nintzenik ere, baina halabeharra eta zoria elkartzen direnean, zorigaiztoa ateratzen da gehienetan irabazle.
‎Urteak egin ditiat abagunearen zain, nire gaitasuna frogatuko zuen hilketa baten atezuan, eta hara! Burua galdurik duen emakume batek bere senarra hiltzen dik herritarren bistan eta gorpuari beila egiten geratzen duk, pistola eskuetan. Eta atxilotzen dutelarik, bere maitale koitaduaren izena errepikatzen dik behin eta berriz.
2006
‎Hainbeste urtetan ihesi ibili ondoren zahartuta egon duela pentsatu du. Ba ote duen emakumeren bat alboan. Ba ote duen berak oraindik lekuren bat haren bihotzean.
‎Ezdeusetara etorriak ziren behialako haragi joriak, nire iratzarriko amets bat baino gehiagotako bisitariak. Egundaino ez du emakume batek nire golkoa hainbertze busti, Léoninek Nabarrenkoxen hauteman ninduenean baino. Nigan esperantza bat bazuen Léoninek, baina deus ikustekorik ez Etxeberrirenarekin:
2007
‎Lokutorio batean nengoen. Nire alboko kabinan Karibeko azentua zuen emakume bat negarrez hasia zen. Asierren egongela berrian, txirrinak bost aldiz jo zuen.
‎Asier eta emakume bat. Martínez de Albéniz Ruiz de Arriluzea abizenak zituen emakume bat. Ez zen posible.
‎–Intoxikazio bat izan daiteke, anbulantziak biak eraman dituenez, proposatu zuen burua erruloz beterik zuen emakume batek.
2008
‎komentu ibiltari bat izango naiz aurrerantzean, Regina. (?) Herritar guztien artean, baina, badut emakume bat, izugarri ongi hartu nauena, eta hori ere kontatu nahi dizut(?)?.
‎Irlandako dantzarien zapata jokoa gogorarazten zuen. Gazte itxurak galdu ezin dituen emakume bat iruditu zitzaidan, edo gazte usteak galdu nahi ez zituen bat. Harridura ikur bana zuen begietan.
‎komentu ibiltari bat izango naiz aurrerantzean, Regina. (...) Herritar guztien artean, baina, badut emakume bat, izugarri ongi hartu nauena, eta hori ere kontatu nahi dizut(...)".
2009
‎Begi handi batzuk azaldu ziren zarpailetatik. Ehunka urtetako azal lehorra zuen emakume bat jaiki zen eta, plastiko beltzezko poltsa pisu bat hartuz, hitzik erantzun gabe, barruratu egin zen. –Hemen beroago egonen zara?
‎liburuan, 15, emakumeak hilekoa duenean ustela dela dio, ezin duela otoitz egin. Hilekoa duen emakume bat eseri den aulki batean eseriko bazina, zeu ere kutsatu eta ustel, zeuk ere ezin otoitz egin, hainbat bainu berezi zenituzke purifikatzeko, berriro otoitz egin ahal izan aurretik.
2011
‎Moranek bere liburuan dio arratsaldeko seietatik aurrera gizon orok behar duela emakume bat ondoan. Ni hogei urterekin, gazte gehienak bezala, bakardadera kondenatua eta zorigaiztoko sentitzen nintzen, eta esaldi hori irakurri nuenean munduko jakituria guztia bertan laburbiltzen zela iruditu zitzaidan, eta nik ere, Moranek bezalaxe, bizialdia emakumeak konkistatzen emango nuela erabaki nuen eta historia horiek liburu batean biltzen.
2012
‎Begira, Martina, guk badugu susmorik hemen egon behar ez zuen emakume batek baino gehiagok urteak igaro zituztela itxita. Orain damutu da, esaldia ia amaitua duenean.
‎Gizon gazteak hauetako bat hartu zuen. Lehen aldia zuen emakume batentzat loreak erosten; eta bere bular artea, haien usaina arnastuz, harrotasunez puztu zen, beste bati zuzentzen zion gorazarre hura beregana itzuli balitzaio bezala.
2013
‎Lotsa sentitzen zuen Porsche kabriolet bat ikusten zuenean, Grace Kellyren antza izan nahi zuen emakume batekin barruan.
‎Kafetegira sartzeaz batera beso bat agurka ikusi zuen eta haraxe jo zuen. Berrogeitaka urte zituzkeen emakume bat zen zeinuka ziharduena. Harengana hurreratuta, eskua luzatu zioten elkarri.
‎Eta gauzak diren bezalakoak dira, eta erremedioak ere hala. Haurdundu nahi duen emakume batek, izan ere, sabela du bihotz: horregatik aholkatzen diot eta horregatik eskatzen ilargiaren argiarekin dantza egin dezan eta taupa egin dezan.
‎1985eko udan izan zen GALeko Dama Beltza deiturikoari egozten zaizkion atentatuetan azkena, Donibane Lohizunen. Abuztuaren 8a zen, eta bazkalostean, 15:30 inguruan, ileorde horia zuen emakume batek Dominique Labegerieren etxeko leihoa jo zuen. Hark leihoa ireki, eta, ohartzerako, emakumeak tiro egin zion.
‎Bada, azkenean, uste horiek goitik eta behera ziren egia, eta gehiago ere bai! Nahita jarraitu zien hirira izeko osabei, eta halako bilaketa bati lotutako arazo eta gordintasun guztiak bere bizkar hartu; lan horretan beharrezkoa izan zelarik Darcy jaunak higuindu eta mespretxatu behar zuen emakume bati arrenka ibiltzea, eta berak beti gehien saihestu nahi izan zuen gizona ikusi, sarritan ikusi, harekin arrazoitu, haren gogoa bigundu eta azkenean diruz erostea, nor eta gizon hori, haren izena ahoskatze hutsa zigor zitzaiona. Hori guztia ez bere interesetan ez estimazioan ez zegoen neska batengatik egina zuen.
‎Eta gauzak diren bezalakoak dira, eta erremedioak ere hala. Haurdundu nahi duen emakume batek, izan ere, sabela du bihotz: horregatik aholkatzen diot eta horregatik eskatzen ilargiaren argiarekin dantza egin dezan eta taupa egin dezan.
2014
‎...ean eta baita eguneko egunkaria ere kioskoan erosia pare bat toblerone, hiru mars barra eta kinder arrautza batekin batera trena abiatzeko artean hamar minutu falta baziren ere Y k behingoz alde egitea lortu dudanean, ondo kostata lortu ere, john wayne westerneko bakero protagonista gogor baina aldi berean sentikorraren nolabaiteko konplexu batek hartzen baitu beti horrelakoetan eta molde zurrunak baititu emakume batekin egon osteko biharamunean erakutsi beharreko manera fin eta keinu erromantiko ezdeusen inguruan53, kasu, iruditzen zaio damak hamar minutuz konpainia (humano) rik gabe itxarotea trenari dela daitekeen bakardaderik gordinena, bakeroak ebaki ditzakeen irainetan doilorrena, gizalegetsua izatea zer den eredu zaharkituen arabera bizi duenez bere komikietako heroi salbatzaile miretsien e...
‎DNAren azterketa eskatu zidaten, euren datu baseetan egiaztatu ahal izateko. Laster lokalizatu zuten nire DNA profilarekin antzekotasun nabarmena zuen emakume baten klabe genetikoa.
‎–Zer gertatuko litzateke, objektua kutxazain automatiko bat balitz???. Bada, badirudi, kasu honetan, gauzak aldatu egiten direla, kutxazain bat bortxatzeak kondena luzeagoa baitu emakume bat bortxatzeak baino, hemen Euskal Herrian, oraindik ere?
2015
‎galdetu zigun. Egia da bi ume txiki dituela eta bizitza konplikatu samarra, maite ez duen emakume baten alboan (hala diozu zuk behintzat), baina Abandoko bere pisua esaten duen bezain handia baldin bada, ez dut ulertzen zergatik ez gaituen bertan hartu. Zuk gauza hauei ez diezu erreparatzen, edo ez zaizkizu inportanteak iruditzen.
‎–Sentitzen dut zure arrebarena, erran zidan?. Sendagile ez banaiz ere, gaixoez arduratzen nintzen Gesaldanen, medikuntza ezagutzak zituen emakume batekin batera. Zure arreba artatu genuen.
‎Holandes erraria, baina, leienda zaharra da. Leiendaren arabera, barku fantasmako kapitainak errari jarraitu du itsasoz itsaso benetan maite duen emakume bat aurkitzen duen arte. Zazpi urtean behin porturatu daiteke, duen emakumearekin topo egiteko esperantzarekin.
2016
‎–Jainkoarren, arnasa hartu nahi zuen emakume bat besterik ez zen! –erran zuen Sanjuanek?.
‎Ezta amoranterik ere, hori baldin bada galdetu nahi duzuna. Noizbehinka bakarrik egon nahi zuen emakume bat besterik ez zen.
‎Oraindik telefono kabinaren ondoan, Joanes nora ezean geratzen da. Eta pentsamendu batetik bestera, horrelako izaera duen emakume baten amorantea nolakoa ote den galdetzen dio bere buruari. Argazkietan harrapatu zuen, baina agian kanabera saltzailea bere giroan ezagutzera joateko ordua da, pentsatzen du Joanesek.
‎Armairu batera jo du sarjentuak, fitxategian miaka hasi balu bezala, baina berehala hartu du paper bat, lehendik ere non zegoen argi bide zekiena, eta hura bi hatzen artean hartuta berriro eseri da lehengo aulkian, Alsinari ere esertzeko esanez, mesedez. Eta orduan hasi zaio esaten nola esku arteko hori goiz horretan bertan Bilbotik bidali dieten paper bat den, hango Polizia Nazionalaren aurrean egindako salaketa baten ondorioz, zeinetan taxista batek izenez ezagutzen ez duen emakume bat salatzen duen, bezperan taxira igo eta Bergarara joateko esan ziona. –A ze putasemea!?
‎Eurak baino lehen atera zen autotik Xabier, eta kopilotuaren atea irekitzera joan zen azkar. Asiar hazpegi solemneak zituen emakume bat atera zen berehala. Xabierren irribarreak emakumearen seriotasunarekin kontraste handia egiten zuen.
‎Bazekien egun emankorrenetan, bere neska lagunak hain ongi neurtuak izaten zituenak, maizegi buruko mina izatea ez zela oso normala, baina ez zitzaion gauza hoberik esatea otutzen. Patetiko samarra zen film txarretako emakumeek erabili ohi zituzten topikoak imitatzea, begien bistakoa baitzen aitzakia kaskarra zela, emakume batentzat batez ere, eta Karolina haserretu egiten zitzaion, noski, krudela zela esaten zion, hogeita hamar urteak pasatuak zituen emakume bati ezin zitzaiola horrelakorik egin, eta, bera baino urte batzuk zaharragoa izan arren, Joseba heldugabe hutsa zela. Azkenean, Karolina erabat aspertu zen jarrera hartaz, eta aldez aurretik abisatu gabe (baina oso muturtuta egun asko eman ondoren), neguko arratsalde kopetilun batean, bere anaia zaharrena furgoneta urdin batekin azaldu, bere gauza guztiak bertan kargatu eta betiko alde egin zuen haserre aurpegiz, hiru urte lehenago elkarrekin alokatutako etxe hartan bakar bakarrik utziz.
‎nahi zuen emakume baten abenturak eta desbenturak kontatzen ditu, gordin.
2017
‎bagenituen, baina sagardotegi batean ardoaren gorazarreak egiten hastea ez zitzaigun egokia iruditu eta betikoekin hasi ginen,. Boga boga?,. Ixil ixilik dago?,. Maria Solt ta Kastero?,. Eperrak?,. Ezkongaietan?, eta antzekoekin jarraitu genuen. Bagenituen, noski, ale umoretsuagoak ere,. Ez zuela nahi, ez zuela nahi?, esate baterako, pikardia dezente zuen emakume bati buruzkoa, baina kantu tristeetan ginen gu onak,. Triste bizi naiz eta?,. Ene maitea xarmegarria?,. Agur Xiberua, eta horrelakoetan.
‎Beti harritu izan nau emakumeen onberatasun horrek, baina egia izan behar du: espetxeetan dauden hiltzailerik handienek ere maitasun gutunak jasotzen omen dituzte, edo beti dute emakumeren bat gerturatzeko, ezagutzeko edo maitatzeko prest.
‎Beste batek esango dio berak gisa horretako zapatak kokteletara joateko janzten zituela eta oinak minduta zituenean erantzi eta ortutsik gelditzen zela zapata parea esku batean zintzilik zuela, eta beti etortzen zitzaiola gizonezkoren bat ea norabait eramatea nahi al zuen galdezka. . Ez dago takoidun zapata parea eskuan duela emakume bat ikusi eta hunkitzen ez den gizonezkorik?, esan dezake, eta hasiko gara eztabaidan gizonezkoen bihozberatasunari buruz. Tarteka txaketa zuridun zerbitzariari begiratuko diogu.
‎Nire kasua salbuespenekoa bada, ni gaiaz mintzatzen naizelako da. Lan hau, erabat isil gordean egin daitekeena, ondo ordaindutako ogibide bat besterik ez da prestakuntza gutxi edo batere ez duen emakume batentzat.
‎Puta bat zarenean, badakizu zertara zatozen, zenbat diruren truke, eta, bide batez, ongi pasatzen baduzu edo zure jakin mina asetzen baduzu, hainbat hobe. Hautatzeko askatasuna duen emakume bat zarenean, askoz ere korapilatsuagoa da kontua, askoz ere neketsuagoa, azken batean.
‎Iratik motorra itzali eta autoan gelditu zen, garunak urtuz gezur egoki bat asmatzeko. Joder, nola galdetu behar zuen emakume bati buruz, haren izena ere ez bazekien?
2018
‎Egia balitz senarrak emaztearen lan indarra kontratatzen duela, emaztea langile libre bat izango litzateke, kontratuaren doktrinaren arabera. Lan indarraren kategoria oso osorik onartuta, beraz, feministek beren buruari kentzen diote norberaren baitako jabetzari dagozkion bestelako kontratu batzuk kritikatzeko modua, hala nola prostituzio kontratua eta ama subrogatu deritzenekin egiten den kontratua; horrelakoetan, beti egon behar du emakumeren batek tartean, baina, halako kontratuen alde egiten denean, hain justu ere argudiatu ohi da zerbitzu bat (lan indarra) kontratatzen dela, ez besterik, truke aske eta bidezko batean. Prostituzio eta subrogazio kontratuak (7 atalean arituko naiz horiei buruz) merkatu kapitalistaren mundu publikoan egiten dira (nahiz eta lehen kolpean ez ditugun irudikatzen zehazki testuinguru horretan), eta haien aldekoek enplegu kontratu librearen paradigmaren barruan sartu ohi dituzte.
‎Egia esanda, ez nuen neure burua erditze gelan imajinatzen. Esan bezala, ez nintzen inoiz jarri likido amniotikoa galdu, umetokiaren lepoa dilatatu eta baginatik haur bat kanpora bultzatu behar duen emakume baten zapatetan.
‎Hortaz, azter dezagun: zergatik ezin du emakume batek bere herriko alardean parte hartu. Emakumerik ez zelako egon foru milizietan?
‎Beltz australiar batek parte hartzeak ere erritua desnaturalizatuko luke; edo frantses batek desfilatzeak, kontuan izanda herri gipuzkoarren etsaia dela tradizioz; edo kantineraren figura sartzeak, folklorizazio prozesuaren ondorio baita. Orduan, zergatik ezin du emakume batek alardean parte hartu. Galdera horri ez zioten erantzun.
‎Izan ere, gonbidatu nagusiaren haurtzaroa eta gaztaroa birpasatuta, argi geratu zen, bere ideologiarekin leial jokatuz gero, ez zuela inoiz ezkondu. Ahula izan zen balio atzerakoiagoak zituen emakume baten presioei amore ematean, are gehiago, garai haietan lurperatu gabe zegoen klaseen arteko gatazkan, arerio behar zuenarekin bat eginez. Lehen akats larri horrekin beste batzuk kateatu ziren.
2019
‎Urritasunen bat izango bazenu bezala hitz egiten dizu, ezer ulertuko ez bazenu bezala. Ezin duzula emakume baten azalean sartu. Zu idazlea zara, edonoren azalean sartzeko kapaz izan zenuke.
‎Baina ez dakizu, nahastuta duzu burua, zure printzipioak lehian ari dira ring batean, pressing catcheko borrokaldi batean ari zara, begiak rimmelez margotuta eta ile luze errubioa duen emakume baten kontra. Emakumeak ringean.
‎–Gizonak zuhurtzia, energia, indarra, bizitasuna galtzen ditu, betiko, hilekoak likisturiko emakume batengana hurbilduz gero?. Penitenteek berrogeita hamar eguneko penitentzia agintzen zieten hilekoa zuen emakume batekin sexu harremanak izandako gizonei. Printzipio femeninoa bere indar gorenean orduan dagoela pentsatzen denez, beldur dira kontaktu intimoan ez ote zaion nagusituko printzipio maskulinoari.
‎Gizartean, gizona banako autonomo eta oso bat da; beste ezeren gainetik, ekoizletzat hartua da, eta kolektibitateari eskaintzen dion lanak justifikatzen dio existentzia; ikusia dugu emakumeari zergatik ez dion bermatu pareko duintasunik presondegi duen ugaltze eta etxekoandre rolak. Egia da gizonak emakumearen beharra duela; zenbait herri primitibotan, gizon ezkongabea paria moduko bat da, ez delako gai bere bizibidea segurtatzeko; laborantza komunitateetan, gizon nekazariak ezinbestekoa du emakume bat laguntzaile izatea; eta gizon gehienentzat, abantaila da lan gaizto batzuen zama emakumearen gain uztea; halako gizabanakoak bizitza sexual egonkorra izan nahi du, ondorengoak eduki, eta gizarteak eskatzen dio irauten lagun diezaiola. Baina gizonak ez du zuzenean emakumearengana jotzen horretarako:
‎Haren gizon portaera uztar zitekeen erotismo femenino batekin. Gizonak berak ez du emakumea bakarrik desiratzen; gizaseme homosexualaren organismoa guztiz gizonezkoena izateak esan nahi du emakume baten gizontasunak ez duela nahitaez kondenatzen homosexualitatera.
‎–Duda egiten dut konprenitu nauzun, baina hobe hala, ezen ez zugana apaldurik?. Batzuetan, atsegin du emakume bat bere irudira moldatzea: –Nahi dut tuaregen zapi horiek bezalakoa izatea enetzat[...] ez zaitut eneganaino goratu nitaz besteko ezer izan zaitezen?.
‎emakume frantsesen erreserba lotsatiak pizten dio barrena. Emakumeak sekretu, ezezagun iraun behar du, urruneko printzesa bat bezala gurtua izan ahal izateko; ez dirudi Founier oso begirunetsua izan denik bere bizialdian topatu dituen emakumeekin, baina haurtzaroko lilura guztia, gaztarokoa, paradisu galduen nostalgia guztia emakume batengan hezurmamitu du, bertute nagusia itxuraz eskuraezin izatea zuen emakume batengan. Irudi zuri eta urrekara bat marraztu dio Yvonne de Galais i.
‎Emakume batengana joko du, gizona bezain arrotza eta beldurgarria iruditzen ez zaionez gero, baina prestigio maskulinoren bat duen batengana: lanbidea duen emakume bat, bizimodua bere kabuz ateratzen duena, nolabaiteko oihartzun soziala duena aise izango da gizon bat bezain liluragarria: jakina da nolako, garrak?
‎Nork bere burua objektu bilakatzea, pasibo bilakatzea ez da objektu pasiboa izatea inondik ere: maite duen emakume bat ez da lotan dagoen bat, ez hilik dagoen bat; badu barrenean bulkada bat etengabe apaldua eta etengabe berritua: bulkada apalduak sortzen du, hain zuzen, desirak irauteko behar duen lilura.
‎Emakumea enigma da, eta enigmak planteatzen ditu; haren aurpegi askotarikoek, denak baturik, zera osatzen dute,. Esfingearen azken haragiztatzea bistan jartzen digun izaki bakarra?; horregatik da emakumea errebelazio. . Sekretuaren irudi peto petoa zinen?, esaten dio Bretonek maite duen emakume bati. Eta aurreraxeago:
‎Gizonen mundu batera iritsi berria denez, haiek baino aukera gutxiago du arrakasta izateko. Bai gizonek eta bai emakumeek higuin dute emakume baten esanetara egotea; gehiago fidatzen dira beti gizon batekin; emakume izatea, akatsa ez bada, berezitasun bat bada behintzat. –Arrakasta?
‎Eguneroko bizimoduan, kasu askotan ez dago inolako konponbide gogobetegarririk aurkitzerik, halako kasuak gogobetegarriak ez diren baldintzek definitzen dituztenez gero: gizona biktima sentitzen da beharturik baldin badago materialki eta moralki mantentzera maite ez duen emakume bat; baina bitartekorik gabe abandonatzen badu bera ardatz erabatekotzat hartu duen emakumea, orduan emakumea ere antzeko bidegabekeria baten biktima da. Arazoa ez da maltzurkeria indibiduala, eta errua batak besteari leporatzen dionean hasten da fede txarra?, baizik ezein jokabide singularrek ezin alda dezakeen egoera bat.
‎horregatik iruditzen zaie umiliagarria gizonaren azpian etzanda egotea, hark penetratuak izatea, eta frigidotasuneraino uzkurtzen dira; baina errealitatea bestelakoa balitz, bestelakoak lirateke amodioaren keinu eta jarreren esanahi sinbolikoak ere: maitaleari ordaintzen dion, maitalea mendean duen emakume bat, esaterako, harrotu daiteke bere nagitasun miresgarriaz, eta pentsatu berak menderatzen duela gizasemea, nahiz eta hura aritu aktiboki; dagoeneko badira sexualki orekaturiko bikote asko, trukearen ideia darabiltenak garaipenaren eta porrotaren nozioen ordez. Egiaz, gizona haragizkoa da emakumea bezala, hau da, pasibotasun bat da, hormonen eta espeziearen jostailu bat, bere desiraren harrapakin artega bat; eta emakumea ere, gizona bezala, haragizko sukarrean onespena da, borondatezko ematea, jarduna; bakoitzak bere erara bizi du gorputz eginiko existentziaren anbiguotasun bitxia.
‎Ilea galdu dut kilo batzuk irabazi ditudan abiadura berean. Itsusia eta aldarte onekoa, sexu gose handia eta bista urria duen emakume baten bila nabil.
‎Pentsamenduak irakurtzen ote dakien etorri zaio burura. Inoiz ez dio halakorik entzun emakume bati, inoiz ez du emakume bat aurrean eduki buruz buru jarduteko prest. Emakume ibiltariaren begirakuneak eragin dion zirrara ez da txikiagoa izan.
‎Baina doktoreak, inolako kolore berezirik gabeko ahots tonu berezkoaz, ahots tonu nahita neutroaz, ahoskatu zituen lau hitzak bezain sinpleaz, hau esan zuen, Liburu hau zurea da, isilune bat egin zuen, eta ondoko hau gaineratu zuen, zenbait silabatan indar gehitxoa jarriz oraingoan, Beste modu batez esan dezagun, liburu hori zure liburua da. ...statzen zaizun esamoldea, Oraintxe galdetzen dizut, Beranduegi ibili zara, jada ez dut erantzuteko gogorik, baina irribarrez esan zuen, aho lerroko tentsioa nabarmentzen bazitzaion ere, Mesedez, ostera berriz gizonak, irribarrez bera ere, eta bere buruarekin harriturik gelditu zen, hortzak horrela erakustea halako egoera batean guztiz ezezaguna den emakume bati, segurutik nitaz trufatzen ari behar duen emakume bati. Maria Sara doktoreak zigarroa amatatu zuen, beste bat piztu, urduri zirudien.
2020
‎Ulertzen dut askotan inbadituak sentitzea, zeren bat batean arropak aldatzen dizkiegu eta abar. Aldi berean, gizonezko batzuek esaten dute, a mi este maricón no me toca?, eta askotan nahiago dute emakume batek zaintzea. [?] Langile gehiago egotea eta gizonezko gehiago egotea [eskatzen dut].
2021
‎–Zergatik esaten digute etxera itzultzeko, ez badigute mugitzen uzten? –esan zuen emakume batek, haurra belaunetan.
2022
‎Nire egungo bikotekideak hamabi urte egin zituen ama izan nahi ez zuen emakume batekin. Hamabi urtean, behin bakarrik hitz egin zuten horri buruz.
‎Aurpegi txar batzuk, oihuren bat... jasotzen genuen. Gogoan dut emakume bat nola hasi zitzaigun oihuka, lotsagabeak ginela, alferrak, lanera joateko... Baina, bestela, jendeak dirua ematen zigun.
‎Gerturatu eta musukatzen hasi nintzaion geratzen zitzaizkion arropak kentzen nizkion bitartean. Inoiz ez nuela emakume bat hain biluzik ikusi iruditu zitzaidan, baina aldi berean gordelekuz betea zegoela haren gorputza eta denbora nuela muino eta zoko horietara ohitzeko. Oparoa zen, oparotasuna izan zen bere gorputzari begira burura etorri zitzaidan lehen hitza.
2023
‎–Lasai, lasai, lasai –altxatu zuen emakume batek ahotsa zurrumurru gero eta ozenagoaren gainetik. Yaima zen, komunitateko nagusienetako bat eta Lisaren ama– Denok zoratu aurretik, patxadaz pentsatzea komeni da.
‎Benetan laburrak, ez sexuarenak, baizik eta errutinarenak, gosariko aharrausienak, zure aldarte txarrenak, mespretxuenak... Eta, hala ere, maite zintuen emakume bat, zure seme alabak zaintzen jarraitzen zuena, alkandorak lisatzen, edo beste emakume bati lisatzeko eta non gorde agintzen... Milaka urtetako rol horri eusten ziona, noizbehinka laztan, irribarre, sexu bulkada batek ihes egingo zizun esperantzan, deskuiduan, nahiz eta argia itzalita izan.
‎Larriminak hartzen gaitu, burua galtzen dugu; ez sinistekoa da nolako egonarria duen emakume batek," bihotza" deitzen diote. Moldatu nintzen bigarrena ere hezten, eta frantseseko hiru eskola ematen eta erosketak egiten eta otorduak antolatzen eta kremailera puskatuak konpontzen eta umeen oinetakoak erosten.
‎Txikitutako hegazkinaren barruan zeuden, artean, Galy eta laugarren bidaiaria: lepauztaia hautsita, mugitzerik ez zuen emakume bat. " Luŕa jo ta berean, lenengo egin eban galdera oixe izan ei zan, nun jausi zan".
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia