Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 87

2008
‎Nabarmentzekoa da hiru ikasturte gehiagotan ingelesa ikasten aritutakoek, beste taldekoek baino emaitza okerragoak lortu dituztela. Hala ere, aldagai indibidualek pisu handia dute beste hizkuntzetako emaitzei begiratuz gero, askotan emaitza kaskarragoa lortzen baitute 5 urterekin hasitakoek. Ikus dezagun aldagai honen eragina gaitasun komunikatiboa osatzen duten gaitasun ezberdinetan:
‎Lehenik, boterea sistema itxi baten barruan ondasun eskas eta finitu bat bezala ikusten duten gatazkaren ikusmoldearen teorikoak daude. Kasu honetan boterea zero batura suposatzen duen jokoa da, indibiduo edo talde batek izan dezakeen boterea ezin du beste batek aldi beran izan, batek irabazten duena besteen kontura da, eta horrexegatik banaketa gatazka gisa aurkezten da.
‎Ondasun edo baliabide (material edo sinbolikoa) finitu eta eskas baten gaineko kontrola hartzea da. Baliabide hori eskasa denez, batek duena ezin du beste batek aldi berean disfrutatu, eta, horrela, boterearen gatazkaren ikusmoldearekin identifika dezakegu.
‎Esana dugun gisan, nola teknologien, merkatuen, ingurunearen? aldaketak gero eta azkarragoak diren (eta joera hori geroan moteldu egingo denik ez dirudienez), enpresek arrakasta izateko ez dute beste estrategiarik euren malgutasuna, moldagarritasuna eta erreakzionatzeko azkartasuna areagotzea baino. Eta xede horretan dihardute buru eta bihotz.
‎«Antolakuntza bat zuhaitz baten parekoa da. Badu zati bat ikusi egiten dena, fruituak, eta badu beste zati bat ezkutuan dena, sustraiak. Fruituez soilik arduratuz gero, gerta liteke zuhaitza hiltzea.
‎46), Ipar Armadako hiru eskualdeen (Asturias, Santander, Euskadi) arteko koordinazio falta eta mesfidantza erakutsiz. Erreserba faltak, Ciutat ek berak aurreikusi behar zuen faktorea, ondo azaldu zituen erasoaldiak arrakasta izateko zituen hutsuneak, ezinezkoa zelako Gasteiz hartzea hain soldadu gutxirekin53 Legution bertan, euskal batailoiek (atseden hartzeko gauez erretiratu ostean) hurrengo egunean berriro erasora jo behar zuten morala galdutako soldaduekin, askotan, ezagutzen ez zuten beste toki batean. Frankistak, aldiz, gai izan ziren tropa berriak ekartzeko eta, asko izan ez arren, funtsezkoak izan ziren defendatzaileen morala indartzeko eta erasotzaileena hondatzeko.
‎Bereziki mugaz gaindiko poluzioa aitortua eta kontrolatua izan behar da. Gainera, herrialde aberatsek ez lituzkete beste eremu batzuetako baliabideak gainustiatu behar, horrek eskualdeko ekonomiak eta ekosistemak distortsionatzen baititu.
2009
‎Hala ere, espero ez genuen beste datu bat ere topatu dugu: M2 estrategia gutxitan erabiltzen dute aditz hizkuntzek, eta guk aztertutako itzulpenean M1 estrategia bezainbeste erabili dela ikusi dugu:
‎«Duintasuna batzuetan norberak eraikitzen duenaren araberakoa izaten da. Eraiki nahi duzuna horrela bizitzeko bada oso duinak dira, baina eraiki nahi duzuna beste baldintza batzuetan bizi izateko bada, ez da duina izango. Nire ustez soldatak ez dira duinak, hobegarriak dira eta uste dut zuzendarien edo zuzendaritza taldeen eginbeharretako bat izan litzatekeela langileen lan baldintzak hobetzeko politikak garatzea»29.
‎kontaktu falta eta ezjakintasunaz (ez ditut ezagutzen), eta ezaugarri positiboei (onak, Europa eta denak berdinak) gailendutako irudikapena nabarmentzen da (n= 266;% 94). Zenbakietan garrantzia gutxiago duten beste motatako irudikapenak ezaugarri positiboei loturik dagoena (n= 5;% 2) eta justizia eza pertzepzioari dagokiona dira (n= 11;% 4).
‎Informazioaren kalitatearekin lotura duen beste ideia osagarri bat parte hartzeari buruzkoa da. Jendearen ustez ez dira parte hartzeko mekanismoak garatu eta beraz gauzatu.
‎Beraz, Nafarroako jaurerrietan badugu beste froga bat eliza guztiak ez direla Elizarenak eta patronatua eta jabetza nahasten direla maiz.
‎Norbaitek gauzen gaineko eskubidea baduela besteek jakiteko, horien publikotasuna bi bide nagusitik lortzen da: edukitza bidez, gauzaren titular itxura adierazten duen kanpo zeinua baita; eta erregistro publikoen bidez. Horiekin batera, dokumentu publikoek ere funtzio bera betetzen dute.
‎(a) Autonomia erkidego batek ezin du beste batek emandako legeen eragina zehaztu; horregatik Estatuak du arauen eragina zehazteko eskumena.
2010
‎Bildutako erantzunen arabera, ikusi dugu Euskal Herriko nerabe eta gazte eskolatuak ez daudela oso jantzita ikus entzunezko lengoaiari dagokionez. Aprobatu batera hurbil daitezkeen gazteak dira laginaren laurdena; suspentso argia dute beste hiru laurdenek (ikus 1 grafikoa).
‎Metodo honek merkaturik gabeko ingurumen ondasunen balioak estrapolatu egingo ditu. Errebelatutako zein Adierazitako Lehentasunen Metodoen bitartez bildutako informazioan oinarrituz, natura eremu jakinerako lortutako balorazioa antzeko ezaugarriak dituen beste eremu baterako balioztatzean datza. Metodo honek modu erlatiboki azkar eta merkean egingo ditu balorazioak eskuragarri; izan ere, metodo originalak zehatzagoak dira baina finantziazio eta denbora baliabide gehiago ere kontsumitzen dituzte.
2011
‎Bestalde, neurtzen den audientzia potentziala zein den ulertzeko ezinbestekoa da euskarazko telebistak dituen beste muga batzuez ohartaraztea. Izan ere, bai Euskal Herriko banaketa geopolitikoak, bai biztanleriaren elebitasunak, baldintzatu egiten dute euskarazko telebistako edozein saioren ikusle kopurua:
‎Haurtzaroko tratu txarrak, gurasoen irudiaren gabezia, abusu sexualak eta abandonua helduaroko nortasun antisozialaren nahastearen aurresale onak dira. Nortasun antisozialaren nahastea dutenek beste nahasteak dituztenek baino probabilitate gehiago dute haurtzaroan abusu fisikoak jasandakoak izateko (Bernstein, Stein eta Handelsman, 1998). Txikitan abusu fisikoa jasan dutenek portaera erasokorrak, kriminalak eta antisozialak agertzen dituzte sarritan (Pollock, Briere, Schneider, Knop, Mednick eta Goodwin, 1990).
‎Nahaste hori duten pertsona asko ez dira gizarteko arauetara egokitzen eta sufrikario ugari eragin ondoren, espetxean amaitzen dute. Baina, nahaste bera duten beste zenbait pertsona gizarteko erakunde politiko eta ekonomikoetan oso ongi txertatzen dira, eta erakunde horietatik kalte eta min handia egitera hel daitezke, gizarteko egitura horiek eskaintzen dieten proiekzioari esker. Artikulu honetan, alde batetik, nortasun antisozialaren nahastearen bereizgarriak, zergatiak, garapena, diagnosi irizpideak eta terapia aztertu ditugu eta, beste aldetik, nahaste hori eta psikopatia zertan bereizten diren agertu dugu.
‎Adimen koefiziente normala, emozio txiroak, portaera arduragabeak eta erasokortasuna dituzten paziente moduan deskribatu zituen psikopatak. Pertsona horiek gaitasun gutxi dute besteen emozioak ulertzeko eta besteen sufrikarioaz konturatzeko. Beraz, ezin dute enpatizatu besteen minarekin eta sufrikarioarekin.
2012
‎Aitzitik, elkarrizketatuen diskurtsoetan paradoxa handi bat aurki dezakegu: batetik, arazoak izan dituzten guztiek kritikatu egin dituzte eskolaren hainbat ezaugarri, eta gauza bera egin dute arazoak izan ez dituzten beste hainbatek ere, baina, bestetik, elkarrizketatu gehienek joera handia dute beren ibilbideen norabidearen ardura beren gain hartzeko, hots, elkarrizketatu gehienek ez diete ezer leporatzen faktore hertsiki indibidualak ez direnei, salbuespenak dauden arren.
‎Baina, Hegel-en ustez, uneren batean kontzientzia nagusia morroia den bestearen beharraz ohartzen da. Nagusiak erakusten du uneren batean bere errealitate esentziala inbertitua dela; jada, konturatzen da ezin duela beste kontzientzia hori suntsitu eta haren beharra duela aitorpena lortzeko. Behin kontzientzia nagusiak bere dependentzia onartzen duenean, nagusia izateari uzten dio alderanzketa gauzatzeko ateak zabalduz.
‎Lehenago ikusi bezala, psikearen ideal modernoak autonomia eta autokontrolaren inguruan biratzen zuen; autonomiaren inguruan subjektu modernoak autonomia pertsonala zuelako xede, bere burua ezagutu eta bere buruaren jaun eta jabe bilakatzea; eta, autokontrolaren inguruan subjektu modernoak gero eta gehiago behar zuelako bere burua mendean hartzea, autodomeinua? nahitaez bizi behar baitzuen besteekin batera, gizarte harremanetan, zenbat eta jende gehiago inguruan, gizabanakoak gero eta gehiago behar du bere burua kontrolean mantendu?. Modernitatean, beraz, autonomia eta autokontrola elkarrekin doaz nahitaez, beraiei esker baino ezin da agertu modernitateko self a, subjektua, non, self a, esan bezala, nork bere burua ezagutzea, balio bat ematea, eraikitzea eta aurkeztea den; baina, prozesu horiek guztiak gauzatzeko nahitaezkoak dira elkarrekintzak eta harreman sareak, horien bidez baino ez ditugu lortuko behar ditugun ereduak (Apodaka, 2004:
‎Erresuminak gidatzen ez duenez botere nahia ez da mendeku nahia. Horrezkero, gizaki aktiboak ez du besteen beharrik bere burua baieztatzeko, ez baitu inor mendean hartu nahi horretarako, ezta inoren menpe egon nahi ere.
‎Gizabanakoen artean adoretsuenak ere gutxitan du benetan dakienari aurre egiteko adore nahikoa (Nietzsche, 1999: 39), eta, gauzak horrela, menderatzaileak ez du onartu nahi benetan menderatuaren beharra duela, menderatuak menderatzailearen beharra duela onartzen ez duen bezala; baina ez hori bakarrik, egia hegeliarraz gain Nietzsche-k nabarmentzen du biengan benetan onartu nahi ez duten beste sentimendu bat ere badela, sekretu handia?, ez batak ez besteak ez duela bestearen beharrik eta adoreaz baliaturik barnean badutela menderakuntzarekin amaitzeko indar nahikoa.
‎Gainera, hedabideak ekoiztetik aparte, komunikazio taldeak bultzatu du bere jarduerarekin lotura duten beste zenbait enpresa ekimen; esaterako, Batu Banatu banaketa enpresa. Era berean, Debagoieneko taldeak partaidetza du hurrengo bi enpresetan:
2013
‎Kontua ez da bikoizketa eta azpidazketa aurrez aurre jartzea, bi itzulpen mota baitira: batak ez du bestea baztertzen, eta bat ez da bestea baino hobea.
‎Etorkizunari begira goi mailako ikasketetan eleaniztasunak izan dezakeen ibilbidea zein den islatzeko balio duelako. Gainera, irakaslearen estrategia erabilienak identifikatu direnez, antzeko testuingurua duten beste zentro batzuetan esku hartze egoki bat planteatu nahiko balitz, ikerlan honi esker hainbat zehaztapen eskaintzen dira.
‎DHE/ DMD elkartean, EAEn, emakumeen parte hartzea gizonena halako bi da alde handiz; emakumeak izan dira, gizonak baino askoz ere gehiagotan, arrazoi nagusia errukia duten eutanasia praktiketan esku hartu dutenak edo zainketa lanak egin dituztenak. Horregatik, bereziki emakumeengan pentsatuta, sufritzailerik handienak baitira, indar egin nahi dut besteentzat kosturik izango ez duen kalitateko heriotza horretan; batik bat, mendekotasun aldian eta hiltzeko azken uneetan.
‎Eragiketa aurreko estadioko pentsamenduak baditu beste muga batzuk: zentrazioa, itzulezintasuna, eta arrazoibide transduktiboa.
2014
‎Anna Triandafyllidouren (2001) planteamenduari jarraituz, nazioak Beste Esanguratsu batekiko, edo batzuekiko? definitzen dira; hau da, naziotasunaren zedarritzean eragina duen beste taldea, dela inspirazio moduan edo dela mehatxu moduan. Talde horiek nazio lurraldearen barruan edo gertu egon ohi dira, normalean; eta nazioa zer ez den adierazten dute.
‎Euskarak eta euskal kulturak, biziko baziren, berehalako esku hartzea behar zutela uste zuten; beste helburu batzuek baldintzatu gabeko eta konplexurik gabeko esku hartzea behar zuen izan gainera, lehentasun osoa euskararen berreskuratzeari emango ziona. Ez zuten beste modurik ikusten XX. mendearen bigarren erdian, kultura minorizatuen desagertzeko arriskua gauza jakina zen garaian, euskararen etorkizuna bermatzeko. Horregatik, euskararen aldeko gizarte mugimenduko erakunde askok 50eko eta 60ko hamarkadetako paradigma abertzalea berreskuratu nahi zuen eta euskara, berriro ere, diskurtso abertzalearen erdigunean jarri:
2015
‎lehenik ikustekoa dugu hainbat predikatuk ez dutela berez beheranzko irakurketarik ematen eta ageriko osagai ezezkoren bat behar dutela inongo osagaiarekin bateragarriak izateko. Errazago esanda, gogora ekarriko dugu inongo oro har zilegituta gertatzen dela edozein ezezko perpausetan(? §2.1); bestetik aztertzekoa dugu beste hainbat predikatuk berez ematen dutela beheranzko irakurketa eta horrela, ageriko osagai ezezkorik gabe ere bateragarriak direla inongo osagaiarekin(? §2.2).
‎Lan honen helburu nagusira hurbiltzen goazela, nekez bezalako osagaien azterketa ez da hemen hutsala izango. Izan ere, gure zereginak helburu murritzak ditu deskripzioan, baina badu bestetik fenomeno sorta oparoa azaldu lezakeen abiapuntuko hipotesia: bibliografiak esana du polaritatea daukaten osagaiak hainbat testuinguruk zilegituta daudela; zorrotzago, zenbatzaileen eta polaritatedun osagaien irakurketei eta besarkadurei erreparatu zaie, unibertsala bide den polaritate delako fenomeno honek hizkuntzetan zehar eta osagaietan zehar erakusten dituen parametro aldakortasunak azaldu ahal izateko.
‎«Guk ez dugu debekatzen, alderantziz prest gaude, eta musika saio bat bi laguntzailek egiten dute. Baina hasten direnak, nekatzen dira momentu batean ere; momentu batean laguntzaile askorentzat gehiegizkoa da; eta erraten dizute, orain ezin dut, badut beste proiektu bat». Haatik, kirol informazioak ematen dituzten laguntzaile sare handi bat badauka Irulegiko Irratiak.
‎Ama, etxean, sukaldean, etxeko lanetan eta tarteka leihotik begira, helezin, semea du faltan, baina hitzik ez du egiten. «Tiro hotsak»en semea falta duen beste ama bat ere ageri da, zeinaren pentsamenduren bat iritsiko zaigun («ez diat hire arnasagatik negar egingo»). Hori ere etxean, leihotik begira dago lurrean datzan polizia zaurituari eta min ematen dion semearen absentzia irudikatzeko esanguratsua iruditzen zaigun «seme galduaren gela baino hutsago» irudia erabiltzen du Sarrionandiak, etxeari lotua berriz ere andrea.
‎Fundazioak irabazi asmorik ez duten eta helburu berberak dituzten eta jarduketa esparrutzat Euskal Autonomia Erkidegoa duten beste erakunde mota batzuk bihurtzeko aukera ezartzen da, baita alderantziz ere, baldin eta beren ondare osoa organo juridiko publiko baten menpe mantentzen badute, beren nortasun juridikoari eutsiz, eta desagertu gabe eta likidazio prozedurarik ireki gabe, 42 artikuluaren arabera.
‎autonomiaz ikasteko eta irakasteko modu askoren objektu bihurtzea ahozko hizkuntza.8b) Egile horiek uste dute baliagarria eta beharrezkoa dela beste printzipio bat ere izatea: autonomiaz ikasteko eta irakasteko modu askoren objektu bihurtzea ahozko hizkuntza.** 8c) Egile horiek uste dute beste printzipio bat ere izatea baliagarria eta beharrezkoa dela: autonomiaz ikasteko eta irakasteko modu askoren objektu bihurtzea ahozko hizkuntza.
2016
‎bat batean, ereiteko inoiz baino mailegu gehiago adostu ziren, guztira 1.178 gari anega osatzen zituztenak, nonbait urte horretako uzta oso eskasa izan zelako. Hurrengo hiru hamarkadetan, 1728tik 1760ra, kontu liburuan ez zuten beste ezer idatzi, 1747an kontuak berriro liburuan apuntatzeko egin zuten saiakera antzua ez bada. 1760 eta 1761ean bihitegiaren printzipala 2.057 anegak osatzen zuten, baina esaten denez aurreko urteetan utzitako zenbait maileguk kobratu gabe zirauten.
‎Ikerketa honek erakutsi du enpresa baten azterketa kontablea ez dela nahikoa enpresa horrek sortzen duen benetako balioa neurtzeko, batez ere gizarteedo kultura arloetan ari diren sektoreetan, eta nola ez, komunikabideetan. Goiena eta BERRIA komunikabideak bi adibide baizik ez dira, eta balio dezakete irudikatzeko antzeko egoera bizi duten beste komunikabideen egoera ere zein den. Bi komunikabide horiek diru kontuak orekatzen dituzte edo dirua galtzen dute, baina ez dira etekinak jabeen artean banatzen dituzten enpresa batzuk.
‎Hala ere, arte erakusketa inoiz ez da kontsideratua izaten ikertzaile zientifiko edo humanistikoaren testu bidezko argitalpen zein esperientzia propioaren1 adinakoa, ortodoxia akademikoaren betaurrekoez batik bat. Unibertsitate sisteman bertan erakusketek ez dutela beste produktu akademikoek adina garrantzi argi eta garbi atzeman genezake merituzko baremoetan ez eze agentziek irakasleriarengan praktikatzen dituzten ebaluazio sorta oparoan ere. Hortaz, txit zaila izaten da curriculum mailako ekibalentziak finkatzea fundamentuzko base harri linguistikorik baga (edota horietatik salbu), goi hezkuntzako eta ikerkuntzako sisteman adaptazio txarra duen modeloa delako.
2017
‎bertan inoiz ez argitaratzea eta egile gehienek artikulu bakarra kaleratu izana. Uztaron pisu handia duen beste zientzia batekin konparatuz, Psikologiarekin alegia (Artetxe, 2006), agerian geratzen da Historiako egileek artikuluen argitalpen lekua dibertsifikatu egiten dutela; Psikologian, aldiz, Uztarok garrantzi handia du egileen euskarazko curriculumean.
‎Elena Odriozola. Itzulpena (2008) Pertsonaiak: animaliakUrtxintxa maitemindu egin da, beraren lagunek imajinatu ezin duten beste animalia batekin, ez baita urtxintxa bat.
‎Lehenengo liburuan, Frederick izeneko satitsuak ez du besteek bezala lan egiten eta ez du alerik jasotzen negua heltzen denean jateko. Frederick poeta da, eta beste eginkizun bat du:
‎Izaten ikastea norberaren izaera garatzea da, eta autonomia, zentzu eta ardura pertsonal gehiagoz jokatzeko gaitasuna. Elkarrekin bizitzen ikasteak, bestalde, esan nahi du bestea ulertzea eta bestearekiko interdependentziaren estimua garatzea.
‎Arrazakeria, xenofobia, aporofobia eta elitismoa, besteak beste, ez dira ezezagunak umeengan edo gazteengan. Irakas Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundeak (ISEI IVEIk) berriki argitatatu du txosten bat, 2013ko ebaluazio diagnostikoarekin lotuta, Ikasle etorkinen emaitzak Euskadin izenekoa (ISEI IVEI, 2015), eta bertan ikusten da EAEn LHko 4 mailan dauden lau umetatik batek nahiago duela beste erlijio bateko ikaskide batekin lanik ez egitea, eta% 17k ez duela gustuko beste herrialde batetik etorritako ikasle batekin lan egitea. Datu horiek koherenteak dira Arartekoaren Adingabekoei balioak transmititzea txostenarekin (2009), non datuek adierazten duten aniztasunarekiko intolerantzia agerikoa dela umeen eta gazteen artean, gehienen jarrera ez den arren.
‎Bukatzeko eta koloreei lotuta, aurrekoarekin zerikusirik apenas duen beste perspektiba batetik koloreen bilakaera euskal testuinguruan xehatzen duen saiakera izan zen Uztaro aldizkariak arteaz argitaratu zuen lehena. Kolorearen fenomeno kulturala bere bilakaera historikoan kokatzen du eta ibilbide hori nola euskal kulturan koloreen esanahia berezituekin gauzatu den adierazten digu.
‎Kultur azterketaren xedea, hain zuzen ere, naturalizazio prozesu hori berreraiki eta bistaraztea da. Badu beste diziplina akademiko tradizionalekiko beste ezaugarri bat, eta da ikerketari konpromiso politikoaren txertoa itsasten diola, ikerketa horien emaitzak ez direla inoiz neutroak edo inpartzialak, bizitza politiko eta sozialean eragina dutenak baizik.
‎Biktima bereziki zaintzeko xede berberarekin, zigor ikerketan zehar, betiere zigor prozesuari kalterik sortzen ez badio70, hari deklarazioa soilik beharrezkoa denean hartuko zaiola xedatzen du BEk; beharrezkoak ez diren atzerapenik gabe; ahalik eta gutxienetan; betiere bere ordezkari legalak eta berak nahi duen beste pertsona batek lagunduta. Era berean, azterketa medikoak ahalik eta gutxien izango direla xedatzen da, bakarrik zigor prozesurako ezinbestekoak direnean71 (21 art.).
‎Halaber, 19/ 1994 zigor kausetan lekukoak eta perituak babesteko legeak aurreikusten dituen neurriak har ditzakete. Horrekin bat, lege horren 2 artikulua aplikatuz, posible da praktikatzen diren eginbideetan biktimaren izena, abizena, lantokia eta lanbidea, edo hori identifikatzeko balio duen beste daturen bat ez jasotzea, eta horien lekuan zenbaki edo bestelako kode bat erabiltzea. Orobat, zitazio eta jakinarazpenen ondorioetarako, biktimaren helbide edo bizileku gisa parte hartzen ari den organo jurisdikzionalaren egoitza finka daiteke, horrek hari helaraziko dizkiolarik era egoki eta erreserbatuan.
‎Argi eta garbiak dira aukera bataren eta bestearen arriskuak: lehenengoa imitatzailea da eta ez du behar lukeen beste itzultzen (goian aipatu dugun itzulpenaren «lehenengo zatian» geratzen da, nahiko bermatu gabe irakurleak esanahia ulertzerik). Eta bigarrena, eraldatzailea izanik, gehiegi aldatzearen arriskuan jausi liteke.
‎akademikoaren adierazgarri hain zuzen. Medikuntza, fisika eta astronomia bezalako arloetan Akitaniak lotura sendoagoa du beste erakunde espainiarrekin.
2019
‎Ezin ditugu besteen datuak edo argazkiak baimenik gabe bidali. Agian gero pertsona horri mina egiteko erabiltzen dituzte (ikaslea, 2017, 2 saioa).
‎Hala ere, auzoko elkarbizitzak bazituen beste zeregin batzuk, bisita eman behar ez bazen ere. Horrelakoak ziren Euskal Herri osoan hain ezaguna den auzolana (elizak eta ermitak egiteko, erretako baserriren bat konpontzeko eta abar) edota araldia, auzoko bideak konpontzeko betekizuna.
‎Era berean, gizarte antolaketa batek ezarritako ohitura da eta horren ondorioz ditugu bisitakoek jaiotza, gaisotasuna edota heriotzaren inguruan auzoekin zituzten konpromisoak. Elkar zaintze horrek baditu beste adirazpide batzuk artikulu honetan aipatu besterik egin ez ditugunak: esandako betekizun horiez gain, ez ditugu ahaztu behar etxez etxe ibiltzen ziren emaginak, sendabelarrekin lan egiten zuten emakumeak, edota hildako norbait zegoenean gorputza janztera joaten ziren emakumeak, besteak beste.
‎Lazarragaren poemak badu beste lekukotasunetatik bereizten duen ezaugarri bat: karga erotiko nabarmena, aski modu gordinean adierazia.
‎Herri ekimenek badituzte beste eragileetatik ezberdin egiten dituzten ezaugarri eta antolatzeko erak, eta garrantzitsua da horiek aipatzea, azaletik bada ere, subjektu hauek dituzten erronkak hobeto ulertu ahal izateko.
‎Aldatzeko, gure pentsamenduek eta ekintzek beste pertsona zapaldu baten aurrean eusten diguten moduari egiten dio erreferentzia. Ondorioz, jendeak bizi duen opresio batekin identifikatzen da, eta horretan zentratzen denez, bizi dituen beste opresio guztiek garrantzi gutxiago dutela pentsatzen du. Ildo beretik, ikerketa honetarako aberasgarriena den gakoetako bat aipatzen du:
‎Izan ere, horrek, opresio eta botere harreman berriak sor baititzake eta, beraz, ez da erraza dibertsitatearen lanketa (eragile guztietan gertatzen den fenomenoa izanik) praktikara eramatea. Horrela, aipatzen du, beraz, ez dela nahikoa zapalkuntza talde berean egotearekin, talde hori ere ezberdinen artean sortua izango baita, eta asimetria eta botere harremanak egongo dira, guztiek pairatzen duten zapalkuntza eta pertsonalki bakoitzak bizi dituen beste hainbaten intersekzioz sortuak. Ezinbestekoa ikusten du, beraz, horri, behar beste denbora, esfortzu eta sormen dedikatzea, hala, egoera horiek irauli ahal izango dituzten baliabideak sortu eta egunerokotasunean sortzen diren botere harreman eta asimetriak bertan ere ager ez daitezen.
‎HESLO indarrean sartu zenetik, ordea, zehapenek gora egin dute eta horren helburua pertsonei beren oinarrizko eskubide eta askatasunak egikaritzeko edo aldarrikatzeko edo defendatzeko beldurra ematea da; mezu hertsatzaile bat zabalduz. HESLOk, bestalde, ez du beste mota bateko zehapenik planteatu (ohartarazpena, adib.) eta horrek, gure eskubide eta askatasunak jokoan egonda, proportzionaltasunaren aurka gogor jotzen du eta botere publikoen neurrigabeko esku hartzea aintzatesten du legeak.
2020
‎Horregatik, zenbait testuingurutan, Balabanis et al. en (2001) baieztapena ulergarria da. Halere, badira iritzi kontrajarriak dituzten beste zenbait aditu ere. Hala, Licht eta Siegel ek (2006) diseinatutako iniziatiba ekintzaileak aurrera eramaterakoan nazionalismoaren onurak azpimarratzen dituzte.
‎Halere, familia enpresen ekosistema hertsiagoak balio kultural eta erlijiosoen transmisioa eta haren garrantzia biderka dezake beste enpresa hauekin alderatuz gero. Bestalde, ikerlan honetako emaitzak antzeko ezaugarriak dituzten beste zenbait herrialdetan partzialki aplikagarriak izan daitezke. Aztertutako lau faktoreak beste herrialde batean maila berean eta era berean gertatzea oso ohikoa ez den arren, ez da horren zaila horietako batzuk Mendebaldeko Sahararekin antzekotasun nabariak dituzten herrialdeetan gertatzea.
‎Horregatik, zenbait testuingurutan, Balabanis et al. en (2001) baieztapena ulergarria da. Halere, badira iritzi kontrajarriak dituzten beste zenbait aditu ere. Hala, Licht eta Siegel ek (2006) diseinatutako iniziatiba ekintzaileak aurrera eramaterakoan nazionalismoaren onurak azpimarratzen dituzte.
‎Halere, familiaenpresen ekosistema hertsiagoak balio kultural eta erlijiosoen transmisioa eta haren garrantzia biderka dezake beste enpresa hauekin alderatuz gero. Bestalde, ikerlan honetako emaitzak antzeko ezaugarriak dituzten beste zenbait herrialdetan partzialki aplikagarriak izan daitezke. Aztertutako lau faktoreak beste herrialde batean maila berean eta era berean gertatzea oso ohikoa ez den arren, ez da horren zaila horietako batzuk Mendebaldeko Sahararekin antzekotasun nabariak dituzten herrialdeetan gertatzea.
‎Ze nik aurkitzen dudana da, erasoen justifikazioa, normala da, garapenaren fase bat, batzuk ezin dutelako beste modu batean ba.. adierazi. ja. Batzuk pentsatuko dute eh, arazoak datozela, etorriko direla geroago, Lehen Hezkuntzan, Haur Hezkuntzan ez dela ezer gertatzen eta Haur Hezkuntzan gauza asko geratzen dira eta...
‎Emakumezkoek menderatu zuten beste sektore bat kandelagintza izan zen, argiztapenerako eta hildakoen ofrendak egiteko oinarrizko produktuak ekoiztuz.
‎Izan ere, ikerketa honek badu beste datu bilketa baterako zutabe garrantzitsu bat: sakoneko elkarrizketa, hain zuzen ere.
‎Gainera, gertutasun hori eskaintzeaz gain, programak horrenbeste lantzen ez dituen beste alderdi batzuk garatzeko figura garrantzitsutzat jo dute mentorea. Esaterako, elkarrizketatu batzuek esan dute ikerketa ez dela irakaskuntza beste lantzen programan eta, horrenbestez, mentoreek ikerketa garatzen lagundu izana oso positibotzat jotzen dute.
‎Hezkuntza alternatiboaren mugimendu heterogeneoak badu beste bereizgarri bat, sarean lan egiten hasi izana, hain zuzen: eztabaidaeta truke foroak eratu dira, telekomunikazioetan gertatu diren aldaketak eta aro digitalak eskaintzen dituen aukerak baliatuta.
2021
‎Instrukzioetan parte hartzaileei gelaxketan" bertso eskola" hitza entzutean burura zetozkien lehen lau hitzak idazteko eskatu zitzaien. Ondoren, gelaxketan aipatutako hitzak sakonago azaltzeko eskatu zitzaien, nahi zuten beste luza zitezkeelarik.
‎Bertsoa burua edo irudimena lantzeko ariketa onuragarritzat hartzen dutela ikusten da, errepikatzen diren ideia horiek ordezkatzen dituzten honako aipuetan: " burura datorkizuna esateko modua topatu behar duzu modu batean edo bestean, eta nahi duzun beste sakondu dezakezu, eta ez diozu pentsatzeari uzten" (emakumea,= 179,80);" bertso eskolan etengabe irudimena lantzen dugu, eta pentsamendu irekia izan behar dugu, edozein bertso mota egin ahal izateko eta edozein gaitan moldatu ahal izateko" (emakumea,= 106,09). Klase hau emakumeekin gehiago lotzen da (p 0.005).
‎KE deritzon familia osoa aztertu zen, hiru belaunaldi hain zuzen ere, 31 pertsona, eta horietatik 16k erakusten zituzten aipatutako sintomak. Familia horrez gain, gaitz bera zuen beste haur bat aurkitu zuten, eta haien DNAren konparaziozko azterketa egitean arazoa zazpigarren kromosoman, FOXP2 genean, zegoela ikusi zuten. Horrela konturatu ziren FOXP2 genean mutazioa zutela eta, era berean, gene horretan mutazioa izateak hizkuntza arazoak eragiten zituela (Lalueza, 2005; Mithen, 2011; Pastor, 2015).
‎lehen 4 aldagaiek (119 datorkio, 115 zatozte, 114 dator eta 116 datoz) osatzen dute bata eta azken bostek (118 zatozte, 117 zatoz, 126 dakar, 127 daramat eta 128 darama) bestea. Gainera, bigarren multzo horrek hurbilago ditu beste multzo batzuetan biltzen diren aditzaldagai batzuk, dendrogramak adierazten duen bezala. Hala ere, bi multzoak batera aurkeztu nahi izan dira nabarmentzeko clusterrak zergatik ezarri dituen batzuk besteen ondoan.
‎Ikerketa honek ez du aditz ezaugarri bakoitzaren aldakortasun faktorea kontuan hartu, ezta bere inplikazioa bariazio ereduak eratzeko ere; hau da, aditz aldagai jakin batek taldeen osaketan izan dezakeen aldaera kopuruak duen eragina sailkapenean. Adibidez, orainaldiko izan [hura zuei] aditzaren aldagaiak, 27 aldaera dituenak, lotura handiagoa izan dezake aldaera asko dituzten beste batzuekin, gutxi edo bat ere ez duten beste batzuekin baino, hala nola orainaldiko izan aditzaren [hura] da aldagai bakarra duenarekin.
‎Ikerketa honek ez du aditz ezaugarri bakoitzaren aldakortasun faktorea kontuan hartu, ezta bere inplikazioa bariazio ereduak eratzeko ere; hau da, aditz aldagai jakin batek taldeen osaketan izan dezakeen aldaera kopuruak duen eragina sailkapenean. Adibidez, orainaldiko izan [hura zuei] aditzaren aldagaiak, 27 aldaera dituenak, lotura handiagoa izan dezake aldaera asko dituzten beste batzuekin, gutxi edo bat ere ez duten beste batzuekin baino, hala nola orainaldiko izan aditzaren [hura] da aldagai bakarra duenarekin.
‎Norabide beretik, euskarazko aldaeren artean, Mari Xor (A), Gatza ala erregea (B) eta Errege (C) hirurak ipuin beraren bertsioak dira narrazioa aztertuz gero. Baina ipuin horien oihartzunak dituen beste bat ere topatzen dugu Xipri Arbelbideren (1993) lanean: Errege eta hiru alabak.
‎Arestian esandakoari tiraka, G k hasiera eta bukaera berdintsuak ditu besteekin alderatzen badugu, baina istorioaren garapena falta zaio. Bitxia bada ere, hasiera B rekin partekatzen du batez ere, eta ez C rekin espero zitekeen legez.
‎Istorioa askoz laburragoa izanik, elementu asko galtzen dira: aita/ erregearen irudiaren aipamenik ez da egiten, printzearekin hiru aldiz topo egin beharrean bitan baino ez da topatzen, bi ahizpa dira eta ez hiru, etab. B3 k, osoagoa bada ere, antz gutxiago du beste biekin erkatuta, nahiz eta lekuko berari eta garai/ leku berean bildua izan. Ez hori bakarrik, A, B, C eta G-tik ere nahikoa urruntzen da.
‎Ikasle batzuek atzerriko beste edozein hizkuntza bezala ikasi dute euskara, eta beraientzat ez dauka inolako balio erantsirik edo ez dute atxikimendu berezirik euskararekiko. Aukeratu duten profesiorako garrantzitsua da, baina ez du beste funtziorik, Euskal UZTARO 119, Bilbo, 2021eko urria abendua
‎euskaldunen dentsitatea harreman sarean eta euskaraz egiteko erraztasuna. Bi horiez gain, badira eragina duten beste hainbat aldagai, hala nola lehen hizkuntza, gune soziolinguistikoa eta hizkuntzarekiko interesa.
2022
‎Bortxaketaren kasuan, zigorra 10 eta 20 urte artekoa da, eta bost eta 10 urte artekoa emakumeak birjintasuna galtzen ez badu. Ekintzaileen ustez, bortxaketaren definizioa aldatu behar da, generoari dagokionez neutrala izan dadin eta indarkeria fisikoa eskatzen ez duten beste baldintza hertsatzaile batzuk kontuan har daitezen. Senar emazteen bortxaketa ere delitu espezifiko gisa aitortu behar da.
‎Euskal migranteek kontaktu txikiagoa dute beste euskal migranteekin (M= 2.64; SD= 1.51), bertakoekin (M= 3.17; SD= 0.88) (t= 7.66; p>. 000; d= 0.43) edo beste herrialde batzuetako etorkinekin baino (M= 3.22; SD= 0.79) (t= 8.38; p. 001; d= 0.48). Kontaktu hori moderatu bezala sailkatzen da.
‎Horietan, pentsa liteke hartutako atzizkia ez dela erresultatiboak eratzeko bera. Gainera, batak zein besteak badute beste atzizki baten forma ere: partitiboko atzizkiarena, hain zuzen (ez dago platerik bezalakoetan aurkitzen duguna).
‎zernahiren historia konta daiteke, eta gai bakoitzari ezin konta ahala ikuspegitatik hel dakioke; hori dela eta, ikergai berri asko sortzen dira, ikerkuntza pedagogiko tradizionalak sekula arretarik jarri ez dien fenomenoei buruzkoak, batez ere bazterrean dauden eta ahotsa bera ere ukatu zaien gizataldeei buruzkoak. b) Aldaketa metodologikoak. Ez zaie uko egiten gizarte zientziekin lotuago dauden metodo kuantitatibo eta kualitatiboei, baina guztiz bestelako izaera duten beste batzuk ere erabiltzen dira osagarri modura, hala nola biografia, fenomenologia, ahozko historiaren hermeneutika eta etnologia; historiak narraziora itzuli behar lukeela azpimarratzen duten joeraren parte direnak. Ikuspegi horien ildotik jarraituz, hain zuzen, korronte guztiz berriak ere agertu dira:
‎Argitu behar dugun beste kontu garrantzitsu bat jakintza arloaren izena bera da, luzaroan" Pedagogiaren Historia" deitu baitzaio gaur egun" Hezkuntzaren Historia" esaten diogunari. Gaztelaniaz, gainera, bi izenak erabili dira bata bestearen alternatiba gisa.
2023
‎Musikaz gain beste lan bat dut, eta ez dago musikari ez eta bestelako arte zein sorkuntza eremuri lotuta. Musikaz gain ez dut beste lanik.
‎Etxebizitzaren auziak, aurrez aipatu ditugun beste hainbat faktorerekin batera, eragin zuzena du beste aldagai batzuetan, esaterako, gaur egungo jaiotza tasan10 2020ko datuen arabera, jaiotzek behera egin dute EAEn," 1941az geroztiko minimo historikoraino". Urte horretan, zehazki, 14.721 haur jaio ziren, aurreko urtean baino 697 gutxiago.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
du 12 (0,08)
duten 12 (0,08)
duen 7 (0,05)
dituen 6 (0,04)
dituzten 6 (0,04)
dute 6 (0,04)
badu 5 (0,03)
zuten 5 (0,03)
baditu 2 (0,01)
ditu 2 (0,01)
duela 2 (0,01)
dut 2 (0,01)
Badu 1 (0,01)
badituzte 1 (0,01)
baduela 1 (0,01)
badugu 1 (0,01)
badut 1 (0,01)
badute 1 (0,01)
baitzuen 1 (0,01)
bazituen 1 (0,01)
ditugu 1 (0,01)
dugu 1 (0,01)
dugun 1 (0,01)
dutela 1 (0,01)
dutelako 1 (0,01)
dutenek 1 (0,01)
duzun 1 (0,01)
duzuna 1 (0,01)
genuen 1 (0,01)
lituzkete 1 (0,01)
lukeen 1 (0,01)
zuen 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
ukan beste zenbait 6 (0,04)
ukan beste bat 4 (0,03)
ukan beste datu 4 (0,03)
ukan beste hainbat 4 (0,03)
ukan beste batzuk 3 (0,02)
ukan beste baldintza 2 (0,01)
ukan beste erakunde 2 (0,01)
ukan beste eremu 2 (0,01)
ukan beste modu 2 (0,01)
ukan beste mota 2 (0,01)
ukan beste muga 2 (0,01)
ukan beste aldagai 1 (0,01)
ukan beste alderatu 1 (0,01)
ukan beste alderdi 1 (0,01)
ukan beste ama 1 (0,01)
ukan beste animalia 1 (0,01)
ukan beste atzizki 1 (0,01)
ukan beste baztertu 1 (0,01)
ukan beste behar 1 (0,01)
ukan beste bereizgarri 1 (0,01)
ukan beste bezala 1 (0,01)
ukan beste bi 1 (0,01)
ukan beste diziplina 1 (0,01)
ukan beste emozio 1 (0,01)
ukan beste eragile 1 (0,01)
ukan beste erlijio 1 (0,01)
ukan beste estrategia 1 (0,01)
ukan beste euskal 1 (0,01)
ukan beste ezer 1 (0,01)
ukan beste fenomeno 1 (0,01)
ukan beste froga 1 (0,01)
ukan beste funtzio 1 (0,01)
ukan beste haur 1 (0,01)
ukan beste hiru 1 (0,01)
ukan beste hizkuntza 1 (0,01)
ukan beste ideia 1 (0,01)
ukan beste itzuli 1 (0,01)
ukan beste jakin 1 (0,01)
ukan beste komunikabide 1 (0,01)
ukan beste kontu 1 (0,01)
ukan beste kontzientzia 1 (0,01)
ukan beste kostu 1 (0,01)
ukan beste lan 1 (0,01)
ukan beste lekukotasun 1 (0,01)
ukan beste luzatu 1 (0,01)
ukan beste multzo 1 (0,01)
ukan beste nahasi 1 (0,01)
ukan beste opresio 1 (0,01)
ukan beste perspektiba 1 (0,01)
ukan beste pertsona 1 (0,01)
ukan beste printzipio 1 (0,01)
ukan beste produktu 1 (0,01)
ukan beste proiektu 1 (0,01)
ukan beste sakondu 1 (0,01)
ukan beste sektore 1 (0,01)
ukan beste sentimendu 1 (0,01)
ukan beste talde 1 (0,01)
ukan beste toki 1 (0,01)
ukan beste ulertu 1 (0,01)
ukan beste zati 1 (0,01)
ukan beste zentro 1 (0,01)
ukan beste zeregin 1 (0,01)
ukan beste zientzia 1 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia