Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 229

2015
‎2 Noizbehinka gogora etortzen zait emakume santu haren kexua, Martarena, ez baitzen kexatzen bere ahizpaz soilik; ziurtzat dut, Zu beraren nekeaz mintzen ez zinelako irudipena eta bera Zurekin egon nahiz ez egon ez zitzaizula axola, hori zela haren kexarik handiena. Beharbada, bere ahizpa bezain maite ez zenuela begitanduko zitzaion; honek sentimendu biziagoa sortuko zion, berak hain maite zuenaren zerbitzuan lan egin beharrak baino, maitasunak lana gozo bihurtzen baitu. Eta hala dirudi, ez baitzion esan ezer bere ahizpari, aitzitik bere kexa guztia Zugana itzuli zuen, ene Jauna, maitasunak eraginda ausartu baitzen zera esaten:
‎Oi ene Jainkoa, Jainkoa, sorkari guztien egilea! Eta zer da sorturik dagoena, Zuk, Jauna, gehiago sortu nahi bazenitu. Ahalguztiduna zara; zure egintzak ulermena gainditzen dutenak dira.
‎Oi ene Jainkoa, Jainkoa, sorkari guztien egilea! Eta zer da sorturik dagoena, Zuk, Jauna, gehiago sortu nahi bazenitu. Ahalguztiduna zara; zure egintzak ulermena gainditzen dutenak dira.
‎Nola izan daiteke giza bitartekorik, jainkozko suak gaixotu duena sendatzekorik? Nork jakingo du noraino iristen den zauri hau, nondik sortu zen, nola arindu daitekeen oinaze hain minbera eta atsegina. Ez litzateke zentzuzkoa izango hain gaitz baliotsua gizon emakumeek har ditzaketen bezalako bitarteko kaskarrez arindu ahal izatea.
‎Bai zuzen diola Emazteak. Kantarik Ederrenean?: Nirea da maitea, eta ni harena eta nirea da maitea, ezinezkoa baita halako maitasuna nire bezalako gauza kaskarretik sortzea .
‎Laburra da denbora oro, zure betikotasunaren ordez emateko; oso luzea da egun bakar bat eta luzea da ordubete ere, Zu irainduko zaituen jakin ez eta horren beldur denarentzat. Oi hautatze askatasuna, zu bai zarela askatasunaren gatibu errukarria, sortu zintuenaren beldur eta maitasunari josirik ez bazaude! Oi, noiz iritsiko ote da zeure burua Egia gorenaren itsaso amaigabe hartan itoa ikusiko duzun egun zoragarria, orduan ez baituzu bekatu egiteko askatasunik izango eta ez baituzu nahi ere izango halakorik, miseria guztitik seguru egongo zarelako, zeure Jainkoaren bizitzarekin izaera bat eginik!
‎11 Jaunak hemen arima aurrerarazteko eta eskolatzeko darabilen jarduera guztia hain bare eta hain zaratarik gabe gertatzen delarik, Salomonen tenplua eraiki zenean bezala dela iruditzen zait, han ez baitzen inolako zaratarik entzun behar; horrelaxe, Jainkoaren tenplu honetan, beraren egoitza honetan ere, Berak eta arimak bakarrik atsegin hartzen dute isiltasun itzelean. Adimenak ez du zertan mugiturik ezta ezeren bila aritu beharrik ere, sortu zuen Jaunak baretu nahi baitu hemen, eta zirritu txiki batetik begira dezala zer gertatzen den; izan ere, noizbehinka ikuste hau galtzen bada eta begiratzen uzten ez badiote ere, tarte labur laburrean izan ohi da hori; nire iritziz, hemen ez direlako ahalmenak galtzen, baina ez dute lanik egiten, izuak harturik bezala baitaude.
‎2 Egia da aldi laburra dela: gehienez egun bat, edo ez asko gehiago; eta nahasmendu handi honetan, gehienetan okasioren batetik sorturikoan , ikusten da hain ongi lagundua egotean arimak irabazten duena, Jaunak adore handia ematen baitio bere zerbitzutik eta erabaki onetatik ezertan ere ez okertzeko; alderantziz, haietan hazi egiten dela dirudi, eta lehen mugimendu txiki bat gorabehera, ez da okertzen erabaki honetatik. Diodanez, gutxitan izaten da, baina bere izaera ez dezala ahaztu nahi du gure Jaunak, batetik beti apal iraun dezan; bestetik, hobeki uler dezan Haren Maiestateari zor diona eta jasotzen duen mesedearen handitasuna, eta gorets dezan.
‎Honetarako da otoitza, ene alabak; horretarako balio du espirituzko ezkontza honek: egintzak sor daitezen beti, egintzak.
‎Berehala datoz haren parte batzuk, esaterako, ingurua eta harresia; sarrerako atea; egoitzak, bizilekuak, gelak? esanahi berdintsua dute; Erregea dagoen egoitza edo jauregia; zeru goreneko gela gazteluaren erdian; Gazteluzainak, zerbitzariak (ahalmen eta zentzumenak); deabru samaldak; suge eta sugegorriak (munduko gauzen deabruzko irudipenak); zomorro pozoitsuak (ohore eta ogasunak, arazo materialak; pentsamendu txarrak etab.); animaliak eta piztiak (gutiziak, grina txarrak); sugandila meheak (irudimenean sorturiko hainbat irudi eta bururakizun).
‎Irudimena hain nahasia izateak kezka sortu zion urteetan barrena. Azkenik, aurkitu zuen erremedioa:
‎1 Irudituko zaizue, ahizpak, Jauna hain berariaz komunikatzen zaien arima hauek (batez ere mesede hauetara iritsi ez direnek pentsa dezakete esango dudan hau, hauetaz gozatu badute eta Jainkoarenak badira, nik esango dudanaz konturatuko baitira) ziur egongo direla betiko gozatuko dutela Jainkoaz, eta ez dutela beren bekatuen beldur izan beharrik ezta haiengatik negar egin beharrik ere; eta engainu handia izango da oso, zenbat eta gehiago hartu gure Jainkoagandik, handiagoa izaten baita bekatuen samina. Eta nik uste dut, ezerk saminik ezin sor dezakeen lekuan egon gaitezen arte, ez dela kenduko samin hau.
‎arima ezer ikusiko duen inolako usterik gabe, halakorik burutik pasatu ere gabe, bat batean aurrean jartzen zaio dena batera eta ahalmen guztiak eta zentzumenak nahasi egiten dira beldur handiaz eta zalapartaz, berehala zorioneko bake hartan haiek ezartzeko. San Paulo eraitsia izan zenean zeruan ekaitz hura eta zalaparta izan zenez, horrela hemen ere barruko mundu honetan higidura handia sortzen da, eta bat batean, esan dudanez, bare bare geratzen da guztia, eta arima hau egia handi handietan hain ongi eskolatua, non ez baitu beste maisurik behar; egiazko jakinduriak beraren nekerik gabe kendu dio moztasuna, eta aldi batean mesede hau Jainkoarena delako ziurtasunaz irauten du, eta kontrakoa esan eta esan egingo baliote ere, une hartan liokete engainurik egon daitekeelako beldurrik sartu.
‎13 Bigarrena, hemen ez zelako sarri pentsatzen entzundako gauza hartaz, ustekabean dela diot eta inoiz elkarrizketan ari zela ere bai?, askotan burutik laster batean igarotzen denari edota lehenago pentsatu zenari erantzuten badio ere; baina beste askotan, izan behar zutenik ezta etorkizunean ere izango direnik sekula burutik pasatu gabeko gauzak izaten dira, eta horrela ezin sor ditzake irudimenak arima engaina dadin, berak ez desiratu, ez nahi izan, ez albisterik izan gabeko gauzaz irudipena izanez.
‎Eta argi argi Jainkoak emana den gauza denez gero, horrela sentitzeko ez bailitzateke nahiko izango giza industriarik, hori duenak inola ere ezin har dezake bere ondasuntzat, Jainkoaren eskuak emandakotzat baizik. Eta, nire iritziz, esanda daudenetako mesede batzuk goragoko mailakoak izan arren, honek Jainkoaren ezagutza berezia dakar berarekin, eta etengabeko laguntza honetatik sortzen da Haren Maiestatearekin maitasun samur samurra eta norbere burua erabat haren zerbitzurako eskaintzeko oraindik esanda daudenak baino ere desira handiagoak, eta kontzientziako garbitasun handi, bere ondoan dakarren presentziaz ohartarazten duelako; izan ere, egiten dugun guztian Jainkoa hantxe dagoela jakin arren, gure izaera halakoxea da-eta, ez dugu hori pentsatzeko ardurarik hartzen: hemen, ordea, ezin arduragabe egon, beraren ondoan den Jaunak iratzartzen baitu.
‎8 Arima Jaun honi begira tarte oso luzez egon ahal denean, ez dut uste ikuskaria izango denik, gogoeta biziren bat baizik, irudiren batek irudimenean sorturikoa ; beste horrekin konparatuz gauza hila bezala izango da.
‎9 Pertsona batzuk (eta badakit egia dena, nirekin tratatu dutela, eta ez hiru edo lauk, askok baizik) hain irudimen ahula dute, edo adimena hain eraginkorra, edota ez dakit zer den, baina irudimeneko gauzetan hainbeste murgiltzen da, non, buruan garbi sortzen duten guztia ikusi egiten dutela iruditzen baitzaie; hala ere, egiazko ikuskaria ikusi izan balute, ulertuko lukete, duda mudarik ez izateko eran, engainua; izan ere, beraiek doaz moldatuz beren irudimenaz ikusten dutena, eta gero ez du inolako ondoriorik uzten; alderantziz, hotz geratzen dira, deboziozko irudi bat ikusiko balute baino hotzago. Oso gauza jakina da ez zaiola horri jaramonik egin behar, eta horrela, amesturiko gauza baino askoz ere gehiago ahanzten da.
‎4 Bigarren ondorioa da sufritzeko desira handia, baina ez ezinegona sortzen diona lehenago bezala; izan ere, Jainkoaren borondatea beraiengan bete dadin arima hauetan geratzen den desira hain gartsua da, non Haren Maiestateak egiten duen guztia ontzat hartzen baitute: sufri dezatela nahi badu, oso ondo; halakorik nahi ez badu, ez dira lehenago bezala kezkatzen.
‎18 Elkarrekiko maitasun honek hainbesteko garrantzia izanik, ez nuke nahi sekula ahantz dakizuen; izan ere, besteengan huskeria batzuei begira egotetik, eta askotan inperfekzioa ere ez da izango, hala ere, guk gutxi dakigunez gero, txarrenera botako dugu? arimak bakea gal dezake eta gainerakoengan ere ezinegona sortu : begira zein garesti ordaintzen den perfekzioa.
‎Eta ahizpekin ere gauza bera, larria den zerbait denean; eta tentaldia ote den beldurrez kasurik ez egitea, tentaldia bera litzateke. Baina kontu handiz ibili behar da (deabruak atzipetu ez gaitzan) bata bestearekin ez erabiltzeko horrelakorik, deabruak hortik irabazi handia atera dezakeelako eta marmarrean aritzeko ohitura sortu ; horretaz onerako izango zaionarekin soilik jardun, esana dudanez. Hemen, Jainkoari eskerrak, ez dago hainbesteko arriskurik, etengabe isiltasuna gordetzen delako; baina beti ere ona da jakinaren gainean egon gaitezen.
‎Izan ere, guztiz onak izateko zer egin behar dugun esaten digunean, Hari bizkarra eman eta tristuraz bagoaz, Ebanjelioko gaztea bezala, zer nahi duzue Haren Maiestateak egitea, Berari diogun maitasunaren neurriko saria eman behar badigu? Eta maitasun honek ez du izan behar gure irudimenean sorturikoa , egintzen bidez frogatua baizik; eta ez uste izan Hark gure egintzen premiarik duenik, gure borondatearen erabakia baizik.
‎eta ez duela behartu Gure Jauna halako mesedeak egitera sinestekotan; aitzitik, zenbat eta gehiago hartu hainbat zordunago geratzen denaren antzera. Zer egin dezakegu hain Jainko eskuzabalaren alde, gugatik hil baitzen eta sortu baikintuen eta izatea ematen baitigu, zerbitzatu gaituenagatik zor diogunetik pixka bat kitatuz doalako geure buruak zorionekotzat hartu besterik (gogo txarrez esan nuen hitz hau, baina halaxe da, munduan bizi izan zen bitartean ez baitzuen beste gauzarik egin), berriro mesedeak eta gozotasunak eskatu gabe?
‎...ea (eta egia esan, errukia hartzen zaie halako miseriaren mende ikustean), eta haien arrazoiari kontra ez egitea baino besterik; izan ere, guztiak bat datoz Jainkoagatik sentitzen dituztelako ustean, eta horrela ez zaie buruan guztiz sartzen inperfekzioa denik; eta hau hain jende aurreratuarentzat beste engainu bat da; ez da zertan harriturik haiek hori sentitzeaz, baina, nire ustez, halako gauzek sorturiko sentimenduak laster amaitzekoa izan luke. Izan ere, askotan Jainkoak bere hautatuek beren ezereza senti dezatela nahi du, eta bere laguntza pixka bat eten egiten du, ez baitago gehiagoren beharrik, laster batean geure burua ezagutzeko.
‎..., hemen esango nuela esan nuenaz, hau da, otoitzean izaten diren pozen eta gozotasunen artean den aldeaz hitz eginez, pozak guk geure gogoetaz eta gure Jaunari egindako eskariez lorturikoei dei dakiekeela uste dut nik, gure izaeratik datorrenari, Jainkoak horretarako laguntza ematen badu ere, Hura gabe ezin dugula ezer egin esan zuenetik hori atera behar baita; baina bertutezko egintzatik bertatik sortzen dira eta geure lanez irabazi dugula dirudi, eta arrazoiz ematen digu poza halako gauzetan jardun izanak. Alabaina, gogoeta egiten badugu, poz berberak izango ditugu munduan gerta daitezkeen gauza askotan ere:
‎3 Bi aska hauek era desberdinezbetetzen dira urez: aska bata, urrunagotik datorren ubide eta artifizio ugariren bitartez; bestea, ura jaiotzen den iturburuan bertan egina da eta urez betez doa inolako hotsik gabe, eta iturburua emari handikoa bada, ahotan darabilgun hau bezala, aska hau bete ondoren erreka handi bat sortzen da; ez da artifiziorik behar, ezta ez da amaitzen ubideen eraikina ere, baizik eta ura etengabe irteten da handik.
‎6 Bertsora itzuliz berriro, nire ustez, hemen on egin diezadakeena, zabaltze hura da; horrela dirudi, diodan iturburu honetatik, hau da, gure sakonetik zerutar ur hura sortzen hasten denez gero, gure barrualde osoa hedatuz eta zabalduz doala dirudi eta ezin esanezko ondasunak sortzen ditu, arimak berak ere ezin du ulertu zer ematen zaion han. Lurrin gozo bat sumatzen du, nolabait esateko?
‎6 Bertsora itzuliz berriro, nire ustez, hemen on egin diezadakeena, zabaltze hura da; horrela dirudi, diodan iturburu honetatik, hau da, gure sakonetik zerutar ur hura sortzen hasten denez gero, gure barrualde osoa hedatuz eta zabalduz doala dirudi eta ezin esanezko ondasunak sortzen ditu, arimak berak ere ezin du ulertu zer ematen zaion han. Lurrin gozo bat sumatzen du, nolabait esateko?
‎A. Graciánek fedetik sortzen den adimenezko ezagutzaz edo ikuskariaz jarri zuen, Teresaren esaldia zehaztuz. Riberak ezabatu egin zuen zuzenketa hori, baina Fr. Luis Leongoak ohar luze samar hau idatzi zuen Teresaren testua babestearren:
‎ik. Bizitza 39, 9; eta 38, 18: . Ariman izu handia sortzen du, hain gorentasun handi handiari irain egitera nola ausartu zen eta nola norbait ausartu ere daitekeen pentsatuz?.
‎5 Hemen ez da pentsatu behar berezko izaerak eragina, malenkoniak sortua denik, ezta deabruaren engainua, edota irudipena denik ere; izan ere, argi dago aldaezina den Jauna dagoen tokitik datorren mugimendua dela; eta ekintzak ez dira beste debozioetakoak bezalakoak, gozotasunetan murgiltze handiek zalantzak sor diezazkiguke. Hemen, ordea, zentzumen guztiak eta ahalmenak inolako murgitzerik gabe daude, zer izango ote den begira, min gozo hura oztopatu gabe, hura gehitzerik eta kentzerik ez dutela, nire iritziz.
‎Huskeriazko gauzetan bada ere, asko maite direnean, deabruak ere liluratuko ditu; baina ez Jainkoak egiten duen bezala ezta halako atsegin eta arimako poz eta bake eta gozotasunaz ere. Lurreko gozotasun eta atsegin ororen gainekoa eta are gehiago da, poz hauek sortzen diren lekuak eta lurrekoak sortzen direnekoak ez baitute elkarrekin zerikusirik, batzuen eta besteen sentipena ere guztiz desberdina da, esperimentatu izango duzuenez. Behin esan nuen nik, gorputzaren alde zakarrean, edota barne muinetan balira bezala dela, eta ongi esan nuen, ez baitakit hobeki esaten.
‎Huskeriazko gauzetan bada ere, asko maite direnean, deabruak ere liluratuko ditu; baina ez Jainkoak egiten duen bezala ezta halako atsegin eta arimako poz eta bake eta gozotasunaz ere. Lurreko gozotasun eta atsegin ororen gainekoa eta are gehiago da, poz hauek sortzen diren lekuak eta lurrekoak sortzen direnekoak ez baitute elkarrekin zerikusirik, batzuen eta besteen sentipena ere guztiz desberdina da, esperimentatu izango duzuenez. Behin esan nuen nik, gorputzaren alde zakarrean, edota barne muinetan balira bezala dela, eta ongi esan nuen, ez baitakit hobeki esaten.
‎Ez daki nondik merezi ahal izan zuen hainbesteko ondasuna;, nondik etor zekiokeen, esan nahi nuen, ongi baitaki ez duela merezi?; bere burua Jauna goresteko halako desiraz ikusten du, non urtu egin nahi bailuke, eta Harengatik milaka heriotza jasan. Gero neke handi handiak eramateko desira sortzen zaio, beste gauzarik ezin baitu egin. Penitentzia gogo bizi biziak, bakardadearen gogoa, Jainkoa guztiek ezagut dezaten gogoa; eta hemendik datorkio Hura iraindua dela ikustearen samin handia.
‎10 Ez dut esan nahi hona iristen direnek bakerik ez dutenik; bai badute eta oso handia; izan ere, nekeek beraiek hain dute balio handia eta hain sustrai ona, non, oso handiak izan arren, haietatik beraietatik etortzen baita bakea eta poza. Munduko gauzek ematen duten nahigabetik sortzen da handik irteteko desira hain mingarria, non, ezer aringarririk badu horrek, bera erbeste honetan bizi izatea Jainkoak nahi duela pentsatzea baita, eta hala ere ez da nahiko horrekin, arima irabazi hauekin guztiekin ez dagoelako oraindik erabat Jainkoaren borondateari emana, geroago ikusiko denez; hala ere, kontentatzen da; baina sentimendu handiz eta gehiago ezinean, gehiago ez diotelako eman, ... Otoitzean ari den bakoitzean nahigabe honekin ari da.
‎Betiere kontuan izan behar da gure Jaunaren zerbitzuan eta bere buruaren ezagutzan aurrera egiten saiatu behar duela; baina mesede hau hartu baino besterik egiten ez badu eta, segurutzat joz, bere bizitzan axolagabe aritzen bada eta zerurako bidetik, hau da, Jainkoaren aginduetatik, okertzen, harretik irteten denari bezalakoa gertatuko zaio: hazia botatzen duela beste batzuk sor daitezen, bera, berriz, hilik geratzen dela betiko. Hazia botatzen duela diot, Jainkoak ez duela nahi hain mesede handia alferrik emana izan dadin uste baitut; eta, horregatik, hark berarentzat handik probetxurik ateratzen ez duenez gero, beste batzuek atera dezatela.
‎4 Kontuan izan behar duzue era askotako saminak daudela; izan ere, batzuk izaditik laster batean sortzen direnak dira, eta pozak ere bai, eta karitatetik lagun hurkoari errukia hartzetik, gure Jaunak Lazaro piztu zuenean egin zuenez; eta samin hauek ez dute eragozten Jainkoaren borondatearekin bat eginik egotea, ezta asaldatu ere barrua luze irauten duen grina kezkatsu eta egonezinekoaz. Samin hauek laster batean igarotzen dira; otoitzeko gozotasunak direla-eta, esan nuenez, badirudi ez direla arimaren sakon sakoneraino iristen, zentzumen eta ahalmen hauetaraino baizik.
‎Jaunak nahi beza halakorik sekula ez izatea; hau hala balitz, nik diotsuet, ez etsi Haren Maiestateagandik esandako bat egite hori lortzeko ahaleginean. Zeuen buruak hori gabe ikusten badituzue, debozioa eta gozotasunak badituzue ere, hara iritsi zaretelako ustea sortzen dizuetenak, eta gelditasunezko otoitzean halako liluralditxoren bat (orduan batzuei guztia eginda dagoela begitanduko zaie), bada, sinets iezadazue ez zaretela iritsi bat egitera, eta otoitz egiozue Jaunari eman diezazuela perfekzioz lagun hurkoaganako maitasun hau, eta utzi Haren Maiestateari nahi duena egiten, Berak emango baitizue zuek nahi dezakezuena baino gehiago, horretan eginahalak egin e... Ez uste izan kosta gabe izango denik eta eginda aurkituko duzuenik.
‎santa Ursula bezalako birjina batek! Eta zenbat galduko zitzaizkion deabruari san Domingoren eta san Frantziskoren eta Ordenetako fundatzaileen bidez, eta zenbat galtzen zaizkion orain aita Ignazioren, Lagundia sortu zuenaren, bidez!, argi baitago, irakurtzen dugunez, guztiek hartzen zituztela Jainkoagandik elkarren antzeko mesedeak.
‎5 Arrazoi hauek eta beste batzuek baretzen dute gorespen hauek sortzen duten nahigabea, baina ia beti geratzen da nahigabe pixka bat, ez gutxi eta ez asko antzematen ez denean izan ezik; baina, ez dago alderatzerik, askoz ere nahigabe handiagoa da arrazoirik gabe jendaurrean ontzat hartua izatea, goresteko esanak baino; eta horren axola handirik ez izatera datorrenean, gutxiago izango du beste horiena; alderantziz, atsegin egingo zaio eta musika oso leun baten antze... Hau egia handia da, eta arima sendotu egiten du koldartu baino gehiago; izan ere, honezkero esperientziak irakatsi dio bide honetatik datorren irabazi handia, eta uste du ez dutela Jainkoa iraintzen beraren aurka jazartzen direnek; aitzitik, Haren Maiestateak baimentzen duela beraren irabazi handirako; eta hori argi argi sumatzen duenez gero, berariazko maitasun samurrez begiratzen die, eta uste du hauek adiskide hobeak direla eta gehiago irabazarazten diotela beragatik ongi esaten dutenek baino.
‎Ez du idatziko bi aholkulari haientzat, ezta aitor entzuleentzat ere Bizitza Liburua idatzi zuenez, bere monasterioetako moja karmeldar oinutsentzat baizik. Hauek jende xumea ziren, Teresaren lumatik sorturiko guztia esker oneko begiez eta maitasunez hartuko zutenak:
‎16 Gau batean otoitzean ari nintzela, Jauna hitz batzuk esaten hasi zitzaidan, haien bidez zein txarra izan zen nire bizitza oroimenera ekarriz; guztiz nahasirik eta nahigabeturik utzi ninduten hitz haiek; izan ere, hain zorrotz ez badoaz ere, desegiteko modukosentipen eta pena sortzen dute, eta honelako hitz batez geure burua ezagutzean aurrerapen handiagoa sumatzen da egun askotan geure ezereza gogoan dugula jardunda baino, berarekin zizelkatua dakarrelako ezin ukatuzko egia bat. Aurrean jarri zizkidan nik hainbeste huskeriaz izan nituen nahiak, eta esan zidan gauza handitzat izan nezala borondatea Beragan ezarri nahi izatea eta Berak onartzea, nirea bezala hain gaizki erabilia izan zen borondatea.
‎Nik nolakoa den esaten ez dakidan errespetu bat geratzen da inprimatua, baina hemen lor dezakegunaren ondoan oso bestelakoa da. Ariman izu handia sortzen du, hain gorentasun handi handiari irain egitera nola ausartu zen eta nola norbait ausartu ere daitekeen pentsatuz.
‎Pertsona bertutetsua zen. Hil zela jakin nuenean, kezka larria sortu zitzaidan, haren salbamena arriskuan ikusi bainuen, hogei urtean izan zelako prelatu, niri kezka handia ematen didana, egia esan, nik arrisku handikotzat baitut arimen arduraduna izatea, eta neke handiz otoiztegi batera joan nintzen. Nire bizitzan egin zuen on guztia eskaini nion; oso gutxi izango zen, eta horrela esan nion Jaunari bere irabaziek bete zezatela arima hark garbitokitik irteteko falta zuena.
‎Hau oso gauza ezaguna da eta horren lekuko ugari daude. Gero eskrupulu handiak sortzen zitzaizkidan, nik ezin bainuen utzi sinetsi gabe, Jaunak nire otoitzagatik egiten zuela. Esan dezagun bere borondatea zelako egiten zuela soilik; hori da garrantzitsuena.
‎Zerbitzari beldurra: zigorraren beldurra, seme alaben beldurrari, maitasun harremanetatik sortzen denari, kontrajarririk (lexiko teologikoaren aztarnak; ik.3, 6: 15, 14).
‎6 Hemendik sortu zitzaidan kondenatzen diren arima ugariek ematen didaten pena handi handia (batez ere luterotar hauengatik dudana, bataioaren bidez Elizaren kideak zirelako), eta baita arimen onerako ditudan bultzada indartsuak ere, benetan uste baitut hain oinaze larrietatik arima bat salbatzearren poz pozik igaroko nituzkeela mila heriotza. Begira, ikusten badugu hemen maite dugun pertsona bat, batez ere neke eta min handiekin, badirudi geure berezko izaerak garamatzala hari erruki hartzera eta, handia bada, gu geu ere estutu egiten gaitu.
‎Jainkoaren zerbitzari honek esan zidan gero, erabaki sendoz hartu zuela arazoa bere gain, hori egitetik aldendu gintezen eginahalak egiteko, herrian sortu zen zalapartaren berri iritsi zitzaiolako, eta zorakeriatzat zuelako, gainerako guztiek bezala, eta berarengana joan ginela jakinik, abisu eman ziola zaldun batek kontuz ibil dadila esanez eta ez diezagula lagundu guri. Guri zer erantzungo begiratzen eta generaman arazo eta helburuaz eta gure asmo eta erlijiotasunaz pentsatzen hasi zenean, ordea, bete betean sinetsi zuela Jainkoaren zerbitzu handirako zela, eta ez zela egin gabe utzi behar.
‎Jainkoak mesede handia egiten zidan: honek guztionek larritasunik ez sortzea eta, beraz, erraz erraz utzi nuen, ezertxo ere kosta ez balitzait bezala. Eta hau ezin zuen inork sinetsi, ezta nirekin harremana zuten eta otoitzari emanak ziren haiek ere; guztiek uste zuten oso nahigabeturik eta lotsa lotsa eginik nengoela, eta nire aitor entzuleak berak ere ezin zuen sinetsi.
‎Gaspar Salazarrek hartu zuen haren lekua errektoretzan 1561ean. San Gil Ikastetxearen eta Ávilako gotzainaren, Alvaro Mendozaren, artean sortu ziren diferentzia batzuengatik, Bisitariak, A. Nadalek, kargutik kendu egin zuen A. Salazar. 1562an izan zen hau.
‎Baina beste gauza batzuetan egia ziotelakoan nengoen, ni beste batzuk baino kaskarragoa nintzela esaten zutenean, eta etxe hartan eraman ohi zen lege betetze zorrotza gordetzen ez banuen, nola pentsatzen ote nuen zorrotzagoa zen beste batean gordetzea, eskandalizatu egiten nuela herria eta gauza berriak jasotzen nituela. Horrek guztiorrek ez zidan inolako nahasmenik sortzen ezta penarik ere, baina nik penaz nengoelakoa egiten nuen, esaten zidatena aintzat hartzen ez nuelako itxura ez ematearren. Azken batean, mojen aurrean kontu ematea egiteko agindu zidan, eta hala egin behar izan nuen.
‎Bere burua erregetzat ezagutua izatea nahi izan arren, ez diote sinetsiko, ez baitu gainerakoek dutena baino gehiagorik; beharrezkoa da sinesteko zergatia ikustea, eta horregatik azaleko aparatuak izan beharra, bestela ez bailukete aintzat hartuko. Izan ere, ahaltsu antzera agertzea ez da beretik sortzen dena. Besterengandik etorri behar zaio aginpidea.
‎Errektorea, A. Gaspar Salazar, Ávilatik kendu zutenean, A. Baltasarrek egin zuen haren ordezko, baina errektore titulurik gabe. Horregatik, zalantzak sortzen dira bietako zein esan nahi duen hemen Teresak.
‎luzea idazteko ideia Frantzisko Soto Salazar inkisidoreagandik sortu zen; honek eman zion hori egiteko aholkua 1562/ 1563 inguruan, lanaren lehen idazketa egina zegoenean, eta gutxienez bigarren idazketa baino pare bat urte lehenago.
‎7 Guztia burutua zenean, hiru edo lau ordura izango zen, espirituzko gerra batean nahasi ninduen deabruak, orain esango dudanez. Egin nuena gaizki egina ez ote zen jarri zidan aurrean; Probintzialak agindu gabe horretan saiatzea ez ote zihoan obedientziaren aurka (nik uste nuen, berari aurretik esan gabe, Gotzainaren mende jartzeak, nolabaiteko nahigabea sortuko ziola; baina berak onartu nahi ez zuenez gero, eta ni obedientziaz aldatu ez nintzenez gero, ez ziola beste aldetik batere garrantzirik emango uste nuen), eta hemen hain bizimodu estuan zirenak izango ote zuten poztasunik, janaria faltako ez ote zitzaien, zentzugabekeria izan ez ote zen, ea nork sartzen ninduen honetan, nik monasterioa bainuen.
‎Jesulagunek San Gil Ikastetxea sortu zuten Ávilan 1544an. Urte horretakoak dira Teresak hemen kontatzen dituenak.
‎Hain ziur zeuden deabruak harturik nengoela, non hainbat pertsonek konjuruak egin nahi baitzizkidaten. Horrek ez zidan niri kezka handirik sortzen : baina aitor entzuleek ni konfesatzeko beldur zirela ikusten nuenean, biziki sentitzen nuen, edota haiei zerbait esaten zietela nekienean.
‎Izan ere, moldakaitz bihurtzen da adimena, mila duda muda eta susmo artean ibilarazten ninduela; eta iruditzen zitzaidan ez nuela jakin ongi ulertzen eta, beharbada, neure begitazioa izango zela eta ni neu engainaturik egotea nahikoa zela, pertsona onak engainatzen jardun gabe. Ni hain gaiztoa nintzelakoan nengoen, non iruditzen baitzitzaidan sortu ziren gaitz eta heresia guztiak nire bekatuengatik zirela.
‎Arima ito egiten duela dirudi eta gorputza lotu, inondik probetxurik atera ez dezan. Izan ere, egiazko apaltasuna denean, arimak bere burua kaskar ikusi eta garena ikusteak pena ematen badu ere, eta geure txarkeriaz gauza handiak pentsatzen baditugu ere, esandakoak bezain handiak, eta bene benetan sentitzen badira ere, egiazko apaltasuna ez dator zalapartarekin eta ez du arima egonezinik jartzen, ez du hura iluntzen ezta ez du lehortasunik sortzen ; atsegin ematen dio, eta guztia da alderantziz: baretasunez, leuntasunez, argiz.
‎Ni, aldi hauetan emakumeen artean irudipen handiak eta deabruak sortu zituen engainuak gertatu zirenez gero, beldurtzen hasi nintzen, sentitzen nituen atsegin eta gozotasunak hain handiak izanik; askotan burutik kendu ezin nuela, bestalde, Jainkoa zelako ziurtasun handi handia nuen neugan, batez ere otoitzean ari nintzela, eta handik oso hobeturik eta sendotasun handiagoz irteten nintzela ikusten nuen. Baina pixka bat arreta galtzen nuenean, berriro beldurtzen nintzen eta pentsatzen nuen ea deabruak ez ote zuen nahi izango, ona zela pentsaraziz, adimena etenda uztea gogoetazko otoitza niri kentzeko eta Pasioan pentsa ez nezan ezta adimenaz baliatu ere, niri, ez nuen ulertzen eta, galerarik handiena iruditzen zitzaidana.
‎3 Nik uste dut, pertsona bat Jainkoari maitasun eta begiramen handiz gauza bat gomendatzen aritzen denean, beteko den ala ez den pixka bat ulertu duela iruditzen zaiola, eta hala izan daiteke; baina beste era honetara ulertu duenak, argi ikusiko du zer den, alde handia dagoelako batetik bestera, eta adimenak berak sortzen duena bada, denik eta zorrotzena izan arren, badaki berak eratzen duela zerbait eta hitz egiten duela; hori norberak hizketaldia eratzea, edo besteak esaten diona entzutea besterik ez da; eta adimenak ikusiko du une hartan ez duela entzuten, hitz egiten baizik; eta berak sortzen dituen hitzak zentzugabe eta ametsetakoak bezala dira, eta ez beste haiek bezain argiak. Eta hemen gure esku dago bai arreta beste gauzetara aldatzea, bai hizketan ari garenean isiltzea; beste hartan ez dago horrela jokatzerik.
‎...ina beste era honetara ulertu duenak, argi ikusiko du zer den, alde handia dagoelako batetik bestera, eta adimenak berak sortzen duena bada, denik eta zorrotzena izan arren, badaki berak eratzen duela zerbait eta hitz egiten duela; hori norberak hizketaldia eratzea, edo besteak esaten diona entzutea besterik ez da; eta adimenak ikusiko du une hartan ez duela entzuten, hitz egiten baizik; eta berak sortzen dituen hitzak zentzugabe eta ametsetakoak bezala dira, eta ez beste haiek bezain argiak. Eta hemen gure esku dago bai arreta beste gauzetara aldatzea, bai hizketan ari garenean isiltzea; beste hartan ez dago horrela jokatzerik.
‎Bihotzeko gaitzak laguntzen zidan horretarako eta askotan gela batean egunez egoten ere ez nintzen ausartzen. Askokbaieztatzen zutela eta nik ezin nuela sinetsi ikusi nuenean, egundoko kezka sortu zitzaidan niri, apaltasun gutxiko jarrera begitandurik; izan ere, guztiak ziren alde handiz ni baino bizitza hobekoak, eta jakintsuak, zergatik ez nien, bada, sinetsiko. Sinesteko indar egiten nion ahal nuena neure buruari, eta neure bizitza kaskarrean pentsatzen nuen eta horren arabera egia esan behar zutela.
‎15 Elizatik atsekabe honekin joan eta otoiztegi batean sartu nintzen, egun asko ziren Jauna hartu gabe, neure poza nuen bakardaderik gabe, harremanak norekin izanik ez nuela, guztiak nire aurka zeudelako: batzuek, horretaz hitz egiten zenean, nitaz iseka egiten zutela iruditzen zitzaidan, neure baitan sorturiko begitazioak balira bezala; beste batzuek aitor entzuleari esaten zioten nirekin kontuz ibiltzeko; beste batzuek esaten zuten deabrua zela argi argi; aitor entzuleak bakarrik, ni probatzearren haiekin bat egiten bazuen ere, geroago jakin nuenez?, hark bakarrik kontsolatzen ninduen beti eta esaten zidan, deabrua balitz ere, nik Jainkoa iraindu ezik, ezer ezin ziezadakeela egin, kendu egingo zitzaid... Eta huraeta harekin aitortzen ziren pertsona guztiak horretan ari ziren eginahalean, eta beste asko ere bai, eta ni neure otoitz osoa horretara bideraturik, eta Jainkoaren zerbitzaritzat nituenak ere berdin, Haren Maiestateak beste bide batetik eraman nintzan.
‎19 Honela, egia da, askotan gogoratzen nintzela harako Jaunak haizeei geldi egoteko agindu zien hartaz, itsasoan ekaitza sortu zenean eta honela nioen nik: Nor da nire ahalmen guztiek honela obeditzen dioten hau, eta bat batean hain ilunpe handian argi egiten duena, harrizkoa zirudien bihotz bat bigun egiten duena, luzaroko lehortea izango zela zirudien tokirako malko eztizko ura ematen duen hau?
‎14 Hau da deabruak harrapatzeko darabilen engainua: arimak bere burua Jainkoaren hurbil hurbileko ikusten duenez eta zeruko eta lurreko ondasunen artean dagoen aldea eta Jaunak agertzen dion maitasuna ikusten dituenez, maitasun honetatik sortzen dira konfiantza eta ziurtasuna gozatzen duenetik ez dela eroriko; saria argi ikusten duela iruditzen zaio, ezinezkoa dela bizitzan ere hain gustagarri eta gozoa dena, atsegina bezalako gauza makur eta itsusiagatik alde batera uztea; eta konfiantza honekin kentzen dio deabruak bere buruagan izan behar duen konfiantza apurra; eta, diodanez, arriskuetan jartzen da eta neurri gabe frutatik besteei em... Eta hau ez doa harrokeriaz, ongi baitaki arimak berak bakarrik ezin duela ezer, Jainkoagan duen konfiantza handiaz zentzugabe jokatzeaz baizik, oraindik ez baitu begiratzen lumaje eskasa duela.
‎9 Gero guk geuregana ekarri ezin dugun eta etorria delarik kendu ezin dugun mina sortzen zaigu. Nik min hau aditzera eman nahi nuke eta uste dut dudala, baina esango dut zerbait jakin badagit.
‎22 Hemen, bizitzara itzultzearen pena du. Hemen, hegoak sortu zaizkio hegan ongi egiteko. Honezkero erori zaio luma txarra.
‎Igartzenda, nire iritziz, noiz den Jainkoaren espiritua eta noiz, Jainkoak ematen duen debozioaren hasierarekin, guk geure ahaleginez sorturikoa , eta, esan dudanez, borondatearen gelditasun honetara igaro nahi izaten dugu:
‎borondatearen gelditasun honetara igaro nahi izaten dugu: ez du inolako ondoriorik sortzen , berehala amaitzen da eta lehortasuna uzten du.
‎Honetarako ez dakit nik zer erremedio izan daitekeen, orain arte Jainkoak ez baitit aditzera eman; gogo onez hartuko nuke neuretzat, diodanez, maiz oinazetzen bainau. Gure miseria ageri da hemen, eta oso argi Jainkoaren ahalmen handia; izan ere, aske dagoen honek hainbeste gaitz eta neke sortzen digu, eta Jaunagan dauden gainerakoek bai ematen digutela atsedena.
‎Uste dut, arimak bere aldetik zerbait egiten duenean bere buruari bat egitezko otoitz honetan laguntzeko, hasiera hasieran probetxugarri zaiola uste badu ere, oinarririk ez duen gauza bezala laster eroriko dela berriro; eta beldur naiz sekula ez dela iritsiko espirituaren egiazko pobretasunera, kontsolazio eta atseginik otoitzean ez bilatzea dena, lurrekoak alde batera utziak baitaude?, baizik eta Berarenganako maitasunagatik hartzen diren neke lanetan, Hura beti haien artean bizi baitzen, eta neke lan eta lehortasun artean geldi egotean. Zerbait sentitzen bada ere, ez pertsona batzuei bezala egonezina eta pena sortzeko ; hauek, beti lanean adimenarekin jarduten ez badute eta deboziorik ez badute, guztia galduta dagoela uste dute, hain ondasun handia beren lanak irabaziko balu bezala.
‎Izan ere, ez litzateke egoki izango pertsona ahul eta gaixoa barau handiak eta penitentzia latzak egiten jartzea, lorik egin ezin duen eta zer janik ere ez duen basamortu batera, edo horrelako etxeetara joanez. Baina pentsatu saia gaitezkeela Jainkoaren laguntzaz mundua biziki arbuiatzen, ohorearen estimurik ez izaten, ondasunei loturik ez egoten; bada, hain bihotz estuak ditugu, non lurrak huts egingo digula baitirudi gorputzaren arreta gutxitxo hartuz espirituari ematean; gero badirudi barne biltzerako lagungarri dela behar duguna esku eskura edukitzea, ardurek otoitzean egonezina sortzen dutelako.
‎deabruak buruan sartzen du Jainkoa ez dezatela iraindu nahi izatetikdatorrenpena eta haren ohorea galtzeak ematen dien mina dela soilik, eta gero erremedioa ezarri nahi lukete. Honek egonezin handia sortzen du, otoitza eragozteraino; eta gaitzik handiena bertutea eta perfekzioa eta Jainkoaren aldeko garra dela pentsatzea da.
‎Alde batera uzten ditut, indarrean baleude? ageriko bekatuek ematen dituzten penak, kongregazio batenak, edota heresia hauek Elizan egindako kalteak, hainbeste arima galtzen ikusten ditugunak; izan ere, pena hau oso ona da, eta ona denez gero, ez du sortzen egonezinik. Otoitza daukanarentzat ziurrena, hala ere, gauza eta pertsona guztiekiko ardurak uztea eta Jainkoari poz emateaz soilik arduratzea da.
‎5 Gauza argia da maiteago izaten dugula pertsona bat hark egiten dizkigun egintza onak gogora ekartzen ditugunean. Beraz, zilegi eta merezimendu handikoa baldin bada beti oroitzea Jainkoari zor diogula geure izatea eta ezerezetik sortu gintuela eta Hark mantentzen gaituela eta haren heriotzaren eta nekeen gainerako onura guztiak, gu sortu baino askoz lehenagotik orain bizi direnetako bakoitzaren alde eginak zituenak, zergatik ez da izango zilegi nik jakitea eta sarri gogoan erabiltzea huskeriei buruz hitz egin ohi nuela, eta orain Jaunak egin duela Berari buruz baizik hitz egin nahi ez izatea. Hona hemen bitxi bat, nahitaez maitatzera gonbidatzen duena, emana zaigula eta dagoeneko haren jabe garela gogora ekarriz, eta hauxe da apaltasunean oinarrituriko otoitzaren ondasun guztia.
‎5 Gauza argia da maiteago izaten dugula pertsona bat hark egiten dizkigun egintza onak gogora ekartzen ditugunean. Beraz, zilegi eta merezimendu handikoa baldin bada beti oroitzea Jainkoari zor diogula geure izatea eta ezerezetik sortu gintuela eta Hark mantentzen gaituela eta haren heriotzaren eta nekeen gainerako onura guztiak, gu sortu baino askoz lehenagotik orain bizi direnetako bakoitzaren alde eginak zituenak, zergatik ez da izango zilegi nik jakitea eta sarri gogoan erabiltzea huskeriei buruz hitz egin ohi nuela, eta orain Jaunak egin duela Berari buruz baizik hitz egin nahi ez izatea. Hona hemen bitxi bat, nahitaez maitatzera gonbidatzen duena, emana zaigula eta dagoeneko haren jabe garela gogora ekarriz, eta hauxe da apaltasunean oinarrituriko otoitzaren ondasun guztia.
‎Izan ere, Jaunak gugatik eraman zuena pentsatzeak eta arakatzeak, errukira eragiten digu, eta gozoa da pena hau baita hortik datozen malkoak ere. Eta itxaroten dugun zeruan eta Jaunak izan zigun maitasunean eta haren piztueran pentsatzeak, poza sortzen du gugan; ez da guztiz espirituala, ezta sentsuala ere, bertutezko poza eta merezimendu handiko pena baizik. Honelakoak dira debozioa ematen duten gauza guztiak, neurri batez adimenaren bidez lorturikoak, Jainkoak eman ezean merezi eta irabazi ezin direnak izan arren.
‎Pentsa daitekeen bizimodurik neketsuenetakoa zen; izan ere, ez Jainkoaz gozatzen nuen, ez munduaz nuen pozik. Munduko poz artean nengoenean, Jainkoari zer zor nion gogoratzean, pena hartzen nuen; Jainkoarekin nintzenean, munduko zalekeriek egonezina sortzen zidaten. Hori hain gerra neketsua da, non ez baitakit nola sufritu ahal izan dudan hilabetean, gutxiago hainbeste urtetan.
‎Neure bizitzan behin bakarrik dut gogoan atseginak eskatu nizkiola, lehortasun handian nengoen batean; eta zertan ari nintzen ohartu nintzenean, hain nahasirik gelditu nintzen, non, apaltasunik gabe neure burua ikusteak sortu zidan nekeak berak eman baitzidan eskatzen ausartu nintzena. Ongi nekien bai zilegi zela eskatzea; baina iruditzen zitzaidan, benetako debozioa izateko indar guztiekin ahalegindurik prest daudenentzat zela zilegi, Jainkoa iraindu gabe on guztirako prest eta erabaki sendoz daudenentzat.
‎16 Haren gaitz nagusia bizkarreko min handi handia zen, sekula kentzen ez zitzaiona. Batzuetan hain gogor jotzen zuen gaitz honek, non larritasun handia sortzen baitzion. Gurutzea bizkarrean zeraman Jaunari hain debozio handia zionez, esan nion, Jaunak oinaze horretan sufritu zuenetik zertxobait sentiarazi nahi ziola pentsatzeko.
‎2 Orduan moja bat gaixorik zegoen gaixotasun oso larri eta oso mingarri batez; izan ere, sortu zitzaizkion buxaduretatik etorritako zuloak zeuzkan sabelean, eta handik botatzen zuen jaten zuena. Hartatik hil zen laster.
‎Nik ezin nuen ulertu zer esan nahi zuen ikuskari hark. Hamabost egun baino lehen ongi ulertu zen otoitzeko jendearen eta halakoak ez ziren askoren artean gertatu zen iskanbila batean, eta kalte handia etorri zen hura izan zen etxera; luze iraun zuen iskanbila izan zen eta ezinegon handia sortu zuena.
‎14 Asko murrizten zidaten barne askatasuna beldur hauek; gero jakin izan nuen ez zela hori apaltasun ona, hain egonezin handia sortzen baitzidan, eta Jaunak irakatsi zidan egia hau: ziur eta zalantzarik gabe egon nadila ez zela hura inola ere nire gauza ona, Jainkoarena baizik, eta beste pertsona batzuk goresten entzuteak minik ematen ez zidan bezala, alderantziz baizik, hau da, asko pozten eta kontsolatzen nintzela han Jainkoa agertzen zelako, era berean, ez nuela minik hartu behar Jainkoa nire egintzetan agertzeaz ere.
‎16 Hau, nire iritziz, ez zetorren apaltasunetik, baizik eta tentaldi batetik asko zetozen. Guztiak engainaturik nituela iruditzen zitzaidan eta, nigan zerbait onik bazela pentsatzean engainatuak daudela egia bada ere, ez zen nire nahia haiek engainatzea, eta sekula ere ez dut horrelako asmorik izan; kontua da, Jaunak baimentzen zuela helbururen baterako; eta honela, aitor entzuleekin ere, beharrezko dela ikusi ezik, ez nuen tratatzen barruko kezka bizia sortuko zidan gauzarik.
‎Eta egia zen, haiekiko hizketaldirik ezin bainuen jasan. ...nuen neure ahizpa batekin egon beharra izan nuen eta, hizketan hasita, bera ni baino hobea izan arren, ez nintzen moldatzen berarekin (izan ere, egoera zibil desberdina duenez gero, bera ezkondua baita, elkarrizketa ezin zen eraman beti nik nahi nukeen bidetik, eta ahal nuen guztian bakarrik egoten nintzen), haren nahigabeak lagun hurkoarenak baino bizikiago ukitzen nindutela eta nolabaiteko kezka sortzen zidatela ikusi nuen. Azken batean, uste nuen bezain aske ez nengoela ohartu nintzen, eta oraindik arriskutik ihes egin beharra nuela, Jauna ematen hasi zitzaidan bertute hau haziz joan zedin, eta gero hala egiten saiatu naiz beti hemen, beraren laguntzaz.
‎Andre hura Jainkoaren beldurrekoa zen eta on ona; horrela, haren kristautasunak betetzen zuen niri falta zitzaidana. Niganako maitasun handia sortu zitzaion. Nik ere maite nuen bera hain ona zela ikusirik, baina ia guztia gurutze bihurtzen zitzaidan; izan ere, guritasunek oinaze handia ematen zidaten eta hain aintzat hartua nintzela ikusteak beldur handia.
‎liluramenduak, ikuskariak, barne hizketak. Kezka sortu zioten horiek, ezohikoak eta ugariak zirelako. Beldur zen guztia bere irudipena ez ote zen izango edota deabruaren engainua.
‎Estilo bere berea zuen. Berezkoaz gainera, irakurketa horietatik sortuko zitzaion idazteko erraztasuna, harrigarria baitzuen, haren biografoek diotenez. Umetan zaldun liburu atsegin eta bizi bat idatzi omen zuen, baina ez da horren aztarnarik geratu?
‎9 Reinoso kalonjeak (horrela baitzeritzan idatzi nionak) hain ongi egin zuen, non, etxea hustu ez eze, oheak eta erosotasunak izan baikenituen ugari; eta guztia behar genuen, hotz handia egiten zuelako eta aurreko eguna nekagarria izan zelako, behe laino itsuaz, geure buruak ere ia ez ikusteraino. Egia esan, atseden handirik ez genuen izan, meza non emana izateko eran kokatu arte; izan ere, inork ezer jakin orduko, han ginen; (fundazio hauetan horixe zela egokiena konturatu naiz; bada, iritziekin hasiz gero, deabruak dena nahasten du; hark bereaz irteterik ez badu ere, egonezina sortzen baitu). Horrela egin zen, eta berehala goizean goiz, ia eguna urratzean, meza eman zuen gurekin joan zen apaiz batek, Porras zeritzanak; Jainkoaren zerbitzari handia zen; Valladolideko mojen beste adiskide bat ere bazen han, Agustin Victoria zeritzona, etxea atontzeko dirua prestatu zidana, eta bidean zehar guri atsegin ematen saiatu zena.
‎30 Palentzian nengoela, nahi izan zuen Jainkoak oinutsen eta oinetakodunen arteko bereiztea egitea, Probintzia burujabea sortuz , horixe baitzen nahi genuen guztia geure bake eta sosegurako. Horretarako, gure errege katoliko On Feliperen eskariz, Erromatik oso eduki handiko Brebe bat ekarri zen, eta Haren Maiestateak, Berak hasi zuenez, asko lagundu zuen amaiera honetara iristeko.
‎Hala ere, Artzapezpikuagan nolabaiteko gogorik eza sumatu nuela iruditu zitzaidan, eta egiten zidan mesedea eskertuz idatzi nion; baina uste nuela txarrago zela fundazioa hiriak nahi ez zuela egitea, esan gabe egitea baino, bera arazo handiagoetan sartuz (itxura denez, igarri egin nuen kontrakotasunik izanez gero, zein laguntza eskasa izango nukeen harengan); [esan nion] ni neu saiatuko nintzela lortzen; eta hala ere zailtzat jo nuen, horrelako gauzetan izaten diren kontrako iritziengatik; eta Palentziako gotzainari idatzi nion, ordukoz bere horretan gera zedila eskatuz, uda azkenetan zelako eta hain lurralde hotzean egoteko nire gaixotasunak ugari zirelako. Ez nion Artzapezpikuari buruz nuen zalantzarik agertu, bere aldetik hari hainbesteko maitasuna agertu ondoren eragozpenak jartzen zituela-eta saminez zegoelako, eta bien artean haserrerik ez sortzeko , adiskideak baitziren. Beraz, Soriatik Ávilara joan nintzen, hain bizkor etorri nuenik burutik pasatzen ez zitzaidala, eta oso beharrezkoa izan zen ni Ávilako San Jose etxe hartara etortzea gauza batzuetarako.
‎Ordurako eragotzirik nuela uste nuenean, hona non bidaltzen didaten mezulari bat udalaren gutunarekin; han esaten zenez, udalak bere gain hartzen zuen haiei beharrezkorik ezer falta ez dakien laguntzeko konpromisoa, eta, bestalde, Ervías doktoreak esana dudana hartzen zuen bere gain, eta bi aita agurgarri hauen gutunak ere jaso nituen erregu gartsuz. Ni, ordea, beldur nintzen hainbeste ahizpa onartzeko, gertatu ohi denez, hara joango zirenen aurka bandoren bat sortuko zela uste nuelako, eta baita haiek mantendu ahal izateko gauza ziurrik ikusten ez nuelako ere; izan ere, eskaintzen zutena ez zen nahitaez behartzen zituena; horregatik, nahasmen handian ikusi nuen neure burua. Gero konturatu nintzen deabrua zela, Jaunak adorea emanik, halako koldarkerian sartua ninduen, non Jainkoagan inolako usterik ez nuela baitzirudien.
‎Nondik sortu zen fundazio honi eta gainerakoei ekiteko asmoa.
‎Oi, ene Jainkoa! Zuk adorea eman nahi duzunean, Jauna, zein gutxi balio duten sor daitezkeen kontraesan guztiak! Alderantziz:
‎Alderantziz: uste dut gehiago berotu zitzaidala gogoa, deabrua nahasmena sortzen hasi zenez gero, Jauna monasterio hartaz baliatuko zela baineritzon. Hala ere, isilik edukitzeko esan nion, lagunengan nahasmenik ez sortzearren, batez ere Gizakundeko bi haiengan, gainerakoak nigatik edozein neke igarotzeko prest baitzeuden.
‎uste dut gehiago berotu zitzaidala gogoa, deabrua nahasmena sortzen hasi zenez gero, Jauna monasterio hartaz baliatuko zela baineritzon. Hala ere, isilik edukitzeko esan nion, lagunengan nahasmenik ez sortzearren , batez ere Gizakundeko bi haiengan, gainerakoak nigatik edozein neke igarotzeko prest baitzeuden. Bi haietatik bata priore ordea zen, eta handik irteteko eragozpen handiak jarri zizkioten; biak ziren etxe onekoak, eta beren gogoz kontra zetozen, guztiek zentzugabekoa zeritzotelako, eta gero ikusiko nuen nik oso zuzen zebiltzala; izan ere, Jaunak honelako etxeren bat nik fundatzea nahi duenean, uste dut, burutua egon arte, inork ez duela nire kontrako iritzirik, asmoa bertan behera uzteko nahikoa dela deritzodanik.
‎Ez naiz ari Ordenak sortu zituzten haietaz, Jainkoak hain zeregin handirako hautaturik, grazia handiagoaz jantzi baitzituen.
‎14 Nahigabe hau sortzen duen bigarren arrazoia hau dela uste dut: bakardadean Jauna iraintzeko arrisku gutxiago dagoenez gero (batzuk beti izaten badira ere, alde guztietan daudelako deabruak eta baita gu geu ere), arima garbiago dabilela dirudi; Jauna iraintzeko beldurra duena bada, oso pozgarria da non estropezu eginik ez izatea. Eta, egia esan, hau inorekin harremanik ez izatea nahi izateko arrazoi handiagoa dela, uste dut, Jainkoaren esku erakutsi handiak eta gozotasunak baino.
‎Ni gau batean otoitz egiten ari nintzela, haren premian nengoela pentsatuz, etor ez zedin Jainkoak zeukala katigu konturatu nintzen, bertako pertsona batekin neure arima tratatzea komeni zitzaidalako. Niri ez zitzaidan gogoko izan, egoera berria ezagutu beharra izanik, beharbada, ez ninduela ulertuko eta egonezina sortuko zidala eta karitate hau egiten zidanari nion maitasunagatik, pertsona hau ikusten nuen edota predikuetan entzuten nion guztian espirituzko poza ematen bazidan ere?, eta honek ere zeregin ugari zituelako, eragozpena zela uste bainuen. Esan zidan Jaunak:
‎Riberaren testua: kreaturetan Jainkoaren handitasuna eta guri digun maitasuna begiratzeak, Hura zerbitzatzeko desira biziagoa sortzen zion (beldurrak ez baitzion egundo halakorik eragiten); beti Jauna goretsia eta haren Eliza zabaldua izan dadin gogo biziaz; asmo honetarako zen errezatzen zuen guztia, bere buruz ezer egin gabe, gutxi axola baitzitzaion garbitokian sufritzea, horren truke Eliza, pixka bat baizik ez bada ere, zabal dadila lortuz gero.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
sortzen 99 (0,65)
sortu 64 (0,42)
sor 16 (0,11)
sortuko 14 (0,09)
sorturiko 6 (0,04)
sortzea 6 (0,04)
sortzeko 5 (0,03)
sorturikoa 3 (0,02)
sortutako 3 (0,02)
sortuz 3 (0,02)
sortzean 2 (0,01)
sortu aurretik 1 (0,01)
sortu gabe 1 (0,01)
sorturik 1 (0,01)
sorturikoak 1 (0,01)
sorturikoan 1 (0,01)
sortzeari 1 (0,01)
sortzearren 1 (0,01)
sortzera 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia