Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 40

2001
‎Gipuzkoar hitza, nolanahi ere, ez bide zen ohikoa beretzat, ezta Iztuetarentzat ere. Haren gipuztar eta honen gipuzkoatarrak hoberik ezean sortuak baitirudite.
2002
‎Antoniak lehertua zuen arrautza gorringoa, eta xardearen hortzez haur marrazki batetik sortutakoa zirudien eguzki antzeko zerbaiti izpiak luzatzen zizkion platerean.
2005
‎A tu lado saioa orain dela ordu erdi hasi da, eta Emma Garcia gipuzkoarra elkarrizketa egiten ari zaio Mercedes Milari; Gran Hermano hasi behar zaigu berriro, eta aurkezle katalana reality showaren promozioa egiten ari da. Bosgarren minutuan, guretzat beren beregi sortua dirudien pasarte hau gertatu da:
‎Ikusten duzu pol pol ugaria dela kare harriak botatzen duena. Ur garbi garbia, bertan sortua dirudiena. Harrigarriki, ordea, ez duzu ikusi Txertetxa belarrik urari itsatsirik.
2007
‎Hasierako malda piko handikoa da eta poliki jaisteko aholkua eman digute gidariek, lohiarekin irrist egiteko arriskua baitago. Bat batean, ezerezetik sortuta dirudien koba handi bat ikusi dugu eta aho bete hortz utzi gaitu. Haize korronte hotza nabari da eta kanpoko hogeita hamar graduetatik gutxi gorabehera hamabostera jaitsi da tenperatura.
‎Ubideak be egin ebezan eta garrantzitsuak izan ziran nekazaritza garatzeko orduan, ureztatzeko sistema handiak eregi, eta nekazaritzarako pisu ekologikoak altzau ebezan. Lurrak harriak baino ez dauzala sortzen badirudi be, tiwanakotarrek 300 patata mota inguru euki ebezan. Ureztatzeko sistemak asmau eta pisu ekologikoak eregi ebezan.
2008
‎Skinnerren (1938) arabera, hainbat giza portaera estimulu jakinik gabe gertatzen dira. Nolabait esateko, arrazoi desberdinak direla medio organismoak sortutakoak dirudite. Skinnerren terminoen arabera, sortutako portaera operantea da.
2009
‎halaxe izango zen, halaxe zen?, haren begiek ikusia ezpainen etengabeko mugimenduek berresten zutenez; gero, begiak jaso, zabaldu. Gabinoren harridura nabaria zen, zerbaitek biziki hunkitu zuen seinale?, eta, lauzpabost segundoren buruan, ezkerretara jiratu zuen burua, leihoari begira jartzeko; leihoaren bestaldean udazkena zen eta euria ari zuen; kanpoan ez ezik, baina, Gabinoren barruan ere euria ari zuen, antza, begiak jiratu eta bizpahiru segundoren buruan, kanpoko errealitatea barrukoari ere eraginka, ausaz? ...minutu eskas batean iraun zuen bere jarrera hartan, malkoak xukatu eta berriro testuari begira jarri zitzaion arte; esan nahi baita Gabinok berriro ekin ziola irakurketari, baina, hunkialdia eta malkoak iraganak zirelako edo, beste bat izan zen haren erreakzioa, bat batean irri baten itzala, itzal bat baino gehiago ere bai, argitik gehiago baitzuen irri hark itzaletik baino, malenkoniaren ertzetik sortua bazirudien ere, nabarmendu baitzitzaion aurpegieran; triste zegoen Gabino, dudarik ez, baina harrotasunaren hegalak, poema hura ispilu bat zen, azken batean, egilearen barrua ez ezik, Gabinorena ere islatzen zuena, baita Gabino egilearen mailan ipintzen ere, ondorioz, hein batean bai bederen?
‎Seigarrenzirkulu berean badago bestepoema bat, justu hurrengoa, alegia,. Ez zaitez farregarria izan? bertsoarekinhasten dena, Kavafis en. Jainkoak Antonioabandonatzen dupoemare, n egoeranimikao beretik sortua dirudiena. JainkoaedkoFortunak abandonatzengaituzteneanalferrikegingodugunegar: izangaitezenadoretsu.
‎Gabinoren begiei erreparatuz gero, goitik behera eta behetik gora zihoazela igar zitekeen, baita ezkerretik eskuinera eta eskuinetik ezkerrera ere, joan etorri ia sumaezinetan, poema hura behin eta berriro irakurtzen ariko balitz bezala, bi aldiz, hiru aldiz, lau aldiz: ...u eskas batean iraun zuen bere jarrera hartan, malkoak xukatu eta berriro testuari begira jarri zitzaion arte; esan nahi baita Gabinok berriro ekin ziola irakurketari, baina, hunkialdia eta malkoak iraganak zirelako edo, beste bat izan zen haren erreakzioa, bat batean irri baten itzala –itzal bat baino gehiago ere bai, argitik gehiago baitzuen irri hark itzaletik baino, malenkoniaren ertzetik sortua bazirudien ere– nabarmendu baitzitzaion aurpegieran; triste zegoen Gabino, dudarik ez, baina harrotasunaren hegalak –poema hura ispilu bat zen, azken batean, egilearen barrua ez ezik, Gabinorena ere islatzen zuena, baita Gabino egilearen mailan ipintzen ere, ondorioz, hein batean bai bederen– pozten eta puzten zuen, udazkenaren ibilbidean udaberriak ere bere geltokia balu bezala; m... forma bat, Gabinok bere baitatik at aurkitu zuena eta bere ederrean begiets zezakeena; formaren edertasuna, minaren ontzia betetzen zuèn isurki mingotsetik prezipitatutako eta hondora jalkitako ezti tanta bat balitz bezala; gero, forma multiforme hartan –bost ziren lerroak eta bost ziren haizeak– zirrararik zirraratsuena eragin ziòn azpi formarekin topatu –perla bat ere izan zitekeen, edo errubi bat–, eta hiru bider xuxurlatu zuen Gabinok esaldi bera:
‎Elezaharrak dioenez, Jaume I.a erregeak, zuhaitzaren itzalean lotan zegoela, erresumak bizirik iraungo zuela ikusi zuen ametsetan. Testua hain da gartsua eta indartsua, Renaixença garaian sortua dirudi.
2010
‎/ Gaixoa pozez galduta dabil/ usa kuma bat legetxe?; askotan ikusi izan baitut nire lagun poeta euriaren kontenplazioarekin bere baitan bilduta, gogosoraiotuta bezala, gora begira, zeru zabalera, besoak are zabalago, masailak uretan blai? ...latu ahala; bost ate, beraz, eta nota bat, entzun orduko poeta beste dimentsio batean sartzen zuena, baita hari oharkabean ohartarazi ere bost ate zeudèn tokian bakar bat zegoela jada, zeren begiak belarriak entzuten zuena entzun baitzezakeen eta belarriak begiak ikusia ikusi, baita sudurrak ikusi eta entzun ere, biak batera?; horregatik, beharbada, lagunaren poesiak, bihotzaren lurrezko labeetan sortua dirudienak, suaren urduritasuna duen heinean, jauzi egiten du zentzumen batetik bestera, orain pauso azkar ezin espontaneoagoetan eta orain arauzko ahapaldi baten pauso neurtuetan, txinparten artean, poeta sorgin bat ere bada, hizkuntzaren sekretuen jabe den neurrian?
‎" Begiak geldi amiltegira,/ euria geien dan arte,/ aske laga dot neure arima/ arratsalde ta eurite. ...ala; bost ate, beraz, eta nota bat, entzun orduko poeta beste dimentsio batean sartzen zuena, baita hari oharkabean ohartarazi ere bost ate zeudèn tokian bakar bat zegoela jada, zeren begiak belarriak entzuten zuena entzun baitzezakeen eta belarriak begiak ikusia ikusi, baita sudurrak ikusi eta entzun ere, biak batera...; horregatik, beharbada, lagunaren poesiak —bihotzaren lurrezko labeetan sortua dirudienak, suaren urduritasuna duen heinean— jauzi egiten du zentzumen batetik bestera, orain pauso azkar ezin espontaneoagoetan eta orain arauzko ahapaldi baten pauso neurtuetan, txinparten artean —poeta sorgin bat ere bada, hizkuntzaren sekretuen jabe den neurrian— eta emozioaren mende betiere.
‎[22] Apustu eginen nuke, urraida, (urre+ aire)= kobre delako neologismoa, On Manuel Lekuonaren ahotik bereganatu zuela J.M. Barandiaranek. Eta zirraida (zilar+ aire)= estaño horrek ere, analogiaz sortua dirudi. Eta gero neronek ere berbera egin nuen Koloreak euskal usarioan liburuan (248 or.), eta hurrena berriz Goizueta eta Aranoko hizkerak liburuan (179 or.), kontu honekin liluraturik nenbilela.
‎Iruaingo bailara bazterra: Harantxo berde bat zen, bukolikoa," nekazari zoriontsuentzat" ezinbestean sortua zirudiena. Hara iristeko Obabako errepide nagusia hartu behar zen, eta, Alaska hotelerako bidegurutzea iragan ondoren, mendi aldera jo zenbakirik ere ez zuen bide estu batetik.
‎ESTEn egiten genituen asanbladetan ikasle batzuk bezalatsu, noski, baina ez berdin. Bi pertsona haiengan sakon sakonetik sortua baitzirudien lexiko hark, etxean ikasitako hizkuntza batekoa bailitzan.
2013
‎Motorraren urruma gero eta ozenagoa zen. Eguzkitik bertatik sortua zirudien.
2015
‎Aldiz, puzkar aldaera Euskal Herriko erdialdean erabiltzen da; uzker esaten da Bizkaian. Azkenik, Bizkaiko mendebalean sortutakoa dirudi garri, gerri, aldaerak.
‎4 Gaur pentsatzen ari nintzen Jainkoak berak nahi dituen eran banatzen dituela ondasunak; izan ere, horrelako gizon bat, hainbeste urtetan Jainkoa bihotzez zerbitzatzen dagoena eta bere ondasunak beretzat baino gehiago pobreentzat dituena, eta duen hori galtzeak hainbeste nahigabetzen zuela ikusteak harritu ninduen; niri horrek ardura handirik ez zidala sortuko iruditzen zitzaidan, eta horretan gogoratu nintzen nola barru barruan sentitzen nuen berorrek zekarrena Sevillan arriskuan ikusi genuenean. Hori geure burua inoiz ez dugulako ezagutzen da.
2016
‎Zeren Ibarzabal-en artikulua irakurrita, ETA, servicios? delako horrek sortua baitirudi. Eta hau, benetan, gehiegitxo da.
‎Beste tarte batez jarraitu genuen, Alberto gero eta gogotsu eta gartsuago zegoela ni bere etxera joateko asmo bat batean sortua zirudien harekin, eta ni aldi berean erakarrita eta gogo gehiegirik gabe. Egia zen benetan, gogoan nuen:
‎Horrela 1766ko Matxinadan eta ondorengo errepresioaren kontakizunean txanton garrote askorekin, don diego batekin eta birekin baino gehiagorekin, eta inazia oleaga ugariren artean gabiltzala egingo zaigu, bateko epailearen aurrean deklaratzen edo auzipetuen zerrenda amaiezinetan, eta besteko Azkoitiko eta Azpeitiko kale eta estratetan. Antzerkirako sortuak ziruditen haiek, izen abizenez, geure arteko ezagutu, eta bizien artean izendatuko ditugu.
2017
‎" Zer kristo ote gizon haiek egiten ari zirena? Erotuta zegoen ur horiekin, abaila horretan, infernuko zulotik sortua zirudien talde hura enbor korapilatuen gainean, nolabaiteko dantzan, balantzaka, eroen gisa ibaian behera joateko?
‎Eremu zabalean erabiltzen da zein juntagailua. Bizkaian sortutakoa dirudi eta ez du ematen oso antzinakoa: ez da agertzen hango izkribu zaharretan.
‎Bizkaian sortutakoa dirudi; Araban ez dago horren berririk. Aspaldikoa da eta Deba ibar gehienera ere zabaldu da; Deba eta Mutriku daude eremutik kanpora.
‎Aspaldi sortutakoak dirudite: nenduá, nuen?
‎Bizkaiko eremu zabalean, Leintz haranean eta Aramaion erabiltzen da. Bizkaian sortutakoa dirudi; Arabako lekukoetan lasterka eta torta egin agertzen dira. Ald. arin (ga) aringa (Busturialdeko hizkera batzuk, Lea Artibai, Durangaldea).
‎Katuen begiradak aitzinako bizialdietan sortua dirudi, eta begien atzealdean gordea.
‎Ibiltzen hasi eta berehala hasi zitzaizkidan ideia interesgarriak bururatzen, eta pixka batean ibiltzen jarraitzea erabaki nuen, burua argi eta bihotza zabal sentitzen nuelako. Zenbat eta gehiago ibili, orduan eta argiago sentitzen nuen burua, bata bestearen atzetik hutsetik sortuak ziruditen ideia ederren bor bor etengabearen aterpe, eta aurrera jarraitu nuen, lasai samar hasieran baina gero eta antsia handiagoz, gero eta urduriago, gero eta zoroago, deabru ikusezin eta mutu batek tentatuko banindu bezala, gero eta konbentzituago buruan neuzkan ideietan oinarrituta mundua txundituko zuen obra bat idatziko nuela, baina horrekin ere ezin etsita hala ere, aurrera eta aurrera e... Jo batera eta jo bestera, kostata aurkitu nuen etxera itzultzeko bidea, eta hezurretaraino melatuta iritsi naiz egunsentian, gorputz osoa dardara batean nuela eta arima izuaren mende.
2019
‎Tina Modottiren lanetan murgilduta eman dut egun parea. Bizitza batzuk gidoilariek sortuak dirudite. Amaiera tristea izan zuen, bai.
‎Poeta galegoa, neska bat, jatorra, nik ezagutzen ditudan poeta galego guztien laguna. Kuadrilla bat dira, nik uste, baina zeinen ondo antolatuta, zeinen profesional, zeinen ongi errezitatzen dituzten guztiek ozenki irakurriak izateko sortuak diruditen poemak. Barre asko egin dut.
‎Lotu zituena edozer zela ere, oso aspaldikoa behar zuen izan, haien berririk ez baitzidaten sekula eman. Hutsetik sortuak ziruditen, magoak kapelutik ateratzen duen untxiaren gisakoak.
‎Gero, Estebanena. Ugartetik atera gabe bizitzeko sortuak ziruditen bi pertsona haiek. Orain, Texaseraino joan behar zuten gaixotutako semearekin.
‎Koldo Zuazok dioenez," lexikoan ere badira Burundan sortuak diruditen zenbait hitz: ..., ’gerba’amildegi txikia...". 10
2020
‎Pentsatu beharrik ere ez du, sentitu egiten baitu: esaldiaren sintaxiak berarengandik sortua dirudi. Mingainarekin ahosabaia igurzten du gogor, aurpegiari kontzentrazio bekozko neutral baten espresioa ematen saiatuz.
2021
‎Goraxeago aipatu ditugun izenek, hala ere, pareko erdal ordainak dituzte, contraaurrizkiaz osatuak. Hots, erdal aurrizkiei ordaina emateko sortuak dirudite.
2022
‎Ez, haren tratu txarrak sotilagoak dira, baina fisikoak bezain mingarriak halere. Haren kasuan, hitzetan oinarritzen da dena, maiz deabruak sortuak diruditen ezpain horietatik ateratzen diren hitzetan ez ezik, baita isiltzen dituenetan ere. Isiltasun horiek jipoirik ankerrena bezain oinazegarriak dira, bereziki mehatxu, estortsio eta gutxiespen parrasta baten ondoren iristen direnean.
‎Alde banatan luzatzen zaizkion etxe ilarak eta abenidak lotzen dituzten zubiei bultzaka ari zen uraren emana; eta abesti haren zabuan, propio sortutakoa zirudien soinu banda batean, biolin eta gitarra distortsionatuen arpegioek atxikia, gainezka egingo zuela zirudien arren, bere buruari eusten zion.
‎Bolumen handiak deitzeko erabilia da, adibidez, ‘belaontziko oihalak harro puztu dira’ esaldian edo pilota harrotu da esaeran (pilota ‘asko goratu’ dela deskribatzeko). Bolumen ‘emozionalak’ deitu ditugu esanahiak hiztunen hautemate emozionaletatik sortua dirudienean; adibidez, ‘neska izateaz harro (edo zinez pozik) gaude’ eta ‘pertsona harroa (edo handiustekoa) da’ Eta ‘ia osotasunak’ diogu bolumen handitua, oso handia edo ia betea iradokitzen duenean; hala nola, itsaso harroa edo ‘zakarra eta nahasia’, haize harroa edo ‘bihurria eta zabala’, eta harroputz aldaera intentsiboa ‘hantustez betea...
2023
‎Entzungor egin du eta lan gatazketan geroz eta oldarkorrago agertzen da, enpresarien mezuak ontzat emanez eta askotan, gehiegitan, Ertzaintza interes patronalen zerbitzura ipiniz. Polizia ereduan aldaketa beharra ez da oraingoa, orain arte Lehendakari jaunari kezkarik ez diola sortu badirudi ere.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia