Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 74

2000
‎Nemesio Etxanizen gutunetan osogauza bitxia irakurtzen ahal dugu. ETA sortu baino lehen lantua jotzen du, etsita dabil:. Hemen ez dago ezer egiterik, hemen astindu bortitza behar dugu, bonbak behar diraherria lozorrotik ateratzeko?. Handik gutxira, bonbak lehertzen hasi zirelarik, honakoak idatzi zituen:
2002
‎Gasteiz moduko lekuetan, garrantzitsuena euskal komunitatea sortzea da; euskal hiztunen kopuru esanguratsua badago, baina neurri handi batean sakabanatuta. Araba moduko toki batean ezin da euskarazko zerbitzuen aldarrikapenean hasi euskal hiztunen komunitatea sortu baino lehen. Bai, agian lortuko lirateke zerbitzu horiek, baina agian ez erabiltzeko, komunitate kontzientzia eta babes hori ez dagoelako.
2004
‎Biniloa sortu baino lehen arbelezko diskoak eta gramofonoa erabiltzen ziren. Gramofonoa 1887 urtean Emile Berlinerrek patentatu zuen.
‎Ikastolak sortu baino lehen ere ezagutu ahal izan nuen nik andereño bezala, Donostiako Artzai Onaren eliza eta gaur egungo Koldo Mitxelena izeneko Kulturune edo Liburutegi izkinan. Lehen solairuan, etxeko bi gela atondu eta neska mutilez beteta, denak lurrean eserita, euskararekiko lehen pausoak ematen, horrelaxe gogoratzen dut.
2005
‎Jere Lipps irakaslea, Kaliforniako Unibertsitatekoa (AEB). ), adierazi duenez, mota horretako organismoek ozeanoen sakonerara egokitzea lortu dute duela milioika urtetik, baita Marianetako lubakiaren hobia sortu baino lehen ere, plaka tektonikoen subdukzio prozesu baten ondorioz.
‎Graxik, begirada jeloskorrak botatzen zituen Nakorengana. Haren sabel hantua ikusten zuen, amarena noiztenka zen eran, anaia edo ahizpa txikia sortu baino lehen. Buhamea lurrean zegoen, zangoak zabal zabalik.
2007
‎1930 hamarkadan Iparraldean Begiraleak eta Menditarrak sortu baino lehen, bertako euskaltzaleek talde politiko kultural bat osatzeari ekin zioten 1932ko abuztuan. Haien helburuak:
2008
‎Euskal Herria, Nafarroa Osoa, Euskadi edo, berriki proposatu bezala, Euskal Herria Nabarra edo, are, Euskal Herriak (pluralean). Haurra sortu baino lehen, haurrik izaten ahal dugun jakin baino lehen, etsaiturik gabiltza izenaren kontura. Joan diren asteetan, euskal selekzioaren inguruan piztu den eztabaida horren adibide ederra dugu.
‎Juduen mitologiak dio umeak jakintza unibertsala duela, amaren sabelean. Baina, sortu baino lehen, aingeru bat etortzen zaio, eta eria ezpainen gainean jartzen dio, munduko sekretuak ahazteko. Inozentzian sortzen da, beraz, aingeruaren eriaren aztarna ezpainen eta sudurraren artean duela.
‎Haizearen izenak aurreikusita daude eta, adibidez, edozeinek jakin dezake 2025eko aurreneko sei urakan Atlantikokoak izango direla Andrea, Barry, Chantal, Dean, Erin eta Felix, izen ofizialez. Sortu baino lehen izendaturik, arturik edo emeturik... harritzekoa al da haizea sekula ez bezala zitaltzea eta gaiztotzea?
2009
‎1990ean, Euskaldunon Egunkaria sortuta, Argia hustuta geratu zen. Damaso Intzak aldizkaria sortu baino lehen ere aipatutako egoera" estu samar" ohiko hura, larri bihurtu zen berriro. Baina krisian zaildutakoek hondamena aukera bihurtzen asmatu zuten beste behin eta, euskarazko komunikabideen mundu gero eta anitzagoan, bere tokia egin zuen Argiak, independentziaren bidetik, goitik behera kolorez hornitua, Internet euskarri berria baliatzen aitzindari, eta duela 90 urteko Iruñeko kaputxinoak bezain temoso.
‎Igoera hori azkarragoa da mendiko hegal baten laguntza badu, eta horregatik ekaitzak, gune lauetan baino gehiagotan, mendi inguruetan gertatzen dira. Aireak gora jotzen du, eta atmosferako ezegonkortasun mailak aipatzen du noraino helduko den, hodeia sortu baino lehen; ezegonkortasun hori bigarren ezinbesteko faktorea da. Azkenik, behe mailan hezetasun handia egon behar da:
‎(III, 235). Unibertsoa Jainkoak sortu badu, jostatzen da abbé materialista, zenbat denbora eraman zion denbora sortzeak?, espazioa sortu baino lehen, non zegoen bera. Jainkoa kausa gisa ezer esplikatzen ez duen arrazoia da:
‎Euskal hezkuntza ikastolak sortu baino lehen: Amerikako euskal ikastetxeak, egitasmoen eta errealitatearen artean (XVIII XX)
‎Euskara batua sortu baino lehen idatzi ziren bederatzi testu matematikoren terminologia aztertu dugu, baita haien barruan argitaratu ziren lau hiztegitako terminoak ere; zortzi testu eta hiru hiztegi 1913 eta 1933 artekoak dira, eta testu bat eta bere hiztegia 1972koak.
‎Euskal hezkuntza ikastolak sortu baino lehen: Amerikako euskal ikastetxeak, egitasmoen eta errealitatearen artean (XVIII XX)
‎Musikarik zintzoena da, normalean ez delako egiten dirua irabazteko. Musikaren industria sortu baino lehen hori egiten zen.
2010
‎Hala ere, eta aipatutako datuak konparaziorako elementu gisa hartuta, praktikan, bizitza errealean, lan prozesuko alderdien kexarik handiena atzerapena da. Horrela da, nahiz eta Konstituzioak beharrezkoak ez diren atzerapenik gabeko prozesurako eskubidea aintzatesten duen (EKren 24.2 art.) 559 Testuinguru horretan, eta inolako alarmarik sortu baino lehen, azpimarratu behar da oso zaharra den arazo bat dela eta ez bakarrik espainiar justiziarena, mundu guztiko estatuena baizik560 Zehazki, Espainiako estatuan Gizarte Epaitegien aurrean garatzen diren lan prozesuen batez besteko iraupena 5 hilabetekoa da, 7,22 hilabete Justizia Auzitegi Nagusien gizarte aretoen aurrean garatzen direnena, 3,85 hilabete Auzitegi Nazionalaren aurrean garatz...
‎Adami ezjakintasunean ezarri zitzaion Jainkoaren manua, ez zen ezarri berarentzat bakarrik, banakako subjektu gisa, ezpada mundu naturalaren buru moduan, eta manuak horretara iraungo zuen, guztiok behartuz; esangura horretan, manua benetako legea izan zen. Jainkoak manu hori Adamentzat bakarrik ezarri arren, Eba sortu baino lehen, hori ere behartuta geratu zen, hirugarren kapituluan esandakoak erakusten duen bezala. Haatik, Jainkoak Abrahami semea sakrifikatzeko agindu zionean, hori ez zen benetako legea izan, hizkera arruntean agindu huts deitzen dena baizik.
2011
‎Bi bazkide edo gehiagoren esku uzten denean sozietatearen administrazioa, euren eginkizunak zehaztu gabe edo batzuek besteen adostasunik gabe ezin dutela jardun adierazi gabe, bakoitzak bere kautan gauza ditzake administratze egintza guztiak; baina euretatik edozein bestearen eragiketen aurka jar daiteke, eragiketok legezko ondoreak sortu baino lehen.
‎1) Bazkide guztiak ahalduntzat hartuko dira, eta euretako edozeinek bere kautan egiten duena bete beharrekoa izango da sozietatearentzat; baina bakoitza gainerakoen eragiketen aurka jar daiteke, eragiketok legezko ondoreak sortu baino lehen.
‎–Arestian aipatu ditudan 4.794 hizkuntza horiek galdu egingo dira betiko beraien aldeko nazionalismo mugimendurik sortu baino lehen?. Xabier Zabaltza, Una historia de las lenguas y los nacionalismos, 2006, 64 or.
‎Duela 27 urte, ETB sortu baino lehen, hasierako profesional taldea Hanburgokotelebista estudioetara joan zen ikus entzunezko kudeaketa eta ekoizpen ikastaroakhartzera. Alemaniarrek ideia bikaina izan zuten:
‎sinergien helburua erabiltzaileak taldearen beste hedabide eta eduki batzukkontsumitzera bultzatzea da (Lang, 2010). Elkarren arteko sustapen hori ez da berriaEITBn, eta Eitb.com sortu baino lehen ere noizbehinka egiten zen. Arlo horretan, webguneak horrelako sustapen dinamikak ugaritzea eragin du, kualitatiboki nahizkuantitatiboki (4.15 irudia).
‎Itun terapeutiko bat sortu behar da pazientearen eta terapeutaren artean, terapeuta iruzurtzeko desira gainditzera eramango duena pazientea. Baina, horretarako, konfiantza sortu baino lehen etsaitasuna aztertu eta irteera bilatu behar dio.
‎Itun terapeutiko bat sortu behar da pazientearen eta terapeutaren artean, zeinak terapeuta iruzurtzeko desira gainditzera eramango duen pazientea. Baina, horretarako, konfiantza sortu baino lehen etsaitasuna aztertu eta irteera bilatu behar dio.
2012
‎Okupazioa legeztatzea besterik ez da autodeterminazio aldarri hura, elkarrekin bizitzeko inoiz adostu izan bagenu bezala. Gure independentzia Pakistan sortu baino lehen aldarrikatu genuen balutxeok; huraxe, eta ez besterik, izan da beti gure nahia. Politika parlamentarioa ukatu ohi duzu, borroka armatuaren alde lerrokatuz beti.
2013
‎11 urteko ibilbide horretan, hastapenik somatu al duzu on line bidezko ikasketetan? Batez ere, nik uste dut ikastaroen garapena baino, ikastaroek ere garapena izan dute, noski, bai plataforma aldetik, ematen diren baliabide eta errekurtsoak garatzen joan dira, baina batez ere nik somatu dudana, azkenean nik hemen 12 urte daramatzat, hau da, fundazioa sortu baino lehen Eusko Ikaskuntzan lanean nengoen, da gizartearen jakintza. Gu hasi ginenean, Eusko Ikaskuntza hasi zen 1996an lehenengo internet bidezko masterrarekin, eta garai hartan populazioaren, hemen batez ere Euskal Herrian edo Espainian esango genuke, populazioaren ehuneko 5ak erabiltzen zuen interneta.
2014
‎Garai hartan Arrasaten gertaturiko fenomeno bat aipatuko dugu segidan, erakusten duelako zertzuk emaitza izan ditzakeen gizarte zibilaren nerbioaren eta erakundeen ahalaren uztardurak. Deiane Arrietak jasoa du (2005) zertan zen euskarazko prentsaren kontsumoa Arrasaten Arrasate Press sortu baino lehen: Argia-k 143 ale saltzen zituen zenbaki bakoitzeko, Ipurbeltz ek 148, Aizu! k 65, Jakin ek 58 eta Elhuyar ek 55 Arrasate Press sortzean, aldiz, berehala hasi zen 1.700 ale zabaltzen Arrasate guztian, eta urtebetera 7.000 ziren astero banatzen zituen aleak.
‎Berme guztiekin haurdunaldi bat hasteko baldintza egokiak betetzen diren jakiteko modurik errazena aurreko kontsulta deitutakora jotzea da. Laguntza hori jaio aurreko arreta programen barruan dago, eta helburua da gizarte eta mediku baldintzak identifikatzea, bai amatasun baldintzak, bai aitatasun baldintzak, «emaitza peringoiko baten aukerak handitzeko sortu baino lehen optimiza daitezkeenak», adierazi dute Ginekologiako eta Obstetriziako Espainiako Elkarteko protokoloek (SEGGO). Haurdunaldia planifikatzen duten bikoteen %10 bakarrik joaten dira kontsulta horietara, baina espezialistek gomendatzen dute zerbitzu horiek ez erabiltzeko.
2015
‎Hainbat tradizio poetiko eta erlijiosoren arabera, mundu ordenatua sortu baino lehen, unibertsoa edo kosmosa eratu aurretik, nahaste izugarri bat zegoen, eta nahaste horri, betiereko elementuez osatuari, kaos deitzen zitzaion.
‎–Hobeto pentsatu behar iskanbila sortu baino lehen?.
‎(...) Gasteiz moduko lekuetan, garrantzitsuena euskal komunitatea sortzea da; euskal hiztunen kopuru esanguratsua badago, baina neurri handi batean sakabanatuta. Araba moduko toki batean ezin da euskarazko zerbitzuen aldarrikapenean hasi euskal hiztunen komunitatea sortu baino lehen. Bai, agian lortuko lirateke zerbitzu horiek, baina agian ez erabiltzeko, komunitate kontzientzia eta babes hori ez dagoelako.
‎Enbatari buruzkoak aztertzen hasi aurretik, hura sortu baino lehen Ipar Euskal Herrian bizi zen giroari eta garai hartako euskal kazetei ere gainbegiratua ematea komeni da, orduko kontuak hobeto ulertze aldera. Jada ikusia dugunez, euskal prentsak inon izatekotan Ipar Euskal Herrian dauka tradizioa, bertan kokatu behar baita euskal prentsaren protohistoria eta lehen kazeten agerpena.
‎6 Egia esan, berak dioenez izango bada eta egin ahal bada, askoz ere hobe litzateke eginik egotea, hemen guri abisu ematen eta hainbeste zalaparta sortu baino lehen, eta ez dakit nola egingo duen berorren aitatasunak; izan ere, egin ahal bada, kontzientziako zama dela dirudi hura gure artean ez onartzea. Nik uste dut, agertzen duten bezala bada, inork ez diola eragotziko, eta beraz, hobe litzatekeela gelditzea, dagoeneko eginik ez badago.
‎Ereintza egin ondoren, sortu baino lehen (7 egun), berriz esku har daiteke. Kasu horretan, arrotzen egoera kotiledoi eta 2 hostoren artekoa izan behar da, eta laboreak erne gabe egon behar du.
2016
‎Beste Jainkoaren asmaketa ote? Agian bai, berak esandakoa bezala eta gizakia sortu baino lehen, orotariko bizidunak egin behar zituela agindua eman baitzuen, abereak, piztiak eta narrastiak, eta halaxe izan omen zen. Manamendu hori paradisutik beheraino hedatu zela ohartu ziren, eta ardi horien presentziak Jainkoaren magiaren handitasuna zerakutsan.
2017
‎Zeruan Luziferrek berak bederen egin zuen bekatu, eta ez da miresteko nor bere bekatuagatik penatzea. Baina lurrean besteren bekatuagatik, Adanenagatik, haren ondoko guztiak, are sortu baino lehen, bere amaren sabelean pizten diren puntuan, izan daitezen bekatore eta hobenduri, eta hainbat urteren buruan ez dakion ahantz Jainkoari bekatu hura, nork ez du miretsiko. Zer ahal dateke justizia bortitzagorik?
‎Koskak jaitsi eta besotik heldu zion Beni. Hura zintzo zintzo etorri zen, antsika, itsasontziek atera ohi duten soinu zakar geldo hori, soinua bera sortu baino lehen hasia dirudiena, soinua bera gelditu baino lehen isildua dirudiena.
‎Myra sukaldean ote zen entzuteko adi gelditu nintzen. Kezkatzen hasi nintzen Lennie non egon zitekeen pentsatuz, eta beharbada hark istiluren bat sortu baino lehen irtetea hobe izango nuela eginez. Ez nekien Roserengana joan eta, Tom han ez bazen, hura piska bat gozatzea hobe ez ote zen.
‎Segituan, galdera gehiago egoteko aukera sortu baino lehen, kultura zinegotziak bukatutzat eman zuen prentsaurrekoa, mahaiaren gainean zeuden paperak bilduz eta eskerrak emanez. Mikrofonoen gibeleko hirurak ziztu bizian desagertu ziren udaletxeko ganbaratik, gibelean uzten zuten jende eta kazetari multzoari begiratu gabe.
‎Pedro Lardizabalen familia gutunean (euskarazko Jesus, en Biotzaren Deya aldizkaria sortu baino lehen) ikusten denez, gaztelaniazko El Mensajero del Corazón de Jesús aldizkariari loturik ikusten du bere burua («nosotros los del Mensajero» idazten du). Bestalde,. El Mensajero del Corazón de Jesús Sal Terrae De broma y de veras Rayos de Sol?
‎Balizko estrusio irudi bat sortzeko nahikoa parametro zehaztu direnean, aukera honek aurrebista bat sortzen du grafikoen leihoan.Erabil ezazu aurrebista hau estrusio irudia sortu baino lehen zehazteko ea parametroak zuzenak diren.Aukera hau aurrez finkatuta dago.
‎Hasierako biraketaren irudi bat sortzeko nahikoa parametro zehaztu direnean, aukera honek aurrebista bat sortzen du grafikoen leihoan.Erabil ezazu aurrebista hau biraketa irudia sortu baino lehen zehazteko ea parametroak zuzenak diren.Aukera hau aurrez finkatuta dago.
‎Erabil ezazu aukera hau biribiltzearen itxura ikusteko hura sortu baino lehen, uneko parametroen arabera.Biribiltze bat sortzeko nahikoa parametro zehaztu direnean agertzen da aurrebista.Aurrebista desagertu egiten da baliozkoa ez den parametro bat zehazten baduzu.
‎Erabil ezazu aurrebista azalarenAzalitxura ikusteko hura sortu baino lehen eta haren parametroak zehazten dituzunean.bat sortzeko nahikoa parametro zehaztu dituzunean bakarrik agertzen da aurrebista.Aurrebista desagertu egiten da baliozkoa ez den parametro bat zehazten baduzu.
‎Matrizearen kopia sortu baino lehen, sistemak kopien posizioa erakutsiko du aldi batez, zehaztutako parametroen arabera.Irudi bat baino gehiago hautatu bazenituen haien kopiak egiteko, haietako bat bakarrik agertuko da, denbora aurreztearren.Une honetan, onar ditzakezu emaitza horiek, eta kopia bat sortu Bai hautatuz. Ez hautatzen baduzu, berriro zehaztu dezakezu posizioa sistemak ereduari funtzioa gehitu baino lehen.
‎Hala ere, medikuarengana joan eta odol analisi bat egiten da hemoglobina glikosilatua (HBa1c) neurtzeko. Hala, diabetea detekta daiteke, eta, gaixotasunak osasun arazo larriagoak sortu baino lehen, hobeto kontrolatzeko tratamendu egokiena eman. Hala ere, ez da ahaztu behar 2 motako diabetesa ere saihestu egin daitekeela bizi ohitura osasungarriekin.
2018
‎Hobbes kontratuaren doktrinaren mutur teoriko batean dago, eta haren indibidualismo erradikalak izugarri erakartzen ditu kontratuaren gaur egungo teorialariak. Dena den, Hobbesen argudiorik garrantzitsuenetako askori uko egin behar izan zitzaien teoria patriarkal modernoa sortu baino lehen.
‎Moreten argudioak, dena dela, ez du oinarri historikorik, handik aurrera toponimoaz egindako interpretazioetan pisu handia izanagatik ere. Izan ere, Irunia toponimoa aunitzez lehenago dokumentatua dago hiriaren jurisdikzioan, hiru hirigune ezberdin horiek sortu baino lehen; hots, San Zernin Burgua, 1080ko hamarkadan osatua, eta San Nikolas Burgu Berria edo Hiria, Iruñea zaharrarekin batera (Nabarreria).
2019
‎(7) adibideko esaldian esan zuen aditzak diskurtsoa sartzen du testuan; hain zuzen ere, diru-laguntzak ez emateari buruzko mezua. Etiketatzaileetako batek emango ziola lehenaldian (dokumentua sortu baino lehen) kokatu dueta besteak, etorkizunean (dokumentua sortu ondoren); aditz denborak inplika dezakeena desberdin interpretatuta.
‎Bistan da aditz honen barrutian hemendik sortu baino lehen hemen adberbioa ongi errotuta dagoela; hortik aparte, nora galdetzailea agertzeko zorian dago eta berarekin batera atzizkien erabilera.
‎Inkesta sortu baino lehen, erabili behar genituen kontzeptuak argi izan behar ziren. Baina ez zen hola.
2020
‎Gainera, emakumeak haurdunaldi bat izan badu eta horrek arazoak baditu bitamina horren urritasunagatik, kopuru hori 4 mg/ egun era igotzea gomendatzen da. Osagarritasuna sortu baino lehen hasi behar da (12 aste lehenago), eta ez dago frogarik, erditu eta 12 astera baino gehiagora, onurak dituenik. Kaltzioa eta fosforoa Kaltzio eta fosforoaren elkarketak (kaltzio fosfatoa) fetuaren hezurrak eta, ondoren, jaioberriaren hortzak eratuko ditu.
‎Soleimaniren ibilbidea goraipatu du Moskuk, «Ekialde Hurbilean merezitako eragina eta errespetua zituen buruzagi militar trebea»: «AEBek Estatu Islamikoaren aurkako nazioarteko koalizioa sortu baino lehen, Soleimanik antolatu zuen EI eta Al Qaedaren aurkako erresistentzia militarra». Horretaz gain, hilketak «mendeku bat» dirudiela esan du Konstantin Kosatxov nazioarteko gaietarako senatariak —abenduaren 31n, milaka pertsonak hartu zuten AEBek Bagdaden duten enbaxada, «gure presidentea Soleimani da!» oihuka—, eta gehitu du joana dela AEBen eta Iranen arteko itun nuklearra salbatzeko azken itxaropena.
‎Gizakiak asmatu baldin badu Jainkoa, beldur naiz bazegoela baten bat zelatan mundua sortu baino lehen.
‎Itxaron. Ezer sortu baino lehen ez egin mami garratzari hozka. Begira nola egunez egun luzatuz doazen astiro arratsaldeak.
‎Erlojua sortu baino lehen, bestelako denbora batzuk erabiltzen ziren eguneroko bizitza antolatzeko: eguzkiak adieraz zezakeen egunaren zein momentutan geunden, adibidez.
2021
‎Argigarria da ondoko testu hau, non forma soilaren aposizioan ematen den zenbatzailea eta guztiko forma konplexua: Bera sortu baino lehen, askozaz lehenago, Jaungoikoa bazen (Agirre). Mailakatze zeregina dute, halaber, hurbiltasuna adierazten duten lehentxeago eta lehentxoago aldaerek ere:
‎Almanzorren seme nagusiarekin batera, bere ondorengoarekin, Zawi, bere berbereak eta beste mertzenario batzuk abiatu ziren, Almanzorren heriotzaren berria zabaldu aurretik. Bi mila zaldunek martxa bizian agertu behar zuten algarak eta istiluak sortu baino lehen. Abd al Malikek boterea segurtatu nahi zuen ahal izanez gero odolik bota gabe, jassa, familia arabiar garrantzitsuek eta omeyatarrek botere aldaketa gauzatu eta bultzatu baino lehen.
2022
‎Ana oroitzen zen nola galdetu zion amari lepotik zintzilik beti zeraman urrezko medaila txikia nork eskaini zion. Pilarrek, orduan, alaba altzoan hartu zuen eta adierazi zion Luis sortu baino lehen beste alaba bat ukan zutela, sortzean hil zela eta haren oroitzapenez zeramala medailatxoa. Azalpena bukatu orduko, Ana lurrean utzi zuen berriz eta ez zion beste galderarik egiteko paradarik eman.
‎«Hura beti oroitzen zen historia triste hartaz. Kontatzen zuen haiek [komunitatea] toki hartan zeudela napalpi indioentzat erredukzioa izenekoa sortu baino lehen [indigenak halakoetan bizitzera behartu zituzten]. Administrazio moduko bat sortu zuten aborigenei lana emateko.
‎Sans aski ezaguna da Euskal Herriko vintage modaren arloan, haren ibilbide profesionala dela eta. Hain zuzen, Vintage Bilbao merkatua sortu baino lehen, bestelako bigarren eskuko dendak ere ireki izan ditu Bizkaian. Hala nola Bilboko Espectro eta Pavo Sintetico eta Getxoko Room Full of Mirrors.
‎Horixe aitortu baitio Viglionek Arzaki: «Markak sortu baino lehen, kalitatea neurtzeko eta konparatzeko marka gisa hasi zen bere burua eraikitzen, eta hori oso konplikatua da: kalitatearekin identifikatzea sekula egon ez zaren jatetxe bat».
‎Bi datu bilketa egin ziren: berrikuntzataldearen lanaren hasieran eta amaieran (5 hilabeteko tartea, batez beste), eta taldearen gertuko ingurunea osatzen duten pertsonei dagokionez, berrikuntzataldeak sortu baino lehen eta haien lana bukatutakoan.
‎Eskalak 2 galdera ditu eta kapital teknologikoa eta berrikuntza soziala neurtzen ditu. Cronbach en alpha. 82koa izan zen lehenengo momentuan (berrikuntza taldeak sortu baino lehen). Erantzun eskala:
‎Bass eta Avolioren (1997) MLQ galde sortaren eskalatik abiatuta Ayestaranek eta kolaboratzaileek garatutako eskala (2006) erabili zen, 6 itemez osatutakoa. Eskala horrek 1" inoiz ez" eta 5" ia beti" ditu oinarri, Cronbachen alpha. 89koa lehenengo momentuan (berrikuntza taldeak sortu baino lehen).
2023
‎EUSKAL DIASPORA kabinetean sartu zen. ENA sortu baino lehen, harreman pertsonalek eta sustengu politikoek funtsezko eragina bazuten administrazio gorenean karrera baten egiteko. Erran bezala, Jean Moulin en aita departamenduko erradikal alderdiko figura inportantea zen.
‎2020 urte bereziak, itxialdi garaiak, familiei ez ezik ERA.EUSeko lantaldeari ere zer hausnartu eman dio. Adibidez, pandemiak harrapatu izan bagintu plataforma hau sortu baino lehen, nola lagundu familiei. Udaletako euskara zerbitzuok zer eskaini geniekeen familiei konfinamenduan?
‎«Hitz jolasak gustatzen zaizkit, hitzen zalea naiz, eta fonetikarekin oso gauza interesgarriak egin daitezkeela iruditzen zait». Gogoko du bokalekin lortu ditzakeen melodiekin esperimentatzea, eta aitortu du «buruari bueltak» ematen dizkiola hitzen soinuak sortu baino lehen. Diskoaren izenburua, ordea, «kolpe batean» otu zitzaion, eta zuzenean jakin zuen polita izan zitekeela fonetika aldetik duen jokoa.
‎Tindu sintetikoak sortu baino lehen, koloregai naturalak erabiltzen zituzten arropak tindatzeko, landareetatik, buztinetik, intsektuetatik eta mineraletatik erauzitakoak. Kolore batzuk erraz lortzen ziren —horia, esaterako, modu askotan—, baina konplikatuagoak ere bazeuden; are, arriskutsuak.
‎Historialaria den heinean, heriotzaren marrak ikaratzen du: jakin dezake zer gertatu zen bera sortu baino lehen; baina sekula ez du jakinen zer gertatuko den hil ondoren...
‎Erromatarrek Galia zibilizatu zuten, omen; Galiak arterik ez omen zuen galo erromatar artea sortu baino lehen; Zizeronen izkribu filosofikoak irakurtzeko zorte ona eduki arte, galiarrek ez omen zuten pentsamendurik ere; eta jarraian dena horrela omen.
‎Hainbat epaitan ikus daitezke halako argudioak: ...Auzitegiak atzeraeragina ontzat eman zuen aurretik ikustekoa zelako (uztailaren 16ko 126/ 1987 Epaia); Jokoaren gaineko Tasa bera atzera eraginez igo zenean Konstituzioaren aurkako zela adierazi zuen oraingoan aurrez ezin zelako ikusi (urriaren 31ko 173/ 1996 Epaia); PFEZren zorra atzera eraginez igo zuen araua egokia zela adierazi zuen nahiz eta araua aldatu abenduaren 31 baino lehen, hots, zerga sortu baino lehen, segurtasun juridikoaren gainetik Gorte Nagusiek arauak emateko ahalmena zegoelako krisi ekonomikoaren egoeratan (urriaren 28ko 182/ 1997 Epaia); atzeraeragin osoko kasu batean, arauketa berria indarrean jarri zenean aurreko salbuespena ezabatu zuen, Hidrokarburoen Zerga Berezien gainekoa, eta Auzitegiaren esanetan Konstituzioaren kontrakoa izan zen ez zuelako arrazoi objektiborik sal...
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia