Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 44

2013
‎Ordu arte, tokiko ohituraren eta zuzenbide orokorraren arteko harremanak ez dira iskanbilatsuak izan. Jurista klasikoen ustez, legearen jatorria sarri askotan ohitura izan arren, ohitura zuzenbide bilakatzen zela, bakar bakarrik, zuzenbidearen iturri aitortuetatik baten bitartez iragazten zenean, hala nola , Inperioko erreskriptoaren bitartez edota magistratuaren ediktuaren bitartez. Nolanahi den ere, tokiko esparru hutsean ohituraren bat izanez gero, ohitura hori baliozkoa izan zitekeen, zuzenbidearen aurkakoa barik, zuzenbidearen osagarri baldin bazen.
‎Aita santuak hainbat eskari egin zizkion Justinianori, Inperioaren agintea eta aita santuarena berarena berdinak zirela adieraz zezan, baina Justinianok aurre egin zien eskari horiei guztiei. Horrela, bere gain hartu zituen, hala erlijio agintea, nola aldi baterako aginte gorena. Justinianoren erlijio aginteak bazuen sinbolo bat, hain zuzen ere, Bizantzioko Santa Sofia eliza handia; horrekin, Justinianoren ametsa zen Salomon bera garaitzea.
‎Hurbiletik ikusten dute juristek orduko hartan errenazimendu garaiko teologia morala. Hauen isla euskal autoreengan, hala nola Axularengan, gertalixkia baino gehiago da, Salamancako Unibertsitatearen ikasleen arteko euskal nazioa ere ahaztu gabe.
‎Zuzenbide erromatarraren izaerak zalantzarik gabeko eragina izan du, Europako pentsamendu politikoan eta juridikoan. Horren guztiaren gainean arituko gara lan honetan, bai eta hori nola gertatu den eta zein emaitza izan duen.
‎Esate baterako,. XII Taulak? izeneko bildumak xehe xehe garatu zituen prozedurako arauak; horrela, herritarrek jakin zezaketen euren burua nola defendatu, auzitegietara jo gabe, eta zer egin behar zuten, hala zenean, auzitegietan prozedura eragiteko. Errepublikaren lehenengo garaietan, funtzionario gutxi batzuen ardura zen lesiodunei laguntasuna ematea, jasandako kalte galeren ordaina jaso zezaten; horrela, lesiodun horiek ez zuten euren kabuz jardun behar, lege makineria abian jartzeko.
‎Liskarra sortuta, alderdiak gauza ez baziren euren kabuz konponbidea bilatzeko, maiz sarri magistratu baten aurrean agertu behar ziren. Agerraldi horren helburua zen erabakitzea ea eztabaidapeko gaia sar zitekeen zuzenbideak araututako akzioetatik baten esparruan, eta, hala izanez gero, nola jokatu behar zen. Lehenengo garaietan, alegia, errepublika sortu baino lehenago, ziur asko erromatarrek ordalietara edo zin egiteetara joko zuten, gatazkak konpontzeko bide gisa.
‎izeneko legeak zenbait aldarazpen izan zituen. Hala nola , zorduna epaiketa bidez kondenatua izan zenean zorra ordaintzera, zordun horren hartzekodunek ez zeukaten baimenik hura hiltzeko; aitzitik, zordunari ahalbidetu behar zioten, derrigortutako lanen bitartez, zorra ordain zezan. Areago oraindik, geroago prozedura zehatza ezarri zen, zordunaren porrota adierazteko, haren ondasunak nahitaez salduta, hartzekodunen mesederako.
‎Erabakigarri gertatzen al zen egilearen egiazko borondatea, borondate hori modu zalantzagarrian adieraziz gero? Eta, kasu horretan, nola zehaztu borondate hori. Legea idatzita ez zegoenean, juristen iritziak ziren legearen oinarri.
‎Defentsa horri exceptio deitu zitzaion, eta beharrezkoa zen honako kasu honetan: demandatuak egiazkotzat onartzen zituen demandatzailearen alegazioak (berbarako,, nik forma egokiz hitz eman nuen?), baina beste egitate batzuk azaltzen zituen, eta egitate horiek demandatzailearen erreklamazioa baliogabetzen zuten (hala nola ,, baina hitz ematea iruzurraren ondorioz gertatu zen?). Pretoreak, halako defentsak onartuta, legez aitortu zuen honako printzipio hau:
‎Zehatzago esateko, haien zeregina zen, egitezko egoera zehatz baten aurrean, formula edo defentsa bide egokiak iradokitzea. Eta haien zeregina zen, orobat, agiriak prestatzea, hala nola , testamentuak edota kontratuak, agiri horiei esker alderdiek eurek nahi zituzten emaitzak lor zitzaten, ez beste batzuk. Errepublikaren azken garaietako juristen kasuan, euren izen ona edo ospea zen haien iritzien euskarria.
‎Ikertzaile humanistari bururatzen zitzaizkion gaiak pentsaezinak ziren glosagile eta iruzkingileentzat. Arean, humanistak hainbat autu jakin nahi zituen, hala nola , zein zen testuaren agintea, testua zehatza zen edo ez, edota zeintzuk ziren jurista klasikoen erabakiak bidezkotzen zituzten egitateak; aurreko interpretatzaileek, ordea, bazter utzi zituzten gai horietatik gehienak. Horrenbestez, humanistak euren erara moldatu ziren, Erdi Aroko latin barbaroan idatzitako eztabaida hutsalen bitartez; eztabaida horietan, dena den, ez zen argibiderik ematen, eurek jakin nahi zutenaren inguruan.
‎Cujasen aburuz horrek esan nahi zuen F.ren interpretazioa ratio iurisarekin konpentsatu behar zela, hots, arau ororen azpian dagoen printzipioarekin. Ataza hori arrakastaz burutzeko, oro har, modu entziklopedikoan ezagutu behar ziren hala Corpus iuriseko testuak, nola antzinako literaturari buruzko ikerketa humanistikoak. Atal horretan, egundokoa izan zen Cujas, eta horren lanak egun ere aipatzen dira, Justinianoren testuak interpretatzerakoan.
‎Humanista gehienek onartu zuten jurista erromatar klasikoen lana hobezina zela, betiko lege arazo anitzei emandako irtenbide arrazional eta ekitatezkoak ikusita. Halaber, uste zuten lehen ez bezala oraingoan askeak zirela, erabaki horiek nola zabaldu ziren kritikatzeko. Antzinako zuzenbide erromatarra zer zen jakiteko zailtasunak areagotu ziren, Corpus iuriseko testuen antolaketa nahasiaren ondorioz.
‎Ildo berari segiz, Doneauk ulertu zuen berari zegokiola zuzenbidea aztertzea, alegia, subjektu pribatu bakoitzari egoera desberdinetan bere ius izenekoa esleitzen zion zuzenbidea aztertzea. Latina edota Europako beste hainbat hizkuntza aztertuz gero, ikus zitekeen hitz berbera erabili ohi zela, hala nola , ius, recht edo droit, zuzenbide objektiboa nahiz eskubideak adierazteko, edo, beste hitz batzuez esanda, betebeharren zuzenbidea nahiz gauza saltzeko eskubidea aipatzeko; esangura bikoitz horren azpian ingelesez sekula agertuko ez den anbiguotasuna zegoen. Doneauren iritzirako, ius hitzak gizabanakoari dagokion eskubide subjektiboa adierazten du eskuarki; ondorenez, berarentzat zuzenbidea eskubideen sistema zen.
‎batetik, benaz eta berez geurea dena, eta, bestetik, zor zaiguna. Lehenengo kategorian sartzen dira, hala gizaki askeen eskubideak, berbarako, bizitza eta askatasuna, nola kanpoko gauzen gaineko eskubideak. Bigarren kategoriara bildu behar dira, berriz, inork guretzat gauzatu beharreko egintzen ondoriozko eskubideak.
‎Erdi Aroan, berriz, jaun eta basailuen arteko harreman feudaletan lurraren jabetza euren artean zatitzen zen, eta hori ezinezkoa zen. Nola uler zitekeen basailuaren egoera. Tradizioaren ildotik, esan ohi zen gozamen mota berezia izango zela halakoa, baina gozamena jabea hil arte bakarrik luza zitekeen, eta, ondorenez, azalpen hori ez zen egokia.
‎Tradizioaren ildotik, esan ohi zen gozamen mota berezia izango zela halakoa, baina gozamena jabea hil arte bakarrik luza zitekeen, eta, ondorenez, azalpen hori ez zen egokia. Doneauk adierazi zuen gozamena ez ezik, zuzenbide erromatarrak inoren gauzen gaineko beste eskubide kopuru mugatu bat ere aintzatetsi zuela, hala nola , bide eskubideak, berme eskubideak edo enfiteusiak (epe luzera eginiko errentamenduaren antzekoa, errentariari jabe ahalmenak emanez). Berak ondorioztatu zuen eskubide horiek guztiak jabe ahalmenen mugapenak zirela, ondoko kategoria orokorra proposatuz:
‎Zuzenbide zibileko juristak, ordea, esparru horiek bereizten ahalegindu ziren. Horien aburuz, zuzenbide zibilak ondasunak jorratu behar zituen, gizakiak lurrean gozatzen zituenak, alegia, eta zuzenbide kanonikoaren ituak, aldiz, izan behar ziren, hala gizakia bekatutik aldentzea, nola horren arima hilezkorraren salbamena bermatzea. Accursiok adierazi zuen aita santuak ez zuela eskurik sartu behar aldi baterako gaietan, ezta enperadoreak ere, espiritu gaietan (gl. conferens generi ad Auth.
‎Hala zibilistek nola kanonistek onartu zuten hagitz garrantzitsua zela prozedura arrazionala eratzea, erabiltzeko moduko testuetatik abiatuta; horrexegatik, batera ekin zioten gai horri. Kanonistek halako prozedura behar zuten euren auzitegiei begira, zuzenbide zibilak bakarrik eskaini ahal zituelako oinarri moduan erabiliko zituzten argudio esanguratsuak.
‎Bulgaroren dizipulua zen Giovanni Bassianok literatura juridikoaren genero berria bultzatu zuen: ordo iudiciorum izenekoa; horren helburua zen akzio zibilen esangura argitzea, alegia, akzio horiek nola hasi eta amaitzen ziren azaltzea, baita nola lor zitekeen halakorik ez aplikatzea. Bassianok adibide praktikoak eskaini zituen, libellus deitutakoaren bezalako demanda zehatza aurkezteko moduari buruz.
‎Bulgaroren dizipulua zen Giovanni Bassianok literatura juridikoaren genero berria bultzatu zuen: ordo iudiciorum izenekoa; horren helburua zen akzio zibilen esangura argitzea, alegia, akzio horiek nola hasi eta amaitzen ziren azaltzea, baita nola lor zitekeen halakorik ez aplikatzea. Bassianok adibide praktikoak eskaini zituen, libellus deitutakoaren bezalako demanda zehatza aurkezteko moduari buruz.
‎Lege horien eduki substantiboa ez da erromatarra, noski, baina testu erromatarrak erabili ziren ondokoak bidezkotzeko: hala enperadoreak zuen ahalmena zuzenbidea sortzeko, nola errege auzitegietan erabiliko zen prozedura. Berriro ere bazirudien horren guztiaren azpian honako ideia zegoela:
‎Alfontso X. bere tutoreak limurtu zuen, zuzenbide erromatarraren dohainen inguruan; tutore horrek Bolognan ikasi zuen, bildumarien taldea berak zuzenduta. Bi horiek eginiko lanak hainbat arau nahasi zituen, hala nola : Gaztela eta Leongo ohiturazko zuzenbidea, zuzenbide erromatarra, zuzenbide kanonikoa eta Itun Zaharrak nahiz Berriak eratorritako arauak, baita patristikak ekarritakoak ere.
‎Beste zati batean uko egiteak jorratzen dira, hau da, alderdiak agirian sartzen dituen klausulak, orokorrean defentsa bide moduan erabil daitekeen araua alegatzeari uko egiteko. Horietatik batzuen jatorria erromatarra zen ezbairik gabe, hala nola , saldutakoaren balioaren erdia baino gutxiago jaso duen saltzaileak eginiko salaketarena (laesio enormis), eta halakoak, apika, demanda formularioetatik kopiatu ziren. Prozeduraren atalak gai horren inguruko lan erromatar kanonikoen eragina erakusten du; kontratuaren zatiari dagokionez, orobat, usu erabili ziren iturri erromatarrak, tokiko ohiturazko zuzenbidean alor hori ez baitzegoen oso landuta.
‎Zenbait arlotan, Alemaniako zientzia juridikoaren eragina Ingalaterrako «kasuaren zuzenbidean» sartu zen. XVIII. mendean, Lord Mansfield bezalako epaileen eraginez, jurisprudentziaren printzipio orokorrak Frantziako lanetan bilatzeko joera azaldu zen, hala nola , Domat eta Pothier en lanetan, eta, batik bat, azken horrek betebeharrei buruz idatzitako tratatuan. XIX. mendean, ordea, Alemaniako pandektistikan bilatu ziren printzipiook.
‎Zernahi den ere, Holandako irakasleek garatu zuten nazio zuzenbidea beste inork baino gehiago, ikusi dugun moduan. Van Leeuwenek 1664an idatzitako liburua legeria erromatar holandarra izenarekin ezagutu zen, bietariko oinarriak zituelako, hala zuzenbide erromatarrarenak, nola Holandako iturrienak.
‎Horren Antiquitatum Romanarum syntagma izeneko lana 1719an argitaratu zen lehenengoz, eta gero hogei argitalpen egin ziren. Lan horretan, antzinako iturriak jorratu zituen, xehetasun interesgarri ugari aipatuz, baita zuzenbide erromatarraren kategoria zein figurak ere, Justinianoren Erakundeetako hurrenkerari eutsita; hori gorabehera, Heinecciusek gero ez zuen erakutsi kategoria horiek nola garatu ziren Justinianoren ostean edota nola lotzen zitzaizkion garai hartako zuzenbideari. Horren arrazoia, alabaina, ez zen izan Heineciusek ez zuela interesik garai hartako zuzenbidearen gain; kontrara, zuzenbide zibil modernoari, zuzenbide germaniarrari eta zuzenbide naturalari buruzko oinarrizko azalpenak ere argitaratu zituen beste alde batetik.
‎Horren Antiquitatum Romanarum syntagma izeneko lana 1719an argitaratu zen lehenengoz, eta gero hogei argitalpen egin ziren. Lan horretan, antzinako iturriak jorratu zituen, xehetasun interesgarri ugari aipatuz, baita zuzenbide erromatarraren kategoria zein figurak ere, Justinianoren Erakundeetako hurrenkerari eutsita; hori gorabehera, Heinecciusek gero ez zuen erakutsi kategoria horiek nola garatu ziren Justinianoren ostean edota nola lotzen zitzaizkion garai hartako zuzenbideari. Horren arrazoia, alabaina, ez zen izan Heineciusek ez zuela interesik garai hartako zuzenbidearen gain; kontrara, zuzenbide zibil modernoari, zuzenbide germaniarrari eta zuzenbide naturalari buruzko oinarrizko azalpenak ere argitaratu zituen beste alde batetik.
‎Betebeharrak borondatezkoak edo ez borondatezkoak izan zitezkeen. Lehenengo kategoriara biltzen ziren hala kontratuzko betebeharrak, nola gozamenek eta lur zortasunek eratorritakoak. Bigarren kategoriak, berriz, delituaren ondoriozko betebeharrak jasotzen zituen.
‎Hala ere, borondatezkoak ez ziren betebeharrek ere erantzukizun pertsonalak sorrarazi ahal zituzten, Justinianoren Erakundeetan kuasikontratuzko betebehar moduan sailkatutakoak, hain zuzen ere. Oinarrian, halakoak ziren kontratu, delitu edo kuasidelituek eratortzen ez zituzten erantzukizun pertsonal guztiak, hala nola : tutoreek euren apopiloei begira zituztenak, edota jabekideek euren artean zituztenak; lehen, erantzukizun horiek pertsonarekin eta jabetzarekin batera arautu ziren, hurrenez hurren.
‎Testu horretako 8367 artikuluak bertako hizkuntzan idatzi ziren, kategoria erromatarren arabera sailkatuta. Testu horrek erasoak jasan zituen alde guztietatik, hala kontserbadoreen aldetik, euren lurralde pribilejioak galtzeko arriskua ikusita testua urrunegi zihoalako, nola erreformisten aldetik, testu horrek ez zekarrelako aurrerapauso handirik. Azken horien kritikek azpimarratzen zuten osagai erromatarrek itxura zaharkitua ematen ziotela kodeari.
‎Horien artean ezagunena Traité des Obligations izenekoa izan zen, hein handi batean zuzenbide erromatarrak eratorritakoa. Zuzenbidearen printzipio orokorrekin batera adibide argigarriak eskaintzen zituen beti, araua praktikan nola aplikatu erakusteko. Pothierren lan hori segidan itzuli zen beste hizkuntza batzuetara, XIX. mendeko Europa osoan zehar transakzio guztietan erabiltzeko moduko eredu bihurtuz.
‎XVIII. mendearen azken aldera, grinarik gabeko so egile orok pentsa zezakeen zuzenbide erromatarra ez zela oinarrizko osagaia europarren ikusmoldean. Zernahi gisaz, oraindik ere zuzenbide erromatarrak eratorritako hainbat hitz erabili ohi zituzten haiek, hala diskurtso moral nahiz politikoan, nola nazioarteko diplomazian. Ulerbidez, 1789an Thomas Jeffersonek Paristik idatzi zionean Ameriketan zegoen James Madisoni belaunaldiz belaunaldi berrikus zezan Estatu Batuetako Konstituzioa, azpimarratu zuen ageri agerikoa zela «lurra gozamenpean dagokiela bizidunei».
‎Savigny buruzagitzat jarrita, erromanisten asmoa zen, hala osagai ez erromatarren eraginez faltsututako zuzenbide erromatarra garbitzea, nola testuetako printzipio unibertsalak ateratzea. Ildo horretatik, Savignyren lehenengo ataza izan zen Justinianoren testuen bertsiorik zehatzena berreskuratzea, eta testu horien iraupena aztertzea, Erdi Arotik haren garaira heldu arte.
‎Horretarako oinarriak jarri zituen, Zuzenbide erromatarraren historia Erdi Aroan izeneko lanean; Europako liburutegi garrantzitsuenetako eskuizkribuak bere kontura ikertu ostean sortu zen sekulako lan hori. Bertan, xehetasunez deskribatu zuen zuzenbide erromatarraren testuek nola gainditu zituzten garai ilunak, eta XII. mendean zergatik ekin zitzaion testuok aztertzeari. Eskola Historikoaren aldekoek ulertu zuten probidentziaren esku hartzeari esker jazokizun esanguratsu bat gertatu zela, Savignyk hasiera eman zionean bere eskolari.
‎Erromarekin zituen loturak apurtu zituenean errege Henrike VIII.ak zuzenbide kanonikoaren irakaskuntza formala deuseztatu zuen, baina praktikan, Ingalaterrako elizako auzitegiek berori aplikatu zuten ezkontza zein testamentu gaietan; are gehiago, erreformaren osteko doktrina kontinentala ere izan zuten kontuan. Beste alde batetik, zuzenbide zibilaren irakaskuntza indartu zen, Henrike VIII.ak hori hautatu zuelako Oxford eta Cambridgen ezarri zen Regius Chairsaren barruko gai bezala, Berpizkundeko beste gai batzuekin batera, hala nola , greziera, hebreera edota teologia protestantea; halako gaiak koroak aukeratu behar zituen, eta oraindik ere horrela egiten da.
‎purgaziokidetza (zinkidetza). Judizioetan, eskuarki egitateak azaldu eta zuzenean ematen zituzten ondorioak, baina ez zuten aipatzen nola heldu ondorio horietara. Erkidegoaren tradizio juridikoa zaintzeaz arduratu behar ziren, baina horretan Schöffen deitutako horiek eragin handiagoa ala txikiagoa izan zezaketen, erkidegoak eurei begira erakutsitako errespetuaren arabera.
‎Schöffen zirelakoen auzitegiek ahozko prozedura tradizionalari ekin zioten, baina zuzenbide erromatarrak eragin eskasa izan zuen zuzenbidearen praktikari begira. XV. mendearen azken hamarkadetan, Schöffen deitutakoen auzitegi batzuek, hala nola Frankfurt am Main hiri askekoek, erabaki zuten prozedura erromatar kanonikoaren aldaera bat erabiltzea, abokatu profesionalak idatzitako alegazioekin. Aldaketa hori ez zen etorri legearen bitartez, ezpada auzilarien eta euren aholkulari juridikoen eskutik.
‎Alemanian, aldiz, ohiturak ez ziren kodetu, eta prestakuntza hain ona ez zuten Schöffen horiek zailtasunak izan zituzten auzilarien argudio juridikoei aurre egiteko; arean ere, auzilarien abokatuek argudio sofistikatuak biltzen zituzten auzitegietan aurkeztutako alegazio idatzietara, zuzenbide erromatarraren aipamenetan oinarrituta. Laguntza eskatu zieten, hala heziketa juridikoa zuten funtzionarioei, nola toki bakoitzeko unibertsitatean zuzenbide fakultateko irakasle zirenei, euren jakituria juridikoa erabili ahal izateko. Berriro aipatu zuten idatzita ez zegoen ohitura frogatu behar zela, eta hori zentzugabea izanez gero, bazter utz zitekeela.
‎Leydeneko Zuzenbide Fakultateari hasiera hasieratik esleitu zioten kontuzko lekua unibertsitatearen barruan. Ikasturtea irekitzeko prozesio solemnean, lau jurista erromatar agertzen ziren Biblia Sakratu eta Lau Ebanjelioen ostean, hala nola , Juliano, Papiniano, Ulpiano eta Triboniano. .
‎«Azkenean, laburpen txiki batean jorratzen dituzte, zuzenbidearen ozeano zabalean eztabaidatuko diren gai guztiak, zuzenbide unibertsalaren aurkibide orokorra eskainiz». Auzitegietan abokatu moduan nola jardun irakasteko, disputationes izenekoetara jo zen; halakoetan, ikasleek tradizio bartolistako iruzkingileak aipatzen zituzten.
‎Erroman, monarkiaren ordez, patrizioek menderatutako errepublika ezarri zen, eta horiek Ius civile deiturikoa nola interpretatzen zuten ikusita, plebeioek XII. Taulak aldarrikatzea eskatu zuten. Mainek esperientzia erromatarra orokortu zuen, hauxe baieztatuz:
‎Alemaniako erromanistek ez zuten miatu nahi iruzkingileek edo Holandako eskolako autoreek nola egokitu zuten zuzenbide erromatarra, garai hartako beharrizanei erantzuteko. Kontrara, humanismo berri baten espirituak bultzatuta, testuetan isilbidez jasotako egitura juridikoa erakutsi nahi zuten.
‎Halako bat izan zen jabetza zatitzea, jaunari emandako dominiun directum etabasailuari aintzatetsitako dominium utileren artean; Doneauk frogatu zuen zatiketa hori onartezina zela egiazko zuzenbide erromatarrean. Baina jabetza ez bazen erdibanatzen jabearen eta basailuaren artean, nola zehaztu ahal ziren horietako bakoitzaren interesak. Zortasunaren kontzeptu erromatarra, hots, lurraren gaineko zama, erabil zitekeen jabearen zein basailuaren interesa zehazteko.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia