Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 234

2000
Nola lotzen dituzu kazetari eta idazle lanak?
‎Lan hauen egileak, berdintasuna eta gizatasunagatik arduratuta, honako galdera egiten du: " Nola lotu ekonomia berriak agintzen dituena eta sustrai geografiko, kultural eta nortasunezkoak. Aukera berdintasuna balore humanistenganako eta lan duintasunarenganako errespetua, gizarte babesa, enplegua, herriarekiko atxikipena... bizitzari zentzua ematen dioten derrigorrezko beharrizanak dira.
‎Eta agian hala behar du izan. Arazoa da idazleok nola lotzen dugun hori gure bizimoduarekin. Nik profesional izan nahi badut, katakunbetan ez naiz ondo ibiliko.
‎Niri ez zait interesatzen diskurtso politikoa bere horretan, ezta diskurtso poetikoa, ez badu deus esaten errealitateari buruz. Beraz, nola lotzen diren bi horiek: horixe da galdera nagusia.
‎Lanbide irakaskuntzak ere bazuen bere lekua legearen barruan, baina ez gara gu gai hau aztertzen luzatuko, gure helburu nagusia eta hori da, hain zuzen, egindako hurbilpenaren arrazoia irakaskuntza maila ezberdinak elkarrekin nola lotzen ziren ikustea baita.
‎Nola bentzutuko nituen haragiaren tormentak eta kontrak, eta nola eginen nuen, bada, soseguaren porturat, baldin tentamenduak behin eta berriro akometatzen baninduen, atsedenik gabe, baita konfesatzen nintzenean eta ustez porturatzen nintzenean ere, eta baldin tentamenduaren lur linburietan labaintzen eta linburtzen banintzen, nola oina zur ezkoztatuaren gainean, baita erortzen ere, ezezko guztien arteko baiezko haietarik bat zela kausa, kontzientzia garbitu bezain fite likisten ninduena? Nola lot eta amarra nezakeen neure imajinazinoa eta nola jar nezakeen hura neure menerat, baldin imajinazinoa haizea bezalakoa bazen eta baldin ez bazegoen hura lotzerik ez amarratzerik?
‎Haatik, erlatibitatearen teoriak ez zien azken hitzik eman Zirkuluko tesiei, batez ere eragina elkarrenganakoa izan zelako eta batak bestearen beharra zuelako. Erlazio honetaz adituek diotenez," ez dago itxaropen posiblerik ez erlatibitatearen teoriaren garapena ezta XX. mendeko positibismoa ere ulertzeko, beren arteko eraginaren deskribapen zehatza emanez ez bada" 15 Horregatik da garrantzitsua Zirkuluko ideiak bere garaiko zientziarekin nola lotzen ziren ikustea.
2001
‎Eta, gainera arazo metodologiko larria, esan behar baita poeta eta estetika desberdinak agertzen direla talde osoaren izenaren barnean. Nola lotu Gimferrer eta Martínez Sarrión en poesiak. Eta gureari dagokigunez, nola hitz egin orokorrean Etiopiaz edo Izuen gordelekuetan barrenaz gauza bera balira bezala?
‎Baina azal dezagun xeheago nola lotzen dituen ikuspegi bakoitzak binomioaren bi gaiak (edo, disjuntibaren bi adarrak?, Marina-ren hitzetan esanda): formaeta ekintza.
‎Baina, orduan, nola lotu isiltzeko eta aldi berean hitz egiteko beharra. Bada, hain zuzen, isiltasunaren bidez mintzatuz, ez esatearen bidez esanez, mututasuneanerortzeke.
‎Aurreko ondorio berriagoen artean daude: 1) motibazio intrinsekoa eta estrinsekoa kontuan izatea, eta horiek beste motibazio motekin nola lotzen diren aztertzea; 2) motibazio intrinsekoaren eragina 2Hren jabekuntza mailan, baina baitabeste aspektu batzuetan ere, adibidez: a) ikaskuntzan irautea, b) lortzen dengaitasun maila mantentzea, c) 2Hren erabilera indartzea; 3) beste mota batekoaldagaiak kontsideratzea, adibidez:
‎Zentzu horretan, gure lanean zenbait motibazio mota aurkituditugu, horien arabera gure berrikusketa berezia proposatu ahal izateko. 4) Motibazio mota asko behar izatea gauza bat da, eta horien artean zeintzukgertatzen diren testuinguru bakoitzean beharrezkoenak beste gauza bat.Guk aztertu ditugun bi laginetan zeintzuk diren frogatu dugu enpirikoki, mota bakoitza euskalduntze maila ezberdinekin nola lotzen den ere aztertudugu, baina horrek ez du esan nahi modu bereko erlazioak aurkitu daitezkeenik beste ukipenezko egoeretan; hau da, egoera eta testuinguru ezberdinen arabera ulertu behar dira bai motibazio mota ezberdinen beharra, etabaita zein motatakoak izango diren garrantzitsuenak ere. 5) Motibazio motaezberdinen artean lan honetan berriena, transmisio kanpainako orientaziomotibazionala?
‎Dudarik gabe oso datu interesgarria zitekeen. Hala ere ez nekien nola lotu kasuarekin.
2002
‎Hori Euskal Herriaz dugun kontzeptuarekin dago lotuta. Gure kontzeptua izango bada pena bat dela hau Hernani bezalakoa izatea, nola lotuko gara beste mugimenduekin, nola joango gara beste herritarrekin batera. Oso zaila da.
‎Egia da Gasteizen bidegorri asko dagoela eta bat batean etorbide batean bukatzen zaizula eta pasatzeko bizikletatik jaitsi behar duzula edo semaforoa berde jarri arte zain egon. Halako egoerak badaude, baina kasu horretan ere, nahiago dut bidegorriak egotea, ondorengo arazoa delako horiek nola lotu haien artean zirkuitu bat osatzeko. Gasteizen euskal hiztunekin ere berdin gertatzen da, asko daude baina haien artean lotu gabe.
‎Kasuren batean angelua 45 gradukoa izan daiteke. Kasu horretan, nola lotu angelua osatzen duten bi zuren aldeetako ertzak. Kontuan har daitezkeen zenbait aukera daude.
2003
‎" Guretzat ez zen arazo bat musika hori euskal hizkuntzarekin uztartzea. Egokitzea besterik ez zen, hitzak nola ahoskatu, hitzak musikarekin nola lotu. Nik ulertzen dut garai hartako bertsolari edo kantari tradizional bati zaila egitea rocka eta euskara batera entzutea.
‎Jaitsiera txiki bat, baina baikortasunera bultzatzen duten datuekin, 16 urtetik gorako espainiarren %16, 8k ez erretzailetzat jotzen zituztelako. Kopuru horiek erakusten dute nola aldatu den tabako kontsumoa biztanlerian, nola uzten duten gizonek halako ohitura kaltegarri hori, eta nola lotzen diren emakumeak. Duela hamasei urte, herrialde hartan% 30 gizonezko erretzaile gehiago zegoen emakumezkoak baino.
‎Notarioari eskritura publikoan gure azken borondatea adieraztea da kontua, eta notarioak lekuko gisa jokatzen du. Horri esker, notarioak aholku emango digu klausulak legearekin bat etor daitezen, zer baldintza eska ditzakegun, planteatzen ahal zaizkigun egoerak nola lotu eta abar. Notarioak, testamentuaren testua idazten duen aditu gisa, testamentuaren edukia Zuzenbidearekin bat datorrela eta legitimoak errespetatzen direla bermatzen du.
‎Zientzialariak ere harritu egin ziren, batetik, “LacY” proteinaren erdian urez betetako barrunbe handi bat dagoelako, eta, bestetik, mintza zulatzen duten sei segmentu proteiko helikoidaleko bi multzoetan espero ez zen simetria dagoelako. Kaback en arabera, garrantzitsuena da LacY ren egiturak adierazten duela nola lotzen zaizkion proteinaren aminoazidoak azukreari eta protoi bati, eta nola eskoltatzen diren mintzean zehar. Prozesu konplexu horretan, elkarreraginen koreografia intrintscada bat agertzen da, zeinetan parte hartzen duten aminoazidoek beren funtzio zehatzak betetzen baitituzte; proteinaren urez betetako barrunbea, berriz, kanpotik begiratzen duen konformazio batetik barrurantz begiratzen duen beste batera aldatzen da.
‎Baina neurona lotura horiek badirela jakiteak zalantzan jartzen ditu neurologoek argitu ez dituzten zenbait gai. “Garunaren egitura neuronala ezagutzen saiatzen gara, baina oraindik ez dakigu zer neurona mota dauden burmuinean, neurotransmisoreak, eta nola lotzen diren elkarrekin. Hala ere, badakigu neurona bakoitzeko sinapsi kopurua 100 eta 100.000 artekoa dela garun berean”, esan zuen fisiologiako katedradunak eta neurozientzian adituak.
‎Egia esan, elikagai batzuen babes efektuari buruzko hipotesi onargarriak daude, baina nola neurtzen da hori modu fidagarrian behaketa azterlanen bidez? Nola lotzen da behar bezala zuntza hartzea eta minbizia izateko arrisku txikiagoa, adibide berarekin jarraitzeagatik, Txinan eta Espainian, hain desberdinak diren gozagarri, lehengai eta sukaldaritzako ohiturekin. Hori gutxi balitz, badira kontuan hartu beharreko beste faktore batzuk ere, hala nola ingurumen baldintzak edo antolamendu genetikoa.
‎Egia da, gizaki guztiek lehenengo bi legeen espirituaren arabera jardungo balute, bakoitzak zuzentasunez interpretatuko lukeela zer eskatzen duen seme alabak gurasoen oinordeko izateko agintzen duen legeak, baita ondasunak testamentu bidez xedatzea ahalbideratzen duen legeak zer agintzen duen ere. Bestela esanda, kasu horretan gizakiak jakingo luke bi xedapen horiek nola lotu bere ondasuneta familia egoerarekin, edota seme alabei begira dituen eginbeharrekin; halaber, gizakiak beste pertsona bat aitortu behar izango balu edo norbaiti eskuzabaltasunen bat eman balio, jakingo luke harako xedapenak nola egokitu egoera horiei. Baina gizaki orok ez dio espiritu horri ekiten; alderantziz, batzuek euren ondasunak xedatzeko askatasunaz abusatu edo ondasunon nahiz negozioen egoera jakin ez, eta seme alabei begira dituzten eginbeharrak urratzen dituzte.
2004
‎historia »noiz eta zergatik joan ziren, eta abar», baina baita gaur egungo egoera ere: nola lotzen diren Euskal Herriarekin. Gure lanak hemengo unibertsitateetan erabil ditzaten nahiko nuke, eta diasporari buruz jakin nahi duenak ere gure materialak hartzea.
‎Edariari totalitarismoaren zaporea dario: jakina, nola lotuko ditugu bada hain modu estu eta gogor horretan hizkuntza, pentsaera eta herritasuna euskal. Berak hitzetik hortzera darabilen totalitarismo horren asmatzaileek gure herrian etnozidioa azken bururaino eraman ondoren, nola hasiko gara bada gu errealitate ñabar hau euskaldun huts bihurtu nahirik?
‎Inplizituki uler daiteke euskaldunen eta euskararen eremua delako aukeratu dituela (gero egitarau proposamenean euskarari egindako erreferentziak ugariek inpresio hau baieztatzen duten). Interesgarria da, ordea, Euskal Herria subjektu historiko gisa eraikitzen dagoela eta subjektu hau Europakorekin nola lotzen duen ikustea:
‎Gaur, igenomikaren hasieran gaude. Profil genetiko jakin bat gaixotasun batekin nola lotzen den ikertzen dugu. Gaur egun, hiperkolesterolemian, Parkinsonean, obesitatean eta abarretan parte hartzen duten dozenaka gene ezagutzen dira, eta bakoitzaren genomak gaixotasunerako joera erakusten duela jakin dezakegu.
‎Merkatu azterketa” k talde horietako elikagaiek beren ontzietan ematen duten informazioa aztertzen du, eta alderdi hauek aztertzen ditu: osagai funtzional erantsia, osagaia nola lotzen zaion marka komertzialari, erabilitako alegazio funtzionala, nutrizio efektuaren azalpena edo ez, hori bermatzen duten azterketa zientifikoak, eguneroko kopuru gomendatua, biztanleen adierazpen edo taldeak, bizimodu osasuntsuari buruzko gomendioak, etiketatzean agertzen diren publizitate esaldiak, logotipoak eta marka bereko beste produktu batzuen sustapena. Erakundearen arabera, “Kolesterola zaintzeko modu zaporetsua”, “hezurrak zaindu”, “ekintza antioxidatzailea”, “zuntz lipoaktiboarekin”, “osasun integrala”, “gorputza zaintzeko”, “gantza kentzen dute, osasuna gehitzen dute”, gero eta gehiago agertzen dira elikagai funtzionalak edo “zuntz bidezko elikagaiak” (zuntzarekin, bifidusarekin, kaltzioarekin, bitaminekin) etiketatzean.
‎Hala ere, lehenen kasuan ez dira beti akastzat hartzen. Horregatik, komeni da jakitea zein korapilo mota den kaltegarriena eta nola lotu.
2005
‎Perpausa simpleak eta menderagailurik gabeak idazten baditugu, ideien arteko lotura edo kohesioa lortzera joko dugu. Perpausa bakoitzak ideia bat adieraziz, esaldia esaldiarekin nola lotu, hori da gakoa, testu simplea bezain
‎Jakin ezazu nola lotu bi expiroflex hodi
2006
‎Prozesu osoan giltzarri bilakatuko da. Alderdien mahaiei dagokienez, esaterako, seguruenik bi mahai eratuko dira, bata EAE mailan eta bestea Nafarroan eta ikusi da biak nola lotu teilatu bereko dinamikan ibili daitezen. UPNk hartuko duen jarrera izango da oztopo handiena, beste indarrek, PSNk barne, argi baitute eratu behar dela.
‎Gazteak dira herri txikietatik alde egiten dutenak. Nola lotu gazteak Zeraina?
‎zeintzuk dira gatazka horren ondorioak? Nola lotzen gaituzte. Gatazkari kanpotikbegiratzeko gonbite bat da Lertxundirena.
2007
‎Aurrez ateak desmuntatzea komeni da, planoan eta erosoago lan egiteko. Horrela moldura kentzea lortzen ez badugu, moldura ateari nola lotu zaion ikusi behar dugu, buztana edo iltzeak soilik erabili diren. Lehenengo kasuan, isatsa biguntzen saia gaitezke, zura aire beroko pistola batekin berotuz.
2008
‎Posible ote da ataka hori ez balego bezala bizitzea eta bizitzearen poderioz ataka desagertzea? Ez dakit, baina lehertzen nauena zera da ataka horrek nola lotzen gaituen malenkoniari. Lehen asko maite nituen poema malenkoniatsuak iraganean galdutako objektu idealizatua (orainetik eraikia, jakina) ezin errekuperaturik aritzen diren poema horiek, baina azken hamar urtetatik hona, neurri batean," faltsuak" iruditzen zaizkit.
‎Hiri handiaren inguruan dauden aireportuak, tren geltokiak eta abar bezala da: nola lotzen duzu garraio hori herri txikiagoekin eta auzoekin. Are inportanteagoa da hori gurea bezalako kasuetan:
‎Ez gara arituko orain E. Baxoken biografiari iruzkina egiten. Iparraldeko euskalduntasunaren azken hamarkadetako bilakaerari bere bizitzaren historia nola lotzen zaion ikusteko hor ditugu hainbat datu: kasu batzuetan euskararen erakundetzea bultzatuz, eta, besteetan, erakundeen bitartez euskararen aldeko plangintzetan, ekintzetan eta ikerketetan parte hartuz; erakunde publikoetan gehienetan, baina baita erakunde sozialetan ere, beti modu aberatsean euskararen alde lanean aurkituko dugu Baxok.
‎Nafarroako eta Euskal Autonomia Erkidegoko curriculum legeei dagokienez, Hizkuntza eta Literatura irakasgai bakar gisa proposatzen dute, baina edukiak modu beregainean zehazten dituzte; hau da, ez daude uztartuta hizkuntz eta literatur edukiak. Zatiketa horri gehitu behar zaio literaturaren alorrean gertatzen den beste bereizketa bat; izan ere, EAEko nahiz Nafarroako curriculumetan literaturaren ikuspegi historikoa eta praktikoa biltzen dira, baina ez da proposatzen nola lotu bi ikuspegiok. Hori horrela, testuliburu askok banatu egiten dituzte teoria (literaturaren historia) eta praktika (testuiruzkinak, batik bat).
‎Txoria bere kasa kantatzen ari denean, aldiz, genearen espresioa asko txikitzen da. Hori oso polita da; horri esker, lehenengo aldiz ikusi ahal izango dugu nola lotzen diren jadanik identifikatuta dugun gene baten erregulazioa eta portaera jakin bat (kasu honetan, kantua).
‎Orain, ikus dezagun nola lotzen den zerbitzariaren eta bezeroen kontrol informazioa. Batetik,/ etc/ passwd,/ etc/ group eta/ etc/ shadow fitxategi lokaletan informazio minimoa egongo da, modu lokalean bakarrik atzi dezaketen erabiltzaileen zein taldeen informazioarekin.
‎Horregatik hedatu da hainbeste azken urteotan. Artikulu honetan, suaren aurkako bernizak suteen hedapena eta eragina moteltzeko ematen duen laguntza deskribatzen da, bai eta produktu horren ezaugarriak eta aplikazioa eta suaren aurkako araudiarekin nola lotzen den ere.
Nola lotzen dituzu Eliza eta euskara?
‎Ezin izan du burua loak eskatu ohi duen moduan arindu, sosegatu, kezkagabetu. Jaiki orduko jabetu da bart baino askoz argiago dakiela nola kontatu behar duen kontatzea falta zaiona, nola lotu behar duen lotzea falta zaiona. Idazteari ekin dio, argi eta gogoz, hariari bart utzitako lekuan helduta.
‎– Nola lotzen duzu hau eguneroko batekin?
‎Hau berriz aurreratuz mahai izkinan erdi jarria, horra nola lotu zen bertsuka:
2009
‎Bai, gurean ere baziren zinema egin zutenak, nola ez!, baina… Nik barruan neramatzan kopla zaharrak. Gaztetatik konturatzen nintzen nola lotzen diren naturan gertatzen direnak norberari agitzen zaizkionekin. Arranoak bortuetan/ gora dabiltza hegaletan.
‎Etorkizunean, eta hiru ikertzaile horiek egindako urratsen atzetik, bakterioen aurkako borrokan antibiotiko hobeak diseinatu ahal izango dira. Izan ere, hirurek antibiotikoak erribosomei nola lotzen zaizkien ikertzen jardun dute buru belarri, eta dagoeneko zenbait erakundek erribosomen egiturak erabiltzen dituzte gaur egun antibiotiko berriak garatzeko orduan.
‎(ABG, 27). Naturako fenomenoek Orbelaun eta Arantzazu nola lotzen duten. Gandiaga nola lotzen duten bere haurtzaroari?,. Ta ume nintzanetik,/ ta Ariztileun eko arruan,/ urtara niñoian bakoitzez?, poesian adierazen da, ezin dugu dena aipatu orain (E, 180 zenb.). 60ko lehen urteetan, Kolegioko irakasleen udako opor egunak igarotzera Bermeoko Anaidira joaten zen.
‎(ABG, 27). Naturako fenomenoek Orbelaun eta Arantzazu nola lotzen duten. Gandiaga nola lotzen duten bere haurtzaroari?,. Ta ume nintzanetik,/ ta Ariztileun eko arruan,/ urtara niñoian bakoitzez?, poesian adierazen da, ezin dugu dena aipatu orain (E, 180 zenb.). 60ko lehen urteetan, Kolegioko irakasleen udako opor egunak igarotzera Bermeoko Anaidira joaten zen.
‎etxeari lotuta agertzen bazitzaion ezinbestean? Nola lotu muturrekoak ziruditèn bi eredu haiek, bateraezinak baziren. Atzera eragiten baitzion bere alaba kuttun hura batetik bestera irudikatzeak, Madrildik Parisera eta Paristik Milanera, buhameak edo zirkuko jendea bezala, mila arriskuren erdian eta noiznahi galbidean?
‎Gainera, emakumezkoek generoaren araberako estresatzaile espezifikoak jasan behar dituzte (genero indarkeria eta genero diskriminazioa), emakumeen estres mailan eragina dutenak eta gizonezkoek jasan behar ez dituztenak (Baez, 1994). Ikus dezagun orain nola lotzen diren faktore sozial horiek maila psikologikoarekin, zehatzago estresaren bizipenarekin, eredu biopsikosozialak proposatzen duen moduan. Bereziki, izaera sozialeko baina ondorio psikologikoak etabiologikoak dituen estresaren fenomenoari erreparatuko diogu, emakumezkoensintoma fisikoekin izan ditzakeen harremanei arreta berezia eskainiz.
‎Azken batean, helburua da talde adimenaren programa gauzatzea: hau da, zehaztea nola lot ditzakegun pertsona horiek guztiek, elkarren arteko lehia eta lankidetza baliaturik, produktu bat, ideia bat edo dena delakoa sor dezaten, ahalik eta modurik adimentsuenean.
‎Gaurko immigrazioak oso ezberdina ematen du. Nola lotu duzu egoera hura gaurko etorkinekin?
‎Esan nahi baita Nazariok ez zuela koruko zuzendariak esan ziona garbi ikusten; edo, beharbada, garbi ikusten zuen, baina guztiz beste era batean; Nazariok, izan ere, gogoan behar zuen zenbateraino maite eta gurtzen zuen Ada –bere alaba kuttuna, lantegitik itzultzean besoetan heldu eta zerura jaurtitzen zuena, besoetan berriro hartzeko! –, eta gogoan behar zuen, halaber, beste xehetasun bat... hura ez baitzen, seguru ezetz, emakume batentzako bizimodua!; nola, bada, baldin eta Nazarioren iruditegi pertsonalean emakumea –emakume zintzoa, alegia– etxeari lotuta agertzen bazitzaion ezinbestean? Nola lotu muturrekoak ziruditèn bi eredu haiek, bateraezinak baziren. Atzera eragiten baitzion bere alaba kuttun hura batetik bestera irudikatzeak, Madrildik Parisera eta Paristik Milanera, buhameak edo zirkuko jendea bezala, mila arriskuren erdian eta noiznahi galbidean...
‎Har dezagun aintzat katolizismoa. Nola lotzen zaio katolizismoa etikari. Hiru iturri nagusi aipa daitezke lotura hori funtsatzeko.
‎Halarik ere, bide honetan zailena iruditu zaidana, eta hemen sarreran aipatu beharrekoa dena, da nola lotu ideia hori (pentsamenduaren genesiaren historia) eta filosofiaren egungo korronteak. Nola lotu gaurko filosofiaren egoera eta filosofiaren historia bera.
‎Halarik ere, bide honetan zailena iruditu zaidana, eta hemen sarreran aipatu beharrekoa dena, da nola lotu ideia hori (pentsamenduaren genesiaren historia) eta filosofiaren egungo korronteak. Nola lotu gaurko filosofiaren egoera eta filosofiaren historia bera. Zer zerikusi dago?
2010
‎Oraino ez dira xehetasunetan sartu halere, eta deabrua xehetasunetan gordetzen da. Alegia, nola lotuko dira eskuduntza duten gune horiek. Gai batzuetan, beharbada, hobetze bat izanen da, bestetan, erabakiguneak herritarrengandik urrunduko direla aurreikusten da.
‎Hain zuzen, McKenzie irakasleak zerabilena istripua izan zuenean. Ez zen kasualitatea izango, noski, baina nola lotu zitzakeen xehetasun solte horiek guztiak Carlosen heriotzarekin?
‎Ba ote dago metodologia egokirik interakzionismoaren perspektibarekin lotzeko? Nola lotu elkarreragin perspektiba eta berbaldiaren analisia?
‎begien bistan ez izatea hizkuntza formen eta komunikazio egoeraren (hots, instantzia sozio diskurtsiboaren) arteko lotura. Gure sermoien kasuan, zehazki, galduko genuke aukeratu ditugun bi azter unitateen lotura aktiboa fenomenook gertatzen diren komunikazio egoerarekin; bestela esanda, ez genuke jakingo izernordainak eta diskurtso ekarria (bestearen diskurtsoaren) nola lotzen diren enuntziazio instantziarekin, gure kasuan, Elizaren aurpegi linguistiko batekin, sermoiarekin. Gogora bedi sarreran esan dugula fenomeno linguistikoak goitik beherako norabidean aztertu beharrean gaudela.
‎ABEL. Baina oraindik ez dakigu nola lotu Klaudia kontu honekin. Ez daukagu horren frogarik.
‎Gorantz eraginez gero, kometa askatu egiten da, eta ez dugu arazorik izango. Kometa nola lotzen den erakutsiko dizuet... oso korapilo erraza da. Zinta hemendik sartzen da, barrutik, korapiloan sartzen da eta ito egiten du.
‎erakutsi, sokak nola lotu irakatsi
‎Identitatea Liburuan etengabe hitz egiten da identitateaz, liburuaren koordinatzailearen hitzetan," gay, lesbiana, transexual edo transgenero batendako bere buruari askotan egin dion galdera baita". Identitate hori nazio identitatearekin nola lotzen den aztertu dute liburuan. Atal horretan protagonismo berezia izan du Juanjo Olasagarrek.
‎Berdabiorenean ez baitzen holakorik, On Manuelek, hiruxki Mikolas idazle haundiak eta enparauek apainduaz besterik. Eta ikus Xabier Kaltzakorta markinar eruditoak nola lotzen dituen bi kontaerok, hain zuzen ere, Antonio Zavalaren omenez [44]:
‎Ez baitira kontu horien azpildurak ongi josten. Ikus dezagun testiguek nola lotzen duten Fraixku Villanueva meategi auzipetuarekin.
‎Har dezagun aintzat katolizismoa. Nola lotzen zaio katolizismoa etikari. Hiru iturri nagusi aipa daitezke lotura hori funtsatzeko.
‎Izan ere, usteak albo batera uztea zaila izaten da, baina Dupin gauza izan da ariketa hori egiteko. Detektibearen kasuak eta gurutzegramaren analogiak erakusten digute nola lotzen eta txirikordatzen diren usteak eta ebidentziak. Usteek ebidentziak interpretatzeko unean eragina badute ere, usteak eta ebidentziak ez dira nahastu behar ikerketaren bidean.
Nola lotzen gara
‎Urriaren 16an erabili zuten ikerketan zehaztu zituzten etorkizunerako trenen zirkulazio hipotesiak, eta bateraezintasunak agerian gelditu ziren. Txosten hartan ez zuten zehaztu, gainera, Bilboko portuko salgaiak nola lotuko diren Euskal Y-aren sarearekin. Jaurlaritzak konponbidea proposatu dio Espainiako Sustapen Ministerioari.
‎Iruña Veleiako ostrakak dezifratzea zaila da benetan; ez dakit nola lot daitezkeen pila pila, maite eta patata hitzak. Beraz, klabea asmatzearena...
‎Gaixo kronikoen kasuan, esaterako, heziago egongo dira sistema berri honekin, eta baliabide gehiago izango dituzte gerta litezkeen krisiei aldez aurretik aurre egiteko. Lopez Arbeloak esan zuenez, aztertzen ari dira nola lotu Internetera telebistaren bidez.
‎Eta nola lotzen duzu estatuaren esku hartze handiagoaren behar hori, lehen aipatu duzun lurraldeak indartzeko beharraren ideiarekin?
2011
‎Auzolana eta Batzarrea gizarte tresna komunalak izan dira, bestelako Euskal Herri bat egiteko. Adélaïde Daraspe ikerlariak 2011/9/4ko 7K n adierazten zuen moduan, XVII. mendeko bidaiariek Euskal Herria definitzerakoan euskaldunen sosegua nabarmentzen zuten; anaitasuna, elkar laguntza, lan komunitarioa, horrek larritasuna kentzen zuela adieraziz.Baina hori gaur egun nola lotu. Baditugu adibide garbiak.
‎ea nola garatzen diren Nafarroaren izaera berezia eta bere estrategia politiko propioa, eta ea hori nola ezkontzen den EAEko eta Euskal Herri osoko gainerako estrategiekin. Eta ea nola lotzen den hori Nafarroako sektore baskista eta ezkertiarrekin. Hori izan da bere sorreratik NaBaik abertzaletasunari egin dion ekarpen nagusia eta hori da, besteak beste, abertzaletasunak kontuan izan duena.
‎Nortasunaren dimentsioa. gai horri dagokionez, nola sailkatzen dute gizabanakoek beren burua? Nola lotzen dituzte hizkuntza eta nortasuna. Nola dago itxuratuta nortasunaren dimentsioa?
‎Aurrez, pazientearen DNAren sekuentzia jakinen anplifikazioa egin behar da, hau da, diagnostikorako interesgarriak diren zatien kopiak, eta horiek lotzen dira, edo ez, kristal gainean dagoen DNA sintetikora. DNAk non eta nola lotzen diren, jakin daiteke zer aldaera genetiko duen pazienteak.
‎Rodríguez Puertas doktoreak azaldu duen bezala, egindako ikerketaren emaitzei esker aukera berriak ireki dira dietak garunaren funtzionamendua, eta, zehazki, sistema endocannabinoidea, nola aldatzen duen eta aldaketa horiek buru arazoekin nola lotzen diren sakonago aztertzeko.
‎Baina horrek ez du esan nahi arriskua dagoenik, higiene eta manipulazio praktika egokiekin segurtasun maila handia lortzen baita. Ez dago azalpen argirik patogenoak, hala nola Listeria monocytogenes, Salmonella enterica edo E. coli, landareen hostoei nola lotzen zaizkien, baina badakigu nola saihestu elikagaiak patogeno horiek kutsatzea. Intsektizidak, pestizidak eta herbizidak erabiltzea da eraginkorrena, besteak beste.
‎Europako Batasunak (EB) finantzatutako “Survey of Health, Ageing and Erretirement” (SHARE) biztanleria azterketa handian parte hartzen dute. “Azterketa honek aztertzen du, besteak beste, nola eragiten dion jarduera fisikoak etorkizuneko depresioei eta alderantziz, eta nola lotzen diren jarduera fisikoko aldaketak depresioan denboran gertatzen diren aldaketekin”, adierazi du ikertzaileak. “Ikertzaileei erantzun beharreko galdera garrantzitsu bat adinekoak fisikoki aktibo egoteko zerk motibatzen dituen zen.
‎" Yosemiten 40 egun egon nintzen, eta opor egunak pilatzea zaila izaten da. Hori da gure oztoporik handienetakoa, oporrak nola lotu" azaldu du. IkusentzunezkoaJoseba Arlegik Yosemiten bizitako esperientzian oinarrituta ederra prestatu du. Argazki ederrak ikusteko parada izango da, musikaz lagunduta.
‎Animaliak elkarri loturik pasatzen zutela Bidasoa ibaia diote. Baina, nola lotzen ziren ba?: " Muturtik aintzinako manduaren buztanari loturik".
‎Hainbeste literatura, hainbeste fikzio, hainbeste psikoanalisi merke egin da ekuazio sinple horren lepotik: ohitura eta hormonak nola lotu, arrazoia eta pasioa nola uztartu norbere burua suntsitu gabe, zertan gauzatu norbere barruan gertatu eta galtzen diren batailak, eta kokots gora eta duin segitu kalean barrena oinez, duela zenbait urte geure buruaren baitan erridikulu joko genituzkeen itxura eta jarrerekin.
‎Ez, hobe zen Gloriak deus ez jakitea. Nahiago izan zuen ez esan nola lotzen zen bere aitaren adiskidantza hura XX. mendeko sarraskirik handienarekin. Nola etxe ondoan daukagun, uste baino askoz hurbilago, munduaren krudelkeriarekin nahi gabe lotzen gaituen hari muturra.
2012
‎Oso garrantzitsua da erreformei gogor erantzutea, baina baita langileei zer nolako proposamena egiten diegun ere. Nola lotzen dugun pobreziarekin, murrizketak egin eta gero pobrezia handiagoa baitator, eta pobrezia sartu behar dugu sindikatuon agendan. Mobilizazioetan ez dugu ezer baztertzen, eta, nioen bezala, grebaren aukera mahai gainean dago.
‎Koadernoen marjinak erabiltzea aurreztearren. Baina nola lotu kontu hau erabili eta botatzeko gure gizarte honekin. Nola uztartu aprobetxatzearen filosofia, jai baten 120 tona tomate alferrik galtzearekin?
‎Hekinah degul 5. Gainerakoek errepikatu egin zituzten hitz hauek zenbait aldiz, baina nik orduan ez nekien zer esan nahi zuten. Denboraldi hartan guztian oso deseroso egon nintzen, irakurleak pentsatuko duen bezala; azkenean, askatzeko ahaleginak eginez, lokarriak apurtzeko zori ona izan nuen, eta ezkerreko besoa zoruari lotzen zioten ziriak atera nituen; hala, besoa aurpegiraino eramanez, nola lotu ninduten jakin nuen; aldi berean, min handiegia eman zidan teinkada bortitzez, nire ileari ezkerraldean eusten zioten lokarriak ere askatu nituen pixka bat, eta gai izan nintzen orduan burua bosten bat zentimetro biratzeko. Baina izaki haiek hanka egin zuten bigarren aldiz, nik harrapatu ahal izan baino lehen; ondoren, oihu handi bat entzun nuen, oso zorrotza; hura isildu ostean, haietako batek ozenki Tolgo phonac deiadar egin zuen, eta une berean ehun gezi baino gehiago sumatu nituen gainean ezkerreko eskura botata, beste hainbat orratzek bezala zulatu nindutenak; beste botaldi bat ere egin zuten airera, Europan bonbak botatzen ditugun bezala; haietako asko, nire ustez, gorputzean jausi zitzaizkidan (nahiz eta ez nituen igarri), eta beste batzuk aurpegian, berehalaxe estali nuena ezkerreko eskuaz.
‎NEKANE pentsakor, nola lotu hari guztiak.
‎2?? Nola lotzen dira haurren beharrak gurasoen eta/ edo tutoreen betebeharrekin? 3??
‎> > Jarduerak 1?? Nola lotzen dira osasuna eta garapena artikulu honetan? 2??
‎Hark azaltzen duenez, “ikerketa horretan ikusi zen emakumeak gizonezkoak baino zaurgarriagoak direla, ez baita jatorri eskandinaviarreko gaixotasuna, eta bizitoki handia. Massachussetseko Begi eta Belarrien Zentroko, Channing Laborategiko, Brigham and Women ospitaleko eta Michigango Unibertsitateko ikertzaileek arrisku demografiko eta geografikoko faktoreak SXFren garapenarekin nola lotuta dauden argitu nahi izan zuten. “SXFren ezaugarri demografiko eta geografikoak Estatu Batuetako bi talde prospektibotan” izeneko azterlana ‘Ophthalmology’ aldizkarian argitaratu da.
‎Alabaina, are bitxiagoa da The Spokesman Review estatubatuar egunkariak nola lotzen dituen Marie Curie eta Etchegoyen irakaslea. 1911ko azaroaren 19ko zenbakian artikulu bat publikatu zen" Radioaren aurkitzailea originalegia Pariserako" izenburukoa.
‎Kapital orokorra da, esan nahi baita bizitzaren aspektu guztiak, egunerokotasuna, politika, bai eta kultura ere, bere barnean integratzen dituela. Hain zuzen, horren ikertzeak erakusten digu nola lotzen diren ETA eta haren ingurumen soziala, edo, beste era batez esana, zer harreman irrazional eta afektibo konplexu bilbatzen diren borroka armatuaren eta laguntzaile eta bozemaileen artean. (30)
‎Osorik nola pentsatu? Han, hor ‘ta hemen nola lotu. Desberdintasunak nola elkartu?
2013
‎Horrela, Zapirainen bertsoek izan ditzaketen alderdi poetiko edo literarioak alboan utzita, interesgarriagoa izan daiteke aztertzea Joxeren kantua emozioarekin nola lotzen zen, edo bihotz barnean zeuzkan sentimenduak nola azaltzen zituen.
‎Badaki kontatzen dituen istorioak ez dituela propioak, baina egiten duena «sorkuntza lana» dela irizten dio. «Kontua da nola lotu istorioak, nola kontatu, nola gaurkotu... Horrek pizten du sorkuntza».
Nola lotu daitezke bi mutur horiek?
‎Zukurik gabeko laranja erdi batekin entrenatzeko gomendatzen zuen, eta saioak egin nituen etxeko bainugelan, mingaina minberatzeraino. Mingainak elkarri nola lotu eta itzuliak eragiteko mugimenduak nola sinkronizatu ere agertzen zuen, baina mila aldiz irakurrita ere ez nintzen ulertzeko gai izan. Dantza egiten ikasteko argibideak ematea bezala zela iruditu zitzaidan, eginez ikasi beharreko gauza, baina ikastetxeko korridorean neskarekin gurutzatzen nintzen bakoitzean mingaina modu arraroan mugitzen ote zuen iruditzen zitzaidan, eta ez nintzela eskatzen zidan maila ematera iritsiko erabaki nuen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
nola 183 (1,20)
Nola 51 (0,34)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia