2013
|
|
Horrela, epaileak behar besteko irizpideak izango zituen epaia emateko. Akusatua kondenatuz gero, auzitegiko ofizialak betearazten zuen epaia, salbu eta epai horren kontra gora jotze errekurtsoa
|
jartzen
zenean.
|
|
Erreinu burgundioaren jatorrizko kokalekua Rhinen ondoan zegoen, baina arian arian hegoalderantz jo zuen. Horrek egoera ahulean
|
jarri
zuen erreinu burgundioa, iparraldean frankoak, mendebaldean bisigodoak eta ekialdean ostrogodoak zituelako. Burgundioen erregeak, Gundobadok, bi lege aldarrikatu zituen.
|
|
Alarikoren ametsa zen haren mendeko erromatarrei eskaintzea VI. mendeko Galiari egokitutako zuzenbidea. Justinianok, ordea, hala nahita, begiak
|
jarri
zituen zuzenbide erromatarraren urrezko aroan, eta aro hori berrezartzeko asmoa izan zuen, zuzenbide horrek hiru mende lehenago izan zuen maila berreskura zezan. Kongruentzia handirik gabe, Justinianoren ametsa izan zen, orobat, zuzenbidea garai hartako Bizantzioko Inperioan ere aplikatzea.
|
|
4 Euskal legelariengan zuzenbide erromatarrak izan zuen bultzadak agerian
|
jartzen
du osterantzeko kontua. Jakina denez, Euskal Herriaren herrialdeetan zuzenbide erromatarrak izan duen eragina modu eta maila askotakoa izan da.
|
|
zuzenbideak ez zuen goi mailako garapenik izan, eta, horren ondorioz, zuzenbidearen zientzia Grezian hastapenetan baino ez zen geratu. Erromatarrek, aldiz, ez zuten arreta handirik
|
jarri
zuzenbidearen teoriaren gainean; are gehiago, zuzenbidearen filosofia, neurri handi batean, greziarrengandik bereganatu zuten. Erromatarren iritziz, hori baino askoz ere interesgarriagoa zen banakako jabetza zein erregelek gobernatzen zuten eta jabetzaren ondoriozko akzioak zein ziren aztertzea.
|
|
–XII Taulak? izeneko bildumak ez zuen arautzen guztientzat ezaguna zen eta guztiek onartzen zuten zuzenbidea; haatik, arlo jakin batzuek eztabaida sorrarazi zutelako, arlo horietan
|
jarri
zuen testuak azpimarra. Oinarrian, bilduma horretako erregelak ez ziren plebeioen mesederako izaten; baina erregelok izatea abantaila zen haientzat, behintzat bazekitelako zer gerta zitekeen.
|
|
izeneko bildumak xehe xehe garatu zituen prozedurako arauak; horrela, herritarrek jakin zezaketen euren burua nola defendatu, auzitegietara jo gabe, eta zer egin behar zuten, hala zenean, auzitegietan prozedura eragiteko. Errepublikaren lehenengo garaietan, funtzionario gutxi batzuen ardura zen lesiodunei laguntasuna ematea, jasandako kalte galeren ordaina jaso zezaten; horrela, lesiodun horiek ez zuten euren kabuz jardun behar, lege makineria abian
|
jartzeko
. Kasu jakin batzuetan, nork bere burua defendatzea onartu egiten zen, erkidegoak oraindik ez zeukalako behar den besteko indarrik, hori uxatzeko.
|
|
Norbaitek prozesu horien mende
|
jarri
nahi bazuen bere burua, haren arazoa zen ziurtatzea aurkaria magistratuaren aurrean agertuko zela, prozeduraren lehenengo fasetik bertatik. Demandatua, beraz, elkarlanean aritu behar zen, gatazka konpondu ahal izateko.
|
|
izeneko bildumak hauxe xedatu zuen: etxe-jabeak lapurra harrapatzen bazuen lapurreta egiteko unean bertan, hori gauez gertatu zein egun argiz gertatu, eta lapurra atxiloketaren aurka
|
jartzen
bazen, etxe-jabeak lapurra hil zezakeen, horregatik inolako ondorio edo zigorrik jasan gabe. Edozein modutan ere, kasurik gehienetan, zuzeneko jarduera horiek burutu baino arinago, beharrezkoa zen magistratuaren erabakia.
|
|
Aurreko zuzenbide erromatarrean, familia zen unitate interesgarria. Zuzenbide horrek ez zuen ardurarik
|
jartzen
familiaren barruan gertatzen zen horretan. Familiakideen arteko harremanak gai pribatuak ziren, eta erkidegoak ez zuen horietan eskurik hartzen.
|
|
Ondorenez, familiaren jabego guztia bateratuta zegoen, eta familiaren baliabideak, osotasunean, indartu egiten ziren. Praktikan, beraz, esklaboak edo semeak lapurreta eginez gero, edo lesio pertsonala eraginez gero, biktimak demanda
|
jartzen
zuen familiaburuaren aurka, horrek bakarrik asebete zezakeela demandan eskatutakoa, familiako funtsekin. –XII Taulak?
|
|
–XII Taulak? izeneko legearen aldarrikapenetik bostehun urte geroago, erromatarrak harro harro
|
jartzen
ziren, lege horri berriro erreparatuz gero. Ildo horretatik, Tito Livio historialariak legeari buruz adierazi zuen, zuzenbide publiko eta pribatu osoaren iturria?
|
|
Demandatzaileak baldintza zehatz horiek bete ezik, bere akzioa gal zezakeen. Akzioak egun jakin batzuetan bakarrik
|
jar
zitezkeen. Kontua da, berriro ere, pontifizeek bakarrik jakiten zituztela baldintza horien gorabeherak.
|
|
Jatorrian, bi kontsul ziren magistratu, eta urtean urtean hautatzen ziren halakoak. Bi kontsul horiek erregearen ordez
|
jarri
ziren estatuaren burutzan, eta eurek bereganatu zuten gobernu jarduera guztien gaineko erantzukizuna. Justizia administrazioa haien eginkizunetatik bat besterik ez zen; baina prozedurak berrikuntzarako eremu txikia ahalbidetzen zuen.
|
|
Formularen bidez, epaileak aukera zuen demandatua kondenatzeko, baldin eta zenbait alegazio frogatutzat jotzen bazituen; bestelako kasuetan, demandatua absolbi zezakeen. Behin pretoreak eta alderdiek formula finkatu eta gero, formula horri zigilua
|
jartzen
zitzaion. Horrela, epaileak, formula irekitzean, ziur jakin zezakeen formula hori manipulatu gabe zegoela.
|
|
Politika, gizarte eta ekonomiaren arloan izandako aurrerakuntzak gero eta eragin nabariagoa izan zuen herritar zirenengan; baina, orain, herritar izatea eta tokiko leialtasunei eustea bateratzeko modukoak ziren, betiere Erromaren nagusitasuna zalantzan
|
jarri
ezean. Probintzietako biztanle handizaleek berebiziko ahaleginak egiten zituzten Erroma guztion aberri erkide moduan aitortua izan zedin.
|
|
Probintziako municipium zehatz bateko herritarrak estatutu bikoitza zuen. Arean ere, erkidego bakoitzak udal legea zuen, eta lege horrek nolabaiteko zehaztasunarekin arautzen zuen bizikidetzaren gaineko antolaketa; legeak arreta berezia
|
jartzen
zuen, gainera, gatazkak konpontzeko legezko prozeduran. Xehetasunetan aldaketak egon ziren arren, jakin badakigu, mendebaldeko probintzietan behinik behin, lege estandarra izan zela, eta lege hori gehienetan eredu gisa erabili zela.
|
|
Esate baterako, Muciusek bereizi egin zituen lapurretak eta jabetzari egindako kalteak. Sabinok, berriz, biak batera jorratu zituen; eta, horrela, ez zilegiaren (delituaren) kategorian sartu zituen bi biak, halakoetan biktimak akzio zibila baitzuen, ez zilegia nork egin eta egile horri zehapena
|
jar
zekion. Sabinok, ordez, ez zuen baterako kategoriarik ezarri kontratuen kasuan.
|
|
Zuzenbidearen hirugarren zatia, Gaioren eskemari helduta, akzioei buruzkoa zen. Zati horretan, Gaiok ez zuen kezka handirik hartu, auzitegietan demandak
|
jartzeko
prozedurari buruz.
|
|
Ulpianok, ostera, izen hori aplikatu zion gai publikoak bereziki arautzen zituen zuzenbideari; gai publikoak ziren, besteak beste, magistratuen boterea eta estatuaren erlijioa. Zuzenbide publikoari aurrez aurre
|
jarrita
, zuzenbide pribatuak subjektu pribatuen interesak asebete nahi zituen. Ulpianoren asmoari buruz, hainbat susmo izan daitezke; baina lana Constitutio Antoniniana deiturikoaren ostekoxe kaleratzea berez nahiko adierazgarria da.
|
|
Dioklezianok, sortzez dalmaziarra zenak, Erromara lehenengo bisita egin zuen, enperadore moduan orduko hogei urte zeramatzanean. Inperioan bi zati bereizi zituen, ekialdekoa eta mendebaldekoa, eta Augustus bat
|
jarri
zuen zati bakoitzaren buru. Berarentzat hartu zuen ekialdeko zatia, eta hiriburutik gidatu zuen gobernua; hiriburu hori Nikomedia zen, Asia txikiko ipar mendebaldean.
|
|
Hori dela eta, Ekialdeko Inperioan greziera hitz egiten zuten biztanleak hasi ziren pentsatzen eurak zirela Erromako tradizioen gordailuzain nagusiak. Euren buruei Rhomaioi izena
|
jarri
zioten, eta Konstantinopolisi, Erroma berri. IV. mendearen bukaeran, nolanahi ere, eurek ere barbaroen presioa sentitzen hasi ziren.
|
|
Beste alde batetik, zuzenbide erromatarraren beste erakunde batzuk herri zibilizatu ororen zuzenbidean ager zitezkeen; halakoak ziren, berbarako, pretorearen konponbideek eratorritako erakundeetatik hainbat. Horiek guztiek, talde moduan, eratu zuten erromatarrek Ius gentium deitu zutena, hau da, herrien zuzenbide izendatu zutena, zuzenbide zibil tradizionalari aurrez aurre
|
jarrita
.
|
|
Horrela, iritzi horiek erreferentzia moduan har zitezkeen, etorkizunean antzeko kasuak gertatuz gero. Juristak zuzenbide pribatuaz arduratu ziren batik bat, eta arreta txikia
|
jarri
zuten gai publikoetan, penaletan edota erlijio gaietan. Azken gai horiei buruzko zuzenbidea zuzenbide zibilaren esparrutik kanpo geratu zen, eta, ondorenez, zuzenbide zibila zuzenbide pribatuaren sinonimo bihurtu zen.
|
|
V. mendeko lehenengo garaietako abokatu lanpetuek nahiago izan zuten, ahal izanez gero, halako kontsultarik ez egitea. Horretarako, Gaioren Erakundeak hartu eta lan horretan konfiantza
|
jarri
zuten, horrek zuzenbide osoa lau liburutan jasota zeukalako. Erakundeak izeneko lanaren ospea eta haren egilearena ere arras gehitu ziren denboraldi klasikoaren ostekoan.
|
|
Horien aburuz, zentzugabea zen bost merkatarik euren merkataritza jarduerak eten behar izatea testamentu baten lekuko izateko; ondorenez, hiru lekukoen aurrean eginiko testamentuaren baliozkotasuna aintzatesten zuen araua guztiz onargarria izango zen, bestela testamentugilearen azken nahia zapuztuko zelako. Egiatan, Bartolok argudio erromatarrak erabili zituen, Justinianoren erregela bat bere alde
|
jartzeko
.
|
|
zin egitea inoren arima hilezkorrari kalterik egin gabe betetzeko modukoa bazen, bete behar zen. Zibilistek, aitzitik, testamentua egiteko askatasunean
|
jarri
zuten azpimarra. Hil aurretik, testamentugileak une oro eta askatasunez alda zezakeen bere borondatea, testamentu berria egin eta aurrekoa ezeztatuz.
|
|
Satan Kristoren auzitegiaren aurrean agertu zen, gizateriaren kontrako akzioa
|
jartzeko
. Izatez, akzio hori actio spolii izenekoa zen, gizateriari legebidezko edukitzak kentzeko erabilitakoa.
|
|
Antzinako gizartearen eta horren pentsamenduaren argibide izan zitekeen edozein osagai erabiltzeaz gain, irrikaz aztertu zituzten mendeetan barrena ezkutuan egon ziren testuak. Zuzenbide erromatarraren testuak XII. mendetik ezagutu eta aztertu ziren, baina ikertzaileek ez zuten interes handirik
|
jarri
testuok antzinaro klasikoaren inguruan ekarritakoaren gain. Norbaitek Corpus iuriseko testuak aztertzen bazituen humanismoaren jarrera kritikotik abiatuta, etsipena baino ez zuen hartzen, glosagileen eta iruzkingileen lanetan ez zegoelako inolako argibiderik.
|
|
Humanismoaren aurreneko juristak XVI. mendearen lehenengo erdian agertu ziren, kementsu arituz testuak glosa eta iruzkinetatik aske uzteko, halakoek testuaren edukia ezkutatzen baitzuten. Frantziako Guillaume Bude (Budaeus), aldiz, jurista zen, baina 1508an bere Annotationes in Pandectas lanean interes handiagoa
|
jarri
zuen Digesto testuan agertzen ziren ez ohiko adierazmoldeen gain eta testu horrek aurreko bizitzaren inguruan erakusten zuenaren gain, zuzenbidearen gain baino. Iruzkinetan gai horiek ez zirenez jorratu, testuetatik atera beharreko minbizi kaltegarri moduan deskribatu zituen iruzkinok.
|
|
Interpretatzaile jator bakarrak dira iturriak azaltzen saiatzen direnak». Humanista horrek azpimarra
|
jarri
zuen, ez orduko arazoak konpontzeko erregelak aurkitzean, baizik eta Justinianoren testuen jatorrizko esangura adieraztean.
|
|
Alciato Milanen jaio zen eta Pavian ikasi zuen zuzenbidea, metodo bartolistaren azken maisuak ziren Maynoko Jason eta Filippus Deciusarekin batera; doktrina humanista erakargarriak ere harrapatu zuen jurista hori. Honako ataza
|
jarri
zion bere buruari: ikasketa juridikoak eta humanistak bateratzea, erakunde politiko erromatarren berreraikitzetik hasita, baina ikuspegi historikoa eta juridikoa, bi biak, jorratuz.
|
|
Antzekotasun nabaria dago horien pentsamendu juridikoaren eta teologikoaren artean. Elizaren erreformistek elizako gurasoen agintea ezbaian
|
jarri
eta Eskritura Santuko hitz garbira itzultzea proposatzen zuten bitartean, jurista humanistek Justinianoren benazko zuzenbidea biziberritzea nahi zuten, testuko hitzen garbitasuna bilatuz.
|
|
Humanistek behin eta berriz aipatu zuten zuzenbide erromatarraren eta Erromako antzinako gizartearen arteko lotura, eta, ondorenez, kolokan
|
jarri
zuten zuzenbidearen balio unibertsala. Argumentazio ildo hori erabili zutenen artean, François Tomanek erdietsi zuen entzute handiena.
|
|
Osagaiak dira, batetik, negozioak ukitzen dituen objektuak, eta horiek, aldi berean, izan daitezke gorpuzdunak edo gorpuzgabeak; bestetik, osagaiak dira negozioan parte hartzen duten pertsonak, eta halakoak izan daitezke banakakoak zein kolektiboak, etab. Espezieak, berriz, negozio motak dira, bai borondatezkoak, kontratuak esaterako, bai nahigabe gauzatzen direnak, delituak, berbarako. Althusiusen gogarteak batik bat zuzenbide zibil erromatarra izan zuen oinarri; nolanahi ere, autore horrek edukia zuzenbide erromatarrarekin zerikusi handirik ez zuen formaren mende
|
jarri
zuen.
|
|
Dumoulinen metodoa edukitza feudalak jorratzean ikusten da. Zalantzan
|
jarri
zuen Libri feudorum deitutakoak indarrean ote zeuden Corpus iurisean. Horren bildumaria izan zen Obertusek ez zeukan kargu ofizialik, eta, ondorenez, ezin esan zitekeen bildumak Justinianoren testuen balioa zuenik, horrela izan arren hirurehun urtetan (Opera omnia, 1681, 1.115, 815).
|
|
Jurista zibilistek indar esanguratsua erdietsi zuten herri guztietako politikan nahiz gizartean. Frantzian noblesse de la robe zelakoaren kide moduan onartu zituzten, eta euren jakituriak ematen zien kualifikazioari esker, juristok boterea zuten estatuko zein tokiko gobernuan; mugimenduren batek botere hori azpikoz gora
|
jarri
nahi bazuen, juristek horren kontra egiten zuten.
|
|
Testuaren jatorrizko esangurari lotzeko ideiaren kontra, communis opinio doctorumaren kontzeptua garatu zen. Baldok baieztatu zuen iruzkingile ospetsuenak ados
|
jartzen
baziren doktrina jakin baten inguruan, iritzi horrek ohituraren balioa izango zuela. Are gehiago, Corpus iuriseko edozein testuk baino aginte handiagoa zuen iritzi horrek.
|
|
Italiaren kasua salbuespena zen, zuzenbide erromatarra barbaroen kodeetako zuzenbidean bakarrik jasotzen zela zioen erregelari zegokionez. 553 urtean, erreinu ostrogodoarekin gerra luze eta hondatzailea burutu ostean, Justinianoren jeneralek Bizantzioko agintearen mende
|
jarri
zuten Italia osoa, epealdi laburrerako izan arren; arean, hurrengo urtean, «aita santu Vigiliok hala eskatuta», Justinianok Sendespen Pragmatikoa aldarrikatu zuen, eta horren arabera, beraren bilduma Italiara ere zabaldu behar zen. 568 urtean inbasio lonbardiarra jasan eta gero ere, penintsularen alde batzuek harreman arruntak izan zituzten Bizantzioko inperioarekin, batez ere hegoaldeko zatiek, grezieraz mintzatzen zirenek, eta Ravenako eskualdeak, Bizantzioko exarkaren egoitza zenak.
|
|
Paviako juristek ez zuten arreta handirik
|
jarri
Digestoaren gainean, zuzenbide erromatarra ez zelako euren aztergai nagusia. Juristok Lonbardiako zuzenbidea jorratu zuten, eta euren itua zen epaile nahiz abokatuen prestakuntza behar bezalakoa izan zedin bermatzea.
|
|
Onartu ere onartu zuten Justinianoren testuek balio zutela zentzu eta arrazoinamendu juridikoak irakasteko, baina horrek ez zuen esan nahi testuon edukia bera aztertzen zutenik. Interes txikiagoa
|
jarri
zuten Digestora bildutako argudio juridikoen gain, iturri erromatarrek zuzenbidearen izaera eta xedeari buruz oro har eratorritakoaren gain baino. Expositio izenekoak erakusten duen moduan, testuen laburpenak egitea ez zen nahiko juristentzat.
|
|
Glosagileentzat Justinianoren testuak sakratuak ziren, eta bibliaren pareko agintea aintzatetsi zieten testuoi. Justinianok zioenez, Bildumako testuetan kontraesanak egon zitezkeen, baina buru argi orok gainditzeko modukoak (Constitutio Tanta, 15); glosagileek baieztapen hori bere horretan onartu zuten, zalantzan
|
jarri
gabe. Gisa bertsutik, ondokoa ere onartu zuten:
|
|
Bulgaro eta Martino Gosia. Bulgaro arras garrantzitsu bihurtu zen Bolognan, eta «urrezko aho» goitizena
|
jarri
zioten bertan. Martinok jarrera irekiagoa izan zuen.
|
|
Martinok jarrera irekiagoa izan zuen. Bi horiek ez ziren ados
|
jartzen
testuen zein interpretazio motak emango zituen emaitza zehatz eta zentzuzkoagoak erabakitzeko orduan. Bulgarok zioenez, Justinianoren zuzenbidea berez zen ekitatezkoa; horrenbestez, testu orotan, interpretatzailearen zeregina izan behar zen arau zehatzaren ratio legisa edo helburua bilatzea.
|
|
Bilduma hori bederatzi liburutan antolatu zuen, Kodea bezala (Erdi Arokoa), eta Txiroen Liburu izena
|
jarri
zion (Liber pauperum). 1190 urtea aldera, liburu hori testu-liburu antzo erabili zen Oxforden, eta bertan, zuzenbide zibila zuzenbide kanonikoarekin batera irakasten zen.
|
|
1190 urtea aldera, liburu hori testu-liburu antzo erabili zen Oxforden, eta bertan, zuzenbide zibila zuzenbide kanonikoarekin batera irakasten zen. Ikasleei pauperistae izena
|
jarri
zieten, eta zuzenbidea gaingiroki bakarrik jakin arren, euren burua inoren gainetik ikusten zuten harroputzak zirela esan ohi zen. Guztiarekin, dizipulu ganorazko eta arretatsuak ere izan zituen Vicariok; horiek Bolognako eskolaren bilakaerari erreparatu ez ezik, eskola berria ere eratu zuten, eta eskola horren ideiak Liber pauperumaren eskuizkribuei eginiko glosetan aurki daitezke.
|
|
Corpus iuris deitutakoaren noiz behinkako testu batzuek ere jorratu zituzten gai horiek, baina inoiz ez koherentzia eta xehetasunez. Azkenean, errealitate politikoak ekarri zuen XII. mendeko juristek arreta berezia
|
jartzea
gai horietan, eta horrexegatik euren ikuspuntua aintzat hartu behar da orain.
|
|
Beste alde batetik, Julianok ohituraren inguruan idatzitako testuan (D. 1, 3, 32) baieztatu zuen herriaren onespenak bidezkotzen zuela legearen nahiz ohituraren agintea; testu hori aipatu dugu dagoeneko («Zuzenbide klasikoaren ostekoa eta prozedura», 34 or. eta hurrengoak). Enperadorea herriaren ordezkari izatearen ideia C. 1, 14, 4an oinarritzen zen (Digna vox), hau da, Teodosio II.ak 429 urtean aldarrikatutako konstituzioan; bertan esaten zen enperadoreak adierazi behar zuela legeen mende zegoela, horren agintea legeek eratorri zutelako, eta Inperioko agintarien ezaugarria zelako zuzenbidearen mende
|
jartzea
.
|
|
Erregearen epaileek xehetasunez erabaki behar zuten alderdiek azaldutako egitateak bat zetozten demandarekin edo ez, eta jarraian, aditua ez zen epaimahai bati eskualdatzen zioten arazoa; tokiko hamabi gizonezkoek osaturiko epaimahai horrek erabakia hartu behar zuen, lekukotza guztiak jendaurrean entzun eta gero. Akzioa hasten zen, bada, ofizial publikoak
|
jarritako
demandarekin, eta horrek kontrola zitzakeen errege auzitegira helduko ziren gaiak; amaitu, akzioa amaitzen zen aditua ez zen epaimahaiak kasuan kasuko egitateen inguruan hartutako erabakiarekin. Horrenbestez, zuzenbide erkideko auzitegietako prozedura horrek gogora ekartzen digu Erromako zuzenbide klasikoaren garaiko formulen prozedura.
|
|
Erregeek legeak egin behar izan zituztenean, juristengana jo zuten laguntza bila. 1272 eta 1307 bitartean Ingalaterrako erregea (eta Frantziako zati handi baten jabea) izan zen Eduardo I.ak interes handia erakutsi zuen gobernu eta zuzenbideari buruzko arazoen inguruan; arean, zenbait lege egin zituen, eta horren ondorioz «Ingalaterrako Justiniano» izengoiti (gehiegizkoa)
|
jarri
zioten. Zeregin horiek burutzeko, erregeak Francis Accursio hartu zuen zerbitzupean, glosagile ospetsuaren semea eta bere merezimenduengatik ere entzute handikoa.
|
|
Constitutio puritatem deitutakoak agerian utzi zuen zein zen Federico enperadorearen juristek zuten kezka, elkarren gainean
|
jartzen
ziren legeen aniztasunari ekiterakoan. Hasteko, erregearen legeria aplikatu behar zuten.
|
|
Italiako irakasleek eman zituzten lehendabiziko eskolak, 1240 urtea inguruan. Ezagunena Guido Cumiskoa izan zen; Accursiok Bolognan azterketa
|
jarri
zionean, Guido ausartu zen glosa baten zuzenketa zalantzan jartzen, eta horren ostean, pentsatu zuen on izango litzatekeela Frantziara joatea.
|
|
Italiako irakasleek eman zituzten lehendabiziko eskolak, 1240 urtea inguruan. Ezagunena Guido Cumiskoa izan zen; Accursiok Bolognan azterketa jarri zionean, Guido ausartu zen glosa baten zuzenketa zalantzan
|
jartzen
, eta horren ostean, pentsatu zuen on izango litzatekeela Frantziara joatea.
|
|
Bolognan zuzenbidea irakasten zenean azpimarra gai akademikoetan
|
jartzen
zen, praktikan baino gehiago; hala ere, bertara joaten ziren ikasleen kezka ez zen beti ahalik eta gehien jakitea. Eraldaketa gregoriarrek eztabaida hagitz berriak piztu zituzten, eta halakoak ezin ziren beste barik indarrez konpondu, aurreko mendeetan egin ohi zen bezala.
|
|
Inperioko agintariak eta aita santuak Bolognako studium horren konfiantza eskuratzen ahalegindu ziren, euren alde
|
jarrita
hiriko udal agintariekin sortutako gatazketan. Hainbat eta hainbat ikasle etorri zirenez gero, arazo larriak sortu ziren herritarrentzat, baina, aldi berean, herritarrok ez zituzten galdu nahi etorrera horrek ekarritako etekin ekonomikoak.
|
|
XIII. mendearen hasieran ikasleek lortutako indarra hain esanguratsua zen, hiritik banantzen saiatu zirela. Udal agintariak erantzun zuen ikasleak geldiarazteko ahaleginak eginez, baina azkenean aita santua ikasleen alde
|
jarri
zen. 1217an, aita santu Honorio III.ak ohartarazi zuen ikasleak bertan gelditzera derrigortu beharrean, hobe izango litzatekeela pizgarriren bat eskaintzea, nahita gera zitezen.
|
|
Gerogarrenean erregeek euren botere sakratua galdu zutenean, aristokraten talde txikiek hartu zuten haien lekua. Aristokratek inork baino hobeto ezagutzen zituzten tradiziozko ohiturak, baina euren interpretazio ahalmenez abusatu zutenez gero, herri altxamenduak gertatu ziren ohiturak biltzerakoan; Mainek «antzinako kode» izena
|
jarri
zien bilduma horiei. Lehen kolpean ikus daiteke eskema hori erromatarra dela, baina beste gizarte batzuetan nekez identifika daiteke halakoa, batez ere Ingalaterran.
|
|
Maineren baieztapen zehatz batzuk beranduago eztabaidatu ziren, eta lortu ere, zenbait autorek ospea lortu zuten horien kontra eginez; bide beretik, hurbiltze orokor horrek kontuzko eragina izan zuen antropologia eta soziologiaren lehenengo ikerketen gain. Ulerbidez, Ferdinand Tonniesek idatzitako Gemeinschaft und Gesellschaft lan ospetsuan (1887) elkarren kontra
|
jartzen
diren gizarte talde biak, erkidegoa eta gizarteak, Maineren bereizketan dute oinarria, alegia, statusari nahiz kontratuari lotutako gizarteen arteko bereizketan. Antzinako erakunde juridiko erromatarren eta Erromako gizarte primitiboko inguruabarren arteko lotura erakusteko, Mainek zuzenbidearen eta gizartearen arteko harremanak aipatu zituen; lotura hori gerogarrenean zeharo erabilgarria izan zen, giza zientziak garatzeko.
|
|
Epaileak, ordea, erabaki zuen ez zegoela lotuta aurrekari horri, hau da, ez ziola aurrekariari ekin behar, eta «justiziak galdatutako erregela»ezarri ahal zuela askatasunez; bide horretatik, confusio deituriko erregela erromatarra aplikatu zuen. Horren arabera, petrolioa alderdien artean banatu behar zen, bakoitzaren kuota gogoan izanda (kuota horiek zehaztasunez finkatu ahal ziren), eta alderdi bakoitzak demanda
|
jar
zezakeen bere aldetik, erruz eragindako galerei begira (1.2, 1, 27).
|
|
Leibnizek aipatu jurista Papiniano zen, eta testua, berriz, D.28, 7,15 Arauak ezartzen zuen baldintza baliozkoa izango zela, baldin eta semearen esku bazegoen berori betetzea. Ulertzen zen izendapena ezinezko baldintzaren mende
|
jarriz gero
, deuseza izango zela, eta testamentu osoa baliogabetzen zela. Papinianoren argudioak semeari moralaren kontrako zerbait egitea eskatzen zion baldintzaren ondorioak aipatzen zituen.
|
|
Samuel Pufendorrek baieztatu zuen zuzenbide naturalaren eta filosofia moralaren arteko parekatze hori; zuzenbide natural eta jendeen arteko zuzenbidearen lehenengo katedra betetzeko deitu zutenean (Heidelbergeko Filosofia Fakultatean, 1661an), Pufendorrek modu formalean aintzatetsi zuen zuzenbide naturala jakintzagai autonomo gisa. Grotiusekin alderatuta, Pufendorfek zuzenbide naturalaren kristau izaera azpimarratu zuen, bere arreta guztia eskubide eta betebehar naturalen gain
|
jarrita
. Aurreko mendeko humanista sistematikoek Zizeronen proposamenak erabili bazituzten zuzenbide zibila zientzia bihurtzeko, Pufendorfek ere eginbeharrei buruzko horren tratatua hartu zuen eredutzat (De officiis).
|
|
Hortaz, kristau printzipioek modu geometrikoen ondorioztatutako ordena naturala bilatu nahi zen, eta Jean Domat frantsesak gogor eutsi zion gurari horri Les lois civiles dans leur ordre natural izeneko lanean(). Domaten iritzirako, «gizarte ordena leku oro mantentzen da, Jainkoak gizakiak euren artean batzeko
|
jarri
dituen loturei esker, eta ordena hori denboran barrena luzatzen da oinordetzaren bitartez; arean, oinordetza dela bide pertsona batzuei deitzen zaie hildakoaren lekuan jarri eta oinordeko moduan eskuratzeko, eskuratu ahal duten guztia». Horrez landara, Domatek zuzenbide pribatu osoaren gain aplika zitezkeen printzipio batzuk ezarri zituen.
|
|
Hortaz, kristau printzipioek modu geometrikoen ondorioztatutako ordena naturala bilatu nahi zen, eta Jean Domat frantsesak gogor eutsi zion gurari horri Les lois civiles dans leur ordre natural izeneko lanean(). Domaten iritzirako, «gizarte ordena leku oro mantentzen da, Jainkoak gizakiak euren artean batzeko jarri dituen loturei esker, eta ordena hori denboran barrena luzatzen da oinordetzaren bitartez; arean, oinordetza dela bide pertsona batzuei deitzen zaie hildakoaren lekuan
|
jarri
eta oinordeko moduan eskuratzeko, eskuratu ahal duten guztia». Horrez landara, Domatek zuzenbide pribatu osoaren gain aplika zitezkeen printzipio batzuk ezarri zituen.
|
|
Hala eta guztiz ere, aurreko zuzenbidetik zer hartu eta zer ez eztabaidatzearen ondorioz, kodetze mugimenduak gizabanakoei erakutsi zien laburtzen ari ziren legeek orotariko osagaiak zituztela, bakoitza bere iturburuarekin. Hasieran, zuzenbide zibilak leku nabarmena zuen kodetzaileen buruan, baina mendeak aurrera egin ahla, zalantzan
|
jarri
zen horren garrantzia. Zuzenbide zibil erromatarra ez zen ikusten kasuan kasuko garaiari lotu gabeko Ius commune edo zuzenbide natural moduan, ezpada antzinako gizarte baten zuzenbide bezala, alegia, Argien Mendearekin zerikusi handirik ez zuen garai bateko zuzenbide bezala.
|
|
Enperadore Karlos VI.ak testamenturik gabeko oinordetzari buruzko zuzenbidearen batasuna babestu zuen, eta zuzenbide hori, gehienbat, Justinianoren zuzenbidean oinarritu zen. Neurri hori 1727 eta 1747 urte bitartean
|
jarri
zen indarrean goi eta behe Austrian. Maria Teresak, Karlosen oinordekoak, kodeketa osatuagoa lortu nahi zuen.
|
|
Erantzunik gehienak bat zetozen ondokoan: Kodeak argiago zehaztu behar zituen zuzenbide arrazionalak gobernu zentralaren botereari
|
jarri
beharreko mugak. Martinik konpromiso zaila erdietsi zuen hurrengo bi ikusmiren artean:
|
|
Izan ere, Frantziako Iraultzaren helburuetako bat zen Kode zibila aldarrikatzea, baina hasieran horren alde egin zutenen xedea eta Federico Handiarena aurrez aurrekoak ziren. Ancien Régimeren oinarri zen egitura juridikoa desagerrarazi nahi zen, horren ordez askatasun, berdintasuneta anaitasungrinak adierazteko kode laburra eta soila
|
jarrita
. Biltzar eratzaileak ezezkoa eman zien bi proiektuei, 1799 urtean Napoleonek boterea eskuratu zuenean.
|
|
Zorionez, Frantziako kodearen idazleek material zeharo baliotsua izan zuten eskura, hain zuzen ere, Robert Joseph Pothier magistratuaren lana(); antzinako erregimenaren alde eta iraultzaren aurka zegoen magistratu argitsu horrek Orleanseko eragin nabaria jaso zuen. Kode zibila prestatzeko, aldez aurretik lan xehea burutu behar zen, eta ataza hori Pothierrek aurreratu zuen, gaztaroan zuzenbide erromatarra eta ohiturazkoa ordena arrazional eta erabilgarri bihurtzeko xedea
|
jarri
zionean bere buruari. Hasteko, Justinianoren Digestoak azaldutako arazoa jorratu zuen.
|
|
Lehenik eta behin, Pothierrek antzinaroko zuzenbide erromatarra aztertu zuen, testuak balio orokorreko printzipio arrazionalen azalpen gisa aurkeztuz. Erregela orokorrei buruzko azken tituluari heldu zionean, horien kopurua handitu zuen, Justinianoren 211 erregelen ordez, 960
|
jarrita
; erregela horiek guztiak bost epigrafeetara bildu zituen: erregela orokorrak, pertsonei aplikatzeko erregelak, gauzei aplikatzekoak, akzioei buruzkoak eta zuzenbide publikoko erregelak.
|
|
Savigny buruzagitzat
|
jarrita
, erromanisten asmoa zen, hala osagai ez erromatarren eraginez faltsututako zuzenbide erromatarra garbitzea, nola testuetako printzipio unibertsalak ateratzea. Ildo horretatik, Savignyren lehenengo ataza izan zen Justinianoren testuen bertsiorik zehatzena berreskuratzea, eta testu horien iraupena aztertzea, Erdi Arotik haren garaira heldu arte.
|
|
Ildo horretatik, Savignyren lehenengo ataza izan zen Justinianoren testuen bertsiorik zehatzena berreskuratzea, eta testu horien iraupena aztertzea, Erdi Arotik haren garaira heldu arte. Horretarako oinarriak
|
jarri
zituen, Zuzenbide erromatarraren historia Erdi Aroan izeneko lanean; Europako liburutegi garrantzitsuenetako eskuizkribuak bere kontura ikertu ostean sortu zen sekulako lan hori. Bertan, xehetasunez deskribatu zuen zuzenbide erromatarraren testuek nola gainditu zituzten garai ilunak, eta XII. mendean zergatik ekin zitzaion testuok aztertzeari.
|
|
Bractonen garaian zuzenbide zibilari hurbildu ostean, Ingalaterrako Common Law izenekoa jakintzagai zinez sofistikatua bihurtu zen, eta ondo prestatutako jurista talde bat antolatu zen horren inguruan; talde horrek Londreseko Inn of Courten ikasi zuen, izenak beste zerbait adierazi arren benazko zuzenbide fakultatea zen horretan. Zuzenbide horrek, alabaina, beraren barnean
|
jarri
zituen begiak eta gogor eutsi zion aldaketari. Horren ezaugarrietako bat zen Common Lawek kalte ordain ekonomikoak eskaintzen zituela ia konponbide bakar moduan, zuzenbide erromatar klasikoko formulen prozedurari ekinez.
|
|
Horien ustetan, prozedura tradizionala ez zen egokia arazoak auzitegian aurkezteko, eta beste aukera bakarra zen elizako auzitegietan erabilitako prozedura. Lehengo prozedura ez zen bat batean deuseztatu, baina emeki emeki beste bat
|
jarri
zen horren ordez.
|
|
Zigor esparruan eginera horrek inperioko lege baten bultzada ofiziala jaso zuen. Enperadore Karlos V.ak 1532an aldarrikatutako lege horri Carolina izena
|
jarri
zioten. Azken artikuluan, 219.ean, inperioko zuzenbidearen inguruko heziketarik edo esperientziarik ez zuten epaileei esaten zitzaien aholkua eskatzeko «unibertsitate nahiz hiririk hurbilenean, edota jakituria juridikoaren beste iturriren batean».
|
|
Jasotze azkar hori arrazoi praktikoak zirela bide gertatu zen batik bat, baina giro intelektuala ere aproposa zen. Berpizkundearen garaian Antzinaro klasikoak utzitako jarauntsian
|
jarri
zen arreta; Berpizkunde hori Alemanian loratu zen eta Alemaniako humanistek hurbil hurbiletik ekin zioten zuzenbidearen praktikari, Frantziakoek bezala. Edonondik begira dakiola ere, jasotako zuzenbidea, praktikan, auzitegiek onartzeko modukoa izan behar zen halabeharrez; ondorenez, neurri handiagoan jaso zen mos italicus deitutakoa mos gallicus izenekoa baino.
|
|
printzea herriaren ordezkaria da, eta horren boterea herri borondatearen araberakoa izango da. Beraren ustetan, ostera, herriak erabateko boterea eman zion printzeari eta gero ezin zen hori ezeztatu (III.4) Horrenbestez, printzea legibus solutus izan behar zen, eta berak emandako legeek ere ezin zuten horren inguruko mugarik
|
jarri
. Neoeskolastiko espainiar horiek San Tomas Aquinokoak hasitako bideari eutsi zioten, Aristotelesen metodoaren eta zuzenbide erromatarren arteko batasuna garatuz.
|
|
Vinnius autore eklektikoa izanik, zuzenbide zibil erromatarra aurkeztu nahi zuen zuzenbide unibertsalaren oinarrizko kontzeptuen iturri gisa, alegia, izaerak eta eginera judizialak eratorritako kontzeptuen iturri gisa. Beste autore batzuek, aldiz, arreta handiagoa
|
jarri
zuten probintzia batuetako zuzenbidearen gain, horren eta zuzenbide zibil hutsaren arteko desberdintasunak azpimarratuz. Simon Groenwegen van der Madek goitik behera jorratu zuen Corpus iuris osoa, eta artezki zehaztu zituen praktikan onartutako eta ezetsitako testuak.
|
|
1900 urtean Alemaniako Kode zibila indarrean
|
jarri
zenean, Europako estatu esanguratsuetan zuzenbide erromatarra ez zen gehiago aplikatu, ezta modu modernizatu batean ere. Salbuespen bakarra San Marinoko Errepublikan gertatu zen, bertan ezetza eman baitzitzaion Kode Zibilari, kodetu gabeko Ius commune izenekoa aplikatuz.
|