Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 37

2000
‎Berak ezin seguratu zuela, baina beldur zela kendu ez ote zioten Henriki karta hura, eta ez galdu... Eta nork daki ez ote zuen arrazoin, Joanes. Zeren eta, dakian bezala, jaun Albert Etxegoienek egin baitzuen, Nafarroako erregeordearekin, Urbiainerat itzultzeko tratua, Mattinek eta biok aitona Nikolasi anitzetan entzun izan diozuen bezala; eta, badakik, halaber, ezen, barkamenduaren eta etxerat itzultzeko baimenduaren truke, jaun Albertek uko egin behar izan ziola iraganari, zeinak jaun Esteban Etxegoienekin ere lotzen baitzuen:
‎—Hi ere eroriko haiz egunen batean... eta nork daki ez ote den Jainkoa nitaz baliatuko, hi ere fedegabetasunaren zalditik egozteko, nola egotzi baitzuen zorioneko egun batean Saulo, apostoluen apostolua...
‎Hauxe izan daitekek zirt edo zart egiteko mementua. Etxea eta azienda Nafarroaren zerbitzuan jarri genitian, eta heldu duk aldia, Nafarroa gure zerbitzuan jartzekoa... zeren eta, nola Jainkoaren borondatea hain den atzemanezina, nork daki ez ote zituen gure arbaso haiek galtzaile egin, gu garaile izan gintezen amoreakatik...?". Eta hark, badakizue, erran eta egin.
‎Zergatik ez hitza numeroaren alde jarri, eta numeroa hitzaren alde? Zeren esmeraldak be rezko edertasuna du, begietarik sartzen zaiguna, baina hitzak ere bere edertasuna du, izen airos baten soinuan edo poema baten errezitaldian belarritik sar dakigukeena, eta ez dago begia belarriaren aurka jarri beharrik..." Baina jaun Marcel eta osaba Joanikot burutsuak ziren eta hitz errazekoak, eta Jainkoak bakarrik daki ez ote zuten bertze zerbait asmatuko, nork bere ikusmoldearen atxikitzeko, eta hegi batetik —eta bat bederaren egiatik— bertzearen egia ukatzeko...
2005
‎Apezak omen zioen, eta komandantziako kapitaina agindu berekoa zuen nonbait, ezin zuela inor hildakoen liburuan apuntatu gorpua azaldu arte. Eta bi amak oraindik areago hilduratzen zituen kontsolagarri hura hartzen omen zuen ahotan," Gorpuak ez azaldua seinale ona da, nork daki ez ote dugun bihar bertan ume horien berri jakinen... Eduki ezazue fedea Jainkoaren esku gozoan".
2006
‎Agintariek aitortu dutenarekin bat, hemengo mortuan 1951 eta 1992 urteen tartean bederatziehun eta hogeita zortzi –928– froga atomiko egin dira. Hainbeste ze, batek daki ez ote diren ontziak laku batean desagertzea eta berriz bestean agertzearena sinesteko lain. Onddo atomikoen erauntsi indarra, ala lurpetan zulaturiko balizko tunel sekretuen miraria?
2009
‎munduaren bihotza, jainko txiki amoros batek eskuan eutsia; are gehiago: nornahik baiezta zezakeen, mutilaren begiradari erreparatuz gero, hantxe, suaren eta bizipozaren eremuan?, mutilak begiz jaten zuela ziba; hala, bada, komunio eta konjuntzio perfektu hartan, nork daki ez ote zegoen jada ez Gabinorik ez zibarik, biak batzen zituèn dantza soil bat baizik, unibertsoaren eta atomo guztien dantza bera?
‎Tamalez, borrokak eta hildakoak eragin dituzte armadaren erasoek, baina PKKk erakutsi izan du ekintzarik gabe egoteko borondatea; hala egon zen 1999tik 2005era ere. Oso jarrera ulerkorrak ditugu orain bertan, eta, horiek aintzat hartu ezean, batek daki ez ote diren independentzia jarrerak indartuko.
‎munduaren bihotza, jainko txiki amoros batek eskuan eutsia; are gehiago: nornahik baiezta zezakeen, mutilaren begiradari erreparatuz gero –hantxe, suaren eta bizipozaren eremuan–, mutilak begiz jaten zuela ziba; hala, bada, komunio eta konjuntzio perfektu hartan, nork daki ez ote zegoen jada ez Gabinorik ez zibarik, biak batzen zituèn dantza soil bat baizik, unibertsoaren eta atomo guztien dantza bera?
2010
‎–Horiek nire espeziekoak dira. Batek daki ez ote diren nire alaben alabak.
2011
‎Egiari aurre egiten saiatu da: Idoiak idazle kaxkar batengatik utzi du, batek daki ez ote duen bigarren harreman solapatu honek bera kareletik behera jaurtia izatearekin zerikusirik izan. Ez, Idoiak ez du garbi jokatu.
2012
‎Lapurren izen eta abizenak eta lapurretaren kontakizuna. Eta nork daki ez ote den hori herentzia hobea izango, orain arte segurutzat jotzen genuena baino!
‎–Beharbada zure amarekin putaseme bat bezala portatu zen, baina batek daki ez ote den munduko aitarik onena.
‎«Nik ez zaitut ahaztuko, hori sinetsita izan, eta zureganako betiere atxikimendu sakona izango dut; baina, egun batez noizbait, lehentxeago edo geroxeago, sugar hau (horixe da giza gauzen zoria) urritu egingo litzateke, zalantzarik gabe! Asperra etorriko litzaiguke, eta nork daki ez ote nukeen jasan behar izango zure alhaduretan presente izatearen eta neuk ere hartan parte hartzearen oinaze izugarria, zeren eta neuk eraginak bailirateke. Jazo bide zaizkizun saminaldiez pentsatze hutsak torturatu egiten nau, Emma!
‎Alegatu lezake bere buruaren defentsan jokatu zuela, baina sinetsiko ote liokete? Batek daki ez ote luketen susmatuko ez dakit zer amarru zure senarra paretik kentzeko. Eta errugabe deklaratuko balute ere, nolakoa litzateke gure bizimodua mundu guztiak gorroto nauen eta bera ere oso gogoko ez duten lurralde honetan?
‎Esan ez diote ba epaitua oso dela arriskutsua eta mendekatia? Nork daki ez ote dauzkan konplize batzuk mendeku hartu lezaketenak. Epaileak errugabetzat jotzen du atrakatzailea, frogen falta argudiatzen du horretarako.
2013
‎Hor nonbait egongo da gure joandako urteen hilerri bat, non eta gure gazte sasoi ederrak eta sutondoko kantuak egongo diren. Batek daki ez ote garen han batuko.
2016
‎bere ama baino zaharragoa izan behar zuen inondik ere, hamabost urte gehiago bai, eta ama hil bazaio, auskalo hau ere... Gainera, bizi bada ere, batek daki ez ote zen Ameriketan gelditu, bere ama gelditu zen bezala, edo itzulita ere ez ote den beste inon bizi, agian Euskal Herritik kanpo, edo Euskal Herrian izanda ere Bergara baino toki ospetsuagoren batean; eta dorretxe hura ere, ba al zekien berak zutik ote zegoen ere... hainbeste gerra eta deskalabru gertatu ondoren, ezinezkoa al zen ba, etxe zahar hura porrokatu eta behera erortzea?... Ez zekien ezer, beraz hobe zuen bere irudimen manugaitz hura kate motzean lotu, egurrezko hegalekin hegadari ekin baino lehen.
‎Zinez balio du deskubritzea zenbat obra sortuak diren elkarte hunen tailerretan. Gomita deneri zabaldua zauku eta nork daki ez ote diren artista bokazio batzu piztuko?
‎Orduan erraiten da neguaren azken uztar berankorrak direla. Egia erran, igandean dugun negua ez da biziki uztarkaria izana gure eskualdetan, bainan nork daki ez ote duen oraino larderia poxi bat erakutsi nahiko, sasoinkontran berdin... Hau besterik da bainan martxoak ekartzen du ere udako tenorea deitzen duguna.
2017
‎Caixa Galiciako zuzendaritzako kidea ez den arren, ukuilu berdinetan ibiltzen omen da, gorbatadunak bazkatzen diren tokietan. Batek daki ez ote zitzaien bururatu izan Telleriako egitasmoa familiako bazkari batean kubataz aseak.
‎Etorkizunean, hementxe Urtsumu tontorraren eta Atarri mendiaren altzoan den Basaburun, etxaldeak luzaroan hor badaude xuri, gorri eta berde, nork daki ez ote den izanen bizibehar eta bizimodu berezia eskaintzen dutelakotz, urte sari borobila ordaintzen dutelakotz baino gehiago!
2019
‎...zienteki zorrozten zuelako edo, une batez, telefono baten txirrin hotsa nabaritzen zuela iruditu zitzaion, Nirea izango da, pentsatu zuen, baina hotsa oso gertutik iritsi zen, kalearen beste aldeko bizartegitik agian, eta segundo hartantxe beste posibilitate bat etortzen zaio burura, hura arduragabekeria, berea, Costa telefonoa erabiltzetik hasiko zela uste izatea ergelkeria itzela izan zen, Batek daki ez ote den oraintxe bertan hortik zehar etorriko, irudimenak amore eman zuen berehala, jazoera osatu zuen, berehala, Costa bere ibilgailuan, Rua do Limoeiro suturik igoz, Katedraleko bihurgunean pneumatikoen kirrinka hotsa airean da oraindik, Raimundo Silva lehenbailehen ezkutatzen ez bada, hor agertuko da Costa, motorra orro batean, atera iristen denean frenoari hondoraino sakatuz, eta esanez, h... Zuzentzaileak ez du gehiagorik behar, S. Crispimeko eskailerak arrapaladan jaitsi, eta bihurgunea eman arte ez da gelditzen, Costaren miatzetik ezkutuan.
‎Ohe gainean, sartzean bota duen tokian, liburua dago, tribu sarraskituaren azken cherokeea, Maria Sara doktorearen adeitasun esplikagaitzaz Rua do Milagre de Santo Antónion errefuxiatu dena, esplikagaitza, esaten dio bere buruari, ez delako ulergarria proposamena egin izana bakarrik ironiarengatik, Idatz ezazu liburu bat, eta, bestalde, konplizitate batek, intimoa denez, ez du sarrerarik hemen, non ez den doktoreak ikusi nahi duela gizona noraino dagoen prest erokeriaren bidean barna ibiltzeko, buruko nahastea gizonak berak aipatu zuela kontuan hartuta. Raimundo Silvak platertxoa eta katilua mesanotxean pausatu zituen, Batek daki ez ote den harridura inpresio hau sintoma bat, etxea nirea ez balitz bezalako inpresio hau, edo ni toki honetakoa eta gauza hauetakoa ez banintz bezalakoa, galdera eskegirik gelditu zen, erantzunik gabe, horrela, Batek daki leloarekin hasten diren guztiak bezala. Liburua hartu zuen, azala antzinako miniatura frantziar edo alemaniar baten imitazioa zen, azken buruan, eta une hartan, gainerako guztia ezabatu zuen osotasunezko, indarrezko sentsazio batek bereganatu zuen, bazuen esku artean erabat berea zen zerbait, gainerako guztiek erdeinatzen zutena, egia da, baina, arrazoi horregatik berberagatik, Batek daki, are preziatuagoa, azken buruan liburu honek ez dauka maitatuko duen maitalerik, eta gizon honek ez du, maitatzeko, liburu hau besterik.
‎Maria Sara han dago, atalasean, sartu egin da, Kaixo, esan du, gizonak erantzun du, Kaixo, eta biak pasabide estuan gelditu dira, nahikoa itzaltsu orain, atea itxi eta gero. ...i duzuna iluntasuna aprobetxatzea da, ederki konturatu naiz, bai horixe, egia esateko bisita irrikatuak hasiera txarra eduki du, telefonoan hainbestetan adimentsuak eta dirdiratsuak izan ziren bi hauek orain arte Kaixo baino ez diote elkarri esan, sinesteko ere lanak, hainbeste promes inplizitu eta gero, arrosen jolasa eta gero, emakumeak eman zituen urrats ausart horiek guztiak eta gero hau, nork daki ez ote dagoen jada ilusiogabeturik harrera hau ikusirik. Zorionez, hau bezalako egoeretan, gorputzak agudo ulertzen du garuna ez dagoela aginduak ematen hasteko moduan, eta bere kasa mugitzen da, gehienetan komeni dena egiten du, biderik lasterrenetik, hitzik erabili gabe, edo, erabiltzekotan, hitzek errugabetik eta ustekabekotik duten zatia erabiliz, horrela iritsi ziren Raimundo Silva eta Maria Sara bulegora, emakumea ez da oraindik eseri, bere eskuak gizonaren eskuari oratzen dio, beharbada biotako inor ez da konturatu horrela daudela emakumea sartu zenetik, gizonaren eskuin eskuak eta emakumearen ezker eskuak elkarri heltzen diotela, Maria Sarak aulki bat bilatzen du, begiradaz, orduan Raimundo Silvak, emakumea bere ondoan atxikitzeko beste modurik ez balitz bezala, emakumearen eskua ezpainetara eraman zuen, eta keinuak emaitza ona izan zuen, bai horixe, zeren Maria Sarak, hurrengo unean, aurrez aurre begiratzen baitzion, eta gizonak apur bat erakar zezakeen bereganantz, ezpainek kopeta doi doi ukitzen ziotela, ileetako erroaren parean.
2020
‎Hernaniarra optimista zen bere egitasmoarekin: " Nork daki ez ote dituen bere aldetik euskarak ere berriz bereganatuko egun hizkuntza hilzorian eta desagertzear duten herriak?". (321 or.).
‎—Deus ere ez. Batek daki ez ote nuen bukaera aurreratu.
2021
‎Gabriel García Marquezen Cien años de soledad eleberriaren amaiera da goiko elkarrizketa. Esaten dute eleberri batek izandako bukaera onena dela, eta nork daki ez ote den bizitzeko falta zaigunaren hasiera. Izan ere, esaten dute ezer ez dela berdina izango.
‎Ez ahaztu txiskeroa, batek daki ez ote dugun berriro.
‎Abinagako San Antonioren ermita deiturikoak berehala erakarri zituen inguruetako jendeak, berbarako, Bermeoko arrantzaleak, neskatilak, alargunak eta itsasoaren mendeko halako beste asko. Han belauniko, kandela baten diruaren truke, edo nork daki ez ote zuten arrainen bat ere utziko abadearentzat, arrantza ona eskatzen zioten santuari. Abinako etxaldean, berriz, txakolinak eta mahaiko besteak eskatuko zituzten.
‎Dirudienez, makina bat zientzialari, politikari, kazetari...,, alegia, Lurreko biztanleak bizi diren errealitatea moldatzeko ardura beren gain hartu dutenak?, tematurik daude frogatzen gizakiok ez dugula natura ezertarako behar. Eta batek daki ez ote den egunen batean lortuko, teknika eta robotak direla medio, lurtarrak Marteko kolonietan naturaltasun eta normaltasun osoz ibiltzea, euskara Euskal Herrian dabilen antzera... Horrela dabiltza gaur hiri handietako bizilagunak ere, metroko katakonbetan nahiz lanpostu itogarrietan orduak eta orduak emanez egunero, arnasteko aire egokitu nazkagarria baino ez dutela.
‎Hala ere, esan beharra daukagu, eginikoarekin pozik eta harro gaudela eta etorkizunean batek daki ez ote den Aldiri antzeko proiektu bat azalduko. Pozez hartuko genuke, eta konta beza gurekin.
2022
‎Hameka??? Lanak dituzte izenen agertzen, eta nork daki ez ote diren gehiago, zenbaki hori soilik izozmendiaren ageriko partea daitekeelarik???
‎gaitasun handiko pertsona asko hondoratu dituela grina horrek. Batek daki ez ote ziren denborarekin goi kargudun izatera iritsiko, grinari aurre egin baliote.
‎...ela bakarrik ahots bat eta nire atzaparkada bakar batek hamar urteko hitzontzikeriak bezainbat esan dezakeela hitzen atzean ezkutatzen denari buruz, atzaparkada horiek uzten dituzten markek ez dutela amaren bularra eskatzen duen haurraren amorruaren enbidiarik batere, gainera batek daki gizon horrek ez ote duen burua esku artean duela lo egiten, ni bainugela batean larrubizi nagoela amestuz, batek daki ez ote den isilean masturbatzen nire istorioei bizitasun pixka bat emanez, horra inoiz jakingo ez dudana, horra aditzeko eskubiderik ez dudana, eta jakingo banu, zer gertatuko litzateke, zer agituko litzateke eskua praka barruetan harrapatuko banu, buztana hartuko banio eta ahoan sartuko banu, zenbat denbora izango genuke bizitzeko ahoa goitik behera eta ezkerretik eskuinera ibiliko banio, zenbat...
‎Batzuetan, elkarren ondoan etzanda gaudenean, pentsatzen dut: " Batek daki ez ote zen izan honen aita nire aita hil zuena"; gure aitak, dakizun bezala, aurreko gerran galdu zuen bizia. Horixe pentsatzen dudala, baina azken batean ez dit inporta; alde batean bera eta ni gaude, eta bestean jendea dago.
‎Noble haiek, azken batean, erdi atzerritarrak ziren, egia esateko. Nork daki ez ote zeukaten zainetan odol bavariarra, edo renaniarra, edo (zer nazka!) prusiarra. Nobleziako pertsonak elkarren artean ezkontzen ziren mugetan erreparatu gabe.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia