Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 256

2000
‎Eta hil hurran zegoena morroi hura zen, zeinak ordu batzuk lehenago erran baitzidan ezen Domingo edo Domingucho Sastre zela baina egun gutiren buruan don Domingo Sastre bihurtuko zela; haatik, modu hartan nekusala, nehoiz baino dominguchoago iduritu zitzaidan.
‎Eta, hala eta halatan, burutik kendu ezin zuen tratu hura, alde batetik, eta errege erreginen ezkontza hartan ikusi zuen luxua eta kirkileria, bertzetik, horditurik bezala etxeratu zitzaigun. Eta bazkalordua iritsi zen, eta batean honetaz eta bertzean hartaz aritu zitzaigun aita, isildu ere gabe, zozoak udaberrian baino kalakariago.
‎Eta, liburu bat zuelako edo, gizon hark erakarri egin ninduen hatsarretik. Eta, nola ez ninduen, bada, erakarriko, baldin, batetik, liburuzale amorratua banintzen... neure bizitzaren azkeneko bortz sei urteetan deus guti irakurri nuen arren, Piarres Oihar tza bal kapitainaren kontseiluak gidari, eta baldin, bertzetik, ez banuen bortz sei urteko epe hartan ikusi marinelik, eskuan edo besapean libururik zuenik! Eta, horrela, joan nintzen xuxen harenganat, mintzatu nintzaion lehenik frantsesez, gaztelaniaz gero, eta, jakinarazi zidanean ezen gipuzkoarra zela, erran nion, irri bat ezpainetan:
‎Ordea, dukearen eta kondearen emazteak estatu hartan ikusi zituenean, amak erran zien:
‎" Bertze egunen batean egonen gaituk eta orduan erabakiko ditiagu geure diferentziak". Eta galdetu nion Mignoni zein zen gizon hura eta zer erran zion, eta Mignonek ihardetsi zidan ezen bere bezero bat zela, baina ez zuela gau hartan ikusi ere egin nahi, zeren ni kementsuago eta oldartsuago bainintzen eta zeren gau hartan ni nahi baininduen eta ni izendatu baininduen bere baratzeko baratzezain bakar. Eta hain ohoraturik sentitu nintzen haren hitzekin eta hark eskaintzen zidan karguarekin, non, neure ergelkerian, musu eman bainion masailean.
‎Migelek berehala jan zituen bere ogia eta txokolatea, baina nik txokolatea bakarrik jan nuen. Garai hartan ikusten genituen Kid Carsonen filmetan ikasia nuen" txantaje" hitza, eta ez nuen txantajerik sofritu nahi. Horregatik, Edurnek goxoki batzuk eskaini zizkidanean, ezetz erantzun nion.
‎Bakar batzuk ikusi ditut kartzelan hiltzen, baina ez modu hartan, hain basatiki, ehizakia setiatu eta akabatzen den moduan. Gogoratzen naiz, mutil hura modu hartan ikustean, nola edo hala laguntzera jaitsi nahi izan zuela Sotero Etxandik. Baina ezinezkoa zen guztiz.
‎Ondoeza egin zitzaidan, eta tarte bat egin nuen hantxe, hilerriaren atarian ahozpez etzanda, konorterik gabe. Ez zen, antza, tarte luzea izan, inork egoera kezkagarri hartan ikusi baino lehen itzuli bainintzen neure onera, harrituta, zer gertatu zitzaidan ezin ulerturik.
‎" Mezuak?", galdetu zuen Xanek. " Hortik hasi dira asko", esan zuen neskak; hain inprezisoa zen, hain ezin halakoa; eta hala ere, satisfazio txiki bat zen bere izena paper hartan ikustea: gero batere lanik izango ez baldin bazuen ere.
2001
‎Gehiago hurbildu zen leihora. Une hartan ikusten ez bazuen, ez zuen Marcos egun osoan ikusiko. Izan ere, Romak Marcos esaten zion Abenidan eta estazioan kantatzen zuen hari, Santos edo Felix esan ahal zion bezala, baina Marcos erabaki zuen; eta erabaki zuen, modu berean, Marcosen gurasoak Mateo eta Maria zirela.
‎Goiok badu hemen lagun bat pintorea. Fernando Botero deitzen dute, El Heraldoko argazki hartan ikusten zen pertsonaia dotore haren batere antzik ez duen arren.
2002
‎Nire nerabezaroan orduak eta orduak egin ditut New Yorketik zetozen doi  nuak entzuten. Estatu Batuetako estoldetan filmaturiko hainbat pelikula betirako geratu ziren nire erretinetan itsa  tsirik hain hunkierrazak garen aro hartan ikusi eta gero. Kerouack, Bukowski, Thompson... oroitzapen bikainak dakarzkidaten izenak dira.
2003
‎Unaxek irribarre egin zuen, neskaren irmotasuna, gozotasuna eta, aldi berean, hamabost urteko inozentzia aurpegi hartan ikusirik. Eskua Ainhizeren ile artean galdu zuen berriro.
‎Euli itsua. Eta Matiasek pentsatu zuen munduko mediku gehienek, abilidade handiak izan arren, ez dutela bizitza osoan euli itsurik ikusiko, bera, Matias, une hartan ikusten ari zen moduan. Euli itsua zela jakin zuen Matiasek horma guztien kontra jotzen zuelako euli hark –irizpide konkreturik gabe– eta koadro baten atzetik ibili zelako hegan.
‎Alderdi Komunistarena. Eta banekien partidu komunistakoa zena baina, zotz!, egoera hartan ikustea itxaroten nuen azkena zen.
2004
‎Behin bakarrik mintzatu naiz harekin Gazan gertatutakoari buruz. Ukatu egin zidan bera zela nik eraso hartan ikusitakoa. Erratu egingo nintzela esan zidan.
‎Gau hartan amesgaizto izugarriek asaldatu zidaten loa. Irakaslearen etxean nintzen berriro, baina, atea apurtu zutenean, korridorean barrena zetozen morroiak ez ziren nik goiz hartan ikusi nituen pistolariak, Himmler eta Weber baizik, SSen uniforme beltzak jantzita. Bi gizonek hiltzaile ergelen irribarrea egiten zidaten eta pistola haiengana zuzentzen nuenean ez zuen tirorik botatzen eta nik katua ero baten moduan sakatzen eta sakatzen banuen ere tirorik ez zen entzuten eta beltzezko bi gizon haiek niganantz zetozen, irribarretsu, lerdea zeriela.
‎Merkatari hark Marko Polok zabaldutako merkataritza bidean bidaiatu zuen. Itzultzean, bidaia harrigarri hartan ikusi eta ikasitakoak liburuxka batean idatzi zituen. Besteak beste, gaur egun Tibet izenez ezagutzen dugun lurraldea bisitatu zuen gure veneziarrak.
‎Une hartan ikusi zuen Ramírez kapitainak neska, mahaiaren azpian.
2005
‎–Jatetxera nire bila etorri zen eguerdi hartan ikusiko zuen lehenengoz eta ez zuten hitzik gurutzatu; ez, ez zuen ezagutzen.
‎Leihotik begiratzen du Hemek kalera, erretxin, bere auzoek tesitura barregarri hartan ikus ez dezaten jainkoari erregutuz, segidan bere buruari gogorarazteko, jainkoarengan ez duela gehiegi sinesten. Baina ipurzuria agerian sentituz gero, ez ote dago dena justifikatuta, baita jainkoarengan sinestea ere?
‎– oroitarri bat erakutsi ziguten, besterik ez –eta ez zinen ausartu, oroitarri hartan ikusi zenituenak Mutuaren hitzak deitzen den kaier batean idatziak zenituela esatera:
‎Arriskutsua ordea, kostaz kosta Hondarribiraino joateko ideia on hura. Ona, hiribururako bidea aski zaindua eduki zezaketelako, eta arriskutsua Grankanto osoa, eta luzea da, zuzen geneukan arren, Platintxulorako golkora iritsi aitzin badagoelako mutur irten bat, lapitz hauts hartan ikusten ahal ez zena.
2006
‎Kaixo! Ba hemen... ez nekien zer esan eta egoera hartan ikusi ninduenean bere aurpegia zeharo aldatu zen.Olaiarekin geratu naiz!
‎Bere neba amildegirako bide zidor hartan ikusita, Barbararen izeko Alice ezin isilik geratu, eta Albert tunanteari ahulezia haiek aurpegiratzen zizkion, sermolari onenaren hitzak erabiliz, edariaren eta jokoaren deabruetatik ihes egin eta zerurako bide zuzenean jar zedin. Alferrikako lana izan zen, ordea, Alicerena.
‎Bitartean, Katalinek, biltegiko zoruan disimulaturik zegoen atexkari giltzarrapoa kendu, eta berak eta beste neskek kaxa batzuk zuloan sartzeari ekin zioten. Han zegoen osabaren fardeltxoa ere, aurreko hartan ikusi nuena, zaku oihalezkoa.
‎aurpegiera aldatu gabe eta ateari begira. Gizona abaildura hartan ikusita, aspaldian inorengandik sentitu ez nuen zerbaitek egin zuen habia nire baitan: errukiak.
‎Lagunak hura esan zuelarik, artean ez neukan erabat digeriturik haitz haietan eta egun hartan ikusitakoa. Duela hamar milaren bat urteko irudiak.
2007
‎Emakumeak bakarrik asper ez zitezen, gizonezkoak ekartzen zituen kapitain ohiak, jolas zitezen haragiaren dibertimendu gorrian. Emategi hartan ikusitakoa maitasuna zer den jakiteko baliagarri izan ez bazait ere, aitortu behar dut mesedegarri izan zaidala nire lanbidean. Ezagututako emakume guztiak bezero egin ditut.
‎Agureak ez zuen zirkinik egin, ordea. Une hartan ikusi zituen neskak poliziak eta gorpu estalia. Izututa begiratu zion agureari:
‎Pilarrek sukaldean ez sentitzeak lasaitua eman zion. Ez zuen egoera hartan ikusterik nahi. Arropari, ileari, bere gorputz osoari antzeman zion kiratsa jasanezina begitandu zitzaion, eta dutxatzera joan zen.
‎Hiru gazte ezagunak, txoroa, mozkortia eta maritxua? era hartan ikusirik, ezin saihestu zuten txantxa batzuk ahora ekartzea.
‎Hotzikara batek gorputza goitik behera astindu zion inpentsan, eta taupadak biziagotu. Izan ere, harrigarria, sinestezina zen argazki zahar hartan ikusten ari zena.
‎Horrelakoekin hasten zirenean berotzen zen semea gehien. Eta are gehiago amorratzen zen era hartan ikusten bazuen, telebistaren aurrean luze, hautsontzian zapaldutako azken kanutoari oraindik kea zeriola. Esplotatzen zutela kabroi haiek, lehertu behar zutela...
2008
‎adar bat horma gainera ere bai: Beñardo era hartan ikusita, edonork esango zuen bere burua urkatzera zihoala, baina, zubi gainean egon zenean ez bezala, ez zituen ezpainak ez eskuak ez gorputza dar dar; aldiz, ziur zirudien egin behar zuenaz. Beñardok, ondorioz, ideia distiratsu bat behar zuen buruan, zubi gainean aurkitu ez zuèn indarra eta kemena ematen zizkiona, eta ezin esplika zezakeena mendeku goseak baizik, errai erraietako gorroto batek, odolaren ukoak gorroto itsua du lege?
‎Beste horrenbeste gertatzen da pertsonaien mugimenduekin. Idazleak berak esanda dakigu mapa hartan ikusi zituela estreinako aldiz piraten aurpegi likitsak eta altxor bilatzaileen joan etorriak, orain mozkortuta, orain borrokan.
‎1914raino iraun zuen bederen. Lafitte-k ateratako Gure> Almanaka ren gura soetako bat Etxeberri-ren hartan ikusi zuen Lafitte berak (Lafitte 1949, 1970).
‎Atzo gehiegi edan zuelako. Ez zuen nahi bere familiak egoera hartan ikusterik.
‎Denbora pasatu ahala Betozioa, gutxien espero zen unean lehertu ziren. Ustekabeko nahaspila hartan ikusirik, Ibarzabalek bere burua babesteko plazaratu zuen arazoaren jatorria, eta hau izan daiteke Ibarzabalen salaketa maiatzean egin izanaren funtsezko arrazoia. Hemendik aurrera haren helburu nagusia Eibarren 2.500 biztanle bizi zirela egiaztatzea izan zen.
‎Badaki, senarra ondo ezagutzen baitu, haren pentsamenduen nondik norakoa. Bai, Txominen gogamenak denboraren makinan 27 urte egin berri du atzera eta aparkaleku hartan ikusi du bere burua beste hiru lagunekin batera. Barreka aritu ziren Josu, Patxi, Mikel eta laurak, alkoholaren umore sinpleaz ergelduta gau hartan.
‎Ola ondoan bazegoen pago tantai bat, adarrak batera eta bestera zabaltzen zituena... adar bat horma gainera ere bai: Beñardo era hartan ikusita, edonork esango zuen bere burua urkatzera zihoala, baina, zubi gainean egon zenean ez bezala, ez zituen ezpainak ez eskuak ez gorputza dar dar; aldiz, ziur zirudien egin behar zuenaz. Beñardok, ondorioz, ideia distiratsu bat behar zuen buruan, zubi gainean aurkitu ez zuèn indarra eta kemena ematen zizkiona, eta ezin esplika zezakeena mendeku goseak baizik, errai erraietako gorroto batek –odolaren ukoak gorroto itsua du lege– mendekuaren ideia piztu balio bezala; prestaketa guztiak egiten ari zen bitartean, gainera, marmarka hasi zen –ulertzen ez zitzaion arren, argi eta garbi zegoen zein zen bere diatribaren jopuntua, hiru aldiz errepikatu baitzuen:
‎Ohartuko zinetenez, narrazio honetan behin baino gehiagotan agertu da bidaia hartako kontraesan nagusia, alegia, gure sentsazioak txinatarrekiko eta beraiek gurekiko zuten ikuspegiaren arteko talka. Chongqingen ikusi eta Beijingeko txoko polit hartan ikusitako operak igual igualak ziren funtsean. Gizonezko batek, aurpegia zuriz margoturik, emakume baten papera egiten zuen eta istorio bat kontatzen zuen –ez galdetu zertaz, esan bezala, hitz bat bera ere ez genuen ulertzen eta–.
‎Ate baten ondo ondoan geun  den eta erretzera atera ginenean ohartu ginen kanpoan, itzalean, hotza egiten zuela. Azkenik, hogei bat minutu zain egon eta gero, jendetza hartan ikusi genituen gure lagunak. Mikel eta Puru izan ziren lehenak maleta guztiak zekartzatela gurditxo banatan, gero Maxe, irribarre zabal zabala ezpainetan, Xiao Maren aulkitxoan zekarrela, eta azkena Marisa Laida Ju rekin.
2009
‎Kasu hartan, kobrezko meategi bateko eta parke nazional bateko bare populazioak alderatu zituzten. Ikerketa hartan ikusi zuten toki bateko eta besteko animaliek antolakuntza zelular desberdina zutela; morfologikoki, egitura guztia antzekoa zen, baina inguru poluituetako animalien digestio guruineko zelula moten arteko proportzio erlatiboa desberdina zen.
‎Ada era hartan ikustean, bihotza uzkurtu zitzaion Domingori; zerbait egin behar zuen, ondorioz, edo zerbait asmatu behar zuen, Adak egoerari buelta eman ziezaion:
‎pentsatzera eraman baitzezakeen edonor; haiek ez ziren, edonola ere, neska mutilen ibilerak, ezta hurrik eman ere! Zer esango zuen arrotz mihi gaizto batek, adibide bat ipintzeagatik, neska mutilak era hartan ikusi balitu. Eta hain baitzen eskandaluaren pausoa luzea eta azkarra, hain hauskorrak izen onaren oinarriak eta hain laburra haren iraupena?!
‎Atzean geratu ziren bi emakumeak, Nazariori bere denbora eman nahi izan baliote bezala, Reginak eta Rakelek bai baitzekiten ordurako, ezjakinki jakin ere, sehaskakoa bakarka ikusteko moduko ikuskizuna zela, inoren interferentziarik gabe; Nazario Orbek, beraz, bi emakumeei bizkar ematen zien, eta posizio hartan ikusi zuen haurra, barruak agintzen zizkiòn esku eta aurpegi keinuei mugarik jarri gabe, begiak zabal ireki eta luze ixten zituela, ireki eta itxi, itxi eta ireki; izan ere, hain sinestezina egiten zitzaion errealitatea begiak irekitzen zituen bakoitzean, batera eta bestera hedatutako argi itzalen ehunak biltzen zuen gelako espazioa, haurra zetzàn sehaska inguruari halako misterio kutsu bat era... alfer alferrik zebilela jolasetik batere ez zuèn begien jolas hartan sartuta, sinestezinena baitzen inguru hartan, antza, sinesgarriena; berandu gabe ohartu zen, halaber, sinesgarritasun berreskuratuaren bidetik, hura?, zer?
‎Anai arrebak era hartan ikusi ez beste, goiko hortzez horzkatu zuen Maria Bibianak beheko ezpainpeko azalgunea, keinu etsi batean, halako eran, non, segidan. Gabinok mutu segitzen zuen, hitzik gabeko burbuilan sartuta, antza?, besoak zabaldu eta begirada eskarizko bat luzatu baitzien ondoan zituèn anaiei, keinu harekin zera adierazi nahi balie bezala, begien aurrean gertatzen ari zena permititu behar ote zuten.... Teofilo Mariak, ordainean, ezker eskuin mugitu zuen burua, eta Damasok berdin.
‎Damaso izan zen, anai arrebetatik, fisikoki, afektatuena, Teofilo Maria jarrera hartan ikusi ez beste, eskua xafla goriaren gainean, begiak itxi baitzituen, ikusten ari zèn ikuskizunak, ikuskizunetik asko baitzuen eszenak, beharbada, eta teatrotik ere zerbait?
‎esan zion Txarok noizbait, baina bera bakarrik joango zen, zer demontre!, Domingo etxetik bakarrik joan zen bezala; Adak halako zerbait behar zuen buruan, hain zituen bihotzaren begiak lurrari itsatsita, baita zeruari ere, aldi berean, estasiak hartuak iduri; zirt edo zart egiteko ordua zen, bai, eta zirt eta zart egingo zuen: ez zuen, ez, Domingo goiz hartan ikusiko, ez zen harekin egongo, baina Domingok bezala jokatuko zuen, huraxe izan baitzitekeen Domingorekin egoteko modurik minena, baita sakonena ere, haren espirituarekin bat egiteko, inoiz baino batago; gero, ziztu batean joan zen geltokian zegoèn eraikinera.
‎Halakoetan, ezpainek dar dar egiten zioten ganberazainari, malkoa urrun izaten ez zuela. Gizon gordin bat gisa hartan ikusteak erruki guti pizten zuen ene baitan. Nire erdeinu guztiaren merezient iruditzen zitzaidan Joanes Armagnac, izaki uzkur eta mespretxagarria.
‎–Alferrik ari zara. Higanot baten oparia baizik ez dut hartan ikusiko.
‎Garai hartan ikusi zituen lehen aldiz Felipe Gonzalez eta Alfonso Guerra. Bilbora joaten ziren maiz bi abokatu sevillarrak, klandestinitatean politika egiten ziharduten ezkerraldeko kide sozialistak Ordena Publikoko Auzitegi aurrean defenditzera.
‎" Nik munduaren bira egin banuen, zuk zergatik ez...?";" Eta egin beharreko urratsa emakume batentzat gehiegizkoa bada, birentzat agian ez..." esan zion Txarok noizbait, baina bera bakarrik joango zen, zer demontre!, Domingo etxetik bakarrik joan zen bezala; Adak halako zerbait behar zuen buruan, hain zituen bihotzaren begiak lurrari itsatsita, baita zeruari ere, aldi berean, estasiak hartuak iduri; zirt edo zart egiteko ordua zen, bai, eta zirt eta zart egingo zuen: ez zuen, ez, Domingo goiz hartan ikusiko, ez zen harekin egongo, baina Domingok bezala jokatuko zuen, huraxe izan baitzitekeen Domingorekin egoteko modurik minena, baita sakonena ere... haren espirituarekin bat egiteko, inoiz baino batago; gero, ziztu batean joan zen geltokian zegoèn eraikinera.
‎Damaso izan zen, anai arrebetatik, fisikoki, afektatuena, Teofilo Maria jarrera hartan ikusi ez beste –eskua xafla goriaren gainean– begiak itxi baitzituen, ikusten ari zèn ikuskizunak –ikuskizunetik asko baitzuen eszenak, beharbada, eta teatrotik ere zerbait– kalterik egin ez ziezaion edo, nerbio sistemaren erantzun automatiko batean: kaltea, baina, egina zegoen, Damasok ikusi zuena ikusi baitzuen, eta irudia buruan itsatsia geratu baitzitzaion; Damasok, beraz, ikusi berri zuèn irudiaren erasoa sentitu zuen, begietatik hezur muinetaraino hedatutako erreakzio batean, hezur muinetan nabaritu baitzuen, ongi nabaritu ere, begietan segundo batez pilatutako energia negatibo guztia, halako eran, non hezurrak bat batean ahuldu, hautsi eta berak –Damasok– barnealdera eta bere baitara erortzen ariko balitz bezala sentitu baitzuen –bizkar ohi baino konkorragoa zuenak halako zerbait aditzera ematen zuen behinik behin–, etxe bat barnealdera eroriko litzatekeen moduan, zurezko habeak eta gapirioak pipiatu eta zuhirindu bezain laster; gero, baina, adimenak gidatutako kontraerasoan, indignazioa eta sumina piztu zitzaizkion, harik eta indignazioak hitz bakarreko pentsamendu baten forma hartu zuen arte, berehalako batean:
‎Reginak bazekien, bai, burutik pasatzen ari zitzaiona ezinezkoa zela, baina, onenean ere, eszena ekibokoa zen hura, beste zerbait ere –berak buruan zeukana, adibidez– pentsatzera eraman baitzezakeen edonor; haiek ez ziren, edonola ere, neska mutilen ibilerak, ezta hurrik eman ere! Zer esango zuen arrotz mihi gaizto batek, adibide bat ipintzeagatik, neska mutilak era hartan ikusi balitu. Eta hain baitzen eskandaluaren pausoa luzea eta azkarra, hain hauskorrak izen onaren oinarriak eta hain laburra haren iraupena...!
‎Anai arrebak era hartan ikusi ez beste, goiko hortzez horzkatu zuen Maria Bibianak beheko ezpainpeko azalgunea, keinu etsi batean, halako eran, non, segidan –Gabinok mutu segitzen zuen, hitzik gabeko burbuilan sartuta, antza–, besoak zabaldu eta begirada eskarizko bat luzatu baitzien ondoan zituèn anaiei, keinu harekin zera adierazi nahi balie bezala, begien aurrean gertatzen ari zena permititu behar ote zute... Teofilo Mariak, ordainean, ezker eskuin mugitu zuen burua, eta Damasok berdin.
‎Ada era hartan ikustean, bihotza uzkurtu zitzaion Domingori; zerbait egin behar zuen, ondorioz, edo zerbait asmatu behar zuen, Adak egoerari buelta eman ziezaion:
‎Atzean geratu ziren bi emakumeak, Nazariori bere denbora eman nahi izan baliote bezala, Reginak eta Rakelek bai baitzekiten ordurako, ezjakinki jakin ere, sehaskakoa bakarka ikusteko moduko ikuskizuna zela, inoren interferentziarik gabe; Nazario Orbek, beraz, bi emakumeei bizkar ematen zien, eta posizio hartan ikusi zuen haurra, barruak agintzen zizkiòn esku eta aurpegi keinuei mugarik jarri gabe, begiak zabal ireki eta luze ixten zituela, ireki eta itxi, itxi eta ireki; izan ere, hain sinestezina egiten zitzaion errealitatea begiak irekitzen zituen bakoitzean –batera eta bestera hedatutako argi itzalen ehunak biltzen zuen gelako espazioa, haurra zetzàn sehaska inguruari halako misterio kutsu ba...
‎Gaztaren eta kiwiaren arrastoek zuregana joan nintzen bigarren hartan ikusi nituen odol arrastoak ekarri dizkidate gogora. Esan dizut autobusa martxan hasteaz batera hartu ninduela loak; ba, esnatu ere autobusa gelditzeaz batera esnatu nintzen.
‎Bakar bakarrik zeunden. Oraindik bizi bizi daukat nire memorian egun hartan ikusi nuena. Ez dakit zer sentitu nuen.
2010
‎Cambridgeko Analytical Society ko gela batean eserita zegoen, burua mahairantz makurtuta, pentsakor; eta mahaian, logaritmo taulak zabalik. Kide bat gelan sartu eta jarrera hartan ikusi zuenean, Babbage, zerekin ari zara ametsetan, galdetu zion.
‎Lastima ni orduan zu ez izatea, Damaso, zuk trebetasun berezia baitzenuen kasualitateari buruzko sasi argudio haiek hankaz gora jartzeko; ama, baina, sasi argudioekin eta abisuekin ez ezik, beste zeregin batzuetan ere murgilduta zebilen, jelosiaren harrak jan ote zion bihotza, ni neure jarrera hartan ikusita, begiak Helenarengana eta Helenarengana bakarrik iraulita??: handik hamar bat egunera erakutsi zidan bere zereginen fruitua; izeba Ernestinak esan zidanez, orduan ere Villalbako markesa anderea izan zuen jarraibide, markesak bi alaba baitzituen, Natalia eta Natividad, eta biak ere mutil berarekin maitemindu zirenean markesak bere neurriak hartu behar izan baitzituen, exorzismo saio bat ere tartean.
‎Orain gutxiago eta orain gehiago, ia egun osoan egon nintzen emozio haren eraginpean, malenkonia, bere biluzian eta bere gordinean, berriro nagusitu zitzaidan arte; eta Bibik, Arte eta Ofizioetako eskolatik itzuli zenean, egoera hartan ikusi, eta zer gertatzen zitzaidan galdetu zidan; eta nik: –Flor que toco se deshoja??
‎–Por una mirada, un mundo,/ por una sonrisa, un cielo,/ por un beso?? ; galduta nengoen, baina are galduago egon nintekeen inork trantze hartan ikusiz gero, arriskuaren pertzepzioak hainbeste zorroztu zizkidan zentzumenak, non, korridorearen espazio hertsian, Helenaren ahotsak durundi egin zuela iruditu baitzitzaidan, Helenaren sei zazpi segundoko interbentzioa seiheun zazpiehun segundoko egiten zitzaidala?: irtenbide bakarra nuen, beraz, nire erreakzio azkar batetik baizik etor ez zitekeena, eta orduan, bizi senaren eskutik hatza ezpainetara neramala, halaxe atera zitzaidan:
‎Izan ere, egia erdia esango nizuke, baldin eta esango ez banizu, halaber, ama era hartan ikusten nuenean, bere larritasun hartan batez ere, b b b b b b?, sentimendu erabateko bat gailentzen zitzaidala, menderatu ezin nuèn ezintasun existentzialaren labanak. Herioren labanak??
‎Hala ere, ezin uka haren hitzek arrunt mindu nindutela. Egun hartan ikusi nuen hondar aldiz.
‎Izan ere, egia erdia esango nizuke, baldin eta esango ez banizu, halaber, ama era hartan ikusten nuenean —bere larritasun hartan batez ere, b b b b b b... — sentimendu erabateko bat gailentzen zitzaidala, menderatu ezin nuèn ezintasun existentzialaren labanak —Herioren labanak? — erraiak erdibituko balizkit bezala... nire gorputza amarenaren jarraipena iduri. Madame de Sevignék ongi adierazi zuen orain esan nahi dizudana, harena beste kasu bat den arren, noiz eta bere alabari esan baitzion:
‎Lastima ni orduan zu ez izatea, Damaso, zuk trebetasun berezia baitzenuen kasualitateari buruzko sasi argudio haiek hankaz gora jartzeko; ama, baina, sasi argudioekin eta abisuekin ez ezik, beste zeregin batzuetan ere murgilduta zebilen —jelosiaren harrak jan ote zion bihotza, ni neure jarrera hartan ikusita, begiak Helenarengana eta Helenarengana bakarrik iraulita? —: handik hamar bat egunera erakutsi zidan bere zereginen fruitua; izeba Ernestinak esan zidanez, orduan ere Villalbako markesa anderea izan zuen jarraibide, markesak bi alaba baitzituen, Natalia eta Natividad, eta biak ere mutil berarekin maitemindu zirenean markesak bere neurriak hartu behar izan baitzituen, exorzismo saio bat ere tartean.
‎Orain gutxiago eta orain gehiago, ia egun osoan egon nintzen emozio haren eraginpean, malenkonia, bere biluzian eta bere gordinean, berriro nagusitu zitzaidan arte; eta Bibik, Arte eta Ofizioetako eskolatik itzuli zenean, egoera hartan ikusi, eta zer gertatzen zitzaidan galdetu zidan; eta nik: " Flor que toco se deshoja...";" Zer...?!"; eta, poema buruz errezitatzeari ekiten niola, ezin bukatu izan nuen, aurpegia izaraz estali eta negar batean hasi bainintzen berriro...
‎Saiheska nenbilkion, bai, baina noizbait ikusi behar nuen Helena bakarka; hura etxera etorri eta bospasei egunera izan zen, lehen solairuko korridore batean topo egin genuenean, gelatik kanporako bidean nindoala, ohi baino siesta laburragoa eginda gero, Regina enetik paseo bat egiteko asmotan; korridorean argi apal bat zegoen, urre kolorekoa, mutur batean zegoèn leihoaren kristaletik iragazita zetorrena eta Helenaren aurpegiari halako ukitu misteriotsu bat ematen ziona; kontrako bidean gindoazen, jakina, eta lehen mementoan atzera jiratu eta ihes egitea bururatu zitzaidan; erabaki hura, baina, koldarregia zen, bizitza osoan damutzeko modukoa, eta hala, gutxieneko zentzuaren mende jartzen nintzela, aurrera egin nuen; konturatu nintzenerako, Helena parez pare egokitu, eta nik burua jaitsi nuen pixka bat, haren begiradari nekez eutsi ahal izango nion beldurrez; Helena, baina, ez zegoen aukera hura galtzeko prest, antza, eta, bide erdian jartzen zitzaidala, nik idatzi niòn poema errezitatzen hasi zitzaidan: " Por una mirada, un mundo,/ por una sonrisa, un cielo,/ por un beso..."; galduta nengoen, baina are galduago egon nintekeen inork trantze hartan ikusiz gero —arriskuaren pertzepzioak hainbeste zorroztu zizkidan zentzumenak, non, korridorearen espazio hertsian, Helenaren ahotsak durundi egin zuela iruditu baitzitzaidan, Helenaren sei zazpi segundoko interbentzioa seiheun zazpiehun segundoko egiten zitzaidala—: irtenbide bakarra nuen, beraz, nire erreakzio azkar batetik baizik etor ez zitekeena, eta orduan, bizi senaren eskutik hatza ezpainetara neramala, halaxe atera zitzaidan:
‎Omayra SÃ ¡ nchez, ez zain ahazten izena. Hire adina izango zinan, gutxi gorabehera, putzu zikin hartan ikusi huenean, telebistan, Zergatik ez dute basatza horretatik ateratzen, nola da posible, baina. Ezin huen ulertu nola zitekeen begi beltzeko neskato hura postura hartan han edukitzea, eta kazetarien txorakeriak entzun beharra, No te aflijas, ahorita te sacan de ahÃ; bai, ahorita, hark ere, gajoak, zerbait amaitzera zihoala sentituko zinan, zeruan omen zuen amari hots egiten zion bezala hots egiteko; harengandik, eta mundu osoa telebistatik begira zuela, despeditu zen bezala despeditzeko.
‎Iraun dezala! Estatu hartan ikusi baino nahiago dut hola ikusi!
‎Ia inork ere ez zion arretarik jartzen hondartzan egiten zituen egonaldi luzeei. Uharteko bizilagunak atzerritar hura modu hartan ikusten ohituta zeuden, batetik bestera, jauzika, bere buruarekin hizketan, Greziaren historiako pasarteak deklamatzen, ageriko motiborik gabe barre egiten.
‎" Inork ez du sagar ustelik nahi izaten zakuan", baieztatu zuen Angelek adorez. Agian ondo geratu nahi zuen fraideekin; agian Faraonekin gertatutakoa gogoratzen zitzaion, barregarri utzi nuela Degrela koronelaren aurrean, eta poztu egiten zen ni kinka hartan ikusita. " Nolanahi den, aprobatutzat emango diogu urtea gaineratu zuen zuzendariak— Azken batean, aurtengo ikasturtea aurreratua dago, eta bera, orain arte behintzat, ikasle ona izan da.
‎Esan ezak hik", erpindu zen Martin. Nik banekien Berlino deitzen ziotela, gaztetan Berlinen izan zelako eta itzuleran hiri hartan ikusitakoa beste gairik ez zuelako. Eta bere benetako izena, Marcelino, antzekoa zelako.
2011
‎Ez zitzaidan Asier Altunaren dokumentala gustatu ez da orain zergatia azaltzeko tenorea, beste batean akaso eta ene iritzia txiokatu nuen Twitterren, aste hartan ikusitako gainontzeko filmekin egin bezala. Luze gabe iritsi zitzaizkidan nire iritziagatik minduak sentitu zirenen erdeinu, mespretxu eta abarrekoak.
‎harik eta, bertze egun batean, zu eta biok ibaiertzean elkartu ginen arte? baita Florian modu hartan ikusi ere, ustekabean!
‎baina hara zer diren gauzak: Onofre jarrera hartan ikusteak, hilkutxaren aitzinean belauniko, negar zotinka, ogro bat negarrez sumatzea ez zen eguneroko gauza, bertzalde?!?, hunkitu egin zuen Leon: nola ez, bada, baldin eta, artean, bederatzi urteko umemoko bat bazen, bizitzaz deus guti zekiena!
‎Armairu bat ireki, barrukoak lurrean barreiatu eta ni neure gauzen bila hasten nintzen bakoitzean, bera atalburuan jartzen zen besoak gurutzatuta, eta ez nion inoiz ere begiradan, aurpegiko adieran edo ahotsaren tonuan errukiaren arrastorik edo damuaren zirkinik atzeman, ohaide bat galdu eta bi irabazi zituelako seguru asko. Nik, ordea, ezin nuen burutik kendu egun hartan ikusitakoa. Logelako atea ireki nuenean beren jarduna utzi eta niri begira geratu ziren hirurak, baina ez zuten altxatzeko imintziorik egin, ezta maindireekin estaltzekorik ere.
‎Argindarraren harietan katigatuta geratu zen, inondik ere. Mutikoa piura hartan ikusi zuen norbaitek, itxuraz, eta hasi zen oihuka, eta sutegitik atera eta larruzko mantal handi haiek zabal zabal eginda behean zain egon ziren herrerotegikoak, eroriz gero mantal haietan jasotzeko. Bitartean, lortu zuten gure anaia hori balkoiraino igotzea, ez dakit kako batekin edo nola egin zuten, eta etxe barrura sartzea.
‎Tira, badakizu... baliagarria izan dakigukeen guztia. Gero, galdetu auzokoei ea ezagutzen zuten, ea goiz hartan ikusi zuten etxetik ateratzen edo kalean... Marek, zure txanda:
‎Andrazko batzuk zeuden, eta haietako batek beragana joateko keinua egin zidan. Ederra zen, baina goibel nengoen, eta ostatu hartan ikusitako giro arrotzak beltzago jarri ninduen. Zerbezari zurrut egin eta handik kanpora alde egin nuen.
‎urte gehiegi iragan ziren konfesatu gabe," benetan" konfesatu gabe –Beretta eta Benelli–, eta ez zekien" ego te absolvo" esango zion edo gurutzearena egingo soilik eskuarekin. Ez zekien zer penitentzia bururatuko zitzaion abade ulerberari, ez jakiteagatik, bera egoera tamalgarri hartan ikusita errukituko ote zen ere ez zekien.
2012
‎Eta neure burua ataka hartan ikus nezakeen, urte eta erdi pasata ere. Begirada eskuetan, burua hegalari, bat bateko erantzun bat asmatu nahian, bertsolari baten gisan.
‎Hain zuzen ere, epaiketarik ez dagoenean gertatzen dena. Orduan gauzak bere hartan ikusten dituzu, eta, kasik, lehen aldiz ikusiko bazenitu bezala.
‎Susmagarrien zerrenda luzea izanen zen. Etxebizitza hartan ikusitakoaren arabera, gizajo hark heroina ziztatzen jarraitzen zuen. Eta begien bistakoa zen diru arazoak zituela.
‎Zeloak. Ustez ez nintzen batere jeloskorra baina Elena eta Leon egoera hartan ikusteak erakutsi zidan baietz. Eta ez nekien zer egin.
‎Abuztuko saiakeraren ondoren, behin baino gehiagotan hurreratu ginen herriko neska­ mutikoak Albitzuri baserrira harria ikusteko asmoz. Haren istorioak entzunak bagenituen ere, uda hartan ikusi genuen lehenengoz. Galanta zen gero harritzar hura!
‎Begira gelditu zitzaion itzaina une batez. Garai hartan ikusitakoak ikusita, ulertzekoa zen ezezagunekin ez fidatzea. Margaritari okerrena ere pasatu zitzaion burutik bat batean, Galoren aita hil egin zela alegia; hala izanez gero, beste leku bat aurkitu zukeen bizitza bideratzen hasteko.
‎Gutxi asko, Meadek uste zuen pertsonak bere burua maneiatzen ikasten zuela kideekin jokoa doitu ahala, jokoan besteek berarengandik zer espero zuten ikasi behar baitzuen, besteak ziren haren ispilua. Arian arian ikasiko du mirail hartan ikusten duena bera dela. Eta bere burua kanpoan egongo balitz bezala aztertuko du, besteen erantzun eta eskakizunen ispiluan; aurrerago, besteen balizko portaera aurreikusi eta haren arabera moldatuko du jokaera.
‎Ahoa zabalduta egiten zuen lo, urrezko haginak erakutsiz. Gisa hartan ikusita, nabarmenago geratzen ziren bere urteak. Aguretuta zegoen.
2013
‎Odola dagoeneko ez zen kanporatzen, baina barne odoljarioak bere horretan zirauen, eta zarevitx txikiaren kexuak eta negarrak ez ziren eteten. Alexandra tsarinak seme kuttuna egoera larri hartan ikusi zuenean, bere onetik atera zen ia, builaka hasi zen, eta medikuei oihukatu zien lehenbailehen sendatzeko bere seme maitea, haren samina bat batean desager zedila. Alexis zarevitxak, ordea, kexu eta negar artean, Rasputin etor zedin eskatzen zuen etengabe:
‎Langabe dago Versus, aspertua, gogaitua, nekatua, utzikeriaren pipiek erasana. Eta gizona postura hartan ikusirik, musek erasoa jotzen diote. Noiznahi eta trumilka.
‎Erran nahi baita Hamzak egun batzuk lehenago kontatu ziela ipuin hura, berak osaba Omarrengandik jasotakoa: . Tajar estolda garbitzaile bat omen zen, usain txarretara ohitua zegoena; egun batean, baina, merkatari batzuek auzoan lurrin denda bat jarri eta, dendari zeriòn lurrin haietarik bat usaindu ez bertze, gibelka erori eta kordea galdu omen zuen; era hartan ikusita, auzotarrak ahalegindu omen ziren, gogotik ahalegindu ere, Tajar suspertzen, baina ezin, harik eta Tajarren anaiari bururatu zitzaion arte, Tajarrengana kutxatxo bat kaka eramatea; gero, kutxatxoa haren sudurraren parean paratu, ireki?
‎–Tajar estolda garbitzaile bat zen, usain txarretara ohitua zegoena; egun batean, baina, merkatari batzuek auzoan lurrin denda bat jarri eta, dendari zeriòn lurrin haietarik bat usaindu ez bertze, gibelka erori eta kordea galdu zuen; era hartan ikusita, auzotarrak ahalegindu ziren, bai, Tajar suspertzen baina ezin, harik eta Tajarren muturretik mutur zikinago bat pasatu zen arte:
‎Hain jota gelditu zen, non, telefonoa katigatu eta Raissarengana joan beharrean, mutilak eskolan zeuden?, estudioko besaulkian eserita jarraitu baitzuen, begiak aitzinez aitzin zuèn horma zurian iltzatuta, non baitzegoen, bertze batzuen artean, Gandhiren erretratu bat, tariqako lagun pinturazale batek egindakoa: begi haiek, baina. Abdel Haqqenek?, begiratu arren, ez zuten une hartan ikusten, itxura batean. Zenbatetan begiratu izan zion mahatmaren erretratu hari, baita lauki hartan espazio arnasgarri bat aurkitu ere, gogaidetasunezkoa, lauki hura espirituaren askatasunera jotzen zuèn leiho bat balitz bezala, gizarte anaikorrago bat amets!
‎Ilunpe hartan ikusi gabe ere, banekien Ollakarizketaren landetxean ikusi bezalakoak zirela guri beha zeuden bisaia goseak.
‎Soldaduak ileei loturik kanporatu zuen burua. Erdi ilunpe hartan ikusi gabe ere, irudikatu nuen haren besoa odolez oratua. Nire bi eskuak luzatu nituen, garbi ikus zezaten ez zeudela garbiago.
‎Catherine harrituta geratu zen, eta ez zuen erantzunik eman; baina Lydiak, erabateko indiferentziaz, Carter kapitainak sortzen zion miresmena adierazten jarraitu zuen, esanez irrikatan zegoela ofiziala egun hartan ikusteko, hurrengo goizean Londreserako baitzen gizona.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
hura 237 (1,56)
harta 19 (0,13)
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia