Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 316

2000
‎Gainera, gogoan har, euskara dela Espainiak eta Frantziak beraien barnean duten hizkuntzarik antzinakoena eta gaur oraindik bizirik dirauena. Eta hizkuntzen kontu honetan ezinezkoa dela tipiagoen edo handiagoen indarrekin jokatzea, demokratikoki baizik, izate naturalez eta gurasoengandiko arrazoiez.
‎Euskal Herrian sortuak izan arren, beren lehengai nagusiaEspainiako produktuak dira (esaterako, Lo que faltaba saioa). Magazinen inguruanagertzen den alde hau ez da harritzekoa, kanal bakoitzaren hizkuntza kontuan hartuta: izan ere, filmak, erreportajeak eta beste zenbait produktu ez bezala, itzulpenak apenasduen lekurik magazinetan. Beraz, saio hauek ekoizteko unean, hizkuntza bat edo bestehitz egiten duten pertsonaiengana jotzen da (elkarrizketak egiteko, adierazpenakemateko, e.a.), horrela hizkuntza baten edo beste baten eremua erreferentzia bihurtuz.Horixe gertatzen da euskarazko eta gaztelaniazko magazinetan:
‎Lotsagabe jokatu nuen behinola gure euskaltzale handihonekin, eta berandu bada ere, barkamena eskatu nahi diot lerro hauen bitartez. Ezziren hizkuntza kontuak, sozialismo ereduari zegozkion gorabeherak baizik. Ezjakinaeta dogmatikoa mihiluzea denean, honelakoak gertatu ohi dira2.
2001
‎Depresioa ez dut erranen, baina batzuetan pentsatu dut: " Erdarak baliabide gehiago ditu", baina gero ohartzen zara, azkenean, ez dela hizkuntza kontua, baizik eta norberaren kontua; eta ez nirea bakarrik, baizik eta gizartearen kontua, honek ez duelako erabiltzen euskararen ondasun guztia. Orduan, zuk ikusten duzuna dela ematen du, baina gero liburuetan hasten zarenean benetan euskararen barnean bilatzen eta sakontzen, nahi adina hitz, esamolde... topatzen dituzu.
‎Lehen atomo bonbekin edo zebiltzanean –orain ere badabiltza, baina gauza zaharra delako gutxiago mintzatzen da jendea horretaz– inoiz irakurri nuela uste dut halako zerbait, alegia uranioak (eta oker baldin banabil, barka) bere egitekoa egiteko (uranioa ez, plutonioa dela uste dut) behar zuela tamaina bat izan, gaztelaniaz masa crÃtica deitzen ziotena eta hortik behera ez zuela ezer egiten. Nik esango nuke hizkuntza kontuan ere badela masa crÃtica horren antzeko zerbait, baina muga hori ezin jar daitekeela, alegia, beste zenbait gauzatan dagoen bezain zehatza, ezta gutxiagorik ere. Baina muga bat badago; esan nahi dut, honenbeste hiztunetatik behera erabiltzen den hizkuntza txikia da eta txikia denez, eta hor dago kontua, besteren premian dagoena, edota hortik gora pasatzen baldin bada, hizkuntza handiagoen artean sartzen da eta ez du horrenbesteko besteren laguntzaren premiarik.
‎Larramendiren hondamendiak ekarri zuen aro berria hasiz geroz pasa dira urteak. Eta urteek, esan dezagun azken 25 urteek, eraberritu dituzte bazterrak hizkuntza kontuan. Franko gauza desegin dira, eta ez zaiz  kigu hondakinak baizik agertzen; ez dira gutxi, halere, bere hartan iraun dutenak.
Hizkuntza kontuetan, eta horretaz ari gara hemen bestetaz baino areago, ez dira beti onartzekoak, beharbada, Larramendik zorrozki adi  tzera ematen dituen usteak. Onartzekoak dira, noski, geroko belaunaldiek, zuzen nahiz oker, onartu dituztenak.
‎Adimendu hori eta adimendu horri eragin zion lana zernahiz aritu zen eta zernahiri bide artean ez ezagunak zabaldu. Ez zeuzkan hiz  kuntzak ahazturik eta, hizkuntza kontuan, jakin nahi zuen euskara non koka Europakoen artean.
‎Badut, haatik, susmoa ez lukee  la gogoko izan behar, halako masoi usaina edo dariolako. Gauzak, ordea, hizkuntza kontuan, alderantziz dira, Durkheim gorabehera. Guztiok, jabe garenez, aldatzen dugu hizkuntza, nork gehiago, nork gutiago:
‎Gerta daiteke gaia, ikergaia, lekuan lekukoa izatea, euskal lurrean euskal lurrekoa, beraz; hala nola historian, hizkuntza kontuetan, etnologian, geografian eta are geologian bertan. Oker jokatuko genuke, halaz guztiz, lekuko gai hori lekuko ikuspegi meharrez tratatuko bagenu, eta ez sub quadam aeternitatis seu universalitatis specie, non eta noiznahikoa balitz bezalaxe, Barandiaranek beti erakutsi digun bidean gabiltzala.
‎Korronte batek liberalizazio osoa proposatzen du. Estatuak, aginteak, ez du zer eginik, ez zer esanik hizkuntza kontutan. Estatuak neutrala behar du, ez interbentzionista.
‎Ho rrekin batera lezio bat ere ikas daiteke nafarroakoGobernua ren jokabidea eredu hartuz: Miguel Sanz Sesmak eta Rafael Gurrea Indurainek —biak dira dekretuaren sinatzaileak— argi erakutsi dute neurri politikoak eraginkorrak izan daitezkeela hizkuntza kontuetan. Euskarak atzera egin duen bakoitzean, gizartearen mugimendu natural edo hautu kulturalak ez baino erabaki politikoak izan dira benetako eragileak, eta kasu honetan ere tresnarik eraginkorrenetakoa erabiltzen jakin dute" Del Burgo’s boys" hauek.
2002
‎M. RUBIO. Hizkuntzen kontu horrek ñabardura bat merezi du, nire ustez. Egia da euskaraz eta gaztelaniaz gain beste hizkuntza gehiago hitz egiten dela, arabieratik hasita.
‎Nafarroa eta Arabako egoera sarritan parekatzen da gauza askotan. Hizkuntza kontuetan egin liteke hori?
‎Hizkuntzazko produkzioak zorizkoak ote dira, kaosaren legeak gobernatuak. Baietz erantzunez gero, azkenean, determinismoa hizkuntza kontuetan ere haustealekarke. Eta, ondorioz... amildegia, kaosaren itsaso zabala.
‎ezintasun hauek ez dira handiagoak izango, segur aski ere, semea edo alaba frantses edo ingeles ikastetxe batera bidaltzeak sortuko lituzkeenak baino. Bestetik, gainera, egia da erdaraz egiten duten ume askok ere ez dutela aparteko laguntzarik eskuratzen etxean beren ariketak erdaraz egiteko orduan, hezkuntza kontua ez baita usu hizkuntza kontua. Ez dakit, dena dela, zenbateraino aztertu den, inork aztertu baldin badu, laguntza hori ez izateak nolako kalteak sortzen dizkion umeari, kalteak sortzen badizkio behintzat.
‎Lekutan zegoen orduan Alemania! Hizkuntza kontuetan ere berdin: bidea joria izan da, baina euskarak babes handiagoa du, eta osasuntsuago da.
‎Nafarroan ez da beste horrenbeste gertatzen, baina halatsu. Eskuineko gobernuak lotsagabekeriaz egon dira jokatzen urte luzeetan zehar, sozialistak dituztela bidelagun, hizkuntza kontuetan, eta euskaldunen eskubideak ez daude inola ere bermatuak. Hori hala da.
‎Komeni da hau gogoraraztea, zeren ez baita egia, esan dizudan gisa, gauzak ez direla aldatu. Itsu eta atzenkor egon behar du batek, edo bi begiak lausoturik izan gutxienez, hizkuntza kontuetan oraingo egoera eta orain dela hogeita hamar bat urtekoa berdintsuak direla pentsatzeko. Itsu, betiko gau lazgarria begietan, edo, lehen esan dudan gisa, beste planeta batean bizi, hori ere gerta daiteke, eta ez nintzateke harrituko batere hau izango balitz kasua, hemen bizi den jende anitz aldi berean beste planeta batean ere bizi delako.
‎Gaztelania ere gurea da, eta gaztelaniak aberastasuna ematen digu, ikaragarria gainera. Hizkuntza kontuetan nik ez dut inor ere ito nahi, ez dut dudan aberastasun bati uko egin nahi: gehitu nahi ditut, ez dut kenketarik nahi kontu hauetan, eta saiatuko naiz jendeak hau pentsa dezan.
‎Eta nola aurreratu dugun! Nik behintzat nire burua, hizkuntza kontuetan esan nahi dut, aintzakotzat hartzen hasi nintzen, eta kontua serio samarra dela pentsatu, euskaltzainok" pneumonia"," pneumatiko" edo" postposizio" bezalako hitzak euskal hiztegian ofizialki sartu genituen egun berean, euskararen lege fonetikoak ezin hobeki zainduz, nahiz horrekin batera" subjuntibo" ere sartu zen onartutako euskal hitzen zakuan, ... Eta esan liteke nire barne kezkak ia ia behin betiko baretu zirela" filologia" hitz arraro samar horretan ageri den" g" hori, hola," g" bezala, eta ez" j" gisa, ahoskatu behar zela erabaki genuenean.
‎Hori bai maila. Eta badakigu badirela beste horrenbeste, poxi bat eskas dabiltzanak hizkuntza kontuetan, gaztelaniarekin edo frantsesarekin bakarrik aski lan baitute, beste tankera bateko hizkuntza arazo korapilatsuagoetan oldartu gabe eta hango esamoldeei antea hartu gabe bizi nahiago dutenak. Orain baditugu datuak, lehen ez bezala, orduan, orain dela hirurogei urte, ez baitzitzaion galdetzen baserrietako jendeari, zure gurasoen aitatxi edo amatxiri esan nahi dut, euskaraz mintzo zen edo ez.
‎Baina, zoritxarrez, zenbait alditan bederen, ez legeak segurtatzen zuen erabilera, ez diruak hedatzen euskara. ...zun munduan sartzen gintuzten, balizko euskal dermio ahulduan, lastertasuna bihurtuz abiadura, orain arte beharrezkoa izan dena derrigorrezko eginez hemendik aitzinat, oilo salda frogatzen dugula erakutsiz gure gurasoak probatzearekin bakarrik konformatu izan zirelarik gizajo haiek, edo hizkera berezitua sortuz hizkera berezia nahikoa eta aski zen tokietan, euskaldunak arras zuhurrak izan gara-eta hizkuntza kontuetan. Antza, horrek ematen zien gero edukin sendoa, eta batez ere landua, jasoa, goratua eta zaindua, hizkuntzaren inguruko eduki guztiei.
‎Baina gero guztia aldatu zen, eta euskararen egoeraz arduraturik, denak jarri ginen hemen lanean euskararen inguruan, zein baino zein kezkatuago, batzuk ikasten eta beste bakar batzuk irakasten, hogeita bost urteko epean hizkuntza kontua irauliko genuelakoan, gazte, gauzen iraultzeko gogoa ez baita orain sortu berri den zerbait. Ile luzea uzten genuen guk, bizarra ere zenbaitek, eta gona laburrak neskek.
‎Ez bakarrik ikuspuntu akademiko batetik, ez. Hori jakina hor dagoela, unibertsitateari baitagokio maila horretan, hizkuntza kontuetan esan nahi dut, ikerkuntza egokia egitea. Baina hemen beste zerbaitez ari naiz.
‎Unibertsitate hau sortu zenean, ahal izan zen bezala sortu zen eta irakasle gehienak kanpotik etorri ziren. Horrek ondorio handiak izan ditu ondoko urteetan hizkuntza kontuekin unibertsitatearen barnean, bai baitirudi batzuek ez daramatzatela hemen hogeita hamar urte (unibertsitate hau, adiskide, Euskaltzaindiak Arantzazun bere oinarriak jartzen zituen urte berean sortu zen, nahiz beste izen batekin), baizik atzo gauean etorriak direla. Ezin esan daiteke beste edozein tokitan arruntzat hartuko litzatekeen moduan gizarteratu direnik.
‎Unibertsitateak arras erakunde konplexuak dira, eta hizkuntzaren kontua hor ageri den konplexutasun horren ezaugarrietako bat besterik ez da. Azken urteetan eztabaida handiak izan dira euskara dela eta ez dela, zer egin behar den unibertsitatean.
‎Baina gaur egun ez dut inolako eragozpenik euskaraz mintzatu, irakurri eta idazteko, erdaraz bezain ongi edo erdaraz bezain gaizki, nahi den bezala. Adiera modua ez da hizkuntza kontua.
‎Ez naiz batere purista sentitzen hizkuntza kontuetan, baina aitortu behar dut zenbaitetan ikusten ditudan testuek, irakasleek berek eskuz idatziek nahiz liburuetan aurkitzen ditudanek, biziki kezkaturik uzten nautela. Kontua ez da ortografiarena edo morfologiarena, zerbait anitzez ere sakonagoa baizik.
‎Ibon Sarasolak liburu bat idatzi zuen idorgiroan, Euskara batuaren ajeak (Albernadia, 1997) izenekoa, ez dakit irakasleren batek gomendatu dizun inoiz ere, baina hizkuntzen kontu hauek kezkatzen baldin bazaituzte irakurtzeko esango nizuke. Han agerian uzten zuen, adibide bat bestearen gainean jarririk, euskarak duen morrontza gaztelaniarekin, eta nola ari garen Bidasoaz alde honetakook hizkuntza proposamenak egiten gure eguneroko jardueran mugaz haraindiko euskaldunak bigarren mailan utziz, zeren politika kontuetan hainbeste aldiz esaten dugun horrek, alegia, euskaldunak Frantzian eta Espainian bizi direla, hizkuntza kontuetarako ere balio du, ez dakit nik inoiz ere galdetu diozun hau zure buruari, euskaldunak hemen bizi baitira, baina han ere.
‎Ibon Sarasolak liburu bat idatzi zuen idorgiroan, Euskara batuaren ajeak (Albernadia, 1997) izenekoa, ez dakit irakasleren batek gomendatu dizun inoiz ere, baina hizkuntzen kontu hauek kezkatzen baldin bazaituzte irakurtzeko esango nizuke. Han agerian uzten zuen, adibide bat bestearen gainean jarririk, euskarak duen morrontza gaztelaniarekin, eta nola ari garen Bidasoaz alde honetakook hizkuntza proposamenak egiten gure eguneroko jardueran mugaz haraindiko euskaldunak bigarren mailan utziz, zeren politika kontuetan hainbeste aldiz esaten dugun horrek, alegia, euskaldunak Frantzian eta Espainian bizi direla, hizkuntza kontuetarako ere balio du, ez dakit nik inoiz ere galdetu diozun hau zure buruari, euskaldunak hemen bizi baitira, baina han ere. Gaztelaniak euskarari ekartzen dion zama salatzen zen Sarasolaren liburuan.
‎Orain besteek salatzen dutenera jo nahi dut. Hemendik aitzinat segitzeko, aurretik gaztigatzen dizut, gogoa behar duzu, eta hizkuntza kontuekin kezka izan, bestela bigarren mailako kontuak idurituko baitzaizkizu beharbada hemen esango ditudanak.
‎Hizkuntza nazionala bazter batean utzi dugu. Beti galdetu izan diot nire buruari gure artean horrenbeste euskaldun izanik zergatik izan duten hizkuntza kontuetan hain pisu handia euskaldun berriek. Ez dut deusik ere hauen kontra, eta badakit baloratzen hizkuntza bat ikasteko egin behar den ahalegina, baina hemen beldur naiz ez ote ditugun lezioak alderantziz eman.
‎Ez dut deusik ere hauen kontra, eta badakit baloratzen hizkuntza bat ikasteko egin behar den ahalegina, baina hemen beldur naiz ez ote ditugun lezioak alderantziz eman. Hizkuntza kontuetan, batek bere sakoneko iturriko uretik edan behar du, ur hori gustatuko litzaigukeen bezain garbia ez bada ere (euskarak ere baditu orban zikin batzuk gero!), eta ez etiketa inguruan duen botilako ur gardenetik, munduko edozein hizkuntzalarik aski ongi dakien gisa, hori baita hizkuntzalaritzan erakusten den lehenbiziko gauza, ez baita ez kopiarik ez aldakirik jatorrizkoa baino seguruagori... Baina hori ere euskararen berezitasuna da, nonbait, menturaz salatzen ari naizen euskararen ahuleziarekin zerikusirik baduena.
‎Koldo Zuazok uste du euskara ñabardura gabe ari dela garatzen eta geratzen, eta Jesus Rubiori iduritzen zaio euskara itolarrian dagoela, berez duen barne egiturak oztopo handiak jartzen dizkiolako komunikatzeko zereginari. Ez dira bakarrak hizkuntza kontuetan, lehenago igartzen zen optimismoaren parean, aski kezkati ageri zaizkigunak. Esango nuke kezka hori aski hedatua dagoela idazle eta euskaltzaleen artean, nahiz arras gutxitan ageri den hain modu garbian.
‎Irakurri izan ditudan azkenekoetan Atxagaren elkarrizketa bat dago, badakizu Atxagak duen arrakasta kontu hauetan, non ostielaka hasten baita" hizkuntzatxoetara jostatzea" gustatzen zaienen edo zaigunon aurka (23 Ostiela, Jon Aranoren elkarrizketa). Ez dakit nik Euskaltzaindiaren kontra ari den, euskaltzainoi benetan hizkuntza kontuak gustatzen zaizkigulako (dena den, ez dut uste gu garen, Euskaltzaindiaren lanaren alde mintzatzen baita maiz Atxaga), edo beste norbait eta zerbait duen gogoan, dozena erdi lagun horiek konparazione, hori ere izan baitaiteke. Nik, badaezpada ere, nire iritzia eman nahi nuke puntu honetan, eta hizkuntzarekin jostatzea gustatzen zaion Bernardo bezalako bati adiskidetsuki erantzun.
‎Eta ez dira hain errazak funtsezko arrazoi bategatik: unibertsitate proiektu bat ezin delako oinarritu hizkuntza kontuetan bakarrik. Horrek bakarrik ez du balio, horrekin batera beste zenbait gauza ere definitzen ez badira aldi berean:
‎Zertan datzan hau, horra hor beste auzi bat. Nire aburuz unibertsitatea ez da gizartea ren isla izatera mugatu behar, ez hizkuntzaren kontuan ez beste edozeinetan. Unibertsitateak urrats bi aurrerago joan behar du, hizkuntza bien artekobe rdintasun errealera hurbilduz, euskarari esparruak zabalduz, diglosia gaindituz.
2003
‎Eta Administrazioko langileen artean, eguneroko hizkuntza idatzian, lan merkatuan, eta gure eguneroko harremanetan (galde diezaiotela, bestela, berari 1997an gertatua, unibertsitateko errektore zela, Euskaltzaindiaren izenean lekukoa eramanez Korrikan parte hartu eta hainbat gazte oihuka hasi zitzaionean!). Horrez gain, Pello Salabururentzat, Euskaltzaindiak iparrari begiratu behar dio, hizkuntza kontuetan sinbolismoak indar gehiegi du, euskara arriskuan dago, eta euskara beharrezkoa dugu (baina ez bakarrik euskara).
Hizkuntza kontuetan, eta euskara kontuan berdin, guztiz autodidakta izan zen Oskillaso, bizitzako beste arlo askotan bezala. Bere bizitza guztian, eta ezkondu aurretik ere, abertzale eta euskaldun giroetan mugitzen zen batez ere, politika militantzia aktiboan sartu barik ordea.
‎Berriro atera zen hizkuntzaren kontua bileran, ea euskal kulturaz ari ziren erdal irakasleei UEUra joaten utzi behar zitzaien. Ez zen erabaki zehatzik hartu, nahiz eta UEUko kideen artean gehiengoa erdara sartzearen aurkakoa izan.
Hizkuntza kontuetan, praktikotasuna ez da premisa bakarra, garrantzitsua bai; hizkuntzaren paradigmetan sarritan nahasten dira arrazoia eta sentimendua. Hizkuntza minorizatu batean, erabilera sozialak eta erabiltzaileen estatusak asko dio hizkuntzaren beraren biziraupen aukeraz.
2004
‎Beste kontu bat da pribatuan nola baloratzen diren ETAren agerpen eta proposamen hauek eragile politikoekin pribatuan hitz egiten duen edonork baitaki ETAri benetako protagonismo eta garrantzi politikoa ematen zaiola. ETAren doinua eta hizkuntza kontuan hartu dute askok, eta Batasunak azaroaren 14an egingo omen duen proposamen entzutetsuaren atarian datorrela ere ezin da oharkabean iragan. Mugimendu hauek guztiak Eusko Legebiltzarrean abenduan izango den eztabaida erabakigarriaren atarian direla oharkabean pasatu ezin den bezala.
‎Nola gabiltza espainolok, ordea, hizkuntza kontuetan?
‎dakigunez, euskararen historia odol huste atergabearen jazoera izan da aspaldidanik, eta historia desitxuratu horretan eroso sentitzen dira era horretako iritzien abaroan. Lagin xume bat aldatuko dugu hona, hizkuntza kontu hauen baitan azpilanean dabilen legitimazio ideologia hori ikus dezagun. Honako itaun hau egin zion behin batean Alvaro Bermejok Raúl Guerra Garridori:
‎Hizkuntza komunitate baten gaitasun eta ahalmen soziolinguistikoa, ez legoke esan beharrik, baina gurean ozenki esateko gauza dela dirudi, egitura sozial eta politiko berberean txertaturik dagoen beste hizkuntza herri batek edo batzuek baldintzaturik dago. Bataren nagusitasunak bestearen ahultasuna dakarrenez, hizkuntzen arteko kontuak, botere indarren arteko galerak eta irabaziak bihurtzen dira.
‎Gaztelania ere gurea da, eta gaztelaniak aberastasuna ematen digu, ikaragarria gainera. Hizkuntza kontuetan nik ez dut inor ito nahi, ez dut dudan aberastasun bati uko egin nahi: gehitu nahi dut, ez dut kenketarik nahi kontu hauetan, eta saiatuko naiz jendeak hau pentsa dezan.
‎gizarte modernoen harreman eraketan bizitza pribatuko hizkuntza esparruek nekez erdiets dezakete beregaintasun askirik hizkuntza hegemoniaren logikak bere lege gupidagabeak ezartzen dituenean. Etxe barreneko hizkuntza kontuak ere, horrelakoetan, familia inguratzen duten jokaera moldeetara makurtu behar. Nahitaez, gainera, euskararen aldeko heroismorik tartean ez badago behinik behin.
‎Horrek ezarritako gizarte joera orokorrak nagusituko dira giza bizitzaren gainerako atal eta arloetan ere. Hizkuntzaren kontuak salbuespen ote ditugu, horrenbestez. Ezetz dio Claudio Estevak:
‎Euskal kulturaren giharrik gabeko euskararen berreskurapenik nekez omen dugu erdietsiko: . Hizkuntza normalkuntzaren egitekoa hizkuntza kontu hutsera muga daitekeela uste duenik izango da han hemen, eta nire errespetu osoa izango du halakoak. Ni ez naiz ordea iritzi horretakoa:
‎Baina, tira, orain ez gaitezen horretan sar, eta berritu ditzagun hemen hastapeneko eleak: . Hizkuntza normalkuntzaren egitekoa hizkuntza kontu hutsera muga daitekeela uste duenik izango da han hemen?. Han hemenka egon bide dauden horiek espainieraren monopolioa ezertarako auzitan jartzen ez duten horiek bakarrik ote dira?
‎Euskaldun izatearen harrotasun imintzioak egiten ditu, batetik, eta bere berea duen hizkuntza nortasunarekin ez daki zehazki zer egin eta zertaraino hitzeman, bestetik. Hizkuntzaren kontua kontzientzia sinboliko hutsetik haratago doanean, euskara bere bizitzaren bizkarrezurra bihurtu behar duelako uste sendoa tartean daukanean, atzera egiten du. Euskaldunon Egunkaria ren kontrako erasoaren aurrean barrenak kalera darama, ez dago eskubiderik egin dutena egiteko:
‎–Hau ez da herri gogorra izan. Hizkuntza kontuetan ia gurinezkoa izan da. Orain hasi da aldatzen?. 599 Txillardegiren azken esaldiko iritzia nik neuk gutxiengoaren gutxiengo horri egotziko nioke:
‎Hedadura hori, jakina,, zazpi probintzia edo herrialdeen osotasuna? da, Euskal Herria hitzari bere zentzu konbentzionala errespetatuz (eta, bide batez, hizkuntza kontuan autoritate ofiziala den euskal akademiaren arauak seriotan hartuz).
2005
‎Eboluzioa, gustuko eta ez gustuko ditugun noranzko desberdinetan, gertatzen ari da. Hizkuntza kontuetan ere beste horrenbeste. Hizkuntza gutxiagotuak, askotariko espezieak bezala, abiada bizian desagertzen ari diren mundu honetan, euskarak irautea ez ezik indarberritzea ere nahi badugu, orain arte hartu ditugun erabakiak, abian ditugun egitasmoak, eraiki ditugun diskurtsoak, jokatzeko erak eta abar mahai gainean jarri eta eguneratu egin behar ditugu.
‎zentzu honetan esanguratsua da jakitea, eta batez ere pedagogiaren perspektibatik, hark bere egitasmo antropologikoen baitan garatzen duela bere pentsamendu linguistikoa, alegia, hain zuzen hizkuntzari funtzio humanizatzailea aitortzen diolako hartzen duela hizkuntza aztergai bezala. Gizakiaren izaera linguistikoa eta hizkuntzaren izaera gizatiarra antzematen dituen unetik, ondorio guztiekin onartzen dituenetik, garbi ikusten du ezinbestekoa dela hizkuntza kontuan hartzea, baldin eta gizakiari bere formazio eta hezkuntza prozesuan lagundu nahi bazaio. Nahiz eta hain funtsezkoa den ideia hau, era batera edo bestera, beti presente egon izan den hezitzaileen artean, egia da ere Humboldti eta bere jarraitzaileei esker berau erabat indarberrituta agertzen zaigula egungo pedagogian.
‎Metodo hori erabiltzearen helburua, bestela esanda, hizkuntzaren atal guztien elkarren arteko erlazioa azaltzea da eta, ondoren, hizkuntza osoaren erlazioa —berau irudikapen bitarteko den heinean— irudikatua izan behar duen objektuarekiko argitzea (nahiz eta hau, egiaz, ezin den inoiz harengandik banandu). Bertan eta beti, alabaina, ahal bezain beste hizkuntza kontuan hartzeko ahalegina egingo dut, modu honetan, aukeratutako metodoari erabilgarritasun orokorragoa emateko eta saiakera jakin bat abian jartzeko. Berau, hain zuzen, hizkuntza guztien konparaketa orokorra burutzera zuzenduriko saiakera bat da, alegia, horiek guztiak, pausoz pauso eta antzeko zatitze analitikoen eskutik, hizkuntzen entziklopedia orokor handi batean biltzeko xedea duen bat.
‎Euskara bezalako hizkuntza bat ezagutzeak, ordura arte idazteko gutxi erabilia izan zen mintzaira batekin topo egiteak, hizkuntzaren berezko garrantzia beste nonbait ikustera eramaten du, alegia, honek giza-izakiarentzako duen funtsezko esanahian. Gizakiaren esentzia bera, azken finean, kontsideratu ere ezin da egin bere berezko linguistizitatetik at edo, bestela esanda, hizkuntza kontuan hartu gabe ezinezkoa da jakitea gizakia zer den eta zer izatera irits daitekeen. Honengatik, hain zuzen, beharrezkoa iruditzen zaio bere" gizakiaren teoria"" hizkuntzaren teoria" baten ildotik garatzea eta, honela, bere estudio antropologikoa estudio linguistiko bezala berregitea.
‎" Hizkuntza bat ezin da inolaz ere ikertu landare idortu bat bezala. Hizkuntza eta bizia kontzeptu bananezinak dira eta, esparru honetan, ikaskuntza birsortzea baino ez da" 145 Hemen aurkitzen dugu, berriz ere, gizatasunaren eta linguistizitatearen arteko sakoneko lotura, zeinen arabera ezinezkoa den gizakia aztertzea bere hizkuntza kontuan hartu gabe, ezta hizkuntza ikertzea ere berau erabiltzen duen gizakia kontsideratu gabe. Honek, jakina, badu eraginik ikas irakas estrategia ezberdinak diseinatzerakoan, ze" hizkuntza, nahiz eta lehen begiradan horrela dirudien, ez da egiaz irakasten uzten baizik eta bakarrik gogoan esnatzen", eta, zentzu honetan, irakasleak ikasleari" hizkuntza bere kabuz eta bere baitatik garatzen hasten deneko haria bakarrik eskain" diezaioke146 Hizkuntzak bere izateari uko egin nahi ez badio eta benetan hizkuntza izan nahi badu, gizakiarengandik pasiboki onartua izatearekin batera, ezinbestekoa du gainera honengandik berpiztua eta etenik gabe berraktibatua izatea.
2006
‎Zer ote du ito horrek euskaldunik petoenen hizkeran ere euskarazko txo hain erraz eta hain erabat ordezkatzeko? Ez dut, egia esan, nire burua hizkuntza kontuetan bereziki puristatzat jotzen, baina aitor dut oso, erabat, zeharo desatsegina gertatzen zaidala joera, ohitura edo mania hori: " zopita"," patitoa"," pijamita"," mimitos"...
‎Gaiarekiko distantzia pixka bat hartu ahal izanez gero, Galesko edo Kataluniako hizkuntza politikako teknikari bagina, adibidez, seguru oso interesgarria litzatekeela ikustea hemen" herri mugimenduak" eta" erakunde publikoek" nola banatzen dituzten hizkuntza kontutan lidergotzak eta baliabideak, eta dialektika horretan nola eragiten dioten batzuek besteei eta besteek batzuei.
2007
‎Norbanakoon bihotzera heltzea modan dago, hizkuntza kontuetarako eta baita bestelakoetarako ere, ikusi bestela langileak motibatzeko nolako teknikak erabiltzen diren. Hiztunen barneko sentimenduak harrapatuta hizkuntzak salbatuta izango direnik ezin esan, baina ezin uka hiztunik gabe ez dela hizkuntza bizirik.
‎1 herria da lurralde antolaketaren eremu naturala (pays Pays Basque), baina ez da baitezpada administratiboki mugatua. Bizitza eremua da, jendeek harremanak dituzten gune bat lanaren, aisialdiaren, azErramun Baxok – Kultura transmisioa euskararen ikuspegitik Iparraldean piegituren eta zerbitzu publikoen aldetik. herriak batasun edo elkargo bat badauka, historia, kultura eta nortasun kolektiboaren aldetik, tokiko hizkuntza kontuan hartuz.
‎halakotzat, bere banderatzat hartu du718 Mugimendu horretako hainbat kazetaren izenburuan völkisch berba ageri ohi zen; alderdi nazional-sozialistaren egunkari famatuari Völkischer Beobachter zeritzon [Behatzaile Nazionala]. Herder eta Humboldt-en hizkuntz filosofiaren arras kontrara (horientzat hizkuntzaren kontuan arraza ez da ezertan sartzen, eta herria, hori bai, sartzen da, ez da hizkuntza baino lehenagokoa, baina baterakoa, biek bata bestea eratzen dutela, gizon emakumeak eta hizkuntzak bezalaxe), mugimendu honetako teorikoentzat lehentasun osoa arrazak dizu, eta arrazaren ekoizpena da hizkuntza, arrazaren arimako (Volksseele) 719 ezaugarriak erakusten dituela.
‎Eta kritikarik egiten baldin bada, etaintelektuala izateko hori egin beharra dagoenez, kultura joera hegemoniko asimilatzailearekin (kultura inperialistarekin) zuzen zuzen sartu gabe, gaindeterminatuak dauden xehetasun eta bitxikeria hutsalen lainopean estaliko digute zinezkoarazoaren muina. Bestalde, txit adierazgarria da Euskal Herrian identitatea, kulturaeta hizkuntza kontuak planteatzeko modua. Aniztasunaren izenean, maila etaeskubide berberean ipintzen dira nazio izaera horiek dituzten bi aldeak:
‎Euskalduntasunetik mintzo ez denak nekez ulertzen ditu hitz horiek. Halakoentzat hizkuntza kontuak, tresna kontuak dira: hau da, gure bizitzaren munduaaditzera emateko eskueran daukagun edozein hizkuntza tresnak balio digu jadanikhor hizkuntzatik at eraikita daukagun mundua ulertzeko eta islatzeko.
‎Aurrera eginez, jarraian, espresuki hezkuntzaren eta hizkuntz pedagogiaren dimentsio etikoaz esandako hainbat gauza azpimarratuko dugu: lehenik esan, Herbart eta Lowisch gogora ekarriz, etikari esker bakarrik dela posible" hezkuntzaren helburua zehaztea" eta" ekintza hezitzailea suspertzea", jarduera horretan" erantzukizuna" egiaz" etika pedagogikoaren kategoria nagusian bihurtzen delarik" 251 Hizkuntz kontuetara etorrita, eta Bollnowen eskutik, esatekoa da ere hezkuntzaren zeregin garrantzitsuenetako bat dela" gizakia hitz egitera eramatea" edo" elkarrizketara gidatzea", hain zuzen, horretarako" jarrera eta gaitasuna" bultzatuz252 Azken batean" erantzukizunerako etika pedagogikoak" eta" elkarrizketarako hezkuntzak" bat egin behar dute, horrela ... hezkuntzaren erantzukizuna, jakina, etikoa da" bizitza sozialean parte hartzeko gaitasuna" indartu nahi duen unetik, baina zeregin hori gauzatzerakoan ezinbestean egokitu behar du hark bai" une bakoitzeko zirkunstantzietara" bai" kultura baten jabe den gizatalde" bakoitzera254 Hizkuntza da, alabaina, gizatalde horietako bakoitza gehien ezaugarritzen duen zirkunstantzia, eta, horrexegatik, hezkuntzak ezinbestean sustatu behar du" hizkuntz komunitatearen auto adierazpen linguistiko eta kulturalaren gaitasuna" 255 Aipatutako aniztasunak, finean, giza eskubideen baitan kokatu beharreko eskubide kultural eta linguistikoez hitz egitera garamatza, eta, egiaz, hemendik abiatuz ulertu litzateke ere euskal hezkuntzak euskararen normalizazioaren inguruan duen erantzukizuna.
‎Idazlan honi bukaera emateko egokia iruditu zaigu Bollnow() pentsalari alemaniarraren testu bat eranstea, non autoreak —elkarrizketaren perspektibatik— gure aztergai ere izan diren" hezkuntza" eta" hizkuntza" kontsideratzen dituen. Filosofo eta pedagogo ospetsu horrek, bada, ezinbestekoa ikusten du ere hizkuntza kontuan hartzea, baldin eta egiaz gizakiaren izaera ezagutu eta berorren garapena bultzatu nahi bada; eta, horregatik, objektu horrek aparteko lekua betetzen du bere obraren sakon zabalean. " Erziehung zum Gesprach" da guk geuk —ahal bezain txukun—" Elkarrizketarako hezkuntza" izenez itzuli dugun testuaren jatorrizko izenburua, eta, atzeman daitekeen bezala, berorrek lotura zuzena du gure idazlan honetan" hizkuntzaren pedagogiaz" esandakoarekin.
‎Hizkuntzaren funtzio pedagogiko zehatzetara etorrita, jarraian, Lochek" hizkuntzaren funtzio emantzipatzaile" bezala ezaugarritzen duena aztertuko dugu, hain zuzen berori hezkuntzaren antropologia filosofikoaren perspektibatik biziki interesgarria delako. Azken batean," hezkuntza", hark hasieratik azpimarratzen duen bezala," egituraz eta halabeharrez dago emantzipazioaren helburuaren esanetara", alegia, hezkuntzak funtsean gizabanakoaren" bere kabuz jokatzeko gaitasuna" edota" adin nagusitasuna" sustatu nahi du122 Hezkuntzaren helburu antropologiko hori, alabaina, ezin daiteke planteatu ere egin hizkuntza kontuan hartzen ez bada, ze, azken batean, berorri esker bakarrik ahal ditzake gizakiak bere erreakzio automatiko edo instintiboak akzio intentzional edo kontzienteetan eraldatu. Hizkuntzaren zeregin askatzaile hori, zehazki, protesta, kritika, eztabaida edo proiekzio programatikoa gisako hizkuntz formetan zertzen da, baita asmoa eta ebazpena, erantzukizuna eta erabakia, aitorpena eta promesa, deia eta erregua gisako hizkuntz kategorietan.123
2008
‎Sistema komertziala eta garestia da. 15 bat hizkuntza kontuan hartzen ditu (baina ez konbinazio guztiak). Oso hedatuta dago enpresa handitan eta administrazioan, eta duela gutxi arte Googlek ere erabiltzen zuen.
‎Orain arte, forman jarri dugu arreta, estilo kontuetan eta hizkuntza kontuetan. Bada tenorea, beraz, edukiaz ere zerbait errateko.
‎Imazek jakin luke hitzetik hortzera darabilen indarkeriaz aparte, gure gizartean badela bortizkeria sinboliko bat, eta testuinguru honetan sinboliko hitzaren esanahia ez dela ahuntzaren gauerdiko eztula; zehatz mehatz, gure bizitzeko eta izateko modu euskalduna bortxatzea esan nahi baitu. Hizkuntza kontuak, identitate kontuak bezalatsu, ez baitira bakarka aztertu beharreko auziak, ikuspegi dialektiko baten argitan baino. Elkarrekiko hartu emanetan bizi gara erdaldunak eta euskaldunak, eta elkarrekiko harreman horrek arautzen ditu gure identitate ahalak eta ezinak.
‎dituztenak, senar edo emaztea bertakoa dutenak, inoiz ez dutenak irakurtzen eta kanpoko berbakera inoiz entzun bakoak), errealitatea jada ez da hori; hori baino nabarragoa da. Hizkera edo herri baten ordezkari ezin da, besterik gabe, ezaugarri horiek biltzen dituen jendea izan; ez hizkuntza kontuetan, ezta bizitzaren gainerako alderdietan ere.
‎edo Zabala. Kondaño?, nekez aurkitzen zaie ezereuskaraz idatzita, euretako batzuk euskaldun zaharrak ziren arren. Luis Eleizalde buruzagi jeltzalea ere azter daiteke, hizkuntza kontuan sabindarrik jantziena izan zena: baina egia esan Eleizalde ere ez zen idazle aktibo gisa askonabarmendu (bai idatzi zituen zenbait gauza euskaraz baina askoz gehiagogaztelaniaz), eta euskararen inguruko bere ekarpen nagusiak teorikoak izanziren (eta gainera gero eta kritikoagoak Arana Goiriren planteamenduekiko). Imanol Arriandiaga elizgizon sabindarra ere aipa daiteke, neologismo sortzaile eta purista hertsia, hainbeste non bere euskarazko idazkiak (ez ugariegiak egia esan) irakurtzeko izugarri zail ziren, eta beraz nekez sor zezakeenaeskola handirik.
‎Baina berau ahalbidetu zuen estatutua bezala hilabete gutxi batzuk baino ez zituen iraun. Ez zen hizkuntza kontua planifikatzeko denbora handirik egon eta gaztelania izan zen unibertsitate hartako irakas hizkuntza. Hala ere euskara tekniko ikasgai bat ematera iritsi ziren394 Frankismoaren garaipenarekin euskal unibertsitate hura itxi eta euskal goi ikasketak sortzeko asmoak oro zapuztuta geratzen ziren.
‎Batzordearen barne­araudi proiektua Akademiaren urriaren 26ko batzar orokorrean aurkeztu zuten, nahiz onarpena hurrengo egun baterako utzi. Batzar hartan euskaltzain urgazleak eta ohorezkoak izendatzea izan zen erabaki nagusia258 Bizkaiko urgazle gehienak jeltzaleak ziren ideologikoki (batzuk, hizkuntza kontuan, argiro sabindarrak: –Kirikiño?, Joseba Errasti, Luis Gonzalez Etxabarri, Amantzi Urriolabeitia; moderatuagoak besteak:
‎Egon bazeuden hizkuntza kontuan Sabino Aranaren autoritatea besterik onartuko ez zuten jeltzaleak, bereziki Bilbo aldeko Euzkeltzale Bazkuna edo Euzko Gastedi moduko elkarteen inguruan. Gorago ikusi da nola, Bustintzak ez ezik, Euzko Deya, k erehasiera bertatik uko egin zion Akademiaren hautaketan parte hartzeari eta halaber erakundea gaitzetsi zuen ez zelako osotara jeltzalez osatua.
‎Artikulu hau idatzi zuenarentzat Akademiaren aferak ez zeukan zerikusirik hizkuntza kontuekin, baizik oroz gain Sabino Aranaren ospearekin. Akademikoen autoritatea ez zen onartu edo ukatu behar euskara jakite edo ez jakite ikuspegiaren arabera, baizik Sabinoren lagun edo etsai izan omen zirenaren arabera.
‎Eta gutxiespen hauek ez ziren izendegiaren aferari lotutako anekdota koiuntural soilak, arazo sakonagoen agerpenak baino. ...puzkoar jeltzaleak aipatzen zuenez, gerraurreko urte haietan, Euzkadi egunkarira bidalitako artikuluetan Azkueren lanen bat nabarmentzen zuen bakoitzean erredakzioan zentsuratu egiten zioten400 Lekukotasun horrek baieztatu egiten du Bizkaiko alderdikideek (Euzkadi nagusiki haiek kontrolatzen baitzuten) mugatu egin nahi zutela Azkueren prestigioa, ez zedin gerta jeltzaleen begietan euskaltzainburua hizkuntza kontuetan autoritate gisa agertzerik. Azken finean jokoan zegoena hizkuntza arautzeko boterea zen.
‎Beraz argi zegoen jeltzaleen adostasunik gabe ezer gutxi egin zitekeela euskararen alde, haien esparrutik kanpo, «hartzaile» gutxi baitzegoen, adibidez euskal izenak jartzeko prest, edo euskal ortografia bat segitzeko interesa zuenik. Gehienez ere Gipuzkoa eta Nafarroa aldeko sektore tradizionalistetan aurki zitekeen oraindik hein bateko sentiberatasun euskaltzalea, baina gero eta EAJren eragin handiagoz, Argia aldizkariaren eboluzio ideologikoak erakuts zezakeen bezala404 Nolanahi ere, Gipuzkoa aldeko euskaltzaleen artean jeltzaletasunak gero eta indar handiagoa izan arren, hizkuntza kontuan malgutasun handiagoa gordetzen zuten. Zentzu horretan, Mikel Aizpuruk nabarmendu izan du Gipuzkoako jeltzaleek ez zutela komunitate nazionalista bat osatu Bizkaikoek bezala, baizik irekiago mantendu zirela, bestelako euskaltzaleekin kolaboratuz405 Horren adibide ona da izendegiaren polemika honetan Donostiako El. Día egunkari filojeltzalean, Ander Artzeluz. Luzear?
‎c. Eskolan hurbilekotik hasi behar da (beraz, hizkuntza kontuetan euskalkitik, inguru euskalkidunetan, baina besteetan ez, halabeharrez behintzat), eta gero pausoka pausoka urrutikora igaro.
‎Hala ere, ikastetxe horiek beste onura batzuk ere ekartzen dizkiete ikasleei. Alde batetik, atzerriko hezkuntza sistema batean parte hartzea ez da soilik hizkuntzen kontua, baizik eta jatorrizko herrialdeko kultura eta gizarte ezagutza batzuk ere ematen ditu, ikaslearen prestakuntza osatzen dutenak; era berean, irakaskuntza horiek eta kultura eta gaztelania ikasketak uztartzeak aukera ematen du, ikasketa plana bukatutakoan, ikasleak derrigorrezko irakaskuntzaren ondokoetan sartzeko, bai ikastetxetik datorren herrialdean, bai Espainiakoetan; izan ere, ikasle ... Onura nabarmenak izan arren, dena ez da ona ikastetxe horietan, preziotik hasita; izan ere, ikastetxe pribatu guztiak direnez, kuota handiak eskatzen dizkiete ikasleei, eta, eskolaz kanpoko beste gastu batzuekin batera, hala nola jantokiarekin edo garraioarekin, ikastetxe horietako batean ikasturte osoko kostua 5.000 eta 12.000 euro bitartekoa da urtean.
‎EAEn eta Hego Euskal Herrian elebakarrak dira hizkuntza kontuetan nonahi askatasunez ibil daitezkeen bakarrak, alegia, manifestuan argi eta garbi hizkuntza «komun» moduan adierazten den horretan aritzeko gaitasuna baino ez duten horiek.
2009
‎Lisboako Itunak esperantza sortzen dio Brezigarri, baina aitortzen du 2009a ez dela garairik onena hizkuntza kontuez aritzeko. Nazioartea ez dago hizkuntza gutxituez kezkatzeko, krisia dago guztien gogoan.
‎Egungo (edo behinolako) egoera soziolinguistikoaren etorkizuna edo hizkuntzaren etorkizuna nolakoa izango den aurreikusten dutenean autoreek, prospekziolanean sartzen dira ezinbestean. gintzan sartzen da hori, bete betean. Baina informazio hori ez dugu berariaz jasoko, baldin eta ez badu lotura zuzena ageri hizkuntza kontuekin. Aldiz, testuak berariaz aipatzen badu kristau ona izateko euskaraz (edo erdaraz:
Hizkuntza kontuak ez dira soilik filologiaedo gramatika arlokoak. Burua eta bihotza, sentitzeko gaitasuna eta pentsatzeko ahalmena; horra hor bizitzan aurrera egiteko behar ditugun bi alderdiak.
‎Gainera, koherente izateko, ezin dugu ahaztu, hizkuntzarekin lotutako kezkekin batera, garai horretan gurasoek kezka berezia dutela hobeto nola hezi asmatzearekin. Ildo horretatik, gidak interesgune horri ere erantzun behar ziola iruditzen zitzaigun, eta hizkuntza kontuak bigarren maila batean uztea erabaki genuen —itxuraz, behintzat.
‎Gizartearen aldetik Euskaltzaindiak jaso dezakeen saririk hoberena konfiantzazko botoa da, eskuzabaltasunez emana. Esan nahi baita, hizkuntza kontuetan erakunde gidaritzat hartzea eta jaramon egitea. Garai guztietan izan du horrelakorik, aurka ari zirenen kontrapisu.
Hizkuntza kontuetan Euskaltzaindiak lortu duen erreferentzialtasuna ehuneko ehun da gaur egun. Itzalaz gainera autoritatea ere aitortzen zaio.
‎Aipagai dugun liburua Txekian berriki gertatuko gerra horietako baten kronika eta analisi zehatza da. Aski da aurkibideari begiratu azkar bat ematea hizkuntzaren gaineko kontuak oso kontu konplexuak direla konturatzeko, eragile asko inplikatzen dutenak: batetik filologo eta hizkuntzalariak, baina bestetik herri aginteak eta, jakina, bien artean gure gizartean hain garrantzitsuak diren masa hedabideak; beste eragile esanguratsu batzuk ere ezin ahaztu:
‎Beste modu batekoa zen Anaitasunaren optika, euskara batuaren alde argi eta garbi lerratuta egoteaz gain, aldizkari horrek bere burua sozialistatzat baitzeukan. Zeruko Argiak, azkenik, Anaitasunak baino malguago jokatu zuen ideologia zein hizkuntza kontuetan, baina berak ere euskara baturantz eta ezker alderantz egiten zuen herren (gero eta nabarmenago gainera, urteek aurrera egin ahala).
Hizkuntza kontua ere bada, orduan?
‎Ez dute dirua jaso beharra zuten guztiek. Alabaina, horiek gabe aise ere nekezago gertatuko zen hizkuntzari kontzeko beharrezko ditugun hainbat errealitateren lana. Jaurlaritza berriarekin euskaltzaleek ez dugu noski beldur egon behar.
‎Kontzientzia lasaigarri da, utzikeriarako gonbitea, praktikan, errua beti hirugarren bati botatzea. Norberaren esku dagoena ikaragarria da hizkuntza kontuetan, ikaragarria euskararen eta euskal gizartearen kasuan: ez bitza, arren, inork, ez behintzat euskararen izenean, erruak eta gabeziak hirugarren batzuen bizkar bota, norberaren erantzukizunak indargabetu eta hiztunen erosokeriarako bide emanez.
‎elebitasunaren aberastasunaz zinez jabetu edo txarrera egin. Beraz, garbi esanda, datozen lauzpabost hamarraldietan (nahiko atrebentzia bada hizkuntza kontuetan 40 urtean gerta litekeena irudikatzea, beraz, hortik aurrera auskalo zer geratuko den), ez da izango" herritar eleaniztunez osaturiko Euskal Herri euskalduna", baldin eta horrekin esan nahi bada" erabat" edo" batez ere" euskaraz biziko den Euskal Herria bere luze zabal geografiko guztian.
‎Justizia soziala egiazki lortzea posible balitz bezala jardunda lor liteke injustiziak baretzea eta gutxitzea, guztiz desagertzeraino ez iritsi arren. Hizkuntza kontuetan ere antzeko zerbait gertatzen delakoan gaude.
‎Ez al da oso ondo asmatutako bikotea elebitasunerako bide hori pixkanaka, modu bare eta harmoniatsuan, gatazkari bizkarra erakutsiz egiteko? Ez al da oso ondo asmatutako bikotea ikasle guztiei hizkuntza kontuetan ere aukera berdintasuna bermatzeko. Izan dezagun gogoan, gaurko gazteei, bihar etziko helduei, gizarte bizitzako arlo ezberdinetan aukera berdintasuna ahalbidetzea duela helburu hezkuntzak.
‎Ulertu behar da, bi hizkuntzak" erabiltzeko adina ikasteko" obligazioa tarteko, hizkuntza aukeratzeko eskubideak ez duela esan nahi gurasoek euren seme alabentzat irakaskuntza elebakarra, eskubidea balitz bezala, defendatzeko aukerarik dutenik. Eskolaren bidez bi hizkuntzak ezagutzeko obligazioa ezin da inolako eskubideren izenean ezabatu, obligazio hori baita gaur ikasle gazte eta bihar etzi herritar heldu izango direnei hizkuntza kontuan aukera berdintasuna bermatzen dien tresna, eta aldi berean elebiduna den eta elebiduna izatea aukeratu duen gizarte honen kohesiorako bermea.
‎Gai irristakorra da, zalantzarik gabe. Badira liberalismorik zakarrenaren izenean arlo pribatuko ateak erabat ixten dizkiotenak hizkuntza kontuetan esku hartze publikoari. Jakin badakigu, ordea, hizkuntzak ez direla berez normalizatzen, eta abiapuntuan desoreka dagoen lekuan oreka eraiki eta aukera berdintasuna bermatu nahi direlako suertatzen dela beharrezko hizkuntza politika.
‎Modan dagoen kontzeptua da EES; ez da obligaziozkoa, enpresa bakoitzak bere buruari ezartzen dion egitekoa baizik. Askotariko ez gaitasunak dituztenak gizarteratzeko laguntzak, genero berdintasuna bultzatzeko neurriak, lana eta bizitza pertsonala uztartzeko aukerak, horiek guztiak eta gehiago Enpresaren Erantzukizun Sozialaren baitakotzat jotzen dira gaur egun. Zergatik ez modu berean kontsideratu hizkuntza berdintasuna eta hizkuntza kontuak ere?
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
hizkuntza kontu ere 29 (0,19)
hizkuntza kontu hartu 23 (0,15)
hizkuntza kontu ez 9 (0,06)
hizkuntza kontu hartz 9 (0,06)
hizkuntza kontu bakarrik 6 (0,04)
hizkuntza kontu hori 5 (0,03)
hizkuntza kontu oso 4 (0,03)
hizkuntza kontu ari 3 (0,02)
hizkuntza kontu hauek 3 (0,02)
hizkuntza kontu hura 3 (0,02)
hizkuntza kontu ukan 3 (0,02)
hizkuntza kontu aipatu 2 (0,01)
hizkuntza kontu autoritate 2 (0,01)
hizkuntza kontu baino 2 (0,01)
hizkuntza kontu bat 2 (0,01)
hizkuntza kontu berak 2 (0,01)
hizkuntza kontu bereziki 2 (0,01)
hizkuntza kontu egin 2 (0,01)
hizkuntza kontu egon 2 (0,01)
hizkuntza kontu esan 2 (0,01)
hizkuntza kontu etorri 2 (0,01)
hizkuntza kontu Euskaltzaindia 2 (0,01)
hizkuntza kontu har 2 (0,01)
hizkuntza kontu huts 2 (0,01)
hizkuntza kontu ni 2 (0,01)
hizkuntza kontu on 2 (0,01)
hizkuntza kontu aditu 1 (0,01)
hizkuntza kontu al 1 (0,01)
hizkuntza kontu amabirjinak 1 (0,01)
hizkuntza kontu anizkoitz 1 (0,01)
hizkuntza kontu aparte 1 (0,01)
hizkuntza kontu arduratu 1 (0,01)
hizkuntza kontu argibide 1 (0,01)
hizkuntza kontu aritu 1 (0,01)
hizkuntza kontu arraza 1 (0,01)
hizkuntza kontu aukera 1 (0,01)
hizkuntza kontu aurreiritzi 1 (0,01)
hizkuntza kontu azaldu 1 (0,01)
hizkuntza kontu bai 1 (0,01)
hizkuntza kontu bakoitz 1 (0,01)
hizkuntza kontu barne 1 (0,01)
hizkuntza kontu baztertu 1 (0,01)
hizkuntza kontu beharrezko 1 (0,01)
hizkuntza kontu behintzat 1 (0,01)
hizkuntza kontu bezero 1 (0,01)
hizkuntza kontu bigarren 1 (0,01)
hizkuntza kontu bilera 1 (0,01)
hizkuntza kontu biziki 1 (0,01)
hizkuntza kontu botere 1 (0,01)
hizkuntza kontu desagerpen 1 (0,01)
hizkuntza kontu eduki 1 (0,01)
hizkuntza kontu eman 1 (0,01)
hizkuntza kontu eragin 1 (0,01)
hizkuntza kontu erakunde 1 (0,01)
hizkuntza kontu eraso 1 (0,01)
hizkuntza kontu erradikal 1 (0,01)
hizkuntza kontu esku 1 (0,01)
hizkuntza kontu euskalki 1 (0,01)
hizkuntza kontu ezjakin 1 (0,01)
hizkuntza kontu gatazka 1 (0,01)
hizkuntza kontu gauza 1 (0,01)
hizkuntza kontu gertatu 1 (0,01)
hizkuntza kontu gu 1 (0,01)
hizkuntza kontu gustatu 1 (0,01)
hizkuntza kontu gutxi 1 (0,01)
hizkuntza kontu guzti 1 (0,01)
hizkuntza kontu hain 1 (0,01)
hizkuntza kontu harago 1 (0,01)
hizkuntza kontu hau 1 (0,01)
hizkuntza kontu heldu 1 (0,01)
hizkuntza kontu hor 1 (0,01)
hizkuntza kontu ia 1 (0,01)
hizkuntza kontu iaio 1 (0,01)
hizkuntza kontu ibili 1 (0,01)
hizkuntza kontu interes 1 (0,01)
hizkuntza kontu irauli 1 (0,01)
hizkuntza kontu itzuli 1 (0,01)
hizkuntza kontu IZ 1 (0,01)
hizkuntza kontu jantzi 1 (0,01)
hizkuntza kontu katramila 1 (0,01)
hizkuntza kontu kezka 1 (0,01)
hizkuntza kontu komunitate 1 (0,01)
hizkuntza kontu kontzientzia 1 (0,01)
hizkuntza kontu lidergotza 1 (0,01)
hizkuntza kontu Madril 1 (0,01)
hizkuntza kontu malgutasun 1 (0,01)
hizkuntza kontu mundu 1 (0,01)
hizkuntza kontu Sabino 1 (0,01)
hizkuntza kontu Txillardegi 1 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia