Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 964

2000
‎Ez zen beste galderarik, agindurik, erreberentziarik edo purtzileriarik egon. Ordenagailuak baiezkoa eman zion, eta ingurumarietan galdu barik, begietara bota zizkion disketaren barruan urtebetez gordeta egondako hitz haiek. Arma bat bezain zorrotza izan daiteke, askotan, egia.
‎—Halakoa da guti batzuetan amorioa —eta, hitz haiek erranik, halako tristura eta halako malenkonia batekin so egin zidan amak, su tipi batek, ustekabean, marmolaren bihotza hartu eta bere begi haiei lurruna balerie bezala, eta adierazi nahi izan balit bezala, halatan, ezen ez zela hura bere kasua, nahiz eta amestu behin baino gehiagotan egin izan zuen.
‎Bazkalondoan kondenatuen ziegarat eramanen haut, non egun batez egonen baihaiz, eta ogia baizik ez duk izanen janari, ura edari! —eta hitz haiekin batean, Mattin ikusi nuen, anaia, eskuek betartea estaltzen ziotela, irria atxik ezinik, ezin hobekiago erakusten zidalarik, gisa hartan, ezen batzuen zorionak bertzeen zorigaitza duela sorburu eta iturburu.
‎Baina itzul nadin aitaren erran hartarat: " Hori bakarrik falta zitzaiguan, familian bertze protestant bat izaitea!" Banekien nik, bai, nor zuen aitak gogoan, noiz eta hitz haiek xuxendu baitzizkidan; banekien, bai, jaun Esteban Etxegoienen gogaide egin nahi ninduela, familiako lehen luthertar eta ustez bakarrarena, zeinak, noiz eta jakin baitzuen ezen guztia galdua zegoela eta gaztelau tropek inguraturik zegoela, bere burua koldarki hil baitzuen, etsaiari buru egin beharrean, nola egin baitzioten bere bi anaiek, Pedrok eta Eusebiok, Amaiurren eta Noainen ezin balen... Eta halatan zen gure etxeko ardi beltz hura bi aldiz maradikatua:
‎Zer iduritzen zaizu, jaun André? Nola ez zituen libertatea amesten zuèn osaba Joanikot bezalako gizon batek aintzakotzat hartuko hitz haiek, hiru anaien arteko anaitasuna erlijione diferentzia guztien gainetik jartzen zutenak. Nola ez zitzaizkion, osaba Joanikot bezalako gizon bati, hitz haiek buru buruan sartuko, eta nola ez zituen, bada, bere bizitzaren ardatz bihurtuko?
‎Nola ez zituen libertatea amesten zuèn osaba Joanikot bezalako gizon batek aintzakotzat hartuko hitz haiek, hiru anaien arteko anaitasuna erlijione diferentzia guztien gainetik jartzen zutenak? Nola ez zitzaizkion, osaba Joanikot bezalako gizon bati, hitz haiek buru buruan sartuko, eta nola ez zituen, bada, bere bizitzaren ardatz bihurtuko. Eta nola ez zuen amets eginen kartari zerion spiritu franko eta liberal harekin, baita hiru anaiek sinboliza zezaketèn Nafarroa harekin eta aro harekin ere, halako moldez, non azkenean idealizatu eta Nafarroako historiaren urrezko arotzat hartu baitzuen, bere baitarako bai behintzat...?
‎Handik harat, behin baino gehiagotan aditu ahal izan nion osabari erran misteriotsu hura: " Baina giro hertsi honetan beldur nauk erdirat egin dezanak ere muturrerat eginen ez ote duen...", eta, nahiz eta mementu hartan ez nion ulertu, aitzinago izanen nuen, bai, hitz haien argiak eta itzalak bereizteko parada: edo, ez al da egia ezen mutur batean itsuturik dagoenak halaxe ikusten ohi duela erdigunea bera ere, bertze muturrarekin bat eginik?
‎Nola inarrosten ninduen barrendik aitaren erran hark," Eta orain, hautatu, Mattin", eta nola pizten zitzaidan bekaitzaren harra arimaren bazter batean, hitz haiek aditu orduko! Eta zein gaitz eta gaitzi egiten zitzaidan hura guztia!
‎Eta zein gaitz eta gaitzi egiten zitzaidan hura guztia! Eta nola gutiziatzen nituen halakoetan aitaren bertze hitz haiek, ene aldeko hautua adieraz zezaketenak behingoz: " Eta orain, hautatu, Joanes"!
‎Halako moldez, non, nigarra atxik ezinik, malko batzuk isuri baitzitzaizkidan. Eta, kolera ere atxik ezinik, hitz haiek jalgi zitzaizkidan neure baitaren baitarik:
‎Bai, guztiz oroitzen dut orain eszena hura, zeina nik hamar urte bete berriak nituela eta jaun Marcel —don Frantziskoren ondoko prezeptore berria— orduko etxean genuela izan baitzen; eta oroitzen dut bazkal aitzin izan zela, eta ama ere, halakoetan ohi ez bezala, ondoan izan genuela egun hartan. Eta, horrela, eni xuxendu hitz haien ondotik amari artezten zitzaiola, aitak erran zuen:
‎Eta, osabak latinezko hitz haiek erranez gero, armairu baten gainerat hurbildu zen, non baitzituen harri biribil batzuk, berak errekan bilduak, eta biribilena hautatu eta mahai gainean utzi zuen, mapamundiaren ondoan. Gero, kandela bat piztu, eta hura ere mahai gainean paratu zuen, segidan leihoen estaltzeko, oihal beltz batzuk errezeltzat harturik.
‎Erran dut nola osaba Joanikotek erraiten zidan ezen Felisak kontatzen zizkidan ipuinak gezur huts zirela, eta, halarik ere, hitz haiek aditu izan nizkion bakoitzean, anitzez ere gezurrezkoagoak iduritu izan zitzaizkidan, halako suertez, non, egun hartan ere, errepuesta ezin doiagoa emanen bainion, baldin jakin izan banu gerorat ikasi nuèn latina: " Contradictio in terminis", erranen nion," zeren ilargiaren argia, nola den ilargiarena, ilargiarena baizik ez baita".
‎Izan ere, Jesu Kristok ez zuen oinazea bilatu; aitzitik, ihesi ibili zen, eta hargatik erran zuen: " Hastan kaliz hau eneganik...", harik eta, ihes egiterik izan ez zuenean, bertze hitz haiek erran zituen arte: " Egin bedi..." Baina, baldin bizitza, malda behera delarik ere, malda gora bada, zergatik bihurtu behar dugu guk are malda gorago...?
‎Zuk bezala, ogia eta urdaiazpikoa nituen nik janari, baina zure hitz haiek nituen batez ere janari.
‎Eta orduan zure hitz haiekin harritu ninduzun:
‎—Lehen erran dizut ezen zerbait utzi dugula bertze egun baterako... Zeren zinez ikusi nahi baitzintuzket bertze egunen batean, horrela, buruz buru, lasai, edo gehiagotan ere bai, zergatik ez... eta zeren neure egitekoak baititut orain, biharko eta aste osoko eskolak prestatu behar ditudanez gero —eta, aulkitik altxatzen zinela, kontsolamenduzko bertze hitz haiek xuxendu zenizkidan, erraiten zenidala—: Ez nigar egin mudantza honetan gal dezakezunagatik, Joanes, eta arrai zaitez irabaz dezakezunagatik...
‎Neure arima hustu ondoren, hutsik sentitzen nintzen... baina ez hain hutsik ere, zeren zure hitz haiek zalantzaren haziak baitziren, arrazoinaren haizeak ene hustasunaren alorretarat zekartzanak.
‎Nork erranen zuen, jaun André, ezen zure hitz haiek, erdi txantxetan erranak, bete eginen zirela, eta zuregatik skribatzen ari naizela, hain zuzen ere, liburu hau, finean...! Bai, egia da ezen munduak ez duela deus ere jakinen, nola nahi baitzuen Axularrek, zeren irakurle bakarra izanen zaitudan, baina, halarik ere, gogoan ditut osaba Joanikoten hitz haiek, Inkisizionearen ediktu baten ondotik erran zizkidanak, zeinak guztiz neureak egiten baititut mementu honetan:
‎Nork erranen zuen, jaun André, ezen zure hitz haiek, erdi txantxetan erranak, bete eginen zirela, eta zuregatik skribatzen ari naizela, hain zuzen ere, liburu hau, finean...! Bai, egia da ezen munduak ez duela deus ere jakinen, nola nahi baitzuen Axularrek, zeren irakurle bakarra izanen zaitudan, baina, halarik ere, gogoan ditut osaba Joanikoten hitz haiek, Inkisizionearen ediktu baten ondotik erran zizkidanak, zeinak guztiz neureak egiten baititut mementu honetan: " Bai, mundu zabala baino zabalagoa duk gure mundu tipi hau, Joanes, zeren gaur ere ikusi baituk zein hertsia den mundu zabal delakoa..." Halakoxea baita zuri lotzen nauen mundua ere, jaun André...
‎Zeren joan etorri horiek guztiak eternitatearen haste bertzerik ez baitira; edo, hobeki, eternitatearen hastearen haste; edo, hobeki, hastearen hastearen haste... eta haurraren oinazea ere, hastearen hastearen hastekoa..." Eta eliztar batzuk hatsalboka eta hatsangaka hasi ziren, bertze batzuk nigarrez... Eta neuri, aita Bartolomeren hitzek osaba Joanikoten bertze hitz haiek oroitarazi zizkidaten lehen mementuan, noiz eta lengoiaz eta lengoaien erabilpenaz mintzatu baitzitzaion jaun Marceli: " Eta, azkenean bihurtzen dugu bizitza bera ere bizitzaren metafora, edo, hobeki, bizitzaren metaforaren metaforaren metafora".
‎Harri eta zur geratu zen aita, begiak zabal, zeren eta, bere bidaietarik itzultzen zen bakoitzean, beti edireiten baitzuen gure ama bere zerbitzurat, haren obligazinoetarik eta postutik den mendrenik ere higitu gabe, morroi neskameei bere manuak emaiten, txilina noiznahi eskuan —ekarri pitxer bat ur eta garbiontzia honat!, eraman etxeko jaunaren zaldia harat! —, bere senarrari deus ere falta ez zekion amoreakatik. Honek, halarik ere, ez zizkion amari argibideak eskatu, eta, etsiak hartua bezala, bi hitz haiek erraiterat mugatu zen:
‎Baina, zertaz kexatzen gara, jaun André, baldin san Anselmok guztia konpondu bazuen, Jainkoaren existentzia frogatzen zuela, Salmoetako hitz haiek berak harrointzat harturik...!
‎Ez, ez naiz Jesu Kristoren iduria lohitzen ari, nahiz eta dogma katolikotik gero eta urrunago sentitzen naizen eta gero eta sozzinitarragoa eta nestoriarragoa naizen, nolabait erraiteagatik, zeren maite baitut nik ere Jesu Kristo, eta sinesten dut ezen gizon hura, Jainkoak ukiturik, Jainko egiten zela, ez beti, baina bai batzuetan, hala nola iltzez josi ondoren hitz haiek erran zituenean: " Aita, barka iezaiezu, ez baitakite zer ari diren"...
‎Eta bertze jesuitak, aita Bartolomek lagundurik, meza eman zuen, eta, haren predikuan, berriro izan ziren anaiarentzat alabantzak eta laudorioak, zeren, nola Jainkoak libratu baitzuen Jonas balearen baitarik, berdin eta orobat libratu baitzuen Mattin ere heriotzako artikulutik, eta hirugarren egunean piztu. Eta, hitz haiek aditurik, jelosiak jorik sentitu nintzen, zeren, Mattinek bila ibili gabe ediren baitzuen Jainkoaren garaziaren goren gradua, eta nik oraino ez, bila eta bila ibili arren... nahiz eta ustez harako bidean nengoen, apez izaiteko deliberamendua hartuz gero.
‎Zeren pentsa baitzezakeen ezen deus guti egin zezakeela libertatearen aldeko borrokan, are gutiago Pedro Huizik eta biok bakarrik utzi genuenetik, eta zeren pentsa baitzezakeen, ondorez, ezen aski zuela ezkontzearekin eta iduri egitearekin, bere egia eta bere sekeretua bere seme alaben bidez bideratuz, nola gertatu izan baitzen etxegoiendarren artean belaunez belaun. Edo, despit hutsez jaurtiki ote zituen hitz haiek, gogaiturik zegoelako kontu hartaz eta berdin zitzaiolako jada guztia. Edo, Maddalenek eskatu ote zion hura, zeren eta Maddalenek arauz bizi nahi baitzuen eta zeren Eliza Katolikoa baitzen inguru hartan araua?
‎Osaba ere sutan zegoen... eta hitz haiek aditu orduko aulkitik kolpetik jaiki eta aterantz abiatu zen. Baina, jangelatik jalgitzerat zihoala, jiratu zen, eta erran zuen:
‎—Badirudi ezen zaldiz ihes egin baino lehen, Maddalenek karta labur bat utzi ziola Joanikoti, non erraiten baitzion ezen haizea bezalakoa zela eta haizearekin egin zuela ihes. Biharamunean haren gibeletik ibili zen Joanikot egun osoan, baina alferrik, eta, etxerat itzultzean, bere gelan sartu, horditu, eta hitz haiek erran eta ber erran zituen gau hartan, buruan bertzerik ez baleuka bezala: " Maddalen, Maddalen, andere noblea egin nahi zintudan, eta zu, berriz, puta!
‎Eta, hitz haiek erraiten zenizkidala, nola oroitu nuen nik denbora hura, erabakitzen nuenean neure kasa, hamar hamaika urteko umea nintzela, katoliko eta protestant izaitea —orain katoliko, orain protestant, neure kontzientziak manatuaren arabera—, zeren eta osaba Joanikot eta jaun Marcel bainituen irakasle, eta biak miresten nituen eta ikasleen egitekoa zen irakasleen erranetarat egoitea... hari... " Egia bat eta bakarra da", neure baitan mila zalantza eta bertze hainbat korapilo sortarazi zizkidana, ez nekielako jada zer aldetarat jo eta zeren alde!
‎"(...) artista batek, bere koadrorako, eskuak, oinak, burua eta gainerako menbroak modelo diferentetarik hartu behar izanen balitu bezalakoa da, halako moldez, non zati bakoitza ezin hobeki marraztua egon daitekeen, baina gorputz osoarekiko eta haren osotasunarekiko loturarik gabe; eta nola zatiak ez datozen bat eta ez duten bat egiten, hala, munstro bat izanen da guztiaren emaitza, gizon bat baino gehiago". Ptolomeoren sistemaz ari zen Koperniko, eta zientziaz, azken finean, baina zenbatetan pentsatu izan dudan ezen hitz haiek ongi isla dezaketela gizonaren barrena, haren muina eta arima! Baina bertze interpretazino honetan balegoke alderik, zeren nik ez bainuke gizona munstrotzat hartuko, bere bakarrean eta bere osoan anitz moldetakoa delako eta bere aniztasunean osoa eta bakarra; aitzitik, ez al duzu uste ezen, noiz eta aniztasun horretan zati batek bertzeak irensten baititu, bihurtzen dela gizona, edo bihur daitekeela, nehoiz baino munstroago, zeren jabetzen baitzaio orduan osorik ideia bat eta behako bakar bat eta zeren, behako horretan itsuturik, hartzen baititu ondoren armak bertzeen hiltzeko, nola gertatu izan baita Europako lurrak urte luzeetan hondatu eta esteialdu izan dituzten gerla erlijionezkoetan...?
‎Halaxe erran nion, bai, eta esplikazionea ere eman dizut, baina badakit ezen nik eman esplikazionea motza eta laburra geratzen dela. Anitzetan galdetzen diot neure buruari nola atera zitzaizkidan hitz haiek, eta oraino ere neke eta gaitz egiten zait bertze argibide baten edireitea... baina bai erraiten ahal dizudala ezen, hitz haiek trenkatu orduko, bi sentimendu errotu zitzaizkidala, biak ere kontrakarrean zeudenak, zeren sentitu bainuen, batetik, halako kezka bat, osabari modu hartan trufa egiteagatik eta zor nion begirunearen hausteagatik, berak napolitarrari zor ziona hautsi zuen bezala, b... Edo, ez al zen arrazoin printzipalena izanen ezen maisu ezin hobea nuela osaba, eta harenganik eta haren injeniotik gero eta gehiago ikasten ari nintzela, zeren eta nik osabari eman ihardespena, osabak berak egina izan baitzitekeen bertze zirkunstantzia batzuetan?
‎Halaxe erran nion, bai, eta esplikazionea ere eman dizut, baina badakit ezen nik eman esplikazionea motza eta laburra geratzen dela. Anitzetan galdetzen diot neure buruari nola atera zitzaizkidan hitz haiek, eta oraino ere neke eta gaitz egiten zait bertze argibide baten edireitea... baina bai erraiten ahal dizudala ezen, hitz haiek trenkatu orduko, bi sentimendu errotu zitzaizkidala, biak ere kontrakarrean zeudenak, zeren sentitu bainuen, batetik, halako kezka bat, osabari modu hartan trufa egiteagatik eta zor nion begirunearen hausteagatik, berak napolitarrari zor ziona hautsi zuen bezala, bertzalde; baina baita halako alegrantzia eta halako satisfazionea ere, bertzetik, ene kezkaren gainetik zegoena mementu hartan, ... Edo, ez al zen arrazoin printzipalena izanen ezen maisu ezin hobea nuela osaba, eta harenganik eta haren injeniotik gero eta gehiago ikasten ari nintzela, zeren eta nik osabari eman ihardespena, osabak berak egina izan baitzitekeen bertze zirkunstantzia batzuetan?
‎Ordea, hitz haiek erran bezain fite, kezkatu bezala egin zen aita. Eta segidan erran zuen:
‎Nola hunkitu ninduten hitz haiek...! Zeren eta nik ere aspaldi eskatu bainion eta eskatzen nion Goikoari mirakulu bat, eta mirakulu hura zen ezen eman ziezadala beharrezko argia, neure egiaren erabaki ahal izaiteko, katoliko edo protestant izan behar ote nuen, apez edo zientzilari...
‎libertatea. Eta orduan bertze hitz haiek erran zizkidan, neure gogoeten abiapuntutzat har nitzan edo:
‎Ustekabean, nigar batean jarri zitzaigun Pedro, hitz haiek entzun bezain fite. Lehenengoan, esker oneko malkoak iduritu zitzaizkidan, baina ez:
Hitz haien pozoina, asunen eta bertze mila belar gaixtoren pozoinez pozointzen ninduena eta erraiak erretzen eta sutan jartzen! Eta, suak harturik, anaiarekin liskartu, ahakartu, eta ukabilka eta ukondoka hasi nintzen haren aurka —eta, ai, nola gorrotatu nuen orduan anaia, zeren, bataz, haren harrokeria jasangaitz egiten baitzitzaidan, eta zeren, berriz bertzea, are jasangaitzagoa egin baitzitzaidan haren asmoa eta pretentsionea, Elbira bereganatzekoa! —, baina, anaiaren aurkako borroka guztietan bezala, nigarrez akabatu nuen, gehiago neure ezinagatik anaiak eman zizkidanengatik baino, zeren hura ene oldarraren geldiarazterat mugatu baitzen.
‎Eta anaiaren bertze hitz haiek bertze su bat piztu zidaten. Eta, nola suak ez duen sua iraungitzen, baina bizkortzen eta biziagotzen, hala sentitu nintzen, ondorez, bi aldiz suturik.
‎Baina zalantza haien artean kontu bakarra zen zalantza gabeko: hitz haiek barren barrendik atera zitzaizkidala. Eta beldur puntu bat sentitu nuen, eta libertate sentimendu izugarri bat ere bai, beldurrarekin batean...
‎" Zer nahi duk, egia erraitea edo gezurra?". Eta, hala, hitz haiek aditu ondoren so egin nion Pedrori eta irri urduri bat egiten sumatu nuen.
‎Eta nik konbertsazione hura aditu nien ezkutuan... eta ez zituen, ez, haizeak hitz haiek eraman eta, hala, haien konplitzeko ordua heldu zenean, gonbidatu zuen aitak osaba bazkaltzerat —hurrengo urteko urtarrileko igande hotz batean izan zen, oker ez banago—, eta osaba, azeptaturik eta ontzat harturik aitaren gonbita, bere zaldi zuriaren gainean iritsi zen.
‎—Bizitzak, batzuetan, oka egiteko gogoa emaiten dit... —aditu nituenean hitz haiek, hain estu eta larri jarri nintzen, non ez bainintzen jabetu ere gurasoen keinuez eta aieruez, zeren eta aski bainuen nik, bertzenaz ere, gainerat zetorkidanarekin: halarik ere, jostetan ari zitzaigun osaba, itxura batean, zeren, ez aitari ez amari deus ere ihardesteko betarik eman gabe, hala erran baitzuen ondotik—:
‎Edo, bertzela erranik, ez zuen ontzat emaiten ezen pertsona bat salbatzeko estakuruarekin eta haren desenkusarekin —edo familiaren ohorea salbatzeko, hobeki—, bertze bi kanporat kondenatu behar izaitea. Baina, bertzalde, Mattinen eta aitaren bekatuetarik harat, osabaren hitz haiek guztiz biluztu ninduten, nihaur ere berdintsu eta orobatsu ari nintzenez, bekatu bat bekatu handiago batez estali nahian. Zeren nik ez bainuen anaia, bekatutik eta galbidetik salbatzeko asmotan, salatu, baina mendeku hutsagatik eta mendekuaren satisfatzeagatik... ohorearen estakuruaz baliaturik, hori bai, eta obligazino moral ustezko bat apaingarri harturik.
‎Nola hunkitu ninduten amaren hitz haiek! Huraxe baitzen, hain zuzen ere, ene amaren maitasunaren baldintasuna:
‎Eta neure konbentzimenduen fintkatzeko eta sendotzeko, hitz eta iduri berriak etortzen zitzaizkidan laguntzerat: aitaren hitz haiek, konparazione, noiz eta Mattinen alde atera baitzen, hura hartzaren ehizan zebilelako, gogortki eta ostinatuki: " Mundua aitzina egiten dutenena da, ezbeharren eta ondikoen gainetik"; edo, amaren figura eta iduria —amaren irria eta amaren musua—, hain eder egin zitzaidana eta behin eta berriro dei egiten zidana, zintki eta fintki jarrai nenkion, bere irri hark eta bere musu hark ireki zidaten bidetik... eta gogoratu zitzaidan, halaber, nola san Agustinen ama, santa Monika, otoitz egiten ibili zen, gau eta egun etsi gabe, semeak bekatuzko bideari utz ziezaion amoreakatik eta zuzenekoari atxik, eta nola erdietsi zuen azkenean bere xedezko xedea...
‎Eta, artean zalantzaren bat geratzen bazitzaidan, handik bizpahiru egunetarat, amak bere bertze hitz haiek luzatu zizkidan, ene deliberamendua are fermuago eta barrenagoko egin zutenak:
‎Eta, hitz haien aitzinean, guztiz sentitu nuen ezen amaren desiretarat plegatu eta apez izan behar nuela, edo hartarat entseiatu beharra nuela, hain ziren haren hitzak justuak eta egokiak... Eta, ai, nola sentitu nuen, halaber, ezen Jainkoaren probidentziak gidatzen zituela gure pausoak!, zeren eta amak ni behar baininduen, eta ni joan nintzaion; nik hura behar nuen, eta hura etorri zitzaidan.
‎Eta niri xuxen xuxen etorri zitzaizkidan Felisari maiz entzun izan nizkion hitz haiek mihirat: " Zozoak beleari ipurbeltz", baina ez nion deus erran...
‎Mementu hartan Fernando Pachecorekin geunden, eta hari aditu genionetik jakin ge nuen ezen gizon haiek bigarren semeak zirela eta Espainiatik etorriak —Avilatik eta Zamoratik—, aberasteko edo kargu inportant baten erdiesteko asmotan, nahiz eta azkenean fortunak bere lekurat ekarri zituen eta, halatan, xede apalagoetarat etsi behar izan zuten —Joxe Aberasturik ere egin zuen bezala, itxura guztien arabera—, zeren kapataz gisa trabailatzen baitziren, bazter haietako jauntxo boteretsu batzuen lurretan; eta jakin genuen, halaber, ezen aldian behin etortzen zirela, bai jendearekin eta bai balizko erosleekin hainbat tratu egiteko, zeinetarik gehienak beren etxaldeetako ganaduarekin loturik baitzeuden, bai jan edanen eta bertze hornizoin batzuen erosteko eta beren nagusien etxalekuetarat garraiatzeko... baita kalapitaren bat sortzeko ere hainbatetan, zeren guztiak ere baitziren, ostatatzen gintuen gizonaren erranetan, gizon gaitzak eta ondikozkoak, gerlatiak eta maliziatiak, okasinotsuak eta inkontru gaixtokoak. Eta, nahiz eta bigarrentsuak ziren, goraki mintzatzen ziren beren buruez, klar eta ozen, eta lau haizeetarat kanpatzen eta famatzen zituzten beren bertuteak eta bertutezko obrak, zeren zaldun zalduntzat eta kontu kontuzkotzat baitzituzten beren buruak, halako moldez, non bi hitz haiek enplegatzen baitzituzten noiznahi den, bertzeen aitzinean: zaldunak gaituk eta zaldunak gaituk... haien Espainiako etxeek mendez mende pilatu eta juntatu zituztèn merituekin eta tituluekin batean, zeinak errezitatzen baitzituzten arrosarioaren letaniak balira bezala.
‎Eta, hitz haien ondotik, isiltasun handia egin zen, astuna, Antonioren hitzek hautsi zutena:
‎" Bada, hemen ez dago mirakulurik, jaun Lorenzoren alde behatz baten emaiteko disposizionean ez bazaudete". Eta, ene hitz haiek entzunik, kanpoan zegoen jendea saltokirat sartzen hasi zen, eta gizon hilaren lagun haietarik batek keinu bat egin zuen, eta guztiek beren ezpatak gorde zituzten, ez dakit ene solasak konbentzitu zituelako, edo ahalke zirelako, ustez hain maite zuten lagunaren alde behatz baten emaiteko ere gai izan ez zirelako, eta kendu egin nielako, ondorez, hilaren alde borroka egiteko zuten kausa eta ... Eta gero erran nien:
‎Izua hezurretaraino sartu zitzaidan, eta, orduan, neure burua edo neure lepoa urka bilur hertsi baten barrenean ikusirik, denboraren irabazteagatik eta luzamendu baten erdiesteagatik edo, hitz haien erraiterat benturatu nintzen:
‎Eta, ildo beretik, Salamancan xuxendu zenizkidan hitz haiek gogoan, noiz eta erran baitzenidan ezen, katoliko edo protestant, bietarik ere zerbait zinela, baina ez zinela ez bata eta ez bertzea sentitzen, berdinzki erran dezaket nihaurk ere ez dudala ulertzen nola erran dezaketen katolikoek ezen ez dagoela elizatik kanpoan salbazionerik... are gutiago Indietako oihanetan bizi izan nintzenetik indiar gorri haiekin, zeinak baitziren, karitateari zegoz...
‎Eta, hitz haien ondotik, amak irri hura egin zidan, zeina baitzen aterbe bat, norat egin bainuen segidan, baina ez baldintasun bat ipini gabe:
‎nola Sarako erretoreak Etsai zeritzan deabruarekin ikasi zuen Salamancako haitzuloetan, norat joan baitzen Teologiaren eta magiaren ikasterat, bere anaia batekin eta bertze lagun batzuekin, eta nola, ikastekoak ikasi ondoren, ikasleetarik batek geratu behar izan zuen deabruaren zerbitzuan, beronekin egin tratuaren arabera; eta ikasleek hartarakotz zotz egin zuten, eta Axularren anaietarik batek geratu behar izan zuen; eta, orduan, anaiaz urrikaldurik, Axularrek erran zion deabruari ezen geratuko zela bera, haren orde; eta, anaiaren orde han berean geratzen zelarik, manatu zion deabruak Axularri ezen atera zezala ura osin batetik, baliaturik galdara batez, zeinak baitzuen hondoan galbahe bat, eta manatu zion, halaber, ezen, noiz eta galdetzen baitzion non zegoen, ihardets zezala Axularrek: " Hemen nago!"; baina, orduan, nola gartzela hartarik eta trabailu ezin nekeago hartarik ihes egin nahi baitzuen, bururatu zitzaion Axularri ezen bi hitz haiek irakatsi behar zizkiola galbaheari; eta irakatsi zizkion Axularrek galbaheari bi hitz haiek eta, hala, Etsai urrun samar ikusi zuèn egun batean, pentsatu zuen ezen hura zela bere ordua, eta entseiatu zen, ondorez, handik itzurtzerat eta ihes egiterat; eta bazihoan Axular kanporantz, eta galdetu zion deabruak: " Non hago?", eta galbaheak ihardetsi zion:
‎nola Sarako erretoreak Etsai zeritzan deabruarekin ikasi zuen Salamancako haitzuloetan, norat joan baitzen Teologiaren eta magiaren ikasterat, bere anaia batekin eta bertze lagun batzuekin, eta nola, ikastekoak ikasi ondoren, ikasleetarik batek geratu behar izan zuen deabruaren zerbitzuan, beronekin egin tratuaren arabera; eta ikasleek hartarakotz zotz egin zuten, eta Axularren anaietarik batek geratu behar izan zuen; eta, orduan, anaiaz urrikaldurik, Axularrek erran zion deabruari ezen geratuko zela bera, haren orde; eta, anaiaren orde han berean geratzen zelarik, manatu zion deabruak Axularri ezen atera zezala ura osin batetik, baliaturik galdara batez, zeinak baitzuen hondoan galbahe bat, eta manatu zion, halaber, ezen, noiz eta galdetzen baitzion non zegoen, ihardets zezala Axularrek: " Hemen nago!"; baina, orduan, nola gartzela hartarik eta trabailu ezin nekeago hartarik ihes egin nahi baitzuen, bururatu zitzaion Axularri ezen bi hitz haiek irakatsi behar zizkiola galbaheari; eta irakatsi zizkion Axularrek galbaheari bi hitz haiek eta, hala, Etsai urrun samar ikusi zuèn egun batean, pentsatu zuen ezen hura zela bere ordua, eta entseiatu zen, ondorez, handik itzurtzerat eta ihes egiterat; eta bazihoan Axular kanporantz, eta galdetu zion deabruak: " Non hago?", eta galbaheak ihardetsi zion:
‎—Jauregirik ez dut ikusten —erran zidan, adio egiterakoan—, baina hain gizon eskuzabalak jauregian jaioa izan behar du, eta sinesten diot berorri... —eta, konplimenduzko hitz haien ondotik zigorra airean inarrosten zuela eta zaldiei oihu egiten, itzulerako bidea hartu zuen.
‎Mirakulua iduritu zitzaidan hitz haiek amaren ezpainetarik aditu ahal izaitea. Eta, handik aitzina, guztia bihurtu zitzaidan.
‎Jainkoaren hitza zen hura, profezia baten iduria zuena... errebelazione bat!, edo hala sentitu nuen nik bederen. Eta, handik harat, hitz haietan jarri nuen neure fede osoa, halako suertez, non, Felisaren eskuetan uzten zintudala eta nihaurk lehen marratik eta lehen lerrotik bigarrenerat egiten nuela, urrunetik behatzen hasi bainintzaizun, igurikirik ezen Jainkoak egunen batean bere hitza bete eta dei eginen zizula, eta hala libratuko gintuela biok nik egin bekatutik... Eta, bitartean, ene barrengo hutsa mila arauz eta bertze hainbat ordenantzaz bete nuen, jauregiko kide guztiak eta gauza guztiak zein bere tokian paratzen nituela, gure mundu tipi hura osoki eta konplituki ibil zedin amoreakatik, akatsik gabeko makina bat bezala.
‎—Eta itzuli zen aita Bartolome Iruñarat, eta handik egun gutirat izan nuen ideia hura, zerutik etorria iduritu zitzaidana, Pagabasoko leizerat prozesionean joan ginenean, izurriteari buru egiteko, don Laureano buru genuela; zeren present bainituen nik orduko hitz haiek, san Inaziok Xabierko Frantziskori xuxenduak eta Pedro Huizik kaperako freskoan skribatuak: " Zertarako nahi duzu mundu guztia, baldin zeure arima galtzerat uzten baduzu?"; eta present nituen, halaber, aita Bartolomeren hitzak, neuri xuxenduak bere azken bisitaldian:
‎" Zer erran behar ote diot nik orain Iruñako Konpainiako aita na gu siari? Zeren errana bainion ezen jauregia, gertuki eta segurtki, Konpainiarena izanen genuela noizbait, zeure testamentaren arauaz..." Nola inarrosi ninduten hitz haiek errai erraietan, eta nola ohartu nintzen bat batean aita jesuita enekin jokatzen ari zen joko ezin makurragoaz...! Zeren ni Urbiain izurrite hartarik libratzeko ahaleginetan ari bainintzen, eta hura, berriz, kontutxo harekin baitzetorkidan, bere probetxu pertsonala eta Konpainiarena urbiaindarren salbazionearen gainetik paratzen zuela...
‎" Hori ezin erran dizut, don Fidel, zeren eta izan baitaiteke egun batekoa, urteetakoa, edo mendeetakoa ere. Baina, dakizun bezala, penaren irautea otoitzen eta induljentzien bidez guti daiteke, eta sakrifizioen eta sufrimenduaren bidez..." Eta nik ez dakit zergatik, baina, hitz haiek aditu bezain fite, iduritu zitzaidan ezen ene semearen purgatorioko kondenak mendeetakoa izan behar zuela, eta bertzeen sufrimenduak baizik ezin erredimi zezakeela haren pena.
‎Zeren eta Piarres Oihartzabal kapitainak erran baitzidan: ...e bizitzaren liburua skribatzen hasi huke, ez letraz, baina heure hatsaz eta heure odol kolpeez..." Ordea, Rosa de Osoriok hirurehun bat aleko biblioteka bat zuen —nehoiz ez dut etxe partikular batean hainbertze liburu ikusi, guztiak elkarren ondoan junt, jaun André! —, aitaganik heredatu zuena, eta erraiten zidan ezen liburu haietariko hitz bakoitzak bere hatsa zuela eta berak ere hitz haien hatsetik hats hartzen zuela eta hargatik ez zela bizitzatik kanpoan sentitzen, baina bizitzan sartuago eta murgilduago, zeren, bizitzak bere liburua zuen bezala, liburuak ere eta liburu bakoitzak ere bere bizitza baitzuen —zeren ez baitzegoen, bertzalde, munduan libururik, bizitzaren liburutik edaten ez zuenik—, eta halatan aberats genezakeela bizitzaren liburua liburu bakoitzaren... Eta nola sentitzen nuen arrazoin zuela!
‎Eta, horrela, bere hitz haiekin eta bere grazia berezi harekin solastatzen zitzaidala eta bere kontakizunari zetxekiola, erran zidan:
‎Eta, hitz haiek erran bezain sarri, Rosak irri hura egin zidan, zeinak baitzuen alegrantziatik etsipenetik bezainbat. Gero, hala erran zidan:
‎Ai, zer argi eman zidaten hitz haiek, zeren, hura erran bezain fite, bertze hitz haiek oroitu bainituen, zuk ere orain berean oroit ditzakezunak, jaun André, zeren zuhaurk xuxendu baitzenizkidan han Salamancan, noiz eta, zu salatu nahi zintudan egunetan, ene gorputz zauriz betea ikusi baitzenuen, erraiten zenidala: " Bekatu egin duzu, eta, nola ene aurka egin duzun, nik jarriko dizut penitentzia:
‎Ai, zer argi eman zidaten hitz haiek, zeren, hura erran bezain fite, bertze hitz haiek oroitu bainituen, zuk ere orain berean oroit ditzakezunak, jaun André, zeren zuhaurk xuxendu baitzenizkidan han Salamancan, noiz eta, zu salatu nahi zintudan egunetan, ene gorputz zauriz betea ikusi baitzenuen, erraiten zenidala: " Bekatu egin duzu, eta, nola ene aurka egin duzun, nik jarriko dizut penitentzia:
‎Eta egun batean aita Bartolomeren hitz haiek etorri zitzaizkidan bururat, erran zuenean, dantzen debekatzeko argumentu eta justifikazino gisa, ezen dantza ez zela berez bekatu mortal, baina, aldi berean, bazela, zeren eta dantzak noiznahi den jar baikintzakeen bekatu mortalen bat egiteko arriskuan, eta arriskuaren hartzea eta perilean jartzea berez zen bekatu mortal.
‎Eta jaun Marcelekin eskola akabatu eta, haren hitzak gogoan nituela, osaba Joanikoten bertze hitz haiek oroitu nituen, noiz eta galdetu bainion nola sortu zen, edo nola sortu zuen Lutherok protestantismoa: " Beraz, orain badakik zergatik hautsi zuen Lutherok Erromako elizarekin:
‎Erromako eliza putetxe bat zelako". Eta hitz haiek osabari istantean ulertu banizkion ere, ulergaitzagoak egiten zitzaizkidan orain, jaun Marcelekin egon ondoren. Zeren, baldin Erromako Eliza putetxea bazen —nola osaba Joanikoten erranetan baitzen—, eta baldin jaun Marcel Erromako Elizako semea bazen —nola jaun Marcelek berak aitortzen baitzuen—, ondorea, arrazonamendu eskolastikoen arauaz, bakarra eta ezin garbiagoa zen:
‎Eta, laborariari adio egin ondoren, pentsatu nuen: don Frantzisko hil zen, orain dela hogeita hamar urte baino gehiago hil zen, baina bizi da, zeren eta, hil zen arren, bertzeen baitan bizi baita, bere hitz haien bidez, zeinak erran komuna egin baitira. Eta pentsatu nuen:
‎Baina zer... zer erran nahi ote zuen amak hitz haiekin. Zein ote zen amaren egia lazgarri eta beldurgarri hura?
‎Eta buruzagia oilarrei buruz ari zen, baina nik gogoan nituen bertze hitz haiek, buruzagiak berak lehenago erranak eta adierazten zidatenak ezen esklabo batek bezala egin nuela lan, zeren esklabo gisa salduko baininduten, segurtki eta gertuki, berant baino lehen. Eta gogoan nituen, halaber, untzian ordu arte entzunak, zeren eta kontatu baitzigun, konparazione, gurekin Sibilian itsasoratu zèn kapitain espainiar batek, zeina ekaitzaren ondorez hil baitzen, itsas kolpe batek eramanik, ezen izugarriak zirela bukaneroak, filibusteroak eta suerte hartako jendeak, gehienek ere La Tortugako uhartea gordelekutzat zutenak; halako moldez non erraiten baitzuen ezen bazegoela filibustero bat, Jean David Nau zeritzana, Frantziako Olonnen jaioa eta hargatik L’Olonnais deitua, zeinak egun batean bere egin baitzuen La Habanako gobernariak haren kontra igorri zuen untzia, baita untzian zihoazen laurogeita hamar gizonak ere; eta, kontu kontari, kontatu zigun ezen, mendeku gisa, guztiei trenkatu ziela burua, lekat haietarik bati, zeina baitzen untziko borreroa eta zeina igorri baitzuen La Habanako gobernariarenganat txalupa batean, non baitzeuden untzikideen buruak; eta kontatu zigun, halaber, ezen bertze egun batean Maracaibo bereganatu zuela eta sekulako triskantza egin zuela han ere, gizonak hilez eta haien emazteak bortxatuz; eta kontatu zigun, finean, ezen haren menekoek, usterik azkenean ezen zorte txarreko gizona zela, uharte batean utzi zutela, non indiar batzuek harrapatu eta jan baitzuten, haren gorputza mila zati egin ondoren, nola ezin izan baitzitekeen bertzela, Jainkoaren justiziaren arauaz.
‎Eta nola oroitu nintzen mementu larri haietan aitona Nikolasen hitz haietaz, noiz eta erran baitzuen ezen xakea joko bat baino gehiago zela, zeren gaua eta eguna baitzen, eta zeren borroka bat baitzen, gauaren eta egunaren artean!
‎Eta, ondotik, zure hitzak etorri zitzaizkidan, jaun André, noiz eta Salamancan nengoela gomendatzen baitzenidan plazerren neurriz dastatzea, nahiz eta ohartarazten zenidan, haren jarraikian, ezen alferrikakoa zela nehori kontseiluen emaitea, gazteei bere batez, nor bere buruaren gainean baizik zentzatzen ez zelako... Eta, zure hitz haiek gogoan nituela, galdetu nion neure buruari zergatik egin behar nuen nik deus berezirik guztia alferrikakoa zenean, gero gerokoak. Eta kapitainaren irakaspenak nituen, finean, haizea bezalakoa izaiterat bulkatzen nindutenak, baina haizeak ez zuen araurik, eta nik, ordu arte izan nituèn arauen gainetik ibili nahi nuen engoitik, gero gerokoak...
‎...ote zuen, eta kontsideratzerat, halaber, ezen gezur handi hura zela bere hobi eta sepultura, halako tailuz, non deliberatu ere baitzen isilik egoiterat, eta bere hitzak eta are bizitza ere isiltasun hartan ehorzterat, harik eta egun batean, kezkak kezkaturik eta antsiak antsiaturik, barrena lehertu zitzaion arte, jartzen zelarik katolikoen eta protestanten aurka, eta erraiten zituela birao iduriko hitz haiek: " Katolikoek eta protestantek, guztiek ere ipurdian zuloa...!"?
‎Eta aitak amari erran zizkion hondar hitzak oroitu nituen: " Iduria ongi zaintzen dut nik, Graziana, sehiek eta menekoek didaten errespetua eta begirunea lekuko; eta bertze zer horiek, berriz... horiek jendearen asmakizunak dira eta atso zaharren erran merranak..." Ez dakit zergatik, baina ez nizkion aitari hitz haiek sinetsi... zeren eta bertze fabore haiek bainituen buruan, eta hiru hitz haiek arras betetzen zuten ene buru barrena, kontsolamenduzko hitz bakar batendako ere tokirik uzten ez zutela... Eta bai, banekien zer nolakoak izan zitezkeen bertze fabore haiek, kontu haiek ordu arte kezkatu eta antsiatu ez ninduten arren, osaba Joanikoten munduarekin eta jaun Marcelenarekin aski eta sobera nuelako artean, bertze nonbait erran dizudan bezala...
‎Eta aitak amari erran zizkion hondar hitzak oroitu nituen: " Iduria ongi zaintzen dut nik, Graziana, sehiek eta menekoek didaten errespetua eta begirunea lekuko; eta bertze zer horiek, berriz... horiek jendearen asmakizunak dira eta atso zaharren erran merranak..." Ez dakit zergatik, baina ez nizkion aitari hitz haiek sinetsi... zeren eta bertze fabore haiek bainituen buruan, eta hiru hitz haiek arras betetzen zuten ene buru barrena, kontsolamenduzko hitz bakar batendako ere tokirik uzten ez zutela... Eta bai, banekien zer nolakoak izan zitezkeen bertze fabore haiek, kontu haiek ordu arte kezkatu eta antsiatu ez ninduten arren, osaba Joanikoten munduarekin eta jaun Marcelenarekin aski eta sobera nuelako artean, bertze nonbait erran dizudan bezala...
‎Ongi nekien nik nahigabe eta oinaze haren berri, zeren eta gogoan bainuen gurasoen isilpeko solasaldi hura —eta solas hartarik, dama damatxoen bertze fabore haiek, bereziki: hiru hitz haiek, bai, burmuinetan ereinikako hiru hazi balira bezala, erein orduko hozituak, bihituak eta landare indartsu bihurtuak—, egun batzuk lehenago aditu niena! Eta amaren nahigabeak eta oinazeak sutu ninduten berriro eta, isilik iraun banuen ere, guti falta izan zitzaidan bururaturikako lehen hitzek ihes egin ziezadaten:
‎Eta, hitz haiek aditzen nituela, sentitu nintzen nola inurri bat elefant baten aitzinean, eta ez dakit zergatik, baina orduantxe piztu zitzaidan itsasorat egiteko eta marinel izaiteko gogoa. Eta erdi ezkutuka ere adierazi nion zerbait kapitainari... eta, hargatik, ezin laketagoak egin zitzaizkidan haren hitzak, noiz eta Baionarat itzultzerat zihoalarik erran baitzidan:
‎Eta kapitainaren hitz haiek hitz handi batzuk bezala sartu ziren ene baitan, hain handiak, non ez baitzaizkit geroztik memoriaren eta endelegamenduaren saretik iragan, nola ura galbahetik.
‎—galdetzen zigun aita Bartolomek harri eta zur— Bada baldinba, Italiarat joaiten denak ez du Italia ikusten, baldin ez badu Erroma bisitatzen... —eta nola oroitarazi zizkidaten hitz haiek, Pisan ezagutu nuen eta Maurice Ducreux zeritzan gizon printzipal harenak!, zeina hain sutsuki aritu baitzitzaigun osaba eta bioi Berniniz eta Molièrez, jakin nekien arren ezen aita Bartolomeren arrazoinak guztiz bertze alde batekoak zirela, zeren eta frantsesak, Hiri Sainduaz aritu zenean ere, Hiri Sainduko artea izan baitzuen gogoan, eta aita Bartolomek, aldiz, aita saindua eta eliza kat...
‎Nik ez dakit napolitarrak vesubio tipi bat ote zuen bere baitan eta bere erraietan, baina jakin badakit ezen, hitz haiek aditu bezain fite, ez nekièn su batek hartu ninduela barrendik, eta su hark bihotza bizkortu eta masailak garretan jarri zizkidala.
‎Halaxe erran nion, bai, eta esplikazionea ere eman dizut, baina badakit ezen nik eman esplikazionea motza eta laburra geratzen dela. ...ekula erabaki bat hartu gabe, eta zeren hura baitzen, hain zuzen ere, ene lehen deliberamendua, adierazten zidana ezen gizon egiten ari nintzela, zinez... eta zeren noiznahi den etortzen baitzitzaidan bururat osabaren iduri hura, hark Bolognan ukabila jaso zuenekoa eta nik mehatxu bat bezala sentitu nuena, nik irri egin niolako, lohitan blai ikusi nuenean; izan ere, hargatik atera ote zitzaizkidan hitz haiek, zeren lege naturala baitzen mendekuari mendekuarekin ihardetsi nahi izaitea. Edo, ez al zen arrazoin printzipalena izanen ezen maisu ezin hobea nuela osaba, eta harenganik eta haren injeniotik gero eta gehiago ikasten ari nintzela, zeren eta nik osabari eman ihardespena, osabak berak egina izan baitzitekeen bertze zirkunstantzia batzuetan?
‎Eta, hitz haiek entzun eta osabak txakurra laxatu bezain sarri, paralizaturik bezala gelditu ziren aita jesuita ez bertze guztiak.
‎Ongi bai ongi oroitzen dut gertaki hura, jaun André, zeren batean txakurrari behatzen bainion, bertzean osabari, eta hurrengoan aita jesuitari, don Laureanori eta herritarrei. Eta oroitzen dut mementu hura bereziki, osabak txakurra laxatu eta hitz haiek erran zituenekoa: " Luthero akabatu nahi duzue eta Lutherok akaba zaitzatela!", txakurrak segidan aita jesuita lurrerat egozten zuela, eta nola, beldurraren lehen indarrean eta apoderan, don Laureano gibelat bihurtu zen... baita herritar bat ere, eta bertze guztiak ere, lehenaren gibeletik.
‎Aditu nionean, erran nion ezen ardura zedila bertze morroiekin batean osabaz, zeina baitzegoen artean kordegabe, ni etxean sartzen nintzen bitartean, Pedroren sasoin bateko studiorantz, osabaren hitz haiek oroitzen nituela, noiz eta Pedro Huizirekin haserretu baitzen: "...
‎Froga aratzagorik eta garbiagorik Maddalenen hitz haiek baino, amorioaren handian sinesteko...!
‎Eta hatsarrerat jo nuen eta hatsarreko bi hitz haiek irakurri nituen berriro: " Seme maitea"... eta nola sentitu nuen ezen osabak arrazoin zuela!, zeren eta halakoa baitzen ene nortasunaren eta ene izatasunaren zuhaitza:
‎Eta, bide hartan, Mignonek Spinolarekin konparatu ninduen, eta ni, hitz haiek entzunik, harro egoiteko moduan egon nintekeen... eta harro ere nengoen, egia erran, alde batetik, zeren eta Mignonen laudorioek klarki adierazten baitzidaten ezen, materia hartan eta trabailu haietan hasi berria nintzen arren, nornahi den baino gaiago eta antzetsuago izan nintekeela, eta ene etorkizuna, halatan, ezin joriagoa eta ezin betakorragoa; baina, bertzetik, neure erakustaldiaren o...
‎Eta konbertsazione haiek kapitainaren gero eta lagunago egin ninduten, eta bertze egun batean bertze kontu bat izan genuen mintzagai. Izan ere, denbora hartan, buru buruan sarturik nituen zure hitz haiek, jaun André, noiz eta kontseilatzen baitzenizkidan, atsegintasunaz denaz bezainbatean, neurria eta moderazionea, zeren plazerrarekin itsutzen zenak edireiten baitzuen, finean, desplazerra. Ordea, zer nekien nik plazerraz?
‎Eta nik orain galdeginen diat: nork bete du hobeki Jainkoaren borondatea, behatu dionak edo behatu ez dionak, jakinik ezen Jainkoak edertasuna egin zuela ez hartaz goibel gaitezen baina alegera gaitezen?" Hitz argi haiek erran zizkidaan marinel zaharrak... eta nola eskertu izan dizkiodan geroztik, zeren eta hitz haien argiak argitu baininduen!
‎Eta neuri ere zeinen barrenerat sartu zitzaizkidan hitz haiek, jaun André, eta zer ondore oneko gertatu zitzaizkidan, nahiz eta hortzak estutu behar izan nituen, odolak masailetan eztanda egin ez ziezadan, kapitaina nesken kontu harekin hasi zitzaidanean! Eta marinel zaharraren hitzek Piarres Oihartzabal kapitainaren adimendua argitu zuten, eta enea ere argitu zuten... eta bide bat ere erakutsi zidaten, nondik egin behar bainuen handik aitzina, ene mundu hertsi hura zabalduz joan zedin.
‎Hain urrun sentitzen nintzen, non ez baitzitzaidan alhatzen kontzientzia gaixtoa, bere aldi bateko boz akusatzaile harekin eta bere zaunka harekin: " Kontuz, kontuz eta kontuz..."; aitzitik, bertze hitz haiek etortzen zitzaizkidan bururat, Lutherok Melanchtoni bere gutunetarik batean arteztuak, erraiten zionean: Pecca fortiter, sed fortius fide et gaude in Christo... 23 zeren eta seigarren manamendua urkabilur bat bihur baitzitekeen, libertatearen lepoaren inguruan, eta ni ez nengoen, mementu haietan, libertatearen ukatzeko ez urkatzeko prest, are gutiago osaba Joanikotek bizia libertatearen alde eman zuenetik.
‎Zeren eta haragian ere ez baita gozorik, haragiaz ase denean. Eta hala ohartu nintzen egun batean ezen ene ihesaldi haiek bakardade batetik bertze bakardade handiago baterat ninderamatela, eta hala iragan nintzen arestian aipatu dizkizudan Senekaren hitzetarik haren bertze hitz haietarat: Voluptati indulgere initium omnium malorum est, 24 zeren plazer hura desplazer iturri gertatzen ari baitzitzaidan, haragizko atseginaren janari haiek guztiak denborarekin urdinduz joan izan balitzaizkit bezala, edariak zurminduz, eta zeren libertatea ez baitago diruz erosterik, finean.
‎Eta nik pentsatu nuen, kapitaina hura erraiten ari zelarik, ezen banekiela nola ihardetsiko niokeen, baldin hitz haiek urte pare bat lehenago erran izan balizkit: ihardetsiko nion ezen haiek guztiak agure zahar urtatuaren desenkusak zirela, hain bainengoen haragiak itsuturik; orain, aldiz, pentsatzen nuen ezen jakintsu baten hitzak izan zitezkeela.
‎Oinazea ez da asmatzen. Harritu egin zen hitz haiek entzutean, eta ezezagun egin zitzaizkion eta ulerkaitz; nolanahi ere, mistizismoz beteta iruditu zitzaizkion, eta mezu ezkutu gisa adierazten ari zitzaiola apaiz batengana joateko, hark ekarriko ziola benetako barne bakea. " Ni apaiz batengana, mekaguensandios", jarri zen su eta fu Brown jauna, irainka eta maldizioka, inoiz ez bezala.
‎Ni nintzen Edurneren magalekoa, eta ezin nituen jasan gaiztakeriaz jantzitako Migelen hitz haiek.
‎Burua makurtuta zegoen ama, eta zerbait harrigarria igartzen nion. Ez zitzaizkion izeba Mariren hitz haiek gustatzen.
‎Nik banekien gure aitaren hitz haiek" Borondateak, benetako bihotz isurtze denean, ez du neurririk" biribiltasun eder baten errainua eta odol hutsa zutela. Galduak nituela aitaren hitzak, alegia.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
hitz 828 (5,45)
Hitz 119 (0,78)
hitzak 5 (0,03)
hitza 4 (0,03)
hitzek 3 (0,02)
Hitza 1 (0,01)
Hitzek 1 (0,01)
hitzari 1 (0,01)
hitzik gabeko 1 (0,01)
hitzok 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
hitz haiek entzun 63 (0,41)
hitz haiek esan 43 (0,28)
hitz haiek ez 18 (0,12)
hitz haiek erran 15 (0,10)
hitz haiek aditu 13 (0,09)
hitz haiek bera 13 (0,09)
hitz haiek ere 12 (0,08)
hitz haiek gogo 12 (0,08)
hitz haiek irakurri 10 (0,07)
hitz haiek buru 9 (0,06)
hitz haiek sinetsi 7 (0,05)
hitz haiek zer 7 (0,05)
hitz haiek zuzendu 7 (0,05)
hitz haiek ahoskatu 6 (0,04)
hitz haiek ama 6 (0,04)
hitz haiek atze 6 (0,04)
hitz haiek esanahi 6 (0,04)
hitz haiek etorri 6 (0,04)
hitz haiek gogoratu 6 (0,04)
hitz haiek ukan 6 (0,04)
hitz haiek eragin 5 (0,03)
hitz haiek neu 5 (0,03)
hitz haiek aintzat 4 (0,03)
hitz haiek argi 4 (0,03)
hitz haiek indar 4 (0,03)
hitz haiek sortu 4 (0,03)
hitz haiek bat 3 (0,02)
hitz haiek batera 3 (0,02)
hitz haiek belarri 3 (0,02)
hitz haiek bota 3 (0,02)
hitz haiek eman 3 (0,02)
hitz haiek erantzun 3 (0,02)
hitz haiek lehen 3 (0,02)
hitz haiek ni 3 (0,02)
hitz haiek oihartzun 3 (0,02)
hitz haiek oroitu 3 (0,02)
hitz haiek zentzu 3 (0,02)
hitz haiek aipatu 2 (0,01)
hitz haiek aire 2 (0,01)
hitz haiek are 2 (0,01)
hitz haiek argudio 2 (0,01)
hitz haiek arropa 2 (0,01)
hitz haiek arte 2 (0,01)
hitz haiek atera 2 (0,01)
hitz haiek atsegin 2 (0,01)
hitz haiek atzean 2 (0,01)
hitz haiek baino 2 (0,01)
hitz haiek batere 2 (0,01)
hitz haiek behin 2 (0,01)
hitz haiek berindartu 2 (0,01)
hitz haiek bezalako 2 (0,01)
hitz haiek bizi 2 (0,01)
hitz haiek Damaso 2 (0,01)
hitz haiek etzan 2 (0,01)
hitz haiek ezin 2 (0,01)
hitz haiek gehiegi 2 (0,01)
hitz haiek gizaki 2 (0,01)
hitz haiek gogaitu 2 (0,01)
hitz haiek ha 2 (0,01)
hitz haiek haize 2 (0,01)
hitz haiek halako 2 (0,01)
hitz haiek hausnar 2 (0,01)
hitz haiek idatzi 2 (0,01)
hitz haiek inoiz 2 (0,01)
hitz haiek ireki 2 (0,01)
hitz haiek jaso 2 (0,01)
hitz haiek kasu 2 (0,01)
hitz haiek kutsu 2 (0,01)
hitz haiek lagundu 2 (0,01)
hitz haiek lau 2 (0,01)
hitz haiek maitasun 2 (0,01)
hitz haiek mihi 2 (0,01)
hitz haiek musika 2 (0,01)
hitz haiek ondoren 2 (0,01)
hitz haiek ordu 2 (0,01)
hitz haiek oso 2 (0,01)
hitz haiek ulertu 2 (0,01)
hitz haiek Xan 2 (0,01)
hitz haiek agertu 1 (0,01)
hitz haiek agindu 1 (0,01)
hitz haiek Aitor 1 (0,01)
hitz haiek Edurne 1 (0,01)
hitz haiek Jauregi 1 (0,01)
hitz haiek Leire 1 (0,01)
hitz haiek Mendizabal 1 (0,01)
hitz haiek Obaba 1 (0,01)
hitz haiek Pio 1 (0,01)
hitz haiek Tom 1 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia