Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 75

2010
‎Farmazia ikasketak egin zituen Zaragoza eta Madrilen, eta gero Jesusen Lagundian sartu zen 1906an. Biologia irakaslea izan zen hainbat urtetan hainbat tokitan, hala Oñan nola Erroman, eta makina bat aldiz zeharkatu zuen itsaso zabala Ameriketako hainbat unibertsitatetan jarduteko: Caracas, Montevideo, Buenos Aires, Santiago.
‎" Zure aitak pozik egon luke —esan nion— Hemen zaude, San Frantziskora etorri zara berarekin egoteko. Pasa dira hainbat eta hainbat urte eta berak zure maitasuna dauka oraindik. Nork esan dezake beste horrenbeste?
2011
‎Ez da hori izan, adibidez, Armand David() misionista ezpeletarraren kasua. Armand Davidek hainbat urte eman zituen Txina aldean, baina ataza ebanjelikotik liberatu zuten, lan naturalistikoetan murgil zedin. Kontua da panda maitagarriaz gainera beste espezie asko deskubritu eta aztertu zituela.
‎Elordui Mungian jaio zen XX. mende hasieran, eta oso gazte, hogei urte pasatxo zituela, jo zuen Txinara. Anhuiko misioan eman zituen hainbat urte, baina 1949.ean iraultza gertatu zen, eta Jesusen Konpainiak arazoak izan zituen agintariekin. Irakaskuntzan jarraitzeko baimena bazuten, nonbait; ez, ordea, kristautasuna predikatzeko eta, handik hiru bat urtera Taiwanera egin zuen alde beste jesuita askok bezala.
‎Hasteko, gogora ekarri nahi dugu, eta aldi berean eskerrik beroenak eman, on bixente Hernandorena zenari, hainbat urtetan Goizuetan apez egon zenari, berak piztutako suaren txingiari esker guregan su hori handiago egiteko grina sarrarazi zigulako. Alor honetan berak urratutako bidea, guk zabaldu baizik ez dugu egin.
2012
‎Duela hainbat urte, bi ikerlari herriz herri ibili ziren Bizkaian adineko jendearen kontuak jasotzen, eta Arrazola izenekoan Pedro Muruaga jauna zeruaz eta infernuaz hasi zitzaien:
‎Lurrera erori da berriz, burrunban, eta, handik, sano gelditzen zaion begi bakarrarekin, ongi ohartu da emakumezko ikusle batzuek aurpegia tapatzen dutela halako ikuskizun basatia ez ikusteko. Armadurak —garai batean, hainbat urte lehenago, erregina baten ispilua bezain distiratsua— bere jabeak isuritako odolaren gorria erakusten du orain. Ez da ikusten Alexandriako arrosa horia ere, halakretean grabatua zegoena.
2013
‎Bidaiakidearen hitzetatik ulertu edo ondorioztatu nuenez, hainbat urte geroago Estatuak birgaitu zuen fisikaria, baita argitaratu ere
‎Hain zuzen ere, laguntza horiek biltzeko eta kudeatzeko asmoarekin sortu zuen Juan de Ugarte jesuitak Fondo Piadoso de California* erakundea. Alabaina, hainbat urtez haren arduradun izan ondoren, agintariak eta diru emaileak gero eta uzkurrago ikusita, alferrik ari zela han pentsatu zuen Ugartek, eta Kaliforniaren alde egin behar zuena Kalifornian bertan egitea izango zela onena. Aspalditik zegoen misiolari joateko gogoz.
‎Aita Juan Maria de Salvatierra milandarra(). Salvatierra Teologia ikasitakoa eta hainbat urtez Erretorika irakaslea izandakoa zen, baina azken hamar urteetan, bere gaitasun handiengatik eskainitako karguei uko eginda, Nueva Españako iparraldeko Tarahumaren artean bizi zen. Kinoren ahotik Kaliforniako indioen bizi baldintzen berri jakin orduko, haien artera joateko prestatzen hasi zen.
Hainbat urtez ez zen beste espediziorik antolatu. Manilako Galeoiak ohiko arriskuekin baina bestelako mehatxurik gabe jarraitu zuen bere joan etorriak egiten.
‎San Ignacio de Kadakaaman misioa, hainbat urtez Kaliforniako handiena eta prosperoena izango zena, Sebastian Sistiagak eta Juan Bautista Luyandok fundatu zuten 1728an, Luyando familiaren 10.000 pesoko herentziari esker. Luyando hau, izan ere, de familia nobitisima zen.68 Kadakaamang izeneko Cochimi lurrera heldu
2015
‎Jorge Sempruni Madrileko Gobernuan kargu politiko bat eskaini ziotenean, idazlea bere Buchenwaldeko kontzentrazio esparruko egonaldiaren oroitzapenak lantzen ari zen. Nazien kontzentrazio esparruetako preso ohi askok memoriak idazteari ekin zioten bertan jasandako bizipenei zegokienez hainbat urte isilik egon ondoren. Beraietako ez gutxi suizidatu ziren isildutako guztiaz idazten bukatu aitzin.
‎Halako lekuetatik bizirik atera, gerraostetik bizirik atera eta idazketatik ezin. Nork bere burua berreraiki, bizitza berri bat bideratu eta hainbat urte geroago ezin bizirik atera memoriaren berpiztearen ariketatik. " Zergatik onartu nuen ministro kargu hori?" galdetzen zuen Semprunek bere memoria liburuetako batean:
‎Eta biak funtzionario batek zainduta, politikaz ez hitz egin edota mezurik elkarri pasa ez ziezaioten. Handik hainbat urtetara agurtzeko besarkada bat ematen uzten hasi ziren, hura ere jagole baten zaintzapean. Baina presoen emazte gehienek ezin izaten zuten egin jatorriko herritik presondegiraino bidaia, bai gerra garaian bai gerraostean bidaia luzea eta garestia baitzen.
‎Gure aitaren umetako argazkia behatzen ari naiz hainbat urtetan estreinako aldiz. Eskas hornitutako argazki horixkatuen kutxan zegoen, bistatik aspaldi galdua nuena.
‎Gogoaren traba eta tranpa guztien aurka borrokan, azkenean gurasoek jazarle militar eta zibilei eman zioten kolaborazioa aitortu dio bere buruari. Huraxe zen hainbat urtez Hildak memorian lurperatuta gorde zuen isilekoa. Egileak berak hondar ohar batean aipatzen duenez, eskualdeko hiritar austriarrak, gehienak nekazariak edo merkatariak," apolitikoak" izan ziren ordura arte, giza ehizaldian borondatezko esku hartzaile izan baino lehen.
‎mapak ez dira lurraldea. Horretaz idatzi nahi nuen; hainbat urtez mapekin eta mapetan bueltaka ibili ondoren, azkenean mapak lurraldea ez direla ohartzen den norbaitez.
‎Atzamarrek eragindako tolesturak eta azazkalek egindako urradurak jaso ditu. Gure aitonaren karnet argazki hura, nik behin bakarrik ikusi nuena eta orain arrebak daukana, aitonaren esku egon zen hainbat urtez; aitonak berak komentatuko zuen erretratu hura lehen aldiz ikustean; sarri ere ukituko zuen, argazkia itsatsita zeukan dokumentua erabiltzen zuenero. Identitate agiri bat?
‎Gerora nik ere distantziarekin lagun herrena oroitzeari utzi nion, ni neu Iruñeko flaskoan sarturik hanka haren beste zati bat izan banintz bezala. Ez oso aspaldi izan dut, estreinako aldiz hainbat urtetan, gertakari hartaz solastatzeko aukera orduko lagunetako batekin. Argi argi kontatu zizkidan bere gomutak.
‎Ordurako nik ere utzia eta hustua nuen umezaroa. Aurreabisurik egin edo jaso gabe denok uzten ditugu garai bateko galeriak, gelak eta patio estuak; handik hainbat urteren buruan memorian berreraikiko ditugun gure bizigela galduak. Nork abandonatzen du nor?
‎Ezkabamenditik urrun bizi naiz duela hainbat urtetik. Lerro hauek tekleatu bitartean mendiaren forma luzatu hura oroitzen dut, pinudien orban berde beltzak, harrobien malda grisak, gailurreko antena zuri gorriak.
‎Handik aitzina erosoago zen lana; kolpe banaka batzuekin osoak ateratzen hasi ziren baldosak. Huraxe zen, Donemartiera aldatu ondoren, hainbat urtetan zapaldua nuen gure sukaldeko zorua. Gure bi alaben eta Joanaren etxe bakarreko sukaldeko zorua, Joana eta biok dibortziatu aitzin.
‎Liburu feriako egun hartan, bazkalondoan, Honoriok, gure Uharteko osabak, gerrako pasadizoren bat kontatu zigun. Hainbat urteren ondoren, nire arreba Oslotik etorria zen egun banaka batzuk gurekin pasatze aldera. Beti izan zuten biok elkar ulertze berezi bat; agian topaketaren pozak erraztu zuen osabaren jokaera berritsua, inoiz ez bainion entzun Honoriori gerraldiari buruzko hainbeste azalpen.
‎—Kuriosoa da; hainbat urtez amets egiten nuen San Kristobaleko garaiekin, eta lokamuts haietan ere ez nuen hitzik aditzen. Irudiak izaten ziren, eta batzuetan horiek ere ez; bakarrik harat honat mugitzen ziren kolore ilunetako orbanak, siluetak...
‎Artista" erdi ez ulertuaren" bakardadeaz eta hainbat Salieriren inbidiaz gogaiturik, Irlandara egin zuen alde, eta bertan O’Carolan konpositorea ezagutu zuen, ehun urtetik gora zituena. Honek, hainbat urte lehenago Geminiani italiar konpositorearekin egin bezala, stout bikaina eskaini zion eta elkarrekin inprobisatzeari ekin zioten. Ustekabea izan zen Mozartentzat irla urrun eta basati hartan konpositore" klasiko" bat aurkitzea, Bachen garaikidea gainera.
‎Kitxuera, gaztelera, portugesa, ingelesa eta katalana menperatzen ditu. Informatikoa da, eta komunikazio gaietan aditua, Estatu Batuetan eta Brasilen egindako denboraz gain, Bartzelonan hainbat urtez bizitakoa. Ekuadorrera itzuli, hizkuntzaren gaiari denboraren zati handia dedikatu eta ahal duen guztietan kitxueraz mintzatzea erabaki zuenetik, ispilu berezia bihurtu da inguruko guztientzat:
‎Dena dela, aitor dezadan darabildan abagunea. Kontzeptu hori eta bere inguruko intuizio, eztabaida, azterketa eta praktikak eraikitzen hainbat urtetan (ganora makal eta gorabeheratsuarekin, egia esan) ibilita gero, ez dakit ez ote naizen orain hasi berau deseraikitzen, susmope berrian jartzen, kilimak bilatzen.
‎Isabel La Catolica ordenaren Gurutze Handia jaso du, Carlos III Ordenaren Zaldun da, eta Ohorezko Guardia Zibil izendatu dute. Erresuma Batuan ere, hainbat urtez Londongo enbaxadako aholkulari izan eta gero, herrialdearen ohorezko beste hainbat kondekorazio jaso ditu. Bere karrera diplomatikoak, Errege Etxeari eskainitako zerbitzuak zein Barne Ministerioan izandako ardura gorenak adierazten dute Marti Fluxa ez dela edonor.
2016
‎Pascalen ama leninista sutsua dela jakin nuen aurrena. Gero, Pascalek berak zera esan zidan, Frantzian jaiotakoa zela bere ama han bizi izan zelako, eta bere aita, berriz, kartzelan egon zela hainbat urtez. Oraintxe bertan, joan naiz ateko poema hori irakurtzera, eta orriaren goialdean presondegi baten zigilua daukala ikusi dut.
‎Zazpi urteko soldadugo luzea Montelimar hirian egin ostean etxera itzuli eta zapatari jarri zen. 1867ko azaroaren 19an Marianne Darre lehengusinarekin ezkondu zen, alabaina eta horretarako baimena eskatu ez zuenez hainbat urte iragan behar izan ziren egoera guztiz normaldu zen arte, elizaren barruan behinik behin. Gazte gaztetandik jardun zuen Bettirik bertsolari, etxekoen aitzinean lehenbizi eta auzokoentzat gero, bai plazetako oholtzetan bai tobera munstra, galarrots edota gisa bereko ekitaldietan.
‎Juan Irigarai Goizueta, Pablo Ferminen anaia nagusia zena, Auritzen jaio zen 1867ko urriaren 20an, eta hainbat urtetan Orreagako idazkari arizan zen. Anai arreben artean Juan izan zuen Larrekok adiskideena, denboran hurbilen zuelako.
‎Igarlea amilarazi, eta aurrez eraikita zuten trikuharrian hobiratu ziren jentil guztiak betirako. Ondoren, mundua hutsik egon zen hainbat urtez.
2017
‎Espoz ez bezala, Mina atzerrian hezitako liberala zen eta. Gerora hainbat arrazoi erabili izan dira Penintsulan kale egindako kolpe militarrak justifikatzeko, horietako batzuk Minak eta Espozek aitortutakoak handik hainbat urtetara, eta beste batzuk historiagileen iritziak baino ez dira izan. Honako arrazoi hauek guztiak erabili izan dira justifikatzeko azken unean eta presaka gauzatu zen altxamendua:
‎erregerekiko gorrotoa, amorrua eta erresumina Gortean mespretxatu zituztelako; Triangelu aren konspirazioak antolatutako kolpea; Iruña militar liberalen gotorleku eta babestoki bilakatzea; indarkeriazko ekintza bat erregeren kontra nafarren eskakizunak hobeto negoziatzeko; askatasuna aldarrikatzea... Xabier Minak, kasurako, handik hainbat urtetara, Galvestoneko proklaman aitortu zuen aterpe eta babesa Nafarroan eman nahi izan zizkietela libertatearen defendatzaileei, behin Erresuma Zaharra liberatuz gero. Espozek, bere aldetik honela justifikatu zuen Iruñeko matxinada:
2018
‎Luis Luziano hemeretzi urte zeuzkalarik esposatu zen Florentzian, 1832an, Maria Anna Cecchi rekin, baina, dirudienez, gainditu ezinekoak izan ziren ezkontideen arteko diferentziak hasieratik, eta banandu egin ziren definitiboki 1850ean, hala ere hautsi barik lotura sakramentala, ez baitzuen erdietsi Erromako anulazioa. Bestalde, politika kontuetan sartuta ibili zen hainbat urtez, eta 1848an Italia utzita Parisera doa Frantziako Nazio Biltzarrera, aurrena Korsikako ordezkari, eta gero Sena departamentuko senatari. Geroago, 1852an Londresen kokatu zen definitiboki, han lortuko zuelakoan ikerketa lanetarako behar zuen patxada.
‎Bestalde, EIEk antolatu zuen lehenengo literatur ziklo horren ondotik(" Nafarroako egungo euskal literatura" gaiaz), beste sei bat edizio gehiago etorri ziren, beste hainbat urtetan. Nafarroan euskal literaturaren arloan inoiz egin den ahaleginik handiena eta oparoena.
‎Bestalde, Iruñeko Udaleko sariketaz idatzi zuen bera ere saritua izan baitzen sari haietan. Izan ere, hainbat urtetan parte hartu zuen egile berrientzako literatur lehiaketetan, eta guztietan saritua izan zen: 1995ean Iruñeko Udalak antolatu zuen lehiaketan saritua izan zen Jeremias Erro, Juan Kruz Lakasta, Francisco Javier Mangado, Xabier Irujo, Mikel Alzuart, Patxi Larretxea eta Manuel Zinkunegi idazleekin batera.
‎Horregatik diot 2011ko urriaren 20ko arratsalde hartan semeei begiratu nienean, pisu bat gainetik kendu nuela. Orain, hainbat urte geroago, semeei begiratzen diedan bakoitzean, gero eta lasaiago nago, guk ezagutu genuen baino hiri alaiago batean biziko direla uste dut eta.
‎Berez, egile honek ez zuen Iruñearekin erlazio esturik izan, Donibane Garazikoa baitzen baxenabartarra izatea batere goxo ez zen garaian, baina ekarri nahi dut orrialde hauetara Iruñeko Magisteritza Eskola zaharrak pentsalari humanista honen izena zuelako eta, gaur egun oraindik ere, irakasletza ikasketak Nafarroako Unibertsitate Publikoan daudelarik, izena ematen baitio Giza, Gizarte eta Hezkuntzako Fakultatearen aldizkariari. Espainiako errege erreginak Nafarroa konkistatu zutenean, hainbat urtez gorde zuten Nafarroa Beherea Nafarroa Garaiari loturik, baina azkenean Pauen zegoen benetako nafar erregeari eman zioten, defendatzeko zaila zelako eta Nafarroa Garaia inoiz ez zelako gehiago saiatuko agintzatik askatzen, Espainiako errege erreginak gelditzen zen Nafarroa gutxitu hura birrinduko baitzuten. Azkenean, Joan Uhartek, beaumondarra baitzen, alde egin behar izan zuen bere etxetik eta atzerrira joan zen, Andaluzia aldera.
‎Gazteluko plazan egin ziren indusketen ondorioz, badakigu hainbat urtetan musulmanek ere presentzia finkoa izan zutela Iruñean. 711 urteko udaberrian, Rodrigo errege godo berriak iparraldera jo behar izan zuen altxatutako herri bat menperatzeko.
‎Biztanleek hiria abandonatu zuten iparraldeko inbaditzaileek suntsitu eta kiskali zutenean, eta hutsik geratu zen hainbat urtez. Berreraikuntza IV. mendean hasi zen, baina milurteko horretan zehar Iruñea behin eta berriro suntsitua izan zen.
‎Azkenik, ezin ahantzi dezakegu Nafarroa Arena Pabiloia, Iruñean burututako obra erraldoienetakoa, Komunitate osoarentzako ekipamendu izateko bokazioa eduki arren guztiz neurrigabea dena gurea bezalako populazio batean sortzen diren beharrizanei erantzuteko. Izan ere, eraikin honen ateak irekitzeak eragingo dituen kostu ikaragarri handiak direla eta, dagoeneko hainbat urte joan dira pabiloia inauguratzeko ekitaldia bertan behera geratu zenetik.
‎Kontua ez da Bilbon edo Donostian erabakitzea Euskal Herri osoan nola jokatu behar den, ez eta ere jokatzea Angelun Zarautzen bezala. Hainbat urtez," periferiako" abertzaleek gaizki bizi izan dute abertzaletasun eredu zentralista hori. Horrek ez du erran nahi beste muturrera pasatzea denik aterabidea.
2019
‎" Marta, bikiak ez dira beste umeak bezalakoak izaten bete betean, ohitu egin duzu horretara". Hainbat urte geroago, bazekien ez zela ezer apartekorik, txarrik behintzat ez, baina kezkak bere arimaren barruan segitzen zuen hauts kondar baten gisan, eta Eliasen etorrera haizea zen hauts harentzat.
‎" Hitza izan dut beti abiapuntu eta helburu, jolas eta lan, komunikatzeko bizi naizela uste izan dut beti. Literatura komunikatzeko era ederra zela konturatu eta jendeari ohartarazi behar niolakoan horretarako bidea emango zidan lanbidea lortzeko borrokatu nintzen hainbat urtez. Eta doktoratzea lortu nuenean, behera jo nuen.
‎Mugetan hainbat urtetan egindako mugarri jartze eta ikuskatze lanak egiaztatzen dituzten dokumentu ofizialak (autos de amojonamiento), karpeta batean (Legajo 2) bildurik daudenak.
‎OHARRA. Hainbat urte luzatu zen auzibidean (PE 1776) zehar, dokumentu ugari ekoitzi ziren Real Consejora ekartzeko, horietako asko antzinakoagoak ziren beste dokumentuetan oinarriturik edo oinarritu nahirik. Gaur egun Nafarroako Artxibategian eskura dagoen horien bildumak 667 orri dauzka.
‎Legutio udalburuaz gain, Urrunaga, Goiain eta Elosu herriak ere batzen ditu udalerriak, Gasteiztik 15 kilometro ingurura. Alderdi horretako euskara aztertzen aritu ziren Iñaki Carrera eta Imanol Garcia eta, hainbat urtetan egindako ikerlanaren ondorioz, Legutiano aldeko euskara liburua argitaratu zuen Arabako Aldundiak 2005ean. Harrezkero hamahiru joan badira ere, susmoa dut lana ez dela ezaguna, ez Araban eta ez Euskal Herrian.
‎Apostasia egin nuenetik, hainbat urte joan dira. Gasteizko eliza batean egon naizenetik, ordea, astebete ere ez da igaro.
‎Esan gabe doa politikariek gauzatzen dituztela diskurtsorik borobilenak hezkuntzaren garrantziaren inguruan. Aitzitik, sozialki esaten den eta gero egiatan egiten den arteko aldea nabarmena da; areago, hainbat urtetako krisiaren izenean guraizeen zorrotza dastatzen aritu garen azken aldi honetan. Horregatik edo," inozo" eta" inuxente" deitu didate Arabako Campusean, Salburuan eskola bat egiteko sinadurak biltzen ari nintzela.
2020
‎Olcoz, testuari jarraikiz, alderdi erregionalistaren finantzaketarako sare mafioso baten jarraitzaile eta berritzaileetakoa zen, hartarako baliabide publiko ugari ebatsiz, inolako eragozpenik gabe. " Hainbat urtean euskal nazioaren askapenaren alde borrokatu dira gure herriaren seme alaba onenek kartzela, tortura, deserriratze, bizitzarekin ere ordaindu dituzte beren berekoikeriarik gabeko ahalegin eskerga. Gobernu faxistek eta haien mendeko hedabideek xantaia eta estortsioa egitea leporatzen diete egungo gudarien erakundeei.
Hainbat urtean imajinatua nuen literatura irakasle gazte bat, alai, abenturazale, arduragabe eta ia zoriontsu, bere herrialdean bizi izaniko larritasunetatik urrun, sentsualtasunaren mundu irrikatua deskubritzen ari zena. Horretaz idazten du poetak Nevadako trenbide gainetik, berriki lortutako maitemintze iragankorren garai askatzaile batez, alegia; baina afera haiek dakarzkioten minei zein tristeziei uko egin gabe.
‎Izarbek, errepide estuetan zehar gidari zihoalarik, gerra inguruko zenbait gertaeraren berri eman zidan. Joan den mendeko gerrako jazoerak oraingoan, hainbat urtez erdi ezkutatuak. Benjak arreta aldizkatzen zuen alferrikako GPSaren eta aurreko karretera zartatuen artean; ni atzean, begiak ezin kendu Izarberen garondotik baita bertan erantsita zeraman botoitxo beltzetik, mundu zaratatsu honetako biztanle izatea ahalbidetzen zuena.
‎Erorien plazako etxebizitzako bulegoan, Olcozek luze erabili zuen Bilbon harrapaturiko haritzezko idazmahai bat, Euzko Jaurlaritzako aholkulari batek zerabilena. Hainbat urtez mahai haren gainean esku trebez idatzi eta asmamen joriz berrasmatu zituen bere tropa jainkotiarren egitandiak. Harro erakusten zien konfiantzako bisitariei altzari dotorea, beraren lorbidearen aipamena egitea atzendu gabe.
‎Industrializazio eta desarrollismoaren sasoi betean, Carlos gazteak trebezia berezia garatu zuen, aita eta bi anaiekin batera, uztartzeko jarduera politikoa, historia ikerketak eta negozio pribatuak. Frankismo osteko garaian, Olcoz anaiak ederki asko baliatu ziren hala aitak hainbat urtean estatuko oligarkia industrial eta finantzarioarekin ehunduriko harreman estuez, nola Nafarroako klase sozial guztietako jendearekin harilkaturiko sare klientelarrez. Aro politiko berrian, nafar eskuin demokratizatuaren buru gisan monopolizatu zuten instituzioetako kargu nagusietako asko, oraingoan hautetsontziek ematen zieten emaitza eztabaidaezinen bedeinkapenarekin.
‎Ea zure ondoan isilik eserita dagoen Arraiza presidente anderea jabetzen den. Zure gobernukide batzuek, Arraiza anderea barne, nahi dute denok atzerako urrats handi bat egin dezagun; hau da, hainbat urtean erakunde terrorista batek lortu ez zuena, orain dohainik eman diezaiogun. Zer aitzakiarekin, gainera, eta terrorismoaren kontrako borrokaren ikurra den abizen baten aitzakiarekin.
‎Oroitarazten dizut eskuan daukadala botoi nuklearra. Hainbat urte, hainbat hamarkada eman ditut eraikin hau altxatzen, leku arriskutsuenetan.
‎Carlos Olcozek lagundu zien jokaldi horretan. " Karguei inoiz ere itsatsi gabe, bidea erraztu behar zaie belaunaldi berriei" eta antzeko leloekin, patriarkak itzultzen zien Sagredo eta haren hurkoei ohorezko senatariak beraiengandik jasotako sastakada, hainbat urte lehenago arrazoibide paretsuak erabili baitzituzten patriarka erretirarazteko. Sagredo, esaten zuten, teknikari saiatua zen, baina bigunegia ziurgabetasunaren garaiak eskatzen zuenerako, xaloki utzi zien aurkakoei gobernua ken ziezaioten eta orain pasiboegi jarduten zuen oposizioan, dardarka zituen ezpainak EHASen makila erabili behar zuenetan gobernuari krisman emateko.
‎Zure adiskidetasuna, Jaime, baita hainbat urtez elkarri izan diogun guztizko fideltasuna, zure eta aitaren maitasuna, dira gaurkoz nire kapital handiena. " Handienak" oraingoz ez du" bakarra" esan nahi.
Hainbat urte poesiarik argitaratu gabe eman ondoren, berriro ere sorkuntzara hurreratu zen Xabier Lete, eta 1992an atera zuen Zentzu antzaldatuen poemategia, Eskeintza diskoa kaleratu eta urtebetera. Beraz, gaixotu osteko bigarren argitalpena izan zen aipatuko dudan poema liburua.
2021
Hainbat urte lehenago Asarok garatuak zituen neutroi aktibazio bidezko analisi teknikak, eta, bestalde, Michel aditua zen plutonioaren kimikan. Arroka lagin bat analizatzean kuantifikatu egiten da elementu kimiko bakoitza, zehaztuz dagokion frakzioa, eta horrela elementu arrunten frakzioa portzentaje gisa adierazten da, ehunekotan.
‎Urteak bete, hainbat urte beterik izatea adierazteko erabiltzen da.
‎Gogoan dut oroitzapenak bitxiak direla: hainbat urte beranduago ere barre egin daiteke haiekin.
‎Bioletak loratzen eta olatu leunek hondartza liluragarriak bustitzen dituzten Mediterraneoko paradisu txiki hartan, Ulisesek sexuaz gozatuko du jainkosa batekin, baita, haren ondoan, hilezkortasunaz eta betiereko gaztetasunaz ere. Hala ere, hainbat urtez plazerean murgildurik bizi eta gero, hainbesteko zoriontasunak zorigaiztoko bilakatuko du. Opor bukaezin haien monotoniaz nazkatu, eta itsasbazterrean negarrez hasiko da bere etxekoak gogoratzean.
‎Haurren arteko indarkeria, nerabeen artekoa, isiltasun uher batek babesten du. Hainbat urtez kontsolagarri izan zitzaidan ni gelako salatari bihurtu ez izana, kontakatilua eta koldarra ez izana. Hain behera jo ez izana.
2022
‎Hogeita hiru urteko Ixakak bizikletaz egin zuen Tolosatik Hondarribirako joan etorri hura; hogeita bost urteko Etxepare, berriz, apustu egingo nuke beribilez joan zela Piarres Broussain mediku euskaltzale hazpandarrarekin. Hainbat urte geroago, 1929an, Etxeparek kontatu zigun Gure Herrian Euskaltzaleen Biltzarreko buruzagiek urtero bospasei alditaraino elkarretaratzen zirela Baionako Cafe du Grand Balcon deituaren lehen estaian eta, anitzek sinetsiko ez dutena, euskaraz mintzatzen zirela urtetik urtera gehixeago. Bada, azalpen polit horretan diosku:
‎"[...] bere amak jasan ezin duena, jeloskortasunak jota baitago, zera da, aitonak Otzetaz eta haurtzaroaz hitz egiten diola berarik, eta hainbat urteetan isilpean gordetako gertaerak kontatzen dizkiola" (Lili eta biok, 77 or.).
‎Bertan ezagutuko zituen ziur asko margolariren batzuk eta margolanak gozatzeko aukera ere izango zuen. Vienan jatetxe txiki bat jarri zuen hainbat urteren buruan hoteleko lanaz aurreztutako diruari esker, eta han, margolariekiko harremanak sendotu, artelanak erosi eta artista askoren babesle ere izan zen hil arte.
‎Berak idazlanak begiratzen zituelakoa egiten zuen. Hainbat urte beranduago konturatu zen Carson bere amak ez zekiela irakurtzen, letragabea zela, baina seme alabak hazteko eta hezteko jakituriaren bidea antzeman zuela.
‎Hori da, gutxi gorabehera, hainbat urtetan Brasilgo giro akademikoetan ezagutu ditudan ezkertiar iraultzaileen profila. Kontsumo eta bizitza maila pribilegiatua dute herrialdean, eta hori bateragarri egiten dute injustizien aurka etengabe goraki mintzatzearekin.
‎22 000 ekimen edo enprendimendu identifikatu zituzten, deskribatu, sailkatu, ataletan banatu, problematikak jaso. Eta hainbat urtetik behin berritzeko mekanismoak ditu erroldak berak, tresna dinamiko bihurtuta.
2023
‎Berandutu da munduko itsasoetan barrena, baina azkenik heldu da aberrira, jaioterrira gerra amaitu eta hainbat urte igarota...
‎[eskola ez da jada, eraitsia izan da sitsak jota zuen egurra, sitsak geure memoriari zulo sitsak ezin izan zuen akatu lotsa hartan ereindako amorrua amorru hartatik loratuko da hainbat urteren bueltan borrokarako gure indarra mintzo berria desberdina izatearen seinale
‎Francisco Espoz ez zen hobea izan. Gogoratu baino ez, hainbat urte geroago, Espoz Kataluniako gobernaria zelarik, nola jokatuko zuen Ramon Cabrera karlistaren ama hiltzeko agindua eman zuenean. Ramon Cabrera —Maestrazgoko Tigrea liberalek deituaKataluniako karlisten buruzagia zen, eta liberalek hura harrapatu ezinik, haren ama hilarazi zuen Espozek.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia