2010
|
|
Farmazia ikasketak egin zituen Zaragoza eta Madrilen, eta gero Jesusen Lagundian sartu zen 1906an. Biologia irakaslea izan zen
|
hainbat
urtetan hainbat tokitan, hala Oñan nola Erroman, eta makina bat aldiz zeharkatu zuen itsaso zabala Ameriketako hainbat unibertsitatetan jarduteko: Caracas, Montevideo, Buenos Aires, Santiago.
|
|
" Zure aitak pozik egon luke —esan nion— Hemen zaude, San Frantziskora etorri zara berarekin egoteko. Pasa dira hainbat eta
|
hainbat
urte eta berak zure maitasuna dauka oraindik. Nork esan dezake beste horrenbeste?
|
2011
|
|
Ez da hori izan, adibidez, Armand David() misionista ezpeletarraren kasua. Armand Davidek
|
hainbat
urte eman zituen Txina aldean, baina ataza ebanjelikotik liberatu zuten, lan naturalistikoetan murgil zedin. Kontua da panda maitagarriaz gainera beste espezie asko deskubritu eta aztertu zituela.
|
|
Elordui Mungian jaio zen XX. mende hasieran, eta oso gazte, hogei urte pasatxo zituela, jo zuen Txinara. Anhuiko misioan eman zituen
|
hainbat
urte, baina 1949.ean iraultza gertatu zen, eta Jesusen Konpainiak arazoak izan zituen agintariekin. Irakaskuntzan jarraitzeko baimena bazuten, nonbait; ez, ordea, kristautasuna predikatzeko eta, handik hiru bat urtera Taiwanera egin zuen alde beste jesuita askok bezala.
|
|
Hasteko, gogora ekarri nahi dugu, eta aldi berean eskerrik beroenak eman, on bixente Hernandorena zenari,
|
hainbat
urtetan Goizuetan apez egon zenari, berak piztutako suaren txingiari esker guregan su hori handiago egiteko grina sarrarazi zigulako. Alor honetan berak urratutako bidea, guk zabaldu baizik ez dugu egin.
|
2012
|
|
Duela
|
hainbat
urte, bi ikerlari herriz herri ibili ziren Bizkaian adineko jendearen kontuak jasotzen, eta Arrazola izenekoan Pedro Muruaga jauna zeruaz eta infernuaz hasi zitzaien:
|
|
Lurrera erori da berriz, burrunban, eta, handik, sano gelditzen zaion begi bakarrarekin, ongi ohartu da emakumezko ikusle batzuek aurpegia tapatzen dutela halako ikuskizun basatia ez ikusteko. Armadurak —garai batean,
|
hainbat
urte lehenago, erregina baten ispilua bezain distiratsua— bere jabeak isuritako odolaren gorria erakusten du orain. Ez da ikusten Alexandriako arrosa horia ere, halakretean grabatua zegoena.
|
2013
|
|
Bidaiakidearen hitzetatik ulertu edo ondorioztatu nuenez,
|
hainbat
urte geroago Estatuak birgaitu zuen fisikaria, baita argitaratu ere
|
|
Hain zuzen ere, laguntza horiek biltzeko eta kudeatzeko asmoarekin sortu zuen Juan de Ugarte jesuitak Fondo Piadoso de California* erakundea. Alabaina,
|
hainbat
urtez haren arduradun izan ondoren, agintariak eta diru emaileak gero eta uzkurrago ikusita, alferrik ari zela han pentsatu zuen Ugartek, eta Kaliforniaren alde egin behar zuena Kalifornian bertan egitea izango zela onena. Aspalditik zegoen misiolari joateko gogoz.
|
|
Aita Juan Maria de Salvatierra milandarra(). Salvatierra Teologia ikasitakoa eta
|
hainbat
urtez Erretorika irakaslea izandakoa zen, baina azken hamar urteetan, bere gaitasun handiengatik eskainitako karguei uko eginda, Nueva Españako iparraldeko Tarahumaren artean bizi zen. Kinoren ahotik Kaliforniako indioen bizi baldintzen berri jakin orduko, haien artera joateko prestatzen hasi zen.
|
|
San Ignacio de Kadakaaman misioa,
|
hainbat
urtez Kaliforniako handiena eta prosperoena izango zena, Sebastian Sistiagak eta Juan Bautista Luyandok fundatu zuten 1728an, Luyando familiaren 10.000 pesoko herentziari esker. Luyando hau, izan ere, de familia nobitisima zen.68 Kadakaamang izeneko Cochimi lurrera heldu
|
2015
|
|
Jorge Sempruni Madrileko Gobernuan kargu politiko bat eskaini ziotenean, idazlea bere Buchenwaldeko kontzentrazio esparruko egonaldiaren oroitzapenak lantzen ari zen. Nazien kontzentrazio esparruetako preso ohi askok memoriak idazteari ekin zioten bertan jasandako bizipenei zegokienez
|
hainbat
urte isilik egon ondoren. Beraietako ez gutxi suizidatu ziren isildutako guztiaz idazten bukatu aitzin.
|
|
Halako lekuetatik bizirik atera, gerraostetik bizirik atera eta idazketatik ezin. Nork bere burua berreraiki, bizitza berri bat bideratu eta
|
hainbat
urte geroago ezin bizirik atera memoriaren berpiztearen ariketatik. " Zergatik onartu nuen ministro kargu hori?" galdetzen zuen Semprunek bere memoria liburuetako batean:
|
|
Eta biak funtzionario batek zainduta, politikaz ez hitz egin edota mezurik elkarri pasa ez ziezaioten. Handik
|
hainbat
urtetara agurtzeko besarkada bat ematen uzten hasi ziren, hura ere jagole baten zaintzapean. Baina presoen emazte gehienek ezin izaten zuten egin jatorriko herritik presondegiraino bidaia, bai gerra garaian bai gerraostean bidaia luzea eta garestia baitzen.
|
|
Gure aitaren umetako argazkia behatzen ari naiz
|
hainbat
urtetan estreinako aldiz. Eskas hornitutako argazki horixkatuen kutxan zegoen, bistatik aspaldi galdua nuena.
|
|
Gogoaren traba eta tranpa guztien aurka borrokan, azkenean gurasoek jazarle militar eta zibilei eman zioten kolaborazioa aitortu dio bere buruari. Huraxe zen
|
hainbat
urtez Hildak memorian lurperatuta gorde zuen isilekoa. Egileak berak hondar ohar batean aipatzen duenez, eskualdeko hiritar austriarrak, gehienak nekazariak edo merkatariak," apolitikoak" izan ziren ordura arte, giza ehizaldian borondatezko esku hartzaile izan baino lehen.
|
|
mapak ez dira lurraldea. Horretaz idatzi nahi nuen;
|
hainbat
urtez mapekin eta mapetan bueltaka ibili ondoren, azkenean mapak lurraldea ez direla ohartzen den norbaitez.
|
|
Atzamarrek eragindako tolesturak eta azazkalek egindako urradurak jaso ditu. Gure aitonaren karnet argazki hura, nik behin bakarrik ikusi nuena eta orain arrebak daukana, aitonaren esku egon zen
|
hainbat
urtez; aitonak berak komentatuko zuen erretratu hura lehen aldiz ikustean; sarri ere ukituko zuen, argazkia itsatsita zeukan dokumentua erabiltzen zuenero. Identitate agiri bat?
|
|
Gerora nik ere distantziarekin lagun herrena oroitzeari utzi nion, ni neu Iruñeko flaskoan sarturik hanka haren beste zati bat izan banintz bezala. Ez oso aspaldi izan dut, estreinako aldiz
|
hainbat
urtetan, gertakari hartaz solastatzeko aukera orduko lagunetako batekin. Argi argi kontatu zizkidan bere gomutak.
|
|
Ordurako nik ere utzia eta hustua nuen umezaroa. Aurreabisurik egin edo jaso gabe denok uzten ditugu garai bateko galeriak, gelak eta patio estuak; handik
|
hainbat
urteren buruan memorian berreraikiko ditugun gure bizigela galduak. Nork abandonatzen du nor?
|
|
Ezkabamenditik urrun bizi naiz duela
|
hainbat
urtetik. Lerro hauek tekleatu bitartean mendiaren forma luzatu hura oroitzen dut, pinudien orban berde beltzak, harrobien malda grisak, gailurreko antena zuri gorriak.
|
|
Handik aitzina erosoago zen lana; kolpe banaka batzuekin osoak ateratzen hasi ziren baldosak. Huraxe zen, Donemartiera aldatu ondoren,
|
hainbat
urtetan zapaldua nuen gure sukaldeko zorua. Gure bi alaben eta Joanaren etxe bakarreko sukaldeko zorua, Joana eta biok dibortziatu aitzin.
|
|
—Kuriosoa da;
|
hainbat
urtez amets egiten nuen San Kristobaleko garaiekin, eta lokamuts haietan ere ez nuen hitzik aditzen. Irudiak izaten ziren, eta batzuetan horiek ere ez; bakarrik harat honat mugitzen ziren kolore ilunetako orbanak, siluetak...
|
|
Artista" erdi ez ulertuaren" bakardadeaz eta hainbat Salieriren inbidiaz gogaiturik, Irlandara egin zuen alde, eta bertan O’Carolan konpositorea ezagutu zuen, ehun urtetik gora zituena. Honek,
|
hainbat
urte lehenago Geminiani italiar konpositorearekin egin bezala, stout bikaina eskaini zion eta elkarrekin inprobisatzeari ekin zioten. Ustekabea izan zen Mozartentzat irla urrun eta basati hartan konpositore" klasiko" bat aurkitzea, Bachen garaikidea gainera.
|
|
Kitxuera, gaztelera, portugesa, ingelesa eta katalana menperatzen ditu. Informatikoa da, eta komunikazio gaietan aditua, Estatu Batuetan eta Brasilen egindako denboraz gain, Bartzelonan
|
hainbat
urtez bizitakoa. Ekuadorrera itzuli, hizkuntzaren gaiari denboraren zati handia dedikatu eta ahal duen guztietan kitxueraz mintzatzea erabaki zuenetik, ispilu berezia bihurtu da inguruko guztientzat:
|
|
Dena dela, aitor dezadan darabildan abagunea. Kontzeptu hori eta bere inguruko intuizio, eztabaida, azterketa eta praktikak eraikitzen
|
hainbat
urtetan (ganora makal eta gorabeheratsuarekin, egia esan) ibilita gero, ez dakit ez ote naizen orain hasi berau deseraikitzen, susmope berrian jartzen, kilimak bilatzen.
|
|
Isabel La Catolica ordenaren Gurutze Handia jaso du, Carlos III Ordenaren Zaldun da, eta Ohorezko Guardia Zibil izendatu dute. Erresuma Batuan ere,
|
hainbat
urtez Londongo enbaxadako aholkulari izan eta gero, herrialdearen ohorezko beste hainbat kondekorazio jaso ditu. Bere karrera diplomatikoak, Errege Etxeari eskainitako zerbitzuak zein Barne Ministerioan izandako ardura gorenak adierazten dute Marti Fluxa ez dela edonor.
|
2016
|
|
Pascalen ama leninista sutsua dela jakin nuen aurrena. Gero, Pascalek berak zera esan zidan, Frantzian jaiotakoa zela bere ama han bizi izan zelako, eta bere aita, berriz, kartzelan egon zela
|
hainbat
urtez. Oraintxe bertan, joan naiz ateko poema hori irakurtzera, eta orriaren goialdean presondegi baten zigilua daukala ikusi dut.
|
|
Zazpi urteko soldadugo luzea Montelimar hirian egin ostean etxera itzuli eta zapatari jarri zen. 1867ko azaroaren 19an Marianne Darre lehengusinarekin ezkondu zen, alabaina eta horretarako baimena eskatu ez zuenez
|
hainbat
urte iragan behar izan ziren egoera guztiz normaldu zen arte, elizaren barruan behinik behin. Gazte gaztetandik jardun zuen Bettirik bertsolari, etxekoen aitzinean lehenbizi eta auzokoentzat gero, bai plazetako oholtzetan bai tobera munstra, galarrots edota gisa bereko ekitaldietan.
|
|
Juan Irigarai Goizueta, Pablo Ferminen anaia nagusia zena, Auritzen jaio zen 1867ko urriaren 20an, eta
|
hainbat
urtetan Orreagako idazkari arizan zen. Anai arreben artean Juan izan zuen Larrekok adiskideena, denboran hurbilen zuelako.
|
|
Igarlea amilarazi, eta aurrez eraikita zuten trikuharrian hobiratu ziren jentil guztiak betirako. Ondoren, mundua hutsik egon zen
|
hainbat
urtez.
|
2017
|
|
Espoz ez bezala, Mina atzerrian hezitako liberala zen eta. Gerora hainbat arrazoi erabili izan dira Penintsulan kale egindako kolpe militarrak justifikatzeko, horietako batzuk Minak eta Espozek aitortutakoak handik
|
hainbat
urtetara, eta beste batzuk historiagileen iritziak baino ez dira izan. Honako arrazoi hauek guztiak erabili izan dira justifikatzeko azken unean eta presaka gauzatu zen altxamendua:
|
|
erregerekiko gorrotoa, amorrua eta erresumina Gortean mespretxatu zituztelako; Triangelu aren konspirazioak antolatutako kolpea; Iruña militar liberalen gotorleku eta babestoki bilakatzea; indarkeriazko ekintza bat erregeren kontra nafarren eskakizunak hobeto negoziatzeko; askatasuna aldarrikatzea... Xabier Minak, kasurako, handik
|
hainbat
urtetara, Galvestoneko proklaman aitortu zuen aterpe eta babesa Nafarroan eman nahi izan zizkietela libertatearen defendatzaileei, behin Erresuma Zaharra liberatuz gero. Espozek, bere aldetik honela justifikatu zuen Iruñeko matxinada:
|
2018
|
|
Luis Luziano hemeretzi urte zeuzkalarik esposatu zen Florentzian, 1832an, Maria Anna Cecchi rekin, baina, dirudienez, gainditu ezinekoak izan ziren ezkontideen arteko diferentziak hasieratik, eta banandu egin ziren definitiboki 1850ean, hala ere hautsi barik lotura sakramentala, ez baitzuen erdietsi Erromako anulazioa. Bestalde, politika kontuetan sartuta ibili zen
|
hainbat
urtez, eta 1848an Italia utzita Parisera doa Frantziako Nazio Biltzarrera, aurrena Korsikako ordezkari, eta gero Sena departamentuko senatari. Geroago, 1852an Londresen kokatu zen definitiboki, han lortuko zuelakoan ikerketa lanetarako behar zuen patxada.
|
|
Bestalde, EIEk antolatu zuen lehenengo literatur ziklo horren ondotik(" Nafarroako egungo euskal literatura" gaiaz), beste sei bat edizio gehiago etorri ziren, beste
|
hainbat
urtetan. Nafarroan euskal literaturaren arloan inoiz egin den ahaleginik handiena eta oparoena.
|
|
Bestalde, Iruñeko Udaleko sariketaz idatzi zuen bera ere saritua izan baitzen sari haietan. Izan ere,
|
hainbat
urtetan parte hartu zuen egile berrientzako literatur lehiaketetan, eta guztietan saritua izan zen: 1995ean Iruñeko Udalak antolatu zuen lehiaketan saritua izan zen Jeremias Erro, Juan Kruz Lakasta, Francisco Javier Mangado, Xabier Irujo, Mikel Alzuart, Patxi Larretxea eta Manuel Zinkunegi idazleekin batera.
|
|
Horregatik diot 2011ko urriaren 20ko arratsalde hartan semeei begiratu nienean, pisu bat gainetik kendu nuela. Orain,
|
hainbat
urte geroago, semeei begiratzen diedan bakoitzean, gero eta lasaiago nago, guk ezagutu genuen baino hiri alaiago batean biziko direla uste dut eta.
|
|
Berez, egile honek ez zuen Iruñearekin erlazio esturik izan, Donibane Garazikoa baitzen baxenabartarra izatea batere goxo ez zen garaian, baina ekarri nahi dut orrialde hauetara Iruñeko Magisteritza Eskola zaharrak pentsalari humanista honen izena zuelako eta, gaur egun oraindik ere, irakasletza ikasketak Nafarroako Unibertsitate Publikoan daudelarik, izena ematen baitio Giza, Gizarte eta Hezkuntzako Fakultatearen aldizkariari. Espainiako errege erreginak Nafarroa konkistatu zutenean,
|
hainbat
urtez gorde zuten Nafarroa Beherea Nafarroa Garaiari loturik, baina azkenean Pauen zegoen benetako nafar erregeari eman zioten, defendatzeko zaila zelako eta Nafarroa Garaia inoiz ez zelako gehiago saiatuko agintzatik askatzen, Espainiako errege erreginak gelditzen zen Nafarroa gutxitu hura birrinduko baitzuten. Azkenean, Joan Uhartek, beaumondarra baitzen, alde egin behar izan zuen bere etxetik eta atzerrira joan zen, Andaluzia aldera.
|
|
Gazteluko plazan egin ziren indusketen ondorioz, badakigu
|
hainbat
urtetan musulmanek ere presentzia finkoa izan zutela Iruñean. 711 urteko udaberrian, Rodrigo errege godo berriak iparraldera jo behar izan zuen altxatutako herri bat menperatzeko.
|
|
Biztanleek hiria abandonatu zuten iparraldeko inbaditzaileek suntsitu eta kiskali zutenean, eta hutsik geratu zen
|
hainbat
urtez. Berreraikuntza IV. mendean hasi zen, baina milurteko horretan zehar Iruñea behin eta berriro suntsitua izan zen.
|
|
Azkenik, ezin ahantzi dezakegu Nafarroa Arena Pabiloia, Iruñean burututako obra erraldoienetakoa, Komunitate osoarentzako ekipamendu izateko bokazioa eduki arren guztiz neurrigabea dena gurea bezalako populazio batean sortzen diren beharrizanei erantzuteko. Izan ere, eraikin honen ateak irekitzeak eragingo dituen kostu ikaragarri handiak direla eta, dagoeneko
|
hainbat
urte joan dira pabiloia inauguratzeko ekitaldia bertan behera geratu zenetik.
|
2019
|
|
" Hitza izan dut beti abiapuntu eta helburu, jolas eta lan, komunikatzeko bizi naizela uste izan dut beti. Literatura komunikatzeko era ederra zela konturatu eta jendeari ohartarazi behar niolakoan horretarako bidea emango zidan lanbidea lortzeko borrokatu nintzen
|
hainbat
urtez. Eta doktoratzea lortu nuenean, behera jo nuen.
|
|
Mugetan
|
hainbat
urtetan egindako mugarri jartze eta ikuskatze lanak egiaztatzen dituzten dokumentu ofizialak (autos de amojonamiento), karpeta batean (Legajo 2) bildurik daudenak.
|
|
Legutio udalburuaz gain, Urrunaga, Goiain eta Elosu herriak ere batzen ditu udalerriak, Gasteiztik 15 kilometro ingurura. Alderdi horretako euskara aztertzen aritu ziren Iñaki Carrera eta Imanol Garcia eta,
|
hainbat
urtetan egindako ikerlanaren ondorioz, Legutiano aldeko euskara liburua argitaratu zuen Arabako Aldundiak 2005ean. Harrezkero hamahiru joan badira ere, susmoa dut lana ez dela ezaguna, ez Araban eta ez Euskal Herrian.
|
|
Apostasia egin nuenetik,
|
hainbat
urte joan dira. Gasteizko eliza batean egon naizenetik, ordea, astebete ere ez da igaro.
|
|
Esan gabe doa politikariek gauzatzen dituztela diskurtsorik borobilenak hezkuntzaren garrantziaren inguruan. Aitzitik, sozialki esaten den eta gero egiatan egiten den arteko aldea nabarmena da; areago,
|
hainbat
urtetako krisiaren izenean guraizeen zorrotza dastatzen aritu garen azken aldi honetan. Horregatik edo," inozo" eta" inuxente" deitu didate Arabako Campusean, Salburuan eskola bat egiteko sinadurak biltzen ari nintzela.
|
2020
|
|
Izarbek, errepide estuetan zehar gidari zihoalarik, gerra inguruko zenbait gertaeraren berri eman zidan. Joan den mendeko gerrako jazoerak oraingoan,
|
hainbat
urtez erdi ezkutatuak. Benjak arreta aldizkatzen zuen alferrikako GPSaren eta aurreko karretera zartatuen artean; ni atzean, begiak ezin kendu Izarberen garondotik baita bertan erantsita zeraman botoitxo beltzetik, mundu zaratatsu honetako biztanle izatea ahalbidetzen zuena.
|
|
Industrializazio eta desarrollismoaren sasoi betean, Carlos gazteak trebezia berezia garatu zuen, aita eta bi anaiekin batera, uztartzeko jarduera politikoa, historia ikerketak eta negozio pribatuak. Frankismo osteko garaian, Olcoz anaiak ederki asko baliatu ziren hala aitak
|
hainbat
urtean estatuko oligarkia industrial eta finantzarioarekin ehunduriko harreman estuez, nola Nafarroako klase sozial guztietako jendearekin harilkaturiko sare klientelarrez. Aro politiko berrian, nafar eskuin demokratizatuaren buru gisan monopolizatu zuten instituzioetako kargu nagusietako asko, oraingoan hautetsontziek ematen zieten emaitza eztabaidaezinen bedeinkapenarekin.
|
|
Ea zure ondoan isilik eserita dagoen Arraiza presidente anderea jabetzen den. Zure gobernukide batzuek, Arraiza anderea barne, nahi dute denok atzerako urrats handi bat egin dezagun; hau da,
|
hainbat
urtean erakunde terrorista batek lortu ez zuena, orain dohainik eman diezaiogun. Zer aitzakiarekin, gainera, eta terrorismoaren kontrako borrokaren ikurra den abizen baten aitzakiarekin.
|
|
Carlos Olcozek lagundu zien jokaldi horretan. " Karguei inoiz ere itsatsi gabe, bidea erraztu behar zaie belaunaldi berriei" eta antzeko leloekin, patriarkak itzultzen zien Sagredo eta haren hurkoei ohorezko senatariak beraiengandik jasotako sastakada,
|
hainbat
urte lehenago arrazoibide paretsuak erabili baitzituzten patriarka erretirarazteko. Sagredo, esaten zuten, teknikari saiatua zen, baina bigunegia ziurgabetasunaren garaiak eskatzen zuenerako, xaloki utzi zien aurkakoei gobernua ken ziezaioten eta orain pasiboegi jarduten zuen oposizioan, dardarka zituen ezpainak EHASen makila erabili behar zuenetan gobernuari krisman emateko.
|
|
Zure adiskidetasuna, Jaime, baita
|
hainbat
urtez elkarri izan diogun guztizko fideltasuna, zure eta aitaren maitasuna, dira gaurkoz nire kapital handiena. " Handienak" oraingoz ez du" bakarra" esan nahi.
|
2021
|
|
Urteak bete,
|
hainbat
urte beterik izatea adierazteko erabiltzen da.
|
|
Gogoan dut oroitzapenak bitxiak direla:
|
hainbat
urte beranduago ere barre egin daiteke haiekin.
|
|
Bioletak loratzen eta olatu leunek hondartza liluragarriak bustitzen dituzten Mediterraneoko paradisu txiki hartan, Ulisesek sexuaz gozatuko du jainkosa batekin, baita, haren ondoan, hilezkortasunaz eta betiereko gaztetasunaz ere. Hala ere,
|
hainbat
urtez plazerean murgildurik bizi eta gero, hainbesteko zoriontasunak zorigaiztoko bilakatuko du. Opor bukaezin haien monotoniaz nazkatu, eta itsasbazterrean negarrez hasiko da bere etxekoak gogoratzean.
|
2022
|
|
"[...] bere amak jasan ezin duena, jeloskortasunak jota baitago, zera da, aitonak Otzetaz eta haurtzaroaz hitz egiten diola berarik, eta
|
hainbat
urteetan isilpean gordetako gertaerak kontatzen dizkiola" (Lili eta biok, 77 or.).
|
|
Bertan ezagutuko zituen ziur asko margolariren batzuk eta margolanak gozatzeko aukera ere izango zuen. Vienan jatetxe txiki bat jarri zuen
|
hainbat
urteren buruan hoteleko lanaz aurreztutako diruari esker, eta han, margolariekiko harremanak sendotu, artelanak erosi eta artista askoren babesle ere izan zen hil arte.
|
|
Hori da, gutxi gorabehera,
|
hainbat
urtetan Brasilgo giro akademikoetan ezagutu ditudan ezkertiar iraultzaileen profila. Kontsumo eta bizitza maila pribilegiatua dute herrialdean, eta hori bateragarri egiten dute injustizien aurka etengabe goraki mintzatzearekin.
|
|
22 000 ekimen edo enprendimendu identifikatu zituzten, deskribatu, sailkatu, ataletan banatu, problematikak jaso. Eta
|
hainbat
urtetik behin berritzeko mekanismoak ditu erroldak berak, tresna dinamiko bihurtuta.
|
2023
|
|
Berandutu da munduko itsasoetan barrena, baina azkenik heldu da aberrira, jaioterrira gerra amaitu eta
|
hainbat
urte igarota...
|
|
[eskola ez da jada, eraitsia izan da sitsak jota zuen egurra, sitsak geure memoriari zulo sitsak ezin izan zuen akatu lotsa hartan ereindako amorrua amorru hartatik loratuko da
|
hainbat
urteren bueltan borrokarako gure indarra mintzo berria desberdina izatearen seinale
|
|
Francisco Espoz ez zen hobea izan. Gogoratu baino ez,
|
hainbat
urte geroago, Espoz Kataluniako gobernaria zelarik, nola jokatuko zuen Ramon Cabrera karlistaren ama hiltzeko agindua eman zuenean. Ramon Cabrera —Maestrazgoko Tigrea liberalek deituaKataluniako karlisten buruzagia zen, eta liberalek hura harrapatu ezinik, haren ama hilarazi zuen Espozek.
|