Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 92

2000
‎—Halakoa da guti batzuetan amorioa —eta, hitz haiek erranik, halako tristura eta halako malenkonia batekin so egin zidan amak, su tipi batek, ustekabean, marmolaren bihotza hartu eta bere begi haiei lurruna balerie bezala, eta adierazi nahi izan balit bezala, halatan, ezen ez zela hura bere kasua, nahiz eta amestu behin baino gehiagotan egin izan zuen.
‎Eta, azkenik, badakizue: egunen batean elkarrenganik bereiztea erabakiko bazenute eta, beraz, Joanikotek bere dorretxerat joaitea erabakiko balu, berarekin eramanen lituzke dorretxeari dagozkion morroi neskameak, baita abereak ere, testamentean sinatuaren arabera, zeren eta etxe bakoitzak baitu bere enborra, eta enbor horretan sartzen dira lurrak eta aziendak —eta, haiek erran ondoren, aitari eta osaba Joanikoti so egiten ziela, akabatu zuen—: Arratsaldean zuekin hitz egin nahi nuke bakarka, zeren ez bainuke nahi biharko egunean zuen artean liskarrik sor ledin, ene testamenta dela kausa.
‎Bai, geure solas sekeretuak ere izaiten genituen, eta, nola osabak uste baitzuen ezen Historia gezurraren gainean eraikia zegoela, eta egiaren atxikitzea zela gure egitekoa, hala kontatzen zizkidan, zetozkion bezala, mila historia jakingarri, protestantei buruzkoak edo agramondar eta beaumondarrei buruzkoak —etxeko bertze guztiek ahantziak zituztenak, nahiz eta aitona Nikolasek ahantzi nahi eta ezinean zebilela zirudien—, Arkimedesi eta Pitagorasi buruzkoak ez zirenean —haiek ere bertze Historia baten protagonistak zirenez gero, Zientziaren Historiarenak—, arratsaldero emaiten zidan eskolaz baliaturik, zeinetarat gero eta gutiago etortzen baitzen Mattin, bataz, anaiak studiatzea atsegin ez zuelako eta zernahiren aitzakia egiten zuelako eskola haietarat ez joaiteko, eta, berriz bertzea, aitak erabaki zuelako ezen jaun administratzailearen irakaspenak —jauregiari eta etxeko negozioei lotuak— hagitzez ere inportantagoak eta beharrezkoagoak izanen zitzaizkiola etorkizunean, hura etxeko primua eta herederoa izanik. Baina, handik harat, ez uste ezen osaba mailu bat bezala ibili zitzaidala, bere katixima partikularra irakasten eta egunoroz lezionea hartzen, edo Luthero edo Kalvinen izenak eta haien erranak noiznahi den izaiten zituela ezpainetan. Eta ez uste ezen kontu haiekin kontzientzia hersten eta estutzen ibiltzen zitzaidala, mila galdegite eginez, nola egiten baitzizkidan aritmetika edo geometria irakasten zidanean.
‎Eta, osabak latinezko hitz haiek erranez gero, armairu baten gainerat hurbildu zen, non baitzituen harri biribil batzuk, berak errekan bilduak, eta biribilena hautatu eta mahai gainean utzi zuen, mapamundiaren ondoan. Gero, kandela bat piztu, eta hura ere mahai gainean paratu zuen, segidan leihoen estaltzeko, oihal beltz batzuk errezeltzat harturik.
‎Ildo beretik erran dezaket ezen bere teologi eskoletan ere gutitan aipatu izan zuela heresia eta, baldin aipatzen bazuen, ez zela hereseen aurka ibiltzen, ahotik apoak eta sugeak zerizkiola, eliz gizon kasik gehienei bezala; aitzitik, bere berezko ohituren aurka, bere solasa neurriz kanpoan apaintzen ibili gabe, hitz xume haien erraiterat mugatzen zen: " Otoitz egizue, beren gaitzetarik libra daitezen", karitatea eta urrikalmendua bertze sentimendu guztien gainetik ipintzen zituela.
‎ZER gehiago erran diezazuket jaun Marcelez, jaun André? Oroit dezaket, konparazione, nola irakatsi zigun latineko dikzionarioa erabiltzen eta nola egun haietan erran zigun ezen dikzionarioa hitzen logela zela, eta hantxe genuela hura, guk noiz zabalduko zain, hitzek ezkutatzen zituzten ametsak eskura genitzan. Eta erran zigun, halaber, ezen dikzionarioa baso bat ere bazela, non pagorik lerdenenaren iduriko hitzak aurki genitzakeen edo belarrik xumeenaren idurikoak; eta zerurat beha zeuden hitzak zeudela, eta lurrari beha zeudenak eta lurrean sartzen zirenak, bertze hitzen ongarri bihurtzeko; eta hitz gozoa, komunzki eta eskuarki, ederra zela, eta hitz garratza eta pozointsua, itsusia; baina bazirela hitz gozoak, gozoaren gozoaz gibela eragin ziezaguketenak, okaztagarri egin arteraino, nola izan ohi baitziren usu gorteko poeten hitzak, kapare eta handikien zerbitzuetarat zeudenenak eta haien faboreen eskertzeko skribatzen eta deklamatzen zutenenak, eta bazirela hitz garratzak eta pozointsuak ere, garratzaren garratzaz eta pozoinaren pozoinaz eder bihur zitezkeenak, nola gertatzen baitzen osaba Joanikotek hain atsegin zituen Rabelaisen edo Quevedoren luma satirikoetan...
‎Eta ez uste ezen zigortze kontu haietan hasberri inorant bat nintzela, edo ibili nintzela ipuineko nobizio hura bezala, bere burua gau eta egun zigortzen omen zuena baina azkenean ordenatik egotzi omen zutena, ardilarru bat zigortzen zuelako, bere burua zigortu orde...! Zeren ez bainengoen ni sasoin hartan ipuinetarako, ez neure buruaren engainatzeko, eta zeren prestik eta gerturik bainengoen, halatan, ene jokamolde hartaz trufa zitezkeèn estudianteen soei eta haien erran merranei buru egiteko, baldin zirkunstantziek hartarat baninderamaten... Nahiz eta oraindanik aitortzen dizudan ezen ez zela halakorik gertatu, inguruan egokitu zitzaizkidan ikasle haietarik bat baino gehiago ene egoera bertsuan zegoelako, erran berri dizudan bezala, eta ohitura hura zutelako, beren burua zafratzekoa.
‎Izan ere, Jesu Kristok ez zuen oinazea bilatu; aitzitik, ihesi ibili zen, eta hargatik erran zuen: " Hastan kaliz hau eneganik...", harik eta, ihes egiterik izan ez zuenean, bertze hitz haiek erran zituen arte: " Egin bedi..." Baina, baldin bizitza, malda behera delarik ere, malda gora bada, zergatik bihurtu behar dugu guk are malda gorago...?
‎Harri eta zur geratu zen aita, begiak zabal, zeren eta, bere bidaietarik itzultzen zen bakoitzean, beti edireiten baitzuen gure ama bere zerbitzurat, haren obligazinoetarik eta postutik den mendrenik ere higitu gabe, morroi neskameei bere manuak emaiten, txilina noiznahi eskuan —ekarri pitxer bat ur eta garbiontzia honat!, eraman etxeko jaunaren zaldia harat! —, bere senarrari deus ere falta ez zekion amoreakatik. Honek, halarik ere, ez zizkion amari argibideak eskatu, eta, etsiak hartua bezala, bi hitz haiek erraiterat mugatu zen:
‎Eta gauza haiek erran zituen aita jesuitak eta bertze anitz gauza ere bai, zeren sermoi hura hagitz luzea izan baitzen, baina ez zintuzket gogaitu nahi, jaun André, eta horrela utziko ditugu kontuak, sermoi hartaz denaz bezainbatean.
‎Ez, ez naiz Jesu Kristoren iduria lohitzen ari, nahiz eta dogma katolikotik gero eta urrunago sentitzen naizen eta gero eta sozzinitarragoa eta nestoriarragoa naizen, nolabait erraiteagatik, zeren maite baitut nik ere Jesu Kristo, eta sinesten dut ezen gizon hura, Jainkoak ukiturik, Jainko egiten zela, ez beti, baina bai batzuetan, hala nola iltzez josi ondoren hitz haiek erran zituenean: " Aita, barka iezaiezu, ez baitakite zer ari diren"...
‎Eta, hala, bazkari arin baten ondotik zaldi gainerat igaiten zela, abiatu zen aita Ubarnerantz, nondik ilunabarrean itzuli baitzen. Eta erran zigun nola egon zen Ubarneko dama damatxoekin, eta nola haiek erran zioten ezen aitak berak basorat joan behar zuela, gau haietarik batean, zenbatenaz lehenago, hainbatenaz hobeki, zeren, baldin tigrea ehizatzen bazuen, Mattini sukarra joanen baitzitzaion.
‎—Badirudi ezen zaldiz ihes egin baino lehen, Maddalenek karta labur bat utzi ziola Joanikoti, non erraiten baitzion ezen haizea bezalakoa zela eta haizearekin egin zuela ihes. Biharamunean haren gibeletik ibili zen Joanikot egun osoan, baina alferrik, eta, etxerat itzultzean, bere gelan sartu, horditu, eta hitz haiek erran eta ber erran zituen gau hartan, buruan bertzerik ez baleuka bezala: " Maddalen, Maddalen, andere noblea egin nahi zintudan, eta zu, berriz, puta!
‎Eta, hitz haiek erraiten zenizkidala, nola oroitu nuen nik denbora hura, erabakitzen nuenean neure kasa, hamar hamaika urteko umea nintzela, katoliko eta protestant izaitea —orain katoliko, orain protestant, neure kontzientziak manatuaren arabera—, zeren eta osaba Joanikot eta jaun Marcel bainituen irakasle, eta biak miresten nituen eta ikasleen egitekoa zen irakasleen erranetarat egoitea... harik eta ... " Egia bat eta bakarra da", neure baitan mila zalantza eta bertze hainbat korapilo sortarazi zizkidana, ez nekielako jada zer aldetarat jo eta zeren alde!
‎Ordea, hitz haiek erran bezain fite, kezkatu bezala egin zen aita. Eta segidan erran zuen:
‎libertatea. Eta orduan bertze hitz haiek erran zizkidan, neure gogoeten abiapuntutzat har nitzan edo:
‎Pedro Huizik gauza haiek erran zizkidan eta bertze anitz gauza erran zizkidan; haatik, burua bertze leku batean nuen nik orduko, zeren eta bi izen haiek bainituen burmuinetan dantzan... Maddalen eta osaba, osaba eta Maddalen...
‎Izua hezurretaraino sartu zitzaidan, eta, orduan, neure burua edo neure lepoa urka bilur hertsi baten barrenean ikusirik, denboraren irabazteagatik eta luzamendu baten erdiesteagatik edo, hitz haien erraiterat benturatu nintzen:
‎Eta, hitz haiek erran bezain sarri, Rosak irri hura egin zidan, zeinak baitzuen alegrantziatik etsipenetik bezainbat. Gero, hala erran zidan:
‎jaun Marcel putaseme bat zen. Baina, gauza haiek erraiten zizkidala eta tratu abegikor hura emaiten, jaun Marcel ezin izan zitekeen nehola ere putasemea...
‎Agertu dizut nolakoa zen aita bere menekoekin, grosier eta deskortes, hertsi eta itxekin, eta erran ere dizut ezen arras bertzelakoa zela haren jokabidea, bera baino handiagoak edo aberatsagoak zituenean bisitari. Zeren goikoentzat beti baitzituen prestik so argiak eta errepuesta eztiak, hitz onak eta salutantzia arraiak, eta haiei egiten zien, halatan, festa eta begitarte, eta zeren ikustekoak baitziren haren manerak eta mugimenduak, emetasun puntu batek ukituak bezala, eta haren boza, castrato batena zirudiena, haien erranetarat plegaturik eta malguturik, kanabera bezala...! Begirune falta idurituko zaizu, beharbada, jaun André, gure aita izan zenaz horrela mintzatzea, baina egia erraiterat etorri natzaizu, neure egia; ordea, gezur erranen nizuke, baldin egia apaintzen ibiliko banintzaizu.
‎Eta, osabaren dorretxetik gurasoen jauregirat gindoazela, gurdizainak hitz ahanztezin haiek erran zizkidan, noiz eta galdetu bainion ea gaua Urbiaingo ostatuan iragaiteko asmoa ote zuen:
‎Ongi bai ongi oroitzen dut gertaki hura, jaun André, zeren batean txakurrari behatzen bainion, bertzean osabari, eta hurrengoan aita jesuitari, don Laureanori eta herritarrei. Eta oroitzen dut mementu hura bereziki, osabak txakurra laxatu eta hitz haiek erran zituenekoa: " Luthero akabatu nahi duzue eta Lutherok akaba zaitzatela!", txakurrak segidan aita jesuita lurrerat egozten zuela, eta nola, beldurraren lehen indarrean eta apoderan, don Laureano gibelat bihurtu zen... baita herritar bat ere, eta bertze guztiak ere, lehenaren gibeletik.
‎Eta nik orain galdeginen diat: nork bete du hobeki Jainkoaren borondatea, behatu dionak edo behatu ez dionak, jakinik ezen Jainkoak edertasuna egin zuela ez hartaz goibel gaitezen baina alegera gaitezen?" Hitz argi haiek erran zizkidaan marinel zaharrak... eta nola eskertu izan dizkiodan geroztik, zeren eta hitz haien argiak argitu baininduen!
2001
‎Hori egiteko, baina, informazioa egon badago. Haien erranetan," Sakanako kazeta" izenburuaz ere jantziarazi den" Oixe" astekarian eguneroko informazioa karrikaratuko dute, jadanik" Beleixe" irratian eskarmentu handia duen Alfredo Alvaroren ardurapean. " Agenda" sailari garrantzi handia eman nahi izan diote, hots, hilabetekari batean korapilatsuagoa suertatzen dena.
‎Lurrean bizitzeaz nazkatua nintzen, adiskiderik ez funtsean, gauak hobira eramaten ninduen eta biharamunean ekia ikusiko nuenez ez nekien. Bakeagatik Ganimedesko edozein izakiren urratsetan sar nitzakeen eneak, haiek errana eta manatua, fidelki obratuz, hainbat urtetan, euskal mugimenduaren lemak, edukiz bakarretan jasanezinak niretzat, baina zer inporta militantea nintzen ez, neuretu nituen bezalaxe.
2004
‎Weberren eskuak ilea laztantzen zidala sentitu nuen. Eta, minik gabeko erresumarantz lerratzen nintzen bitartean, Weberrek hitz haiek erran zituen. Nire gainera ilunpea oldarrarazi zuten hitz haiek:
2005
‎– Ipar Afrikako Frantses Lurra zaintzeko betekizuna diaguk, haien erranen arabera.
2007
‎Bainan, alaba etortzen bazaio, segur izan hadi ondoko urtean hemen izanen dukala, kexu, denak hausteko prest, izorratu dukala erranez, ezbeharrezko dirua bilduz, eta nik dakita zer ixtorio. Orduan, ainhitz estakuru emanez, bai adina, bai aroa, osagarria edo nahi dukana, aitortzen duk bakarrik ez dukala gogoan ordu hetan errana, bainan, beharrik, kuadernoan idatzia huela errantzun xuxen eta ezin ukatuzkoa. Orduan, kaierra zabaltzen duk berer erakusteko zer idatzia huen eta" alaba" hitza ikusiko die...
2008
‎Ni ere jakintsuei begira egona naiz, begiak zurituak, haien erranak irensten nituela, katixima egin zidan Athor erretorearenak bezala.
‎Duela zenbait urte, ezezagun batzuek Dumonten hilobia ireki zuten, eta gorpu haren hezur batzuk kendu. DNA azterketa eginarazi zuten laboratorio batzuetan, eta laboratorio haietan erran zieten hezurrak andeatuegiak zirela DNA atera ahal izateko. Paraleloki, Bordeleko auzitegiak ere DNA azterketa eskatu zuen, hilobian ziren hezurretatik abiatuz.
‎Norek galdeturik etorria zinen bada. Bi hertzainek ninduten geldiarazi bidean nindoalarik, manatu zidaten gizon zauritu bat eritegi hortara eremaitea, eta bestalde isilpeko afera bat zela. Haiek erran bezala, Marie Leona andereari helarazi nion berria eta inor besterik!
‎Herritarrak, gazte eta zaharragoak, gizon ala emazte, multxoka doaz herriko etxeari buruz. Izan arren lo gutti eginak, bezperako besta ospaturik, horrarat bildu da ehun lagun baino gehiago eta ixil ixila, entzun dituzte auzapezaren oharpen hauek: Su hiltzaileen agintzapean eman behar gira gu oro, haiek errana eginez ahal bezain ongi. Bakoitxak bere neurrian.
2009
‎–Louvren, begira hadi emaztekiengandik, emazteki ederrengandik bereziki?. Haien erranek ez zizkioten begiak liburutik kenarazi Frantziako erregeren arrebari.
‎Egia erran, ez da hain harritzekoa, jakinik hedabide horretako zuzendari guztiak EAJko kargudun garrantzitsu bihurtzen direla. Askotan entzuna dugu EITB, espantuka, espainiar hedabideez trufan, haien erranen partzialtasunarengatik. EITBkoak finagoak dira, baina maisu dira hitza pozoitzen.
‎2007an bezala, indarkeriaren amaiera eta negoziazio prozesu bat eskatu dute, baina, adituek diotenez, ezkortasun handiz. Gertaera jakin batzuek eragiten dute gorabehera horiek, haien erranetan, eta horrela azaltzen dute eztabaida batean parte hartu duen herritar baten adierazpena erabiliz: Arazo nagusia izan da su eten batetik indarkeria egoera batera pasatzea berriro.
2010
‎Halatan, Gobernari Al Rhas ek, Manuissar guztien buruan, ulema eta mulha k igorri zituen bere erresumako lau xokoetara predikari eta misionest; halaber, eskualdearen araura, zaldizkoak edo gameluzain bortitzak haien erranetara jarriak. Alde batetik balakuz, bestaldetik mehatxuz, behar zenean buru zenbait moztuz ere bai, populua eta zawuira etako bazkideak geldirik edukitzea erdietsi zuen.
‎Ezinbestekotzat jo zuten Nafarroan aldaketa egia bihurtzeko elkarlanean aritu behar izatea. Momentu historikoa da hau haien erranetan, eta, haiek egin duten bezala, egoerari dagokion mailan erantzuteko dei egin zien gainerako Nafarroako alderdiei.
2011
‎Botikaria eta albaitaria herrian bere ahala eta itzala zutèn gizonak ziren, eta zure aitak, haien erranetara jartzen zela, amore eman zuen, nahiz eta garbi utzi zizun bere amore emateak muga bat zuela:
‎GKE batek zabaldu zuen orain dela lau urte. Haien erranetan, filosofia naturista baten ikuspuntutik artatzen dituzte bezeroak. Aire garbia, meditazioa, lan osasuntsua landare eta abereekin...
‎Ez bazaie eskaintzen, aldiz, gabe egonen dira, gutiziarekin eta beharrarekin, zure eta beren kaltetan. Balekite mintzatzen abereek, ala bailukete zer erran, ez bailihoazke beti haien erranak gure alde! Egizu, etxekoandrea, laudoriorik baizik ez dezaten ukan zuretzat behi esnedunek, baldin, uste gabean, heldu balira mintzatzera.
‎Aipu dira eta ez guti, ihizi horien hilarazteko zerak, batzu bertzeak baino hobeak eskaintzaileen erranera. Baina, gertatzen da behin baino gehiagotan atzemana baita bertzelako argirik gabe, haien erranera doana. Guk behar bezala, badira ondorio ona emanik, ezagutuak direnak, har baititzakegu eta erabil, burutzietan joanen garelako sineste osoarekin.
‎Aski litzateke hori, ikusteko zein den beharra eta baitezpadakoa ihizi xehe horiek gure onetan egiten duten lana. Bada gehiago haien alde erran beharrik. Ez dituzte bakarrik lurrak dauzkan indarrak ezartzen landareak nahi dituen heinean; badira haien artean airetik alha direnak, hartzen baitiote belarkiari anitz laket zaion gozo bat, eta hartaz berena egin dutenean, uzten baitiote lurrari, eta, beraz, ondoko belarki edo landareari.
‎Askok asko baderasate, ezen jakintsuek nekez aitortzen dute beren jakin laburra, eta, gauzaren orde, ematen digute bederen solas eta ele. Baina, haien erran guztietarik badator egia baino gehiago erasia, argi baino gehiago ke!
‎Baina horra zer ez dakidan neure baitarik, eta zer ez dudan atzematen ikertu ditudan liburuetan. Orok aipu dute mina, baina, sendagailuaren aipatzera heldu direnean, batzuek diote hau, bertzeek hura, eta ororen buru, aitortzen dute haiek errana eginez arin daitekeela mina, baina, ez senda behin azkarki sartua den lekuan. Ulitxa horiek irauten baitute urte batetarik bertzera, edo haiek errun arrautzek, eta beroak jitearekin, hasten baitira batzu erruten, bertzeak arrautzatik aterarik bihiaren jaten.
‎Erradazu, otoi, non ikusi duzu enara zuretzat on den zerbaiti lotzen! Eta xori buztangorria, eta papogorria eta ildaxoria, eta bertze ez dakit zenbat, zer duzu haien gain errateko?
‎Baina, badira gizonak gu bezain erneak eta jeinutsuak gauza hori, ez behin, baina anitz eta anitz aldiz ikusi dutenak. Nola ez sinets haien errana?
2012
‎«Nik tximinia ondoko txoko horri unibertsitatea deitzen diot. Hor eserita, amari, aitari, osaba Piori, osaba Ricardori, amonari eta gero Julio anaiari so, haiek erraten zutena entzunez, edozein eskolatan edo unibertsitatetan ikas nezakeen baino anitzez gehiago ikasi dut. Halako sendi batean jaiotzeak bizitzari buruzko ikuspegi zehatz bat ematen dizu.
‎Hori publikoki nola asumitu? Ez dut sekula ukatu, baina holako akademia batek ikusten duelarik hor badela zerbait, haien erranetan, tradizioa tratatzeko manera garaikidea, plazer egiten du, bai. Xede guztiek ez dute holako ezagupena kausitzen.
2013
‎Lehengo maiatzean Paristik jalgi zenetik hona gutunak igorri dizkio, bidean aurkitu dituen pausaleku gehienetatik. Plazer handia izanen da haietan erran dizkionak ahoz errepikatzea bere babesle eta lagunari, afari goxoa zorroratu bidenabar.
2014
‎Hitz haiek erraten zituen bitartean, Anbroxiok gorputza ukitzen zion Felisari bere esku trebeaz. Edo hatz mamiak labaintzen zituen haren azal gurian zehar, atalez atal?
‎Noizbait, hasarre bulta batetan erraten badute beste baten kontra: ’leher egin dezala’ eta zerbait gisaz norbait hori hiltzen bada, segur dira haiek erranaren ondorioa dela. Eta ez bazaie horrelakorik erratea gertatu. Pentsatzen dute oroit ez badira ere, noizbait erran duketela. Froga hor da, hilak berak erakusten ditu hobendun.
‎Orai ohartzen naiz gauza miresgarri horiek lurraren heriotzea ekartzen dutela eta gure jakintsunak ez dira behin ere ohartu zer leizetan sartzen gintuzten. Begiak hetsirik haiek erranak sinetsi eta xerri ttipiek gaxura bezala iretsi. Nihaurk ez dut Jesusen baitan sinesten mirakuluak egin dituelakotz, bainan haren mezua sinesgarritzat daukadalakotz.
2015
‎Santxez Agurruzak aitortzen du, hala ere, Mugarri bultzatu zutenek erretiratu egin zutela txostena: . Hitz egin dut Ekinen militatzen zuten batzuekin, eta haiek erran didate: –Guk erretiratu genuen zatiketaren arriskua ikusi genuelakotz??.
‎Segi zagun Piarresen hitz haiek erraten
2016
‎–Ordu pare bat itxaron dugu galdarak ikuskatu zituen enpresa zabaldu arte. Haiek erranen digute nor den etxe horren jabea. Bitartean, nahi duzu zerbait jan?
‎Agintea lehenik eraikiak izan ziren etxe zaharrenetako jabeen eskuetan zen, haiek zuten azken hitza herrian, etxe bakoitzak boz bat zuen. Haien erranak edo ohidurak jarraitzen ez zituztenak, bizpahiru aterabide zituzten. Erradikalena herritik alde egitea zen, edo artzain bordetan gelditzea urte osoan, lur komunalak baliatuz legez kontra; baita nobleen eremuetan eraiki etxe xumeetan bizitzea, gero agintariek" etxe txikiak" edo" berriak" deituko zituztenak.
2017
‎Eta ez dakit zenbat egun gelditu ziren, baina egunero kozinatzen nuen haientzat eta ez nintzen kontent... Ez nien haiei erran baina etxera ekarri zituenari erran nion" aski da, aski da, otoi...", eta jakinarazi nion bertze hitzarki bat banuela; eta egia zen, zeren eta zenbait egunen buruan etxera etorri baitzitzaigun Maddi. Maddi, Iparretarrakeko kidea.
‎—Gurutzearen zaldun boluntarioen ermandadea ez zen sortu 1940an, haiek erraten duten bezala, hagitzez zaharragoa da!
2018
‎...webgune zinez interesgarria, Bridge2pyrenees.org]; mintzatuko dira baita ere Jeanette Bidart eta Marianna Etcheverria," oral history" edo ahozko historia deitzen den hortaz, erran nahi baita euskal komunitate barnean egin dituzten elgarrizketez, zoin inportantea den gure zaharren hitza eta ixtorioak biltzea azpimarraturik eta egiten ari diren lana aipaturik [lagundu nahi baduzu, aski da heieri erraitea]; Gauden Bat eko dantzariak eta NOKAko dantzariak ere arizanen dira. Zorionak 50 urteendako eta bereziki honako proiektuekin ospaturik!
‎Erramun Baxok Inkesta soziolinguistikoaren aurkezpen lanetan aritu zen, Olatz Altuna Hizkuntzen Kale erabileraren inguruan, eta, Garikoitz Goikoetxeak ‘Euskara irabazteko bidean’ lana hizpide izan zuen, saio bukaeran goratasuna eskainiz. Haien erranak eta bertan bildutako 20 lagunen
‎Euskal egutegiko izen horiek Lapurdiko euskalkian eman nituen nahita. Badira berrogeita hamar urte hitz horiek errepikatzen ditudala haien erran nahiari eta handik tiratzen ahal den ondorioari sekula ohartu gabe, oihukatu zuen gizon zaharrak. Ikusten dut, jaun zuberotarra, gauza ororen arrazoia bilatzen duten azti en jakintza baduzula.
2019
‎" Ez dut neurtzen zer ekartzen duen, baina haientzat zerbait fisikoki kanpora ateratzea bai: haien hitzak, baina haiek erranik; eta haien lekukotasunak haien bozarekin, ez norbaitek transkribiturik. Ez dut neurtzen zer ekartzen duen hala ere".
‎Bil Ta Garbiko arduradunek derrigor diskrezioz aritzera bultzatu zuten. Hastapenean haiek errana egiten zuen, baina txutxu mutxuak hedatzen hasi baiko, guztia salatu zigun. Hautetsiok, proiektuaren aurka bozkatzea erabaki genuen.
2020
‎Haiek diote zer den funtsezkoa eta zer den osasuntsua… baina nik baino hobeki inork ez daki zer den niretzat osasuntsua. Ez ditut hitzez hitz entzuten, kontzertu bat ala liburu bat behar baldin badut ez didate haiek erranen zer den niretzat funtsezkoa.
‎Kasu honetan, adibidez, hezkidetzaren bidetik: mutilei txikitatik irakatsiz neskak ez direla haien jabetza, ez daudela haien erranetara, pareko dituztela.
‎5 eta 6 mailako ikasleentzat erreferentziak bilatzea kostatu zaie gehien, eta, horretarako, Tolosako eta Errenteriako (Gipuzkoa) gazteei galdetu diete haien erreferenteei buruz. Haiek errandakoei jarraikiz, Zuriñe Hidalgok, Julen Telleriak, Iker Galartzak eta Idoia Torregaraik parte hartu dute proiektuko zenbait bideotan. Unitate didaktikoen egileek zehaztu dute adin horretako ikasleentzat prestatu badute ere zaharragoentzat ere balio duela, eta irakasleentzako argibideak ere txertatu dituzte webgunean.
‎...arriz. atea ireki dut kanpoari so egiteko, eta ene zangoek erabaki dute ateratzea orduan, baratzeraino jarraitu ditut lasterka eta jauzika zuhaitzetara igaten ibili naiz katalingorriak ferekatu ditut eta karakoilak xukatu baina ez naiz kanpoan jostatu kanpoan gauza batzuk egin ditut alta, hala ere, burasoak kexatu zaizkit erran dute egun guzian ez dudala desobeditu baizik ez da batere hala ez diet haien erranei desobeditu
2021
‎Bestetik, ezin dira nolanahi erabili, eta muga sintaktikoak dituzte aldiari eta pertsonari dagokionez. Beste hitzetan, ekialdean ere, Haiei erran zien eta Haiei erran zuen perpausen artean, biak erabilirik ere, lehenbizikoa maizago aurkituko dugu, diferentzia handiarekin.
‎Bestetik, ezin dira nolanahi erabili, eta muga sintaktikoak dituzte aldiari eta pertsonari dagokionez. Beste hitzetan, ekialdean ere, Haiei erran zien eta Haiei erran zuen perpausen artean, biak erabilirik ere, lehenbizikoa maizago aurkituko dugu, diferentzia handiarekin.
‎Gehiago ren laguntzan (baiezko eta ezezkoetan), nahiz kasi (k) adberbioaren ondotik, nahiz lehenbiziko pertsonaren erreferentzia (pl. edo sing.) egiten duela: Ez da haien erranetan nehor gehiago fidatuko (Axular); Nehor gehiago zeruan sartzekoz[...] Jainko Semea igor ezazu munduaren salbatzera (Barbier); Kasik nehor ohartu gabe (Hiriart Urruti); Inork ez dugu gezurrik erabili behar (Munita); Ni ez nauk inor bertso lanean hirekin jarraitzeko (San Martin).
‎Hots, pentsaera propio eta elaboratua, konpromiso militantea, ETArekiko independentzia eta errepresioaren aurkako solidaritatea. Haiek errana.
‎Preso horiek, haiek errana, ez zuten Kolektibo hautsi nahi, baizik eta eztabaida bat ireki, eta idazkia El Mundoari filtratzeko eta handik zatiketa bezala aurkezteari probokazio edo infiltrazio kutsua aurkitu zioten.
2022
‎Ematen ditugu entseatzeko pilotariei, eta haiek erraten dute bata edo bertzea: " A, klaska ez du aski!", soinua, erran nahi baita.
‎Saffredentek ele horiek erran zituelarik, Parlamente, sudur xingola jarri33, eta, bertzeekin batera, elizan sartu zen, non, bezperak ongi joak izanagatik, ez baitzegoen oraino fraiderik haiek errateko, entzuna baitzuten ezen pentzean biltzen zirenek ezin gauza atseginagoak kontatzen zituztela, eta, nola plazerak otoitzak baino laketago dituenak, hobi batean kukutuak ziren haiek ere, ahuspez etzanik, hagitz hesi lodi baten gibelean. Eta hain ongi entzun zituzten istorioak handik, non ez baitzuten aditu beren monasterioko ezkila jotzen.
‎Halako jendearen esku utzi behar dira damak, zain ditzaten: uzten diete solasean, norekin ari diren jakin gabe, eta gero, haiek erranak sinetsiz, Jainkoaren zerbitzariak lotsarazten dituzte.
‎" Batere nekagarria atzematen ez nauten haiek erran zuen Saffredentek ez lukete beren onestasuna zuenaz kanbiatuko; baina isil gaitezen, ez dezan ene hirak atsekaberik sor, ez nihauri, ez bertze nehori. Ikus dezagun nori uzten dion hitza Dagoucinek".
‎Eta ikusiz osoki kanbiatua zela, maiz joaten baitzen elizara, prediku eta kofesioetara, susmo gaiztoa hartu zioten ez ote zen dena damaren faborea ukaiteko izanen; eta ezin izan zioten eutsi gizonari ele batzuk erran gabe. Kapitaina, damak zerbait entzun eta horrek beregandik bereiziko ote zuen beldur, erran zien senarrari eta biei prest zela Erregeren igorria izateko eta partitzeko, eta bazituela zenbait kontu haiei errateko; baina, beren arteko hura isilean izateagatik, ez zuela nahi berekin jendearen aitzinean hitz egitea gehiago, eta galdatzen ziela baten bat igortzeko bere bila, biak erretiratu eta gero. Zaldunari ongi iduritu zitzaion, eta gauero gauero, huts egin gabe, goiz oheratzen zen, eta emaztea ere erantzarazi egiten zuen.
‎Hitz ematen du eta badoa. Ahizpen galderei ihardesten die uros bizi dela, baina haiek erraiten:
‎ilargi jo hark ahotsak entzuten zituen buruan. Eta ahots haiek erran zioten bere familia garbitzeko.
‎Erranaldian lodiz ageri diren hitzak eta haien erran nahi hurbilekoak (eskuineko zutabekoak) elkarri lot.
2023
‎Historikoa izatea nahi duten manifestazioa deitu dute ekainaren 10erako, Iruñean. " Euskaraz bizi" nahi dutela aldarrikatzen dute, baina gaur egun oztopoak asko omen dira," hizkuntza eskubideak posta tinbrearen araberakoak direlako", haien erranetan. " Euskaraz bizi nahi dugu ohartu gabe.
‎Beren aldarriak kalera eramanen dituzte ekainaren 9an eginen dituzten manifestazioetan, Bilbon, Donostian eta Gasteizen. Haien erranetan, lege proiektu hori ez da euskal eskola publikoak behar duena, sendotzeko ordez, ahuldu egiten baitu. Lege proiektu berriak publiko pribatu sistema duala betikotu nahi duela, bi sareak berdinduz; beraz ez duela eskola publikoa sistemaren erdigunean kokatzen, ez eta lehenesten.
‎Aita onak, egiatzat hartuz izpiritu gaizto batek hartua zuela, burutik heldu nahi ukan zion haren gainean otoitzak egiteko, baina karramixka eta ausikika hasi zitzaion hura, halako moduz non urrunagotik mintzatu behar izan baitzitzaion; eta, ur benedikatua indarrez iraizten ziola, hainbat otoitz eder egin zuen. Senarrak ikusi zuelarik fraideak egitekoa ongi betea zuela, ganberan sartu eta eskerrak eman zizkion hartuak zituen lanengatik; eta, heldu bezain fite, emazteak utzi egin zion bere irain eta madarikazio haiek errateari, eta gurutzeari pot eman zion leunki, halako jauspena zion senarrari. Baina gizon sainduak, emaztea hain errabiarazia ikusia zuenez, fermuki sinetsi zuen egin otoitzak zirela kari kanporarazia ziola deabrua Gure Jaunak, eta Jainkoa mirakulu harengatik goretsiz joan zen.
‎Izan ere, kritikoen arabera, Errusian 2012an indarrean ezarritakoaren «parekoa» dalegea. Haien erranetan, Kremlinek lege hori erabili du, zehazki, Mendebaldeko funtsetatik finantzatutako zenbait GKE eta hedabide ixteko. Manifestariek, gainera, esan zuten lege proiektuak kalte egingo diela Georgiak Europako Batasunean sartzeko dituen itxaropenei.
‎«Boluntariotzak guztion ongizaterako izan luke, baina hori ez da Olinpiar Jokoen kasua, ez du helburu onik», adierazi dute. Haien erranetan, olinpiadek eragin negatiboa izanen dute ingurugiroan, eta bertakoei ez baizik elite eta enpresa handiei on eginen die.
Haien erranetan, administrazioak lagundu egiten ditu enpresa horien interesak, «legeria korporazio handi horien interesetara egokituz, eta baliabide publikoak eta herri lurrak jarriz haien esku». Gehitu zuten udalei nahiz kontzejuei ez dietela uzten haien lurraldeetan erabakiak hartzen, eta, beraz, haien «subiranotasuna urratzen» dutela.
‎Bilbon, Donostian eta Gasteizen izanen dira, 18:00etan. Haien erranetan, lege proiektu hori «ez da euskal eskola publikoak behar duena, hura sendotu ordez ahuldu egiten baitu».
‎Antolatzaileek adierazi dutenez, urteurrenak bat egiten du «hezkuntzan lege aldaketa sakonak egiten ari diren garai batekin». Hala, haien erranetan, aldaketa prozesu hori «eskola publikoa sendotuz eta hedatuz amaitu behar da, euskal hezkuntza sistemaren ardatz bihurtu dadin».
‎Gaurkoa lehenbiziko erabaki haren «luzapen» gisa identifikatu dute. Haien erranetan, udal legean eta garapen dekretuan «euskararen normalizazioaren eta euskal hiztunen bizimodua normalizatzearen aldeko neurriak» hartzen dira, eta bertako hainbat artikulu baliogabetuz «euskararen normalizaziorako bidea egitea posible dela ukatzen ari dira».
‎On litzaiguke meditatzea debruak Kristori erran hitz izugarriak munduko erreinu guziak erakusten zizkiola eta haiei buruz erraten zuela" Botere guzia nire eskuetan ezarria izan baita, erreinu haietarik bat ere ez zait falta". 129
‎Gaur, bake denboran, munduan zeharreko komunikazioen erraztasunari esker eta muturrerainoko espezializazioari esker espezialitate bakoitzeko jakintsuek elkarrentzako publiko bakarra direnek, herrixka bezalako zerbait osatzen dute; haien artean erran merranak dabiltza tai gabe; bakoitzak beste guziak ezagutzen ditu, beste bakoitzarentzat sentitzen du begirunea edo begirune eza; belaunaldiek eta nazionalitateek talka egiten dute; bizi pribatuek, politikak eta karrera lehiek tokia handia hartzen dute haien artean; horrenbestez herrixka horren iritzi kolektiboa ezinbestez biziatua da; alta hau da jakintsuaren kontrol bakarra, zeren eta ez ... Zientzian onartua da iritzi publikoak onartu nahi duena; eta onartzen ez duena baztertua da.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia