Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 16

2015
‎Nik diotsuet, ene ahizpak,, alderik onena? neke handien eta penitentziaren gainean zetorrela, bere Maisua hain gorrotatua ikustea baino besterik ez balitz ere, ezin eramanezko nekea baitzitzaion. Gero, Jaunaren heriotzan eraman zituenak eta bizi zen urteetan, bere burua Harengandik urrun sentitzean, ikaragarrizko oinaze bide izango zirenetan, ikusiko da ez zegoela beti kontenplazioko gozotasunez Jaunaren oinetan.
‎4 Berariazko ardura har dezagun, ahizpak, Jaunari hori eskatzeko eta ez ahazteko, limosna handi handia baita bekatu astunean daudenen alde otoitz egitea; askoz ere handiagoa litzateke kasu honetakoa baino: egin dezagun kristau bat ikusten dugula eskuak atzealdera kate lodi batez loturik eta bera zutabe batean amarraturik eta goseak hiltzen, eta ez zer janaren faltan bere ondoan baititu janari gozo oparoak, ahora ezin eraman dituelako baizik, eta gainera nazka handiaz dago, eta hiltzera doala konturatzen da, eta ez hemengoa bezalako heriotzaz, betiko heriotzaz baizik; ez ote litzateke ankerkeria handia hari begira egotea, jan dezan ahora ezer eman gabe. Eta zer, zuen otoitzengatik kateak askatuko balizkiote?
‎Teresa bera da pertsona hori: ezin eramanezko bultzadak izaten zituen Bizitza Liburua idazten ari zen urteetan, 1562tik 1565era bitartean; 1568an San Joan Ávilakok idatzi zion, onak zirela, esanez (ik.
‎Are gehiago hori arestian esandakoak baino askoz ere neketsuagoa da! Izan ere, arimak argi ikusten du ezer onik badu Jainkoak emana duela eta inola ere ez berea, lehentxeago bere burua oso behartsu ikusi zuelako eta bekatu handietan murgildua; horregatik, ezin eramanezkoa egiten zaio, hasieretan behintzat; gero ez hainbeste, arrazoi batzuengatik: lehenengoa, esperientziak argi ikusarazten dio jendeak orain ongi esaten duela eta gero gaizki, eta, beraz, ez dio jaramonik egiten ez batari ez besteari; bigarrena, Jaunak argi biziagoa eman diola ikus dezan gauza onetatik ezer ere ez duela berea, Haren Maiestateak emana baizik, eta hirugarren pertsona batengan ikusiko balu bezala, hartan inolako parterik duenik ahaztuta, Jainkoa gorestera itzultzen da; hirugarrena, Jainkoak egiten dizkion mesede horiek ikustetik arima batzuek onura izan dutela ikusi badu, Haren Maiestateak bitarteko hau hautatu zuela, hau da, bera ontzat hartzea halakoa ez zenean, haiei onura etor dakien; laugarrena, Jainkoaren ohore eta aintza berearen aurretik jartzen duelako, hasieretan izan ohi den tentaldia, hau da, gorespen horiek, beste batzuei gertatu zaienez, bere hondamendirako izango direlakoa, uxatzen du; eta, beraz, gutxi axola zaio desohoratua izatea, behin bada ere horren truke Jainkoa goretsia bada beraren bidez; gero, datorrela datorrena.
‎Lo nengoela ere otoitzean nengoela begitantzen zitzaidan. Izan ere, hemen zen maitasuna haztea eta hemen ziren nik Jaunari egiten nizkion maitasun negarrak eta ezin eramana; ezta ez zegoen nire esku ere Harengan pentsatzeari uztea, nik nahi izan arren eta eginahalak egin arren. Hala ere, esana egiten nuen ahal nuenean, baina honetan gutxi ahal nuen edo batere ez, eta Jaunak ez zidan sekula ere kendu; baina egin nezala esaten bazidan ere, ziurtasuna ematen zidan beste alde batetik, eta haiei esan behar niena irakasten zidan, eta orain ere hala egiten du, eta nahikoa arrazoi emanik, ni guztiz ziur geratzen nintzen.
‎Nire arima hain poz handia beragan ezin eramanik zegoela, beretik irten eta galdu egin zen gehiago irabazteko. Galdu egin zituen pentsamenduak, eta Espiritu Santua mintzo zela zirudien jainkozko hizkuntzahura entzunez, liluramendu handi bat izan nuen, ia konortea galtzera eraman ninduena, denbora gutxi iraun bazuen ere.
‎5 Ezin izan ziren egin gauzak, haren senarrak ez jakiteko bezain ezkutuan. Senarra jakitun zegoela jakin zuenean, hari itxarotea ezin eramanezkoa iruditu zitzaion, eta Sortzez Garbiaren egunez, bere amonaren etxean zela, beraren amaginarreba ere bazenaren etxean, honek kontu hartaz ezertxo ere ez zekiela, pixka bat jolasteko bere haurtzainarekin landara joaten utz ziezaiola eskatu zion; hark baietz esan zion eta, atsegin ematearren, zaldi karro batean morroiekin joan zedila. Berak dirua eman zion bati, eta monasterio honen atean itxaron ziezaiola eskatu zion sorta edo mahats adar eskutada batzuekin, eta berak zenbait bira emanaraziz etxe honetara ekar zezatela egin zuen.
‎Zergatik hori? Monasterio haietan, berak dioenez, Jainkoa goretsia izatea ezin eraman zuelako deabruak; horregatik, erraz aurkitzen zuen hark bazterrak nahasten hasteko bidea?
‎4 Esatekoak ez diren beste gauza asko ere egotzi dizkidate zorioneko horiek. Eta aita Gracián maisuaz, bera izan baita bisita egin diena, ezin eramanezkoak dira haren izena belzteko egotzi dizkioten gezurrak; nik ziurtatzen diot berorri, ezagutu eta tratatu dudan Jainkoaren zerbitzari handienetakoa eta onestasun eta kontzientzia garbienetakoa dela, eta sinets beza berorrek honetan egi egia diodala. Azken batean, bere bizi osoan Jesusen Lagundian, Alcalán, hazitakoa da, berorrek jakin dezakeenez.
‎6 Ongi begiratzen ari naiz nor utziko dudan hemen buru, eta kostatzen zait erabakia hartzea; izan ere, hain agerikoa izan zela Ana San Pedrorenak joan nahi zuela burura datorkidanean orain bera buru geratzea, ezin eramanezkoa gertatzen zait, ikaragarria baita, gainerakoan ongi deritzat. Mariana honek ongi egingo lukeela iruditzen zait, horretarako hainbat dohain dituelako, tartean Julian ez balego, nahiz eta orain hau guztiz aparte eta ezertan sartu gabe ibili.
‎5 Oi, ene aita, bai samin handia dela hainbeste aldaketa ikustea etxe horretan! Eta zenbat gauza, ezin eramanak egiten zitzaizkienak, orain zoragarritzat dituzten! Obedientziaren perfekzioa dute buru estimuarekin batera, eta horregatik zigortzen ditu Jaunak beraiek akatsa duten hartan.
‎Hain gaizki badago, zama handia izango Ávilakoentzat; baina ongi badago, on handia egin ere bai, eta harekin zorretan daude, San Jose monasterioa egin zenez gero, beragatik zortzi dukat ematen baitute urtero. Zailtasunak daude honetarako; baina Ordenan lan handia egin du eta egiaz ezin eramanezkoa gertatzen zait hiltzen uztea.
‎Beraz, zerbait erremediatzeko beharrezkoa da pertsona bakarrari ez sinestea, esan dudanez, gainerakoengandik informazioa lortzea baizik; izan ere, halako zorroztasuna dagoen tokian ezin sufrituzkoa litzateke prelatu bakoitzak, edota bisita bakoitzean, aginduak ematea. Hau gora handikoa da eta horrela, gauza larrietan izan ezik eta, diodanez, erremediatu nahi duena prioreagandik beragandik eta gainerakoengandik ongi jakinez, eta zergatik, edo nola egiten den agertu gabe, ez litzateke agindurik ezarri behar; izan ere, horrela, zama handiegia ezar daiteke, eta ezin eramanezko bihurtuz, Erregelaren gauzarik garrantzitsuena bete gabe utzi.
‎13 Sekula santan ezin eraman izango du ez prioreak ez beste inork, andere titulurik?.
‎5 Oi, bai karitate handi handia egingo lukeela eta Jainkoari zerbitzu ezin hobea, etxe honetako ohiturak ezin eraman dituela bere baitan ikusten duen mojak, hori aitortu eta alde egingo balu! Eta hala egin dezala, hemen infernu bat izatea nahi ez badu eta Jainko nahi dezala beste bat han ez izatea; izan ere, badaude nahiko motibo horren beldur izateko, eta, beharbada, ez berak eta ez besteek ez dute hori ulertuko nik bezain ongi.
‎Lehen idazketako testua zabalagoa eta askoz ere indartsuagoa da: Oi, bai karitate handi handia egingo lukeela eta Jainkoari zerbitzu ezin hobea, etxe honetako perfekzio eta ohiturak ezin eraman dituela bere baitan ikusten duen mojak, bere burua ezagutu eta alde egingo balu eta besteak bakean utzi?! Eta inongo monasteriotan ere (niri sinesten badidate behintzat) ez dute edukiko ezta ez diote profesarik ere emango, urte luzeetan zentzatzen den ala ez probatu arte?
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia