|
Are gehiago hori arestian esandakoak baino askoz ere neketsuagoa da! Izan ere, arimak argi ikusten du ezer onik badu Jainkoak emana duela eta inola ere ez berea, lehentxeago bere burua oso behartsu ikusi zuelako eta bekatu handietan murgildua; horregatik,
|
ezin
eramanezkoa egiten zaio, hasieretan behintzat; gero ez hainbeste, arrazoi batzuengatik: lehenengoa, esperientziak argi ikusarazten dio jendeak orain ongi esaten duela eta gero gaizki, eta, beraz, ez dio jaramonik egiten ez batari ez besteari; bigarrena, Jaunak argi biziagoa eman diola ikus dezan gauza onetatik ezer ere ez duela berea, Haren Maiestateak emana baizik, eta hirugarren pertsona batengan ikusiko balu bezala, hartan inolako parterik duenik ahaztuta, Jainkoa gorestera itzultzen da; hirugarrena, Jainkoak egiten dizkion mesede horiek ikustetik arima batzuek onura izan dutela ikusi badu, Haren Maiestateak bitarteko hau hautatu zuela, hau da, bera ontzat hartzea halakoa ez zenean, haiei onura etor dakien; laugarrena, Jainkoaren ohore eta aintza berearen aurretik jartzen duelako, hasieretan izan ohi den tentaldia, hau da, gorespen horiek, beste batzuei gertatu zaienez, bere hondamendirako izango direlakoa, uxatzen du; eta, beraz, gutxi axola zaio desohoratua izatea, behin bada ere horren truke Jainkoa goretsia bada beraren bidez; gero, datorrela datorrena.
|
|
5 Oi, ene aita, bai samin handia dela hainbeste aldaketa ikustea etxe horretan! Eta zenbat gauza,
|
ezin
eramanak egiten zitzaizkienak, orain zoragarritzat dituzten! Obedientziaren perfekzioa dute buru estimuarekin batera, eta horregatik zigortzen ditu Jaunak beraiek akatsa duten hartan.
|
|
Vicenziren misterioa argitzean izan zuen jarrera ikusita eta Erroman hartu nion erremindu tankera kontuan hartuta, esan beharrik ez dago ez zitzaidala sinesgarria iruditu hoditerian izandako matxuraren azalpena. Margolan harrigarri haiek Zio Angelorenak izan zitezkeela-eta elikatutako ilusioa zapuztu izana gutxi balitz bezala,
|
ezin
eramana egingo zitzaion koadro bitxi haiek izan zuten oihartzuna Zio Angeloren hiltzailearen izena handitzeko izatea, nahiz Muruamendiaraz ilun harena betiko galdu Vicenzo Vicenziren badaezpadako ospearen atzean. Vicenziren lanen hondamena agian beste artikulu edo erreportaje bat idazteko erabiliko zuela bururatu zitzaidan, eta horrela La Repubblicako erreportaje sail sarituari urrezko epilogo bat jarriko ziola.
|
|
Gurasoak diru kontuetan larri zebiltzan sasoian, sei urte bete berrietan, lehen hezkuntzan hasi zenean, hiriburu federalera amonarekin bizitzera bidalia izan zen.
|
Ezin
eramanekoa egin zitzaion agurraren nahigabea, mingarriak lehenengo hilabeteak, artega egotera behartuak miresten zituen gurasoengandik apartatua izanagatik. Egunak joan ziren etxe hartan negar zotina besterik entzuten ez zela.
|