Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 1.237

2000
‎Saran gurekin bizi zen Elbira Zipitria, andereño famatua. Etxe hartan bazen ikastola bat, baina zoritxarrez ni izan nintzen ikasle bakarra, eta hori ez da broma.
‎Baina, erran bezala, ez guztiz. Izan ere, bekaitzak eragin lehen dezepzionearen ondotik, sosegatzen nintzen, behatzen nion aitak egin presentari, eta ohartzen nintzen ezen hobe zela etxe hartan bigarren izaitea hirugarrena baino, nola baitziren gure etxeko morroi neskame ezkonduen haurrak, haietarik nehork ere ez baitzuen halako jostailurik, guztiak ere hutsaren hurrengo; eta jostailua eskuan hartu, eta haur haienganat joaiten nintzen, ni haiekin nahastea amak laket ez bazuen ere, ikusterat nola zabaltzen zitzaizkien begiak, ez dakit inbidiaz edo harriduraz, eta sentitzerat nola ...
‎Ikusirik ene bizkarra, hain urratua eta hain odoldua Jainkoaren amoreakatik, saindutzat eta heroitzat hartuko ninduten bertze edozein tokitan, baina etxe hartan ez, zeren guztiek ere zorotzat eta burugabetzat jotzen baininduten, itxuraz. Luthertarren edo bertze herese suerte batzuen habia ote zen, bada, zinez, etxe hura ere...?
‎Ikusirik ene bizkarra, hain urratua eta hain odoldua Jainkoaren amoreakatik, saindutzat eta heroitzat hartuko ninduten bertze edozein tokitan, baina etxe hartan ez, zeren guztiek ere zorotzat eta burugabetzat jotzen baininduten, itxuraz. Luthertarren edo bertze herese suerte batzuen habia ote zen, bada, zinez, etxe hura ere...?
‎Eta, nola bainekusan ezen don Fidel adi adi zegoela, eta nola frogaturik baineukan ezen etxe hartan indiarrak arratoi satsutzat zituztela... eta nola, finean, Goruki biziki estimatzen bainuen, hala, Gorukiren egintzen goratzea eta haren izenaren gorestea bururatu zitzaidan, nagusi nafarra hatsarretik beretik urrikal zekion.
‎" Ene bigarren amorioa mendozatarren etxeko zaldizaina eta palaferneroa izan zen; nik ez dakit zinezkoa edo despit hutsezkoa izan zen amorio hura —zeren bainekien ezen amorio hark amari min emanen ziola, eta ni aldi hartan amaren kontra bainengoen, bekoz beko—, baina kontua da ezen harekin amorostu nintzela, burua galdu arte. Burua galdu arte erran dizut eta ongi erraiten ari natzaizu, zeren jakizu ezen egun batean ama sutan jarri zitzaidala eta erran zidala etxe hartan berak manatzen zuela eta berak deliberatuko zuela norekin ezkonduko nintzen ni eta norekin ezkonduko ziren bertze bi ahizpak, eta nik ihardetsi niola ezen, orduan, mendozatarren zaldizainarekin ihes eginen nuela. Eta, uste nuenean belarrondoko bat emanen zidala, zeren lehendanik ere bere onetik kanpoan baitzebilen ama historia harekin, zaldizain hura hutsaren hurrengoa zelakoan osoriotar batentzat, aitzitik, ihardetsi zidan:
‎Eta orain, nola zuhaur izanen baitzaitut etorkizunean etxeko seme, zoaz eta ardura zaitez erlikia mirakulutsua honat ekartzeaz, hartarakotz bi morroi harturik". Eta morroi ohia ezin arraiago eleztatzen zitzaidan, zeren nahiago baitzuen etorkizunean etxe hartako nagusi izan, hatz hura gabe, ezen ez morroi izan, hatz harekin, morroi denak eta sehi denak bere morroitasunean eta bere sehitasunean balu bezala faltarik handiena, hutsik handiena eta akatsik handiena, munduan diren hatz guztiekin ere ezin berdin daitekeena, ez osa eta ez konpon; eta jabe denak eta nagusi denak, aldiz, bere jabetasunean eta bere nagusitasunean balu bezala bere betetasuna...
‎Mignon bere pieza bakarreko soineko luzea kentzen hasi zenean eta ni ere biluzten hasi nintzenean izan zen, neure arropak aulki batean uzten nituela, zeina baitzegoen barren leiho bat estaltzen zuèn errezel baten aitzinean, ohearen eta barren leihoko hormaren artean... Zeren baitzirudien ezen etxe hura hainbat gelaz osatua zegoela eta hainbat korridorez, eta batzuen eta bertzeen artean barren leiho haiek zeudela, erridau edo errezel batzuek estaliak... bezeroei jateko, edateko edo bertze edozein zerbitzu eskaini ahal izaiteko diskrezione osoz, Mignonek erran zidanez, eransten zuelarik: " Baina munduan diren trabailari onest guztiek bezala, trabailua ongi eginez gero eskatuko ditugu guk ere eskatu beharrekoak, ongi baderitzozu..." Eta Mignonek biluztu eta solastu, biak baterat egiten zituen, eta nik ez nekien zerk nindukan liluratuago, haren gorputzak edo haren mintzamoldeak, gorputz hark eragiten zidan sukarrak edo haren hitzen egokitasunak...
‎Eta hain ohoraturik sentitu nintzen haren hitzekin eta hark eskaintzen zidan karguarekin, non, neure ergelkerian, musu eman bainion masailean. Eta, handik aitzina, solasean segitu genuen, eta Mignon, neure amoriorako gaitasun ustezkoa berriro goratu ondoren, bere bizitza kontatzeari lotu zitzaion... etxe hartarat iritsi eta biok gela batean bakartu ginen arte.
Etxe hartarik jalgi nintzenean, portuan ainguraturik genuen untzirantz abiatu nintzen, ez Frantsesen Ostaturantz, lagunekin geratu bezala, artean ez bainengoen neure onean... eta goiti beheiti etsaminatu eta argitu nahi bainuen, bertzalde, neure egoera, eta imajinazinoa dantzan jarri, lagunek biharamunean egin ziezazkidaketen galdegiteei ahalik eta modurik airosenean buru egin ahal izaiteko.... Harako bidean nindoala, azken hiruzpalau orenetan gertatuak ezin sinetsirik, arrai sentitu nintzen, amesgaizto hartarik libratu nintzelako, baina baita bentzuturik eta zapuzturik ere, edonor zapuzteko modukoak izan baitziren, zinez, azken ordu haietan neuri gertatuak...
‎Neure buruari oroitarazi behar izan nion ez nintzela gomuta txarreko etxe hartara mokokatzera etorri, jakitera baizik. Jakitera, jakiteak, makurrak ez zuzentzeaz gainera, zoriontsuago eginen ez ninduela jakin arren.
‎Ximurraren nahikeriak alderdi ukigarriagoetara lerratzen hasi zirenean akitu zen besta. Gozo ginen etxe hartan, baina ez lagunari haxixa eta tripiak erosteko edo gasolina ordaintzeko dirurik ezartzeari uko egiten uzteko bezainbat. Ordukoz, bertzalde, neskek izeba Milagrosen ziztor kilometrikoek baino tira handiagoa egiten ziguten.
‎Zigortzean ere kriskitin haiexekin ematen zizkiguten kaskarrekoak. Ospitale modukoa zen mojek eskolak ematen zizkiguten etxe hura, eta zaharren egoitza ere mojen eskuetan zegoen. Buruan txapel handi bat erabiltzen zuten mojek, eta esango nuke ateetatik pasatzean alboka jarri zutela.
‎Hor dago bat". " Non?", galdetu zuen Xanek, espaloiaz bestaldeko etxe hartan, ate leihoak itxita zeudela, ez baitzen argirik ikusten. " Hor; hori da sarrera".
2001
‎Eta tik tak, tik tak entzun dezake mutikoak, erdi esna ohean geldi dagoela. Bere logelan dago Jonas, bere etxean, baina jadanik etxe hark ez du lehen zuen usaina, orain arrebatxoarena besterik ez baita nabarmentzen han. Eta arraroa iruditzen zaio usain hori Jonasi, nahiz eta bere arrebatxoa asko maitatzen duen.
‎Irribarretsu ari zen Marcos, eta Maria konturatu zen etxe hartako filosofiari arin antzeman ziola, eta poztu zen, eta tiranteak gitarrari eusteko ote ziren galdetu zion.
‎Bost hilabete geroago Nasemaren nebaren adiskide batek emagaldu etxe horretan aurkitu zuen. Poliziari, etxe hartan neskatxa gaztetxo bat gogoz kontra zegoela salatu zion. Atera zuten handik, baina nora joan zen Nasema?
‎Ikastetxetik etxera Zubietatik hurbil pasatu behar zelako aitzakia zuen, baina etxetik kalera iluntzean ere irten eta Zubietarantz joaten zen, eta Arianeren apartamentuaren balkoipetik pasatzen zen deitzen ausartu gabe. Ariane liburu bat irakurtzen edo musika entzuten egongo zen han barruan, eta Goio edonon eseriko zen urrunetik etxe hari begira, un étrange pays dans notre pays lui même, bere erromantzearen isiltasunean.
‎Portugesak bi neska gobernatzen omen zituen Petit Maison txaletean, eta ez omen zien etxe hartatik irteten uzten.
‎...tripa kanpoan, zilkoa agerian, aitzin gibel balantzaka, kikara eskuetan, kafeari lau sukre mokor aurtikitzen, espantuz, hilezkorra bailitzan, emazteari zanpa eta tunakoka ordenak istantean betetzen ez baldin bazituen, haurrak erasiaz eta azotez hezten, eta auzoak noski errespetuan atxikitzen; kontatzen zen nola behin eroturik, Kakuteiko ardiak bere funtsetan ase zirela mendekatzeko, artoz landatu etxe hartako bost hektareak, alta ez ziren transgenikoak, dailuz moztu zituen. Ez dut erratearen beharrik Kakuteiek ardiak bordaren inguruetan zaindu zituela hortik hara.
‎Handik sumatzen ahal zuen benta barreneko usain nahasia. Zerbait ere gertatu zen etxe hartan. Galerna klaseren bat, bistan zena.
‎Vladimirrek, bere tresneria guztia erabili eta gero, ordura arte intzirika eta garrasika ibilitako bai nire amorante ohia, eta bai haren lehengusina ere, plazeraren paroxismoan, bi eskultura postmoderno eginda utzi zituelarik, zupoarekin ekin zien, txandaka, untxi maniako baten gisara, eta batari nola besteari espermazko txorro koloreaniztun emankor, oparo, naro bana oparitu zien, eskuzabal (pitozabal?). ...idan, txikitan Montjuich en ikusiriko iturria gogorarazi zidan ber. Espektakuluak kemenak oro galarazirik, unaturik, isil isilik gelditu nintzen armairu barruan sexu adulto eta helduaren hiru metalurgikoak elkarri besarkaturik lo gelditu ziren arte; gero, goizetik, lo zeudela, poliki poliki atera nintzen; mekaniko beltzak begi bat ireki zuen, baina maiordomoa nintzela estakuruarekin ospa egin nuen etxe hartatik betikoaren betikoz. Behin kalean, belauniko jarri nintzen bidearen erdian, kotxerik edo autobusik edo bizikletarik edo motorrik edo patineterik edo beste edozein ibilgailurik etorriko ote zen ezaxola, eta besoak zabaldu nituen, gurutzea eginez, eta halaxe hasi nintzen, aldarri handietan:
‎Txurdinaga auzoko etxe hura zerua zulatu beharrean ari zen etxe orratza zen. Igogailua hartu eta azken solairuraino iritsi nintzen.
‎Astebete egingo nikek, asko jota. Etxe hartan egon zirenek nire bertsioa egiaztatu arte hain justu ere. Nire hatz markak!
2002
‎Bertsolari hau Irunen jaio zen, 1875eko apirilaren 13an, Santiago kaleko lehen etxean. Irundarrak zituen gurasoak, Joxe Lopetegi etxe hartan bertan sortua eta Antonia Olaizola, baserritarra. Santiago karrika baserrialdea zen, zazpi mila hiritar zituen Irun hartan; herri euskalduna zen 1875eko Irun.
‎Badaezpada ere...". Gero, etxe hura jendearekin hobeto egongo zelakoan hutsik baino, maizterrak jarri zituzten. Baina etxe hura maizterretatik libratuz gero...
‎Gero, etxe hura jendearekin hobeto egongo zelakoan hutsik baino, maizterrak jarri zituzten. Baina etxe hura maizterretatik libratuz gero... Orduan bururatu zitzaion Karmeleri:
‎Orduan bururatu zitzaion Karmeleri: izan ere, etxe hura libratuz gero, biak jar zitezkeen bertan bizitzera, Sara eta Karmele, beren gisara, etxe hura gurasoenetik aparte zegoenez gero. Eta, hala, laugarren hilabetean, bere ideiaren berri eman zion Karmelek.
‎Orduan bururatu zitzaion Karmeleri: izan ere, etxe hura libratuz gero, biak jar zitezkeen bertan bizitzera, Sara eta Karmele, beren gisara, etxe hura gurasoenetik aparte zegoenez gero. Eta, hala, laugarren hilabetean, bere ideiaren berri eman zion Karmelek.
‎Eta zera irakurriko genuen bertan: " Assicurazioni Generaliko lan ordutegia goizeko zortzietatik arratsaldeko zazpietara, inoiz iluntzeko zortzi edo zortzi eta erdiak arte ere bai txit atsekabegarri gertatuko zitzaion Kafkari, eta halatan bederatzi hilabete besterik ez zuen egin etxe hartan. Assicurazioni Generali utzi eta  handik bi astera ordutegi trinkoarekiko lan bat, alegia eguerdiko ordu bi eta erdietan bukatzen zena, aurkitu zuen Bohemiako Erresumaren Lan Istripuen Aurkako Aseguru Etxean, eta bertan iraun zuen, harik eta 1922an tuberkulosiak jota erretiroa hartu zuen arte".
‎Ostera ere dena bere lekuan zegoela zirudien. " Kaf  kak bederatzi hilabete egin zituela etxe hartan. Eta zer?
2003
‎Egunoro alkondaräa aldatu eta korbata apainekin korapiloa egin, egunoro zapata garbitzaileari oinetakoak ispilua bezela ipinierazo, eta beti jantzirik dotoreenak janzten zituan. Etzan jaten gaizki etxe hartan ez, bainan berak, tripazai handiak, beti ekartzen zuan zerbait bazkariaren osagailu bezela: nahiz oilasko bat, nahiz kilo bat marrubi, nahiz kilo erdi angula, nahiz beste gauzen bat.
‎Ezin egon eta ausartu zan gero Iziartxuri eskatuten ikaslea utzi eta berarekin hasteko, bainan neskäak oso txartzat hartu zuan hau, eta" nortzat hartu nozu?" eta honelako gauzekin hasi zitzaion. Orduan Txominek aitzaki bat asmatu zuan etxe hartatik alde egiteko. Urrunegi zegoala Jaime Ostos kalea bere lanera joateko, Moncloa deritzan enparantzan hartu behar baitzuan autobusa egunoro egunoro.
‎Ondo ezagutzen zituan bere nagusia izandakoaren ohiturak. Despachoa etxe hartan bertan zeukan, Txominen lantegitik hurbil. Bazekian ze orduetan egoten zan han sartuta.
‎Besteak, denek bezela arpegi trapu azpitik hitz egiten, beranduegi zala gaineratu zuan, etxe hartara berriz joan zanean, hilda zegoan eria. Eta arpegia estalduta eduki arren, igartzen zitzaion barrezka zegoala.
‎Ez hartzeko, berak aterako zuala hirurentzako makailau kaxuelatxo bat, etxe hartan oso ondo ipintzen zutela Bizkai modura ta. Bainan horretarako hobe zala mahai baten inguruan exertzea.
‎Inasi eta Fernandoren arteko haserrea gero ta handiagoa da. Garrazki mintzatzea nahikoa iruditu ezik, Fernandok bere emaztea jo zuanetik (azkenean Fernandok jo egin zuan) etxe hartan ezta egon alaitasunik. Aldapaz behera hasiz gero, berez egiten zitzaizkien hitzak gero ta latzagoak.
‎Gauza harrigarriagorik?... Zer gertatzen ote zan etxe hartan?
‎Bizi ziran beraz oraindik etxe hartan... gutxi faltatu zitzaion atezainarengana joan eta galde egiteko. Zorionez etzuan egin hau, bestela berehala jakingo luketen Fernandoneko guztiek Txomin galdetzen egon zala.
‎Iziartxu Arrigorrietan gurasoekin bizi zanean, alboko famili batean ia etxekotzat zeukaten. Atea jo gabe sartzen zan auzoenean nahi zuan bakoitzean, eta txikitatik ohitu zan ezkaratzean, komedorean, edo etxe hartako edozein tokitan ibiltzen familiko alaba biekin, beste alaba bat bailitzan. Zaharrena bere adinekoa eta bere adiskide mamia zan.
‎Bakar bakarrik zegoan etxe hartan.
‎Etxe osoa daukagu geuretzako, ama joan egin da eta igogailua behera heldu zen. Oso zabala eta berria zen, etxe hartako gauza guztiak legez, eta gainera azkarra.
‎Bai, egongela hura ondo zegoen museo baterako, edozertarako..., egongela baterako izan ezik. Sarri ere ez zen sartzen etxe hartan, baina egiten zuen guztietan ulertzen zuen zergatik gustatzen zitzaion hain gutxi Ainhizeri etxean bakarrik geratzea. Izan ere, etxeko neskak maiz erakusten zuen errespeturik eza, txamarra txinatar zeramika baten gainean utziz edota txabusina argimutil batetik eskegiz...
‎Ainhize logelan hertsirik, etxe hartan gauza bakarra gelditzen zitzaion eguneko jokaldia amaitzeko. Gainera, zergatik ez zekiela, holako kontuetan beti aldeko abagunea izaten zuen.
‎Baina gaixotasun usaina sentitu zuen ondo zekielako ateren baten atzean informante gaixo bat zegoela. Etxe hartan gaixorik egon izan ez balitz, aza usaina irudituko zitzaion Matiasi usain hura, edo plastilina usaina. Baina etxe hartan gaixo bat zegoen, eta Matias usaintzen ari zena gaixotasun usaina zen, zalantzarik gabe.
‎Etxe hartan gaixorik egon izan ez balitz, aza usaina irudituko zitzaion Matiasi usain hura, edo plastilina usaina. Baina etxe hartan gaixo bat zegoen, eta Matias usaintzen ari zena gaixotasun usaina zen, zalantzarik gabe.
‎Matiasek sinistu egin zuen plakak zioena. Hau da, sinistu zuen Museoa zela etxe hura eta Malco etorri zitzaion gogora. Han barruan egongo zen Malco lanean.
‎Nik Monikak ukitzen zuen guztia ezagutu nahi nuen, ez bere ohea bakarrik, nahiz eta ohea izan etxeko mobiliario ia bakarra, lo egitea asko gustatzen baitzitzaion. Beste guztia behin behinekoa zen etxe hartan, sukalderik ez zuen erabiltzen apenas. Ohea bakarrik zen han benetakoa, gainerakoa dekoratu soila izan zitekeen, etxe batean geunden sentipena sortzeko jarria soilik.
‎Horregatik eraman ninduen beharbada zuzenean bere gelara lehen gauean eta agindu zidan biluzten hasteko. Maitasuna egin eta lo egiteko pentsatua zegokeen etxe hura beharbada. Ez genuen besterik egin aldi batez.
‎Ipuin liburua besapean hartu eta jaitsi nituen eskailerak lapur baten moduan edo, hobeto esanda, lapur baldar baten gisan, auzokoak beren ateetako sarrailak ixten sumatzen bainituen pasaeran, etxe hartan, izan ere, ate zirriztutik begira zelatan bizi baitziren gehienak. Halaxe biziko dira seguru asko jubilatuak beste hiri handietan ere.
‎Hasieran denboraldi bateko ezkutaldia zena, luzatzen hasiko da. Etxe hartan ez da egunkaririk sartzen, irratietan arras gauza kontrajarriak kontatzen dituzte; ez dakite, beraz, zein aterako den garaile, baina jakinda ere ez lukete asmatuko protagonistari zer komeni zaion, alde batekoentzat desertore baita eta besteentzat etsai. Kupeletik atera eta etxeko sotoan prestatuko du bizilekua.
‎Mangas eta Leniz joan ziren, bai, Jaioneren amaren etxera haren galdean. Eta fitsik ez.
‎Lupe Latasak harrigarri eroso sumatzen du bere burua etxe hartan. Zorionan.
‎–Zergatik etorri haiz? Hire etxeko hura zein putakumea zen jakitearren. Haren eginak hire eginak balira moduan hartzen ditualako?
2004
‎Denok biziko ginateke ondo!". Chavezek hitz egin behar duenean jendea korrika joaten da etxera haren hitzaldia entzuteko. Hari entzun nahi denok.
‎Bizitzan gehien maitatuko zuen mutila ezagutu baino lehentxeago, zoritxar guztiak ekarriko zizkion doinua entzun zuen neska horrek, aspaldian bertan behera utzitako etxe baten barrutik ateratzen zen harpa soinua, hain zuzen. Euria ari zuen gogotik, eta etxe hartan babesa lortzeko asmotan gertaturatu zen gaztea, norbait zelatan zeukan sentsazioak handik alde egitera behartu bazuen ere. Bere isileko kontuak gordetzen zituen koadernoa han galdu zuen, ordea.
Etxe hartako zakurra da!
‎Hala pentsatu beharra nuen. Andreak berak erran bezala, tiroketak inguruko jendarme guztiak erakarriko zituen eta, ondorioz, pistolariek ez zuten gogo handirik izanen etxe hartan luzatzeko.
‎Sute bat. Etxe hura...?
Etxean hura kontatu ez kontatu egon nintzen, baina azkenean ez nien ezer esan, amona Sinforosari minik eman nahi ez niolako, nik uste.
‎Aste Santu inguruan, pentsatzekoa da pasatu berria izango zela, hamar edo hamaika urte zituela, honetan ez datoz bat biografoak, gaztetxo hark lehenengo aldiz pasatu zituen erregearen amaren egoitzarako egina izan zen jauregi hartako ateak. Zuela gutxi ikastetxe bihurtuta eta jesuitek zuzenduta, etxe hura eusten zuten harrizko hormatzarrek ez zuten inoiz jakingo aurpegi zurbil eta malenkoniatsua zekarren mutiko hark eurek iraun zezaketena baino areago betikotzeko patua zekarrela berarekin. Harria baino sendoagoa izango zen ogia oratuko zen etxe hartan hurrengo urteetan, etxe barruko hormen artean.
‎Zuela gutxi ikastetxe bihurtuta eta jesuitek zuzenduta, etxe hura eusten zuten harrizko hormatzarrek ez zuten inoiz jakingo aurpegi zurbil eta malenkoniatsua zekarren mutiko hark eurek iraun zezaketena baino areago betikotzeko patua zekarrela berarekin. Harria baino sendoagoa izango zen ogia oratuko zen etxe hartan hurrengo urteetan, etxe barruko hormen artean. Ez ziren ikasteari ekiteko ohiko datak, ezta orduko garaietarako ere, baina bere osasun makalak behartu zuen neguaren aldirik zorrotzena pasatu arte itxoitera eskolako eginbeharrei lotzeko.
‎Ukuilutik atariko belazeetara eta atariko belazeetatik ukuilura, horixe zen nire ibilbide guztia. Erantsita nengoen etxe hartako hormetara: eulia ezti potearen kristalari erantsita egoten den bezalaxe, berdin berdin.
‎Hala ematen zuela, diot, eta oso ondo esana dago, zeren morroi zaharrak ustekabe bat emango baitzigun behi guztioi, baita La Vacheri ere. Etxe hartako arrarotasunetako bat zen Bizkarroker. Bestea zen txakur eza, Balantzategin ez zegoela txakurrik.
‎Ezta oilo, ardi edo txerririk ere, inolako abererik ez behiaz gainera. Eta arraroa zen halaber etxe hartan segan inork ez jakitea, ez Genovevak eta ez Bizkarrokerrek: biek ere oso antz gutxi zeukaten Pauline Bernardetterekin.
‎balantzategiarra izango nintzen, hantxe pasako nuen nire bizitzaren aurreneko aldia, aldirik garrantzitsuena; bertan geldituko zitzaidan bihotza itsatsita. Nahiz zaharra izan, nahiz etxe hartatik urruti hil behar gaur edo bihar, nire bihotzak Balantzategi maiterako bidea bilatzen du beti, eta auskalo, agian joan ere joaten da haraino ni lo gelditzen naizen bakoitzean. Esaera zaharrak dioen bezala:
‎orduan etorriko ziren mendikoak beren zaldietan, orduan jarraituko genuen La Vachek eta biok Balantzategiko arazoez hitz egiten. Baina, suerteak hala nahi izanda, arazo haiei buruzko zerbait argigarria jakingo nuen arratsalde hartan; gurpilari lokatz izpi batek alde egingo zion, eta izpia, etxe hartako sekretu bat, nire eskuetara etorriko zen. Eta guztia banketea hasi eta berehala gertatu zen, behi batek —beltzen artean gaixo hutsa zen batek, zehazki esateko—, niregana etorri eta pentsu pixka bat eskatu zidanean.
‎" Pedro Mari, arazoak ez dira horrela konpontzen" esatean, isiltasuna lehortea bezala hedatu zen gauzak argi ez azaltzera ohiturik zegoen etxe hartan.
2005
‎Lauaxeta. Egun, kafetegia eta hotela da etxe hura eta Lauaxetaren eskultura du ondoko plazatxoan.
‎Eta xehetasun bat oroitzen zuen, batik bat: bere etxe hartan apenas jaten zutela haragirik, ez behikirik ez oilakirik. Eta ez gurasoak begetarianoak zirelako, bere aitak. Pasaiako portuan lan egiten zuenak, zamaketari gisa?
‎ez baitago onik txarraren bidetik ez datorrenik. Eta ondorioz, halaber, aitak hitza bete, eta oilaskoa jaten hasi ziren aurrerantzean etxe hartan, egun batean bai eta hurrengoan ere bai, hilda gero salda bero. Lehenengo egunetan, egia esan, jan baino gehiago irentsi egiten zuten.
Etxe hartan, ordea, bakoitza bere munduan bizi zen, edo bakoitza bizi zuen bere munduak, auskalo, eta handik etortzen ziren problema asko.
‎Baina etxe hartan Ines zen txikiena eta ahulena, eta guztiok sentitzen ziren hari aginduak emateko moduan.
‎Telebista itzali eta gelaratu zenean, beraz, emaztea ikusi zuen Anbrosiok ohean etzanda, ohi ez bezala, etxe hartan beti baitzen Kontxi lehena jaikitzen eta azkena oheratzen. Begiak itxita zituen, eta lotan zirudien.
‎Pasaiako portuan lan egiten zuen zamaketari gihartsu bezain indartsua, inoiz marinela ere izana, etxeko jauna? Nork zeramatzan, bada, etxe hartan galtzak. Eta orduan, atzapar batekin emazteari lepotik heltzen ziola, bestearekin sekulako zaplaztekoa eman zion.
‎Halakoa izaten zen eguneroko bizitza Marrakex ekialdeko etxe hartan, amak ezer ekartzen ez zuen egunak salbu. Iluntze haietan garrasiak eta oihuak entzuten zituen Rasha gazteak eskaileren goialdean, eta begiak gogor itxi, eta, belarriak ikaraz edo amorruz tapatuta, maindire zaharkituen barman uzkurtzen zen eta negar egiten zuen lo hartu arte; amets egiten zuen, ondoren, eta malkoak aurpegitik zerizkiola esnatzen zen amaren musu sakonarekin.
‎Benetan ezer ez dakiela dirudi. Naroak lehen aldiz sartu du burua etxe hartan. Jakin minez aztertu du, goitik behera, guztiz sartu aurretik.
‎Marisak hiru hilabete eskas egin zituen 200 metro koadroko etxe hartan. Alfer hutsa zela, gauzak lekuz aldatzen zituela, ez zekiela plantxatzen eta mila kexu gehiago entzun behar izan zuen.
‎Banuke, nik uste, bere bi umeekin bizi zen etxe hartaraino iristeko modua. Ongi gogoan daukat helbide hura, Quinconces tik ez urrun.
‎Batzoki atzeko etxe zaharrera eraman gintuen. Etxe hura ezaguna zen herrian. " Paradisua" deitzen zioten.
‎Aurrena Kixmi, gero ni eta Halim azkena. Oin puntetan genbiltzan, etxe hartara gaiztakeriaren bat egitera joango bagina bezala.
‎Bezperako hitzaldiagatik zorionak eman nizkion, eta musu batekin eskertu zidan. Gutxitan joaten nintzen Idoiaren etxera; amaren eta bigarren senarraren arteko harremana ez zegoen unerik gozoenean, inondik ere, eta etxe hartan ez zen giro; hargatik, Idoiak nahiago izaten zuen gurera etorri. Ez zen batere ondo konpontzen aitaordearekin; harroputza irizten zion.
‎Haren jokabideak Ebanjelioko pasarte bat ekartzen zidan gogora, elizan behin baino gehiagotan entzuna; Jesus, parabola batean, gizon zuhur batez mintzo da: gizon zuhurrak harkaitz gainean eraiki zuen etxea; etorri ziren ibaiak, jo zuten haizeek, eta astindu zuten etxe hura, eta ez zen erori, harkaitz gainean oinarriturik zegoen eta; aldiz, beste gizon burugabe batek hondar gainean eraiki zuen etxea; etorri ziren ibaiak, jo zuten haizeek, eta astindu zuten etxe hura, eta baita bota ere, eta hondamendi handia gertatu zen. Adela harkaitz gainean eraikia zegoen, behin baino gehiagotan ikusi ahal izan nuenez; haatik, etxearen alde bat hondar gainean oinarritua ote zeukan susmoa nuen, eta alde hark batzuetan kolokan ipintzen zidan Adelaz nuen irudia.
‎Haren jokabideak Ebanjelioko pasarte bat ekartzen zidan gogora, elizan behin baino gehiagotan entzuna; Jesus, parabola batean, gizon zuhur batez mintzo da: gizon zuhurrak harkaitz gainean eraiki zuen etxea; etorri ziren ibaiak, jo zuten haizeek, eta astindu zuten etxe hura, eta ez zen erori, harkaitz gainean oinarriturik zegoen eta; aldiz, beste gizon burugabe batek hondar gainean eraiki zuen etxea; etorri ziren ibaiak, jo zuten haizeek, eta astindu zuten etxe hura, eta baita bota ere, eta hondamendi handia gertatu zen. Adela harkaitz gainean eraikia zegoen, behin baino gehiagotan ikusi ahal izan nuenez; haatik, etxearen alde bat hondar gainean oinarritua ote zeukan susmoa nuen, eta alde hark batzuetan kolokan ipintzen zidan Adelaz nuen irudia.
‎Bagenekien denok apaiza elizako sakristian gazte taldeekin biltzen zela, mutil bizardun eta neska jeansdun eta kangurudunekin, eta haiei guztiei doktrina erakusten ziela, eta ez preseski Ebanjelioaren bidea. Bestalde, nire maistrak bere etxebizitzan gero eta bisita gehiago izaten zituela ikusten nuen, eta etxe hartan biltzen zirela zenbait zelula, hitz hori geroago ikasiko nuen baina. Noizean behin, norbaitek batzarra deitzen zuen, eta ahoz aho zabaltzen zen deia.
‎Gau batean, Alberto ikusi nuen sartzen, apaiza; hasieran, ez zitzaidan arraroa iruditu, eskolako haurren ekintzak antolatzeko konturen batekin igoko zela pentsatu bainuen, nahiz eta normalagoa izan egunez eskolara bertara joatea, bi maistrekin hitz egitera. Beste maistra, hain zuzen, ez zen etxe hartan bizi; egunero kanpotik etortzen zen. Albertoren zati hura zaila zen puzzlean sartzeko, eta areago, itxaron eta itxaron, goizeko ordu bata jo zidalarik hantxe zelatan.
‎Gainera, Adelaren sexu askatasuna ezagututa, ez zen batere ezinezkoa halakorik gertatzea. Hala ere, etxe hartatik sartzen eta ateratzen ikusi nuela, horixe besterik ez neukan, eta gainerakoak nire aieruak besterik ez ziren.
‎Hamabost lagun guztira. Pentsatu etxe hartan zer behar zen egunero jan ahal izateko.
‎Aita eta bi auzorekin Patzarrenera jo eta han atzeman genian, bai dilindan, sunpurrari lepotik lotua, bere buruaz beste eginik! Etxe hartako ustel urrin tepoa usnatzekoa zian...
‎Berandaren maldan bizpahiru abere bazka poltsatto zeuden eta bizkar zakuan sakatu zituen. Etxe hartarik aldendu zen punpan, erokeriak biderkatzen zion bere zangoen, oinen, besoen, gorputzaren kalipuaz harriturik. Zainetako gaixotasunak alabaina jendea flakatzen zuen, normalitatetik bereizten baina errealitatearen ukimen doloretsua ere eskain ziezaiokeen, jendetasunaren geruzaren azpian ttattit aiduru zegoen kabalatasunaren antzeko zerbait.
‎Martinek etxe hura ahaztu behar zuen, eta probintziara alde egin zuen, fabriketara. Bi urte eman zituen labe artean.
‎Eta nik nola dakit ibilbide luzekoa den ala ez, Sergio, nik nola dakit, zer ari zara alanbre horrekin, eta batez ere, zertarako erosi duzu ogia, nora zoaz ogi horrekin, ez al genuen gaur etxe hartako sarraila hura apurtu behar?
‎Etxe barruan armak garbitu zitezkeen eta untxiak ehizatzeko fusil bat sorbaldan jarrita afaldu ere bai, baina ez zegoen erretzerik. Etxe hartako legeak ulertzea ez zen samurra, egia esan.
‎Beste haur batzuekin gogoratu nintzen. Duela hamar urte guk larrua jotzen genuen etxe hartan –orain larrua jo genuen edo larrutan egiten saiatu berri ginen etxe hartan bertan– baziren ume batzuk goiko pisuan, zalapartari ibiltzen zirenak beti jolasean. Bertigoa ematen zuen haiek orain zein adin izango zuten pentsatze hutsak.
‎Beste haur batzuekin gogoratu nintzen. Duela hamar urte guk larrua jotzen genuen etxe hartan –orain larrua jo genuen edo larrutan egiten saiatu berri ginen etxe hartan bertan– baziren ume batzuk goiko pisuan, zalapartari ibiltzen zirenak beti jolasean. Bertigoa ematen zuen haiek orain zein adin izango zuten pentsatze hutsak.
‎Joaquinek ez zizun deus esan haiei buruz, baina afaltzera geratu zinen egun batean konturatu zinen, hiru haur ere bazirela etxe hartan, eskolatik bueltan etorriak. Gaizki diot, haur haiek ez ziren etxe hartakoak, ondoko etxe txikiago batekoak baizik.
‎Eta arropa lehorrak jantzita alde egin omen zuen su gainekoari sudurra hurreratzeke. Horregatik hil zen Ternuako uretan, laidozko etxe hartara itzuli behar ez izateko. Itsaso hari, inoiz jitoan azaldu zitzaien yate kanadar batek izena emana zion hari, Mateo Taboadaren Itsasoa esan zioten geroztik gure herriko marinelek, bakailaotan ibilitakoek behintzat.
2006
‎Behin koltxoi zikinean etxunda, ha guztia amets gaiztoa baino ez zala biziro deseatu neban. Oharkabean, baina, etxe haretako beste apopilo bat nintzan, eta gainera, gura neban baino arinago ikasten neban.
‎Goiz oheratzen ziran beti. Iluntzean, telebista aurrean emondako kloroformo ordu luzeak nekez jasaten ebezan etxe haretako hustasunean. Oheko erropak jantzi, zein bere aldetik ohera sartu eta mesanotxeko argitxoa biztuteaz batera partida hasteko seinalea be emoten zan.
‎pianorik ez zegoen bizi nintzen etxe hartan
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
etxe 996 (6,56)
Etxe 188 (1,24)
etxean 18 (0,12)
etxera 6 (0,04)
Etxean 4 (0,03)
etxea 4 (0,03)
etxeak 3 (0,02)
etxekoei 3 (0,02)
Etxea 2 (0,01)
etxek 2 (0,01)
etxeko 2 (0,01)
Etxeak 1 (0,01)
Etxera 1 (0,01)
etxearekin 1 (0,01)
etxearen alde 1 (0,01)
etxeek 1 (0,01)
etxeen inguruan 1 (0,01)
etxekoak 1 (0,01)
etxekoek 1 (0,01)
etxetik 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
etxe hura ez 37 (0,24)
etxe hura bizi 30 (0,20)
etxe hura sartu 27 (0,18)
etxe hura egon 23 (0,15)
etxe hura alde 13 (0,09)
etxe hura beste 13 (0,09)
etxe hura atera 11 (0,07)
etxe hura joan 11 (0,07)
etxe hura egin 10 (0,07)
etxe hura bera 9 (0,06)
etxe hura irten 9 (0,06)
etxe hura utzi 8 (0,05)
etxe hura bakarrik 7 (0,05)
etxe hura iritsi 7 (0,05)
etxe hura emakume 6 (0,04)
etxe hura geratu 6 (0,04)
etxe hura jende 6 (0,04)
etxe hura bertan 5 (0,03)
etxe hura biztanle 5 (0,03)
etxe hura gertatu 5 (0,03)
etxe hura gizon 5 (0,03)
etxe hura guzti 5 (0,03)
etxe hura igaro 5 (0,03)
etxe hura jaio 5 (0,03)
etxe hura jaun 5 (0,03)
etxe hura lan 5 (0,03)
etxe hura zer 5 (0,03)
etxe hura atari 4 (0,03)
etxe hura aurre 4 (0,03)
etxe hura azken 4 (0,03)
etxe hura eduki 4 (0,03)
etxe hura eraman 4 (0,03)
etxe hura ere 4 (0,03)
etxe hura erosi 4 (0,03)
etxe hura etxekoandre 4 (0,03)
etxe hura gauza 4 (0,03)
etxe hura goiko 4 (0,03)
etxe hura hiru 4 (0,03)
etxe hura ihes 4 (0,03)
etxe hura itzuli 4 (0,03)
etxe hura jabe 4 (0,03)
etxe hura nagusi 4 (0,03)
etxe hura ni 4 (0,03)
etxe hura oso 4 (0,03)
etxe hura sukalde 4 (0,03)
etxe hura ukan 4 (0,03)
etxe hura zerbait 4 (0,03)
etxe hura andre 3 (0,02)
etxe hura ardura 3 (0,02)
etxe hura ate 3 (0,02)
etxe hura aukeratu 3 (0,02)
etxe hura aurkitu 3 (0,02)
etxe hura berak 3 (0,02)
etxe hura bi 3 (0,02)
etxe hura bila 3 (0,02)
etxe hura bildu 3 (0,02)
etxe hura bizitza 3 (0,02)
etxe hura denbora 3 (0,02)
etxe hura edozein 3 (0,02)
etxe hura eman 3 (0,02)
etxe hura ezin 3 (0,02)
etxe hura gorde 3 (0,02)
etxe hura guraso 3 (0,02)
etxe hura hartu 3 (0,02)
etxe hura haur 3 (0,02)
etxe hura herri 3 (0,02)
etxe hura horma 3 (0,02)
etxe hura ikasi 3 (0,02)
etxe hura izen 3 (0,02)
etxe hura non 3 (0,02)
etxe hura pasa 3 (0,02)
etxe hura poz 3 (0,02)
etxe hura teilatu 3 (0,02)
etxe hura ume 3 (0,02)
etxe hura zaindu 3 (0,02)
etxe hura zor 3 (0,02)
etxe hura > 2 (0,01)
etxe hura abiatu 2 (0,01)
etxe hura aita 2 (0,01)
etxe hura alaba 2 (0,01)
etxe hura anaia 2 (0,01)
etxe hura animalia 2 (0,01)
etxe hura babes 2 (0,01)
etxe hura bakardade 2 (0,01)
etxe hura bat 2 (0,01)
etxe hura begira 2 (0,01)
etxe hura behar 2 (0,01)
etxe hura behintzat 2 (0,01)
etxe hura Hel 2 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia