Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 37

2000
‎Ikusirik ene bizkarra, hain urratua eta hain odoldua Jainkoaren amoreakatik, saindutzat eta heroitzat hartuko ninduten bertze edozein tokitan, baina etxe hartan ez, zeren guztiek ere zorotzat eta burugabetzat jotzen baininduten, itxuraz. Luthertarren edo bertze herese suerte batzuen habia ote zen, bada, zinez, etxe hura ere...?
2001
‎Eta tik tak, tik tak entzun dezake mutikoak, erdi esna ohean geldi dagoela. Bere logelan dago Jonas, bere etxean, baina jadanik etxe hark ez du lehen zuen usaina, orain arrebatxoarena besterik ez baita nabarmentzen han. Eta arraroa iruditzen zaio usain hori Jonasi, nahiz eta bere arrebatxoa asko maitatzen duen.
2003
‎Egunoro alkondaräa aldatu eta korbata apainekin korapiloa egin, egunoro zapata garbitzaileari oinetakoak ispilua bezela ipinierazo, eta beti jantzirik dotoreenak janzten zituan. Etzan jaten gaizki etxe hartan ez, bainan berak, tripazai handiak, beti ekartzen zuan zerbait bazkariaren osagailu bezela: nahiz oilasko bat, nahiz kilo bat marrubi, nahiz kilo erdi angula, nahiz beste gauzen bat.
‎Hasieran denboraldi bateko ezkutaldia zena, luzatzen hasiko da. Etxe hartan ez da egunkaririk sartzen, irratietan arras gauza kontrajarriak kontatzen dituzte; ez dakite, beraz, zein aterako den garaile, baina jakinda ere ez lukete asmatuko protagonistari zer komeni zaion, alde batekoentzat desertore baita eta besteentzat etsai. Kupeletik atera eta etxeko sotoan prestatuko du bizilekua.
2005
‎Bezperako hitzaldiagatik zorionak eman nizkion, eta musu batekin eskertu zidan. Gutxitan joaten nintzen Idoiaren etxera; amaren eta bigarren senarraren arteko harremana ez zegoen unerik gozoenean, inondik ere, eta etxe hartan ez zen giro; hargatik, Idoiak nahiago izaten zuen gurera etorri. Ez zen batere ondo konpontzen aitaordearekin; harroputza irizten zion.
2010
‎Nahiko lasai egon nintzen poliziak etxean egon ziren bitartean, baina bakarrik geratu nintzenean hasi zitzaizkidan nerbioak dantzan. Etxe hartan ez geneukan telefonorik, eta garai hartan ez zegoen sakelakorik. Ordua bete baino lehen Eva Forest agertu zen.
‎Atea irekitzean Sara Xian izan zen aurkitu nuen lehenengoa. Ikusten zen etxe hura ez zitzaiola arrotza, naturaltasun osoz bultzatu baitzuen atea kabina barrutik ateratzeko. Ni ikustean, ordea, moztuta gelditu zen, amak ezezagun bat aurkituko zuela abisatu ez balio bezala.
‎Auto barruan gelditu bazen, axolarik ez. Baina bidean galdu bazuen, edo bailaran bertan, eta patruilaren batek aurkitzen bazuen, etxe hura ez zen hain babes ona izango. Patruiletan zebiltzan asko nekazariak ziren, bazuten gordelekuen berri.
2011
‎Erran nahi baita etxe hartan ez zela, gerran gertatzen ari zenari buruz, inor mintzatzen, osaba Luis izan ezik.
2012
‎Janamari zena gogoan. Urkoiko plaza etxe hura gabe ez da gehiago ene haur denborako mundua. Haurreri itzuli moldean saiatu nintzan horren kondatzea Urkoiko hizkuntzan.
2013
‎Altzariek enbarazu egiten zuten, arnasketa galarazten, ondoeza areagotzen. Etxe hark ez zeukan arimarik. Versusen arazoa ez zen horror vacui a, bakardadeak eragiten zion izua baino.
2014
‎Ibonek eta Irenek Alangobarriko etxea erosi baino bi urte lehenago, elizgizon bat epaitu zuten Ruandan. Familia tutsi batek lau seme alaba utzi zizkion elizgizonari masakreen sasoian, etxean gordetzeko, babesteko, sinisten zuten etxe hartan ez zutela problemarik izango. Alde egin zuten gurasoek gero, seguru zekiten guztiak hilko zituztela bestela.
2015
‎Aita amek bajutik egiten zuten berba elkarrekin, bekozkoa ilun. Harrezkero etxe hartan ez zen politikaz hitz bakar bat ere entzun, baina Julienek ia nahiago zituen lehengo ika mika zaratatsuak, handik aurrerako hileta giro goibela baino. Hutsune handia geratu zen etxean Jabier joan zenean.
‎15 Etxe hura ez zen nahikoa, baina harekin batera beste bat emango ziguten; dena dela, ez zegoen bata bestearekin gu ongi kokatzeko eran. Azken batean, hartaz ematen zizkidaten albisteengatik, nik erostea gauzatu zedila nahi nuen, baina ez zuten nahi izan jaun haiek, aurretik nik ikus nezala baizik.
‎Hala ere, gure Jaunak nahi duenerako ezinezkorik ez denez gero, Haren Maiestateak agindu zuen egundo izan ez zena orain izan dadila. Nik horren berri jakin nuenean, uste dut kezka izan nuela; izan ere, San Joseren fundazioan esan zenez, etxe hura ez zegoen fraideen eskumenean, esandako arrazoiagatik. Bi gauzaren beldur izan nintzen:
‎5 Harriturik nago, nola ez dagoen Ameriketatik inolako mezurik nire nebarentzat (zeruan gerta bedi); ezinezkotzat dut gutxienez gutunak ez jasotzea. Jakinaraz biezat noiz doan itsas ontziteria eta gogoan duen Segoviatik idatzi niona, hau da, informa zedila Erregeen Hiriko bati buruz, bizi ote den Salamancako zaldun bat, Diego López Zuñiga; eta hila balitz, bi lekuko bila zitzala horretaz fede emateko, hura baita Salamancako mojentzat etxea saldu behar diguna; ez dute inolako etxerik, eta beldur naiz etxe hura ez ote den desegingo arrazoi horrengatik.
‎4 Beste gutunean Ameriketako arazoaz ari zen berorren agurgarritasuna; poztu naiz horretaz ardura handiaz jardungo duena han izateaz, Salamancako etxe hark ez baitauka beste konponbiderik; eta orain dauden etxetik irteteko epea amaitu aurretik ez badator, estualdi handian ikusiko genituzke geure buruak. Horregatik, Jainkoarren, berorren agurgarritasunak egin ditzala ahaleginak, agiri hau emateko, hor baitoa egin zen etxe horren salmentaren hitzarmena; eta agiriaren hartzaileak hilak balira, idatz diezaiela aipatzen dituen pertsona horiei, negozia dezaten; eta gutunak bitarteko horiei zuzenduak badira ere, hauek ere har dezakete beren gain eginkizun hori, eta, beharbada, hartu behar zukeenak baino gogotsuago eta albait lasterren bidali digute erantzuna, asko doakiguna baita.
‎Nahiko pobrea izango da, lehiarik ez zaiolako faltako. Berorren aitatasunak eta aita Nicolaok hain laster bakarrik uztea nahiko arrisku gertatu behar zaio, eta Pastranako etxe hura ez du gogoko izango, nire iritziz. Zama handi bat kendu zait gainetik.
2016
Etxe hura ez zela neurea sentitu nuen bat batean. Hala kontatu diot irakasleari.
2017
‎Frogak argiak ziren: azken bularretakoa ere eraman zuen, ertzainen esanak, hitzez hitz?; etxe hartan ez zen emakume arrastorik ere geratu.
2018
‎Oso bitxia zen, baina egiten zizkidan eta ez zizkidan guztiak jasan egiten nizkion. Orain dela astebete, hau da, joan zen larunbatean, errieta osoan igaro zuen goiz guztia (ez zen dendara joan), eta etxe hartan ez nuela denbora gehiago pasako pentsatzen jarrita nengoen. Arratsaldean egunero bezala kalera irten nintzen berari baimena eskatu ondoren:
‎Nola egin zezakeen Martari abisatzeko? Bakarrik egotea sei pertsona bizi ziren etxe hartan ez zen alferrik galtzeko aukera. Iratxek ez zuen gau osoan lo egin, beraz ziur zegoen goiz osoa lo emango zuela, bezperan egin zuen bezalaxe.
‎Nola egin zezakeen Martari abisatzeko? Bakarrik egotea sei pertsona bizi ziren etxe hartan ez zen alferrik galtzeko aukera. Iratxek ez zuen gau osoan lo egin, beraz ziur zegoen goiz osoa lo emango zuela, bezperan egin zuen bezalaxe.
‎Ez da oroitzen etorri zen egunean korridorerik igaro zuen, beste aterik ba ote zegoen bidean. Baina, hala susmatzen du, etxe hartan ez da leku askorik egongo. Olivierrek ondoko gela batean tapakiak lurrean jarrita lo egingo duela ondorioztatu du komedianteak.
2019
‎Rodinenera joan nintzen lehenbiziko aldian, ohartu nintzen etxe hura ez zela ezertxo ere harentzat, premia triste bat baino ez: hotzetik babesteko leku bat, lo egiteko teilatupe bat.
2020
‎Laurent andrea alarguna zan, bereala jakiñarazi zionez. Etxe hartan ez zan biez kanpo besterik iñor izango; eta bi estaien nagusia, Dumoulin jauna, merkataria, La Louvière' n bizi zan, eta oso bakanka azaldu ohi zan.
‎Poliziak esaten du etxe hartan ez zuela, gure kasuari dagokionez, pistarik aurkitu.
‎Etxea orain ez da oso garbia egoten zeren Lorrainek egun osoko lana aurkitu baitu hotelean eta ez dute haren ordekorik hartu. Lorraine gabe, etxe hura ez da leku atsegina bizitzeko. Batzuetan Marianne Dublinera joaten da egun pasa, eta Joanna eta biak Hugh Lane inguruan paseatzen ibiltzen dira beso gorritan, ur botiletatik edanez.
‎Baina hamar eta zortzi urteko neskatoen aurrean ezin, ba, oraindik horrelako konturik aipatu. Bestalde, etxe hartan ez ziren onartuak printzeen, erregeen eta handikien ipuinak, ezta lamienak ere. " Gure modukoen etxeetan ez da komeni txotxolakeriarik buruan sartzerik.
2022
‎Bazuen postu handia eta ibiltzen zen eskuin ezker, Parisen eta bertzeetan, eta bazuen aski, baina, hala ere, maite zuen gauzak xerkatzea, eta hala egin du pilota egiteko makina hori. Horretarik partitu da ene afera, zeren haurrak handitzean etxe hartan ez zuten ene beharrik, baina nagusiak galdetu ninduen ea nahi nuen lan egin pilota munduan. Berezia izanen zela lan hura.
‎Azenarik ez zuen ezer berezirik espero. Uste zuen etxe hura ez bazen, hurrengo batean neguan bertan lortuko zuela. Une hartan ez zekien etxe on bat aurkitzea ez zela hain erraza.
‎Alferrik arduratzen zen. Etxe hartan ez zen deus bizirik: usoen marrumarik ez teilatupean, saguen korrikarik ez hormetako zuloetan.
‎" Ez nekien nolako lana izanen nuen. Beran gustura egona nintzen lanean, baina etxe hura ez zen niretzako modukoa, hagitz triste nengoen han. Senar emazteek ez zuten elkar ongi hartzen, ez ziren moldatzen, eta hura ere inoiz ikusi gabea nintzen ni.
‎Jaume presondegian itxi zutenetik egun gutxi batzuetara agertu zen katu nabarra. Etxe hartan ez ziren katuen ez esker txarreko animalien lagunak. Bertan bizi zelarik, perdigoi eskopeta batez egiten zien tiro Jeneralak katuei, eta haginkada batez irekitzen zituen Pinsok, harrapatuz gero, eta hezur guztiak banan banan ateratzen.
2023
‎Pozaren ekonomia bat egiten da sarri, anbiente tristeetan, jakituriak gaiztakeriarekin eta mespretxuarekin lotura duela uste dutenen sintonietan. Baina Prado kaleko etxe hartan ez, liburu bateko paragrafo bat munduko pasarte goren gisa ospatzen zen, eta solasaldi bat eteten zen ahots gora irakurtzeko, ala lagunak bidalitako posta elektroniko batek solaskideak pantaila baten aldamenera zeramatzan, Mishima, Pamuk, Hrabal, telebistako albistegia ikusi eta komentatu, El País.
‎Ama hil eta gero, baina, matriarkatuaren topikoei men egin nahiko baliete bezala, etxe hura ez zen jada etxe. Ama zenaren ahizpa bat, izeba Doro, etorri omen zen familia gobernatzera, baina esperimentua ez zen ondo atera, nonbait.
‎Leher gaizto egin zuten orduan emakumeek barrez, oihu, garrasi eta txaloen artean, hain harrabots eta burrunba handian non goiko solairura iritsi baitziren kalapita haren oihartzunak; bertan zetzan Margarida, muturturik, etxe hartan ez baitzen atseden hartzeko betarik. Batzuk zirela eta besteak zirela.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia