Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 3

2000
‎" Ene bigarren amorioa mendozatarren etxeko zaldizaina eta palaferneroa izan zen; nik ez dakit zinezkoa edo despit hutsezkoa izan zen amorio hura —zeren bainekien ezen amorio hark amari min emanen ziola, eta ni aldi hartan amaren kontra bainengoen, bekoz beko—, baina kontua da ezen harekin amorostu nintzela, burua galdu arte. Burua galdu arte erran dizut eta ongi erraiten ari natzaizu, zeren jakizu ezen egun batean ama sutan jarri zitzaidala eta erran zidala etxe hartan berak manatzen zuela eta berak deliberatuko zuela norekin ezkonduko nintzen ni eta norekin ezkonduko ziren bertze bi ahizpak, eta nik ihardetsi niola ezen, orduan, mendozatarren zaldizainarekin ihes eginen nuela. Eta, uste nuenean belarrondoko bat emanen zidala, zeren lehendanik ere bere onetik kanpoan baitzebilen ama historia harekin, zaldizain hura hutsaren hurrengoa zelakoan osoriotar batentzat, aitzitik, ihardetsi zidan:
2011
‎–Puntu hori ez diet inoiz sinetsi, denok ekologista izan gaitezkeela; nik birziklatzen badut beste norbaitek produzitzen jarrai dezan da, eta ez nago prest Coca Colaren zabor biltzailea izateko, ez nago prest oro har zabor biltzaile izateko?. Denbora luzez egon zen egoitzari begira (sabai altuak, pareta zuriak, altzari gutxi, egurrezkoak, eta isiltasuna, bigarren solairuko logeletara igotzeko eskaileraren ondoan tximinia bat, egongelari begira, sukaldearen egoitza berean; beretzat erosi zuten etxe hura berez, senarrak nahiago zituen mendi irteerak, aldapa handirik gabeak); zer kendu eta zer jarri irudikatuz aritu zen, zer jarrik umorea hobetzen zion, zer kenduk ere bai, baina gutxiago, iragana konbokatzea bezala baita objektuotan pentsatzea, eta lehenbailehen garbiketa egin behar zuela erabaki zuen, zer jarri baizik ez pentsatzeko. Ispilu handi bat adibidez;, neure buruari etengabe begiratzeko asmoa nuen?.
2023
‎Eta protesta egiten zuen Estevek, nazkaturik zegoelako, berak ere gerrara joan eta frantsesen edo behar zenaren aurka borrokatu nahi zuelako. Eta etsia hartzen zuten bi mutilek, ezkutuko etxe hartan beren garaiko gudu garrantzitsuenak huts egiten ari zirelako. Eta esan ere egiten zuten etxe higuingarri hartan, gizon bilakatu orde, adingabe iraungo zutela betikoz, hau eta beste eginez, agindu egiten baitzien euren amak, egizue hau, egizue hori, oraindik ere haurretan baleude bezala, eta errieta egiten zien, eta kargu hartu, eta jo ere egin zituen halako batean, bi ttikiekin Àngelaren inguruan belauniko jarri zirelarik.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia