2015
|
|
Gela argi dago, baina berak ez du argitasun hartaz gozatzen, beraiek soilik ikusteko begiak itsutzen dizkioten eragozpenengatik edota piztia eta animalia kontuengatik. Uste dut horrela izango dela, egoera txarrean
|
egon
ez arren, munduko gauzetan hain sartua eta ondasun, izen on eta harreman kontuetan hain murgildua egonik, esana dudanez?, egiaz ikusi nahi lukeen eta haren edertasunaz gozatu nahi lukeen arren, ez diote uzten, eta ez dirudi hainbeste oztopotatik aska daitekeenik ere. Eta bigarren egoitzetara sartu ahal izateko benetan komeni da, bakoitza bere bizieran, beharrezkoak ez diren gauza eta harremanak alde batera uzten ahalegintzea; egoitza nagusira iristeko hori hain garrantzitsua izanik, hori egiten hasten ez bada, ezinezkotzat jotzen dut; are gehiago:
|
|
3 Lehenengo liluramendu era arima, otoitzean
|
egon
ez arren, oroimenera etorri zaion edota Jainkoagandik entzun duen hitzen batez ukitua dagoenean gertatzen da; orduan, dirudienez, Haren Maiestateak arimaren barrutik hazi eragiten du dagoeneko aipatua dugun txinparta, arima beraren desiraz hain aldi luzean sufritzen ikusi duelako errukiak eraginda, eta fenixa bezala oso osoan kiskalia izanik, eraberritua geratzen da eta, sinets daiteke kristau pi...
|
|
Egia da honelako gainezkaldibatean Jaunak halako eran lan egin dezakeela ariman, non arimari lan gutxi gelditzen baitzaio perfekzioa lortzeko; izan ere, inork ezin izango du sinetsi, hortik ibilia ez bada, Jaunak hemen ematen diona, ez baitago honaino irits daitekeen gure aldetiko ahaleginik, nire iritziz. ..., otoitzari buruz idatzi dutenek dioten bezala, hasierako eta tarteko etapak gaindituz, ez direnik iritsiko lan handi handiekin perfekziora eta sorkarietatik askatzera; baina ez hain epe laburrean, Jaunak hemen, guk ezer egin gabe, egiten duen bezala eta erabaki sendoz ateratzen du arima lurretik eta han dagoen guztiaren gain nagusitza ematen dio, arima honetan nirean baino merezimendu handiagorik
|
egon
ez arren, eta ezin esan gehiago, nirean ez baitzen ia batere.
|
|
9 Zergatik egiten duen hori Haren Maiestateak? Nahi duelako, eta nahi duen eran egiten du, eta arimarengan prestaerarik
|
egon
ez arren, prestatu egiten du, Haren Maiestateak ematen dion ondasuna hartzeko. Beraz, ez ditu beti ematen baratzea ongi lantzean merezi izan dutelako, gauza guztiz ziurra izan arren hau ongi egiten duena eta sorkarietatik askatzen saiatzen dena ez duela uzten gozotasunik gabe?, baina haren nahia da noizbait beraren handitasuna agertzea lur elkorragoan, esana dudanez, eta on guztirako prestatzea, honezkero lehenago bezala Jainkoa irainduz ezin bizi daitekeela emateraino.
|
|
4 Bada, esan dudanez, hau behin eta berriro kontatu badut, Jainkoaren errukia eta nire esker gaiztoa agerian geradaitezen izan da; eta bestea, Jainkoak otoitza gogoz egiteko prestatzen duen arimari, hau horretarako behar den bezalako jarreraz
|
egon
ez arren, zein on handia egiten dion uler dadin; eta azkenera arte horretan irauten baldin badu, bekatuak eta deabruak jartzen dituen tentaldi eta era guztietako erortzeak gorabehera, azken batean ziurtzat dut Jaunak onik ateratzen duela, orain, dirudienez, ni neu atera nauenez.
|
|
Hau argi ikusi dut neugan, eta ez dut ikusten, ene Egilea, zergatik mundu guztia ez den heltzen Zugana adiskidetasun berezi honen bidez: gaiztoak, zure izaerakoak ez direnak, on bihur ditzazun, besterik ezean Zu egunero bi orduz beraiekin izan zaitezela ontzat ematearekin, beraiek Zurekin
|
egon
ez arren, nik egiten nuenez, arduren mila itzulbirekin eta munduko pentsamenduekin baizik. Hain adiskide onarekin egoteko egiten duten ahalegin honengatik, hasi berritan, eta batzuetan geroago ere bai, gehiago ezin dutela izaten duzu kontuan; deabruak behartu egiten dituzu, Jauna, haiei eraso ez diezaieten eta haien aurka egunean baino egunean indar gutxiago izan dezaten, eta haien eskuetan jartzen dituzu mendera ditzaten.
|
|
Hau goizean gertatu zen. Arratsaldera arte geratu beharra izan zuten, eta beraren aitor entzuleari eta aita frai Domingo maisuari, nire aitor entzulea zen domingotarrari, dei egitera bidali zituzten; hasieran aipatu dut hau, une hartan ni hemen
|
egon
ez arren. Aita hau berehala konturatu zen Jaunaren espiritua zela eta, ahaideekin gorriak ikusi bazituen ere, asko lagundu zion (horrela jokatu lukete Jauna zerbitzatu nahi duten guztiek ere, arima bat Jainkoak deitua dela konturatzean; ez liokete begiratu behar hainbeste giza zuhurtziari!), eta hitzeman zion beste egun batean itzul zedin lagunduko ziola.
|
|
12 Haiek, ez dakit zer egunetatik, eskumikua bidali ziguten mezarik eman ez zedin monasterioa egiteko dokumentuak erakutsi arte. Nik leun leun erantzun nien agintzen zutena egingo nuela, hartan obeditzera behartua
|
egon
ez arren. Eta on Pedro Manriqueri, aipaturiko zaldunari, eskatu nion, haiei hitz egitera eta dokumentuak erakustera joan zedila.
|
|
1. Ez uste izan, ene alaba, bat egitea nire ondo ondoan egotea denik, iraintzen nautenak ere halaxe baitaude, ni maite izan ez arren; ez datza otoitzeko gozotasun eta gustuetan, goi gradukoak badira eta nireak badira ere; askotan horiek bitartekoak dira arimak erakartzeko, grazian
|
egon
ez arren?. Espiritua goi goian nuela nengoen ni hau aditzen nuenean.
|
|
–Oi Ama, pentsatzen ari naiz ni orain hemen hilko banintz, zer egingo zenukeen zuk bakarrik??. Hori gertatuko balitz, gauza gogorra litzateke; eta horretaz pixka bat pentsatzen hasi nintzen, eta baita beldurtzen ere; izan ere, gorpuek, nik beldurrik ez badiet ere, bihotzeko ahultasuna sortzen didate, bakarrik
|
egon
ez arren. Eta kanpai hotsak lagundu egiten zuen horretarako, bada, esan dudanez?
|
|
12 Orain hitz egin dezagun Joana andereaz, nire ahizpa maiteaz, azken batean, egia esateko, nire gogoan
|
egon
ez arren, hura Jainkoari gomendatzen dut berorren maila berean. Mila aldiz muin egiten dut berorren eskuetan, hainbesteko mesedea egiten didalako.
|
|
Eta, mesedez, esan gure aitari zain dezala bere burua, eta tratu ona eman, hartu kontuan berrogei dukatak, eta ez izan inozoa; egin beza esaten diodan hau, eta garraio kostua ere ordainduz joango da, nik jakingo baitut hemen. Guztiei eskatzen Jainkoari berorren alde erregutzeko, haiei eskatu beharrik
|
egon
ez arren.
|
|
Jainkoari poz emateko egin behar dudanera itzuliz lortzen dut erremedioa; eta Haren Maiestatea bitartean sartuz, haren alde buru eta bihotz ekingo nioke lanari; bestela, badiotsot berorri, ez niokeela inolako eragozpenik jarriko bidean; izan ere, hura berorren etxetik kanpo ikusteko nuen gogoa hain handia izanik, horrek ematen zidan poza askoz ere handiagoa zen haren sufrimendua baino. Eta, beraz, arren eskatzen diot berorri, gure Jaunaren maitasunagatik, egin diezadala berorren etxean berriro ez hartzeko mesedea, erreguak eta dituen premiak gorabehera, ni bakez izan nadin; izan ere, berorrekin egotearen kontuan, hura zoraturik dago, beste gauza batzuetan
|
egon
ez arren, nik adituengandik baitakit hori gerta daitekeela. Eta Sernak ez du horretan zerikusirik (hara joatea buruan ez zuenean ere, gauza bera egin nahi baitzuen), beraren gaixotasunak baizik; eta, egia esan, beldur handia nuen gehiegikeriaren bat ez ote zen gertatuko.
|
|
Atsegin handia hartu zuten, udan eguzkitara irteten diren sugandilak besterik ez baitziruditen. Egia da asko ikusi dutela han; eta hemen, hamaika gela izan ezik, beste ezer amaiturik
|
egon
ez arren, urte askoan ongi bizi izateko eran dago, gehiago ezer egin gabe ere.
|
|
3 Osasunez hobeki egoten hasi naiz, guztiz ongi
|
egon
ez arren. Oso pozik nago geure etxeaz, oso alaia baita.
|
|
Uste du ez dagoela gehiago desiratzerik. Ahalmenak bare bare daude eta ez lukete zirkinik egiterik ere nahi; maitatzeko guztia zaiela oztopo dirudi, [ahalmenak] guztiz galduak
|
egon
ez arren; izan ere, badaki noren ondoan dauden, biak aske daudela. Borondatea da hemen gatibu dagoena, eta horrela egonik izan dezakeen pena bakarra berriro askatasuna izatera itzuli behar duela ikustea da.
|