2015
|
|
2 Noizbehinka gogora etortzen zait emakume santu haren kexua, Martarena, ez baitzen kexatzen bere ahizpaz soilik; ziurtzat dut, Zu beraren nekeaz mintzen ez zinelako irudipena eta bera Zurekin egon nahiz ez
|
egon
ez zitzaizula axola, hori zela haren kexarik handiena. Beharbada, bere ahizpa bezain maite ez zenuela begitanduko zitzaion; honek sentimendu biziagoa sortuko zion, berak hain maite zuenaren zerbitzuan lan egin beharrak baino, maitasunak lana gozo bihurtzen baitu.
|
|
Badirudi zentzugabekeria bat diodala; izan ere, gaztelu hau arima bera bada, argi
|
dago
ez dela horra sartu beharrik, bata eta bestea gauza bera direnez gero; erokeria litzatekeen bezala gela barruan dagoen bati barrura sartzeko esatea. –Baina egotetik egotera alde handia dagoela jakin behar duzue; arima asko gazteluaren inguruan gelditzen dira, gazteluzainak egon ohi diren lekuan, eta ez dira batere arduratzen barrura sartzen, eta ez dakite hain toki zoragarrian zer dagoen, ez nor dagoen barruan, ezta nolako gelak dituen ere.
|
|
Gela argi dago, baina berak ez du argitasun hartaz gozatzen, beraiek soilik ikusteko begiak itsutzen dizkioten eragozpenengatik edota piztia eta animalia kontuengatik. Uste dut horrela izango dela, egoera txarrean
|
egon
ez arren, munduko gauzetan hain sartua eta ondasun, izen on eta harreman kontuetan hain murgildua egonik, esana dudanez?, egiaz ikusi nahi lukeen eta haren edertasunaz gozatu nahi lukeen arren, ez diote uzten, eta ez dirudi hainbeste oztopotatik aska daitekeenik ere. Eta bigarren egoitzetara sartu ahal izateko benetan komeni da, bakoitza bere bizieran, beharrezkoak ez diren gauza eta harremanak alde batera uzten ahalegintzea; egoitza nagusira iristeko hori hain garrantzitsua izanik, hori egiten hasten ez bada, ezinezkotzat jotzen dut; are gehiago:
|
|
10 Hemen egoitza honetan dagoen aldea esandakoa da: ia inoiz ere ez
|
dago
ez lehortasunik, ezta gainerako guztietan noizbehinka izaten ziren barruko nahasmendurik ere, baizik eta arima ia beti baretasunean dago; ez dago deabruak mesede hain goren hau imita dezakeen beldurrik; sen batean dago, ordea, Jainkoa delako ziurtasunaz; izan ere, esanda dagoenez, ez zentzumenek ezta ahalmenek ere ez dute hemen zerikusirik, Haren Maiestatea agertu baitzitzaion arimari eta berarekin sarrarazi baitzuen, nire ustez, deabrua sartzen ausartuko ez den eta Jaunak utziko ez dion lekura; eta hemen arimari egiten dizkion mesede guztietatik bat ere ez da, esan dudanez?
|
|
Lotara joan daitezen ote da? Ez, ez, ez!, haiekin sufritzen zegoenean baino gerra handiagoa egiten baitie handik, ezer egin gabe
|
egon
ez daitezen ahalmenak eta zentzumenak eta gorputzezkoa den oro; izan ere, orduan ez zen konturatzen zein irabazi handia ziren nekeak, beharbada, haiek izango baitziren Jainkoak arima haraino ekartzeko bideak, eta nola lagun duenak ematen dizkion inoiz baino askoz ere indar handiagoak. Izan ere, hemen santuekin santuak izango garela badio Davidek, ez da izan behar zalantzarik:
|
|
1 Era askotara komunikatzen da Jauna arimarekin agerkari hauetan; batzuetan, arima samindurik dagoenean; beste batzuetan, neke handiren bat gainera etorri behar zaionean; beste batzuetan, Haren Maiestateak harekin batera atsegin hartzea eta hari atsegin ematea nahi duenean. Ez dago bakoitzaren zehaztapen gehiagoeman beharrik, bide honetan dauden diferentzietako bakoitza, nik ulertzen dudan heinean, aditzera ematea baita asmoa, ene ahizpak, uler dezazuen nolakoak diren eta nolako ondorioak uzten dituzten; irudipen bakoitza ikuskaria delakoan
|
egon
ez zaitezten, eta egiaz ikuskaria denean, litekeena dela kontuan hartuz, asaldaturik ibil ez zaitezten ezta nahigabeturik ere, deabruak asko irabazten baitu eta atsegin handia hartzen baitu arima bat nahigabeturik eta ezinegonik ikusten duenean, oso osoan maitatzeari eta Jainkoa goresteari emanda egoteko eragozpen dela ikusten duelako.
|
|
Egia da oraingoan konortea galdu zuela guztiz, indar handiaz etorri zitzaiolako (eta hitz egiten ari zela, Pazko Piztueraz, azken egunean, eta Pazkoaldi osoa hain lehortasun handiaz egonik, ia Pazkoaldia zenik ere ez zekiela), bizia amaitzen ez zelako hitz bakar bat entzuteaz besterik gabe. Ez
|
dago
ez hari kontra egiterik!, sugarretan sarturik, suak erretzeko berorik ez dezala izan nahi izatea bezala da. Ez da disimuluan, ingurukoak zer arriskutan dagoen konturatu gabe, igaro daitekeen sentimendua, barrukoaren lekuko izaterik ez badute ere; egia da, nolabait lagun egiten diotela, itzalak balira bezala, eta lurreko gauza guztiak ere halakoxeak iruditzen zaizkio.
|
|
3 Lehenengo liluramendu era arima, otoitzean
|
egon
ez arren, oroimenera etorri zaion edota Jainkoagandik entzun duen hitzen batez ukitua dagoenean gertatzen da; orduan, dirudienez, Haren Maiestateak arimaren barrutik hazi eragiten du dagoeneko aipatua dugun txinparta, arima beraren desiraz hain aldi luzean sufritzen ikusi duelako errukiak eraginda, eta fenixa bezala oso osoan kiskalia izanik, eraberritua geratzen da eta, sinets daiteke kristau pi...
|
|
5 Izugarria diot, mila urte bizi izanda eta halakoa gogoan sortarazten eginahalak eginda ere, pertsona batek imajina dezakeenik ederrena eta atseginik handienekoa izan arren (gure irudimen nahiz adimenean sar daitekeen oro baino haratago doalako), haren presentzia hain da gorentasun bikainekoa, non arima izu ikara handiak hartzen baitu. Hemen ez
|
dago
ez, inork esan gabe nor den nola dakien galdetu beharrik, zeru eta lurraren Jaunak ongi ezagutarazten baitu bere burua; lurreko erregeek ez dute halakorik egingo, beraiek bakarrik gutxitzat hartuak baitira, beraiekin batera segiziorik ez badute, edota nor diren esaten ez badute.
|
|
14 Kontuan hartu behar duzue, lehen egoitza hauetara ia batere ez dela iristen oraindik Erregea dagoen jauregitik irteten den argirik; izan ere, [egoitza hauek] arima bekatuan dagoenean bezain ilunduak eta beltzak ez badaude ere, nolabait ilundurik
|
dago
ez ikusteko, bertan dagoenak ez ikusteko, esan nahi dut, eta ez gelaren erruz, ez dakit nola esan?, baina berarekin batera sartu ziren suge, sugegorri eta gauza pozoitsuekin, ez diote uzten argiari erreparatzen.
|
|
14 Kontuan hartu behar duzue, lehen egoitza hauetara ia batere ez dela iristen oraindik Erregea dagoen jauregitik irteten den argirik; izan ere, [egoitza hauek] arima bekatuan dagoenean bezain ilunduak eta beltzak ez badaude ere, nolabait ilundurik dago ez ikusteko, bertan
|
dagoenak
ez ikusteko, esan nahi dut, eta ez gelaren erruz, ez dakit nola esan?, baina berarekin batera sartu ziren suge, sugegorri eta gauza pozoitsuekin, ez diote uzten argiari erreparatzen.
|
|
haietako batzuk esango ditut, eta lehenik, ia beti honen aurretik hasten den beste otoitz era bat, eta beste leku batzuetan honetaz hitz egin dudalako, gutxi esango dut. Bildutasun bat, hau ere naturaz gaindikoa delakoan nago, izan ere, ez da ilunpean
|
egotea
ez begiak itxita, ezta ez datza kanpoko ezertan ere, begiak ixtea eta bakardadearen desira, nahi gabe gertatzen direlako; eta artifiziorik gabe, esandako otoitzerako eraikina landuz doala dirudi; izan ere, zentzumen hauek eta kanpoko gauzek ahalmena galduz doazela dirudi, arimak galdua zuen berea berreskura dezan.
|
|
Eta kontua da, batzuk, penitentzia handiengatik eta otoitz eta lo galduengatik eta bestela ere bai, izaera ahulekoak direla; atseginen bat edo beste izandakoan, berezko izaera hari loturik geratzen zaie eta, barruko nolabaiteko poza eta kanpoko erortze eta halako ahulezia sentitzen dituztenez gero, espirituala deitzen dioten lokartzeren bat gertatzen denean, esandakoa baino pixka bat gehiago dena, bata bestea bezalakoa delakoan daude eta beren burua hartan murgiltzen uzten dute. Eta zenbat eta gehiago utzi beren burua hartan, gehiago murgiltzen dira, berezko izaera gehiago jotzen duelako ahuleziak, eta beraiei liluramendua iruditzen zaie; nik, berriz, buruko nahasmendua deitzen diot, han denbora galtzen eta osasuna hondatzen
|
egotea
ez baita horixe baino besterik.
|
|
han geure izaerak berak ere noizbait engaina gaitzakeelako; izan ere, gauza pozoitsuek sarrera handirik izan ez arren, sugandilatxo batzuk bai, lirainak direnez gero, nonahi sartzen dira; eta kalterik egin ez arren, batez ere jaramonik egiten ez bazaie, esan nuen bezala, irudimenetik eta esandakotik datozen pentsamendutxoak direlako, hala ere gogait eragiten dute askotan. Hemen, sugandilak lirainenak izanda ere, ezin dira sartu egoitza honetan; izan ere, ez
|
dago
ez irudimenik, ez oroimenik eta ezta adimenik ere ondasun hau eragotz dezakeenik. Eta ausartuko naiz baieztatzen, Jainkoarekiko egiazko bat egitea bada, ez duela sartzerik deabruak ezta inolako kalterik egiterik ere; izan ere, Haren Maiestatea arimaren muinetik hain hurbil eta hain elkartua egonik, ez da ausartuko hurbiltzen ezta ez du izango sekretu honen berri ere.
|
|
Nik ez dut esaten une hartan ikusi zuenik, gero argi ikusten duela baizik; eta ez ikuskaria delako, ariman geratzen den ziurtasuna delako baizik, Jainkoak soilik ezar dezakeen ziurtasuna. Nik ezagutzen dut pertsona bat, Jainkoa gauza guztietan presentziaz, ahalmenez eta izaeraz
|
dagoela
ez zekiena, Jainkoak egin zion mesede hauetako batetik bete betean sinestera etorri zen arte, eta hala, aipatuak ditudan erdi letradun bati galdetu zion nola zegoen Jainkoa gugan (honek, Jainkoak aditzera eman aurretik pertsona hark zekien bezain gutxi, zekien) eta graziaren bidez zegoela soilik erantzun bazion ere, hark egia ongi finkatua zuen eta ez zion sinetsi; beste batzuei galdetu zien eta ...
|
|
1 Uste dut tximeletatxo honek zertara joko duen eta non pausatuko den ikusteko gogoaz zaudetela; bada, argi
|
dago
ez dela pausatuko espirituzko gozotasunetan ezta lurreko atseginetan ere: haren hegaldia goragotik da.
|
|
8 Lehenengoari erantzunez, diot, arima hau Jainkoaren borondateari loturik balego beti, argi
|
dago
ez litzatekeela galduko; baina deabrua zorrozkeria handiekin dator, eta on itxuran, arima beronen gauza gutxi batzuetan deserrotu egiten du eta beste gauza batzuetara eramaten du, ez direla txarrak buruan sarturik, eta apurka apurka adimena ilunduz eta borondatea motelduz eta harengan buru estimua haziz, batetik eta bestetik Jainkoaren borondatetik urrunduz eta bere borondatera ekarriz....
|
|
2 Egia esan, batzuetan pentsatzen dut eta beldur izaten naiz, aurrez jakinez gero, oso zaila izango litzatekeela berezko izaera ahulak hura sufritzeko baita hortik igarotzeko ere erabakia hartzea, ondasunik handienak burura etorri arren, zazpigarren egoitzara iritsia denean izan ezik; izan ere, behin han
|
dagoenean
ez baitago ezeren beldurrik, Jainkoagatik eramatera oso osoan murgiltzea arimari eragotziko dionik. Eta horren arrazoia Haren Maiestatearekin hain bat eginik egotea da, handik baitatorkio indarra.
|
|
Hemen egia hau berresten da: zazpigarren egoitzan kokaturik
|
egoteak
ez duela kristaua bere bidetik erauzten; mistikaren gailurreko bizipenak oinak lurrean dituela mantentzen duela eta lagun hurkoarekin elkarrizketan.
|
|
Izan ere, nik ikusten dut etxe honetara urte gutxiko neskatilak datozela, eta Jainkoak ukitu eta argi eta maitasun pixka bat eman orduko,, hau da, epe laburrean opariren bat eginez?, ez zioten luzapenik eman, ezta ez ziren eragozpenen aurrean atzeratu ere, eta jateaz ere gogoratu gabe, errentarik gabeko etxean itxi ziren betiko, bizitza estimatzen ez duen baten antzera maite dituela dakitenagatik. Guztia uzten dute alde batera, ez dute nahi beren borondaterik, ezta ez zaie aurrera etortzen hain itxitura eta estura handian pozik
|
egongo
ez direnik: guztiak batera opari eskaintzen dira Jainkoagatik.
|
|
Baina etxetik irtetearen oker hau, ni neu izan arren gehientsuen irteten zena, jadanik handia zen niretzat; izan ere, nagusiek pertsona batzuei ezin zieten ezezkorik eman eta hauek gogoko zuten ni beraiekin egotea, eta, ekin eta ekin egiten zietenez gero, azkenik joateko agintzen zidaten. Eta horrela, agindu ahala, nik monasterioan gutxi egon ahal izaten nuen, alde batetik deabruak berea egingo zuelako ni etxean
|
egon
ez nendin, bada, nirekin harremana zuten haiek irakasten zidatena nik etxeko batzuekin partekatzen nuen eta on handia egiten zen.
|
|
Moja gehiago hartu ziren, eta Jauna gure aurka gehien nabarmendu zirenak mugitzen hasi zen, benetan guri lagundu eta limosna egin ziezaguten; eta horrela, onetsi egiten zuten hain gogor gaitzesten zutena, eta apurka apurka auzia alde batera utziz zihoazen eta konturatzen zirela, zioten, Jainkoaren lana zela, hainbeste kontrakoren artean Haren Maiestateak aurrera joatea nahi izan baitzuen. ...egin gabe uztea zuzena zela uste duenik, eta honela, hain arduratsu hartzen dute gu limosnaz hornitzea, non, eskean jardun gabe eta inori eskatu gabe, Jaunak iratzartzen baititu bidal diezaguten, eta behar duguna falta ez zaigula igarotzen dugu; Jaunagan itxaro dut hala izango dela beti; gutxi direnez gero, egin behar dutena egiten badute, Haren Maiestateak orain egiteko grazia ematen dienez, ziur
|
nago
ez zaiela beharrezkoa falta izango eta ez dutela astunak izan eta inor nekarazi beharrik izango, Jaunak ardura hartuko baitu orain arte bezala. [26] Niretzat poz handi handia da neure burua hemen sartua ikustea hain askatuak dauden arimekin.
|
|
–Bai, badut lotsarik, ene Jauna; baina neure aldetik kontatzeko besterik ez izateak eraman nau hain hasiera apalak kontatzera, gauza handiak egin dituenak itxaropena izan dezan, bada, Jaunak hauek aintzat hartu baditu, haiek errazago onartuko ditu. Haren Maiestateak eman diezadala grazia beti hasieretan
|
egon
ez nadin. Amen.
|
|
Goiz batean gertatu zitzaidan: euri handia zela-eta, etxetik irteteko eran
|
zegoenik
ez zuen ematen. Ni etxetik kanpo nengoela, desira haren eraginez, neure senetik irtenda nengoen eta lantzak bular aurrean jar balizkidate ere, aurrera joko nukeela iruditzen zait, zenbat errazago ura gorabehera.
|
|
Eta kasu hau dela-eta ez zen zabaldu ezer, hala ere pertsonaren batzuek zerbait susmatzen zuten, baina ez zuten oraindik sinesten. Gauza harrigarria izan zen, ez zela gaixorik egon doi doi arazoa konpontzeko behar zen tartean baizik eta, behar zen unerako sendatu egin zela, ni hartaz okupatua
|
egon
ez nendin eta berak etxea libre utz zezan; Jaunak sendatu zuen eta bera harri eta zur zegoen.
|
|
Eta berak egitez jadanik zituen desira berberekin ikusten ninduenez, hauek Jaunak oso sendoak ematen zizkidan? eta hain gogotsu ikusten ninduenez, pozik egoten zen nirekin harremanetan; izan ere, Jaunak egoera honetara helarazten duenarentzat ez
|
dago
ez atseginik ez pozik Jaunak hasiera hauek eman dizkionarekin bat egitea bezain handirik; orduan, dirudienez, ez nuen izango nik hasierak baino besterik, eta Jaunak nahi beza orain izan dezadala.
|
|
14 Hau da deabruak harrapatzeko darabilen engainua: ...zatzen duenetik ez dela eroriko; saria argi ikusten duela iruditzen zaio, ezinezkoa dela bizitzan ere hain gustagarri eta gozoa dena, atsegina bezalako gauza makur eta itsusiagatik alde batera uztea; eta konfiantza honekin kentzen dio deabruak bere buruagan izan behar duen konfiantza apurra; eta, diodanez, arriskuetan jartzen da eta neurri gabe frutatik besteei ematen hasten da on beharrez, berari
|
dagokionez
ez dela zertan beldurturik uste izanik. Eta hau ez doa harrokeriaz, ongi baitaki arimak berak bakarrik ezin duela ezer, Jainkoagan duen konfiantza handiaz zentzugabe jokatzeaz baizik, oraindik ez baitu begiratzen lumaje eskasa duela.
|
|
20 Hemen askoz ere gutxiago da berez egin ahal duena, ahalmenak berriro bil daitezenean hainbesteko zereginik
|
egon
ez dadin. Horregatik, Jaunak hau eman diezaiona, ez dadila nahigabetu bere burua ikus dezanean gorputza horrela loturik duela, eta batzuetan adimena eta oroimena barreiaturik.
|
|
Baina haur bat, hazi ondoren eta gorputzak bere garapen handia hartu eta gizaki heldu baten tamainakoa denean, ez da berriro txiki bihurtzen eta berriro gorputz txikia izatera etortzen; hemen, berriz, Jaunak nahi du baietz, nik ikusi dudanez, beste inorenetik ez dakit baina. Gu apalarazteko izango da geure on handirako eta erbeste honetan gauden bitartean axolagabe
|
egon
ez gaitezen, zenbat eta gorago egon, beldur handiagoa izan behar baita eta norbere buruaz gutxiago fidatu. Batzuetan izaten dira kasuak, Jainkoa iraintzetik alde egitearren beren borondatea harenarekin hain bat eginda duten hauek, inperfekzio bat ez egitearren oinaze gorriak eta milaka heriotza jasango lituzketenak, bekaturik ez egitearren, tentaldien eta jazarpenen erasopean izaten direnez gero?
|
|
Beraz, ia aldi berean bizitza aktiboan eta kontenplatiboan jarduten du, eta bere egoerari ongi datozkion karitatezko egintza eta zereginei emana dago, eta irakurtzeari, ahalmenak guztiz beren buruaren jabe ez badira ere, eta arimaren parterik hoberena beste aldean dela ikusten bada ere. Pertsona batekin hitz egiten ari eta beste aldetik beste batek hitz egingo baligu bezala da, halakoan ez baikara
|
egongo
ez batarekin ezta bestearekin ere.
|
|
Nire arima Jainkoaren mesede hain handi hau hartzera iritsi zenez gero, amaitu ziren nire gaitzak eta Jaunak sendotasuna eman zidan haietatik irten ahal izateko, eta ez zidan uzten arriskuetan eta gogoa barreiatu ohi zidan jendearekin egoten; jende harekin
|
egon
ezik, ordea, lagundu egiten baitzidan kalte egin ohi zidanak. Guztia zitzaidan Jainkoa hobeki ezagutu eta maitatzeko eta zer zor nion eta izan nintzenaz damutzeko bide.
|
|
Txikiagoak diot, hasieran, ondorio horiek eragin arren, ez daudelako egintzekin esperimentatuak, eta horrela ezin daiteke jakin dituenik. Eta perfekzioa haziz doa eta amaraunaren oroipena
|
egon
ez dadin saiatuz, eta horrek bere denbora behar du. Eta ariman maitasuna eta apaltasuna zenbat eta haziago, usain handiagoa zabaltzen dute bertuteen loreek, beretzat eta besteentzat.
|
|
Egia da honelako gainezkaldibatean Jaunak halako eran lan egin dezakeela ariman, non arimari lan gutxi gelditzen baitzaio perfekzioa lortzeko; izan ere, inork ezin izango du sinetsi, hortik ibilia ez bada, Jaunak hemen ematen diona, ez baitago honaino irits daitekeen gure aldetiko ahaleginik, nire iritziz. ..., otoitzari buruz idatzi dutenek dioten bezala, hasierako eta tarteko etapak gaindituz, ez direnik iritsiko lan handi handiekin perfekziora eta sorkarietatik askatzera; baina ez hain epe laburrean, Jaunak hemen, guk ezer egin gabe, egiten duen bezala eta erabaki sendoz ateratzen du arima lurretik eta han dagoen guztiaren gain nagusitza ematen dio, arima honetan nirean baino merezimendu handiagorik
|
egon
ez arren, eta ezin esan gehiago, nirean ez baitzen ia batere.
|
|
9 Zergatik egiten duen hori Haren Maiestateak? Nahi duelako, eta nahi duen eran egiten du, eta arimarengan prestaerarik
|
egon
ez arren, prestatu egiten du, Haren Maiestateak ematen dion ondasuna hartzeko. Beraz, ez ditu beti ematen baratzea ongi lantzean merezi izan dutelako, gauza guztiz ziurra izan arren hau ongi egiten duena eta sorkarietatik askatzen saiatzen dena ez duela uzten gozotasunik gabe?, baina haren nahia da noizbait beraren handitasuna agertzea lur elkorragoan, esana dudanez, eta on guztirako prestatzea, honezkero lehenago bezala Jainkoa irainduz ezin bizi daitekeela emateraino.
|
|
Bada, nola probetxu aterako du eta gastatuko eskuzabaltasunez, aberats
|
dagoela
ez dakienak. Ezinezkoa da, nire iritziz?
|
|
Baterako nahiz besterako, ez du probetxurik nire izena esateak: bizi naizen artean argi
|
dago
ez dela gauza onik esan behar; hil ondoren, ez dago zertan esanik, gauza onak indarra eta sinesgarritasun guztia galtzeko ez bada, hain behe mailakoa eta kaskarra den pertsonak esandakoa delako.
|
|
4 Bada, esan dudanez, hau behin eta berriro kontatu badut, Jainkoaren errukia eta nire esker gaiztoa agerian geradaitezen izan da; eta bestea, Jainkoak otoitza gogoz egiteko prestatzen duen arimari, hau horretarako behar den bezalako jarreraz
|
egon
ez arren, zein on handia egiten dion uler dadin; eta azkenera arte horretan irauten baldin badu, bekatuak eta deabruak jartzen dituen tentaldi eta era guztietako erortzeak gorabehera, azken batean ziurtzat dut Jaunak onik ateratzen duela, orain, dirudienez, ni neu atera nauenez.
|
|
Hau argi ikusi dut neugan, eta ez dut ikusten, ene Egilea, zergatik mundu guztia ez den heltzen Zugana adiskidetasun berezi honen bidez: gaiztoak, zure izaerakoak ez direnak, on bihur ditzazun, besterik ezean Zu egunero bi orduz beraiekin izan zaitezela ontzat ematearekin, beraiek Zurekin
|
egon
ez arren, nik egiten nuenez, arduren mila itzulbirekin eta munduko pentsamenduekin baizik. Hain adiskide onarekin egoteko egiten duten ahalegin honengatik, hasi berritan, eta batzuetan geroago ere bai, gehiago ezin dutela izaten duzu kontuan; deabruak behartu egiten dituzu, Jauna, haiei eraso ez diezaieten eta haien aurka egunean baino egunean indar gutxiago izan dezaten, eta haien eskuetan jartzen dituzu mendera ditzaten.
|
|
Hau orain dela gutxi. Eta honela Jaunak irakatsi ez didana ez naiz saiatzen neureganatzen, neure kontzientziari
|
dagokiona
ez bada.
|
|
Oker egon naiteke, eta gertatuko da ez daukadalaesan dudan hori; baina ikusten duzu Zuk, ene Jauna, neuk dakidala ez dudala gezurrik esaten, eta beldurrez nago, eta arrazoiz egon ere? berriro utziko ez ote nauzun; jakin ere, badakit noraino iristen den nire indar eta bertute urria Zu etengabe niri ematen eta laguntzen
|
egon
ezik utz ez zaitzadan; eta Berorren Maiestateak nahi beza ez nadila egon orain ere berorren eskutik utzia, nik neure buruaz iritzi hau izanik.
|
|
3 Horregatik, uste dut, kalte handia egin zidala monasterio itxian
|
egon
ez izanak; bada, onak zirenek lege onez goza zezaketen askatasunak (klausura gordetzea agintzen ez zenez, ez baitzeuden gehiagora beharturik), ni, kaskarra naizenez gero, infernura eramango ninduen zalantzarik gabe, Jaunak hainbeste erremedio eta bitartekoz bere mesede bereziekin atera ez banindu arrisku honetatik. Eta horrela arrisku oso handia deritzot askatasunean dagoen andrazkoen monasterioari, eta uste dut, kaskarrak izan nahi dezatenentzat, gehiago dela infernurako ibilbidea beren ahuldadeentzako erremedioa baino.
|
|
Hau goizean gertatu zen. Arratsaldera arte geratu beharra izan zuten, eta beraren aitor entzuleari eta aita frai Domingo maisuari, nire aitor entzulea zen domingotarrari, dei egitera bidali zituzten; hasieran aipatu dut hau, une hartan ni hemen
|
egon
ez arren. Aita hau berehala konturatu zen Jaunaren espiritua zela eta, ahaideekin gorriak ikusi bazituen ere, asko lagundu zion (horrela jokatu lukete Jauna zerbitzatu nahi duten guztiek ere, arima bat Jainkoak deitua dela konturatzean; ez liokete begiratu behar hainbeste giza zuhurtziari!), eta hitzeman zion beste egun batean itzul zedin lagunduko ziola.
|
|
11 Pixka bat lehenago han
|
egoterik
ez zen-eta, etxetxo hura ikusi nuenean, halako espirituaz, begiratzen nuen aldera begiratzen nuela, uste dut, onbideratzeko zerbait aurkitzen nuela, eta konturatu nintzen nola bizi ziren, nolako hilduraz eta otoitzez, eta zein etsenplu ona ematen zuten; izan ere, ikustera etorri zitzaizkidan handik hurbil zeuden jaun bat eta honen emaztea, nik ezagutzen nuena, eta haien santutasuna eta herri haietan egiten zuten on handia niri kontatzea bukatu besterik ez zuten egin, eta ez nintzen nekatzen gure Jaunari eskerrak ematen, barruko poz handi handiaz, gure Ordenaren onerako eta gure Jaunaren zerbitzurako hasiera emana ikusten nuela iruditzen baitzitzaidan.
|
|
8 Askotan, fundazio honetan pentsatzen dudanean, harri eta zur uzten naute Jainkoak erabiltzen dituen bitartekoek; pertsona aberatsak Toledon zehar hara eta hona ibili ziren bila ia hiru hilabetean, bi baino gehiagoan behintzat, ez bainaiz ongi gogoratzen? eta, han etxerik
|
egongo
ez balitz bezala, ez zuten egundo ere aurkitu ahal izan, eta gero etorri zen gazte hau, aberatsa ez zena, oso txiroa baizik, eta hona non Jaunak nahi duen beronek aurkitu dezala; eta Alonso Alvarezekin hitzarmena eginda egonik fundazioa zailtasunik gabe egin zitekeenean, hitzarmenik ez izatea, oso bestera baizik, fundazioa pobretasunean eta zailtasun artean egina izan zedin.
|
|
12 Haiek, ez dakit zer egunetatik, eskumikua bidali ziguten mezarik eman ez zedin monasterioa egiteko dokumentuak erakutsi arte. Nik leun leun erantzun nien agintzen zutena egingo nuela, hartan obeditzera behartua
|
egon
ez arren. Eta on Pedro Manriqueri, aipaturiko zaldunari, eskatu nion, haiei hitz egitera eta dokumentuak erakustera joan zedila.
|
|
41 Pozaren pozez malko artean egin ziguten harrera, eta agerian
|
dago
ez direla gezurrezko malkoak eta agerian dago haien bertute handia ere erakusten duten alaitasunean, apaltasunean eta Prioreari dioten obedientzian; eta fundatzera etorri zirenei nola atsegin emango ari dira. Haien beldur bakarra zen ez ote ziren berriro itzuliko, hango txirotasuna eta etxearen urritasuna ikusiz.
|
|
3 Obedientziaren bertuteaz, ni bertute hori bihotzez maite dudana bainaiz (neukan ala ez jakin ez arren, Jainkoaren mirabe hauek ikusarazi zidaten arte, nik bertutea edukiz gero ezjakinean
|
egon
ez nadin), gauza asko esan nitzake han obedientziari buruz ikusi nituenak. Kasu bat datorkit orain:
|
|
Eta hartu hau ongi gogoan eta argi ikusiko duzue zuzen nabilela. Perfekzioaren gorena argi
|
dago
ez datzala barruko gozotasunetan, ez liluramendu handietan, ez ikuskarietan, ezta profezia espirituan ere; Jainkoaren borondatearekin guztiz bat eginda egotean baizik: Hark nahi duela ikusten dugun edozein gauza, geure gogo guztiaz nahi izatean, eta bai gozoa dena eta bai garratza dena alaitasun berberaz onartzean, Haren Maiestateak nahi duela ikusirik.
|
|
1. Ez uste izan, ene alaba, bat egitea nire ondo ondoan egotea denik, iraintzen nautenak ere halaxe baitaude, ni maite izan ez arren; ez datza otoitzeko gozotasun eta gustuetan, goi gradukoak badira eta nireak badira ere; askotan horiek bitartekoak dira arimak erakartzeko, grazian
|
egon
ez arren?. Espiritua goi goian nuela nengoen ni hau aditzen nuenean.
|
|
Beste bi aldiz, hitz desberdinez, esan zidan Jaunak ez izateko beldurrik, berak ematen zidala-eta. Eta honela, besterik ez egitea erabaki nuen, eta bizi nintzen artean asmo hartan aurrera egitea, guztian haren iritzia jarraituz, era nabarian Jainkoaren aurka ez bazen, eta hori ziur ziur
|
nago
ez dela izango, guztian gauzarik perfektuena egiteko nik dudan asmo bera duela uste baitut, gauza batzuetatik ateratzen dudanez.
|
|
Eta burura etorri zitzaidan, obedientzia botoa egina nuela baina ez egin litekeen perfekzioaz, eta iruditu zitzaidan atsegin izango litzaiokeela aita frai Jeronimorekin hitz eginda nuen promesa egitea: eta alde batetik, hori egitean, ez nuela ezer berezirik egiten iruditzen zitzaidan; baina bestetik, oso gogor egiten zitzaidan, prelatuekin ez zela barrua agerian jartzen pentsatzen bainuen, eta azken batean haiek aldatu egiten direla eta beste bat datorrela aurrekoarekin ongi
|
egon
ezik, eta hori bizi guztian barruko eta kanpoko askatasunik gabe geratzea zela. Eta honek estutu egin ninduen pixka bat eta pixka bat baino gehiago ere bai promesa ez egiteko.
|
|
3 Hark gutunak ikusi zituenean, esan zidan ez zitzaiola ongi iruditzen haiek nahigabetzea, haien debozioak onerantz eragin ziolako; haiei idazteko haren Ordenako baimena izan zezatenean, fundazioa egiteko bidean jarriko zela; ziur
|
egoteko
ez diotela baimenik emango, berak bazekiela beste alde batzuetakoek ezin izan zutela lortu Komendadoreen baimenik urte askoan, eta ez erantzuteko gaizki. Batzuetan honetaz pentsatzen dut eta nola, guk nahi ez badugu ere, gure Jaunak nahi duenean, haren bitarteko izatera etortzen garen, gu geu konturatu gabe, aita frai Pedro Fernández Komisarioa bezala; eta, beraz, baimena izan zutenean ezin izan zien hark eragotzi, eta era honetara egin zen fundazioa:
|
|
–Oi Ama, pentsatzen ari naiz ni orain hemen hilko banintz, zer egingo zenukeen zuk bakarrik??. Hori gertatuko balitz, gauza gogorra litzateke; eta horretaz pixka bat pentsatzen hasi nintzen, eta baita beldurtzen ere; izan ere, gorpuek, nik beldurrik ez badiet ere, bihotzeko ahultasuna sortzen didate, bakarrik
|
egon
ez arren. Eta kanpai hotsak lagundu egiten zuen horretarako, bada, esan dudanez?
|
|
Bisitak bidaltzen zizkidan eta laster ikusiko ninduela esatera, eta bere zerbitzari bat bidali zuen lehenbiziko meza ematera; hortik argi ikusten nuen, hark ni nahigabez egon nadin baino gehiagorako ez zuela balio zirudiela. Baina ni nahigabez
|
egotea
ez zen nigatik ezta nire mojengatik ere, aita komisarioak zuen nahigabeagatik baizik; izan ere, bera izan zen hara joateko agindua eman ziguna, eta atsekabe handia zuen eta gehiegikeriaren bat gertatuko balitz, handi handia hartuko luke, eta horretarako bazuen nahiko arrazoi.
|
|
Niri gertatu izan zait gorputzaren alde batean min bizi bizia izatea, eta beste batean min hura adinakoak eman arren, aldatzea aringarri iruditzea; horrela gertatu zen hemen ere. Niri gaixo
|
egoteak
ez zidan inolako nahigaberik ematen, gogoratzen naizenez; ahizpek nik baino askoz gehiago sufritzen zuten. Jaunak nahi izan zuen gogorren gogorrenak egun hura baino gehiago ez irautea.
|
|
20 Berorrek galdetu zidan ikuste moduaz esan behar da, ez dela ezer ikusten ez barrutik ezta kanpotik ere, ez delako irudizkoa; hala ere, ezer ikusi gabe, arimak ulertzen du nor den, eta norantz irudikatzen zaion, ikusiko balu baino argiago, bakarrik ez zaiola irudikatzen gauza banakakorik, pertsona batek beste baten ondoan dagoela sentituko balu bezala baizik, eta ilunetan
|
dagoelako
ez du ikusten, baina ziur daki han dagoela; kontua da konparazioa ez dela nahikoa; izan ere, ilunetan dagoenak, bideren batetik, edo zarata entzunez, edota aurrez pertsona hura ikusi duelako, han dagoela jakiten du edo aurretik ezagutzen du. Hemen ez dago horrelako ezer, bestela baizik:
|
|
23 Pertsona nagusiak uste dut noiz edo behin [hitz egin zuela]; baina orain ongi gogoratzen ez naizenez, ezta zer zen ere, ez naiz ausartuko baieztatzen. Guztia dago idatzia berorrek dakien lekuan, eta hemen doan baino luze eta zabalago, hitz hauekin
|
dagoen
ez badakit ere. Desberdinak diren Pertsona hauek guri arrotz egiten zaigun eran komunikatzen badira ere, arimak ulertzen du Jainko bakarra dela.
|
|
7 Beste batzuetan nahigabe handia hartzen dut jan eta lo egin beharra izateaz, eta nik, beste inork baino gehiago, ezin dudala hori utzi konturatzeaz; Jainkoaren zerbitzurako egiten dut, eta horrela eskaintzen diot Berari. Debora oro laburra iruditzen zait eta errezatzeko falta zaidala, bakarrik
|
egoteaz
ez bainintzateke egundo ere aspertuko. Irakurtzeko astia izan nahi nuke beti, horretara oso zalea izan bainaiz.
|
|
25 Nitaz zer edo zer dakien pertsonaren bat ikusten dudanean, neure bizitza kontatu nahi nioke; izan ere, neure ohoretzat dut gure Jauna goretsia izan dadila, eta gainerakoaz ez zait ezer axola. Hau badaki Berak ongi, edota ni oso itsu nago; ez
|
baitago
ez ohore, ez bizitza, ez aintza, ez gorputzeko ez arimako ondasunik geldiaraziko nauenik, nahi eta desira izango nuenik, haren aintza baino besterik. Ezin dut sartu buruan deabruak hainbeste ondasun bilatu izatea nire arima bereganatu eta gero galtzeko, ez baitut hain ergeltzat; ezta ezin dut buruan sartu, nik neure bekatuengatik engainatua egotea merezi dudanez gero, Jainkoak alde batera utziko dituenik, orain dela bi urtez geroztik egiten diren hainbeste otoitz eta hain pertsona onenak, nik guztiei erregu egin baino besterik ez baitut egiten, Jaunak jakinarazi diezadan bere aintza hau den, edota beste bide batetik eraman nazan.
|
|
3 Bera beldurtia zen oso, batzuetan egunez ere bakarrik
|
egoten
ez baitzen ausartzen; honetan eginahalak egin arren, ezin zuen saihestu; erabat nahigabeturik zebilen, deabruaren engainua ez ote zen izango beldurrez; eta Jesusen Lagundiko pertsona espiritualekin harremanetan jarri zen, hauen artean zen aita Araoz, Lagundiko komisarioa izanik, hara joatea egokitu baitzitzaion, eta aita Frantzisko, Gandiako dukea izan zena; bi aldiz izan zen honekin, eta orain E... Leku batetik bestera ari zenez gero, haietatik estimatuenak zirenekin tratatzen saiatu zen.
|
|
38 Lekuz kanpo dagoela dirudi etxe honen erosketaz hain luze jardutea; eta, egiaz, gauzak xeheki begiratzen zituztenek, ez zuten uste miraria baino gutxiago zenik, bai prezioagatik ia dohainik baitzen, bai hura ikusi zuten erlijioko pertsonengatik, ez erosteko nola itsutu ziren kontuan harturik; eta etxea Burgosen
|
egon
ez balitz bezala, harri eta zur geratzen ziren ikusten zutenak, eta errua bota eta zentzugabeak deitzen zieten. Eta etxe bila zebilen mojen monasterio bat, eta baita haietako bi ere (bata duela gutxi egindakoa; bestea, berriz, kanpotik etorria, erre egin baitzitzaien etxea) eta monasterio bat egitekotan ari zen beste pertsona aberats bat.
|
|
Azken batean, gutun horrek zoriona ekarri zigun, Manso doktorearen ahaleginarekin batera, honek eman baitigu, eta baimenarekin bidali zuen Hernando Matanza gizon ona; ez zetorren poztasun txikiaz berau! Egun honetan, inoizkorik nahigabetuen zeuden ahizpak; Katalina Tolosa emakume ona, berriz, hain nahigabeturik, non ezin izan bainuen hura kontsolatu; Jaunak poz emango zigun une berean, gehiago estutzea nahi izan zuela zirudien; ni neu ere, konfiantzarik gabe
|
egon
ez nintzena, hala egon nintzen aurreko gauean. Izan bedi amairik gabe bedeinkatua haren izena eta goretsia beti betiko, amen.
|
|
Ez dute gutxi ikusi, herentzia alde batera uzteko baimena lortu arte. Horrelakoa da mundu hau, berak aditzera ematen baitizkigu argi bere zentzugabekeriak, itsu
|
egongo
ez bagina. Herentzia honetatik aske utz zezaten, oso pozik uko egin zion hari bere ahizparengan utziz; familian besterik ez zen eta hau hamar edo hamaika urtekoa zen.
|
|
Hau bada eta merezimendu handiagoa lortzen badut, zer da asaldatzen nauena? Ez dut esaten pena apalik gabe geratuko direnik, guztiak ez direlako iritsi, Jainkoari poz ematen diotela uste dutena soilik egitearren, penarik ere ez sentitzeko perfekzio mailara; bere interes guztitik borondatea askaturik bada, argi
|
dago
ez duela inolako penarik izango; bestera: hainbeste kostatzen zaion zerean Jauna kontentatzeko aukera izateaz poztu egingo da, eta apalduko eta aserik geratuko espiritualki Jauna hartzeaz.
|
|
Izan ere, deabruak, galdu ahal baditu edo, beraiei eragiten dizkien oihu eta etsi gaiztoak nahiko izan direla batzuetan ikusten badute, galduak dira, eta halako bakarra nahikoa da monasterio oso egon ezinik jartzeko; izan ere, deabruak ezartzen dizkion gauzetatik babesteko gaixoak bere aldetik baliabiderik ez duenez gero, prioreak arreta handiz jokatu behar du hura gidatzeko, ez kanpotik soilik, baita barrutik ere; gaixoarengan ilundua dagoen arrazoiak argiago egon behar du priorearengan, deabruak bere mende har ez dezan arima hura, gaixotasun honetaz baliatuz. Izan ere gauza arriskutsua da, umore honek arrazoia harrapatzeraino estutzen duenekoak aldian aldian izaten direnez gero (arrazoia hala
|
dagoenean
ez dago errurik, zoroengan izaten ez den bezala, handienak egiten badituzte ere; dena dela, zoraturik ez baina adimena gaixo dutenengan, bada nolabaiteko errurik, eta beste une batzuetan ongi daude), gaizki dauden aldian ez dute hasi behar nahi dutena egiten, ongi daudenean beren buruaren jabe ez izateko eran, deabruaren amarru ikaragarria baita. Eta horrela, ongi begiratzen badugu, haiengan gehien nabari dena beraiek nahi dutena egitea da eta ahora datorkien guztia esatea eta besteen hutsegiteei erreparatzea beraienak estaltzeko, eta atsegin ematen dienaz gozatzea; azken batean, erresistentzia jarriko dionik ezer ez duenaren antzera.
|
|
16 Nik ez nekien zer egin, monasterioa burutua zenean, berriro negozio kontuekin etorri zirelako; baina fundazioa egina zenez gero, kapera nagusia haiei ematea erabaki nuen eta, monasterioari dagokionez, orain
|
dagoen bezala
ez zezatela parterik izan. Bazen kapera nagusia nahi zuenik, handikietakoa zen, eta era askotako iritziak zirenez gero, ez nekien zer erabaki hartu.
|
|
12 Orain hitz egin dezagun Joana andereaz, nire ahizpa maiteaz, azken batean, egia esateko, nire gogoan
|
egon
ez arren, hura Jainkoari gomendatzen dut berorren maila berean. Mila aldiz muin egiten dut berorren eskuetan, hainbesteko mesedea egiten didalako.
|
|
Eta ez dezala uste izan niri idaztea denbora alferrik ematea denik, batzuetan beharrezko izaten baitut, baina berori zaharra dela hainbestetan ez esatekotan, muin muinean min hartzen baitut, gazteen bizitzan nolabaiteko segurtasuna balego bezala! Jainko eman diezaiola segurtasun hori, ni hil arte, gero, hori gabe
|
egon
ez dadin, gure Jaunak laster eraman dezan saiatuko bainaiz.
|
|
Guztia egiten duenari aintza. Berak nahi beza berori beti aurrera eta aurrera joatea haren zerbitzuan; izan ere, sarian neurririk
|
egongo
ez den era berean, Jauna zerbitzatzeko ahaleginean ere ez du egon behar, gutxienez egunero pixka bat aurrerago egin baizik eta kementsu egin ere; izan dezagula beti borrokan gauden itxura, halaxe baikaude, eta garaipena lortu arte ez dugula deskuidatu behar.
|
|
2 Asteazkenetik hona Mari Mendoza anderearekin nago, gaixo
|
zegoelako
ez baitu ni ikusterik izan eta banituen zenbait gauza harekin tratatzeko. Egun bat soilik egingo nuela uste nuen, eta elurra eta izotza egin du, eta ez zirudien bideari ekiterik zegoenik, eta horrela gaur arte, larunbatera arte izan naiz.
|
|
Eta horrez gainera, berorren gorentasunak duen sufrimendu handiaz idazten dit gotzain jaunak, eta ez dit esaten zer den. Etorri aurreko egunetan
|
egon
ez banintz, nahigabe honekin ez etortzeko ahalegina egingo nukeen. Gure Jaunari biziki gomendatzeak on handia egin dio.
|
|
Ana Cepedak estimu handia egin dio berorrek bidaliriko limosnari; horrekin aberats izango da, beste pertsona batzuk ere laguntzen baitiote, hain ona da, izan ere! Non
|
egonik
ez litzaioke faltako, baina haren izaera berezia da, eta ez da lagun artean. Jainkoak bide horretatik darama, eta egundo ez naiz ausartu etxe hauetako batean hura sartzen, eta ez da bertuterik ezagatik, daraman bidea komeni zaiola ikusten dudalako baizik, eta horrela ez da egongo ez Maria anderearekin ezta beste inorekin ere, eta ongi dago bere asmorako.
|
|
Non egonik ez litzaioke faltako, baina haren izaera berezia da, eta ez da lagun artean. Jainkoak bide horretatik darama, eta egundo ez naiz ausartu etxe hauetako batean hura sartzen, eta ez da bertuterik ezagatik, daraman bidea komeni zaiola ikusten dudalako baizik, eta horrela ez da
|
egongo
ez Maria anderearekin ezta beste inorekin ere, eta ongi dago bere asmorako. Emakume eremutarra dirudi, beti izan duen ontasun horrekin eta penitentzia handiarekin.
|
|
6 Egundo ez didate esaten nor duen lagun; hori dut pena bakarra, zaratarik egin gabe hain ongi egiten delako oso pozik bainago. Non jaten duen Remedios en ez dezatela jakin nahiko nuke, ate hori irekirik
|
egotea
ez baita onartzen beste inongo prelaturekin. Sinets biezat etorkizuna begiratu beharra dagoela, hasi dugunok Jainkoari kontu eman beharrik izan ez dezagun.
|
|
4 Ez litzateke on txikia horko errektoreak bere gain hartuko balu ardura, dioenez, eta horrela gauza askotarako laguntza ona litzateke. Baina beraien esana egin dezatela nahi dute, eta egin beza horrela, esaten dutena hain ongi
|
egon
ez arren beti, haien laguntza asko doakiguna denez gero, ongi da eramatea. Bila bitza haiei egiteko galderak, oso atsegin baitzaie hori; eta arrazoi dute, gauza baten ardura hartzen dutenez gero, ongi egiten saiatzen dira; eta horrela egiten dute ardura hori hartzen duten tokian.
|
|
Eta berorri eskatzen diot guztiaren berri eman diezadala, eta batez ere berorren osasunaren berri. Nirea oso eskasa izan da, era guztietara estutu bainau Jaunak aurten; baina niri
|
dagokidanak
ez lidake pena handirik emango; bai, ordea, nire bekatuengatik Jainkoaren zerbitzari hauek sufritzen ikusteak. Haren Maiestatea izan bedi berorrekin eta gorde beza.
|
|
2 Hau aita frai Antonio Jesusenak darama eta berori ikusi eta emango du guztiaren berri, eta horregatik eta okupaturik
|
nagoelako
ez naiz luzatuko. Haren aitatasunaren esku uzten dut.
|
|
3 Cuevasko aita priore ohiaz esaten didanak pena handia eman dit. Jainkoarren, ez geratu hura kontsolatu gabe ahal duen guztia eta bidali agur bero bat nire partetik, ahuleziak guztiz jota
|
nagoelako
ez baitiot idazten?; eta nire aita Rodrigálvarezen omenez molda dezala agur mezua eta eman nire izenean. Pastranako aita prioreak zinez maite dituela ikusten dut, eta ez dela geratuko beroriei inguru honetako berriak sarri eman gabe; horrek biziki pozten nau.
|
|
2 Nik oraindik ez dut irakurri ia ezer, latinez
|
dagoena
ez dudalako ulertzen, nork azaldua izan eta garai santu hau igaro arte; izan ere, atzo, asteazken santuan, eman zizkidaten paperak, eta, gutxi garenez gero, burua ofizioan laguntzera izanik, ez nintzen ausartu gutunak baino besterik irakurtzen. Jakin nahi nuke Madriletik nora joatekotan den berorren aitatasuna, betiere, ager daitezkeen gauzetarako, non dagoen jakin beharra izango baitut.
|
|
Eta beraz, berorren aitatasuna berarekin ibiliz gero, ez litzateke ezertan irtengo esaten dionetik, eta horrela, ongi egingo luke. Hala ere, ni ziur
|
nago
ez duela botorik izango. Jaunak bidera dezala bere aintza eta zerbitzurako egokien den bezala; hala egingo duela itxaro dut, gehiena egin baitu.
|
|
Osasunez ongi nago, hain ongi
|
egon
ez banaiz ere; xarabe honek bizia ematen dit. Gure aita gaixoti dago, baina ez sukarrarekin.
|
|
Eta egia da Ávilan honezkero besterik ez dela, eta lotsa ematekoa da. Eta, egia esan, niri min ematen dit haiei dagokienez, niri
|
dagokidanez
ez zait inoiz burura etorri, ezta ez biezaio horri garrantzirik eman, nitaz esaten diren beste gauzak ere ez baitira hala. Nik berriro esango diot aitari berorrenganako maitasunagatik; baina haren osaba izebekin, horretara hain ohituak daudenez gero, uste dut ez dela erremediorik izango.
|
|
9 Oi ene aita, zer gauza desegokia gertatu zaidan! Eultzi batean benta baten ondoan geundela (ez genuen uste gutxi genuenik), bentan
|
egoterik
ez baikenuen, sartzen zait arrabio edo sugandila handi bat besoan tunikaren eta haragiaren artean, eta Jainkoaren errukia izan zen beste parte batean ez sartzea, bestela uste dut hilko nintzela, sentitu nuena sentiturik; baina laster batean harrapatu zuen nire nebak eta bota eta Antonio Ruizen aho ondoan jo zuen. Honek asko lagundu digu bidaian zehar; Diegok ere asko; horregatik abitua eman nion, aingeru bat da-eta.
|
|
Eta, mesedez, esan gure aitari zain dezala bere burua, eta tratu ona eman, hartu kontuan berrogei dukatak, eta ez izan inozoa; egin beza esaten diodan hau, eta garraio kostua ere ordainduz joango da, nik jakingo baitut hemen. Guztiei eskatzen Jainkoari berorren alde erregutzeko, haiei eskatu beharrik
|
egon
ez arren.
|
|
aita Graciánengan?, beste maitasun horrek, berriz, askatasuna ematen du. Oso bestelakoa da eta mende
|
egotea
ez da borondatez gertatzen, Jainkoaren borondatea egiten dela ulertuz baizik, esan diodanez.
|
|
era batera edo bestera saiatuko naiz irten dadin, baina ezin dut neure burua horretara jarri? eta mende
|
egotea
ez da borondatez gertatzen, Jainkoaren borondatea egiten dela ulertuz baizik, esan diodanez.
|
|
3 Berari aditzera emateko eskatzen diot berorri, larriturik
|
egon
ez dadin. Hori dakar gauzetatik guztiz askaturik ez egoteak:
|
|
Berorren agurgarritasuna behintzat, ez da ahaztua izan. Harriturik nago, dagoeneko zein engainatua duen berorrek; nik lagundu egiten diot horretan, etxe horretaz gustaturik
|
egoteak
ez duela kalterik egingo uste baitut. Txarrena da haren engainua niri neuri ere kutsatu egiten zaidala dirudiela.
|
|
12 Bidal beza berorren agurgarritasunak nire partez norbait Cuevasko priorea bisitatzera eta eman biezaio agur bero bat, honela
|
nagoelako
ez baitiot idazten?, eta orain ardura handiago har beza hura bisitatzera norbait bidaltzeko, guri mesede egiteko kargurik ez duenez gero, ahazturik daukagula inork uste izan ez dezan; irudi txarra bailitzateke?
|
|
6 Ez dakit nola dioen berorren agurgarritasunak, aita frai Nicolaok nirekin trabes jarri duela, lurrean ez baitu babesle handiagorik. Berak egia ziostan, etxe horretako kalteaz konturatzen zenez gero, engainatua
|
egon
ez nadin. Oi, ene alaba, bai gutxi axola duela hainbat aldiz barka eskatzeak, niri dagokidanez!; izan ere, benetan diotsot, ez zaidala gehiago axola niri kasu egitea ez egitea baino, beharturik daudena egiten ongi ari direla konturatzen naizenean.
|
|
Jainkoari poz emateko egin behar dudanera itzuliz lortzen dut erremedioa; eta Haren Maiestatea bitartean sartuz, haren alde buru eta bihotz ekingo nioke lanari; bestela, badiotsot berorri, ez niokeela inolako eragozpenik jarriko bidean; izan ere, hura berorren etxetik kanpo ikusteko nuen gogoa hain handia izanik, horrek ematen zidan poza askoz ere handiagoa zen haren sufrimendua baino. Eta, beraz, arren eskatzen diot berorri, gure Jaunaren maitasunagatik, egin diezadala berorren etxean berriro ez hartzeko mesedea, erreguak eta dituen premiak gorabehera, ni bakez izan nadin; izan ere, berorrekin egotearen kontuan, hura zoraturik dago, beste gauza batzuetan
|
egon
ez arren, nik adituengandik baitakit hori gerta daitekeela. Eta Sernak ez du horretan zerikusirik (hara joatea buruan ez zuenean ere, gauza bera egin nahi baitzuen), beraren gaixotasunak baizik; eta, egia esan, beldur handia nuen gehiegikeriaren bat ez ote zen gertatuko.
|
|
6 Era berean uste dut, ez dudala merezi Jesusen Lagundiagandik sufrimendu horiek hartzerik, gauza horretan sarturik banengo ere, haiei
|
dagokienez
ez duelako horrek ez egitekorik ez desegitekorik; horren oinarriak goragotik datoz. Jaunak nahi dezala nirea sekula ere Jainkoaren borondatetik ez aldentzea izatea, eta berorri eman diezaiola beti argia gauza bererako.
|
|
4 Berorren jauntasuna saia bedi horretan, nire ustez egingo duenez, Jainkoak emango baitizkio indarrak, osasuna (eta nik badut esperantza Haren Maiestateagan) eta grazia, guztian ongi asma dezan. Hemen berorren jauntasuna zerbitzatuko dugu, etengabe otoitz eginez; eta Jaunak eman diezazkiola berorri arimen onerako joera duten pertsonak, berorren jauntasuna hain estu
|
egon
ez dadin. Pozten naiz Jesusen Lagundia oso berorrena duelako, guztirako on handia baita hori.
|
|
5 Prelatuek azter dezatela dioen horri dagokionez, oso ongi izan daiteke eta berorren aitatasunak agindu diezaioke; izan ere, argi
|
dago
ez duela hark ezer egingo berorren aitatasunaren baimenik gabe, eta, nik uste, horren berri emango diola. Aita Salazarren eta nire artean den adiskidetasun handia eta egiten didan mesedea ez dut ukatuko nik sekula; hala ere ziurtzat dut, niri hau egitera gehiago eragin diola gure Jaunaren eta beronen Ama bedeinkatuaren zerbitzuak beste inolako adiskidetasunak baino; izan ere, uste dut, bi urtean ez dugula ikusi elkarren gutunik.
|
|
Egiaz pentsa dezake berorrek ez nagoela axolarik gabe eta ez naizela egongo ere, berori Alban dagoela jakin dezadan bitartean; eta beraz, jakin nahi dut zer egiten den kasu honetan eta ez dadila deskuida gauzak egiten, arriskua ez baitago batere hila. Gure Jaunaren maitasunagatik, ez dadila berori deskuida, negua bertan
|
dagoenez gero
ez zaio gaizki etorriko su onak izango dituen lekura joatea, berorrek egin ohi duenez; bada, sinets beza deabruak ez duela lorik egiten, abisu eman didatenez. Hau egia da, eta horregatik beldur handia dut, nahi dezagunean dugula erremediorik jarri, eta emakume hori isilik dagoelako ez daitezela lasai egon.
|
|
Gure Jaunaren maitasunagatik, ez dadila berori deskuida, negua bertan dagoenez gero ez zaio gaizki etorriko su onak izango dituen lekura joatea, berorrek egin ohi duenez; bada, sinets beza deabruak ez duela lorik egiten, abisu eman didatenez. Hau egia da, eta horregatik beldur handia dut, nahi dezagunean dugula erremediorik jarri, eta emakume hori isilik
|
dagoelako
ez daitezela lasai egon.
|
|
Eta, egiaz, kontzientziako zama dut. Honi ekin gabe luzaro
|
egoterik
ez dudala kontura dadin esaten diot.
|
|
5 Jainkoak bere mirabe egin dezala, berak ez baitu errurik; eta, beraz, ez bedi deskuida eta saia bedi hezkuntza ona izan dezan, urte gehiago izan ditzanean orain dagoen bezala
|
egon
ez dadin; hobeki haziko da bere izebarekin, Jainkoak berarekin zer egiten duen ikusi arte. Berori diru kopuru bat hona bidaliz joan daiteke. Jainkoak eman baitizkio?
|
|
Eta berorrek Gonzalo jaun horrekin harremanik balu, hari buruan sartzea izango litzateke; izan ere, hark hortik kanpo badu itzal ona eta ikuste du bere kausarako neska horrek dakarkion kaltea; joan dadila hortik urtebeterako edo urte erdirako, emaztea bere zentzu onera etorri arte. Eta bien bitartean, beharbada, gure Jaunak emango lioke, senarra itzul dadinean, bera han
|
egon
ez dadin. Izan ere, hala ez bada, beldur naiz gaitz handia etorriko ote den, gauzak nola doazen ikusiz, eta nahiko gaitz handia da oraingoa ere.
|
|
Espiritu Santuaren grazia izan bedi berorren agurgarritasunarekin. Berorren berri jakin gabe hain aldi luzean egoteak sortzen didan bakardadeaz gain, gauza gogorra non
|
dagoen
ez jakitea. Ezer etorriko balitz, sufrimendua litzateke; baina hori gabe ere ematen dit sufrimendua.
|