Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 25

2002
‎Zer poza sentitu nuen bere hitza bete zuenean, handik hilabetera edo! Eta zer pozik jarri zen bera ere ni pozik ikusi ninduenean! Esan zidan:
2004
‎Orduan bai egin zuela negar amak, niri begira. Eta izeba Sagrario ere dar dar batean zegoen, bera ere niri so.
2005
‎Hori besterik ez nuen behar uholdea eragiteko. Esango nuke bera ere ni bezain izoztuta geratu dela. Nik ez dut inoiz biluzik lo egiten, berari zelan bururatuko zitzaion horrela harrapatuko ninduela.
‎Ospitalean butakaz betetako egongela batera eraman ninduten eta, bertan, berehala ezagutu nuen besaulki ilun batean eserita Miren, Manuel Urrestiren alarguna. Zutik jarri zen bera ere ni ikustean. Aurpegi iluna zuen.
‎Ea zer uste nuen, idazle izateko Adria kabaretean horditu eta Zodiac kafea hartzea aski zela pentsatzen ote nuen. Kontua da, egun hartatik aurrera elkarrekin ibiltzen hasi ginela Vistula ertzean, eta nire lepoak ezkerretara jiratuz jarraitu zuela berari begiratzeko –nire ezkerrean oinez ibiltzea gustatzen zitzaion, mania hura zeukan– eta bere lepoak eskumara jiratzen jarraitzen bazuen ere, oraingoan ez zuen kanelazko kapeluetara edo Panama estiloko opiletara begiratzeko egiten, bera ere nigana jiratzen baitzen jada; ni jarri nintzen bere eskuin aldean, sonbrailu denda eta opilen ordezko bihurtu nintzaion, kalearen zokorik ilunenera ailegatutakoan bere muxuak jasotzen zituen sonbrailu ibiltari neroni –badakit ez nukeela sekula hain samur jarri behar, baina maiteminduta nengoen, zer egingo zaio–.
2006
‎Eta, gogoan daukat, behin, enfokatu dut bat eta, zein izango eta nire txistuko maisua! Ni korrika eta bera ere nire atzetik lasterka. Ni, zorionez, bera baino azkarrago ibili nintzen egun hartan.
2009
‎Ez nuen nahi inork igartzerik nire kitzikapena. Orduan Leonen begirada topatu nuen eta bertan ikusi nuen bera ere ni bezala zegoela. Sutan.
2010
‎Berak egin ninduen gizon. Eta neurri handi batean bera ere nirekin bihurtu zen emakume. Gazteak ginen elkar ezagutu genuenean.
2011
‎Aldatu egin naiz. Heldu, eta Jasoneri begiratu nion, bera ere niri begira zegoen, irribarre ahula egin eta begirada platerera jaitsi zuen?. Mutikoa bada Akiles jartzea erabaki dugu, esan nuen bat batean, garrantzirik eman gabe bezala, eta Jasonek oso azkar altxatu zuen begirada plateretik, ikara begietan.
‎Eta gero lilura hori ere egoten da. Liluratzen naiz, liluratua nago eta bera ere nitaz liluratu egin da. Hori dena gaztetan izaten da.
2012
‎Lastima, gustura hitz egingo nuke berarekin: jakin nahiko nuke ea bera ere ni bezain galdua eta inozoa sentitzen den.
‎Hura izan nuen neure ohea jende harekin egon nintzen bitartean, nahiz eta poliki poliki erosoagoa egin zuten, haien hizkuntza ikasi eta neure nahiak adierazi ahala. Hain esku onekoa zenez neskatoa, behin edo birritan arropak beraren aurrean erantzi ondoren, gauza izan zen bera ere ni jantzi eta biluzteko, nahiz eta sekula ez nion lan hori ematen neuri uzten zidanean egiten. Zazpi alkandora egin zizkidan, eta beste jantzi zuri batzuk, lortu ahal izan zuen ehunik finenaz, baina benetan zakukia baino zarpailagoa zena; eta etengabe garbitzen zizkidan jantzi haiek bere eskuez.
‎Erosketak txukundu bitartean egin den isilune deserosoa amaitutzat eman eta, aproposa irudituko zitzaion, deblauki jakinarazi dit ez duela amodiozko istoriorik bizi nahi, avec toi esan gabe ere, nitaz ari zela ulertzeko moduan. Gero, joan denean, ilunpetan, leiho zabalduaren azpian zoruan eserita zigarreta bat erretzen egon naizenean bera ere niri zeharka begira ariko zela bururatu zait. Hautsi berria zuela denbora luze iraun duen bikote harremana, eta inoiz larrutan egiten badugu, ez du esan larrutan egin, coucher baizik, oheratu, bai, begiratuko zidan nire oharkabean berak ere, bestela zertara etorri da aipamena, ez nau gustuko izango edo gustuko natzaio, ez ametsik egiteko ez pentsatzeko izara artekoak amodio kontuak ekarriko dituenik korapilatuta atzetik.
2013
‎Begiratu niri! Abel ez duk nire odolekoa, baina aita bera ere niretzat.
2015
‎Susmatu nuen gisan, nik baino askoz azkarrago jokatu zuen Yonathanek, eta Undergrounden benetako sarbidea topatu zuen, antza. Ni haren bila aritu nintzen moduan, bera ere ni aurkitu nahian arituko zen segur aski kontzertuan, diskotekako bazter guztiak miatuz eta nigatik asto beltzarenak esanez.
2017
‎Nik, bitartean, gazteen" arrarokeriak" jasaten jarraituko dut eta Goraneren ahizpa jaio eta urte batzuetara zoriontsua izango naiz lehengo moduan, eta gero, bera ere nitaz ahazten denean... beno, ordurako jada zeozer bururatuko zait, ezta?
‎Orain berak lantzen eta bihurtzen du indibiduo naturala pertsona moral. Gizarteak badu Ni handi bat, ideala, eta umeak, bera ere Ni bilakatzeko, Ni handi hura ikasten eta beretakotzen egiten ditu negarrak eta senperrak. –Una de las caracteristicas de nuestra evolucion consiste en la transformacion paulatina de la coercion extema en coercion interna por la accion de una especial instancia psiquica del hombre, el super ego, que va acogiendo la coercion externa entre sus mandamientos.
2019
‎Denek suposatzen zuten nik Keparekin nuen harremana soilik adiskidantzakoa zela, eta Kepak Murielekin zuen harremana amodio erakoa zela edo, gutxienez, sexu erakoa, eta bi harreman horiek, Murielekin eta nirekin zituenak, ez zirela tartean jartzen, ez zutela talka egiten. Dena dela, ni ez nengoen sexualki interesatuta Keparekin, ezta bera ere nirekin, horrez gain, gainera, ez zirudien Muriel oso neska jeloskorra zenik, ohiko frantsesa izaki. Tira, azken esaldi hau tontakeria galanta iruditzen zait, ez baitakit nik nondik atera dudan ideia bitxi hori, alegia, neska frantsesak ez direla jeloskorrak.
2020
‎Zamoraren marka berdintzeko partidua zen. Kubalak presioak izan zituen nik jokatu ez nezan, baina Zamora bera ere nire alde atera zen. Lehen minutuetan, eskoziarrek aurrea hartu zuten markagailuan eta, gainera, penalti bidez bigarrena sartzeko aukera izan zuten.
‎Begiratu nionean, lupa zuen eskua jaso, eta irteteko keinua egin zidan. Mutu egin genuen koadroen arteko bigarren itzulia, Sandra Ciani bera ere nire ondoezaz jabetu balitz bezala, edozein kontu hizpidera ekarriz gero sestrarako gai izan zitekeela baleki bezala.
2021
‎Bizpahiru bider hots egin diot gaur arratsaldean, lanetik irten bezain laster, berriro elkar ikusteko asmoz. Badirudi ezustean edo harrapatu dudala, ordenagailuaren aurrean potrojorran, berak aitortu bezala, eta pozik gainera, bera ere niri hots egiteko irrikan baitzegoen; egian esan, asteburu osoan nitaz gogoeta egiten egon da. Ederto ba, ez zen alokairuaren kontura inolako aitzakiarik asmatzeko beharrik.
‎Hainbeste masusta marmelada egin nuen, hainbeste etxeko patxaran, non nire bizitza profesionala birbideratu eta gourmet dendetarako lurreko produktuen ekoizle eta banatzaile bihurtzea pentsatu bainuen. German bera ere ni pistolak eta begi ikuskapen teknikoak alde batera uzteko amorratzen zegoen, eta negozio plan aski baikorra egiten lagundu zidan.
2022
‎–Zeuk ere sinetsi egingo duzu, eta norbaitek egunen batean poliziarengandik ihesi muga pasatu zenuela esaten badizu, ez dela egia aurpegiratuko diozu berehala, gizakion memoria oso ahula baita, azken bertsioari emana beti –esan zuen, eta bera ere Niko Etxarten kanta abesten hasi zen–: " Gaüa heldu denin, adiskideekin, juiten gela bestaka.
‎...tenek eta ez nautenek pentsatuko dute ze ama klase duen haur horrek alaba musika eskolako atean ahaztuta uzteko gai bada Arhane ezagutzen dutenek aurpegia jarriko didate eta ziur batek esango duela aspaldi antzeman zidala ez nintzela kabal kabala eta agian onberaren batek pentsatuko du ez dudala nahita ahaztu alaba musika eskolako atarian baina ez da ahots goran esatera ausartuko ez dezaten pentsa bera ere ni bezain ama txarra dela Eta agian guraso ezezagun horietakoren bat udalen bateko edo Foru Aldundiko gizarte zerbitzuetako langilea izango da eta haurra abandonatzeagatik espedienteren bat irekiko didate eta aurrerantzean beti bizi dut estigma edo etiketa edo izengoiti horrekin Alaba Musika Eskolan Ahaztu Zuen Ama.
‎Txikitan, neu nintzen ederrena, halaxe nintzen dudarik gabe, nola baitira gona igotzen zaien neska txiki guztiak, artean ez nekien zer zetorkidan, bai, dena pikutara joan zen nerabezaroan, tira, uste dut, eta bigarren hezkuntzan nire lagunak ni baino politagoak ziren, eta inoiz ez zuten jakin gorroto nituela ni baino politago ikusten nituelako, zeren ni beti isilka errebelatu nintzen, nire fantasmen erosotasunean, gogamenaren toki batean non posible baita bizirik eta hilik egotea, biak aldi berean, non posible baita maite ditugunak mila aldiz asasinatzea eta familiaren samintasuna antzeztuz suizidatzea, baina zergatik egin ote du bere buruaz beste, ez ote dugu egin ahal izan dugun dena, ez ote diogu eman guztia eta gehiago, eta mila aldiz irudikatu ditut nire lagunak desitxuraturik, larri errerik, ile grisa matazaka erortzen eta bularrak moztu beharrez min biziak janak dituelako, bular ustelduak, bular muinoiak besoak antxumatuz eta ezkutatuz ibili behar direnak, nire gorrotoa inguruan loratzen zen guztia harrapatzeraino heltzen zen, eskolako anorexikoa nintzen ordurako, zeren nolabait ere nabarmendu beharra neukan, begiratu nola desagertzen naizen eta begiratu nola maite dudan bizia, eta haur izateari uzteko ukoa harro erakutsiz nenbilen ordurako, kiribilean kizkur  tzen nintzen ama, ohetik atera nahi ez eta, murriztu ahala, eta lagunak leial izan balitzaizkit nik ez niekeen makurrik opa izango, gainerako guztia bazterrean uzteraino adoratu izan banindute, niri jarraiki balitzaizkit nola apostoluak jarraiki zitzaizkion Jesu Kristori arrantza sareak jitoan utzirik bihotza esker onez beterik hautatuak izan zirelako, ahalegina egin nukeen nire lagunak bezalakoa izateko, haragi  tsua eta ile uhindua zuena, haien alde jarriko nintzatekeen, baina nire argaltasunak irri eragiten zien, burua atzerantz biratzera behartzen zituen beren bularrak balioan jartzeko, eta haietarik gehienek nire deserritu edertasunik ezertarako ere nahi ez bazuten ere, batzuek nire eraginpean erori ziren, pisua galdu nahi izan zuten, zeren ipurdi txikiak ez al dira, bada, politagoak, femeninoagoak, ezin ote zuten bi egun baino gehiago eraman txokolaterik jan gabe, eta argaltzen hasi zirenean, galdua nintzela ohartu nintzen, galtzera eramango nindutela, hiritik alde egin nuela ohartu nintzen, zeren haiek bat egingo zuten nirekin nik bakarrik egon nahi nuen tokian, ez ahaztu denbora hartan ni goseak nengoela eta hortxe jabetu nintzen zera hark guztiak ez zuela ezertarako balio, eta zertan goseak egon mundu guztia egon badaiteke goseak hiltzen, bihotza gelditzen den arte, baina gero ospitalera eraman eta indarrez elikatzen baldin badute, eta une horretan alde egin nuen, lautada utzi eta hirian bizitzera etorri nintzen, lan egin nahi nuen eta puta egin nintzen, ergelkeria galanta, baina gertakarien segida logikoa, horratik, anorexiatik puteriora ez dago urrats bat baizik, eta artean lan egin behar zuen ahoa neukan, ahora sartu sartu ahal nezakeen guztia, denbora galdua irabazi, kiloz eta zakilez inguratu, eta ez pentsatu asebete naizenik, ez, goseak nago beti, egunero haztatzen dut jaten dudana, hau beste harekin batera jan ote dezaket, ezin ote dut morokil honen heren bat platerean utzi, ez jan azken heren hau nire nerabe gorputz hau ahal den gehiena habitatu ahal izan dezadan, nire pottoki txikitasun hau ahal den gehiena habitatu, ezpainak silikonaz puztea gustatzen baitzaio, ezpainak eta titiak ere bai, eta plater baten herena bider hirurehun eta hirurogeita bost egun, dira ehun eta hogei plater gutxiago digeritu beharrekoak, eta hori baino gehiago, zeren hortxe dago beti ariketa fisikoa ere, gimnasioa, entrenatzeko tokia, non gailu espezializatuak dituzten sabela, ipurdia eta izterrak indartzeko, badituzu atal batzuk zeinetan gorputzeko gantzen ehuneko laurogei baino gehiago kontzentratzen diren, eta astean hiru aldiz joan behar izaten dut, astelehen, asteazken eta ostiraletan, egun bat sabelarentzat, bestea ipurmasailentzat eta hirugarrena izterrentzat, eta neurriz gain entrenatzen dudanean batzuetan oka egiten dut, aldageletan bertan, eta atsegin dut gainerakoen aurrean gaixotzea, ez dakit zer dela-eta, aukeran errukia hobea delako inbidia baino, emakumezkoen aurrean ezin dudalako atzera egin baizik, haien oinetara makurtu barkatu nazaten, barkatu, barkatu nire bekatuak, barkatu ...aldageletan bertan, eta atsegin dut gainerakoen aurrean gaixotzea, ez dakit zer dela-eta, aukeran errukia hobea delako inbidia baino, emakumezkoen aurrean ezin dudalako atzera egin baizik, haien oinetara makurtu barkatu nazaten, barkatu, barkatu nire bekatuak, barkatu maitatua izan naizelako, barkatu hil dudalako, gezurrak esan ditudalako, jan ere dudalako, eta nire bezeroak eta nire psikoanalista bera ere nire isilaldiekin desafiatu baditzaket, gizonezkoekin ausarta eta lotsagabea ere izan baninteke, larba hutsa naiz emakumezkoen aurrean, horra zergatik ez dudan lagunik, alegia egiazkorik batere ez, horra zergatik nahiago dudan emakumezkoak tarte batera eduki, eta neure burua gizonezkoz inguratu eta lubakitu, bai, gorroto ditut emakumezkoak, eskura ditudan baliabideekin ditut gorroto, gogamene...
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia