2001
|
|
Aspertu egiten nintzen denari eta denei begira, eta begia Anjelitari ematen nion bakarrik.
|
Berak
ere niri begiratzen zidan, eta ilbeltzaren bortzeko arrats hartan," Aski duk!" erranez bezala, ohatzera joateko" Goazen primo" erran zidanean, otxan otxan segitu nion, inori kasurik egin gabe, mundu osoan bera eta ni bakarrik bageunde bezala.
|
2005
|
|
Ea zer uste nuen, idazle izateko Adria kabaretean horditu eta Zodiac kafea hartzea aski zela pentsatzen ote nuen. Kontua da, egun hartatik aurrera elkarrekin ibiltzen hasi ginela Vistula ertzean, eta nire lepoak ezkerretara jiratuz jarraitu zuela berari begiratzeko –nire ezkerrean oinez ibiltzea gustatzen zitzaion, mania hura zeukan– eta bere lepoak eskumara jiratzen jarraitzen bazuen ere, oraingoan ez zuen kanelazko kapeluetara edo Panama estiloko opiletara begiratzeko egiten,
|
bera
ere nigana jiratzen baitzen jada; ni jarri nintzen bere eskuin aldean, sonbrailu denda eta opilen ordezko bihurtu nintzaion, kalearen zokorik ilunenera ailegatutakoan bere muxuak jasotzen zituen sonbrailu ibiltari neroni –badakit ez nukeela sekula hain samur jarri behar, baina maiteminduta nengoen, zer egingo zaio–.
|
2010
|
|
Berak egin ninduen gizon. Eta neurri handi batean
|
bera
ere nirekin bihurtu zen emakume. Gazteak ginen elkar ezagutu genuenean.
|
2012
|
|
Erosketak txukundu bitartean egin den isilune deserosoa amaitutzat eman eta, aproposa irudituko zitzaion, deblauki jakinarazi dit ez duela amodiozko istoriorik bizi nahi, avec toi esan gabe ere, nitaz ari zela ulertzeko moduan. Gero, joan denean, ilunpetan, leiho zabalduaren azpian zoruan eserita zigarreta bat erretzen egon naizenean
|
bera
ere niri zeharka begira ariko zela bururatu zait. Hautsi berria zuela denbora luze iraun duen bikote harremana, eta inoiz larrutan egiten badugu, ez du esan larrutan egin, coucher baizik, oheratu, bai, begiratuko zidan nire oharkabean berak ere, bestela zertara etorri da aipamena, ez nau gustuko izango edo gustuko natzaio, ez ametsik egiteko ez pentsatzeko izara artekoak amodio kontuak ekarriko dituenik korapilatuta atzetik.
|
2017
|
|
Tirabira txiki bat izan genuen. Kontu handiz azaldu nion niretzako astia behar nuela eta
|
berak
ere ni gabe egoten ikasi behar zuela. Ez nion kontatu urrutitik beha egoten nintzela.
|
2019
|
|
Orduko hartan pentsio batean eman genuen gaua. Estherrek ez zuen ulertzen zergatik, baina nik ezin nuen bere etxean sartu; ezta
|
berak
ere nirean. Egunen batean, seguru asko inoiz ailegatuko ahal da!, kontu zaharrak irudituko zitzaizkigun baina, bitartean, gutxieneko segurtasun arauak hautsiko genituen horrela jokatuz gero.
|
2020
|
|
Begiratu nionean, lupa zuen eskua jaso, eta irteteko keinua egin zidan. Mutu egin genuen koadroen arteko bigarren itzulia, Sandra Ciani
|
bera
ere nire ondoezaz jabetu balitz bezala, edozein kontu hizpidera ekarriz gero sestrarako gai izan zitekeela baleki bezala.
|
|
Begira begira daukat umea, eta hari begira begira nago ni. Umearen begietan ikusten dut neure burua, eta seguru nago umeak
|
berak
ere nire begietan ikusten duela berea. Ez da askoz denbora gehiago pasatu behar izan umea ezagutzen dudala ohartzeko.
|