Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 442

2013
‎Ildo horretan, bereziki adierazgarria da Joanaren izaeraren alderdi horri dedikatzen dion kapitulu monografikoa (IX.a), baina baita ere Cleves-eko dukearekin izandako sasi-ezkontzaren auzia (II. kap.) edo haren bizitzaren bukaeran Katalina de Medici erregina amarekin izandako negoziazio latzak, bere seme Henrikeren ezkontzaren harira (XIII. kap.): kasu guztietan Joanak presio latz eta handiei egin behar izan zien aurre, bere irizpideak irmoki defenditu zituelarik. Izaera horren kontraste eta neurri gisa beste bi emakumeren potreta aurkezten zaigu luze eta pasarte ugaritan.
‎Hain justu ere garai honetan eta Frantzian sortuko da subiranotasunaren kontzeptua, ez kasualitatez, Joana Albreten bizitzak ederki ilustratzen duen bezala, kontrakoa baizik: Frantziako erregeek buru egin behar izan zieten gerra zibilei erremedioa emateko teoria politiko gisa baizik. Areago, lurralde horietako batek, Nafarroak zehazki, erresuma gradua dute eta, beraz, haren jabea Frantziako edo Espainiako erregeren pare bihurtzen dute nominalki.
‎Bilbon eta Algortan eman nituen urte haietan euskara irakasten taldeetan eta ikastoletan, AnaitasunaIkern idazten etataldearen egitasmoa lantzen ari izan nintzen, Saiokaikasliburuak sortu zituen taldean euskararen arduradun gisa eta zenbait irakurgai itzultzen Iñaki Beobideren argitaletxerako, jarduera hark isunen bat edo beste ordaindu behar izatea ekarri ziolarik. Garai hartakoak dira Euskal historian zehar eta Euskera 3, 4 eta5 ikastoletan euskara ikasteko testuak, zentsuraren artazikadak jasandakoak.
‎EITBren Eskolan, testu idatziak ez ezik ahoskatuak lantzea ezinbestekoa zenez, ahoskera, azentua, intonazioa eta abarren aurrean erabakiak hartzera beharturik aurkitu ginen eta hasieran idazteko nagusiki aldarrikatzen zen euskara batua besterik gabe hartzerik ez zegoela ikusi genuen eta laster ekin genion esatarien eta film-bikoizketarien eguneroko lana bideratzeko arauak bilatu eta ezartzeari Txillardegi eta beste zenbaiten ekarpenak eta, askotan, geure sena beste gidaririk gabe. Gerora Eimako IABen Ahoskera testua lantzean ikusi dudanez eta, berriki Mintzolan Julia Marinek emandako hitzaldian entzun dudanez, gaia zabalik dago eta oraindik beharko lukeen arreta eta lantzea ez dituela jaso aitor nezake.
‎Hiztegiak eta Corpusak, Gramatika, Dialektologia, Onomastika, Literatura, Arauak, Euskararen sustapena, argitalpenen bertsio elektronikoak, eta, azkenik, Jagonet galde-erantzunak zalantzak argitzeko Euskaltzaindiaren zerbitzua. Ondo gogoan dut Miren Azkaratek eta biok zenbat aldiz errepikatu behar izan genuen Jagon Sailetik Euskaltzaindiak Interneterako jauzia eman behar zuela, bai eta beste hizkuntza batzuetan garai bertsuan sortzen ari ziren testuen corpusak gurean ere egitea ezinbestekoa zela, nahiz eta ekimen hori nik nahi baino gehiago berandutu zen.
‎odolez beharko ete?
‎ez dabe h-rik ikusi gura. Beraz, h-rik barik idatzi beharko .
‎Kontatzen du, lehenbizi, denok dakiguna: zentsura zegoela garai hartan, eta hiru kopia utzi behar izaten zirela Donostian, eta baimena emanez gero, aurrera, eta bestela han geratzen zela liburua, kotxea semaforo gorrian jartzean bezala?.
‎Horietaz, ordea, gutxi hitz egiten da. Izan ere, Txurik alabaren heriotza jasan behar izan du, baina ez da halako atsekabeetan murgiltzen, eta ez digu horretaz xehetasun handirik ematen. Gorrik inskribatzen du liburu honen esanahi semantikoa, edota zahartzaroaren ikuspegi esanguratsua; Txurik, berriz, sintaktikoa, lehen esan dugun moduan, bera baita ahotsa, bera espazioa eta denbora, eta Handik suspensea jartzen dio, hasieratik bukaerara hutsune bat baita, irakurleak betetzen jakin behar duena.
‎Gauzak horrela, ondorioztatu beharko litzateke gizonezkoek bakarrik dutela 6 eta 9 aginduak urratzeko eskubidea. Gizonezkoaren eta emakumezkoaren izaera desberdina ote ikuspuntu horretatik?
‎Hortik, aldaketa iragartzera igarotzen da kontalaria. Aldaketa uda-sasoiaren amaiera aldera kokatu beharko litzateke, droga-kontrabandoan ari zela izandako istripuaren ondorioz klinikan delarik, bisitatzera doakion Agurneri egindako aitorpenetan:
‎Herabetasunik handiena gorde izanagatik, maite-joko oro erabat isildu duen eleberrigintza batean, bera izan da esplizituena. Horrenbestez, ondorioztatu beharko da badela nobedaderen bat Erkiagaren eleberrian, aurreko eleberrigintzaren mundu-ikuskera adierazteari atxiki izanagatik. Nobedade horren neurria areagotu egiten da garaiko giroaren argitan atzematen bada; izan ere, ezin izan zitekeen lantegi erraza berrikuntzarik apalenari atea irekitzea zentsuratzaile estuak gain-gainean edukita.
‎Horrenbeste denbora argitaragabe egotearen arrazoia ezin egotzi dakioke egilearen borondateari, honek 1959ko otsailean bertan idatzita edukitzeaz gainera, argitaratzeko gestioak ere eginak zituela aitortzen baitu, nahiz eta helburua lortzeko itxaropen handiegirik ez izan. Agerikoa denez, hamaika urte itxaron behar izan zuen. Gakoa, nola ez, testuan zegoen:
‎Tradizioan txertatuz, koordenatu narratiboen erabilera tipifikatuaren bidez giza portaerak arautzen jarraitzen duen arren, zurruntasun gutxiagorekin arautzen du. Jada ez du eraikitzen euskaldunak izan beharko lukeenaren eredu litzatekeen pertsonaia nagusia, horrek lizunkeria irudikatzen baitu. Hori gutxi ez dela, egiten dituen negozio guztiak ere ez dira garbiak...
‎Araibar zaldunaren ondoan ez da taxutzen zaldun eredugarria irudikatuko lukeen pertsonaia. Jada istorioa ere ez du kontatzen, erabili beharko litzatekeen, euskara darabilen kontalari batek:
‎landa-giroan bizi ziren pertsonaia-protagonistek zintzo asko gordetzen zituzten hamarrak. Hala izan da XX. mendean zehar, Etxaidek landa-giroan bertan aurkitu arte, ustez euskaldunaren balore-sistema izan beharko zukeena urratzen zuen pertsonaia nagusia. Erkiagak, ostera, Etxaide baino lehenagoko eleberrigintzarekin bat eginaz, landa-giroa babesten jarraitzen du:
‎Pertsonaia inozoa harrapakin erraza da hiriaren paisaiaren osagai diren lakioetan erortzeko. Landa-giroa jatorri izan eta hiriak barneratzen dituen lakioetan erortzen denak arau-urraketak eragindako zorra kitatu beharko du. Zorra ordaindu ondoren, ordena berrezarrita geratzen da.
‎Landa-giroan gordetzen den balore-sistema kolokan jar dezakeen leku arriskutsua da hiria. Hiriak balore-sistema horretako osagairen baten urraketa balekar, kontalariak ezarritako zigorra bete beharko du urratzaileak. T. Agirreren Uztaroko Malentxo ereduzko portaeratik urrutiratu zen hirian eta moja sartuaz ordainduko du arau-urraketa; Iratxeten Marixanek gosea pairatuz eta iraganean ezkontzeko hitza emana zion eta berak baztertu zuen gizonari jatekoa eskatuz, premia gorrian dagoelako; Loli Menak bere buruaz beste eginaz.
‎Bestalde, diskurtso-markatzaile hauen erabilerak, testuaren garapen arrazoituagoa itxuratzea ahalbidetzen du, ideiak garatzeko, iruzkinak egiteko eta egoera eta eragozpen berriak txertatzeko aukera eskaintzen duelako. Testu zati isolatu batean planifikazioa zaila denez antzematen, adibide egokiak bilatzeko testu osoetara jo beharko genuke, eta hemen corpusetatik erauzitako testu zatiekin lanean ari garen neurrian, adibideok muga horren barruan interpretatu behar dira. Hona adibide pare bat:
‎Erabilera atzendua dela eta, diskurtso-markatzaileak sarbidetzen duen enuntziatua esaldi nagusiaren aurretik zein atzetik ager daiteke, eta baita parentesien artean edo komen artean ere, baina desplazamendu horrek enuntziazioaren desplazamendua ere eragin dezake. Kontuan hartu behar dugu, dena dela, Larringanek eskaintzen dituen adibideetan lokailuak ez diren kontzesiozko antolatzaileak agertzen direla; ikusi egin beharko genuke, beraz, erabilera atzendu hau lokailuen kasuan ere ohikoa den ala ez.
‎Horretaz gain, Garcésen (2008) sailkapena aintzat hartuz gero, laurok izango lirateke arazorik gabe gaztelaniaren de todas maneras, de todos modos, de todas formas markatzaileen baliokide, haiek bezala aurreko formulazioaren indarra eta handik atera daitezkeen inferentziak mugatzen baitituzte, eta gainera, nolabaiteko indiferentzia adieraz dezakete aurreko formulazioan esaten denarekiko. Dena dela, dena den, edonola ereeta edozelan erebirformulatzaile urruntzaileak Garcések (2008) gaztelaniazkoentzat egiten dituen hiru sailetan koka daitezkeela dirudi, baina honek azterketa sakonagoa beharko luke, baita ahozko bat-bateko solasaldiak kontuan hartzea ere, izan ere, erabili diren corpusetan biltzen diren ahozko mintza-jarduerak idatzian oinarritzen dira, beste era batera esanda, ahozkoaren itxura egiten dute edo ahoz esateko idatzi dira (Garcia-Azkoaga 2007, 178 -180).
‎nolanahi ere, hala eta guztiz ere, hala ere, izatekotan,? ikusi egin beharko litzateke zein diren horien ezaugarriak eta balio diskurtsiboak eta bat datozen hemen aztertutako markatzaileekin.
‎Hori indarrean jar dadin, hala ere, Europako Kontseiluak berretsi beharko du Parlamentuaren erabakia. Berdeak alderdiak «erabaki garrantzitsutzat» jo du aste honetan Europako Parlamentuak hartutakoa, eta Gipuzkoako nahiz Bizkaiko foru aldundiei eskatu die «aintzat» hartzeko, eta hondakinei buruzko politika aldatzeko.
‎Esperanto mintzaira beharko ote dute egun batez Europa egiten duten 25 herri horietakoek. Gauza bat bada ororentzat argi-argia dena, denak lehertuko dituela emeki emeki ingles mintzairak hola segituz.
‎Unibertsitateko eskuliburuetan atzematen den banaketaren arrazoiak argitzea erraza ez den arren, pentsatzekoa da alde horiek egileen joera estilistikoen bereizgarri izan daitezkeela. Dena den, hipotesi hori egiaztatzeko lagin gehiago beharko lirateke eta azterketa xeheago bat egin beharko litzateke.
‎Unibertsitateko eskuliburuetan atzematen den banaketaren arrazoiak argitzea erraza ez den arren, pentsatzekoa da alde horiek egileen joera estilistikoen bereizgarri izan daitezkeela. Dena den, hipotesi hori egiaztatzeko lagin gehiago beharko lirateke eta azterketa xeheago bat egin beharko litzateke.
‎(25) Badasalbuespen bat, alegia, Euskal Autonomia Erkidegoaren sektore publikoan sartutako erakundeetarako transferentziak egiten direnean edo Aurrekontuetan izen horrekin jasotako diru-laguntzak direnean; kasu bi horietan ez da baimenik behar izango [ZCP-Lt, Euskal Autonomi Erkidegoko 2008.eko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen Legea, Eusko Legebiltzarra (2007)]
‎(42) Hona hemen adingabeen zuzenbide penalak eduki beharko lukeenberezitasunetatik bat: zuzenbide penala hezitzailea izatea, alegia [ZCP-Ak, Adingabeen zuzenbide penala.
‎(57) Legeak zenbait baldintza zehaztu ditu eskumena bereganatzeko aukerari ekin dakion, eta hori horrela izanik, eskumena bereganatzen denean, arrazoitu beharko da (14.2). Hots, goiko organoak agertu beharko du zergatik bereganatzen duen bere menpekoaren eskumena [ZCP-Ak, Administrazio-zuzenbidea-atal-bereziak, I. Urrutia, UPV/EHU (2008)]
‎(57) Legeak zenbait baldintza zehaztu ditu eskumena bereganatzeko aukerari ekin dakion, eta hori horrela izanik, eskumena bereganatzen denean, arrazoitu beharko da (14.2). Hots, goiko organoak agertu beharko du zergatik bereganatzen duen bere menpekoaren eskumena [ZCP-Ak, Administrazio-zuzenbidea-atal-bereziak, I. Urrutia, UPV/EHU (2008)]
‎Erkiaga idazle oparoa dugu, idazlan asko utzi dizkigu, era askotakoak, aldi edo garai oso ezberdinetan egindakoak. Horregatik, aldian aldiko giroarekin lotuta aztertu beharko lirateke, osotasunean homogeneotasuna ematea gaitza da eta.
‎Hiztunon tresnak direnez gero, konbentzioak ere, zertan esanik ez, aldakor eta dinamiko dira, eta aldakortasun hori garrantzizkoa da hitzak esaldietan antolatzeko manera langaitzat erabiltzean, urtea joan urtea etorri, hiztunak, kulturak eta gizarteak aldatzen direlako eta, haiekin batera, eta ezinbestean?, hizkuntzazko konbentzioak. Beraz, hizkuntza baten barruko hitzen ordena aldatuz doala onartu beharra izan beharko dugu, bai hizkuntza une jakin batean aztertzeko orduan, bai, mintzagai dugun liburuak legez, estrategiak proposatzean; arrakasta izango badugu, aldi baterako baino ez direla onartu besterik ez dugu izango eta.
‎Eta konbentzioarena hobeto azalduko badugu, bi giltzarri kontzeptu izan beharko ditugu kontuan gaiari oratzeko orduan: beharkizuna eta aukerakizuna.
‎Hortaz, dena delako estrategia erabiltzeaz jardutean, soziolinguistikan bezala, idiolektoak izan behar ditugu kontuan, hau da, dena delako berbaldia jaso behar duenaren sistema. Bestela esanda, Hizkuntza Atlasak mintzamoldeen gainean emandako informazioa abiaburu hartuta, estilistika ere ikertzen hasi beharko dugu maiztasunen arabera, Euskal Herri osoan zein hurrenkera diren arruntak eta zein berezi oinarri zientifikoz argituko badugu, bestela bakoitzak bere iritziaren arabera, txokokeriatzat, joko duelako hiztun askorentzat eta askorentzat guztiz egunerokoa eta ez-markatua dena (arrotza beti inorena, bestearena).
‎Ouvry-Vialek dioskunez, azpimarratzekoa da hitzaurreen funtzio didaktikoa, testuon helburua izaten baita irakurlearen ikasketa-prozesuan eragitea, irakurgarritasunari bide ematea. Hargatik, halaber, eboluzionatu egiten du hitzaurreak berak, eta, tarteka, hitzaurre berriak idatzi behar izaten dira. Antologietan, esaterako, testuen hautaketarako justifikazioa azaltzea izan daiteke hitzaurrearen xedea (Genette, 1987).
‎Itzulpen-bilduma osoari nolabaiteko duintasuna ematearren, itzultzaileak ondoren adierazten diren testuak aurkeztu beharko ditu:
‎Eta beraz, erdarazko zein euskarazko testuak beharrezko dira, hain zuzen zapalketa bere biluztasun sozial eta historikoan azaltzeko, bortizkeriak duen bi-aldekotasun erreduzi-ezinean. Maila honetan, Edouard Glissant-en teoriak beharko genituzke hizpide.
‎Alabaina, XVI. mendetik aurrera desagertu egiten dira, eta alde horretatik XVI. mendetik XIX. mendera doan tarteari euskaraz ere, galizieraz bezala,, os seculos escuros? deitu beharko genioke. Izan ere, ez da inoiz loturarik egin emakumezko euskal bertsolarien desagerpenaren eta eliteko klaseek euskara abandonatzeko egiten duten aukera politiko, historikoaren artean.
‎Beraz, euskal literatur historia postnazional bat ezin da mendeka eratu, baizik eta Europako eta Ameriketako inperialismoen talkan kokatzen den historia bat bezala esplikatu behar da, eta beraz inperialismo horiek beharko genituzke ardatz historiko nagusi. Euskal literatura, bi literaturen talka diglosiko modura ulertuta, ez da mendez mende hedatzen eta hobetzen, eredu klasikoak euskalkika sendotuz, baizik eta inperialismo horien hedapen eta krisiekiko erantzun eta erreakzio gisa egituratzen da, XV. mendetik XX. mendera arte.
‎Uste dut, tradizio filologikoaren fruiturik umoena Jean Baptiste Orpustanen eta Aldekoaren frantsesezko eta gaztelerazko literatur historiak, aurrez aurre, direla, eta, tradizio horretaz baliatu behar garenetan, bertara jo beharko genukeela.Hortik aurrera tradizio horri eusteak eta beronen emaitzak ingelesez globalizatzea, berritasunarenizenean, jardun antzu eta atzerakoia dateke. Aldekoaren eta Orpustanen lanak itzuli beharko lirateke tradizio horretako eredurik miresgarrien eta ez-filologikoen gisara.
‎Uste dut, tradizio filologikoaren fruiturik umoena Jean Baptiste Orpustanen eta Aldekoaren frantsesezko eta gaztelerazko literatur historiak, aurrez aurre, direla, eta, tradizio horretaz baliatu behar garenetan, bertara jo beharko genukeela.Hortik aurrera tradizio horri eusteak eta beronen emaitzak ingelesez globalizatzea, berritasunarenizenean, jardun antzu eta atzerakoia dateke. Aldekoaren eta Orpustanen lanak itzuli beharko lirateke tradizio horretako eredurik miresgarrien eta ez-filologikoen gisara.
‎Egun, Alemaniak ekonomikoki eta politikoki Europan duen garrantzia kontuan hartuta, agian Fichtek arrazoi ere bazuela ironikoki onartu beharko badugu ere, bere arraza-zatiketak helburu historiko zehatz bat zuen garaian: Fabian antropologoa eta gero, koebaltasun ukazioa?
‎Gure inguruko literaturen historien antzeko euskal literaturaren historia bat izan nahi bagenu ere, goragoko orrialdeetan esandakoaren arabera zera onartu beharko genuke: historia horiek posizio hegemonikoetatik idatziak izan direla, alegia, Euskal Herri penintsularreko euskal literaturak oso berandu (eta orduan ere ez oposiziorik gabe) ezagutu duen posizio batetik.
‎Jakina, ez dagoen [euskal historiaren] subjektu [positibo] hori sortzeko egin behar diren maniobra diskurtsiboak izugarriak dira. Euskal literaturaren historiara gure analisia mugatuz, doktrinak, hiztegiak eta gramatikak bihurtu behar izan dira ez dagoen literatura baten objektu positibo, hala euskal literaturaren subjektuaren historia era positiboan linealitate etengabe batean azal dadin, XVI. mendetik XXI. mendera arte. Historia hori positiboki ematea bezain ezkorki ukatzea oso da erraz:
‎errefrau bildumak baditugu baina ez, esate baterako, garaian bertan egindako balada bildumarik, romancerobildumak diren moduan. Beste alde batetik, ezgaitasunaren diskurtso horrek berak garaiko literatura ereduen araberako emaitzen sorkuntza eta zabalkundea oztopatu behar izan zuen, nahiz eta eremu horretatik ere euskaraz idatzitako saioen aztarna urri bezain adierazgarriak heldu zaizkigun. Azken batean, biolentzia epistemikoaren eraginpean garatutako literatura baten historia kontatzeko modua bera da auzitan dagoena:
‎Azkenik, gure literaturaren historia nazio-estatu hegemonikoen literatur historien eredura idatzi nahi bagenu ere, agian gurearen antzeko subalternitate egoerak bizi izan dituzten kasuak bilatu beharko genituzke. Britainia Handiko eta Espainiako urrezko aldiak aurrez aurre jartzean, Barbara Fuchsek honako ondorioa atera du:
‎XVII. mendeko bilbotar horren lanak non eta Britainia Handian izan zuen oihartzuna eta jaso zuen benetako arreta (Zulaika, 2009), hango hizkuntzazale baten mandatuz idatzi zenez gero euskal poesiari buruzko atala biltzen duen Modo breve de aprender la lengua vizcaína, zeinaren eskuizkribu bakarra oraindik Londreseko British Libraryn gorde den. Euskaldunok ostera XIX. mendera arte itxaron behar izan genuen Mikoletaren lanaren berri jakiteko, itxura guztien arabera.
‎Ez bakarrik bien artean mugarri finkoak ezartzearen ezintasunarengatik, baita modu nabarmenean herri-adierazpen izan denak ere, bertsopaper gisa ezagutuak, kasu, beste sistema batean funtzionatu duelako. Gainera, XX-XXI. mendeetara hedatu beharko litzateke banaketa.
‎Euskal produkzio literario idatzia bizirik iraun duena baino ugariagoa izan arren, zoritxarrez, gorde den dokumentazioa bakarrik da benetakoa. Dokumentazio horren arabera, Lazarragaren eskuizkribuaren aurkikuntzak hiru mende luzetan aurreratzen badu ere euskal kontakizunaren jaiotza, ordutik XIX. mendearen azken herenera arte itxaron beharko da genero horrek jarraipena izan dezan. Zalantzarik gabe, XVI. mendean bertan euskal kontakizunaren sorrera kokatzea ez da huskeria, aditzera ematen duelako euskal literaturan berau inguratzen duten literaturetan bezalatsu hasi zirela gauzak, baina, dirudienez, haiek bezalatsu garatuz joatea ez zuen lortu:
‎Motela edo oso motela izan denean, nola jokatu? Esaterako, non egin beharko litzaieke leku XIX. mendeko alegiei, Neoklasizismoari eratxikitako denbora-tartea amaitutzat emanik Erromantizismoarenean dabiltzanean inguruko literaturak eta euskal literaturan bertan ere izpiritu erromantikoak agerrera egina duenean?
‎Bigarrenik, nola kokatzen da egile berak bultzada literario desberdinetatik mamitutako obra? Lehen galderari dagokionez, badirudi idazlan izendapenarekin edo beste izendapenen batekin bertso solteari egin beharko litzaiokeela erreferentzia, horretara laburtzen baita egileak batasunen batera menderatuz aurkeztutako corpusa. Eskuarki bertsopaper deitua, Lore Jokoen urtez urteko oroitidazkiak edo aldizkariak ditu argitalpen-leku XIX. mendeko bertsoak.
‎Eta oraindik gauzak gehiago korapilatzeko, estilo jasoko, ez hain jasoko, herrikoiko ala oso herrikoiko bertsoek betetzen dute XIX. mendea. Herri-literaturaren eta literatura landuaren arteko bereizketa egin beharko litzateke. Egia esan, bide ikaragarri labainkorrean sartzea lekarke; izan ere, lehenik eta behin, herri-literaturaz zer ulertzen den zedarritzea eskatuko luke eta lantegi nekeza dirudi.
‎XIX. mendeko bertsogileak kultura poetikoaren mailak edo bertsoen lantze-mailak bereizi arren, bertso soltea paratu izanak uztartzen ditu. Adierazi beharko den ezaugarria da, poesia idazlanaz arrunki ulertzen dena barne-lotura gordetzen duen bertso-multzo batez osatuta dagoelako.
‎Hala, Ibon Sarasolarenak ezagun du gudaosteko garai zailekiko hurbiltasuna, izan ere, antologia egin izateko arrazoitzat argiro azaltzen baitu euskal sistema literarioaren prekarietatea. Bere hitzen arabera, 1945-1964 arteko zentsura frankistak atzerrian edo atzeratuta atera behar izan duen poesia berreskuratu du bere antologian, aldizkari suntsituetatik eta bazterrekoetatik batera bilduz. Giroak hoberantz egin du Jon Kortazar eta Iñaki Aldekoaren hitzaurreek adierazten dutenez, euskal poesia modernoaren bilakaeraren urratsak deskribatu gura zituzten biek eta egoera normalizatu batean, euskal literaturaren modernotasun homologagarriaren lekukotza eskaini nahi izan zuten.
‎XVIII. mendeaz geroztik euskal testuen aurkezle guztiek borrokatzen duten mamuaren aurkako legitimazio argumentu sendoa aurkeztu nahi zuen Onaindiak. Ildo berean eta mende bat aitzinago, Larramendiren etsai berarekin borrokan egin behar izan zuen Jose Manterolak ere 1888ko bere Euskal Kantutegiaren hirugarren alearen hitzaurrean, euskal poesiaren existentzia bera zalantzan jartzen zuten Padre Marianaren jarraitzaileen aurka ziharduela azalduz: –Háse dicho hasta la saciedad que los bascongados no tienen literatura propia especial, no ha faltado quien ha negado a nuestro hermoso idioma(...) condiciones para la poesía...?
‎Apur batez hitzez beste eginez, uste dut argigarri gerta daitekeen azalpenak lagundu diezagukeela erlazionatzen Onaindiak ikusten zuen paisaia eta gaur egungo idazleek trantsizio garaiaz adierazten dutena. Izan ere, euskal literaturaren instituzionalizatze prozesuak eta sistema literarioaren sendotzeak ekarritako abantailak gorabehera, 2009an Bernardo Atxagak Neuchatel-eko Grand Seminair-en adierazitakoak oroitarazten digu, borroka berean jardun behar izaten duela subalternitatetikatera nahi duenak:
‎Onaindiarenarena bezala, antologia orokorren artean aipatu beharko genukeen pareko beste proiektu zabal bakarra Koldo Izagirreren Poesia kaierakda (Susa, 2000). Onaindiak milako kopurua hautatu bazuen, Koldo Izagirrek berrogeikoa hartu du irizpidetzat; baina zenbakiek esangurarik badute, garbi ikusiko dugu erreferentzia, hots, idazle bakoitzeko hautatu duen hogeita bosnako kopuruak argiro seinalatzen duena jomuga bera da:
‎Baina, ez da horregatik ahantzi behar genero poetikoaren prestigioa eta irakurleengan itsatsi zen irudiaren balio sinbolikoa eragile horiez gaindikoa dela. Horregatik, gudaurreko olerkarien eredu kultural berritzailea bezala, gudaosteko obra arestiarraren inpaktu modernizatzailea aintzat hartu beharko lirateke. Izan ere, gudaosteko 1950-1975 urteetako poesiagintzak, bere kalitatearen ondorioz, eredu legitimatzaile gisa jokatu zuen, gerora kantagintza berriaren fenomenoarekin batean, poesia eredu herrikoi nahiz kultuak integratzea lortu zuena eta jendarteratzeko eragiketa kulturalean maila sakonagora jo zuena.
‎Greimasen aktante kontzeptuari egindako azterketekin jarraituz, Carmen Boves semiotikalariarena aipatu beharko genuke. Bovesek (1993), pertsonaiaren definizioa gauzatzeko garaian, unitate pragmatikoa ere eransten dio unitate sintaktiko eta semantikoari.
‎Bigarrenik esan genezake, detektibe bakar batekin osatutako Bordaren sail hau oso bakana dela euskal literaturan; Bordaren Amaia Ezpeldoi, Garateren Jon Bidart eta Hasier Etxeberriaren Damian Arruti baitira gure azterketan eleberrietan behin eta berriz narrazio ezberdinetan azaltzen direnak. Beraz, euskal literaturan, sailetan detektibeak sortzeko joera urria dela aipatu beharko litzateke ondorio gisa. Bestalde, euskal literaturan ezagutzen den lesbiana eta detektibe protagonista bakarra da Amaia Ezpeldoi.
‎bertsoen, Bilboko Gabon kanten nahiz Mogel neba-arreben ustezko edo balizko bertsoen kasuak adierazten du transmisioaren katean etenak izan ditugula XIX. mendean, eta arazoak ditugula orduko poesiagintza ezagutzeko. Mogel neba-arrebek baino oinordeko leialagorik izan zuen E. M. Azkuek, batez ere bere seme Resurreccion?, baina, Mogel neba-arrebek bezalaxe, desertuko bakardadean ibili behar izan zuen Eusebio Maria Azkuek erebere garaian, ia poemarik argitaratu gabe hil baitzen, eta, eskuizkribuak zabaldu zituen arren, eskuizkribuok sakabanatzean ez baitakigu zehazki hari edo beste nori egotzi olerki hau edo bestea. Beraz, hutsune ugari nabari dira oraindino XIX. mendeko euskal idazleen ezagutzan, eta dugun ezagutza partziala osatzen lagundu behar dute arlo desberdinetako ikerketek (biografia, pentsamoldea, bertsoen harrera, testuingurua, bertsogintza, estiloa, testuartekotasuna, testu-kritika, etab.).
‎J. Kortazarrek aztertu du E. M. Azkueren Bermeo eta Mundakako irakasaldia. Haren arabera, Mundakako Nautika Eskolak 1854 arte iraun zuen, eta ondoren, eskola partikularrak eman behar izan zituen (Kortazar, J. 2013).
2014
‎" Kartzelan egon beharko luke, orduan. Munduko lekurik arriskutsuena da paraje hau udan", esan zuen poliziak.
‎Gauza da ohatzerat eraman behar izaten genuela hiruzpalauren artean, jostetak edota liskarrak alde baterat utziz, gu beti geurean ibiliz ere jainko eta jainkosen istorioak txunditurik uzten baikintuen, hein batean bedere, ez baikenion sobera konprenitzen. Pentsalari sakon batentzat geneukan guztiok osaba idazle-filosofoa.
‎Gero, gogoeta egin, eta hortxe aurkitu dut irtenbidea... beste liburu batean. Neurketa une jakin batean eginez moldatu behar izango zuen Talesek: eguzki-izpiak onarriaren aldearekiko zehazki zut zirenean!
‎–Ulertzen duzu... nire langileek nahi izan dutelarik greba egin gehiago pagatuak izateko gisan, behar izan ditut kanporatu... Ondorioz, lantegiaren erdia bota eta, bakea ukan dut!
‎Zinez! Lan sariak igotzen banitu lantegia itxi beharko genuke! Mikelek ez zion ezer erran baina harritzen zen ikustea zer segurtasunarekin gazte horrek zituen langile familia osoak miseriara bota!
‎«Oraingo ikasleak biharko helduak dira, eta biharko gizakiak gu baino gehiago mugituko dira. Gu asko irteten gara kanpora, baina gerokoak gehiago; hau da, hiru hizkuntza behintzat ondo menperatu beharko dituzte beren bizitza duintasunez aurrera atera nahi badute. [EPD-prentsa, Berria]
‎Esperanto mintzaira beharko ote dute egun batez Europa egiten duten 25 herri horietakoek. Gauza bat bada ororentzat argi-argia dena, denak lehertuko dituela emeki emeki ingles mintzairak hola segituz.
‎Euskarak aurrera egingo badu, aise ondoriozta daiteke hirian aitzinatu beharko dela: hiriek hartu duten pisu demografikoak zein lurraldearen antolaketan eta bizimodu-ereduen zabalkundean duten garrantziak hala pentsatzera garamatzate, ezinbestean.
‎Ez zen hala izan ordea. EAJren baitako barne-tirabirak zirela medio Gorordok alkatetza utzi behar izan zuen eta, hurrengo agintaldian, 1987an abian jarritako prozesua indarra galduz joan zen, ia desagertzeraino.
‎Aginte publikoei dagokienez, Arabako Foru Aldundiak euskalgintzaren nukleo gogorraren sustatzaile nagusi izan beharko lukeela dio, baina puntuan eransten du erakundeei gehiago konprometitzea falta zaiela eta uzkur ageri direla herritarrei erabakiguneetan parte hartzeko aukerak eskaintzerakoan. Horren aurrean,, benetako lan banaketa erreala?
‎lurralde hori markatu, bertako bazterrak oro erregistratu eta identifikatzeko eta, horrez gain, espezie bereko gainerako kideei euren eragin-eremuaren berri emateko. Halaxe jokatu beharko genuke geuk ere: euskararen lurraldea nazioarteko fenomeno eta pertsona eredugarrien izenekin eta, batez ere, euskal kultur ondaretik ateratako erreferentziekin markatu behar genuke (honi buruzko hausnarketa sakonagoa in Unzalu, 2011); haatik, Arestik bere. Bilbaoko kaleak?
‎Behin mapak kartografiatuta eta norbere eragin-eremua zehaztuta, garrantzitsua da eremu horretan esangura-ekoizle izango den gune neuralgikoa eraikitzea, hiztunen topagune ez ezik hainbat joan-etorriren iturburu bihurtuko den espazioa. Egia esan, bigarren betebehar horrek lehenengoak baino pisu handiagoa izan beharko du etorkizuneko hirian. Zerumugara begiratu aurretik, baina, azter dezagun labur-labur arlo honetan orain arte egindako bidea.
‎Urte hauetan denetarik egon da gune horien ibilbidean. Bakoitzak ikusi beharko du balorazioa egiterako orduan zenbateko tartea hartzen duten argiek eta zenbatekoa itzalek, baina guztiak bat etorriko dira ondorengoarekin: gune itxi eta erabat babestua eraikitzea edo kanpoko eraginetara guztiz zabaltzea (horrek dakartzan arriskuekin), horra hor gune hauei tentsioa eragin dieten bi muturreko aukerak.
‎Eskaintza guztia leku fisiko bakar batean kontzentratu beharrean, hamaika hizkuntza-praktika desberdin hedatu behar dira hirietako kale, txoko, bilgune eta plazetan zehar. Arnasguneak eutsi behar dio sinergia-proposamenen iturburu-izaerari, baina euskarak dozenaka bidelagun eta gune-lagun bilatu beharko ditu plazan bere lekua hartzeko. Litekeena da horietako batzuekin tarteka euskaratik atera behar izatea eta elkarrizketa elebidunak (euskaldun hartzaileekin) edo itzulpenak erabili behar izatea.
‎Arnasguneak eutsi behar dio sinergia-proposamenen iturburu-izaerari, baina euskarak dozenaka bidelagun eta gune-lagun bilatu beharko ditu plazan bere lekua hartzeko. Litekeena da horietako batzuekin tarteka euskaratik atera behar izatea eta elkarrizketa elebidunak (euskaldun hartzaileekin) edo itzulpenak erabili behar izatea. Bidean aurkituko ditugu tresnak eta metodologiak, argi dagoena baita etorkizuneko testuinguru hiritarrak konplexuak izango direla (hala dira dagoeneko) eta euskaltzaleoi etengabe moldatu beharra egokituko zaigula.
‎Arnasguneak eutsi behar dio sinergia-proposamenen iturburu-izaerari, baina euskarak dozenaka bidelagun eta gune-lagun bilatu beharko ditu plazan bere lekua hartzeko. Litekeena da horietako batzuekin tarteka euskaratik atera behar izatea eta elkarrizketa elebidunak (euskaldun hartzaileekin) edo itzulpenak erabili behar izatea . Bidean aurkituko ditugu tresnak eta metodologiak, argi dagoena baita etorkizuneko testuinguru hiritarrak konplexuak izango direla (hala dira dagoeneko) eta euskaltzaleoi etengabe moldatu beharra egokituko zaigula.
‎GOIKOETXEA, Garikoitz, 2015eko martxoaren 29a,. Pertsonak barik, testuinguruak euskalduntzera joan beharko litzateke? [Arkaitz Zarragari elkarrizketa], Berria.
‎Euskaldunok urruti beharko genuke utopiko inozo izatetik; baina, paradoxikoki, abaildu zaigun epelkeria ideologikoaren ondorioz imajinetan ezkutatzen zaigu hurbileko izadia. (?) Perbertsoa, espazio diglosikoan euskaldunari eskatzen zaion sedukzio ariketa ridikulua.
‎Hurrengo urteetan eskoletan zer egoerari erantzun beharko zaion aurreikusteko, datu adierazgarria da HHko matrikulazioak erakusten duen joera: 2013/ 2014an, B eta D ereduen artean, matrikularen %96 baino gehiago osatzen dute; beste aldean, A eta X ereduetako matrikulazioa HHn %4tik hurbil da, EAE guzia kontuan hartuta.
‎Beste alde batetik, diktaduraren garaian Espainian ez zen informazio demokratiko fidagarririk ea nolako sentiberatasuna izanen zuen jendarteak euskararen garapenari begira. Gainera, Euskal Herriaren konfigurazio soziolinguistiko heterogeneoak iradokitzen zuen trataera desberdinak egin beharko ziratekeela, inguruak erakusten zituen ezaugarrien arabera: Euskal Herriko alde batzuetan euskarak bizkortasun handia zuen, baina beste batzuetan haren presentzia hagitz murriztua zen, edo arrunt falta zen.
‎Jendarteak eskatzen duen aldaketa hau gertatzen da, bestalde, gaur egungo sistema elebidunaren emaitzak jasotzen ari garen denbora berean. Ereduen sistema honen ebaluaziorako ikerketek adierazten dute A eredua oraingo formulazioan garbiro ezindua dagoela legeak ezartzen duen konpetentzia euskaraz erdiesteko, eta beraz iduri du eredu horren ezaugarriak aldatu egin beharko direla baldin eta haren legezko helburuak bete nahi badira. B eta D ereduek emaitza hobeak lortzen dituzte nahiz eta eredu horietako ikasleek oraindik ez duten beretu, estatistikoki, euskarazko gaitasun bat gaztelaniazkoaren parekoa, eta horrek bidea ematen du pentsatzeko sistema hobetu daitekeela.
‎Horretara joateko bidean, alde batetik, hezkuntzako profesionalei ekimena eskatzen zaie eta, bestetik, ikastetxeen autonomia handiagoaren alde jokatzen da. Ildo horretan, iduri du hizkuntza-ereduak modu malguagoan eta zaluagoanhartu beharko direla, inguruak erakusten dituen ezaugarriei arreta jarrita eta hezkuntza erkidego bakoitzaren ekimenari garrantzi handiagoa emanez. Hala agertzen da EAEko 2010eko curriculum dekretuan eta 2007ko Nafarroakoan ere bai (Eusko Jaurlaritza, 2010; Nafarroako Gobernua, 2007); ideia bera azpimarratzen da EAEn eleaniztasunera bidean 2014ko ekainean aterariko ebazpenean (Eusko Jaurlaritza, 2014b).
‎Ildo horretan, ikuspegi berriak planteatzen dira, hala nola Hizkuntza eta Edukiak Batera Ikastea (zeinen bertsio elebidunean baden Euskal Herrian eskarmentu ez-gutiestekomodukoa), eta horrekin konbinatuta baita Hizkuntzen Trataera Bateratua ere (itxura baitu horren garapena bultzatu nahi dela etorkizun hurbilean). Alderdi metodologiko horiek, berriz, ikastetxe bakoitzaren Hizkuntza Proiektuan integratzekoak dira, eta dokumentu horretan garatu beharko da zer irizpide eta jokabide erabiliko diren hizkuntzak ikas-irakasteari eta erabiltzeari begira, eta inguruaren ezaugarriei arreta jarririk, nolako trataera eman beharko zaion hizkuntza eta aldaera bakoitzari.
‎Ildo horretan, ikuspegi berriak planteatzen dira, hala nola Hizkuntza eta Edukiak Batera Ikastea (zeinen bertsio elebidunean baden Euskal Herrian eskarmentu ez-gutiestekomodukoa), eta horrekin konbinatuta baita Hizkuntzen Trataera Bateratua ere (itxura baitu horren garapena bultzatu nahi dela etorkizun hurbilean). Alderdi metodologiko horiek, berriz, ikastetxe bakoitzaren Hizkuntza Proiektuan integratzekoak dira, eta dokumentu horretan garatu beharko da zer irizpide eta jokabide erabiliko diren hizkuntzak ikas-irakasteari eta erabiltzeari begira, eta inguruaren ezaugarriei arreta jarririk, nolako trataera eman beharko zaion hizkuntza eta aldaera bakoitzari.
‎Hiriaren definizio transhistorikobat egin beharko banu, hiria kontzentrazioaedo biltzea izan dela esango nuke. Jendeak, zerbitzuak, harremanak, bideak eta abar gune batera biltzea izan da historian zehar hiri ororen eginkizuna eta izana.
‎Hizkuntzak direla eta, bistakoa da inperio kolonialen hondarretan metropolien erritmoek zein bizirik dirauten eta, halaber, nondik sortu diren gaurko mundu-hizkuntza gehienak. Hala ere, Modernitatearen hastapenetara joan beharko genuke, hizkuntza-batasunaren ideia argi bat aurkitzeko: estatu modernoaren sortzaileek batasun linguistikoaren beharra ikusi baitzutennaziogintzaderitzon aginte-programa zabalaren hasikeran.
‎Modernitatean euskara hiri-eremu fisiko eta sinbolikoetatik erauzia izan da, eta, larre-paradigma? baten logikan esplikatua eta ulertua, baina gaur egun euskaldun gehienak aski urbanoak direnez gero, paradigma aldaketa berariaz landu beharko da, esatez eta egitez, euskarak hiri-bizimodu hipermodernoan zentzurik eta lekurik izan dezan.
‎Eta gainera ondorio kaltegarriak izan litzake aipatu psikogeografia horrek, handik kanpo bizi direnak euskara besteguneko kontua dela irudikatzen hasiko balira. Ez dut, hala ere, babesgune eta arnasgunearen ideia guztiz baztertzen, bainaguneatoki edo zonalde batzuekin identifikatzeari uko egitekotan.Arnasguneak bestela ulertu beharko genituzkeela uste dut, gunearen tokian fluxua edo elkarrekintza-jarioa edo antzeko zerbait jarri beharko genukeela. Milaka mikro-arnasaldiz bilbatutako amarauna begitantzen zait erakargarriagoa.
‎Eta gainera ondorio kaltegarriak izan litzake aipatu psikogeografia horrek, handik kanpo bizi direnak euskara besteguneko kontua dela irudikatzen hasiko balira. Ez dut, hala ere, babesgune eta arnasgunearen ideia guztiz baztertzen, bainaguneatoki edo zonalde batzuekin identifikatzeari uko egitekotan.Arnasguneak bestela ulertu beharko genituzkeela uste dut, gunearen tokian fluxua edo elkarrekintza-jarioa edo antzeko zerbait jarri beharko genukeela. Milaka mikro-arnasaldiz bilbatutako amarauna begitantzen zait erakargarriagoa.
‎Milaka mikro-arnasaldiz bilbatutako amarauna begitantzen zait erakargarriagoa. Era berean, utzi beharko genioke jendea eta haren hizkuntza-gaitasunak itxitura geografiko-administratibo estankoetan sailkatzeari eta ekin euskal praktikak, jarduerak, aukerak eta beharrak zenbatzeari.
‎Hizkuntza-koreografiak, areago euskal koreografiak, ez dira besterik gabe aldi eta toki berean egotearen ondorioz artikulatuko, berariazko lana beharko dute. Euskaldun komunitatea (sare, amaraun edo nahikaradeitu) gauzatzeko eta zentzuz janzteko ariketa koreografikoak ugaldu eta indartu beharko dira.
‎Hizkuntza-koreografiak, areago euskal koreografiak, ez dira besterik gabe aldi eta toki berean egotearen ondorioz artikulatuko, berariazko lana beharko dute. Euskaldun komunitatea (sare, amaraun edo nahikaradeitu) gauzatzeko eta zentzuz janzteko ariketa koreografikoak ugaldu eta indartu beharko dira. Eta ezaugarri berriak izan beharko dituzte:
‎Euskaldun komunitatea (sare, amaraun edo nahikaradeitu) gauzatzeko eta zentzuz janzteko ariketa koreografikoak ugaldu eta indartu beharko dira. Eta ezaugarri berriak izan beharko dituzte: maiz, komunikatzeko teknologiak lagun, aldi eta toki ezberdinetan daudenak uztartu beharko dituzte, lokala eta globala artikulatu beharko dituzten moduan, hartara koreografia irekiak izan beharko, eta hizkuntza aldetik sarri hainbat hizkuntzaren nahas-mahasak izango dira (etengabeko translazio eta itzulpen ariketetan arituko dira hiztunak).
‎Eta ezaugarri berriak izan beharko dituzte: maiz, komunikatzeko teknologiak lagun, aldi eta toki ezberdinetan daudenak uztartu beharko dituzte, lokala eta globala artikulatu beharko dituzten moduan, hartara koreografia irekiak izan beharko, eta hizkuntza aldetik sarri hainbat hizkuntzaren nahas-mahasak izango dira (etengabeko translazio eta itzulpen ariketetan arituko dira hiztunak).
‎Eta ezaugarri berriak izan beharko dituzte: maiz, komunikatzeko teknologiak lagun, aldi eta toki ezberdinetan daudenak uztartu beharko dituzte, lokala eta globala artikulatu beharko dituzten moduan, hartara koreografia irekiak izan beharko, eta hizkuntza aldetik sarri hainbat hizkuntzaren nahas-mahasak izango dira (etengabeko translazio eta itzulpen ariketetan arituko dira hiztunak).
‎Eta ezaugarri berriak izan beharko dituzte: maiz, komunikatzeko teknologiak lagun, aldi eta toki ezberdinetan daudenak uztartu beharko dituzte, lokala eta globala artikulatu beharko dituzten moduan, hartara koreografia irekiak izan beharko , eta hizkuntza aldetik sarri hainbat hizkuntzaren nahas-mahasak izango dira (etengabeko translazio eta itzulpen ariketetan arituko dira hiztunak).
‎Ondo dakigunez ere, aniztasuna hierarkizatua izaten da usu, halakoetan hizkuntzen arteko desoreka sozialak berdinduko badira, erruz behar dira erabakieta esku-hartze politikoak. Hiri-bizimoduan, sinkronia anitzeko espazio zabal hartan, euskarak aldi berean izan beharko luke koreografia sinkronizatuen doinua eta sare desinkronizatu zein elkartze iragankorren osagai egoskorra. Horrela esanda dilema dirudi, ez da ordea:
‎Alegia, Gabriel Tarderi jarraituz, tradiziozko imitaziotik imitazio modernora. Moda da, nonbait, testuinguru modernoetan praktika baten hedapen fenomenoa, zeresanik gabe doa zer gertatuko den testuinguru hipermodernoetan, baina bistan da euskara modakoa izan dadin modako kontuekin artikulatu beharko dugula, horiek zernahitakoak izanda ere. Ikus:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia