Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 1.733

2000
‎Udaberriko txanpa hartzean udazkeneko lehen izoztera arteko tarteari ahal den etekinik onena kentzea da landare gehienen asmoa. Ihartzeari, ihartu ordez akabatu edo hil esan beharko ote nuke. Bo... ihartzeari landareek dioten errespetuagatik, badaezpada ere, urteko eginkizun garrantzitsuena fruituak ematea dute.
‎Hezkuntza, hedabideak eta administrazioa lekuan lekuan landu beharreko esparru horien lekuko dira. Euskal herrietan umea euskara batuan bakarrik hezi behar ote den, euskara batuaren esparrua ere mugatua den gai batzuetarako, bestetzuetan berbetarako ez eze alfabetatzeko beharra ere ez ote litzatekeen komeni...
‎Hau da, etxean eta kalean herriko euskaraz dabilen ume lekeitiarrari, bermeotarrari edo gatikarrari eskolaurretik bere ordura arteko euskaratik horren urrun dagoen batuan egin behar ote zaio. Xabier Amurizak eztabaida etxera eroaten dela dio:
‎Agiri hori ez ote hizkuntzaren politizatzaile? Gaztelera behar ote dugu guztion jaun eta jabe. Mintzatzaile gehiago dituelako?
‎Analistak ez daki, hots, ez duaurre-juzgurik egiten, beste batekiko ezberdin zaren neurrian zuk behar duzunaz.Psikoanalista batek ez du emakume batek haurrak izan behar dituenentz aurre-juzgurik egiten, ez du homosexual bat nahitaez heterosexuala bilakatu behar izateariburuzko aurre-juzgurik egiten, ez du aurre-juzgurik egiten semea aita bezalakoaizatea hobea ote den jakiteari buruz,, nolako enborra halako ezpala? atsotitzarenarabera, edo semeak aitari kontra egin behar ote dion,, aita biltzaile, seme banatzaile, atsotitzaren arabera.
‎Zalantza-izpiren bat sumatu diodanez, jarraitu dut esanez, horrenzaila al da, bada, geure askatasunari, sormenari, jakituriari, geuregaintasunari, etaabarri bidea emanez elkarguneak aurkitzea? Ala, argalekin otso eta handiekin leial?, ezjakin, baldar edo menpeko norbait behar ote dugu geure baliabideak bideratzeko?
‎zer da, izan ere, hizkuntza bera baino gauza objektiboagorik, geure bizieran objektibitate ororenbitartekotza baldin badugu? Zer litzateke objektibitatea giza bizian hizkuntzarik gabe. Edota garai bateko eztabaida alfer hartara itzuli behar ote dugu gero, berriro ere, tamalez. Alegia, hizkuntzaren izaera gainegituraren mailako kontua dela, ez besterik, edozein ideologia eta kulturaren eredura.
‎Gure konkistatzaileek, espainiarrek eta frantziarrek, ez eskuinekoek ez ezkertiarrek, borroka nazionala ez dute ikusten klase sozialen epifenomeno bat modura, eta, are gutxiago, ez dute beren estrategia klase sozialen borroka modura lekuratzen.Zergatik guk, euskaldunok bakarrik, borroka nazionala klase sozialean urtzen duenerredukzionismo horretan erori behar ote dugu, beste inor erortzen ez denean. Gainera, gatazka muga sozio-ekonomikoetan ezarri nahiko luketen espainiarrek berekere, IUkoek adibidez, azken batean, espainiar nazionalismoan kokatzen dira, aitortzenez badute ere.
‎Behin albiste osoa idatziz gero, normala denez, irakurketa bat egiten da, badaezpada, zuzenketaren bat egin behar ote den ikusteko. Lehen zuzenketa hauek egin ostean, ahal denean zenbait minutuz uztea komeni da, bost edo hamar minutu horiek pasa eta gero beste irakurketa bat egiteko.
‎enpresaren planteamenduei ala entzuleen eskaerari. Bestela esateko, entzuleak irrati-estazioek eta kateek egiten dioten eskaintzaren diktadurapean egon behar ote du ala irratilariek entzuleriak nahi duena eman behar ote diete entzuleei. Horri dagokionez, Mariano Cebrián-ek (1979, 69) argibide ona eman digu irrati komertzialen eta publikoen arteko polemikan sartuz:
‎enpresaren planteamenduei ala entzuleen eskaerari. Bestela esateko, entzuleak irrati-estazioek eta kateek egiten dioten eskaintzaren diktadurapean egon behar ote du ala irratilariek entzuleriak nahi duena eman behar ote diete entzuleei. Horri dagokionez, Mariano Cebrián-ek (1979, 69) argibide ona eman digu irrati komertzialen eta publikoen arteko polemikan sartuz:
‎C-o-n-n-e-m-a-r-a. Ez zekien egin behar ote zuen. Hobe zen Eiderri buruz gehiago ez jakitea.
‎Ez diot sartzen utzi, eta esan diot ez etortzeko gehiago. Zergatik gertatu behar ote zait niri hau guztia!
‎Ohartu nintzenerako, sala zabal batean nengoen, zeinak baitzirudien ezen kezko laino batek harturik zegoela; lainoan barrena, berriz, mahai batzuk ikusten ahal nituen, eta mahaien inguruan marinelak, guztiak lurrezko pitxer tipi batzuetarik biera edaten —edo garagarnoa deitu beharko ote genioke, jaun André, zeren garagarraren arnoa den? —, eta guztiak ere eskua dantzan, batzuk pipa erretzen ari zirelako, eta bertzeak emaztekien popako zein brankako altxor ezkutuen xerka zebiltzalako, zeren munduan ez baitago marinelik bere bizitzan altxorren batekin amets egin ez duenik.
‎" Jauna, diru-poltsarik gabe utzi izan bagintuzu ere, ez genuke nigar handirik eginen, zeren berant baino lehen izanen baita El Dorado gure diru-poltsa eta Frantziako diru-poltsa". Erran behar ote dizut, jaun André, zeinen arrai abiatu ginen hirurok, itsas lapurren gordelekutik jalgiz gero, hirurok ere sinets ezinik gindoazela, zeren baitzirudien ezen guztia ere mirakulu hutsa izan zela?
‎—eta, bere boza ematzen zuela, erantsi zuen—: Edo arreba Joxe deitu behar ote diat... edo amona, bertzenaz, zeren hik bai, aurpegia zimurrez josia baitaukak...?
‎—eta erran nion Joxeri, segidan—: Eta hik, Joxe, oraino ere ukatu egin behar ote duk ezen Antonio hire anaia dela. Zeren biok ezkerreko begia ubeldurik baituzue eta, halatan, anaia bikiak baitirudizue...
‎Oroitzen al dituk jaun Marcel zenarekin izan nituen diskusioneak, noiz eta poesia zientziaren aitzinean mesprezatzen bainuen, bai Plautok eta bai Terentziok erabili zuten harako erran hura —Amantes, amentes— nerabilela, amorioari irri eta trufa egiteko? Baina zer erran beharko ote dut orain. Zeren egia bada ere, alde batetik, ezen amorosia erotasuna dela, ez ote dit amorosiak ere erakutsi bihotzaren egia, numeroetarik harat eta froga orotarik harat, eta ez ote du, halatan, bihotzaren egiak bere lengoaia propiala beharko, eta ez ote da poesia lengoaia hori...?
‎Zeren, haien irakaspenik gabe eta haien jostetarik gabe, nekez biribil baitzitekeen halako ateraldirik ene ezpainetan, eta nekez obra nezakeen buruak bururatua, hain mementu larrietan! Eta zenbat eskertzen diodan Fortunari eta zenbat, orobat, Jainkoari, ez naturalezaz ausart egin nindutelako, zeren eta ez bainaiz Hernán Cor tésen, Pizarroren edo haien iduriko bertze piztia batzuen kastakoa, baina bai hornitu nindutelako bertze bertute batzuekin, zeinetarik adierazgarrienetarik den beldurraren gainetik jauzi egiteko dudan fermutasuna —edo axolagabetasuna erran beharko ote nuke, jaun André? —, beldurrak berak —edo ahalkeak berak, beharbada— eraginik eta bulkaturik, zeren eta anitzetan beldurraren aitzinekoa ohi baita ahalkea, bertzeen aitzinean ergel bat bezala geratzeko trantzeaz libratzen gaituena.
‎Eta hi otsoa baino gutiago izanen al haiz enetzat, eta ni hiretzat, Joanes? Zeren eta... noiz hasi behar ote dugu etsenpluarekin predikatzen? —eta, isilune labur baten ondoren irri egiten zuela, erantsi eta eratxiki zuen—:
‎—Tiroka desegin behar ote duzue, bada, dorretxea? —galdegin nion.
‎ERRAN behar ote dizut, jaun André, ezen erraietarainokoa izan nuela heriotzaren atzaparkada hura?
‎Eta erran behar ote dizut ezen heriotza hark bertze mila heriotza ekarri zizkidala gibeletik, zeren sosegua kendu baitzidan, bakea kendu zidan, eta bertze mila gauza kendu zizkidan?
‎—Nola erran dezakezu hori, oraino berrogei urte ez dituzunean? Zer erran beharko ote dut nik orduan, hirurogeitan goiti nabilela. Eta nola erran diezadakezu ezen bizitzaren iturria agorturik dakusazula, baldin zuhaitzetik erortzen den hostoa ere bizi berri baten ongarri bihurtzen bada?
‎Erran behar ote dizut, jaun André, nola ibili zen osaba Joanikot hurrengo egunetan, mapa bat hartu hemendik, bertze bat handik, erregela eta angelu-neurtzailea eskuan, sukarrak hartua bezala bere kalkuluak egiten, ni haren aldamenean.... Eta erraiten zidan:
‎Eta, hala, noizik behin, biek ala biek tiro pare bana egiten zieten zapi zuri biribil batzuei, zeinak jopuntutzat hartu eta harat edo honat lotzen baitzituzten, zuhaitzen bati, harkaitzen bati edo bertze zernahiri. ...n, berriz, osaba Joanikot ehiztari eta tiratzaile eskasa zen; baina nola ez zen osaba ehiztari eskasa izanen, baldin, alde batetik, ehiza atsegin ez bazuen, eta baldin, bertzetik, usoaren edo oreinaren aiduru zegoela ere, buru-zirrituren batetik Pitagorasen teorema edo Arkimedesen printzipioa sartzen bazitzaion, ez zekielarik, finean, piezaren aitzinean paratzen zenean, usoari edo Pitagorasi egin behar ote zion tiro, oreinari edo Arkimedesi. Hala, bada, aita osaba Joanikot baino hagitzez ere tiratzaile hobea zen; ez, ordea, kanoiarekin!
‎Erran behar ote dizut, jaun André, ezen osaba Joanikotek ez zuela Alessandro de Novara bakean utzi, eta harekin aritu zela italianoz, hura jauregirat iritsi bezain fite, kalaka eta kalaka, nahiz eta gure ezusteko gonbidatua gaztelaniaz ere ongi baino hobeki moldatzen zen. Eta haiek elkarri hitz egiten zioten, eta ni haien ondoan aditzen eta aditzen egoiten nintzen, eta ulertzen nituen hitz urrietarik —zeren, alde batetik, italianoak latina baitu iturburu, eta nik aitzinatu samarra bainuen latina, halako moldez, non jaun Marcelekin latinez mintzatzeko gai bainintzen, geldi eta baratx bazen ere, eta, zeren, bertzetik, Alessandroren goait geundela, egunoroz ikasten bainituen hitz batzuk osabak Parisen eginikako dikzionario iduriko hartarik— haien solasa asmatzen eta idurikatzen...
‎Nola hunkitu ninduten hitz haiek...! Zeren eta nik ere aspaldi eskatu bainion eta eskatzen nion Goikoari mirakulu bat, eta mirakulu hura zen ezen eman ziezadala beharrezko argia, neure egiaren erabaki ahal izaiteko, katoliko edo protestant izan behar ote nuen, apez edo zientzilari... Eta osabak ere nahi zuen, ongi aditu banion bederen, nik gogoeta egitea, neure arimaren indarztatzeko eta sendotzeko...
‎Erran behar ote dizut, jaun André, ezen, handik aitzina, tigrea goiti eta tigrea beheiti aritu ginela egun luzeetan, jauregian bertze solasgairik ez balego bezala?
‎Baina, gaiari lotu aitzin, erran behar ote dizut zer zirrara eragin zidan Floren tziak, bere karrikekin eta plazekin, eta bere edifizio ezin ederragoekin. Hango elizak eta hango palazioak, hango eliz orratzak, kupulak eta campanellak...!
‎Edo, neure ilunetik ilunagorako bidean erran beharko ote nuke, jaun André...?
‎Eta, euria goian-behean ari zuela, mendi-landetan bazkan ari ziren komarkako behi guztiak hurbildu ziren, halako batez, eliz ingururat. Behar ote zuten urbiaindarrek hura baino seinale garbiagorik, jakiteko ezen san Mamerto kendu behar zutela aldare nagusitik eta santa Klara jarri haren orde, nola egin baitzuten herritarrek handik egun gutirat, artisau bati santa Klararen iduria egiteko mandatua emaiten ziotela...?
‎Eta, gauzak hala badira, ez al zaizu iduritzen ezen bertze bi hitz horiekin ere —galtzaile eta garaile—, antzeko zerbait gerta litekeela...? Edo jada Salamancan erran nizuna erran behar ote dizut berriro, eta oroitarazi behar ote dizut, halatan, nola akabatu zuen gure aitak, bere burua beti garailetzat izan zuenak...?
‎Eta, gauzak hala badira, ez al zaizu iduritzen ezen bertze bi hitz horiekin ere —galtzaile eta garaile—, antzeko zerbait gerta litekeela...? Edo jada Salamancan erran nizuna erran behar ote dizut berriro, eta oroitarazi behar ote dizut, halatan, nola akabatu zuen gure aitak, bere burua beti garailetzat izan zuenak...?
‎pobrearen seme langileari, edo handikiaren seme alfer lantsuari...? Erran behar ote dizut ezen talentuek eta merituek baino gehiago sehaskak erabakiko lukeela auzia, sehaska delako talentuen talentua, bertze talentu guztiak baino hagitzez gehiago balio duena, nahiz eta, bertzalde, ez duen nehongo meriturik?
‎Edo, erran beharko ote genuke ezen libre izan nahi genukeela, eta, libre izaiteko, hitzak elkarren artean kateatzen eta lotzen ikasten dugula, baina, lotzearen lotzeaz eta kateatzearen kateatzeaz, guhaur lotzen eta kateatzen gaituztela finean, ohartu ere egin gabe usu...?
‎Festa hartarat aurkientza hartako jauntxo eta kargudun kasik guztiak etorri ziren —aitak bere menerat zituenak, hainbat traturen, edo hainbat herriko etxerekin zituen harremanen ondorez—, beren emazte eta seme-alaben konpainian; eta etorri ziren, halaber, Ubarneko izeba-ilobak: edo Ubarneko dama-damatxoak erran behar ote dut, gure aitak deitzen zien bezala, nahiz eta anitz herritarrek erdi sorgintzat zituzten. Baina ez nuke festa hura oroitu nahi bertara hurbildu ziren jendeen berri emaiteko, ez haien solasen ez haien beztimenden, ez musikariek jo zuten musikaren, ez noten konpasean gonbidatuek dantzatu zituzten dantzen... zeren eta aitzinago ere izanen baitut festa distiratsuagorik deskribatzeko parada, Villagrandeko dukearen eta haren segizioaren etortzearekin zelebratu genuen bertze festa handios hura, konparazione.
‎—Astebetez utzi behar ote haut kondenatuen ziegan, Kristoren gurutzeari uko egiteagatik...?
‎Baina, zergatik amaren behako hura: osabak amaren aitzinean zibiltasun arauak —horrela traduzitu beharko ote genuke frantsesen civilité delakoa, jaun André? — hautsi zituelako ote zen, edo, hobeki, hitz gozo haiek eta keinu hura —edo haien antzeko hitz eta keinu abegikorrak— ez berari ez bere ahizpa Emilianiri eskaini ez zizkielako, ez orduan ez nehoiz. Jelosiaren ispilu eta mirail ote zen, bada, amaren behako hura?
‎Mattin ere, Villagrandeko dukearen palazioan hiru urte eskas egin ondoren, etxean genuen; edo, xeheroago eta zehatzago erraitearren, gure etxean aitaren berrogeita hamargarren urtebetetzeko festa ospatu zenetik genuen Mattin etxean —erran behar ote dizut, jaun André, ezen nehoiz ez bezala ikusi nuela Mattin nigarretan, noiz eta, festaren ondotik, Villagrandeko dukearen semea Madrilerat itzuli baitzen, Mattin Urbiainen utzirik? —, zeren aitak nahi baitzuen, alde batetik, Mattin negozioen munduan gero eta gehiago sartzea eta trebatzea, eta hargatik erraiten zion: " Seme, hik ere badaukak zer ikasirik negozioen mundutik, zeren, biharko egunean markes izanen bahaiz ere, eta, halatan, trabailuaren neketan higatuko ez bahaiz ere, ez zaik gaizki etorriko jakitea zein diren diruaren bideak, heure ondasunen hobeki enplegatu ahal izaiteko", eta hargatik ere zuen donejoanetarako prestaturik eta istalgaraturik bidaia bat, harat eta honat; eta nahi zuen, bertzetik, bidaia hura egin baino lehen familiakoak elkarrekin egoitea, zeren hura ere ez baitzen egunoroz egin genezakeen gauza, aitaren etengabeko bidaiekin eta anaiak Madrilen egin izan zituen egonaldiekin.
‎Edo, deus ere erraitekotan, erran beharko ote nizuke ezen irri hura eguzki bat bezalakoa zela, Elbiraren begi argiak are argiagoak egiten zituena?
‎Edo, erran beharko ote nizuke ezen irri hura soinu isil bat zela, eta soinu hark bihotzeko ateak parez pare zabaldu zizkidala?
‎Eta non utzi duk guk aspaldian eginikako zina? Edo hik ere heure anaiaren inkisidorea izan behar ote duk. Munduan ez zagok, ordea, anaiak anaia salatzea baino bekatu larriagorik, eta ez itzul honat Mattini barkamendua galdetu arte!
‎zergatik ezin daitezke protestantak eta katolikoak elkarrekin bizi, nola bizi izan baitziren gure odola zuten hiru anaia haiek, jaun Esteban, jaun Eusebio eta jaun Pedro? Haiek baino gutiago izan behar ote dugu guk. Bai, bazekiat ezen gure lana ez dela egun bakarrekoa izanen, zeren eta ez baitut pentsatu ere egin nahi zer gertatuko litzaidakeen, baldin mementu honetan etxean erranen banu protestant naizela...
‎—Edo, erran behar ote didak orain —segitu zuen osabak, aitari beha— ezen gehiago fidatzen haizela etxeko sehien hitzaz eneaz baino...?
‎Zeren, erran behar ote dizut tenore honetan ez dagoela mundu osoan, enetzat bederen, zure letrak eta zure gutunak baino kontsolamendu kontsolagarriagorik: ez Caravaggioren koadrorik, ez Pisako dorrerik, ez El Doradorik... ez ahate errerik —zeina baitut janaririk deliziosentzat eta bianden biandatzat—, eta ez Kleopatraren edertasunik ere?
‎...z daudela bidaiatzen hasteko; egia da, halaber, hortzak eta haginak erdiak eroririk eta bertze erdiak usteldurik ditudala, bianda on baten jateko, eta ez nagoela, finean, Kleopatrare kin oheratzeko, haren hezurrekin ez bada, baina zinez eta minez aitortzen dizut ezen nekez gerta dakiokeela zure gutun bat baino present eta sari hoberik uharte spiritual honetako ermitau honi... edo naufragoari erran beharko ote nuke, jaun André?, zeren eta halaxe sentitzen bainaiz usu, zalantzen itsaso koleratuan arrazoinaren untzia galdu zuen gizona bezala, naufragioaren ondoko hondarrei heldurik.
‎" Eta ba al duzu bertzerik?" Eta osabak ihardetsi zion: " Bai, badut bertzerik, baina ez dakit erran beharko ote niokeen ala ez, zeren eta ez baitakit erakusteko modukoa den". Eta dukeak erran zion:
‎Edo, kapitainak bezala egin behar ote nuen, itsasoan segitu eta portu bakoitzean atsegin nituen emazteki haietarik bat edo bertze hautatu eta haiekin ibili, ez presaz, baina pausaz?
‎Eta kontzientzian liskarrean eta ahakarrean noiznahi-den pizten eta itzartzen zitzaizkidan boz haietarik zeini egin behar ote nion kasu...?
‎—Egunoroz ari nauk hire predikuak entzuten, eta ez haut gehiago jasaiten, zeren gogait gaixto egina bainago. Izan ere, hik erran behar ote didak zer sinetsi behar dudan eta zer ez. Hik erabaki behar ote duk ene etorkizuna, eta hi izanen ote haut, halatan, neure etorkizunaren leku eta parte?
‎Izan ere, hik erran behar ote didak zer sinetsi behar dudan eta zer ez? Hik erabaki behar ote duk ene etorkizuna, eta hi izanen ote haut, halatan, neure etorkizunaren leku eta parte. Ez, bada!
‎Eta etorri zitzaidan don Venancio lagun zuela, eta morroi hura, bi hilabetetan behin eneganat etortzeko ardura zuena, ikusterat deus ere behar ote nuen edo deus ere falta ote zitzaidan, jan-edanik edo irakurtzeko libururik...
‎Ordea, trabailariek lanean hilabete zeramatela, tupustean etorri zen aita Bartolome Iruñatik, zeren, dakizun bezala, hegaztiek bi hego baitituzte, baina berri batzuek zazpi; eta, hala, uste osoa nuenean ezen aita jesuitak ezin hobeki hartuko ninduela, aldiz, eskuak bururat eramanik, guztiz haserretu zitzaidan, eta bere haserrean mila gauza erran zizkidan, harik eta haietarik batean erran zidan arte: " Zer erran behar ote diot nik orain Iruñako Konpainiako aita na gu siari. Zeren errana bainion ezen jauregia, gertuki eta segurtki, Konpainiarena izanen genuela noizbait, zeure testamentaren arauaz..." Nola inarrosi ninduten hitz haiek errai-erraietan, eta nola ohartu nintzen bat-batean aita jesuita enekin jokatzen ari zen joko ezin makurragoaz...!
‎Baina, bere irakaslearen merituak aipatzen hasi baino lehen, nola ikusten baitzuen ezen napolitar hura mutil jantzia zela, hala, erran behar ote dizut ezen, segidan, bere eremurat eraman zuela osabak solasa?, azaltzen ziolarik gitarra-joleari nola gitarraren hots harmonikoen azpian —eta berak kantatu kanten azpian, azken finean— numeroen mundua zegoen, zeren notak eta soinuak harien luze-lodien araberakoak baitziren, eta jotzailearen hatzen hariekiko posizio erlatiboen araberakoak, eta distantzia haiek guztiak neurtu egin z...
‎—Laguntzarik behar ote zenuten igo naiz.
‎Orain topa, eta gero zer gehiago? Haren hilobira joan beharko ote dugu, erromes, abuztuaren 14 guztietan," Rock’n’roll" kantatzera. Bazka polita hire lanbideko jendailarendako.
‎Abuztuko ortziral horretan ere, Anaren beso-papar belztuei so, lau urte lehenagoko harako Mertxe harekikoa zebilkidan gogoan, hurrengo bi egunak zertan eman behar ote zituen galdetzeko erretzen egoki aitzinean nuen panpinari. Horren partez, behako egin nion erlojuari.
‎Barraren gibelaldean Antonio dugu, beti bezain Musu-triste. Eskalatzaileari galdegin diot zerbitzariak hor gelditu behar ote duen emakumea eta biok zerean ari bitartean, eta hark, besapeko karpeta zabaldu eta han irakurri ondoan, baietz erantzun dit, zerbitzaria ez ezik bera ere hortxe egonen dela. Orduan nirekin heldu den emaztekia eranzten hasi da, baita biluzgorri gelditu ere irri-arra batean.
‎Usain hartan frijitu behar ote nuen neure jakinduria?
‎askotan oroitu izan naiz hamalaugarren atalaren buruan ageri den Tralala lala aipu-edo horretaz: orduko euskaldunontzat edukirik gabeko, ia Tralala lala soila, baldin bazen gure tradizio osoa, zer esan behar ote nuke gaur?
‎Berandu barik, Tomen maletaren hondoan ostendua, gutunazal bat topatu nuen, eta bertan Mexikoko pasaporte bat, baina bibotearekin agertzen zen Tomen argazkipean Mariano José Pérez izena ageri zen... Ez dakit zer pentsatu, Dabid, ez dakit hau guztia esan behar ote dizudan ere; baina nago gutun hori dela Chicagon gizon susmagarri hark eman ziona. Edozein modutan, ez larritu, kontuz eta diskrezio handiz jokatuko dut eta.
‎Bai, sentimentalkeria hori ere Lizardiri zor dio gure poesiak, eta poeta berez malkontzi hutsa delako usteak baluke arrazoirik Salbatore Mitxelenaren formula eder hura irakurrita," zeinen ederra den olerkaritza/ biotzak min duenean!". Aipatu behar ote dugu hasperen honen iturburu testuala. Prefosta, Lizardiren obra osoa laburbiltzen da hor.
‎" Bazituen okurrentzia batzuk", esan zuen Mariak. " Jatorra zen", esan zuen Lolitak, erromantizismo kadukoz; beste zeozer esan behar ote zuen; ordea, Mariak idor begiratu zion eta isildu egin zen. Bazioten bistan da hirurek ere Henriri halakoxe kariñoa.
‎Xanek baiezkoa egin zuen. Beste zerbait esan behar ote zuen: besteak beste zerbait esateko zain ote zeuden.
2001
‎Auñamendik ohi duenez eta Euskal Herriko monografia guztien" hala beharrezko" joera jarraituz, delako hau ere gaztelaniaz idatzia duzu irakurle. Egilearen hitzez hitz esanaz," el halito de nuestros antepasados" ere gaztelaniaz irakurri behar ote dute idiazabaldarrok? (1971-IX-12)
‎Zientzia museoak eta planetariumak parke tematiko bihurtu behar ote ditugu jende gehiago joan dadin?
‎Hala eta guztiz ere, Hagako Ituna sinatu ez duen estatu batean egin delako, nazioarteko adopzioa soila bada ere, Erregistro Zibilean inskribatu behar ote da umea?
‎(Bere buruari erantzunez.) Ez dago ondo inoren dirua kobratzea, baina dirua beti dirua da. (Pentsakor.) Zer behar ote duzu? (Pentsakor) Itzuli egingo dut ditxosozko kiniela hori?
‎Inongo didaktikak ez dio itzulpenari itzuriegiten. Galdetu ere egin genezake zergatik egin behar ote dion. Zein oinarri biologiko eta psikolinguistiko datza bi hizkuntza edo hizkuntza gehiagoren harremanenpean?
‎Irizpide horiek guztiak hartu behar ote dira kontuan ordubeteko saioa prestatunahi dugun bakoitzean. Egia esanda, ez dut uste horrenbesterako denik.
‎Berria izanik, ez dugu eskarmentu handirik, eta ziurtasunik eza sortzen digu: beharrezkoa ote den; eskatzen digun ahaleginak merezi ote duen; programatu behar ote ditugun. Lanketaren nolakoa ere ez dago argi:
‎Adibideak biderka nitzake, jakina. Gizonezko idazlea, literatur merituez bakarrik heltzen denean, itxuraz, emakumezkoak plazara ateratzeko haga baten laguntza behar ote du?
‎Dena dela, zati honekin bukatzeko erran nezake, eremu horretan hizkuntzarenegoera eta euskarazko sorkuntzaren prekaritatea ikusiz. Iparraldean Hegoaldeanbaino gehiago sentitzen dena?, estatu finko eta boteretsuetako idazleen estatuturikez dugula erdiesten ahalko, ez gizonezkoek (pentsa Atxaga, profesional? bakarrakamore emaiten baldin badu, guk zer egin beharko ote genukeen) eta ez emakumezkoek ere. Idaztea ekintza, militantea?
‎Zenbat denbora ote zen sexuan eta are eta gutxiago maitasunean pentsatzen ez nuela? Gainera makina batek esandakoaz fidatu behar ote nuen. Bada, bai.
‎Jode. Zenbat gehiago ikusi behar ote ditugu. Baina hobe horretan ez pentsatzea.
‎Tasiok ez daki zer egin. Gai horrekin jarraitu behar ote luke, ea bere semeari buruz hitz egitera animatzen den, ala hobe litzateke isiltzea. Zakarregi gerta liteke izan ere, pentsatu du, modu horretan ordurarte lortu duen konfiantza giroa galduz.
‎Jakina da, gainera, ez direla giza eta gizarte-zientziak (oraindik esan behar ote genuke?) besteek iritsi duten mailaraino heldu. Bada, nolanahi ere, sail horretaz arduratzen den beste jakite bat, aldi iraganaz jakin di  tzakegunak, kondairakoak eta kondaira-aurrekoak, zientzia bidez bildu eta lantzen dituena.
‎Ezinezko dirudi, ordea, Josepe Stalinek aspaldi ehortzi baitzuen haren oroitzapena ere eskumiku gogorraren azpian. Arbuiatua dagoen" hizkuntzarekiko dotrina berria" sortzen nahiz ikasten hasi behar ote dugu orain hemen?
‎Anbiguitateaz, bestalde, maiz baliatu dira lanabes gisa, ez poetak bakarrik, baira filosofo zuhurrak ere. Nik oroitarazi behar ote diet gure dialektikazale porrokatuei harako Hegelen Aufhebung hura? (K.M.O.).
‎Hedabideen eragina lasto-sua baizik ez dela ondorioztatu behar ote dugu horrenbestez. Ez, jakina; argi eta garbi frogatu dugu kontrakoa testu honetako beste pasarte ba  tzuetan.
‎Egungo ikuspegi eta iritzi nagusiaren arabera, Petain Francorekin eta Hitlerrekin lotzen dugu aski fite; arrazoiz lotu ere, elkarlanean aritu zirenez munduan ordena berri autoritarioa ezarri nahian. Gorago jaso dugunaren balorazioaren arabera, horretaraz gero, Iparraldeko Enbata aurreko mugimendu euskalherrizalea, aranazaletasunaren eraW Pako Sudupe euskara irakaslea da, eta Euskal Filologian lizentziatua. ginpekoa, eskuin autoritario faxistaren kolaboratzaile behar ote dugu interpretatu. Hego Euskal Herrian Francorekin bat egin zuten karlistak eta Ipar Euskal Herrian Petainekin bat egin zuten euskaldun petainzaleak nahiz aintzinazaleak, berdintsu?
‎Antonio Vitorinok, Barnearazo eta Justizia batzordeburuak, krimena gainditzeko poliziari ahalik eta aukera gehien eskaini behar zaiela defenditzen dutenen tesia ordezkatzen du eta Informazio Gizartea ren batzordeburu den Erkki Liikanenek, ordea, zerge rta ere datuak sekretupean gorde beharra aldarrikatzendu. Hau da, pribatutasunak poliziaren interesetara makurtu behar ote duen ala erabiltzaileen informazioa babestu beharrak ote duen lehentasuna.
‎bat, euskararen unibertsoa zulo beltza da, suge-habia; eta bi, iritzi emaile asko anonimoak dira, arriskutan inor ez jartzearren, diote. Sinetsi egin behar ote dugu hori ere. Nik neuk pertsonalki ezagutzen dut kasu bat, Madrilen idatzitako editorial bat" gorpuzteko" goitik behera asmaturiko erreportajea.
‎eragile sozialek, badaezpada ere, zenbait erakunderekin harremanik nahi ez izatea; hainbat lagunek ikastola edo euskaltegietara joateari uztea eta abar. c) Giro honek eragin handia izan dezake euskalgintzan. Ugariak dira horrelakoetan orain arte egindako urratsak gehiegizkoak izan ote diren eta abiadura jaitsi behar ote den," urrutiegi joan nahi izateak sortu duela gaur bizi dugun giroa". Euskalgintza, gizartera lanean ari baino, bere baitara gehiegi biltzeko tentazioa ere badago.
2002
‎Bortxazko hiritar bezala, eginbide batzuk bete behar ditut, nahi ala ez. Ordainez bazter utzi behar ote ditut eman dizkidan eskubideak. Segurki ezetz!
‎Zalantza bakarra geratu zait bere alderdi teorikoan guztiz konbentzitu nauen liburua irakurri ondoren: ea merezi ote duen liburuaren bigarren partean egin duten lan filologiko zehatza egiteak; alegia ea eskualde guztietan egin behar ote den bertako hizkeraren ezaugarri guztien bilketa lan sistematikoa. Ez ote da egokiagoa lan filologikoa baino lan psikologikoa egitea, ahozkorako, tokian tokikoaren harrotasuna indartzeko, lotsak eta gutxiesteak alde batera utzita?
‎«Candida»n, emakume batek bi gizonen artean aukeratu beharra dauka. Gizonak gogorra eta sendoa izan behar ote du. Zer ote da benetan gogor eta sendoa izatea?
‎Idazleak idatzi behar ote du irakurle konkretu batentzat?
‎Idazleek «Kontuz, kontuz! Kazetariak gure literatura hondatzera etortzen zaizkigu!» hasi behar ote dute esaten?. Ez ote litezke izan elkar aberasteko, bai literaturak kazetaritza eta kazetaritzak literatura?
‎\-«Euskal ideologiaren transmisioaren pisuak euskal kazetaritzarengan izan behar ote due?».
‎\-Kazetaritza berria eta literatur kazetaritzaren definizio eta zehaztasun baterantz heldu behar ote dugun.
‎Gura ta guraez, morroi joan behar ete zan, basetxe hatako patari politak ikusi ahal izateko?
‎Txitean pitean telefonoz deika zorarazi behar ninduen. Bost igande elkar ikusi gabe, eta ea beti etxean sartuta usteldu behar ote zen, galdetu zidan behinola.
‎-Lur-zergarik pagau behar ote dot aurretiaz?
‎-Ez egon? Dana aldatu eta irauli behar ete dozue?
‎Beste galdera batzuk airean gelditzen dira. Esaterako, etorkizuneko EuskalUnibertsitateak heziketa guztia euskaraz eman behar ote du. Izan ere, gero eta nabarmenagoa da ingelesak teknologian duen garrantzia.
‎– Heziketa luzeagoa behar ote da ala beste mota bateko heziketa?
‎– Jarraitu behar ote dugu ikasketetara erabateko dedikazioa duen ikasle-ereduarekin ala, aldi berean, ikasi eta lan egitearen eredurantz jo behar otedugu. Zein motatako erregulazioa beharko genuke horretarako?
‎Goi-mailako hezkuntzak geroago eta gehiago helburu kulturalen, ezprofesionalen? bila joan beharko ote du. Edo geroago eta gehiagohezkuntza iraunkorra izan beharko ote du helburutzat?
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
behar 1.400 (9,22)
beharko 290 (1,91)
Behar 16 (0,11)
behar izan 15 (0,10)
behar izaten 4 (0,03)
behar izango 3 (0,02)
Beharko 1 (0,01)
behar da 1 (0,01)
behar dira 1 (0,01)
behar zen 1 (0,01)
behar zitzaien 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia