2015
|
|
Noizbait eta nonbait zehaztu
|
beharko
balitz Baraiazarrak lan honetan erabili duen itzultze teknika, honetara emango litzateke: alde batetik, joskera aparta, perpausetik perpausera irakurlea bera eramaten duena inolako zailtasunik gabe; beste aldetik, lexiko jatorra, inolako garbizalekeriarik gabekoa.
|
|
Zuk diguzun maitasun handia guk horrela gorroto zaituen eta betiko gorroto izango zaituena maite izanez ordaindu beharra! Gure onerako isuri zenuen odola, eta eraman
|
behar izan
zenituen zigorkada eta min handiak, eta igaro zenituen oinaze gorriak, zure Aita Betikoari haien aurkako mendekua eskatu beharrean (Zuk ez baituzu mendekurik nahi eta zure Semeari egin zioten doilorkeria beltza barkatu baitzenuen), lagun eta adiskietzat hartzen ditugu horrelako tratua eman ziotenak! Haien infernuko kapitainari jarraitzen diogunez gero, argi dago guztiok bat izan behar dugula, eta hura lagun dugula bizi beharko dugula betiko, zure errukiak geure senera ekarri eta iragana barkatzen ez badigu behintzat.
|
|
Gure onerako isuri zenuen odola, eta eraman behar izan zenituen zigorkada eta min handiak, eta igaro zenituen oinaze gorriak, zure Aita Betikoari haien aurkako mendekua eskatu beharrean (Zuk ez baituzu mendekurik nahi eta zure Semeari egin zioten doilorkeria beltza barkatu baitzenuen), lagun eta adiskietzat hartzen ditugu horrelako tratua eman ziotenak! Haien infernuko kapitainari jarraitzen diogunez gero, argi dago guztiok bat izan behar dugula, eta hura lagun dugula bizi
|
beharko
dugula betiko, zure errukiak geure senera ekarri eta iragana barkatzen ez badigu behintzat.
|
|
Kontura zaitezte, Jainkoaren maitasunagatik, zuei bizia ematearren berea galdu zuena hiltzera zoaztela; kontuan izan zeuen etsaiengandik babesten zaituztena dela. Eta hau guztiau aski ez balitz, aski izan bekizue jakitea ezin duzuela ezer haren ahalmenaren aurka eta goiz edo berandu betiko suaz ordaindu
|
beharko
duzuela halako doilorkeria eta ausarkeria nabarmena. Maiestate hau loturik eta guri digun maitasunaren lokarriz estekaturik ikusten duzuelako ote da?
|
|
Nik, ezereza banaiz ere, eskatu nahi ez dizutenengatik eskatzen dizut. Badakizu, ene Errege, zein samin handia hartzen dudan haiek hain oinaze handietan ahazturik ikustean eta, Zugana itzuli ezean, amaiera gabe sufritu
|
beharko
dituztela ikustean.
|
|
Oi, ene Jainkoa! ...lertzen duenean amaierarik gabeko egoera izango dela (han alferrik izango zaiola fedeko gauzez pentsatu nahi ez izatea, hemen egin ohi zuenez), eta ia oraindik gozatzen hasi ere ez zela egin zeritzanetik bere burua aldendua ikusten duenean (eta arrazoiz, biziarekin batera amaitzen dena, unetxo bat baizik ez baita), eta lagunarte itxuragabe eta errukigabe hartaz inguratua; lagunarte harekin sufritu
|
beharko
duela beti, sugez beteriko aintzira kirasdun hartan sartua, eta haietatik gehien ahal duenak hozkadarik handiena egingo diola; zorigaiztoko ilunpe hartan ez dute ikusiko oinaze eta mina emango dizkiena baino besterik; ez dute ikusiko sugar beltz baten argia baino besterik! Oi, bera denerako zein motel azaldua doan!
|
|
2 Oi ezin ulertuzkoa den jakinduria! Zeure kreaturei diezun maitasun osoa
|
behar izan
zen hainbeste zentzugabekeria eraman ahal izateko eta senda gaitezen itxaroteko, eta mila erako bitarteko eta erremedioz hori lortzeko! Benetan harri eta zur geratzen naiz, gauza arin batean ez dela indarrik egiten pentsatzen dudanean, eta, nahi izan arren, egiaz ezin dutela erorbidea saihestu eta arima galtzeko arriskutik ezin dutela alde egin beren buruari sinetsarazten diotenean; eta hala ere, Zu zaren bezalako Maiestate handiari eraso egiteko bai badugula indarra eta adorea.
|
|
Honek, jakina, abiapuntu bat izan
|
beharko
luke, Euskal Herrian ere santa Teresaren mezua gero eta gehiago ulertu, sakondu eta zabal dadin.
|
|
...miseriaren mende ikustean), eta haien arrazoiari kontra ez egitea baino besterik; izan ere, guztiak bat datoz Jainkoagatik sentitzen dituztelako ustean, eta horrela ez zaie buruan guztiz sartzen inperfekzioa denik; eta hau hain jende aurreratuarentzat beste engainu bat da; ez da zertan harriturik haiek hori sentitzeaz, baina, nire ustez, halako gauzek sorturiko sentimenduak laster amaitzekoa izan
|
beharko
luke. Izan ere, askotan Jainkoak bere hautatuek beren ezereza senti dezatela nahi du, eta bere laguntza pixka bat eten egiten du, ez baitago gehiagoren beharrik, laster batean geure burua ezagutzeko.
|
|
14 Oztopo honetan gehiagoa eta gutxiagoa dago, osasunaren eta denboren arabera. Sufri beza arima gaixoak, oraingoan errurik ez badu ere, beste batzuetan motiboa izanik pazientzia izan
|
beharko
baitugu. Eta pentsamendu hauei jaramonik ez egiteko irakurtzen dugunaz eta aholkatzen digutenaz nahiko ez denez gero, gutxi dakigunontzat ez dut uste denbora galtzea denik gehiago azaltzen eta kasu honetan zuek kontsolatzen ematen dudan guztia; hala ere, Jaunak argia ematea nahi izan arte, ez dakar on handirik.
|
|
9 Hau harira ez datorrena dela irudituko zaizue, ene alabak, Jaunaren ontasunagatik zuek ez zaretelako horrelakoak. . Pazientzia izan
|
beharko
duzue, ez dudalako asmatuko otoitzaren barruko hainbat gauza nik adituak ditudanez aditzera ematen, ez baita gutxi izango Jaunak hala nahita zer edo zer esan ahal izatea, oso korapilatsua delako aditzera eman nahi nizuekeena, esperientziarik ez bada; esperientzia izanez gero, ikusiko duzue nahitaez ukitu beharra dela Jaunak hala nahita haren errukiagatik zuei ez dagokizuena.
|
|
6 Ez litzateke alferrik galdutako denbora, ene ahizpak, hau irakurtzen emandakoa ezta nire aldetik idazten emandakoa ere, bi gauza hauekin geratzen bagara; jakintsu eta adituek ongi dakizkienak dira, baina gure emakume-moteltasunak guztia
|
beharko
du; eta horrela, beharbada, Jaunak nahiko du etor daitezela gure gogora horrelako konparazioak. Bere ontasunagatik eman diezagula horretarako grazia.
|
|
Kontua da, haietara iristeko, esan dudanez? oso jakinak ziren gauza asko esan
|
beharko
zirela, nirea bezalako adimen jantzi gabeaz ez baitzegoen bestera jokatzerik.
|
|
16 Beste behin ere esan nizuen karraka isil bat bezala dela, eta hasiera-hasieratik ezagutu
|
beharko
genukeela. Honetaz zerbait esan nahi dut, hobeki aditzera emateko.
|
|
Nork usteko zuen halakorik, hain goi-mailako mesedearen ondoren? Azken batean, era batera edo bestera, gurutzea izan
|
beharko
dugu bizi garen bitartean, eta hona iritsi zenez gero beti dagoela atseden eta gozotasunean esaten duena, ez zela egundo iritsi hona esango nuke nik; beharbada, gozotasunen bat bai izango zuen, aurreko egoitzan sartu bada, berezko ahultasunak lagundurik, eta, beharbada, deabruak lagundurik, bakea ematen baitio geroago askoz ere gerra handiagoa egiteko.
|
|
...Bada beste liluramendu modu bat, edo espirituaren hegaldia deitzen diot nik, izatez guztia bat izan arren, barruan oso desberdin sentitzen dena; izan ere, batzuetan bat-batean arimaren eragin hain bizia sumatzen da, non espiritua harrapatua dela baitirudi, batez ere hasiera batean, beldur handia ematen duen abiaduraz; horregatik esaten nuen Jainkoagandik mesede hauek hartzen dituenak adore handia
|
beharko
duela, eta baita fedea eta konfiantza eta Jainkoaren borondatearekin oso-osoan bat eginik egotea ere, arimaz nahi duena egin dezan. Egonezin txikia dela uste al duzue pertsona batentzat, bere zentzu betean dagoela, arima harrapatzen diotela ikustea (eta kasu batzuetan irakurri izan dugu gorputza ere harekin batera harrapatzen diotela) nora doan, zerk edo nork eta nola daraman ez dakiela?; bat-bateko eragin honen hasieran ez baitago Jainkoa delako hain ziurtasun handirik.
|
|
12 Bada, horretarako behar den adoreaz hitz egitera berriro etorriz, uste duzue hain gauza arina dela?; benetan arima gorputzetik banandu egiten dela dirudi, zentzumenak galtzen ikusten direlako eta ez du ulertzen zertarako. Gainerako guztia ematen dionak eman
|
beharko
dio adorea. Beldur hau ongi ordaindua dela esango duzue.
|
|
Eta horrela, kontuz ibili beharra dago, agerkari hauek zer fruitu ematen duten ikusteko denbora hartuz, eta ariman nolako apaltasuna eta bertutezko sendotasuna uzten duten apurka-apurka aztertuz; izan ere, deabruarena bada, laster utziko du seinalea eta milaka gezurretan harrapatuko dute. Aitor-entzuleak esperientziarik badu eta gauza hauetatik igaro bada, denbora gutxi
|
beharko
du hori ezagutzeko, kontatzean berehala ikusiko baitu Jainkoa, edo irudimena, edota deabrua den, batez ere Haren Maiestateak espirituak ezagutzeko dohaina eman badio; eta hori eta letrak baditu, esperientziarik ez badu ere, oso ongi ezagutuko du.
|
|
Nagusien aginduz joan nintzen, bidez nindoala, bi egun han egitera, gehitu zuen Fr. Luis Leongoak. . Beharbada, kontaketa hau Fundazioetako 21 kapituluko 1 zenbakitik 2.era kokatu
|
beharko
da.
|
|
kaliza edateko gai ote ziren. [12] Nik uste dut, ahizpak, guztiok erantzungo genukeela baietz, eta arrazoiz, gainera; izan ere, Haren Maiestateak adorea ematen dio
|
beharko
duela ikusten duenari, eta gauza guztietan babesten ditu arima hauek, jazarpenetan eta gaizki-esateetan haien alde irtenik, Magdalenaren alde irten zenez, hitzez ez bada egitez; eta azken batean, dena batera ordaintzen die hil aurretik, orain ikusiko duzuenez. Izan bedi betiko bedeinkatua eta gorets bezate kreatura guztiek, amen.
|
|
Orain egin dezagun pertsona bat gela argi-argi batean dagoela beste batzuekin, eta leihoak ixten direla eta ilunpean geratzen dela; haiek ikusi ahal izateko argia kendu zelako eta berriro argia etorri arte ikusten ez dituelako, horratik, ez dio utziko han daudela sinesteari. Orain hau galdetu
|
beharko
litzateke: argia berriro etorri eta ikusi nahi dituenean, ikusi ahal izango dituen ala ez.
|
|
Min handiak zituen eta buruko zaratak; horrela, nahiko jota zegoen eta beldur zen ezertarako gauza ez zela geratuko ote zen. Gutunak idazteko orduan ere, berak ahotsez esan eta etxeko beste batek idatzi
|
behar izaten
zizkion, medikuak hala aginduta. Beraz, Bizitza Liburua osatzeko eta berregiteko asmoak bertan behera utzi behar, noraezean.
|
|
Irakurleen eskuetan jarri aurretik, zentsore eta teologoen oniritzia izan
|
beharko
zuen. Santaren bi lagun izango dira legezko eginbehar hori beteko zutenak:
|
|
Aurrerantzean bere kontakizunean Andre honetaz hitz eginez jarraituko du Teresak. 1578an San Jose monasterioan sartu zen, baina utzi egin
|
behar izan
zuen karmeldar bizitza, osasunik ezagatik.
|
|
Zein estimu handitan izan behar genukeen eta Jaunari eskatu utz dezala bizitza honetan! Maitasun bera duenak, ahal izanez gero, arima hauen ondorik ibili
|
beharko
luke.
|
|
Bi jakite moduen kontrajartzea agertzen du hemen: berak esperientziaz jakin duena esango du; eta jakintsuek eman
|
beharko
dituzte horretaz azalpenak.
|
|
Joana Ahumada, ahizpa gazteena, Joan Ovalle-rekin ezkonduta zegoena. Biek etorri
|
behar izan
zuten Ávilara Teresari San Jose monasterioaren fundazioan laguntzera (1562); ik. 33, 11; 36, 3.
|
|
Eztabaidagai izango zen liburua argitara eman ondoren ere. Fr. Luis Leongoak bigarren argitalpenean, ertzeko ohar luze bat jarri
|
behar izan
zuen, zehaztapenak emateko.
|
|
16 Ezinezkoa izango zen, hain santua izan ez balitz eta Jaunak adorea eman ez balio, hainbeste sufrikario eramatea; izan ere, erantzun egin
|
behar izaten
zien bide galdutik nindoala uste zutenei, eta sinesten ez ziotenei; eta, bestalde, ni baretu behar ninduen eta nik nuen beldurra sendatu, handiagoa jarriz. Bestalde, ziurtasuna eman behar zidan, ikuskari bakoitzaren ondoren, gauza berria izanik, beldurrez beterik gera nendila baimentzen baitzuen Jainkoak.
|
|
l. Gaitik asko aldendu naiz, irudipena ez dela erakusteko arrazoiak agertu nahi nituelako; izan ere, nola irudika genezake Kristoren Gizatasuna hartan saiatuz eta haren edertasun berdingabea irudimenaz eratuz? Eta ez zen denbora gutxi
|
beharko
, gainera, zerbaitetan haren itxurarik izatekotan. Ongi irudika dezake bere irudimenaren aurrean eta pixka batean hari begira egon, eta dituen irudiak eta zuritasuna, eta apurka-apurka osatuz joan eta oroimenaren baitan utzi irudi hura.
|
|
Lotsari eta neke ugari igaro
|
behar izan
ditut hauek esatean, eta beldur eta jazarpen ugari ere bai. Hain ziur zeuden deabruak harturik nengoela, non hainbat pertsonek konjuruak egin nahi baitzizkidaten.
|
|
Berorrek behin eta berriro agindu didanez gero, luzatzeagatik ez kezkatzeko eta ezer ez uzteko, gogora etortzen zaidana argi eta egiaz azalduz noa. Eta ezinbestean gauza asko geldituko dira, denbora luzea
|
beharko
litzateke bestela, eta esan dudan bezain asti gutxi dut, eta, agian, ez nuke lortuko probetxurik.
|
|
ez baitakitia zer esan dudan ere. Ez da gutxiagorako, ene seme, eta berorrek etenaldi hauek sufritu
|
beharko
ditu; izan ere, Jainkoak nirekin izan duen pazientziaz konturatzen naizenean eta neure burua egoera honetan ikusten dudanean, ez da harritzekoa huts egitea esaten dudan eta esan behar dudan hartan. Jainkoak nahi beza hauek izatea nire hutsegiteak eta ez beza baimendu honezkero Haren Maiestateak nik ahalmenik izan dezadan Beraren aurka unetxo batean ere; aitzitik, nagoen unean bertan iraungi nadila.
|
|
Batez ere hogei urtean zehar botaka egin ohi nuen goizetan, eta ezin izaten nuen gosaririk hartu eguerdia igaro arte; batzuetan beranduago arte. Gero sarriago Jauna hartzen dudan honetan, gauez, lotara joan aurretik, izaten ditut botakak, askoz ere pena handiagoz, nik neuk eragin
|
behar izaten
baititut lumak eta beste zer batzuk erabiliz; hala egin ezik, min handia sentitzen dut. Eta, nire iritziz, inoiz ere ez nago minik gabe, eta batzuetan oso larriak dira, batez ere bihotzeko minak, lehenago etengabe jotzen ninduen gaitza orain noizbehinkakoa bada ere.
|
|
Eta oraindik oso apal gelditzen da konparazioa; izan ere, hitz hauek handitasun aire bereziaz datoz eta hala, nork esaten dituen gogoratu gabe, kargu hartzekoak badira, dar-dar eragiten dute, eta maitasunezkoak badira, berriz, maitasunez urtu eragiten. Eta, esan dudanez, oroimenetik oso urruti zeuden gauzak dira, eta bat-batean hain gauza sakonak esaten dira, non denbora luzea
|
beharko
baitzen haiek taxuz moldatzeko, eta uste dut inola ere ezin daitekeela ahantz ez dela guk geuk asmaturiko zerbait.
|
|
16 Niretzat ez zen inolako pozbiderik, deabruak hainbeste bider hitz egin behar zidala pentsatzen nuenean. Izan ere, otoitzerako bakardade-ordurik hartzen ez nuenez gero, Jaunak elkarrizketan neure baitan biltzera eramaten ninduen eta, nik eragozterik ez nuela, berak nahi zuena esaten zidan eta, horrek niri min eman arren, entzun egin
|
behar izaten
nuen.
|
|
Ez izan beldurrik, alaba, Neu nauzu eta ez zaitut babes gabe utziko; ez izan beldurrik. Nengoen eran egonik, ordu asko
|
beharko
zirela iruditzen zitzaidan ni baretzera jartzeko eta ez zela inor gai horretarako.
|
|
Zer da hau? Bada, zalantzarik gabe, beldur handiagoa diedala nik deabruaren beldur direnei deabruari berari baino; izan ere, hark ezin diezadake ezer egin; beste horiek, ordea, batez ere aitor-entzuleak badira, kezka handiak sorrarazten dituzte, eta zenbait urtetan hain neke handiak igaro
|
behar izan
ditut, non orain harriturik bainago nola eraman ahal izan ditudan. Bedeinkatuaizan bedi Jauna hain benetan lagundu didalako!
|
|
11 Agindu didatenera itzuli nahi dut. Hau diot, Jaunak hasiera hauetan nirekin izan duen jokaera xeheki esan behar banu, nire adimena baino bestelakoa
|
beharko
litzatekeela nik kasu honetan zor diodana eta nire esker gaizto eta txarkeria adierazteko, hau guztiau ahaztu bainuen. Bedeinkatua izan bedi betiko, nirekin hain pazientzia handia izan baitu.
|
|
3 Garai honetan, ni neure erremedioaren axolarik gabe ez nengoen baina, Jauna zebilen gogotsuago niretzat egokiena zen bizierarako prestatzen. Gaixotasun larri bat eman zidan, eta neure aitarenera itzuli
|
behar izan
nuen. Sendatu nintzeneko, neure ahizparen, auzo batean bizi zenaren?
|
|
2 Gero monasteriora joateko hain presa handia emanik, nengoen bezala eraman
|
behar izan
ninduten. Hilik itxaroten zutena, arimarekin hartu zuten; baina gorputza hilda baino txarrago zen, ikusteak berak errukia emateraino.
|
|
Hau, zeuden tentaldiak kontuan izanik, oso zorrotz hartu ohi nuen, baina ez tentaldi handiak nituenean zerbaitetan hutsik ez egiteko heinean; hala ere, gehienetan zorrotz betetzen nuen; eta horrela, nirekin zeudenei eta nirekin harremana zutenei hori sartzen nien buruan eta haien artean ohitura bihurtu zen. Ni nengoen tokian bizkarraldea babestua zutela pentsatzen zen, eta horretan bat zetozen nire adiskide eta senitarteko, eta nik irakasten nien haiekin; beste gauza askotan, ikasbide txarra eman diedalako, Jainkoari kontu handia eman
|
beharko
diot hala ere.
|
|
Jainkoarren eskatzen dut bakarrik, sinesten ez didanak proba egin dezala, eta ikusiko du esperientziaz zein on handia den Patriarka aintzatsu honen babespean jartzea eta hari debozioa izatea. Batez ere otoitzari emanak daudenek haren maitale izan
|
beharko
lukete; ez dakit nola pentsa daitekeen aingeruen Erreginarengan Jesus Haurrarekin hainbeste neke eraman zituen garaian, haietan hain ongi lagundu zien San Joseri eskerrak eman gabe. Otoitza nola egin irakatsiko dion maisurik aurkitzen ez duenak, har beza Santu aintzatsu hau maisutzat eta ez da okerreko bidetik ibiliko.
|
|
Ez dakit nola igaroko naizen hemendik, nire profesa zer eratakoa izan zen, hain erabaki sendoz eta pozez egina eta Zurekin egin nuen ezkon-itunaz oroitzen naizenean. Hau ezin dut esan malkorik gabe, eta odolezkoak izan
|
beharko
lukete eta bihotza urratu, eta hala ere ez zen nahiko izango gero iraindu zintudanerako.
|
|
Lehenengoen bide hau erabiliena delako, eta eman ditudan abisuak garrantzi handikoak direlako luzatu naiz hainbeste. Eta beste toki batzuetan askoz ere hobeki idatziko zituzten, aitortzen dut bai, nahasmen eta lotsa handiz idatzi dudala, ez horratik
|
beharko
nuen adinakoaz. Bedeinkatua izan bedi Jauna guztiagatik, ni naizen bezalakoa izanik, bere gauzez, halakoez eta hain goi-mailakoez nik hitz egitea nahi eta onartzen duelako.
|
|
Laikoa baldin bada, Jainkoa gorets dezala noren mende egon aukera dezakeelako, eta ez beza gal bertutezko askatasun hau; alderantziz: egon bedi batere gabe harik eta aurkitu arte, Jaunak emango baitio, guztia apaltasunean eta gauzak ongi egiteko desiran oinarriturik badago. Nik biziki goresten dut, eta emakumeek eta letrarik ez dutenek amaigabeko eskerrak eman
|
beharko
genizkioke, hainbeste nekeren ondoren ezjakinok ez dakigun egia iritsi ahal izan duenik badelako.
|
|
Baina gorespenak zuri etengabe, hainbeste iratzarri dituzulako gu iratzar gaitzaten. Etengabea izan
|
beharko
luke argi egiten digutenen aldeko gure otoitzak. Zer izango ginateke gu haiek gabe, Elizak orain dituen bezalako ekaitz hain ikaragarrien artean?
|
|
22 Esaten hasi nintzen haritik asko aldendu naiz; baina guztia dator harira hasten direnentzat; has bezate bide hain gorena, egiazko bidean barrena joateko eran. Zutabeari loturiko Kristori buruz pentsatzeaz esaten nuenera itzuliz, ongi dator une batean gogoeta egitea eta han igaro
|
behar izan
zituen nahigabeak gogoan erabiltzea, zergatik sufritu zituen eta nork eta nolako maitasunez eraman zituen. Baina ez dadila neka hori bilatzen, hantxe Berarekin egon baizik, adimena isilik dela.
|
|
Begiak irabazi nahi dugun egiazko eta betiko erreinuan ditugula. Gauza handia da hau beti gogoan izatea, batez ere hasieretan; gero hain argi ikusten da, non lehenago baita ahaztu
|
behar izatea
bizi ahal izateko, hura lortzen saiatzea baino: gogora ekarri zein laburra den guztia eta ezereza dela guztia eta ezereztzat hartu behar dela atsedena.
|
|
Gutxi laguntzen dit horretarako asti gutxi izateak, eta horrela Haren Maiestateak egin
|
behar izaten
du; izan ere, komunitatearekin ibili beharra dut eta beste zeregin askotan (orain hasieratan dagoen etxean bainago, gero ikusiko denez), eta honela sosegu gabe idazten dut, tarteka-marteka, eta hau nahiko nuke, Jaunak espiritua ematen duenean, erraz eta hobeki jartzen baita: badirudi aurrean eredu bat duenak bezala egiten duela lan hura; baina espiritua falta bada, esan ohi den bezala, ahuntz-erdara balitz baino ordena hoberik ez du izango hizkuntza honek, urte asko otoitzean egin badu ere.
|
|
6 Konparazioren batez baliatu
|
beharko
dut, nik saihestu nahi nukeen arren, emakumea naizelako eta agindu didatena soilik idazten dudalako. Baina espirituaren hizkuntza hau ni bezalako letragabeentzat adierazteko hain gaitza izanik, bideren bat bilatu beharko dut, eta gehienetan baliteke konparazioa ongi ez etortzea.
|
|
6 Konparazioren batez baliatu beharko dut, nik saihestu nahi nukeen arren, emakumea naizelako eta agindu didatena soilik idazten dudalako. Baina espirituaren hizkuntza hau ni bezalako letragabeentzat adierazteko hain gaitza izanik, bideren bat bilatu
|
beharko
dut, eta gehienetan baliteke konparazioa ongi ez etortzea. Berorren dibertigarri izango da hainbeste baldarkeria ikustea.
|
|
Eta probintzialak oso ongi hartu zuen asmoa; erlijioko gauza ororen zalea izanik, behar zuen laguntza guztia eman zion, eta berak onartuko zuela etxea esan zion. Izan
|
beharko
zuen errentaz hitz egin zuten. Eta inola ere ez genuen nahi hamahiru baino gehiago izan zitezen arrazoi askorengatik.
|
|
Esan zidan hemen ikusiko nuela Ordena erlijiosoak fundatu zituzten santuek igaro zutena; nik pentsa nezakeena baino jazarpen handiagoa nuela oraindik pasatzeko; guk ez emateko haiei garrantzirik. Nire lagunari esan niezaion gauza batzuk esan zizkidan; eta ni gehien harritzen ninduena zen eraman
|
behar izan
genuenaz kontsolaturik geratzen ginela eta etortzekoak ziren guztiak eramateko kemenaz. Eta, izan ere, otoitz-jende eta guzti, ia ez zen inor toki honetan gure aurka ez zegoenik eta gure asmoa zorakeria handi-handitzat ez zuenik.
|
|
Ohiko oka egitea: gauero oka egin
|
behar izaten
zuen lotara joan orduko, minak kentzeko (ik. 7, 11).
|
|
Hiru horietako bat ziur gaude A. Bañez zela; beste biak, ziur asko, A. Baltasar Álvarez eta Gaspar Salazar izango dira, edo, beharbada, Gaspar Daza. Liburuak Andaluzian zen San Joan Ávilakoren eskuetara ere iritsi
|
beharko
luke.
|
|
Ez zait gutxi kosta izan: izan ere, Aita Santuaren hiru agiri
|
behar izan
ziren horretarako: 1562-2-7ko Brebea, Aldonza Guzmán eta Guiomar Ulloa andreei zuzendua, pobretasun osoari buruzko baimenik ez zekarrena; 1562-12-5eko Penitentziaria Santuaren Erreskritua, monasterioari errentarik gabe bizitzeko baimena ematen ziona; eta 1565-7-17ko Bulda, aurreko dokumentua berretsi eta hari behin-betiko balio ematen ziona.
|
|
Neure aitor-entzuleari esan nion. Geroago joateko agindu zidan, argi zegoela perfekzio handiagoa zela hori, baina bero handia zenez gero, nahiko zela hauteskundea zenerako han egotea, eta itxaroteko egun batzuk, bideak kalterik egin ez diezadan; alabaina, Jaunak beste gauza bat zuen erabakirik, eta hala egin
|
behar izan
zen; izan ere, egonezin handia sumatzen nuen neure baitan eta otoitz egin ezina eta Jaunaren aginduari huts egiten niola iruditzen zitzaidan, eta han neure gogara eta atseginez egonik, ez nuela joan nahi lanerakoneure burua eskaintzera; guztia zen Jainkoarekin hitz egitea; perfekziorik handiena zen tokian egon ahal izanik, zer dela-eta utzi alde batera aukera hori; hilko banintz, hil nadila?, eta...
|
|
9 Hark barru-barruan sentitu zuen nik utzi izana, eta horrela beste oinaze bat zen hori; nekagarri egin zitzaion hartara jartzea eta Probintzialari ekin eta ekin egin zion. Sentitzen zuena kontuan izanik, gauza handi-handitzat dut hori; izan ere, Jainkoaren beldurrekoa zen eta Jainkoari zerbitzu handia egiteko izan daitekeela eta beste gauza asko esan nizkionez gero, eta berriro ere gerta daitekeela elkar ikustea eta itxaropena eman nion eta, horrela, pena handiz, baina onartu
|
behar izan
zuen.
|
|
Eta nire laguna ez zen hemen; egokiago zela pentsatu genuen hemen ez izatea, gauza hobeki ezkutatzearren, eta nik epe laburrean egitean zetzalaguztia ikusten nuen arrazoi askogatik; eta hauetako bat zen edozein unetan handik joateko aginduko zidaten beldur nintzela. Izan nituen lanak hainbeste izanik, hauxe ez ote zen gurutzea pentsarazi zidan; baina oraindik gutxi zela uste nuen, igaro
|
beharko
nuela Jaunak ulertarazi zidan gurutze handia izateko.
|
|
Egia da, neure bizitzan igaro dudan unerik gogorrenetakoa izan zela iruditzen zaidala. Espirituak igarri egiten zuela dirudi igaro
|
beharko
nuen guztia, honek iraun izan balu izan zitekeen bezain gogorra izan ez arren. Baina Jaunak ez zion utzi asko sufritzen bere zerbitzari gaixoari; izan ere, sekula ere ez ninduen utzi lagundu gabe atsekabeetan, eta oraingoan ere hala gertatu zen:
|
|
Horrek guztiorrek ez zidan inolako nahasmenik sortzen ezta penarik ere, baina nik penaz nengoelakoa egiten nuen, esaten zidatena aintzat hartzen ez nuelako itxura ez ematearren. Azken batean, mojen aurrean kontu-ematea egiteko agindu zidan, eta hala egin
|
behar izan
nuen.
|
|
17 Hona hemen auzi handi bat hasita; izan ere, hiritik Gortera joan ziren, eta monasterioaren kontura joan
|
behar izan
zuten, eta ez zegoen dirurik, eta nik ere ez nekien zer egin. Jaunak erabaki zuen, aita probintzialak ez ziezadala sekula agindu gauza honekin ez arduratzeko; izan ere, bertute ororen maitale gartsua izanik, lagundu egingo ez bazuen ere, haren aurka egoterik behintzat ez zuen nahi.
|
|
Argi agertu zen Haren Maiestateak lagundu egiten ziola aipatu dudan maisuari, apaizari, asko laguntzen zidanetakoa zenari; hau Gotzainak bere aldetik jarri zuen eratu zen batzar nagusi batean, eta bera bakarrik zen gainerako guztien aurka eta azken batean baretu zituen baliabide batzuk proposatuz; hori nahiko izan zen gelditu zitezen, baina baliabide horietatik bat ere ez zen nahiko izan geroago fundazioa desegiteko lehiara, hartantxe bizia jarrita, esaten den bezala, itzul ez daitezen. Jainkoaren zerbitzari hau izan zen abituak eman eta Sakramentu guztiz Santua jarri zuena, eta jazarpen handiak jasan
|
behar izan
zituen. Gerra honek ia urte erdi iraun zuen; igaro behar izan ziren neke handiak zehatz-mehatz esateak luze joko luke.
|
|
Jainkoaren zerbitzari hau izan zen abituak eman eta Sakramentu guztiz Santua jarri zuena, eta jazarpen handiak jasan behar izan zituen. Gerra honek ia urte erdi iraun zuen; igaro
|
behar izan
ziren neke handiak zehatz-mehatz esateak luze joko luke.
|
|
28 Aipatu dudan serorak egin nahi zuen beste etxeari ere Jaunak laguntza eman dio, eta Alcalán egina dago; honi ere ez zitzaion falta izan kontrakotasunik, ezta ez zituen neke gutxi igaro
|
behar izan
. Badakit han ongi gordetzen dela erlijioa, gure hasierako Erregelaren arabera.
|
|
lurrekoengana honelako ausarkeriez agertzea!... Ez naiz harritzen erregeari hitz egiten ez ausartzeaz; arrazoizkoa da haiei beldur izatea, eta buruzagi diren jaunei; baina bizitzak luzeagoa izan
|
beharko
luke, gizalegean dauden formak eta berritasunak eta moduak ikasi ahal izateko, bizitza hartako denbora pixka bat Jainkoa zerbitzatzeko eman behar badute. Ni aitarenka hasten naiz gertatzen dena ikusita.
|
|
Baketu zen espiritua hain ostalari onarekin, eta mesede hain miresgarriak, nire iritziz, nahasi eta izutu egin
|
beharko
zuen; eta hartaz gozatzen hasi zeneko, kendu zitzaion beldurra eta gelditasuna hasi zitzaion pozarekin, liluramenduan geratuz.
|
|
17 Bada, esaten ari nintzenera itzuliz, Jauna neure bizitza kaskarra oroimenera ekartzen hasi zitzaidanez gero, nire malkoak zirela-eta (nik orduan neure ustez ez bainuen egin ezer), mesederen bategin nahi ote zidan pentsatu nuen. Izan ere, gehienetan, Jaunagandik mesede bereziren bat jasotzen dudanean, aurretik neure burua desegin
|
behar izaten
dut, haiek merezi izatetik zein urrun nengoen garbi ikus dezadan; Jaunak egin behar duela pentsatzen dut.
|
|
8. Benetako begi ona, z ari naizen honetan, gogoratzen naiz sufrikario handiak igaro
|
behar izaten
direla (Jainkoak egia zer den jakitera eraman dituen pertsonak) munduko gauza hauetan jardutean, hainbeste gauza ezkutatzen baitira, Jaunak behin esan zidanez. Izan ere, hemen idazten ditudan gauza asko ez dira nire burutikoak, neure Maisu zerutarrak esaten zizkidanak baizik.
|
|
11 Bai gogoz ematen diedala nik abantaila hemen eta bai lotsaturik ibili
|
beharko
nukeela Jainkoaren aurrean! Izan ere, Haren Maiestateak otoitza edukitzen hasi nintzenetik eta mesedeak egiten hasi zitzaidanetik hainbeste urte igaro ondoren nirekin lortu ez duena, haiekin hiru hilabetean lortzen du, areago, baita hiru egunean ere haietakoren batekin?, eta niri baino askoz ere mesede gutxiago eginda, Haren Maiestateak ongi ordaintzen badie ere.
|
|
–Hainbeste egun dira aurrekoa idatzi nuela hartara itzultzeko abagunerik izan gabe, non, berriro irakurri ezik, ez bainuke jakingo zer nioen. Astirik ez galtzearren, aurrera joan
|
beharko
da irteten dena irteten dela, zehaztasun handirik gabe?.
|
|
Hasieran asko kostatzen zitzaion arimako esperientzia haiek ulertzea, are gehiago ongi eta erraz ulertzeko eran adieraztea. Gaspar Daza eta Frantzisko Salcedo jaunei haiek adierazteko ez zuen bere burua gai ikusten eta, idatzizko zenbait oharrekin batera, liburu espiritual batez baliatu
|
behar izan
zuen, han seinalatuz berari gertatzen zitzaizkionak edota beraren barne-esperientziekin antzik handiena zutenak. Esperientzia haiek, ustez, arimaren barne-muinetan gordetzekoak ziren, eta ez idatziz adieraztekoak.
|
|
Andere handiki haietako bat Ana Mendoza zen, Eboliko Printzesa tituluaz ezagunagoa zena, emakume geldiezin, alditsu eta agindu-gurakoa. Hari egin
|
behar izan
zion aurre gure Ama Fundatzaile onak. Hark bere gutiziei Teresak ez ziela amore ematen ikusirik, mendeku hartu zuen eta Madrileko Inkisizioan sartu liburua.
|
|
Ez nion Artzapezpikuari buruz nuen zalantzarik agertu, bere aldetik hari hainbesteko maitasuna agertu ondoren eragozpenak jartzen zituela-eta saminez zegoelako, eta bien artean haserrerik ez sortzeko, adiskideak baitziren. Beraz, Soriatik Ávilara joan nintzen, hain bizkor etorri
|
beharko
nuenik burutik pasatzen ez zitzaidala, eta oso beharrezkoa izan zen ni Ávilako San Jose etxe hartara etortzea gauza batzuetarako.
|
|
Katalinak, arazoari ekin zionean, tratatzen ari zela esanez idatzi zidan. Nik burlatzat hartu nuen, monasterio pobreak zein gaizki hartzen dituzten badakidalako, eta bere burua hala behartu zuenik ez nekienez gero ezta burutik pasatu ere, askoz ere gehiago
|
beharko
zela iruditzen zitzaidan.
|
|
17 Hara heldu baino lehen dagoen benta batean gidari bat hartu genuen, pasagune hura ezaguna baitzen; baina, egia esan, hura oso arriskutsua da. Izan ere, bideak hain txarrak izanik, ezinezkoa zen eguneroko etapak egitea, oso ohikoa baitzen karroak lokatz artean sartzea, eta haiek ateratzeko abereak beste karrora aldatu
|
behar izatea
. Gorriak ikusi zituzten han zihoazen fraideek, karro-gidari gazte eta ganora gutxikoak eramateagatik.
|
|
18 Era honetako gauza guztiak eta goi-mailako perfekziokoak otoitzean inprimatzen zaizkidala dirudi; horrela, harri eta zur geratzen naiz hainbeste egia eta hain argiak ikusteaz, munduko gauzak zentzugabekeria iruditzeraino, eta, beraz, kontuz ibili
|
behar izaten
dut, nola aritzen nintzen lehenago munduko gauzetan gogoratzean, munduko heriotza eta nekea sentitzea zentzugabekoa iruditzen baitzait, ahaide, adiskide eta abarren minak edo maitasunak luze irauten duenean behintzat; hau da, kontuz ibiltzen naizela, diot, zer izan nintzen eta zer sentitzen nuen kontuan izanik.
|
|
6 Nahigabe oso handia da niretzat, askotan, eta orain neurriz gainekoa, jan
|
behar izatea
, batez ere otoitzean ari banaiz. Handia izan behar du, negar asko eginarazi eta ia konturatu gabe saminezko hitzak esanarazten dizkidalako, nik ez baitut normalean halakorik esaten.
|
|
Deabruak, dirudienez, ez zuen hura baketan uzten. ...imenik ez zela emango guk etxe propioa izan arte, Artzapezpikuak jada ez zuela nahi orain bizi ginen etxean fundazioa egin genezan, hezea zelako, eta kale hartan zarata handia zegoelako; eta ogasunaren ziurtasunerako ez dakit zer nahaste, eta beste gauza batzuk, kontu hori orduantxe hasiko balitz bezala, eta horretan ez zegoela gehiago zer esanik, eta etxeak Artzapezpikuak nahi zuen bezalakoa izan
|
beharko
zuela.
|
|
Ez zuela emango-eta bazuten nahikoa beldur. ...obintzialaren aipaturiko beste adiskidea, oso hurbilekoa zuen berari gogoratu gabe eta ekin eta ekin egin gabe tarte luzean zain egoteko; nahigabe handia hartzen zuen, genbiltzan bezala ibiltzen gu ikusirik; etxe honek bere kapera bazuen ere, bertako jaun-andreentzat meza emateko baino bestetarako erabiltzen ez zena, egundo ere ez zuen nahi izan guretzat etxean eman zezaten; horregatik, irten egin
|
behar izaten
genuen jaiegun eta igandeetan eliza batean entzutera joateko; gauza ona izan zen eliza hurbil izatea, baina etxera aldatu ginenetik fundazioa egin zen arte, hilabete igaro zen gutxi gorabehera. Hori nahikoa arrazoi zela zioten jakintsu guztiek.
|
|
Hau oso ezkutuan egin zen, artzapezpikuak jakin ez zezan, iraintzat joko baitzukeen, izatez etxe honentzat zama izan arren. Izan ere, pobretasunezkoa izanez gero, ez dago beldurrik, guztiek laguntzen baitiote; baina errentaduntzat hartuz gero, arriskua dagoela dirudi, eta zer janik gabe geratu
|
beharko
duela oraingoz. Katalina Tolosak bera hiltzen zenerako erremedioa jarri zuen; izan ere, haren bi alabak, urte hartan Palentziako gure monasterioan profesa egingo zutenek, uko egin zieten ondasunei etxe haren alde; profesa egin zutenean, berriz, egindakoa ezeztarazi zien eta etxe honen aldeuko egin zieten ondasunei.
|
|
Penitentzia ikaragarriak eta proba aszetiko latzak eginarazten zizkien. A. Bañezek haren jokaera gaitzetsi beharra izan zuen eta San Joan Gurutzekok kendu zuen kargutik; honek zuhurtzia handiz zuzendu eta bideratu
|
behar izan
zituen gehiegizko gar haiek. –
|
|
Duruelo (Mancerara aldatua 1570eko ekainean), Pastrana, Alcalá Henares, Altomira, Roda, San Juan del Puerto, Granada, Peñuela eta Sevillako Los Remedios. Hauek bederatzi dira eta ez hamar; beharbada, Duruelo eta Mancera fundazio banakotzat hartuko ditu, edota kapitulu hau 1575 baino geroago idatzia izango balitz, Almodóvar del Campo ere zerrendan sartu
|
beharko
litzateke, urte horretan inauguratu baitzen.
|
|
Hasieran ongi begiratu
|
behar izaten
nuen idatzi zuen, baina gero ama prioreak idatzi zuen lerro artean, kontaketa inpertsonalago egitearren.
|
|
Ruy Gómez Silva, noble portugaldarra, Felipe II.aren faboritoa, eta haren emazte Ana Mendoza, Eboliko Printzesa tituluaz ezagunagoa zena, emakume geldiezin, alditsu eta agindu-gurakoa. Hari egin
|
behar izan
zion aurre gure Ama Fundatzaile onak.
|
|
1 Ez ziren igaro bi hilabete Salamancako etxean Domu Santu egunean jabetza hartu genuela, Albako dukearen kontulariak eta beronen emazteak burua berotu zidatenean, hiribildu hartan fundazio bat eta monasterioa egin nitzan. Nik ez nuen horretarako gogo handirik, leku txikia zelako eta errenta izan
|
beharko
zuelako; nire joera, berriz, batek ere errentarik ez izatea zen. Nire aitor-entzule zen eta fundazioen hasieran aipatu dudan aita frai Domingo Bañez maisuak, Salamancan izatea gertatu baitzitzaion, haserre egin eta esan zidan, Kontzilioak errenta izateko baimena ematen zuenez gero, horregatik ez litzatekeela ongi monasterioa egin gabe uztea; ni ez nintzela konturatzen ez zuela zer ikusirik errenta izateak moja pobreak eta oso perfektuak izatearekin.
|
|
Han ikusi gintuztenean, Done Mikelen jaia baino egun bat edo bi lehenago igaro baikinen, gurekin diruz konpontzera jo zuten. Eragozpen hauek ematen zidaten penarik handiena zen, Gizakundeko hiru urteak amaitzeko zazpi edo zortzi egun baizik ez zirela falta, eta egun horiek amaitu orduko han izan
|
beharko
nuela nahitaez.
|
|
Lekuaz gauza handiak esan zizkidan, eta arrazoiz, leku oso atsegina dela eta izaera onekoa. Hala ere, handik hara zeuden legoa mordoa kontuan izanik, zentzugabekeria iruditu zitzaidan; batez ere komisario apostolikoaren aginduaz izan
|
beharko
zela kontuan izanik, hura, esan dudanez, kontrakoa baitzen, edota behintzat ez fundazioa egitearen aldekoa.
|
|
3 Garai honetan ekarri zuten Caravacan fundatzeko baimena, baina nire asmoetarako ez zen behar bezalakoa; eta, beraz, berriro bidali
|
behar izan
zuten Gortera, falta zen gauza bat eskatzen ez bazen, inola ere ez zela fundatuko idatzi nielako fundatzaileei eta, horrela, Gortera itzuli beharra izan zen. Niri luze egiten zitzaidan han horrenbeste itxarotea eta Gaztelara itzuli nahi nuen; baina aita frai Jeronimo han zen eta, Gaztelako Probintzia osoko komisarioa izanik, monasterio hura haren eskumenekoa zenez gero, ezin nuen ezer egin haren baimenik gabe, eta horregatik adierazi nion berari.
|
|
14 Hori lortzea hain korapilatsua izan zen, non lau urte igaro baitziren, eta haietan hainbat neke eta gasturi aurre egin
|
behar izan
zieten; eta eskabide bat egin arte, Erregeari berari eskaera eginez, ez zuen ezertarako balio izan. Eta era honetara, gauzak hain zail zeudenez gero, bere ahaideek esan zioten zorakeria zela eta utz zezala; eta aipatuak diren gaixotasun handiekin ia beti ohean zetzanez gero, mojatzarako ez zutela inongo monasteriotan hartuko esaten zuten.
|
|
3 Nik sentitu nuen lehenengo otoitza, nire iritziz, naturaz gaindikoa (hau da, nire ahalegin eta ekinez lortu ezin dena eginahalak egin arren, baina bai hartarako prestatu eta oso harira etorri behar du), ariman sentitzen den barruko bildutasunbat da; arimak han beste zentzumen batzuk dituela dirudi, hemen kanpokoak dauden bezala, arimak bere baitan bildurik kanpoko zalapartetatik erretiratu egin nahi duela dirudi; eta horrela, batzuetan berarekin batera eramaten ditu; begiak ixteko nahia izaten du eta ez luke nahi ez entzuterik, ez ikusterik eta ez ulertzerik une hartan ariman duena baino besterik, Jainkoari emanda gehiago egotearren. Eta hau, gure Jaunak hori eman dionarentzat, erraza izango da ulertzen; eta eman ez dionarentzat hitz eta konparazio asko
|
beharko
dira.
|
|
A. Silveriok dioenez, Gizakundeko monasterioan izan zen, 1572 urtean. Ávilako kodexeko testua, 13 fol.a. Izenburuari dagokionez, bat dator Toledoko eskuizkribuarekin, 147 fol.i; beharbada, honela irakurri
|
beharko
litzateke: grazian ez dagoela pentsatzearen beldurraz.
|
|
Ez utzi idatzi gabe nik ematen dizkizudan abisuak, ahantz ez dakizkizun; gizakien abisuak idatziz nahi izaten badituzu, zer dela-eta uste duzu denbora alferrik ematen duzula nik emanikoak idazten?; etorriko da
|
behar izango
dituzun aldia?.
|
|
Baltasar Alvarez zeritzan, une honetan probintziala dena. Berak eta gainerakoek esan zuten ahal zutena egingo zutela kasu honetan, eta egin ere halaxe egin zuten herrikoen eta prelatuaren baimena lortzeko, pobretasunezko monasterioa izanik, alde guztietan baititu zailtasunak; eta horrela, egun batzuk
|
behar izango
ziren bideratzeko.
|
|
Baina gutxi iraun zidan. Izan ere, meza amaitu zenean, leiho batetik patiora begiratu nuen pixka bat eta alde batzuetatik horma guztiak lurrean ikusi nituen, eta haiek konpontzeko egun asko
|
beharko
ziren. Oi ene Jainkoa!
|
|
Bada, hain gauza ezereza euskarritzat nuela, zer gertaera on itxaron nezakeen? Eta ni neu bakarrik egon banintz, uste dut hobeki igaroko nukeela; baina gogor egiten zitzaidan lagunak etxera itzuli
|
beharko
zutela pentsatzea, handik gogoz kontra irten ondoren. Hasiera honetan huts eginez gero, Jaunak aurrerantzean egingo zuela buruan sarturik neukana ere ezin egin izango zela iruditzen zitzaidan.
|
|
3 Sakramentu guztiz Santua jarri gabe egin nuen lehen fundazioa izan zen, Hura jarri gabe etxe-sartzea egiterik ez zegoela uste nuelako; eta ez zuela axola jakin nuenean, biziki poztu nintzen, ikasleek gaizki apailaturik utzi zutelako. Haiek hain txukunak ez zirenez gero, etxe guztian halako nahaste-borrastea zegoen, non ez baitzen lan gutxi egin
|
behar izan
gau hartan. Beste egun batean, goizez eman zen lehenbiziko meza, eta Medina del Campotik etorri behar zuten moja gehiago ekartzera joan zitezen saiatu nintzen.
|
|
5 Nire laguna, bere burua leku hartan itxita ikustean, ikasleen zer horretatik pixka bat baretu zela dirudi; hala ere alde batera eta bestera begiratu baino besterik ez zuen egiten, oraindik beldurrez, eta deabruak lagunduko zion arriskuaren pentsamenduak burura ekarriz ni nahastearren, neure bihotzeko ahultasunaz, gutxi
|
behar izaten
bainuen. Ea zeri begira zegoen esan nion nik, han ezin zela inor sartu-eta.
|
|
7 Bada, prelatuak haien perfekzioa eta igarotzen zuten nekea ikusirik, errukia harturik, Gizakundekotik etortzeko agindu zidan. Beraiek ordurako ituna eginak ziren hango jaun batekin etxe bat eman diezaien; hala ere, zuen egoeragatik, mila dukat baino gehiago gastatu
|
behar izan
zen bertan sartu ahal izateko. Oinordetzakoa zen eta berak hitzeman zigun, erregearen baimenik ekarri gabe ere, sartzen utziko zigula, eta has gaitezkeela hormak eraikitzen.
|