Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 30

2000
‎Lewisek hipotesi azpiatomikoak esanahitasun maila bat gutxienez bazuela defendatu zuen; edota, hura ezean, beste esanahitasun motaren bat bazuela. Baina Schlick izan zen ideia horren aurka sutsuen jarri zena, berarentzat enuntziatu edo perpaus bat ulertzea hura zer nolako baldintzetara egokitzen den ezagutzea baita. Hortaz, sentimendu lausoak —definitu gabekoak—, intuizio bat edo azaletik ezagututako zerbait, ez ziren arrazoi nahikoa zer edo zer ulertzeko.
2001
‎bere filosofiaren ardatz garrantzitsuenak ahoz azaltzen zituela eta ardatz filosofiko horiek idatziz inoiz azalduko ez zituela erabaki zuela: " Ez da izan, eta ez da inoiz izango gai horiei buruzko nire lan idatzirik" 6 Platonek filosofia adierazteko bide gisa idazkerari susmo txarra hartzen zion, bere ustetan ikasleari informazio hutsa emateagatik ez zelako ikaslearen arima eraldatzeko gai; ez baitu azalpen anitzetarako lekua uzten, izan ere, liburu bat irakurtzerakoan irakurleak pasarte bat ulertzen ez badu, berrirakurtzerakoan aurretik idatzirikoa berriz irakurri egiten baitu, inolako aldakuntzarik aurkitu gabe; eta idazleak bere irakurlegoa aukeratzeko ahalmenik ez duenez politikoki arriskutsua ere bada. Platonek hobesten zuen ahozko irakaspenak, ordea, ez du eragozpen hauetako bat ere sufritzen.
‎Honi guztiari ondorio saihestezin bat gehitzen zaio: Platonentzat egia bat eta iraunkorra denez, unibertsala, baieztapen bat ulertzen duenak bere kontrakoa ere ulertu du. Eta horrez gain bere gaiaren eremu osoan epaiketa lanak egiteko gai izan du.
2004
‎Descartesentzat Ideiak, ezagutzaren oinarria bihurtzeko, elkarren arteko uztardura batekin eta hierarkizazio batekin ulertu dira; eta horrek eskatuko du marko bat eta jatorri bat, osotasunaren intuizioa, ideien arteko lotura hori taxuz gauzatzea bideratuko duena. Hauxe izango da, hain zuzen, Jainkoak, Jainkoaren ideiak, bete duen funtzio logikoa.
‎Giza zientziek, aldiz, erabateko oinarri enpiriko bat dute eta berau oso bakanetan baztertzen dute, eta maiz baliatzen dira prozedura sozio eta psiko metrikoez errigore matematikoarekin". 14 Argi ikusten da, beraz, giza zientziekin egin ohi den injustizia. Arazoa, haatik, erraz konpon liteke zientzia kontzeptua era zabalago eta aldi berean zehatz batean uler baledi. Cencillok honako ezaugarri hauek eskatzen dizkio jakintza bati zientzia estatutua erdiets dezan:
2005
‎Eta gauza hori kanpo sentimenaren objektu material bat ez bada, kasu horretan bereziki, gauza ezberdinen edo era anitzetan moldatutako gauza askoren aurrean aurkitzen gara. Ze, azken batean, norbaitek espresio arrotz bat ulertu eta itzuli nahi badu, orduan, berak helburu horretarako beharrezkoak dituen elementuak bakarrik aurkitzen ditu espresio horretan bertan. Hizkuntzak hieroglifikoak bezala dira, zeinetan bakoitzak mundua eta bere fantasia inprimatzen duen, eta zein elkarreraginean birsortuz, ugalduz eta hobetuz doazen.
‎Dagoeneko esan beharra dago hizkuntza ez dela inoiz subjektu bakar bati loturiko zerbait, baizik eta bere izaeraz beste subjektu bat inplikatzen duen zerbait; alegia, hizkuntzaz hitz egin ere ezin dugu baldin eta bertan gutxienez bi gizabanakok parte hartzen ez badute. Pertsona baten ekintza, halabeharrez, beste pertsona baten ulertze ekintzarekin batera gertatzen da, eta honengatik bi ekintza horiek" indar linguistiko beraren efektu ezberdinak baino ez dira" 96.
2006
‎Bertute hitzak —edo bere ordainak beste hizkuntza batean— gorespena inplikatzen du, bizio hitzak gaitzespena inplikatzen duen bezalaxe. Eta nabarmenki modu barkagaitzenean jokatzen ez duen inork ez lioke inongo gaitzespenik erantsiko aho batez zentzu on batean ulertzen den termino bati; ez eta txaloka hasi ere adierazpenak gaitzespena eskatzen duenean. Homerok arau orokorrak ematen dituen bakoitzean, ez dago inongo eztabaidarik; baina jarreren irudi zehatzak osatzen dituenean, eta Akilesengan heroismoa eta Ulisesengan zuhurtasuna errepresentatzen dituenean, garbi dago Homerok lehenengoarekin nahasten duen basatasun maila eta bigarrenarekin nahasten dituen maltzurkeria eta iruzur maila Fenelonek onartuko lituzkeenak baino askoz handiagoak direla.
‎Sinpatiari esker bertuteak onesten ditugu eta bizioak gaitzesten ditugu. Alabaina, sinpatia motor baten gisan ulertu behar dugu; berorretan oinarrituz, gure gustu morala garatzen eta zuzentzen dugu, baina gustu morala finkatze aldera partekatutako gogoetak eta elkarrizketak beharrezkoak dira. Hortaz, zentzumen moralaren teoriaren aitzindarien aurka, gustu morala edo zentzumen morala ez da sortzetikoa.
2007
‎Eta horrek, politikaren eta artearen arteko lotura uste baino sakonagoa izan zela agerrarazten du: Ilustrazio zientifiko eta filosofikoarekin guztiz bat eginda etorri zen sistema demokratikoak —askatasuna eta giza autonomia ahalbidetu zuen heinean— gauzak, irudiak eta artefaktu sinbolikoak beste molde batera ulertu ahal izatea ekarri zuen353 Arkaismoan barrena irudien zirkulazioa aristokraziak kontrolatu bazuen ere, demokraziarekin —erlijio kolektibo eta kultu publikoak indartu ez ezik— arte erlijiosoaren erabilera eta ekoizpen berriak bultzatzen dira354: jainko andereak ikuslearen mailara jaisten dira, hezur haragizkoak bilakatzen dira jantzien atzean355 Hitz batean, naturalismoa gailentzen da giza begian:
2008
‎Zentzu nagusiaz gain, akzidentea bigarren zentzu batean uler daiteke: akzidenteak" substantzian parte hartu ez izanik gauzari berez egokitzen zaizkion [ezaugarri] horiek" dira.
‎Hori izango litzatekeela dialektika deitutakoa. 1903an, Principia Ethican, esperientzia zatitu egin behar zela defenditu zuen Moorek, Hegelen kontzepzio holistikoaren aurka, zeinaren arabera zati bat ulertzeko egitura global batean kokatu egin behar baita.
‎Esakune filosofikoak, esakunea delako, subjektuaren eta predikatuaren arteko erlazio ohikoaren eta jakitearen jokabide ohikoaren iritzia iratzartzen ditu. Jokabide horrek eta horretaz dugun iritziak haren eduki filosofikoa suntsitzen du; iritziak esperimentatzen du esan nahi zuena ez beste zerbait esan nahi dela, eta haren iritziaren zuzenketa horrek behartzen du jakitea esakunera itzultzera eta hura beste era batera ulertzera.
2009
‎Gertakaria: eta horretaz ez da erabaki bat, itun bat, erreinu bat edo bataila bat ulertu behar, iraultzen den indar harremana baizik, konfiskatzen den boterea, ordura arte erabili izan dutenen aurka berreskuratzen den hizkera, ahultzen, laxatzen eta bere burua pozoitzen duen dominazioa, eta mozorroturik agertzen den dominazio berria. Historian jokoan aritzen diren indarrek ez diote paturen bati edota mekanikaren bati obeditzen, borrokaren zoriari baizik38 Indar horiek ez dira hastapeneko asmo edo intentzio baten hurrenez hurreneko formak bezala agertzen; ezta emaitza baten itxuran ere.
‎giza kreazioak modu zehatz batean interpretatzen dituen filosofia ulertzeko era bat da, kreazio bakoitza, hizkuntza zehatz batekin, testuinguru sozial eta historiko baten menpe, eta abar, hau da, giza kreazio bakoitza (dela idatzi edo konstrukzio erlijioso, filosofiko, mitiko, literario, etiko, politiko...) perspektiba arras desberdin baten menpe sortzen eta egituratzen dela ulertzen duena. Ezin baititugu giza kreazioak beste modu batera ulertu. Horrela, Nietzschek Kanti egiten dion kritikara bueltatuz, alegia, subjektu hutsa existitzen ez dela leporatzen dionekoa, errealitatea hobe ezagutu nahi badugu, beraz, subjektu huts horren ordez, subjektu desberdinak jarri ditugu.
2010
‎Nolanahi den ere, zeruko legea beste modu batera uler daiteke. Aristotelesek esandakoa kontuan hartuta, beheko mundu hau zeruko esferei lotuta dago, eta handik gobernatuta dago, naturalaren eragin eta aldaketen bitartez; eragin eta aldaketa horiek guztiak Jainkoaren esku daude, eta, betiere, gorputzak ukitzen dituzte, ez, ordea, arimak.
‎" Hartzailea": hori ez da halaber" entzule" potentziala —ez da" kode linguistiko jakin bat ulertzeko gaitasun abstraktua" duena—, baizik eta" mezu baten helburu den norbait", alegia," emisoreak, bere enuntziatuaren jomuga bezala, aukeratu duen pertsona" 67 3. " Enuntziatua":
‎" Enuntziatua": hori ere, bestela, ez da" perpaus" teoriko bat —edo" gramatikalki zehaztutako esaldi" bat—, baizik eta" emisoreak egoera komunikatibo batean ekoizten duen espresio linguistikoa", zein" irizpide diskurtsiboen araberako teoria pragmatiko baten baitan ulertu behar den" 68 4. " Ingurunea":
2011
‎Horrela bada, Existentzialismoa ez da bakarra izan; ez da era batera ulertu, askotara baizik. Joxe Azurmendik azaldu duenez (Oraingo gazte eroak, Irun, Enbolike, 1998:
2013
‎Askotan adierazten da ikuspuntu naturalista batetik ulertutako arima ezin dela aske izan, naturaren atzaparretan baitago: naturaren determinismoaren aldean, arima libre da, arima hegalaria da, ameslaria.
‎Zenbaitetan, esaterako, XXI. mendearen hasierako krisi ekonomikoaren iturri gisa espiritualtasunik eza (hau da, erlijio eza) aipatzen da. Nik ez nuke bide horretatik joko horrelako krisi bat ulertze aldera. Jakina, badaude arrazoi sendoak merkatu bortitzak bultzatzen dituen balioen aurrean kritiko agertzeko.
‎Erlijioek (nire ingurumariko erlijio nagusiek), oro har, ez dute interes teoriko handirik erakutsi balio estetikoen eta bestelako balioen gainean. Balio etikoak, azken buruan, balioak dira, eta balioak testuinguru orokor batean ulertu behar dira, gorago azaldu dudan eran. Ikuspegi erlijiosoak galduta dauka testuinguru orokor hori.
‎Esaterako, Fedon en bertan (86c) adierazten da arima gorputzaren atalen arteko harmonia edo oreka mota bat izan daitekeela. Arima osasunarekin erka daiteke; izan ere, osasuna ere gorputzaren atalen arteko harmonia mota baten gisan uler daiteke. Hala, arima eta gorputza bestelakoak badira ere, ikuskera berri horretan arima eta gorputza elkarri estu lotzen zaizkio.
‎Lan hau zalantza jartze horren barruan ulertu behar da. Lan hau arimak eta balioak modu natural batean ulertzeko saialdi txiki bat baino ez da. Lan honek tentsio gune batzuk arindu nahi ditu.
‎Zalantzak zalantza, mitoaren eta ikerketaren (zientziaren, filosofiaren...) arteko harremana beste modu batera ulertzen dut nik. Osagarritasunaren tesiaren aurka, ez dago bien arteko esparru banaketarik:
‎Mitoak, ordea, bestelako baliabideak eta prozedurak erabiliz kontatzen edo iradokitzen du, eta guregan emozionalki eragiten du, zientziak ez bezala. Baina biek egin dezakete arrantza ur berberetan, baliabide oso bestelakoak erabiliz; alegia, osagarritasuna egotekotan, beste era batera ulertu behar da. Mitoa (fikzioa) eta ikerketa modu naturalean lotzen zaizkio gizakiari, bata eta bestea, lehen eta orain, Azurmendik hain zorrotz deskribatzen dituen haien arteko konflikto historikoak ukatu gabe.
2014
‎Hemen dagoen lehenengo arazoa, ordea, da intuizio horiek, nahiz eta azertatuak izan, ez dutela obra ulertzen laguntzen. Sarritan entzuten dugu, artelan bat ulertu nahi badugu, bere testuinguru historikoa ezagutu behar dugula. Toki komun historizista horren aurka, esan behar genuke gehiegizko testuinguru historiko batek lausotu dezakeela artelan batekin izan dezakegun harreman egokia:
2017
‎Dena den," infernua besteak dira" esapidea ez da modu ezkor batean ulertu behar, sarri90 gertatu den bezala. Adierazpen hori ez da hartu behar Bestearenganako gorrotozko sentipenaren zentzuan edota izateen artean zoriona eta komunikazioa ezinezkoa balitz bezala, Bestearekiko menpekotasunaren zentzuan baizik.
‎Beste bat egotea nik ahalbidetzen dudalarik, nire burua hartzen dut Besteak nitaz duen ezagutzaren sorburu asketzat, eta Bestea ageri zait nire izateaz duen ezagutza hori bere izatean atxikita duela, hain zuzen, nik berari bestetasuna atxiki diodan neurrian. Ezagutza horrek izaera subjektiboa hartzen du orduan, baina zentzu berri batean ulertuta, zentzu ‘erlatiboan’, hau da, ezagutza hori subjektu objektuan gelditzen da neronek aitortu diodan bestetasunaren ezaugarri erlatibo bezala. Jada ez nau ukitzen:
‎Baina alderantziz ere, Bestearen engaiamendua, berau bere izateko modua, nire transzendentziak transzenditua delarik, engaiamendu erreal bezala agertzen zait, sustraitze bat bezala. Hitz batean esateko, nire baitarako existitzen naizelarik, nire ‘engaiamendua’ situazio batean ulertu behar da zera esaten den zentzuan: " Zereko horrekin engaiatu naiz, engaiatu naiz diru hori itzultzera, eta abar".
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia