Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 441

2000
‎Trebezia eskatzen du horrek, abesti bati ukitu magikoa eman diezaioketelako edo, alderantziz, betiko zapuztu. Baina, zer gertatzen da ekoizle lanetan dabilena talde bat sortu eta bere disko propioak plazaratzen hasten denean, eta are gehiago, eszenatoki batera igotzen denean zuzeneko emanaldiak emateko. Horixe da Alan Parsons artistaren kasua, martxoaren 7an Iruñeko Gaiarre Antzokian izan zena, bere azken diskoa, (r) The Time Machine» izenburukoa, aurkezten).
‎Eskari bereziei dagokienez, bulego tekniko bat sortu eta hor landuko dira plan desberdinak. Autoikaskuntza ere landu asmo dute AEK ko didaktikariek, horretarako lantalde berezia sortuz.
‎Eta, nola beldurrak kontzientzian ahalkea eragiten baitigu, zeren bertzeen aitzinean gizon agertu nahi baikenuke, eta beldurrak, ordea, gixon egiten gaitu, hala, ez ote ditugu inurriak dauden lekuan hartzak eta otsoak asmatzen, edo deabruak eta spiritu gaizkileak txakurrak dauden lekuan, ahalkearen estaltzeko? Zeren, beldurraren eta ahalkearen aitzinean eta bertze jendeen aitzinean, etsai handiak justifika baikaitzake; eta hala eta halatan, benetako etsaia baino etsaiagoa den bertze etsai bat sortzen eta asmatzen dugula —gezurrezkoa, beti ere—, ez ote gaitu fikzioak meneratzen, finean. Ezagun ditugu munduan ipuinak eta historiak asmatzen dituzten skribatzaile sonatuak, nola Boccaccio edo Cervantes, baina ez al zaizu iduritzen, jaun André, ezen nekez ediren daitekeela Berceokoaren don Bildur hura baino asmatzaile joriagorik eta emankorragorik?
‎Eta, Pedro Huiziren koadroa besapean harturik jauregirat nindoala, bat batean handitsu bat sortu eta hazi balitzait bezala, korapilo baten herstura sentitu nuen erraietan. Eta, harat heldu, morroietarik batek bisitagelan sarrarazi, eta berehala etorri zitzaidan ama.
2001
‎Legenda herrikoiaren sorrerari buruzluze idatzi da. Kondairak ez dira bat batean sortzen eta, halaber, ez dira anonimoak. Irudikatzen eta sortzen dituen pertsona bat dago atzetik.
‎Ordura arte sexuen arteko harremanak gizabanakoartekoikuspegitik ikertzen ziren, taldearteko mailari garrantzirik eman gabe. Bi testuinguru horiek taldearteko harremanen irudi argia eskaintzen dute; beraz, oso testuinguru egokiak dira taldearteko teoria bat sortu eta garatzeko. ISTa, gaur egun etaikuspegi psikosozialetik begiratuta, taldearteko teoriarik garrantzitsuena da, batezere europar tradizioan, taldearteko harremanak eta portaerak esplikatzen dituenteoria integratzailea delako.
‎Nola azaldu, orduan, hedabideen botere hori, jakinik 1998ko irailean gizartean Lizarrako Akordioaren aldeko iritzi giro indartsu bat sortu eta hedatu zela. Nola azaldu, jakinik Euskadiko Autonomia Erkidegoan hurrengo hilean egin ziren hauteskundeetan iritzi giro horrek gehiengoa, bozen %60, lortu zuela?
‎Aldi berean euskararen normalizazioaren alde neurri eraginkorrak hartzeko garaian, batzuek egoera gatazkatsu eta tamalgarri hori aitzakiatzat hartzen dute prozesu horretan ezer gutxi egiteko. Euskalgintzak bere diskurtso autonomo propio bat sortu eta plazaratu behar du. Gizarteakorain arte euskarari eta euskal kulturari erakutsi zion aldekotasun eta atxikimendua baliarazi behar ditu ideologia eta ikuspegi politiko desberdinetako pertsonek nahi eta erabiltzen dutela aldarrikatuz.
‎esku batekin sortu eta bestearekin apurtzen dena
2002
‎Dogma horiek desobedientziaren definizioa baldintzatzen baitute. Aurrekarien ekarpenak eta herri mugimenduarenak bilduz joan behar dugu espazio bat sortzeko eta desobedientzia definitzen joateko. Gaur egun ez dago erakunde bat, ez teorizatzaile aitzindari bat.
‎Ordea, Euskal Unibertsitatearen hazia ereinda zegoen jada ZaragozakoUnibertsitateak Nafarroan zuen Irakasletza Eskolan; izan ere, 1976an, diktaduraamaitzearekin batera, Nafarroako Oinarrizko Hezkuntza Orokorraren Unibertsitate Eskolako klaustroak euskara unibertsitatean sartzea erabaki zuen aho batez.Euskara irakasten hasi zen curriculumeko irakasgai modura Eskolako mailaguztietan. Ildo beretik eta ikastetxe horren klaustroko nahiaren ondorioz, Zaragozako Unibertsitateak Euskara Katedra bat sortu eta bultzatu zuen Eskolako ikasleguztiek euskara ikasteko aukera izan zezaten. 1986an, euskararen aldeko girohorretan erabat murgildurik, eskola hartako zuzendaritzak, Jose Ramon Pascualburu zelarik, Haur Hezkuntzako espezialitatean euskal lerro bat irekitzea lortu zuen.
‎Hala ere, izaki/ zentzu sozial berri bat sortzeko eta aukeren mundua itxia izan ez dadin, ezinbestekoa da gorputz unitarioa den gizartea nortasunezko/ egiturazko planoak eta irudimenezko/ azpiegiturazko planoak osatzea. Desparadojizazioa (eta, amaiera gabeko paradojizazioa?) emango da denboraren kategoria bi mailatan bereizten denean.
‎Arrazoi hori da, era berean, talde asko gertaera puntual baten aurrean sortzea eta bat batean desagertzea. Gizarte indibidualizatuetan gatazka berriak eta askotarikoak sortzen dira.
‎Baina berehala itxi zuten, ideologia politikoaren inguruko arazoak zirela medio. Geroago, horren sortzaile bik eta beste hogei pertsona gehiagok kooperatiba bat sortu eta Radio Sur izeneko emisora bultzatu zuten (Ibidem: 30).
‎Eman dezagun datu erabakigarri bat: azken hogei hogeitamar urteetan euskal komunitate zientifiko intelektual bat sortu eta garatu da, ia ia ezerezetik abiatuta. UEUren Inguma proiektuan egiazta daitekeen bezala, une honetan gutxienez lau mila pertsona dago unibertsitate mailako kultur produkturen bat (liburu, artikulu, hitzaldi) sortuduena euskaraz.
‎Horrek esan nahi du ikerketa taldeak hasieratik antolatu liratekeela eta hori izan daiteke benetako arazoa. Talde bat ez da bat batean sortzen eta bi aukera desberdin har daitezke: talde gazteak antolatu eta epe luzera jo ala ikerlari seniorrak beste unibertsitatetatik ekarri taldeak epe laburrean lanean aritzeko.
‎Orain arte, gatazka horretan Estatu Batuek buruzagi musulmanen ulerkuntza eta herritar osteen pasibotasuna izan dituzte beren alde. Baina baliteke, beste herrialde musulmanen bat erasotzen badute, iritzi publiko musulmanaren etsaitasunezko beste erantzun bat sortzea eta militantzia islamista haztea.
2003
‎Eta proposamen horietan guztietan daude konponbidearen osagaiak. Foro bat sortu eta kontraste bat egiteko garaia ez al da?". Guk behintzat, maila diskurtsibo eta ideologiko batean ez dugu kontraste sakon bat egiteko aukerarik izan.
‎Hori da Bertsozale Elkarteak duen gauza ederretako bat: sorkuntza mailan dabilen jendea eta bertsozaleak elkartuta kultur estrategia bat sortzea eta egungo errealitate hau eraikitzea lortu izana. Errealitate beregain eta autonomo bat eraiki dugu, etorkizun ikuspegi propio bat sortu dugu, estrategia propioak ditugu.
‎Batzutan iruditzen zait, ez ote den gura txapelketa bakoitzean, edo bertsolaritzako memento goren bakoitzean, horren gaineko iritzi bat sortzea eta mugarri modura planteatzea. Kritiko batek hori behar du.
‎Gure egunotan, euskerearen arloan, ahalegin eta gurari bizi batzuk gailendu dira: euskerea arau zehatzetan finkatzea," euskara batu" bakar bat sortu eta lehenbailehen danetan sartzea, hasi umetxuen ikastolatik eta goi mailako Unibersidaderaino, harako Lizardirena egi bihurtuz:
‎Dakiguna dakigula, jatorri enbrionarioko ama zelulak hobeak dira hedatzeko eta bereizteko, organo bat sortzeko eta zeinahi organotan beren burua bereizteko gaitasun handiagoa dutelako.
‎Neurria autonomoa izanez gero, horren xedea da adingabearen beharrinak igarri direlako eta beharrizan horiek haren oso osoko garapena oztopatzen dutelako. Neurria izan daiteke, besteak beste, adingabea bertaratu eta horrek parte hartzea gizartean jadanik abian dagoen programa batean, edo, bestela, neurria betearazi behar duten profesionalek «ad hoc» programa bat sortu eta adingabeak horretan parte hartzea. Gizarte hezkuntzako zereginen adibide gisa, hurrengoak aipa daitezke:
‎Hurrengo urteetan Agustin Azkarate izan zen Historia Sailburua, Joseba Agirreazkuenaga Iker azpisailaren arduraduna, Ramon Amundarain Irakas azpisailarena eta Joseba Intxausti Lexikografia azpisailarena. 1981an kaleratutako Historia eta Gizarte zientzien urtekariaren lehen alean (sailaren produkzio idatziaren lehen emaitza zuzena) esaten zaigunez sailaren helburuak Historialari sakabanatuak elkarganatzea eta euskal historialarien arteko koordinakuntza indartzea; Historiarako euskara normalizatu bat sortu eta finkatzea eta Historiaz euskaraz egiten diren edo egin litezkeen lanak bizkortu eta zabaltzea ziren. Ez dira gehiegi aldatu gaur egun arte.
‎Bigarren urtez jarraian, Pilak (Sevilla) izan da, eta herri horretako mintegi zaharrean finkatu du egoitza. Fundazioak Andaluziaren eta Ekialde Hurbileko herrialdeen arteko lankidetza kulturala sustatuko du eta Barenboimi eta Saidi buruzko artxibo bat sortu eta zabalduko du, bereziki bakearen aldeko proiektu komunei buruzkoa. Gainera, behar adinako baliabiderik ez duten pertsonek eta taldeek eskura izanen dituzte beren jarduerak.
2004
‎Hemen agertzen diren botika berri gehienak, edo beste izen batekin jadanik badauden molekulen kopiak dira, edo aldaketa ttiki bat erantsita kaleratzen dira. Aldiz, urtean 500 milioi gizakik jasaten duten malariarentzako 40 urtetan ez da botika berri bat sortu eta 2000.ean bat atera zenean... herrialde tropikaletara joan aurretik hartzeko droga zen, mendebaldeko zazpi milioi turistentzat.
‎2001ean, krisia hasi zen urtean, sei abeltegitan atzeman zen gaixotasuna, eta 626 animalia hil ziren. BSE behiei eragiten dien gaixotasun kutsakor bat da, prioi batek sortua eta ardi eta behi kutsatuen haragi irinen kontsumoarekin lotua. Ibilaldi motel eta progresibo bat du ezaugarri, animalia hil ondoren nerbio sintomak dituena.
‎" Udaletxeak, nahiz eta pauso batzuk eman, ez duela borondate politiko errealik agertzen emakumearen afera era integral batean lantzeko, arlo propio bat sortu eta beharrezko baliabideak emanez".
‎Nola jokatzen du hizkuntza batek (edo, hobeki esateko, hizkuntza bat sortu eta mamitu duen herriak) gizonek bildu duten ezaguera kanpora agertu nahi hortan. Nola eratzen du munduari buruzko esperientzia, nola tajutzen ikasien eta ikusien bilduma?
‎Sarritan aipatu izan dudan adibidea da: azken urteotan telebista lokal bat sortu eta antolatzea, egunkari bat muntatzea bezalakoa izan da, baina egunkariaren aleak kioskora iritsiko zirela bermatuta eduki gabe. Irratia rekin ere antzekoa da:
‎Zentzu honetan, Cencillori jarraikiz, etika autogenoaren eta heterogenoaren bereizketa egin genezake; ez, ordea, antagonismo antzu berri bat sortzearren, baizik eta etika (auto) errealizatzailearen funtsezko ezaugarriak hobeki erakusteko. Izan ere, terminologia kontuak alde bat utzita, egunero konstatatzen dugu subjektuak ez dituela askotan (zenbait kasutan ia inoiz ez) era autogeno batean sortzen eta laboratzen bere kontzientzia etikoaren arauak eta beharkizunak, arrazoi eta faktore ezberdinak direla medio (psikologikoak, sozialak, politikoak, ekonomikoak...). Autogenesi/ heterogenesi aurkaritzak balio digu zinezko etikaren norabidea eta zeregina hobeki adierazteko.
‎Nietzscheren filosofiarekiko balantzea goiti beheiti, hainbat tradizio eta pentsalariri esker egun badakigu, edo jakin behar genuke, balio bat sortu eta aintzat hartzeko ezinbesteko dela gizakiak —hots, norberak — bere burua aintzat hartzea, baliotsutzat jotzea. Hori gabe ezin daiteke bizitza moralaz hitz egin.
2005
‎Erakundeen arteko koordinazio faltak ere kalte handiak eragin ditzake banatzen den laguntzan, ahalik eta onura handiena lortzeko gastuak banatu eta ahaleginak bateratu beharrean, hainbatek bere kabuz egiten baitu lan. GKEetan aditu Alfred Vernisen iritziz, ez da zentzuzkoa lagun gutxi batzuen artean ezerezetik GKE bat sortzea eta beste erakundeekin koordinatu gabe lanean hastea. Izan ere, planteamendu onik gabe egindako lana beti ez da lagungarria suertatzen.
‎1872an Valladoliden denboraldi bat egin zuen. Bertan masoi elkarteekin harremanetan ibili zen, Gasteizera itzultzean logia berri bat sortu eta zenbait urtez haren buru izateko. Aldizka Madrilera ere ihesaldiak egiten zituen, bertako politika, teatro eta kultura giroa maite baitzuen.
‎Litosfera osoa kontuan hartuz, riftarekin batera sortutako eta egun ertz egonkorretan agertzen diren peridotita serpentinizatuak eta gabroak kontinentearen barnean kokatu lirateke. Ondorioz, benetako lurrazal ozeanikoaren (gandorrean sortutakoa) eta benetako lurrazal kontinentalaren arteko muga bitarteko lurrazalean (hirugarren motako lurrazala) kokatuko litzateke.
‎Hormonak dauzkagu substantzia kimiko horien artean. Izatez, hormonak organo edo ehunen batean sortu eta jariatzen dira, eta gero odol edo beste gorputz fluidoren baten bidez garraiatzen dira, beraien eragina gorputzeko beste atalen batean erabiltzeko. Fenomeno hori ornodunetan sistema endokrinoarekin erlazionatuta dago, zeinean guruinak baitira ondo ezaguturiko ekoizpen guneak:
‎Oliba olioa osatzen duten molekuletatik isolatu ondoren, olioanthal izena eman zioten zientzialariei. Beste konposatu batek narritaduraren erantzule izateko aukera baztertzeko, Beauchampen taldeak oleokanthal sintetiko bat sortu eta boluntario gisa probatu zuen. Egiaztatu zuten egunean 50 g oliba olio estra mikrogramo oleokantalo hartzea ibuprofenoaren dosi gomendatuaren %10 dela, helduen mina arintzeko.
‎Udalerrian garapen jasangarriarekin bat datozen jarduerak aurrera eramatea eskatu diete udal agintariei ikasleek, tartean, argiztapen publikoa, udalerri osoa zeharkatzen duen bidegorri sare bat sortzea eta ingurumena errespetatzea eta, aldi berean, hondakinak birziklatzea, murriztea eta berrerabiltzea bultzatzen dituzten kanpainak egitea. Eskola Agenda 21eko kideek egindako iradokizunak adi entzun ditu Iñaki Zarraoa alkateak eta" udal agintariek ikertu eta etorkizunean kontuan hartuko dituztela" adierazi du.
‎Mugimendu euskaltzaleak Administrazioarekiko mesfidantza gainditu luke, aspaldiko klixeak ezabatuz(" poltronan ondo kokatuak, euskararekiko sentiberatasun eskasa agertzendute, hitzetan geratzen dira"...) eta, aldi berean, dituen mugak onartuz. Administrazioak ere beste horrenbeste egin luke(" erradikalak dira, gure sosak besterik ez dituzte lortu nahi, alderdi jakin batek sortuak eta erabiliak oposizio bortitza egiteko"...). Jakina, argi dago konfiantza hau ez dela berez piztuko:
2006
‎Batetik, zerikusi handia izan zuen Gerra Zibila bertan bizi izan zen moduak. Bestetik, Katalunia ez zen gai izan mundu mitiko bat sortzeko eta bere kolektibo imaginarioa beste kolektibo estatalizatu, espainolizatu batengatik ordezkatu zen, eta hori niretzat galera da.
‎Guraso adoptiboek egitura argi eta trinkoa duen familia giroa eskaini diote haurrari (Levy eta Orlans, 2000), eta horretarako erabakigarria izango da gurasoek berenemozioak erregulatzen jakitea eta haurrei emozioen kontrola eramaten ez uztea.Hughes ek (1999) dioen moduan, adopzioko gurasoak gai izan behar dira haserreamodu azkar eta zuzenean adierazteko, eta ondoren berriro ere ziurtasuna eta erosotasuna eskaintzen jarraitzeko. Erabakigarria da adopzioko gurasoek haurra atxikimenduzko lotura egoki bat sortu eta mantentzeko beharrezkoak diren elkarrekintzarako honelako sekuentzietan sartzea. Ebolutiboki, haurtxoaren lehen urtera arte, atxikimendua bultzatzen duten elkarrekintza zikloak haurraren beharrarekin etabehar horren aurrean sortzen den aktibazioarekin hasten dira (esaterako, gosenegarra), behar hori zaintzailearen erantzunak aseko du (adb.:
‎Dirua egindako familia ziren, bai, baina bere onenak emandakoa, ziotenez. Julian bera izan omen zen dirua irabazitakoa, fabrika bat sortu eta aurrera atera zuena. Self made man esaten zaien horietakoa.
‎Hala esan nuen idazkaritzan eta hala esan nizun zuri ere, ez gure asteroko bilkura hartan, ordurako lanean hasita behar bainuen, fakultateko idazkaritzara joan nintzen egun berean baizik; ezer esan gabe desagertzea itsusia iruditzen zitzaidan, eta ohar soil bat uztea hotzegia agian, aurretik batere mezurik idatzi ez nizunez gero; zure despatxuan azaldu nintzen hortaz, lehendik ere ezaguna nuen bulego ñimiño hartan; atean jo, zure ahotsak aurrera esan, eta barrura sartu nintzen; ikasle batekin zeunden baina, ni ikusi orduko, hari mesedez eskatu beste batean etortzeko, gaiarekin jarraitzearren, eta niri eskaini zenidan hura egondako aulkia; harrituta zeunden, eta ulertzekoa izan liteke, lehenengo aldia baitzen zure bila ezertara jotzen nuena; distira antzeko bat zerien zure begiei, irriaren eta irrikaren artean, eta ezinegona ezkutatu ezin zuen ahotsez galdegin zenidan zeri zor zitzaion halako ohorea; zeremonia eta artegatasun haiek ikusita, ez dakit zer imajinatu zenuen: kostata baina, azkenean nire baitan maitasun ernamuin bat sortu eta hura aitortu behar nizula akaso. Hala bazen, ulertzekoa da zure zaputza, zure frustrazio etsi hura, lana topatu eta doktorego ikastaroa utzi behar nuela esan nizunean.
‎Berdina izan behar du, izatekotan, sortzeko eta egoki izateko gaitasunean, emankortasunean, eta hiztunaren beharrak asetzeko ahalmenean. Horretarako, antzarak eta ferratzeak baino, bestelako erreferentzia batzuk erabili dira; dekretu edo simposium bidez baino, era natural batean sortuak eta hedatuak.
‎Baina, ororen buru, antifrankista horiek guztiak kultura berri bat sortzeko gai izan ziren: Pio Baroja, Unamuno, Sabino Arana, Azkue eta Barandiaran, adibidez, guztien ekarpenak sintesi bakar eta guztiontzat onargarri izan zitekeen batean sortzeko eta zabaltzeko. Arantzazuko santutegia da, ziur aski, kultura horren seaska.
2007
‎Orduan beste fase bat hasi zen, grabaketa milimetrikotik zuzenekoen bapatekotasunera daraman hori. Polita izaten da abesti berri batek sortu eta grabatzen denetik egiten duen bidea ikustea: nola hazten diren batzuk beste batzuk burugogor jartzen diren bitartean; nola jendeak bere egiten dituen zuk esandakoak eta zirrara modukoa sentitzen ahal duzun, nahiz eta aldi berean zeure bakarrik izateari uzten dioten hein batean…
‎Hiritarraren kontzientzia etengabe areagotuz doa, paisaiaren gaineko berariazko kode bat sortu eta antzeko jarduerak gorpuzteari esker.
‎Alderdi politiko bat eteteari dagokionez, alderdi politiko bat sortu eta inskribatzen denean, erabaki judiziala dela bide baino ezin da eten. Etete judiziala egin behar du bai zigor organo judizial eskudunak zigor araudian ezarritakoarekin bat etorriz (bide penala aplikatzen bada), erabaki hori kautela neurri moduan har daiteke?, bai Auzitegi Goreneko Sala Bereziak, gero aipatuko dugun Botere Judizialaren Lege Organikoaren (aurrerantzean BJLO) 61 artikuluan ezarritakoak, ofizioz edo alderdiak hala eskaturik, alderdi politiko baten desegite judizialaren izapideak egiten ari denean (administrazio bide izenekoari jarraituz); etete horrek alderdiko jarduerak ukitzen ditu desegitearen inguruan behin betiko epaia eman arte, interes orokorra gordetzeko organo judizial horrek egokitzat dituen irismen eta ondoreekin.
‎Alderdi politiko bat desegiteari erreparatuz, alderdi politiko bat sortu eta inskribatu ondoren, kideek erabakita soilik desegin daiteke, estatutuetan ezarritako arrazoiak eta prozedurak aplikatuz edo erabaki judiziala dela bide (bai bide penala bai administrazio bidea erabiliz). Desegiteak Alderdien Erregistroan inskribatzen denetik ditu ondoreak, aldez aurretik alderdiak berak (kideen borondatez desegin bada) edo desegitea dekretatzen duen agintari judizialak jakinarazi ondoren.
‎Hain zuzen ere, substantzia horiek onuragarriak dira tumore zelulentzat, eta, haiei esker, tumore zelulen hazkuntza areagotu egiten da, eta baita zain berrien sorkuntza ere. Azken batean, tumore zelulak organo hartzaileko zelulekin hasi duen elkarrizketa horretan, horiei iruzur egitea lortzen du, eta, hala, hantura ingurune bat sortu eta tumorearen aurrerakuntza errazten da.
‎Baina, bestetik, aro bakoitza, osoa bere baitan (haurtzaroa, gaztaroa), sortu, garatu eta bukatu egiten da, bere bukaerak hurrengoaren oinarria ematen duela: izan zen haurraren gainean sortzen eta garatzen da gaztea; bere aurreko kultura baten gainean sortzen eta garatzen da kultura historiko bakoitza, etengabeko berregintza eta elkarregintza batean, kultura bakoitza beti osoki norbera eta berjabe geldituz.
‎Werner en (1948) ekarpenetan oinarrituta, prozesu mikrogenetikoak ikertzeada Vygotsky k (1931) garatutako metodo horren helburua; hau da, funtzio psikologiko bat sortu eta ager dadin parte hartzen duten aldaketa prozesuak aztertzea.Metodo hori erabili izan da arazoak bideratzea helburu duten egoeretan, haurrekhelduekin zein berdinkideekin izaten dituzten eragin trukeak aztertzeko.
‎Gaixotasun horrek milaka pertsonari eragiten die Asiako herrialdean. Parasito batek sortua eta flebotoaren (intsektu txiki bat) ziztadaren bidez transmititua, gaixotasun honek orbain larriak eragin ditzake, sarritan aurpegian. Leishmaniasia 2002 urtean agertu zen 100.000 kasu inguru hiriburuan bakarrik, Kabulen, eta ez da lehentasun bat ez Gobernuarentzat, ez laguntza humanitarioarentzat, haurren heriotza tasa, tuberkulosia, malaria eta traumak murrizten saiatzen baitira.
‎Abian jarriz gero, bizi asegurua izateko eskubidea duten onuradunen kopurua handitu ahal izango da, eta, bide batez, aseguruen sektorean gardentasuna sartu. Proiektu hori abian jartzeko, Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak aplikazio informatiko bat sortu eta ezarri du Estatu osoan, aseguru konpainiei sarbidea emateko, notarioen kontsultak egiteko, Aseguruen Zuzendaritza Nagusiaren txostenak egiteko eta funtzionarioen lana egiteko. Hemendik aurrera, egoera horretan dagoen edozein herritar sar daiteke aplikazio horretara.
‎Hizkuntza berezi bat edukitzeak asko laguntzen du talde nortasun bat sortzen eta gordetzen. Hori bistan da.
‎Horrela ikus daiteke 1950eko hamarkadaren erdialdetik aurrera hazkunde ekonomikoak zekartzan arazo sozialei aurre egiteko zer erantzun eta soluzio asmatu ziren: ikusi dugun bezala, protesta eta grebak gero eta ugariago antolatzen hasi ziren, langileria berri bat sortuz eta denboraren poderioz langile mugimendua eta oposizio politikoaren berpizkundea (azken oposizio horren barruan euskal nazionalismo berri batekin kontatu da) agertoki politikoan aktiboki azalduz. Euskal gizartea fase ekonomiko berri baten atarian baldin bazegoen, klase borroken dinamika ere beste maila batean kokatzen ari zen.
2008
‎3 Hedabideen eta euren produktuen indar zentripetua ekoizten eta kudeatzen lagunduko duen eztabaidaeta diseinu erreminta bizi bat sortu eta eskuragarri eduki behar dute hedabide euskaldunek aurrera egiteko, sendotzen joateko, euskal hiztun komunitateari gero eta zerbitzu interesgarriago eta hobeagoa eskaintzeko.
‎Finlandiako enpresa batek sortu eta nerabeentzat berariaz taxuturiko metabertso berria da.
‎Europako Batasunak, hala ere, tentu handiz jokatu behar dela ohartarazi du, orain ez baita komeni arrain horiekin merkatu alternatibo bat sortzea eta espezie horiek ere neurririk gabe arrantzatzen hastea.
‎Joan egin zen arren, frai Millan ez baitzen guztiz joan; aitortu ere, aitor daiteke orduantxe errotu zitzaizkiola buru bihotzetan Ernestinari, inoiz ez bezala, frai Millanen irakaspenak, baita aita karmeldarrarenganako adiskidetasun espirituala ere, bien arteko sentiberatasun antzeko batek sortua eta desterruak indartua eta areagotua; esan nahi baita frai Millanen absentzia etengabeko presentzia bihurtu zela Ernestinaren baitan; bazuen, gainera, fraidearen presentzia espiritualaz gain, beste modu bateko presentzia, presentzia fisikotzat ere har zitekeena:
‎hain animatuta zirudien bietako batek, gazteenak?, non Nazariori eskutik heldu eta dantzara atera nahi izan baitzuen; eszenari erreparatuta, begi ahalguztidun batek garbi ikusiko zuen, garbi bezain xehero, Nazario eta emakumearen arteko borroka, jolasetik ere zerbait behar zuena. Nazariok irri egiten zuen; irri hark, baina, begi inguruan biribila zirudien arren, bazuen ezpainetan itzal bat, halako zurruntasun batek sortzen eta eratzen zuena eta irriaren biribiltasuna apurtzen?, bi indar kontrajarriren ondorio behar zuen, inondik ere: plazerari lotutako indarra, batetik, emakume gaztearen esku leuna berean sentitzea plazer iturri behar baitzitzaion Nazariori?, eta beldurrari lotutako indarra, bestetik, hain zen hurbila eta gertaerraza besteen begietarako irrigarri gelditzeko posibilitatea, segundo gutxiren buruan gauzatu eta mami zitekeena, baldin eta emakumeak bere helburua lortzen bazuen, Nazario dantzalekura atereaz; irri hura, beraz, parte batean zen malda behera, gorputzaren atsegina beti da malda behera?
‎errealitate soziala, errealitate sortua eta taxutua den neurrian, errealitate soziolinguistikoa da ezinbestez. Ez baita hizkuntzaren eskurik eta eraginik gabeko prozesu batean sortua eta egituratua izan.
‎Hala ere, Txakolinaren> ospatzean soilik lehendabiziko lau salmoak agertzen ziren. Salmoez atal berri bat sortu eta atal horri izenburu hori jartzeak B. Gandiagaren protagonismoa eskatzen du, derrigorrez, V. VI. eta VII. salmoak idazteko konpromisoa olerkariak berak hartu behar izan zuen, zeren bakarrik lehendabiziko lau salmoekin ez baitzuen antolatzaileak atal berririk sortuko. Beraz atal berri hori osatzeko eta atal horretarako lau olerki berriak idazteko eginbeharra B. Gandiagari dagokio.
‎kontuaren erro katalogoa: erabiltzaile bakoitzari erro katalogo bat sortu eta esleitzen zaio kontu bat sortzen zaionean eta, batzuetan, puntu horrekiko bidea da erosoena. Kasu horretan -karaktereaz hasiko da bidea.
‎| pipea edo kanalizazioa, ezkerreko komandoaren irteera eskuineko komandoaren sarrerara bideratzea3 Komando baten irteera hurrengoaren sarrera izan behar denean erabiliko da, horrela saihesten baita fitxategi iragankor bat sortzeko eta ezabatzeko beharra.
‎Aldiz, mkfs komandoaren bitartez, partizioa hasieratzen edo formateatzen da. Partizioan fitxategi sistema huts bat sortzea eta aipatutako mota baten arabera formatu ematea lortuko da. Partizioaz gain, hainbat euskarri ere hasieratu daitezke komando honetaz:
‎Zerbitzarien ikuspuntutik PPP zerbitzari bat sortzea eta konfiguratzea litzateke interesgarriena, baina hori liburu honen esparrutik kanpo geratzen da.
‎Saharako Nazioarteko Zinemaldiak (Fisahara) Dajlako errefuxiatu esparruan amaitu zuen atzo, Espainiako zinemak Mendebaldeko Saharari laguntzeko plataforma bat sortzeko eta desplazatuen parte hartzearekin film luze bat egiteko konpromisoa hartu baitzuen. Zinemagileen itxiera adierazpenaren zati bat irakurtzearen arduraduna Javier Bardem aktorea izan zen, eta gogora ekarri zuen “duela 33 urtetik hona espainiarrak izan ziren 200.000 pertsona baino gehiago bizi dira basamortu honetan”, eta “premiazkotzat jo zuen Espainiako herritarrek saharar herriari askatasuna itzultzen laguntzea”.
‎Ildo horretatik, azpimarratu zuen bere sailak I+G sistemako agenteen arteko loturak, zientziaren eta enpresaren artekoak, erakunde publiko eta pribatuen artekoak, eta Estatuko Administrazio Orokorreko eta erkidegoetako erakundeen arteko elkarlana sustatu nahi duela. Tratamendu berriak Zentro berri horretan 600 ikertzaile arituko dira lanean, eta helburua da ikerketa programa bat sortzea eta koordinatzea, medikuntza molekular, prediktibo eta indibidualaren inguruan. Ikerketa estrategiak landuko ditu, bai tratamendu berriak bilatzeko, bai diagnostiko forma azkarragoak eta eraginkorragoak garatzeko.
‎Horregatik, beharrezkoa izan da Moodle errealitate horretara egokitzea, UPMko Informatika Fakultateko Montegancedoko Campusean dagoen urrutiko irakasle baten prestakuntza jaso dezaten ikasleek, tokiko ordenagailu baten bidez. Moodleren egokitzapena UPMk Ngozi Unibertsitatearekin duen lankidetzaren bigarren fasean dago. Lehen etapa joan den ikasturtera arte luzatu zen, eta azpiegitura telematikoen horniduran, ikastaroak ematean, ziber autofinantzatu bat sortzean eta Afrikako unibertsitatea satelite bidez Internetera konektatzean oinarritu zen. Hain garatuta ez dauden herrialdeetarako teknologia transferentziaren nazioarteko testuinguruan kokatzen da lankidetza hori, eta “ez du zerikusirik karitate proiektuekin, Ngozi Unibertsitateari garapen teknologiko autonomo eta iraunkorra lortzeko beharrezko ezagutzak eman nahi baitizkio”, esan zuen Muñozek.
‎Hori ona da, belaunaldi berri bat sortzea eta aurpegi berriak ikustea. Ni ondo nabil, San Miguelek ahal handia du, Urrizak ere bai...
‎Nik ideia horiek oinarritu nahi izan ditut. Egitasmo teorikoa da egin dudana, Artiumek nire ustez zer izan behar duen, zergatik den beharrezkoa gune komun bat sortzea eta zer aldatu behar den hori lortzeko.
‎Horregatik izan dut beti gustuko Jerry Yang, puntukom burbuilak eztanda egin aurreko pelotazoen garaian bezala, oraingo honetan ere, weba ulertzeko eta han jarduteko estilo propio bat sortu eta, maiz presioak jasan baditu ere, hari eusteko gai izan delako, alegia. Baita ere, segur aski, Internet kontrolatzen duten handi horietako bat izan arren, handien artean bera txikienetarikoa zelako, eta, horrek, besteen aldean, gizatiarragoa edo egiten zuelako.
‎Joan egin zen arren, frai Millan ez baitzen guztiz joan; aitortu ere, aitor daiteke orduantxe errotu zitzaizkiola buru bihotzetan Ernestinari, inoiz ez bezala, frai Millanen irakaspenak, baita aita karmeldarrarenganako adiskidetasun espirituala ere, bien arteko sentiberatasun antzeko batek sortua eta desterruak indartua eta areagotua; esan nahi baita frai Millanen absentzia etengabeko presentzia bihurtu zela Ernestinaren baitan; bazuen, gainera, fraidearen presentzia espiritualaz gain, beste modu bateko presentzia... presentzia fisikotzat ere har zitekeena: frai Millanek oparitutako kaiera, Ernestinari arnasa eta bizitzaren zentzua ematen zizkiona, frai Millanekiko batasun espirituala sinbolizatzeaz gain, jakina, halako eran, non noiznahi hartzen baitzuen hura esku artean –buruz ere ikasi zuen, halako batean–, irakurtzeko eta hitzen mamia gero eta bereago egiteko.
‎hain animatuta zirudien bietako batek –gazteenak–, non Nazariori eskutik heldu eta dantzara atera nahi izan baitzuen; eszenari erreparatuta, begi ahalguztidun batek garbi ikusiko zuen, garbi bezain xehero, Nazario eta emakumearen arteko borroka, jolasetik ere zerbait behar zuena. Nazariok irri egiten zuen; irri hark, baina –begi inguruan biribila zirudien arren, bazuen ezpainetan itzal bat, halako zurruntasun batek sortzen eta eratzen zuena eta irriaren biribiltasuna apurtzen–, bi indar kontrajarriren ondorio behar zuen, inondik ere: plazerari lotutako indarra, batetik –emakume gaztearen esku leuna berean sentitzea plazer iturri behar baitzitzaion Nazariori–, eta beldurrari lotutako indarra, bestetik, hain zen hurbila eta gertaerraza besteen begietarako irrigarri gelditzeko posibilitatea, segundo gutxiren buruan gauzatu eta mami zitekeena, baldin eta emakumeak bere helburua lortzen bazuen, Nazario dantzalekura atereaz; irri hura, beraz, parte batean zen malda behera –gorputzaren atsegina beti da malda behera– eta beste partean malda gora –beldurrak defentsa mekanismo psikologikoei eragitea da beldurraren maldak berdintzeko modu bakarra–; Nazariok, ondorioz, deseroso behar zuen egoera hartan, ardoak eragiten ziòn adorea deserosotasunaren leungarri bazuen ere.
‎Tira, kontua da munduan zehar barcamp izeneko deskonferentziak ari direla hedatzen barra barra. Gai bat hartu, sarean zabaldu, wiki bat sortu eta parte hartze zuzena sustatuz, jendeak gaiak proposatuz, hizlariak izendatu eta deskonferentziak direla teknologia berrien alorrean bogako topaguneak. Kongresuak antolatzen urteak joan urteak etorri, denboraren joanean ia esklusiboki horretara dedikatzen denik badagoen arren, antolaketa modu berriek, sareak eta jendearen parte hartzea bultzatzen duten garaiok hori ekarri dute.
‎Bestela esanda, erantzuna, maila batean behintzat, eragile pribatuen esku dago, esan nahi baita, Euskal Konfederazioak 2008ko apirilaren 21ean egin duen moduan, hizkuntza gutxituen ezagupen ofizialerako plataforma komun bat sortzeaz gain eta gailu juridiko bat sortzea eskatzearekin batera, hizkuntza politika handinahiak bezain eraginkorrak sortzeko asmoz, ezinbestekoa dela ikustea elkarte, enpresa, fundazio ala herritar bakoitzak zer egin dezakeen, bere mailan eta bere baliabideekin, hizkuntza gutxituen transmisioa, ezagutza eta erabilpena bermatzeko. Bere historian zehar, hori izan da hizkuntza gutxituen indarra, hau da, norberaren ekimenean oinarritzea eta ez beharbada inoiz helduko ez den iraultza bat itxarotean.y
2009
‎Egun, mendiko lurren ustiakuntza ereduaren aldaketaren ondorioz, suari aurre egiteko bitartekoak sortzeko berreskuratu dute auzolana. Hala ere, joera geroz eta nabarmenagoa dago, auzokoek lan egin beharrean, diru poltsa bat sortu eta basoetako lanak enpresa pribatuei esleitzeko. Bai behintzat Aldundiak beregain hartzen ez dituen zereginetan.
‎Maizterrak garaiz eta zintzo ordainduko ote dion, etxea ongi zainduko ote duen, gorabeheraren bat sortu eta kalera bidali ote duen...
‎Ohiko gastuei aurre egin behar dietenean, kosta egin dakieke dirua askatzea, eta zer esanik ez ustekabe bat sortu eta diru kopuru handi samarra jarri behar badute; babesik gabe senti daitezke orduan, guztiz zaurgarri.
‎Ahots gorabeheraren bat sortu eta hamabost egunen buruan hobera egiten ez badu (denbora hori behar izaten da hotzeria arin bat sendatzeko), espezialistarengana joan beharra dago.
‎Jazarpen horrek are gehiago okertzen du egoera, eta arriskua izaten da pertsonari egoera traumatiko bat sortu eta luze iraunarazteko; helduaroan pentsamendu paranoikoak ere eduki ditzake, eta besteekiko mesfidantza neurrigabea erakutsi.
‎Leveling lehiaketa: pertsonaia bat sortu eta 6 mailara igo ahalik eta denbora motzenean.
‎Kerobiako kideek adierazi dutenez, Epilogo ikuskizunerako funtsezkoa da musika eta mezua era gordinenean helaraztea, jaiotzen diren bezalaxe, hausnarketa eremu bat sortu eta hiltzen uztea azkeneko aktoarekin bat.
‎Hain juxtu, Monsantorentzat lan egin zuen politikari batek hartu zuen erabakia. Ez da ahaztu behar teknologia hauek enpresa handi batek sortzen eta kudeatzen dituela, irabaziak ateratzeko. Eta gobernuaren babes osoa du.
‎–O, bai! Publizitate kanpaina bat sortu eta prestatu behar dugu irrati batentzat.
‎Beltzuntzetarrek Aiherran duten gazteluko buru ezarri ninduen. Gaztelu batean sortua eta hazia nintzen. Banekien zer zen gazteluzain lana.
‎Nire bizitza osoan Hirutasun Sainduaren miresle izan naiz. Hain da misterio zoragarria, hain enigmatikoa, hain sinesgaitza non ez Homero, ez Cervantes, ezta Shakespeare ere, ez ziren gauza izan hori bezalako metafora bat sortzeko eta imajinatzeko. Ez baitidazue ukatuko kontu honek ez daukala grazia izugarririk:
‎Bat izan zuen ametsa eta helburua: herri tradiziotik abiatuta, nazio moderno bat sortu eta etorkizunerako moldatzea.
‎Esan behar da gainera, partzialkeria hau ez zela gurean bakarrik azaldutakojoera. Bigarren Mundu Gerra baino lehen hasi eta Gerra Hotzaren hasierako beroaldia amaitu aurretik, hau da Espainiako gerran, baita mundu gerran ere, partehartze zuzena izan ez zuen belaunaldi berri bat sortu eta nagusi izatera heldu arte, gerraren zergatiak aztertzen jardungo zuten idazleek bakoitzaren arrazoiak etajustifikazioak emateari ekin zioten. Idazten zutena idazten zutela, Espainiakoborrokari buruz, mundu gerrari buruz edo Mendebaldeko erregimen demoliberaleneta Sobiet Batasunaren eta bere aliatuen arteko gatazkez aritu, ideologiak pisuhandia hartzen zuen historialarion eta publiziston lanetan.
‎Array bat sortu eta bertan elementuak gordetzeko, komaz banatutako baliozerrenda erabiliko dugu: Bektoreetan nahi adina elementu gorde ditzakegu, Perl ek ez du inongo mugarik ezartzen. Array etako osagaiak ordenaturik daude, eta indize baten bidez erreferentziatzen dira.
‎Bestalde, bere domeinuan helbide elektronikoak sortzeko aukera ematen du, erabiltzaileak RSS erabil dezan iragarkiak egiteko. Halaber, blog bat sortzea eta erabiltzailearen kontaktu guztiak harpidetzea errazten du. Probatako bertsioan, guztiz funtzionala eta Ajax-en fruituarekin erabiltzen dena, hasierako orri pertsonalizagarri bat sortu du, erabiltzaileak nahi dituen berri iturriak arrastatu eta azken bost artikuluekin laukizuzen moduan jartzeko.
‎35 urtetik beherakoa izatea, proiektu bideragarria izatea eta baliabide propiorik ez izatea. Negozio bat sortu eta finantziazioa bilatu nahi duten 30 urtetik beherakoentzat, Caja Españak “Crediprofesional Gaztea” du; interes tasa finkoa du aldi osoan, eta gehienez ere sei urteko amortizazio epea. Kasu honetan, aurreratzen den gehieneko zenbatekoa 20.000 eurokoa da, aldez aurretik kitatu edo amortizatzeko aukerarekin.
‎Nazioartean elkar ulertzea sustatzeaz gain, Munduko Liburutegi Digitalak Interneteko kultura edukien kopurua eta aniztasuna handitu nahi du; hezitzaileei, ikasleei eta jakintsuei dokumentazio, informazio eta ikasketa materiala eman nahi die, bai eta, oro har, jendeari ere; eta proiektuari lotutako nazioetan gaitasunak sortu nahi ditu, herrialdeen arteko eta herrialde bakoitzaren barruko eten digitala murrizteko. Estatu Batuetako Kongresuko Liburutegiko talde batek sortu eta prestatu du gunea, eta Alexandriako Liburutegiaren (Egipto) laguntza teknikoa izan du. Arabieraz, txinatarrez, espainieraz, frantsesez, ingelesez, portugesez eta errusieraz egongo da, baina beste hizkuntza batzuetan ere izango ditu edukiak.
‎Izan al daiteke ekintzaile Espainian garai hauetan? “Ez du balio blog bat sortzearekin eta ekintzaile eta norberaren CEO gisa jartzearekin” Bai, zergatik ez. Ekintzaile bati dagokion bakoitzean, proiektu bat sortu, abiarazi eta jarraitu.
‎Ekintzaile bati dagokion bakoitzean, proiektu bat sortu, abiarazi eta jarraitu. Ekintzaile hitza oso debaluatuta dago gaur egun, ez du balio blog bat sortzearekin eta ekintzaile eta CEO gisa jartzearekin. [chief executive officer] norberarena. Nik esango banu JerPalacios.com eko CEO naizela, nire CEO naizela eta nire kontseilari delegatua dela erabaki garrantzitsuak hartzen dituena… Ekintzailea izan daiteke gaur egun, eta, batez ere, ekintzaile teknologikoa.
‎Artean hauek dira “Konexiorik gabe” eta Gears aplikazioa egon beharrik gabe jasotako mezuetara sartzeko Internetera konektatuta. Aplikazioa onartzen bada, deskargatu Gears erabiltzailearen ordenagailura, karpeta bat sortu eta han bidaltzen du iristen diren mezuak, iristen zaizkionean agintzen du. Gero, deskonektatu ondoren, erabiltzailea bere mahaigainean sortutako karpetan dauden mezuak eta erantzun ditzakezu.
‎Sistemaren jabeak bere burua identifikatu behar du aukera bat baino gehiago dagoenean, hala nola zentro komertzial baten barruan. Bideozaintzako kameretako irudiak grabatu eta gordetzen badira, fitxategi bat sortu eta AEPDren Datuak Babesteko Erregistro Orokorrean erregistratu behar da. Hala egiten ez badute, enpresek zehapenak jarriko dituzte.
‎Ondorio hori Nazio Batuen Erakundeak (NBE) jakinarazi du Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Nagusiak (CSIC) parte hartu duen txosten batean. Lan horrek inbertsio funts bat sortzeko eta hustubideak mantendu eta birgaitzeko premiazko neurriak hartzeko eskatzen die gobernuei. NBEk Hego Afrikako National Marine Month en aurkeztu zuen “Karbono urdina:
‎Eskubide politikoak lortzea ez da eraikuntza nazionala egitea. Aitzitik, nazio bat sortu eta eratzeko bideak politikatik kanpo daude (horiek dira, hain zuzen, benetako bide berriak).
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
bat 367 (2,42)
batean 27 (0,18)
batek 19 (0,13)
baten 14 (0,09)
baten inguruan 3 (0,02)
batekin 2 (0,01)
baten aurrean 2 (0,01)
baten bidez 2 (0,01)
batak 1 (0,01)
baten barruan 1 (0,01)
baten gainean 1 (0,01)
batera 1 (0,01)
batez 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia