Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 58

2000
‎Eta, akabatu nuenean, ez dakit zer gertatu zitzaidan, barren osoa irauli baitzitzaidan. Eta haur batek bezala egin nuen nigar, luzaroan. Eta nigar haren ondotik bertze emazteki bat nintzen jada... zeren etxeko ardi beltz hura guztiz beltza izan baitzitekeen, baina nik baino zabalagoa zuen bihotza.
‎Eta buruzagia oilarrei buruz ari zen, baina nik gogoan nituen bertze hitz haiek, buruzagiak berak lehenago erranak eta adierazten zidatenak ezen esklabo batek bezala egin nuela lan, zeren esklabo gisa salduko baininduten, segurtki eta gertuki, berant baino lehen. Eta gogoan nituen, halaber, untzian ordu arte entzunak, zeren eta kontatu baitzigun, konparazione, gurekin Sibilian itsasoratu zèn kapitain espainiar batek, zeina ekaitzaren ondorez hil baitzen, itsas kolpe batek eramanik, ezen izugarriak zirela bukaneroak, filibusteroak eta suerte hartako jendeak, gehienek ere La Tortugako uhartea gordelekutzat zutenak; halako moldez non erraiten baitzuen ezen bazegoela filibustero bat, Jean David Nau zeritzana, Frantziako Olonnen jaioa eta hargatik L’Olonnais deitua, zeinak egun batean bere egin baitzuen La Habanako gobernariak haren kontra igorri zuen untzia, baita untzian zihoazen laurogeita hamar gizonak ere; eta, kontu kontari, kontatu zigun ezen, mendeku gisa, guztiei trenkatu ziela burua, lekat haietarik bati, zeina baitzen untziko borreroa eta zeina igorri baitzuen La Habanako gobernariarenganat txalupa batean, non baitzeuden untzikideen buruak; eta kontatu zigun, halaber, ezen bertze egun batean Maracaibo bereganatu zuela eta sekulako triskantza egin zuela han ere, gizonak hilez eta haien emazteak bortxatuz; eta kontatu zigun, finean, ezen haren menekoek, usterik azkenean ezen zorte txarreko gizona zela, uharte batean utzi zutela, non indiar batzuek harrapatu eta jan baitzuten, haren gorputza mila zati egin ondoren, nola ezin izan baitzitekeen bertzela, Jainkoaren justiziaren arauaz.
‎Egun hartan, bada, eguzki jaiki berria distiratsu baino distiratsuago zegoen, eta ez gutiago itsas gaina, zeinak baitzirudien eguzkiak sutan ipinia. Eta neure oina Itsasoko Amaren gainean jarri, zeren eta halaxe baitzeritzan Piarres Oihartzabal kapitainaren untziari, eta, tupustean, haur jaioberri bat bezala sentitu nintzen, gorputza dar dar eta zangoak ere dar dar, hain bainengoen neure baitaren baitarekin bat eginik eta, aldi berean, neure baitarik kanpoan... eta haur jaioberri batek bezala egin nuen nigar ere, ez penaz eta nostalgiaz, zeren eta ez bainuen neure iraganaz zertaz penaturik, baina alegrantziaren alegrantziaz eta bozkarioaren bozkarioaz, iraganeko huts hautsetarik etorkizuna ikasteko prest, eta neure amaren arimako sabel hotzetik itsasoaren suzko altzorat eta haren besoetarat erortzeko prest...
‎Edo bertze zerbait ote zen eta bertze arrazoin bat ote zegoen haren azpian...? Baina, arrazoinak arrazoin, larrialdi haietarat ni baino ohituagoa zegoen, zinez, azpian nuen emaztekia, zeinak, kalapita hasi orduko eta oihu haiek aditu orduko, aingira labain batek bezala egin baitzidan ihes gorputzaren behealdetik, are nahastuago eta noragabetuago uzten ninduela... Baina nahaste borraste hura ere ez nuen betiko, zeren, ezustearen ondotik eta lehen beldurraren ondotik, bizi-nahiak eta iraun nahiak hartaraturik, suspertu eta areagotu baitzitzaidan injenioa, piztu zitzaidan buruan argi bat, eta abiatu nintzen, halatan, aulkiaren gainean utziak nituen beztimenden bila, erdi haztamuka...
2005
‎Baina zer gertatzen zen ba nola presio soziala eta Estatuaren presioa, falangista batek bezalaxe funtzionatzen zuen. Orduan, zuri berdin zaizu hori abertzalea baden, gero funtzionatu falangista batek bezala egiten badu. Baina hori asko eman da, eta orduan dago jende bat esaten duena, baina gu Francoren kontra geunden?
2008
‎Apopilo berria, jauna, itxuraz sasoi onean eta biolina bezain gozatua. Kargazain batek bezala egin du lo, Johnekin pega pega eginda, branka brankaren kontra biok, gau osoan.
‎–Silver, esan zuen beste gizonak, eta konturatu nintzen, aurpegia gorritua edukitzeaz gain, bere ahotsa bele batena bezain marrantatua zela eta soka tinkatu batek bezala egiten ziola dar dar?. Silver, esan zuen?, zaharra haiz, eta zintzoa, hala ziotek behintzat; eta, gainera, dirua ere badaukak, marinel gizajo askok ez bezala; eta ausarta haiz, oker ez banago.
‎Aztore batek bezala egin digu soak. Argia ahuldu egin da leiho goretan eta halako ilunpe bat ezarri da gelan, gauzen eta jendeon hegiak lausotuz.
2010
‎obligazioa ere bai, nire kasuan?, nahiz eta, neure izaeragatik, nekez desesperatzen naizen, Gabino, hori, baina, ez da nire meritua: Jainkoaren grazia da?, Lisieuxekoak aditzera ematen duena baino sosegu handiagoarekin bizi naiz bederen, Jainkoaren gauak hartzen nauenean ere gaua hartzen baitut Jainkoaren sehaskatzat, eta haur txiki batek bezala egiten baitiot otoitz, egin bedi eta egin bedi, gaua baita, azken batean, egunsentirako bidea; Benjamin Mariaren itsustasunarekin topatu nintzenean ulertu nuen, halaber, norberak bizitzan koadro bat pintatu behar duela, bai, baina Jainkoak jartzen dizkiola lehen baldintzak:
‎obligazioa ere bai, nire kasuan—, nahiz eta, neure izaeragatik, nekez desesperatzen naizen, Gabino —hori, baina, ez da nire meritua: Jainkoaren grazia da—, Lisieuxekoak aditzera ematen duena baino sosegu handiagoarekin bizi naiz bederen, Jainkoaren gauak hartzen nauenean ere gaua hartzen baitut Jainkoaren sehaskatzat, eta haur txiki batek bezala egiten baitiot otoitz, egin bedi eta egin bedi... gaua baita, azken batean, egunsentirako bidea; Benjamin Mariaren itsustasunarekin topatu nintzenean ulertu nuen, halaber, norberak bizitzan koadro bat pintatu behar duela, bai, baina Jainkoak jartzen dizkiola lehen baldintzak: markoaren neurriak eta mihisea, baita kolore batzuk ere, kolore ezin zatarrago batzuk tartean; eta nik hantxe nuen, bada, haurra, semetxotzat ere banuena, arras itsusia; handik aurrera, baina, neuri zegokidan harekin jainkozko koadro bat osatzea, harekiko jarrera baldintzarik gabea sendotuz eta neurririk gabeko maitasunez maitatuz, Jainkoaren baldintzak abiapuntutzat harturik, Jainkorik gabe ez baitzegoen jainkozko kadrorik egiterik, egin eta egon, egon eta egin...
‎Ez nuen sekula anaia horrela ikusi. Lehoi batek bezala egin zuen harengana, ukabilka, harramazka, ostikoka hartu zuen. Hasieran ustekabean harrapatu zuen erasoak, baina senarra anaia baino askoz ere indartsuagoa nuen, hordituta zegoen bezala egonda ere, eta segituan hartu zuen mendean.
2011
‎Itsasoarekiko estreinakoa Asilah ko hilerritik entzundako orroa izan zuen, orro haren izugarria, eta itsasoarekin batera heriotzarekin ere egin zuen topo, ustekabean. Hassanengana doa orain, baina ez du han Mercedesik aurkituko, ezkondu delakoa ere gezurra dela jakingo du, eta Parisen, aurrera ateratzekotan, lana asto batek bezala egin beharra dagoela ikasiko du laster. Iraganeko ametsetatik ez dago itzarri beharrik, iraganekoak dira eta ondo daude beren horretan, baina etorkizunekoetatik iratzartzen gaituztenean nahiago genuke lo jarraitu.
‎Orduan atea zabaldu zen, eta Charles gazteak, argitan zutik, eskuak gerrian zituela, soldadu gazte batek bezala egin zion oihu:
‎Beste biak, lehen orrialdea osorik irakurri aurretik kondenatu zituen sutara. Petrikilo batek bezala egiten zuen oihu:
2012
‎Gero, bere gelara igo eta luze jauzi zen ahuspez bere ohearen gainean, eta han haur batek bezala egin zuen negar Emmak, burua burkoan murgildurik.
‎Hauetarik aipagarriena, arratsean, Hirondelle ren helera zen. Orduan ostaliersa garrasika hasten zen eta beste ahots batzuek ihardesten zuten, bitarte horretan Hippolyteren, goialdean baul bila, ilunpean izar batek bezala egiten zuela. Eguerdian, Charles etxera itzultzen zen; ondoren irten egiten zen; gero Emmak salda bat hartzen zuen, eta, bostak aldera, ilunbistan, eskolatik zetozen haurrek, beren eskalapoiak espaloian herrestan, guztiek jotzen zuten beren erregelaz aterpeko teilatu ertza, batak bestearen ondoren.
2013
‎Gerla lana edo ofizioa bilakatu zen soldaduentzat, François Cocheten arabera. Lubakietan bizi zirenek ofizio bat bezala bizi zuten gerla haren ustez, eta langile on batek bezala egiten zuten beren lana. Eskualduna k maiz errepikatu nahi izan zuen euskaldunak perfil horretako soldaduak zirela, hala nola eredugarriak, langile onak, indartsuak eta kementsuak.
‎Benetako bost izarreko batek bezala egiten du barre. Beldurra eta gustua ematen dit.
‎Bentrilokuo batek bezala egiten dut barre.
2015
‎Kanpaiak jo zuenean, Kebirrek malguki batek bezala egin zuen salto bere aulkitik, eta zuzenean jo zuen Beltránen gorputzaren bila. Ustekabean harrapatu zuen Beltrán, eta kolpe zuzen bat botatzen saiatu zen, baina marseillarrak iskin egin zion abiada harrigarriko mugimendu batez.
‎eta ero batek bezala egiten duzu oihu:
‎eta gogoratzen dut haur batek bezala egin nuela negar,
‎eta ero batek bezala egiten duzu oihu:
2016
‎47 Kaxa, lehenik bere pordoiarekin, gero pordoirik gabe... Pordoirik gabe, kaxak danbor batek bezala egiten du soinu.
‎48 Dunbala, bakarrik lehenik, eta ondotik tomek lagundurik... Pordoirik gabe, kaxak danbor batek bezala egiten du soinu.
‎3 Kontrabaxua. Zatiaren hasieran biolontxelo batek bezala egiten du soinu, baina bukaeran, baxuago, ez du dudarik sortzen.
2017
‎Oso bizi kalitate ona daramat. Kirola ere pertsona arrunt batek bezala egiten dut. Hau da nire mezua, hain zuzen ere:
‎Mango gisako denda batean jaka bat 10 edo 20 euroan erosten duzuenean, zergatik da hain merkea? Bada hegoalde globaleko emakume batek ordaindu duelako prezio hori, esklabo batek bezala egin baitu lan, atsedenik eta lan baldintza duinik gabe. Edo, bestela, nondik dator gure argia, gure energia elektrikoa?
‎Halakoek dimidiant dies suos, bere egunak erdizkatzen dituzte, bi erdi egiten dituzte, zeren erdi bata, gaztetasuna, gaizki enplegatu bazuten ere, beste erdia, zahartzea, ongi bukatu baitzuten. Eta hau da azkenekoz ongi erdizkatzea, gaiztoa utzirik ona hartzea, jondoni Paulo batek bezala egitea.
‎Eta orduan ahots bat iritsi zitzaion, xuxurlaka bezala; Muhammad Aliren esaldi ospetsu eta esanguratsu hura eztiki sartu zen bere burmuinean: . Tximeleta batek bezala egin hegan, erle batek bezala ziztatu?. Amaren ahotsa zela pentsatu zuen, ametsetan zegoela.
2018
‎Kanpotik kisketaz itxiz gero, barrutik indarrez astinduta ere ezin zen ireki. Une hartan, gela hartan giltzapetuta zegoen Laugarren Ergela, eta, leihora igota, kriminal laidoztatu batek bezala egiten zuen garrasi:
‎Denborak errota batek bezala egin zuen aurrera, tirriki tarraka.
‎Berriro irakurri zuen eta amaitzean negar egin zuen. Ume batek bezala egin zuen negar, zigor hura akaso merezi zuela eta azkenik libre zela pentsatuz.
‎Berriro irakurri zuen eta amaitzean negar egin zuen. Ume batek bezala egin zuen negar, zigor hura akaso merezi zuela eta azkenik libre zela pentsatuz.
‎Bada dioenik matxito bat dela, bada dioenik ahanzkorra dela, nahita ahazten duela eta ez nahigabe (nola egiten da hori?). Bada dioenik ez duela sekula ahazten, “veleta bat, haizeak nondik ematen dion”, bada dioenik sentikorregia dela mundu honetarako, tipula zuritzaile batek bezala egiten duela negar. Bada dioenik berak eginarazi zituela etxe atariko mehatxu pintadak bizi zuen egoera garbiago utzi eta biktima peto bilakatzeko.
2019
‎Spitzek deabru batek bezala egiten du borroka erantzun zion Perraultek, haren zauriak aztertzen zituelarik.
‎Orduan, baina, trumoi batek bezala egin zuen eztanda sarjentuaren ahotsak, boterea bere esku duenaren ziurtasunaz:
‎Baina guk ezetz esan diegu. Izan ere, pointer bat da, baina doberman batek bezala egiten du zaunka?!
‎Denbora asko ematen nuen Marcos eta Anaren etxean. Amona egoitza batean sartu behar izan genuen eta amak asto batek bezala egiten zuen lan dena ordaindu ahal izateko. Arrebak, ikasle bikaina izanik, liburutegian ematen zituen orduak.
‎Azkenean, une hartara iristen zen guztietan bezala, Trikik garrasi egitea lortu zuen. Odolustu behar duten txerri batek bezala egin zuen txilio, baina ohea ez zuen odolak blaitu, pixak baizik.
‎Haien zain gera zedila agindu nion morroiari, eta lotara joan nin  tzen. Berehalaxe lo hartu nuen, marinel peto batek bezala egiten dut-eta nik lo.
2021
‎16.2.3b Tradizio handia du erabilera honek, ez da gaurko kontua: Eta hau da azkenekoz ongi erdizkatzea, gaixtoa utzirik, onaren hartzea, Jondone Paulo batek bezala egitea (Axular); Eta damu hartu Manases batek bezala (Mogel); Holako eta holako Ormaetxea bat bezala, liburu idazlea (Orixe); Campion batek[...] gorengo izarretaraino goretsi zuen (Mitxelena).
‎Eta bere marruak inork entzuten ez dituela badakien behi batek bezala egin du bultza Sarak. Behin, birritan, hirutan.
‎AEBetako filmetako garungabe horietako batek bezala egin nezakeen bestela: katedralaren kanpandorrera igo eta jendeari tiro egin:
2022
‎Hiru izeba eta ama bat alargunak zeuzkeat eta horiek izango dituk gaur, orain eta hemen eskolarik onena. Batek esan zaidak ijitana batek bezala egiten dudala negar eta hori ona dudala, berari ez ziotela utzi. Ez zegok horren pareko coach ik.
‎Burua Kalanbreren sabelean pausatua duela, katu batek bezala egiten du urruma Lilik lohasman, samur samur. Bekaitz ziztada bat sentitu du Etxanozek.
‎Orduan, Iriarte andreak lixibaz bustitako zapi bat hurbildu zidan sudurrera. Usain sarkorrak labana batek bezala egin zuen bidea nire buruko lainoan barrena.
‎Eta bazen han beste emakume bat, gutaz asko arduratzen zena, Juanita. Gizon batek bezala egiten zuen lan".
‎Oso atsegin dut, txarrantxen kontra zanpatu eta hesi elektrifikatuan kiskal daitezen, gero begietatik odola jaria dezaten eta titiburuak edo potroak erauz ditzaten, euren artean loka eta zapal daitezen, edo, zer esango dut, puta zerriak baitira, bel  tzak batik bat, goitik beheraino tripak ireki ditzaten. Kontaketa ongi doanean, haurtxo jaioberri batek bezala egiten dut lo.
‎intzirika lehertu zen. Ume batek bezala egiten zuen negar, Bernardek egingo zukeen moduan, aho handi freskoa zabalik eta espantuka, malkoak uharka zerizkiola masailetan behera. Bazetorren gaua, gozo eta bare.
‎Bi leihoren artean zegoen marmolezko plaka batean, dirdaitsu, 14 hildakoen izenak, urrezko letretan. Bitartean, gero eta astrapala handiagoa zetorren hiritik, eta olatu batek bezala egiten zuen talka elizako hormen kontra. Emakumeak eta haurrak sartzen ziren; Jainkoari eskerrak ematen zizkioten haraino iritsi ahal izan zirelako; otoitz egiten zioten geratzen zitzaien biderako.
‎Bitartean katua, nekatuta, garaile, ihintzez blai, belar izpi bat mastekatuz, Jacquelineren gelan sartu zen, eta haren ohera igo, leku epela bilatuz haren ointxo meheen ondoan. Irakinontzi batek bezala egiten zuen xurrunga.
2023
‎Ananakada pare batez txikitu dizkiot BMWari atzerako ispilu biak. Autoa ikusten duenean, ezarritako gidoiari jarraiki, jaioberri batek bezala egin behar luke negar.
‎Barrerik ere ez. Josebaren begiak bere gainean sumatu dituenean, aldiz, malguki batek bezala egin dio salto besoak, Lirainen sorbaldak bildu eta astintzeko. Keinu ezerosoa izan da goxoa baino gehiago.
‎Clavell exekutatu zutela. Asto batek bezala egin zuen Joanak irri. Bere zizeiluan jarria zen, erregeordearen gizonek suntsitu ez zuten gauza bakarra huraxe izaki, eta ikara betean behatu zion gizonak.
‎Beso bat luzatu zuen orduan, eta platera kanpoan pausatu, leiho hegian, eskaintza bat bailitzan. Berehala itxi zuen, eta behor batek bezala egin zuen Joanak irri. Emakumeek gehiago luzatu zituzten ondoren lepoak eta oin puntak, zuhaitzen arteko iluntasunari bereziki erreparatuz.
‎Batzuetan, zerrikume batek bezala egiten zuen Dolçak kurrinka goiko solairuan. Ozen egiten zuen oihu eta garrasi, eta biziro hasten ziren goitik behera dardaraka emakumeen bizkarrak.
‎Sarrera ateko heldulekuaren kirrinka aditu nuen barrura isilka sartzean eta zokomiran hasi nintzen. Zoruko zurezko oholak zapalduz urratsak egin ahala, hondoratzen ari den itsasontzi batek bezala egiten zuen karraska etxeak. Itxi usaina zeukan, inor bizi ez den etxeak izaten duena.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia