Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 41

2000
‎Eta, akabatu nuenean, ez dakit zer gertatu zitzaidan, barren osoa irauli baitzitzaidan. Eta haur batek bezala egin nuen nigar, luzaroan. Eta nigar haren ondotik bertze emazteki bat nintzen jada... zeren etxeko ardi beltz hura guztiz beltza izan baitzitekeen, baina nik baino zabalagoa zuen bihotza.
‎Eta buruzagia oilarrei buruz ari zen, baina nik gogoan nituen bertze hitz haiek, buruzagiak berak lehenago erranak eta adierazten zidatenak ezen esklabo batek bezala egin nuela lan, zeren esklabo gisa salduko baininduten, segurtki eta gertuki, berant baino lehen. Eta gogoan nituen, halaber, untzian ordu arte entzunak, zeren eta kontatu baitzigun, konparazione, gurekin Sibilian itsasoratu zèn kapitain espainiar batek, zeina ekaitzaren ondorez hil baitzen, itsas kolpe batek eramanik, ezen izugarriak zirela bukaneroak, filibusteroak eta suerte hartako jendeak, gehienek ere La Tortugako uhartea gordelekutzat zutenak; halako moldez non erraiten baitzuen ezen bazegoela filibustero bat, Jean David Nau zeritzana, Frantziako Olonnen jaioa eta hargatik L’Olonnais deitua, zeinak egun batean bere egin baitzuen La Habanako gobernariak haren kontra igorri zuen untzia, baita untzian zihoazen laurogeita hamar gizonak ere; eta, kontu kontari, kontatu zigun ezen, mendeku gisa, guztiei trenkatu ziela burua, lekat haietarik bati, zeina baitzen untziko borreroa eta zeina igorri baitzuen La Habanako gobernariarenganat txalupa batean, non baitzeuden untzikideen buruak; eta kontatu zigun, halaber, ezen bertze egun batean Maracaibo bereganatu zuela eta sekulako triskantza egin zuela han ere, gizonak hilez eta haien emazteak bortxatuz; eta kontatu zigun, finean, ezen haren menekoek, usterik azkenean ezen zorte txarreko gizona zela, uharte batean utzi zutela, non indiar batzuek harrapatu eta jan baitzuten, haren gorputza mila zati egin ondoren, nola ezin izan baitzitekeen bertzela, Jainkoaren justiziaren arauaz.
‎Egun hartan, bada, eguzki jaiki berria distiratsu baino distiratsuago zegoen, eta ez gutiago itsas gaina, zeinak baitzirudien eguzkiak sutan ipinia. Eta neure oina Itsasoko Amaren gainean jarri, zeren eta halaxe baitzeritzan Piarres Oihartzabal kapitainaren untziari, eta, tupustean, haur jaioberri bat bezala sentitu nintzen, gorputza dar dar eta zangoak ere dar dar, hain bainengoen neure baitaren baitarekin bat eginik eta, aldi berean, neure baitarik kanpoan... eta haur jaioberri batek bezala egin nuen nigar ere, ez penaz eta nostalgiaz, zeren eta ez bainuen neure iraganaz zertaz penaturik, baina alegrantziaren alegrantziaz eta bozkarioaren bozkarioaz, iraganeko huts hautsetarik etorkizuna ikasteko prest, eta neure amaren arimako sabel hotzetik itsasoaren suzko altzorat eta haren besoetarat erortzeko prest...
‎Edo bertze zerbait ote zen eta bertze arrazoin bat ote zegoen haren azpian...? Baina, arrazoinak arrazoin, larrialdi haietarat ni baino ohituagoa zegoen, zinez, azpian nuen emaztekia, zeinak, kalapita hasi orduko eta oihu haiek aditu orduko, aingira labain batek bezala egin baitzidan ihes gorputzaren behealdetik, are nahastuago eta noragabetuago uzten ninduela... Baina nahaste borraste hura ere ez nuen betiko, zeren, ezustearen ondotik eta lehen beldurraren ondotik, bizi-nahiak eta iraun nahiak hartaraturik, suspertu eta areagotu baitzitzaidan injenioa, piztu zitzaidan buruan argi bat, eta abiatu nintzen, halatan, aulkiaren gainean utziak nituen beztimenden bila, erdi haztamuka...
‎Gu, Ttipiren ikasbideei jarraikiz, horrelako mugidetarako arroztuak geunden jadanik, geure gisara ulerturiko materialismo historikoaren fabore. Hain segur ere, zakur zorrizu bati bezala eginen genion ihes, Charly hartaz gustatu ez balitz. Merkatu plazako arrain saltzaile larriagoarekin bere lehen esperientzia homerikoaren ondotik, ezin konpreniturik geunden zer ikus zezakeen Charlyk saindu jale motz estu horrengan.
2004
‎Eskua dar dar zebilkidan... eta ez bakarrik hotz sarkorragatik. Sarjentuak atzeko leihatilara begiratu eta haren besoak automata batenak bezala egin zuen jauzi.
2008
‎Apopilo berria, jauna, itxuraz sasoi onean eta biolina bezain gozatua. Kargazain batek bezala egin du lo, Johnekin pega pega eginda, branka brankaren kontra biok, gau osoan.
‎–Silver, esan zuen beste gizonak, eta konturatu nintzen, aurpegia gorritua edukitzeaz gain, bere ahotsa bele batena bezain marrantatua zela eta soka tinkatu batek bezala egiten ziola dar dar?. Silver, esan zuen?, zaharra haiz, eta zintzoa, hala ziotek behintzat; eta, gainera, dirua ere badaukak, marinel gizajo askok ez bezala; eta ausarta haiz, oker ez banago.
2009
‎Ez zen konplimenduetan ibili. Moskete batekin bezala egin zidan su:
2010
‎obligazioa ere bai, nire kasuan?, nahiz eta, neure izaeragatik, nekez desesperatzen naizen, Gabino, hori, baina, ez da nire meritua: Jainkoaren grazia da?, Lisieuxekoak aditzera ematen duena baino sosegu handiagoarekin bizi naiz bederen, Jainkoaren gauak hartzen nauenean ere gaua hartzen baitut Jainkoaren sehaskatzat, eta haur txiki batek bezala egiten baitiot otoitz, egin bedi eta egin bedi, gaua baita, azken batean, egunsentirako bidea; Benjamin Mariaren itsustasunarekin topatu nintzenean ulertu nuen, halaber, norberak bizitzan koadro bat pintatu behar duela, bai, baina Jainkoak jartzen dizkiola lehen baldintzak:
‎obligazioa ere bai, nire kasuan—, nahiz eta, neure izaeragatik, nekez desesperatzen naizen, Gabino —hori, baina, ez da nire meritua: Jainkoaren grazia da—, Lisieuxekoak aditzera ematen duena baino sosegu handiagoarekin bizi naiz bederen, Jainkoaren gauak hartzen nauenean ere gaua hartzen baitut Jainkoaren sehaskatzat, eta haur txiki batek bezala egiten baitiot otoitz, egin bedi eta egin bedi... gaua baita, azken batean, egunsentirako bidea; Benjamin Mariaren itsustasunarekin topatu nintzenean ulertu nuen, halaber, norberak bizitzan koadro bat pintatu behar duela, bai, baina Jainkoak jartzen dizkiola lehen baldintzak: markoaren neurriak eta mihisea, baita kolore batzuk ere, kolore ezin zatarrago batzuk tartean; eta nik hantxe nuen, bada, haurra, semetxotzat ere banuena, arras itsusia; handik aurrera, baina, neuri zegokidan harekin jainkozko koadro bat osatzea, harekiko jarrera baldintzarik gabea sendotuz eta neurririk gabeko maitasunez maitatuz, Jainkoaren baldintzak abiapuntutzat harturik, Jainkorik gabe ez baitzegoen jainkozko kadrorik egiterik, egin eta egon, egon eta egin...
2011
‎Itsasoarekiko estreinakoa Asilah ko hilerritik entzundako orroa izan zuen, orro haren izugarria, eta itsasoarekin batera heriotzarekin ere egin zuen topo, ustekabean. Hassanengana doa orain, baina ez du han Mercedesik aurkituko, ezkondu delakoa ere gezurra dela jakingo du, eta Parisen, aurrera ateratzekotan, lana asto batek bezala egin beharra dagoela ikasiko du laster. Iraganeko ametsetatik ez dago itzarri beharrik, iraganekoak dira eta ondo daude beren horretan, baina etorkizunekoetatik iratzartzen gaituztenean nahiago genuke lo jarraitu.
‎Gogoratzen naiz obraren hasierako mirariari buruz hasten nintzela hizketan eta, oratoriako liburuetan gomendatzen duten moduan, hizkera xehean egiten nuela, mekanikatik hartutako adibideak erabiliz. . Motor zahar batekin bezala egiten dira saioak, behin eta berriz, eta martxan jartzeko ez dela gauza uste duzunean pizten da, jartzen da abian?, kontatzen nien entzule saiatuei, adin batetik gorako gehienek ikusi baitute auto zahar bat martxan jarri ezinik, eta eleberriaren prozesu horretan ematen diren krisialdiekin jarraitzen nuen, izan ere idazle batek nor izateko krisialdiren batzuk gainditu behar izaten baititu.... –Bere biografian krisialdi handi bat aipatzeko gai ez den idazlea galdutzat eman daiteke, ez da inoiz literaturaren heroi izango?, esaten nien ondoren, ordurako esaldi borobilak egiten ere trebatzen hasia bainengoen.
‎Orduan atea zabaldu zen, eta Charles gazteak, argitan zutik, eskuak gerrian zituela, soldadu gazte batek bezala egin zion oihu:
2012
‎Emmak eskuineko sorbaldaren gainera makurturik zeukan burua. Bere ahoaren ertzak, irekita baitzegoen, zulo beltz bat bezala egiten zuen bere aurpegiaren behealdean, bi erpuruek kakotu gabe segitzen zuten eskuzabaletan; hauts zuri baten antzekoak ihinztatzen zituen bere betileak, eta bere begiak desagertzen hasiak ziren oihal mehe bat zirudien zurbildura likitsu batean, zenbait armiarmak gainean sarea egin balute bezala. Maindirea abaildu egiten zen bularretatik belaunetaraino, ondoren oinetako behatz puntetan berriro altxatuz; eta Charlesi iruditzen zitzaion, masa elemenak, egundoko pisuak zamatzen zuela hura.
‎Gero, bere gelara igo eta luze jauzi zen ahuspez bere ohearen gainean, eta han haur batek bezala egin zuen negar Emmak, burua burkoan murgildurik.
‎Gauaren erdian etxera itzultzen zenean, ez zen iratzartzera ausartzen. Portzelanazko ontziko argiñoak erlantz dardaratia biribiltzen zuen sabaian, eta sehaska txikiaren errezel itxiek, itzalpean bonboilatzen zen etxola bat bezala egiten zuten, ohearen alboan. Charlesek so egiten zien.
‎Hauetarik aipagarriena, arratsean, Hirondelle ren helera zen. Orduan ostaliersa garrasika hasten zen eta beste ahots batzuek ihardesten zuten, bitarte horretan Hippolyteren, goialdean baul bila, ilunpean izar batek bezala egiten zuela. Eguerdian, Charles etxera itzultzen zen; ondoren irten egiten zen; gero Emmak salda bat hartzen zuen, eta, bostak aldera, ilunbistan, eskolatik zetozen haurrek, beren eskalapoiak espaloian herrestan, guztiek jotzen zuten beren erregelaz aterpeko teilatu ertza, batak bestearen ondoren.
‎Hiriko zaratak abantzu ez ziren heltzen beraiengana; eta gelak txikia zirudien, beren bakardadea are estuagotzeko aproposa. Emmak, bonbazinezko txabusina batez jantzirik, besaulki zaharraren bizkarraren kontra pausatzen zuen mototsa; hormako paper horiak urrezko hondo bat bezala egiten zuen bere atzean: eta bere buru biluzia ispiluan errepikatzen zen, erreten zuria erdian, eta belarrien gingila adatsen azpitik agerian zuela.
2015
‎Kanpaiak jo zuenean, Kebirrek malguki batek bezala egin zuen salto bere aulkitik, eta zuzenean jo zuen Beltránen gorputzaren bila. Ustekabean harrapatu zuen Beltrán, eta kolpe zuzen bat botatzen saiatu zen, baina marseillarrak iskin egin zion abiada harrigarriko mugimendu batez.
‎eta ero batek bezala egiten duzu oihu:
‎eta gogoratzen dut haur batek bezala egin nuela negar,
‎eta ero batek bezala egiten duzu oihu:
2017
‎Eta orduan ahots bat iritsi zitzaion, xuxurlaka bezala; Muhammad Aliren esaldi ospetsu eta esanguratsu hura eztiki sartu zen bere burmuinean: . Tximeleta batek bezala egin hegan, erle batek bezala ziztatu?. Amaren ahotsa zela pentsatu zuen, ametsetan zegoela.
‎NEBekoak zerrenda eta mahaikoa bat datozen egiaztatzen ari dira, egiten dituzten keinuekin interpreta daitekeenez. Bideoaren 1.10ean, Manikkalingamek orria mahai gainean paratu du; idatzia emandako etakideak ETAren firma jarri du erakundearen zigiluarekin; Manikkalingamek boligrafoa atera, eta sinatu egin du; NEBekoak hartu du orria; egiaztatzaileek buruarekin agur keinu bat bezala egin diete etakideei, eta bukatu da bideoa. Bostekorik ez bideo osoan, hitzik ere ez bi parteen artean.
2018
‎Kanpotik kisketaz itxiz gero, barrutik indarrez astinduta ere ezin zen ireki. Une hartan, gela hartan giltzapetuta zegoen Laugarren Ergela, eta, leihora igota, kriminal laidoztatu batek bezala egiten zuen garrasi:
‎Denborak errota batek bezala egin zuen aurrera, tirriki tarraka.
‎Berriro irakurri zuen eta amaitzean negar egin zuen. Ume batek bezala egin zuen negar, zigor hura akaso merezi zuela eta azkenik libre zela pentsatuz.
‎Berriro irakurri zuen eta amaitzean negar egin zuen. Ume batek bezala egin zuen negar, zigor hura akaso merezi zuela eta azkenik libre zela pentsatuz.
2019
‎Orduan, baina, trumoi batek bezala egin zuen eztanda sarjentuaren ahotsak, boterea bere esku duenaren ziurtasunaz:
‎Baina guk ezetz esan diegu. Izan ere, pointer bat da, baina doberman batek bezala egiten du zaunka?!
‎Denbora asko ematen nuen Marcos eta Anaren etxean. Amona egoitza batean sartu behar izan genuen eta amak asto batek bezala egiten zuen lan dena ordaindu ahal izateko. Arrebak, ikasle bikaina izanik, liburutegian ematen zituen orduak.
‎Azkenean, une hartara iristen zen guztietan bezala, Trikik garrasi egitea lortu zuen. Odolustu behar duten txerri batek bezala egin zuen txilio, baina ohea ez zuen odolak blaitu, pixak baizik.
2021
‎Non zegoen galdetu zion bere buruari. Ahotsak kobazulo batean bezala egin zion oihartzun barruan, eta irudiek dardara egin zioten begien aurrean. Gogoratzen zuen azken aldian Bilbon zegoen, etxera bidean, eta gero, halako zulo beltz batez aparte, ezer ez.
‎Eta bere marruak inork entzuten ez dituela badakien behi batek bezala egin du bultza Sarak. Behin, birritan, hirutan.
‎AEBetako filmetako garungabe horietako batek bezala egin nezakeen bestela: katedralaren kanpandorrera igo eta jendeari tiro egin:
2022
‎Burua Kalanbreren sabelean pausatua duela, katu batek bezala egiten du urruma Lilik lohasman, samur samur. Bekaitz ziztada bat sentitu du Etxanozek.
‎Orduan, Iriarte andreak lixibaz bustitako zapi bat hurbildu zidan sudurrera. Usain sarkorrak labana batek bezala egin zuen bidea nire buruko lainoan barrena.
‎Eta bazen han beste emakume bat, gutaz asko arduratzen zena, Juanita. Gizon batek bezala egiten zuen lan".
‎Furgonetaren gainetik bidali zuen hogei urteko gizakia. Autoak probatzeko erabiltzen dituzten panpina horietako bat bezala egin zuela gora kontatu zien Igorrek ertzainei. Galipotaren gainera erori zen kolpe zakar batean, gorputza lehenengo eta burua gero.
2023
‎Barrerik ere ez. Josebaren begiak bere gainean sumatu dituenean, aldiz, malguki batek bezala egin dio salto besoak, Lirainen sorbaldak bildu eta astintzeko. Keinu ezerosoa izan da goxoa baino gehiago.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia