Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 93

2000
‎Ni, horregatik baino gehiago, alboan nuen Jordik belaunari etengabe eragiten ziolako urduritu naiz (eta beharbada baita Laurari etengabe xuxurlaka zuzentzen zitzaiolako, eta musu zaratatsuak ematen zizkiolako) eta, egia esatera, baita Karmeloren presentzia hutsagatik ere. Baina ordu pare baten buruan, jendea lokartzen hasi da eta azkenik gauzak itxura batean beren onera etorri dira. Danek seguruenik Tom isilarazteko piztuko zuen irratia, eta seguruenik orain bai eta gero ere bai Clinton eta Lewinskyren izenak en  tzutearen poderioz, niri gogoa Gasteizera, Dabidengana joan zait.
‎Nik pozik egin diot irribarre, eta pozik egingo nioke beste aitorpen andana bat (esango nuke, zor ere, zor diodala; baina beharbada nire egoera azaltzeko aukera hain hurbil ikusteak beldurtu egin nau; beharbada ezkondua naizela jakiteak niregandik uxatu egin dezake; ez dakit), baina ordurako nahikoa genuela pentsatu, eta, hizpidea epaiketara lerratu aurretik, Adela eta Estheren turismo sexualarena kontatu diot, gain gainetik, Luisekin izan dituzten egonaldiak jardunaldiak aipatu gabe. Gero, ordea, luze hitz egin dugu atzoko ezusteko epaiketa saioaz, eta lekuko sorpresarekin batera, Adelak sortu zuen ezinegona eta zalantza giroa aipatu dugu.
‎Abokatu defendatzailearen (I) jardunaren ondoren, herri tribunaleko kideok hitz eta pitz hasi gara, eta zinez nekeza zirudien akordio batera heldu ahal izatea. Baina ordu erdi luze baten buruan (ematen zuen herri tribunalekoen artean epaiketa bersortu, eta Estherrek jaso duela fiskalaren lekukoa, eta Lolak Idoiarena; Preterito, azkenik, epailearena egiten aritu delarik), gure artean bozkatu, eta Karmelori egokitu zaio bozeramaile lana:
‎Beste zenbait gauza ere entzun ahal izan dut(" Hala eta guztiz ere, Dan potroetatik harrapatua daukat", Adelari, esate baterako), baina ordurako furgonetaren tirriki tarraka erdi lo nindoan eta ez dakit zinez edo ametsetan entzun dudan.
2001
‎Banengoen, ba (Bat batean guztiz asaldatuta): Baina orduan... orduan kondenatuta zaude! Oi, nire adiskide maitea, ez zenuen zuk halako akaberarik merezi!
‎Barau luze hori probetxugarri izan zitzaigun noski bekatu bideetan behera amil ez gintezen, baina ordurako grina erraietaraino sartua geneukan zenbaitek, nik behintzat bai, eta ez nintzen inondik ere sendatu. Hobeki esan, are makurtuago eta isuriago irten nintzen joera zaharrera.
2002
‎Zu zure lagunekin zinela, gure hizkuntzaz ardura hartu behar omen duen telebistaren albistegia ETAk egun batzuk lehenago zauritu zuen Madina gaztearen alde Bilbon egindako manifestazioaren berriak ireki zuen. Ondoren jakin genuen Saloun andre baten gorpua aurkitu zutela plastikozko zaku batean sartua (gero jakin genuen ume baten gorpua zela kazetari baten ikuspuntutik ez da gauza bera, baina ordu hartan oraingoz andreaz hitz egiten zen), barrideak hango etxe batean sumatzen zen urrinaz kexu agertu ondoren. Kale borroka dela eta, aurreko egunean hiru autobus erre zituen norbaitek.
‎Gaiak aukera ditzakegu, baina beti utziko ditugu tintontzian azaldurikoak baino garrantzitsuagoak diren beste batzuk; denbora lukainka legez ebaki dezakegu, aldi jakin bat bakantzeko eta liburuen izozkailuan hormatzeko helburuarekin, modu arbitrarioan beti ere; goraipatzen saiatu garen lan eta egile askotaz, ziurrenik, ez da inor gogoratuko hirurogei urte barru (tamalez, laidogarria izango da hori izkiriatzaile askorentzat: 60ko hamarkadara arte, euskaraz ia edozer idatzi, eta idatzitakoa erosketa zerrenda izanda ere, Euskal Literaturaren Historian sartuko zen zuzenean, baina orduz geroztiko idazle kopuruaren handitzeak garestitu egingo du, nahitaez, sarrera, eta, inguruko literatura gehienetan bezala, literaturaren historialariek aukeratu egin dute). Â Historiak aurrera darrai; aurrera eta baita atzera ere, irakurle eta belaunaldi berriek iraganaren interpretazio ezberdinak eskaintzen jarraituko dute eta.
2003
‎Nekazari edo jabe txikiei egindako maileguetan interesak kobratzea oso bekatu larritzat jotzen da (ez badira damutzen eta aldatzen, komunioa ukatu behar zaie; are gehiago, esango du Zabalak: ez lirateke lur santuan ehortzi behar); baina ordurako oso ondo ulertzen zen enpresa handiek %6ko interesa kobratzea:
‎Zazpi probintziak erabat euskaldunduko dira, herritarrei interesgarriagoak bagatzaizkie euskaldunok erdaldunak baino. Baina ordura arte itxaroten egon barik, erabateko Vasconia euskalduna lortu arte itxaroten egon barik, euskaldunari zor zaio, zor digute geure herria osatzea: gure administrazioarekin, gure hezkuntzarekin, gure hedabideekin.
2005
‎Bigarren kutxa zabaltzera nindoan une berean, pausoak entzun nituen, etxeorderantz. Eskailburura itzuli nintzen presaka, baina ordurako hantxe zegoen Marro, atean:
‎Nire albotik pasatzean, atzeko eserlekuan Adelaren irudia ikusi ote nuen iruditu zitzaidan; bizkor igaro ziren, baina ziur nengoen ezagutua nuela; ez neukan Adelaren aurpegia ikusi beharrik, bera zela jakiteko, ez halaber haren gorputz osoa, ezen haren irudia hain neukan barruan zizelkaturik, non aski baitzitzaidan zati bat ikustea, hartan bera osorik ikusteko. Ziur nengoen ikusi nuela; autoa gelditu, eta burua jiratu nuen, baina ordurako bihurgunean galdua zen motorra.
‎Ni buru barruan aitzakiaren baten bila ari nintzen, baina ordurako Idoia eta Adela bata besteari agur esaten ari ziren, hurrengo larunbateko hitzordua elkarri gogoraraziz. Adela joatean, peto peto begiratu zidan Idoiak.
2006
‎Ez dut kointzidentzietan sinesten: eraikin hori ikusi banuen nire amets hartan? baina ordurako ez nekien ametsa zen ala ez, ikusi nuelako izan zen, ez irudikatu nuelako.
‎guztiak uxatuta, autora itzuli ginen. Ez nuen lorik egin nahi, baina ordu asko generamatzan bidean. Errendituta gelditu nintzen halako batean.
2007
‎Kleenex bat eskaini zion Lisak, baina ordurako jada lagunak jertsearen mahuka muturretik pasea zuen:
‎–Bi atzamarrak jarri zituen lokian?. Baina ordurako jada beraiek ez zeuden...
2008
‎Etxean nago orain, baina ordu erdi barru zure bulegoaren kanpoaldean egongo naiz. Hogeita hamar minutu dituzu, beraz, norabait alde egin nahi baduzu.
‎" neri begira ortik daduzkat/ alperrikako bi begi;/ ik ez nauk noski ni ikusiko,/ baña nik ikuste aut i". Jabetu nintzen, beraz, eragozpen tekniko haundiak zeudela nork bere burua ezagutzeko, baina ordurako ez zidan batere inporta, zeren arras galdua bainuen neure burua ezagutzeko interesa, bai ispiluan eta bai ispilutik kanpora.
‎Eta bagenekien zain egotea beste aukerarik ez genuela, eta ahalik eta ondoen eraman behar genuela. Baina orduan" iritsiko da" esaldia bilakatu zen" iristear dago" eta handik aurrera eromena izan zen.
2009
‎" Ez dut dirurik behar", orduan errespetatu egingo zaitut, ondo jakingo duzulako zer tentazioz ari zaren. Baina ordura arte, isil zaitez! Gizon denak baino ez dauka beste gizon bat epaitzeko eskubidea!
‎Engainatu egiten zuen Nadinek. Beti engainatu zuen, eta Dariok bazekien, baina ordura arte nolabaiteko diskrezioa, nolabaiteko dezentzia gordez engainatu zuen. Oso era desberdinean izaten zaio desleial emakume bat gizon bati oraindik axola zaionean edo gizonak bera abandonatzea berdin zaionean.
‎Saiatu zen kalkulatzen zenbatean atera zitzaion mediku hura. Yate bat baino garestiago, odol garbiez beteriko zalditegi bat baino garestiago, emakume harem bat baino garestiago; baina ordura arte, beti ondoan izan zuen behintzat. Gau eta egun, hantxe egoten zen Dario, ilunpeak, hotza, larritasunaren ezereza iragartzen zituen lehenengo itzala haren ariman zabaltzen hasi orduko.
‎Emakumeek ere sorgor itxurak egiten zituzten. Baina orduak igaro ahala (eta orduak izugarri luzeak egiten zitzaizkien), zimurtu egiten zitzaizkien aurpegiak, begiak gogortu eta urduri mugitzen zituzten hatzak eskularruen azal finaren azpian.
‎Horrela hitz egiten ziolarik, zer sakrifizio ez ote zuen egingo haren alde? Baina ordurako ez zitzaion gelditzen zer sakrifikaturik. Bizia ere emana zion?.
‎–Ama, Wardesek nabarmenkeriak baino ez zituen egiten eta ez zen gauza negozioaz arduratzeko. Baina ordura arte inoiz ez zuten erotzat jo.
‎Tximist eta trumoi, haize zakar eta babazuza, sekulako ekaitza lehertu zen bat batean, baina ordurako artzainak eta ardiek aterpea hartua zuten kobazuloan.
2010
Baina orduan, bat batean, eguzkiaren lehen errainuek izakitxo hari emandako bizitzaren magia izialdura bilakatu zen. Izialdura mutu.
‎Mayor Oreja ere, orduko Barne Ministroa, bazetorrela eta egitekotan, beharbada hobe izango zela elkarrizketa biei egitea. Baina ordurako hori ez zen posible eta egoera hartan nik Lehendakaria elkarrizketatzea zen egokiena. Igande hartan, ospakizunaren telebista kronika egin ondoren, banindoan etxe aldera eta hor non aurkitzen dudan, aurrez aurre, Mayor Oreja jauna.
‎Aurreko hogeita sei eta erdi urte haietan, Aita Santua zelarik, kritikatu nituen nik ere haren zenbait egite edo jokamolde. Baina orduan, hainbeste saminen ondoren hilik ikusirik, benetako barne damua nabaritu nuen. Agian, pentsatu nuen, ez genuela sarritan asmatu gizon handi haren ekintzak, nortasuna eta handitasuna nola neurtu.
‎Erabatekoa zen Aznarren Gobernuaren eta PPren herra; Auzitegi Konstituzionalera ere jo zuten, Estatutu Berriaren legea Legebiltzarrean eztabaida ez zedin. Auzitegi Konstituzionalak ez zien arrazoirik eman; kontrako sententzia 2004ko apirilaren 27an iritsi zen, baina ordurako Aznar jada ez zegoen Moncloan.
2011
‎Nahiz eta arratsalde iluna izan, Annaren eta Franen gordelekutik, zuhaitz baten atzetik, begiz jo zitezkeen bisitarien aurpegiak. Badaezpada, Jirà Sdovodaren erretratu bat zeramaten, DKk Internetetik ateratakoa, baina ordura arte hilarriaren ondoan geratutakoek ez zeukaten epailearen inongo antzik.
‎Gaizki egin nuen harekin ezkontzea. Hogei urte geneuzkan biok ere, baina ordurako hark bazekien bere berri. Bazekien zer zuretako ezpala zen.
‎Tiroka hasteko zain zegoela ematen zuen Katxasek, amorratzen, talka baten premia sukartutik xurgatuko balu bezala den dena kausari emateko energia. Badakit trantze latz bati aurre egiteko adorea bilatzen zuela kantuarekin, baina ordutik askotan pasatu zait burutik ez zuela enfrentamendua konjuratu nahi, bilatu baizik.
‎Ederki, legea da. Baina ordu artekoa baino trinkoagoa, niri dagokidanez. Kabalen, susmoen, hipotesien, izuen amaraun sarria zarratzen eta itsutzen ari da nire baitan.
‎Horrela bada, bere asmoetan amore eman eta Ibabeko baselizan utzi zuen, han lurpera zezaten, eta bidera atera zen berriro beste ganboar talde bati jarraitzeko asmoz. Baina ordurako gehienak ihes eginak ziren, batzuk Arrazolako basoetan barneratu ondoren eta beste batzuk, Pedro Abendañoren taldea hain zuzen, Izarraga izeneko basotik Altondoko gainak igarota, Legutiorako bidean. Pedro Abendañok berak kantu honetan utzi zuen gertatutakoaren oroitza mingarria:
‎Bata besteari lotuta zeukaten katea hautsi zuten eta musulmanen buruzagiaren dendaraino iritsi ziren. Baina ordurako Miramamolin alde egina zen, Jaenerako bidea hartuta.
‎Jatabeko abadearekin ere ez zian huts egin; di da batean akabatu zian zerri hura. Baina orduan, ezustean, karabelako kapitainaren alaba agertu zuan. Guk ez genekian hura han zela eta, oihuka hasi zenean, pistolarekin tiro egin behar izan nian.
‎Beno, nire garaikoek era ezagutu dugu hori. Baina orduan, Ferminek eta, bi motatako pasaporteak erabiltzen zituzten. Bata pase de favor zeritzana, egun batekoa izaten zen.
‎Borroka Donostia guztian zabaldu zen, batez ere CNTk Amaran zituen lokalen inguruan; hildakoz zipriztintzen zuen ibilgailu blindatu bat ere azaldu zen. Baina ordu asko pasa ondoren lortu zuten matxinatuak kaleetatik botatzea eta lehen aipatu ditugun matxinada gune horiek baino ez ziren geratu.
‎Kamioiak ezkutuan zeuden eta gero eta zauritu gehiago zeuden. Arratsaldeko seiak ziren eta zelatariek abisatu ziguten jende gehiago ekartzen ari zirela, baina ordurako ez nuen beldurrik, artilleriak eta hegazkinek ezin baitzieten ezer egin. Goiko aldera baino ez zezaketen tiro egin, zaurituak zeuden lekura.
‎" Geldi, geldi!". Baina ordurako gu pinudian geunden. Ziztu bizian hasi ziren lasterka, baina berehala konturatu ziren ezinezkoa zela, aldapa izugarria baitzegoen Erlaitzeraino.
‎Bidetik jaisten ari nintzela, bihurgune batean bi soldadurekin egin nuen topo aurrez aurre. Ia bihotzekoak eman zidan, baina ordua galdetu zidaten eta berehala konturatu nintzen ez zirela arriskutsuak; Oiartzundik zetozen nonbait ere. Oso leku txarra izan arren, ziztu bizian hasi nintzen jaisten Arditurrirantz, eta ezker aldera joanda Aritxulegiko errepidera atera nintzen, Portuberri baserriaren azpira.
‎Pozik zegoen gizonak eraman genituelako. Karga ederra arindu geniola esan zigun; eta nik esan nion ilobari egin behar ziola errieta, baina ordurako berdin zen, dena pasea zen.
2012
‎Beste bost joan etorri egin zituen askan nahiko ur zegoela iritzi arte. Galok ezin zuen saihestu zeharka begiratzea; liluragarriak begitandu zitzaizkion Margaritaren masail, berez zuri baina ordurako, gorrituak eta lepoan, egiten ari zen ahaleginaren ondorioz?
2018
‎Guk uste baino kontrolatuago geunden, horretaz gerora konturatu naiz. Askatasunez ari ginela uste genuen, baina ordurako gure urratsak gertutik segitzen zituzten, eta gure arteko liskarrak pizten eta areagotzen ere aritu ziren.
‎Gainera sukaldean besteren bat ere badago... Gogoratzen du oso txikitan zerbitzariak zeuzkan taberna edo jatetxeren batera joan izana noiz edo noiz, baina orduz geroztik filmetan besterik ez du horrelakorik ikusi.
Baina ordurako jende saldoa urruti zen zubitik. Apote zaharra!
‎Izututa egon behar zuten, ezin ulertuz nola nintzen hain mutiri eta zoro Erregeren aurrean jarraitzeko. Baina ordu arteko izua brastakoan urtu zitzaidan niri, sutara botatako horma puska ere urtu ohi den bezala. Ez dakit zerk eman zidan adorea, nondik sortu nuen ausardia, baina zutitu, eta aurrez aurre begiratu nion Erregeri, kokotsa jasoz eta erronkatsu.
2019
‎Agureak baiezko keinua egin, eta beste mahai batera joan zen. Urkok zerbitzariari begiratu zion, beste kafe bat eskatzeko intentzioarekin, baina ordurako prestatzen ari zitzaion.
‎Eta Manexek, batez ere Manexek, bere naufrago begiekin, betazalak ohi baino azkarrago kliskatuz. Ordura arte irudipena izan nuen Aurore enigmatiko samarra zela, baina ordutik aurrera batik bat arrunta iritzi nion. Arrunkeria iruditu zitzaidan herrikide italiarrek eragindako izugarrikeria, zeharka, bai, nola edo hala, bai?
‎Pertsona bat ipintzen dute tantaka ari den iturri baten azpian; aldian behin, tak!, tarte erregularretan, tak!, tanta bat erortzen da, tak! Tontakeria ematen du, tortura eskasa, baina ordu batzuk igarotakoan, ur tantak tona bateko harritzar baten pisua du torturatuarentzat. Errepikapena da torturaren gakoa.
‎Imanol Tapia itzultzaileak Izurria deitu zion nobelari, eta ez Izurritea. Erabaki zuzena nire ustean, baina ordutik hona egin zaizkion aipamen askotan, Izurritea deitu zaio liburuari. Arazo zahar baten ilustrazio egokia da:
2020
Baina ordurako Connell irtena zen gelatik.
‎" Orain badakit mutila, behintzat, ondo dagoela, esku honetan", lasaitu ederra hartu zuen Manuelak. " Emakume honen begiradak beste bat dakarkit gogora, baina ordutik hona denbora asko igaro da". Zeharka begiratzen zion Manuelak etxeko andereari.
‎Zoritxarrez, gure aita oso gazterik hil zen. 53 urterekin, 1963ko Azaroaren 23an, nik 20 urte nituela, baina ordurako Athleticek, bere betiko taldeak, semea fitxatuta zuen. Gutxienez, poz horrekin joan zen gizarajoa!
‎Orduan, hamahiru urte zaharragoa zen bere anaia Enekok berehala erreakzionatu zuen eta tira-bira latza izan zuen Sevilla taldeko atzelariarekin. Uste dut, partidu hartan, epaileak Eneko Arieta egotzi egin zuela, baina ordurako bi gol sartuta zegoen eta 1 irabazi genuen. Nolanahi ere, argi utzi nahi nuke, bai gure aurrelaria zein Sevillako atzelaria, gogorrak eta kementsuak zirela, baina beti asmo txarrik gabekoak.
2021
‎Autoz joan ginen kale urrutiratu haren bila; euria egiten zuen, lanbroa zegoen, orduak eta orduak eman genituen hara hona berdinak ziren aldirietan, etxetxo grisen ilaren, teilatu hodien, kale argien eta burdin langen artean; plano topografikoa nuen belaunen gainean, baina ez nuen asmatzen hura leitzen eta bera erretxindu egiten zen; noizbait behar eta, zinema topatu genuen, huts hutsik zegoen areto batean eseri ginen. Baina ordu laurden bat igaro orduko, berak hanka egin nahi zuen, halako estimu handitan zuen emakumezko aktorearen agerraldi laburra amaitu berritan; nik, berriz, kaleak eta kaleak ibili ondoren, filma nola bukatzen zen ikusi nahi nuen. Ez dut gogoan haren borondatea edo nirea gailendu ote zen; agian, harena, eta ordu laurden baten buruan alde egin genuen; ordurako, gainera, berandu baitzen, eta eguerdia pasatakoan abiatuak ginen arren, afaltzeko ordua egin baitzitzaigun han.
‎Gero, begien bistatik galdu, eta berriz topatu ginenerako, ez zuen Robert Donaten antzik, Balzacena baizik. Ostera ere elkartu ginenean, eskoziar alkandora horiek janzten zituen beti, baina ordurako, haren soinean, espedizio polar baterako jantziak ematen zuten; bizarra zuen, eta artilezko kapela maiztua buruan; eta harengan denak pentsarazten zuen laster batean Ipar Polora abiatu beharrean zegoela. Beti beroak egonda ere, maiz janzten baita elurrez, izotzez eta hartz zuriz inguratuta balego bezala; edo, alderantziz, Brasilgo kafe landatzaile baten gisa; baina beti janzten da gainerako jendea ez bezala.
‎Kalean pertsonen aurpegiek jada ez zidaten ezer interesgarririk iradokitzen. Batek begitxindorra zuen, besteak atzeraka jarrita zeraman sonbreirua, hurrenak lepokoa zuen alkandoraren ordez, baina ordurako bost axola zidan. Asper asper eginda nengoen gauzei eta jendeari begiratzeaz eta buruz deskribatzeaz.
‎Benantzio ez zen oso handia, baina ordu arte Nantxok ez zuen inoiz pentsatu bazituela aski garaiera eta gorputz, bere burua defendatzen hasteko bezainbat. Baina orduan ere ez zuen egin, eta lurrera erori zenean, amari begiratu zion, begira begira.
‎Itxaron... elkar gaitezen pisuan, Blanca! ? Baina ordurako hariaz bestaldean ez zegoen inor.
‎Doluminak iristen zitzaizkidan munduko leku guztietatik, nire koinataren heriotzagatik atsekabea erakutsiz. Jendea ohituta zegoen #Kraken hashtaga erabiltzen niregana jotzeko, ni hogeita lau orduko zerbitzu publiko irekia banintz bezala, baina ordurako ez zidaten esaten moldakaitz hutsa nintzela, nahiz eta tematsu segitzen zuten esaten lehenbailehen atxilotu behar genuela Tasio, beste inor hil baino lehen.
‎–Blanca... horretarako... . Geldiarazten saiatu zen, baina ordurako emakumea idazmahaiaren aurrean zeukan, aulkian jarrita.
‎Eta ez zeuen buruak engainatu Pancorbok isil eta txepel itxura duelako. Dirudiena baino askoz distira handiagokoa duzue, baina ordu asko eman behar zenituzkete haren ondoan segimenduak egiten, bere barnea erakuts diezazuen. Zera besterik ez nuen esan nahi. Estibalitzi ari zitzaion?, hogei urte daramatzadala bulegorik zapaldu gabe.
‎Ehuna tarratatu, eta iritsi den amaierak beldurtzen gaitu. Baina orduan, justu orduan hedatzen dira eguzkiaren ferekaz uzkurtutako hegoak, eta guztia hastear dagoela ulertu berri duen tximeletaren antzera, beldurra airean uxatuz hegaldatzen gara.
‎Kaleko farolen laranja eta terrazako argi bakan horiek. Festara iritsi berri nintzela, Xabi ahalik eta beranduena bertaratu zedila nahi nuen, baina ordurako irrika hura haize kolpean desagertu zen. Haren bularraldea, haren besoa nire sorbaldaren gainean, haren beroa, haren babesa, haren beharrak asaldatu nau.
‎‣ Oi, oi! Uste dut tankera hartu diodala gauzeari, zure" euskalmania" ezagututa... baina orduan, ea ea: zer esan nahi zenuke?
‎Igande goiz hartan, gogoratzeko gai zenetik igande guztietan egiten zuten bezala sartu ziren tabernan, baina igande hartan Davidek Lito ikusi zuen aitarekin eta gal  tza motzekin eta alkandora beltz batekin jantzita zegoen emakume batekin; mahai batean eserita zeuden hirurak, eta emakumea ama izango zuela pentsatu zuen Davidek. Seguru asko beste igandeetan ere han izango ziren, baina ordura arte ez zen konturatu. Normalean, gertatu zirenak gertatu ez balira, ez zien arretarik jarriko, eta oharkabean pasatuko zitzaizkion ordura arte bezala.
‎Egun hartan ginekologoak jai zian, baina hango erizain bati argi mintzatu eta beste analisi bat egitea aholkatu zidaan. Erizain adintsu batek hartu nindian, eta neure kasa analisiak egiten dirua alferrik galdu gabe, zuzenean hara jo behar izan nuela esan zidaan, baina ordurako berandu izan. Gero, haurra aipatu gabe, eta begietara begiratuta, nituen aukerak aipatu zizkidaan.
‎–Mila esker, esan nuen, baina ordurako autoa sirena zegoen tokirantz abiatua zen.
‎Gero, hura gehiago mastekatzerik ez zegoenean, zorura bota eta handik gertu esertzen nintzen. Aurrena, inurririk ausartenak inguratzen ziren, artean txikleari gelditu bide zitzaion usain gozoak erakarrita; hurrena, lehendabizikoak ezinean ikusirik, beste mordoxka bat iristen zen; eta hurrenago, hura garraiatzeko aski ez zirenez, pila iristen zen; handik eta hemendik, denak tiraka aritzen ziren, ahaleginak eta bost egiten zituzten, baina ordurako beranduegi zen, zeren asko eta asko txikleari itsatsiak geratzen baitziren, zeren ezin izaten baitzuten goma lirdingatsu hartatik bereizi...
2022
‎" zortzi mila eta bostehun, ez bederatzi mila". Baina orduan, bat batean, ez zuen bere burua deusen alde atera ahal izateko bezain ausart ikusiko, eta berriro esango zuen Adak:
‎Orain, urtebete geroago bezala, sutu zitzaidan, ero batek bere lurrei su eman balie bezala. Baina orduan, hurrengo egunean, urtarrilak bi, Catalina etorri zen, eta eskortako oiloenak garbitzen zituen bitartean, galdetu zidan ea entzun nuen munduaren amaieraren hori eta esan nion baietz, baina hitz txoroei belarriak itxi behar zaizkiela. Eta nire sabela jira eta bira berriz ere.
‎" Ezetz, benetan, istripua izan dela". Baina orduan, emakume ile horiak, berriak, esan zuen: " Begira, begira denok, niri hau pintatu didate etxean.
‎Gero, bizitza. Baina ordurako munduaren amaieratik irtenda izango naiz, ulertzen duzu. Ez, zuk ezin duzu ulertu.
‎...tuak izatea, alegia, ez nuen inoiz jakin gizonak mugaraino eramaten, ez nuen jakin gizonak lanetik etxerako bide zuzenetik ateratzen, esan nahi dut nerabe izanagatik ere ez nintzela behar bezain nerabe, ez nuen maila ematen, ilea pixka bat gehiago harrotu nukeen, eskolako gonapean kulero zuri txikiak erakutsi, bazter ilunetan ibili eta nire izate guztia haserreaz edertu, denak txorarazteko nahiaz, baina ordurako ama bezalakoxea nintzen, albo batera egiten nuen, gainerakoek nire tokia hartzen zutela ikusten nuen, lo eta zahartu baizik ez nuen egiten, urtaroen joanarekin desagertu nintzen, kontinenteen jitoarekin eta izarren mugimenduarekin, espazioaren konkistarekin eta hauts bihurtzearekin, jantzi eta botatzeko milaka gauza abiaraztearekin, eta jaio behar duten haur horiekin guztiekin zera honek...
‎...egiteko, bizpahiru orrazialdi eta soineko berri bat eskolara berriz hasteko, eta pentsatzen hasiz gero, ez dut garai hura gogoan, garai zahar eder hura, esne kaxak eta txingo jolasak, eta lehengusu lehengusinek, azpiko galtzak eranzten zituzten atzeko patioaren gibelean barrez, beren buruak neska eta mutil ikusirik, neska ttikia nintzen garai hura, ekaitz zatitxo bat zerumugan, ia ez naiz oroitzen baina ordurako orrazkera desegiteko moduko panpina nintzen, nabarmentzen ari zen gauza hura hatzez seinalatzen hasiak ziren batzuk eta besteak, eskuak ahoan, hatza sudurrean, belaun urratuko odol orban biribila galtzerdi zurietan, eta ordurako ez ninduten ni seinalatzen, nire pertsona hautsez zikintzen zuen ezereza baizik, ezerez hautsa espazio osoa betetzera heltzen zena, bizitzaren hastapeneko espazi...
‎Atoian eraman zieten kilometro batzuetan, eta erdialdeko herrixka batean gelditu ziren, gela libreren bat aurkitzeko itxaropenez. Baina ordurako kaleak mukuru zeuden era guztietako ibilgailuz; airean, balazta berotuen oihartzun kirrinkariak; ibai aurreko zabalguneak ijitoen kanpaleku bat ematen zuen: gizon nekatuak lurrean lotan; beste batzuk belardian, beren buruak txukuntzen; emakume gazte batek ispilutxo bat zintzilikatu zuen zuhaitz baten enborrean eta makillatzen ziharduen, zutik; beste bat orrazten ari zen; hirugarren bat, iturrian pixoihalak garbitzen.
Baina ordurako agureak berreskuratua zuen erabateko axolagabe airea.
‎Kanpora irten eta zalantzan gelditu zen. Komunitatea lau ahizpak osatzen zuten, haietako bi Paray le Monialeko komentura joanak ziren, gogo jardunetara, eta ezin izan ziren itzuli oraindik?, eta bizikleta bat zeukaten; baina ordura arte lekaimeetako bakar bat ere ez zen ausartu erabiltzera, herritarren artean eskandalua emateko beldurrez; Marie des Chérubins ahizpak berak hala esaten zuen:
‎– Baina orduan, galdetu zuen Jean Mariek apur batean isilik egon ostean, ahalegin ikaragarria eginez pentsamenduak ez zekizkion alderrai hasi?, baina orduan, zer gertatu zaie nire lagunei?
‎–Baina orduan, galdetu zuen Jean Mariek apur batean isilik egon ostean, ahalegin ikaragarria eginez pentsamenduak ez zekizkion alderrai hasi?, baina orduan, zer gertatu zaie nire lagunei?
‎Eta karameluak eskatuko banizkie?". Pixkanaka hurbiltzen ari zitzaien; erabakita zeukan bizkarrean kolpetxo bat eman eta karameluak eskatuko zizkiela, izan ere, oso neskato ausarta zen Rose txikia; baina orduan, bat batean altxa eta zutik geratu ziren biak, dardarka. Bai, jaun hura eta andre hura dardarka zeuden, bera, eskolako gereziondoaren gainean, ahoa gereziz beteta, maistraren ahots haserrea en  tzuten zuenean bezala:
‎Berriz ere mundu desberdin baten inpresioa itzuli zitzaion indar betean; mundu ezezagun bat berarentzat, non jendea, mirariz, desinteresatu eta kasto bilakatuko baitzen, ideal nobleenaz beterik. Baina ordurako, landareen, piztien eta gizakien bizi senaren forma bat den mimetismoa esanarazten ari zitzaion:
‎Alde batetik, hornikuntzaren arazoa zegoen; bestetik, ezin zen ahaztu –zioen Tolosak– iheslari gaixo haiek, bidaian leher eginda, izurririk lazgarrienen harrapakin izatekoak zirela. Orobat –prentsaren bidez hitz erdika, eta hiritarren ahotik ageri samarrean, basakiago– arrenka eskatzen zitzaien, egunero, alde egiteko lehenbailehen; baina ordura arte egoerak ez zuen horretarako aukerarik eman.
‎ihesari eman zion karaka eroan. Baina ordurako katua, belarretara jauzi eginik, geldi geldi zegoen, zain. Begi biribil urrekarek dirdira egiten zuten ilunetan.
‎Apaizak berriro ekin zion letaniari, baina ordu arte ez bezalako debozio larri batez:
‎Baina hark gero nere andrelaguna ikusi du, eta" binakako antza" ezinezkoa dela iritzirik seguru asko, ondorioa atera du nere antza daukana ni neu naizela. Eta gero" ba al liteke?"," zer egiten duk hik hemen?" eta abar jakinekoak, zeinak orain baitira jakinekoak, baina orduan, topatzea gertatzen den unean, abar horiek harrimen gaineztu baten umeak baitira.
2023
‎Irekitzen eta ixten batzuetan, baina ez zioten harrezkero min egiten. Baina orduan, eskuek utzi egiten zutenean, ikusi egiten zituen. Gizon bat izan zen lehena, zulo beltz bana zuen buruaren bi aldeetan, belarriak egon behar zuten guneetan, eta intzirika ari zen, trukesez ari baitzitzaizkion bizkarreko haragia erauzten.
‎Aldean zituzten kirol poltsetatik fusilak eta pistolak atera eta terroristak bilduta zeuden tabernara joan gaituk zuzenean. Eta gu ikustean, taberna atarian zegoan bezero batek abisua eman ziek barruan zeudenei ihes egiteko, baina ordurako han gintuan eta tiroka hasi gaituk. Gutxienez hiru terrorista hil eta beste zenbait zauritu ditiagu taberna malapartatu horretan.
‎Bestela, bakailoa ez ezik, txitxarro bat ere ez genian salduko. Baina ordurako berandu zuan. Hire erruz oso bezero gutxi etortzen zituan jatetxera.
‎Eta maindirepeko epelean, ama hilaren oroitzapen izoztua apurka apurka urtzen zitzaidala, neure burua adi  tzen nian esanez zenbat denbora igaro da Garbiñe arrotz haragiaren beroa larruazalean azkenekoz sentitu huenetik?, zenbat denbora hire grinak asetu gabe, eta orain, hau dun marka, emakumea, hire adinean maitasuna egiten berrikasi behar. Baina ordurako ohaide arrotzaren ahoa nire bularretan zebilean alderrai. Larrua larru kontra, gure arnasotsa baizik ez nian aditzen logelako ilunpean.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
baina 55 (0,36)
Baina 38 (0,25)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia