2000
|
|
Nik pozik egin diot irribarre, eta pozik egingo nioke beste aitorpen andana bat (esango nuke, zor ere, zor diodala; baina beharbada nire egoera azaltzeko aukera hain hurbil ikusteak beldurtu egin nau; beharbada ezkondua naizela jakiteak niregandik uxatu egin dezake; ez dakit),
|
baina
ordurako nahikoa genuela pentsatu, eta, hizpidea epaiketara lerratu aurretik, Adela eta Estheren turismo sexualarena kontatu diot, gain gainetik, Luisekin izan dituzten egonaldiak jardunaldiak aipatu gabe. Gero, ordea, luze hitz egin dugu atzoko ezusteko epaiketa saioaz, eta lekuko sorpresarekin batera, Adelak sortu zuen ezinegona eta zalantza giroa aipatu dugu.
|
|
Beste zenbait gauza ere entzun ahal izan dut(" Hala eta guztiz ere, Dan potroetatik harrapatua daukat", Adelari, esate baterako),
|
baina
ordurako furgonetaren tirriki tarraka erdi lo nindoan eta ez dakit zinez edo ametsetan entzun dudan.
|
2001
|
|
Barau luze hori probetxugarri izan zitzaigun noski bekatu bideetan behera amil ez gintezen,
|
baina
ordurako grina erraietaraino sartua geneukan zenbaitek, nik behintzat bai, eta ez nintzen inondik ere sendatu. Hobeki esan, are makurtuago eta isuriago irten nintzen joera zaharrera.
|
2002
|
|
Zu zure lagunekin zinela, gure hizkuntzaz ardura hartu behar omen duen telebistaren albistegia ETAk egun batzuk lehenago zauritu zuen Madina gaztearen alde Bilbon egindako manifestazioaren berriak ireki zuen. Ondoren jakin genuen Saloun andre baten gorpua aurkitu zutela plastikozko zaku batean sartua (gero jakin genuen ume baten gorpua zela kazetari baten ikuspuntutik ez da gauza bera,
|
baina
ordu hartan oraingoz andreaz hitz egiten zen), barrideak hango etxe batean sumatzen zen urrinaz kexu agertu ondoren. Kale borroka dela eta, aurreko egunean hiru autobus erre zituen norbaitek.
|
|
Gaiak aukera ditzakegu, baina beti utziko ditugu tintontzian azaldurikoak baino garrantzitsuagoak diren beste batzuk; denbora lukainka legez ebaki dezakegu, aldi jakin bat bakantzeko eta liburuen izozkailuan hormatzeko helburuarekin, modu arbitrarioan beti ere; goraipatzen saiatu garen lan eta egile askotaz, ziurrenik, ez da inor gogoratuko hirurogei urte barru (tamalez, laidogarria izango da hori izkiriatzaile askorentzat: 60ko hamarkadara arte, euskaraz ia edozer idatzi, eta idatzitakoa erosketa zerrenda izanda ere, Euskal Literaturaren Historian sartuko zen zuzenean,
|
baina
orduz geroztiko idazle kopuruaren handitzeak garestitu egingo du, nahitaez, sarrera, eta, inguruko literatura gehienetan bezala, literaturaren historialariek aukeratu egin dute). Â Historiak aurrera darrai; aurrera eta baita atzera ere, irakurle eta belaunaldi berriek iraganaren interpretazio ezberdinak eskaintzen jarraituko dute eta.
|
2003
|
|
Nekazari edo jabe txikiei egindako maileguetan interesak kobratzea oso bekatu larritzat jotzen da (ez badira damutzen eta aldatzen, komunioa ukatu behar zaie; are gehiago, esango du Zabalak: ez lirateke lur santuan ehortzi behar);
|
baina
ordurako oso ondo ulertzen zen enpresa handiek %6ko interesa kobratzea:
|
2005
|
|
Bigarren kutxa zabaltzera nindoan une berean, pausoak entzun nituen, etxeorderantz. Eskailburura itzuli nintzen presaka,
|
baina
ordurako hantxe zegoen Marro, atean:
|
|
Nire albotik pasatzean, atzeko eserlekuan Adelaren irudia ikusi ote nuen iruditu zitzaidan; bizkor igaro ziren, baina ziur nengoen ezagutua nuela; ez neukan Adelaren aurpegia ikusi beharrik, bera zela jakiteko, ez halaber haren gorputz osoa, ezen haren irudia hain neukan barruan zizelkaturik, non aski baitzitzaidan zati bat ikustea, hartan bera osorik ikusteko. Ziur nengoen ikusi nuela; autoa gelditu, eta burua jiratu nuen,
|
baina
ordurako bihurgunean galdua zen motorra.
|
|
Ni buru barruan aitzakiaren baten bila ari nintzen,
|
baina
ordurako Idoia eta Adela bata besteari agur esaten ari ziren, hurrengo larunbateko hitzordua elkarri gogoraraziz. Adela joatean, peto peto begiratu zidan Idoiak.
|
2006
|
|
Ez dut kointzidentzietan sinesten: eraikin hori ikusi banuen nire amets hartan?
|
baina
ordurako ez nekien ametsa zen ala ez, ikusi nuelako izan zen, ez irudikatu nuelako.
|
|
guztiak uxatuta, autora itzuli ginen. Ez nuen lorik egin nahi,
|
baina
ordu asko generamatzan bidean. Errendituta gelditu nintzen halako batean.
|
2007
|
|
Kleenex bat eskaini zion Lisak,
|
baina
ordurako jada lagunak jertsearen mahuka muturretik pasea zuen:
|
2008
|
|
Etxean nago orain,
|
baina
ordu erdi barru zure bulegoaren kanpoaldean egongo naiz. Hogeita hamar minutu dituzu, beraz, norabait alde egin nahi baduzu.
|
|
" neri begira ortik daduzkat/ alperrikako bi begi;/ ik ez nauk noski ni ikusiko,/ baña nik ikuste aut i". Jabetu nintzen, beraz, eragozpen tekniko haundiak zeudela nork bere burua ezagutzeko,
|
baina
ordurako ez zidan batere inporta, zeren arras galdua bainuen neure burua ezagutzeko interesa, bai ispiluan eta bai ispilutik kanpora.
|
2009
|
|
Engainatu egiten zuen Nadinek. Beti engainatu zuen, eta Dariok bazekien,
|
baina
ordura arte nolabaiteko diskrezioa, nolabaiteko dezentzia gordez engainatu zuen. Oso era desberdinean izaten zaio desleial emakume bat gizon bati oraindik axola zaionean edo gizonak bera abandonatzea berdin zaionean.
|
|
Saiatu zen kalkulatzen zenbatean atera zitzaion mediku hura. Yate bat baino garestiago, odol garbiez beteriko zalditegi bat baino garestiago, emakume harem bat baino garestiago;
|
baina
ordura arte, beti ondoan izan zuen behintzat. Gau eta egun, hantxe egoten zen Dario, ilunpeak, hotza, larritasunaren ezereza iragartzen zituen lehenengo itzala haren ariman zabaltzen hasi orduko.
|
|
Tximist eta trumoi, haize zakar eta babazuza, sekulako ekaitza lehertu zen bat batean,
|
baina
ordurako artzainak eta ardiek aterpea hartua zuten kobazuloan.
|
2010
|
|
Erabatekoa zen Aznarren Gobernuaren eta PPren herra; Auzitegi Konstituzionalera ere jo zuten, Estatutu Berriaren legea Legebiltzarrean eztabaida ez zedin. Auzitegi Konstituzionalak ez zien arrazoirik eman; kontrako sententzia 2004ko apirilaren 27an iritsi zen,
|
baina
ordurako Aznar jada ez zegoen Moncloan.
|
2011
|
|
Nahiz eta arratsalde iluna izan, Annaren eta Franen gordelekutik, zuhaitz baten atzetik, begiz jo zitezkeen bisitarien aurpegiak. Badaezpada, Jirà Sdovodaren erretratu bat zeramaten, DKk Internetetik ateratakoa,
|
baina
ordura arte hilarriaren ondoan geratutakoek ez zeukaten epailearen inongo antzik.
|
|
Gaizki egin nuen harekin ezkontzea. Hogei urte geneuzkan biok ere,
|
baina
ordurako hark bazekien bere berri. Bazekien zer zuretako ezpala zen.
|
|
Tiroka hasteko zain zegoela ematen zuen Katxasek, amorratzen, talka baten premia sukartutik xurgatuko balu bezala den dena kausari emateko energia. Badakit trantze latz bati aurre egiteko adorea bilatzen zuela kantuarekin,
|
baina
ordutik askotan pasatu zait burutik ez zuela enfrentamendua konjuratu nahi, bilatu baizik.
|
|
Kamioiak ezkutuan zeuden eta gero eta zauritu gehiago zeuden. Arratsaldeko seiak ziren eta zelatariek abisatu ziguten jende gehiago ekartzen ari zirela,
|
baina
ordurako ez nuen beldurrik, artilleriak eta hegazkinek ezin baitzieten ezer egin. Goiko aldera baino ez zezaketen tiro egin, zaurituak zeuden lekura.
|
|
Bidetik jaisten ari nintzela, bihurgune batean bi soldadurekin egin nuen topo aurrez aurre. Ia bihotzekoak eman zidan,
|
baina
ordua galdetu zidaten eta berehala konturatu nintzen ez zirela arriskutsuak; Oiartzundik zetozen nonbait ere. Oso leku txarra izan arren, ziztu bizian hasi nintzen jaisten Arditurrirantz, eta ezker aldera joanda Aritxulegiko errepidera atera nintzen, Portuberri baserriaren azpira.
|
|
Pozik zegoen gizonak eraman genituelako. Karga ederra arindu geniola esan zigun; eta nik esan nion ilobari egin behar ziola errieta,
|
baina
ordurako berdin zen, dena pasea zen.
|
2012
|
|
Beste bost joan etorri egin zituen askan nahiko ur zegoela iritzi arte. Galok ezin zuen saihestu zeharka begiratzea; liluragarriak begitandu zitzaizkion Margaritaren masail, berez zuri
|
baina
ordurako, gorrituak eta lepoan, egiten ari zen ahaleginaren ondorioz?
|
2018
|
|
Guk uste baino kontrolatuago geunden, horretaz gerora konturatu naiz. Askatasunez ari ginela uste genuen,
|
baina
ordurako gure urratsak gertutik segitzen zituzten, eta gure arteko liskarrak pizten eta areagotzen ere aritu ziren.
|
|
Gainera sukaldean besteren bat ere badago... Gogoratzen du oso txikitan zerbitzariak zeuzkan taberna edo jatetxeren batera joan izana noiz edo noiz,
|
baina
orduz geroztik filmetan besterik ez du horrelakorik ikusi.
|
2019
|
|
Agureak baiezko keinua egin, eta beste mahai batera joan zen. Urkok zerbitzariari begiratu zion, beste kafe bat eskatzeko intentzioarekin,
|
baina
ordurako prestatzen ari zitzaion.
|
|
Eta Manexek, batez ere Manexek, bere naufrago begiekin, betazalak ohi baino azkarrago kliskatuz. Ordura arte irudipena izan nuen Aurore enigmatiko samarra zela,
|
baina
ordutik aurrera batik bat arrunta iritzi nion. Arrunkeria iruditu zitzaidan herrikide italiarrek eragindako izugarrikeria, zeharka, bai, nola edo hala, bai?
|
|
Pertsona bat ipintzen dute tantaka ari den iturri baten azpian; aldian behin, tak!, tarte erregularretan, tak!, tanta bat erortzen da, tak! Tontakeria ematen du, tortura eskasa,
|
baina
ordu batzuk igarotakoan, ur tantak tona bateko harritzar baten pisua du torturatuarentzat. Errepikapena da torturaren gakoa.
|
|
Imanol Tapia itzultzaileak Izurria deitu zion nobelari, eta ez Izurritea. Erabaki zuzena nire ustean,
|
baina
ordutik hona egin zaizkion aipamen askotan, Izurritea deitu zaio liburuari. Arazo zahar baten ilustrazio egokia da:
|
2020
|
|
" Orain badakit mutila, behintzat, ondo dagoela, esku honetan", lasaitu ederra hartu zuen Manuelak. " Emakume honen begiradak beste bat dakarkit gogora,
|
baina
ordutik hona denbora asko igaro da". Zeharka begiratzen zion Manuelak etxeko andereari.
|
|
Zoritxarrez, gure aita oso gazterik hil zen. 53 urterekin, 1963ko Azaroaren 23an, nik 20 urte nituela,
|
baina
ordurako Athleticek, bere betiko taldeak, semea fitxatuta zuen. Gutxienez, poz horrekin joan zen gizarajoa!
|
|
Orduan, hamahiru urte zaharragoa zen bere anaia Enekok berehala erreakzionatu zuen eta tira-bira latza izan zuen Sevilla taldeko atzelariarekin. Uste dut, partidu hartan, epaileak Eneko Arieta egotzi egin zuela,
|
baina
ordurako bi gol sartuta zegoen eta 1 irabazi genuen. Nolanahi ere, argi utzi nahi nuke, bai gure aurrelaria zein Sevillako atzelaria, gogorrak eta kementsuak zirela, baina beti asmo txarrik gabekoak.
|
2021
|
|
Gero, begien bistatik galdu, eta berriz topatu ginenerako, ez zuen Robert Donaten antzik, Balzacena baizik. Ostera ere elkartu ginenean, eskoziar alkandora horiek janzten zituen beti,
|
baina
ordurako, haren soinean, espedizio polar baterako jantziak ematen zuten; bizarra zuen, eta artilezko kapela maiztua buruan; eta harengan denak pentsarazten zuen laster batean Ipar Polora abiatu beharrean zegoela. Beti beroak egonda ere, maiz janzten baita elurrez, izotzez eta hartz zuriz inguratuta balego bezala; edo, alderantziz, Brasilgo kafe landatzaile baten gisa; baina beti janzten da gainerako jendea ez bezala.
|
|
Kalean pertsonen aurpegiek jada ez zidaten ezer interesgarririk iradokitzen. Batek begitxindorra zuen, besteak atzeraka jarrita zeraman sonbreirua, hurrenak lepokoa zuen alkandoraren ordez,
|
baina
ordurako bost axola zidan. Asper asper eginda nengoen gauzei eta jendeari begiratzeaz eta buruz deskribatzeaz.
|
|
Benantzio ez zen oso handia,
|
baina
ordu arte Nantxok ez zuen inoiz pentsatu bazituela aski garaiera eta gorputz, bere burua defendatzen hasteko bezainbat. Baina orduan ere ez zuen egin, eta lurrera erori zenean, amari begiratu zion, begira begira.
|
|
Doluminak iristen zitzaizkidan munduko leku guztietatik, nire koinataren heriotzagatik atsekabea erakutsiz. Jendea ohituta zegoen #Kraken hashtaga erabiltzen niregana jotzeko, ni hogeita lau orduko zerbitzu publiko irekia banintz bezala,
|
baina
ordurako ez zidaten esaten moldakaitz hutsa nintzela, nahiz eta tematsu segitzen zuten esaten lehenbailehen atxilotu behar genuela Tasio, beste inor hil baino lehen.
|
|
–Blanca... horretarako... . Geldiarazten saiatu zen,
|
baina
ordurako emakumea idazmahaiaren aurrean zeukan, aulkian jarrita.
|
|
Eta ez zeuen buruak engainatu Pancorbok isil eta txepel itxura duelako. Dirudiena baino askoz distira handiagokoa duzue,
|
baina
ordu asko eman behar zenituzkete haren ondoan segimenduak egiten, bere barnea erakuts diezazuen. Zera besterik ez nuen esan nahi. Estibalitzi ari zitzaion?, hogei urte daramatzadala bulegorik zapaldu gabe.
|
|
Kaleko farolen laranja eta terrazako argi bakan horiek. Festara iritsi berri nintzela, Xabi ahalik eta beranduena bertaratu zedila nahi nuen,
|
baina
ordurako irrika hura haize kolpean desagertu zen. Haren bularraldea, haren besoa nire sorbaldaren gainean, haren beroa, haren babesa, haren beharrak asaldatu nau.
|
|
⣠Oi, oi! Uste dut tankera hartu diodala gauzeari, zure" euskalmania" ezagututa...
|
baina
orduan, ea ea: zer esan nahi zenuke?
|
|
Igande goiz hartan, gogoratzeko gai zenetik igande guztietan egiten zuten bezala sartu ziren tabernan, baina igande hartan Davidek Lito ikusi zuen aitarekin eta gal  tza motzekin eta alkandora beltz batekin jantzita zegoen emakume batekin; mahai batean eserita zeuden hirurak, eta emakumea ama izango zuela pentsatu zuen Davidek. Seguru asko beste igandeetan ere han izango ziren,
|
baina
ordura arte ez zen konturatu. Normalean, gertatu zirenak gertatu ez balira, ez zien arretarik jarriko, eta oharkabean pasatuko zitzaizkion ordura arte bezala.
|
|
Egun hartan ginekologoak jai zian, baina hango erizain bati argi mintzatu eta beste analisi bat egitea aholkatu zidaan. Erizain adintsu batek hartu nindian, eta neure kasa analisiak egiten dirua alferrik galdu gabe, zuzenean hara jo behar izan nuela esan zidaan,
|
baina
ordurako berandu izan. Gero, haurra aipatu gabe, eta begietara begiratuta, nituen aukerak aipatu zizkidaan.
|
|
–Mila esker, esan nuen,
|
baina
ordurako autoa sirena zegoen tokirantz abiatua zen.
|
|
Gero, hura gehiago mastekatzerik ez zegoenean, zorura bota eta handik gertu esertzen nintzen. Aurrena, inurririk ausartenak inguratzen ziren, artean txikleari gelditu bide zitzaion usain gozoak erakarrita; hurrena, lehendabizikoak ezinean ikusirik, beste mordoxka bat iristen zen; eta hurrenago, hura garraiatzeko aski ez zirenez, pila iristen zen; handik eta hemendik, denak tiraka aritzen ziren, ahaleginak eta bost egiten zituzten,
|
baina
ordurako beranduegi zen, zeren asko eta asko txikleari itsatsiak geratzen baitziren, zeren ezin izaten baitzuten goma lirdingatsu hartatik bereizi...
|
2022
|
|
...tuak izatea, alegia, ez nuen inoiz jakin gizonak mugaraino eramaten, ez nuen jakin gizonak lanetik etxerako bide zuzenetik ateratzen, esan nahi dut nerabe izanagatik ere ez nintzela behar bezain nerabe, ez nuen maila ematen, ilea pixka bat gehiago harrotu nukeen, eskolako gonapean kulero zuri txikiak erakutsi, bazter ilunetan ibili eta nire izate guztia haserreaz edertu, denak txorarazteko nahiaz,
|
baina
ordurako ama bezalakoxea nintzen, albo batera egiten nuen, gainerakoek nire tokia hartzen zutela ikusten nuen, lo eta zahartu baizik ez nuen egiten, urtaroen joanarekin desagertu nintzen, kontinenteen jitoarekin eta izarren mugimenduarekin, espazioaren konkistarekin eta hauts bihurtzearekin, jantzi eta botatzeko milaka gauza abiaraztearekin, eta jaio behar duten haur horiekin guztiekin zera honek...
|
|
...egiteko, bizpahiru orrazialdi eta soineko berri bat eskolara berriz hasteko, eta pentsatzen hasiz gero, ez dut garai hura gogoan, garai zahar eder hura, esne kaxak eta txingo jolasak, eta lehengusu lehengusinek, azpiko galtzak eranzten zituzten atzeko patioaren gibelean barrez, beren buruak neska eta mutil ikusirik, neska ttikia nintzen garai hura, ekaitz zatitxo bat zerumugan, ia ez naiz oroitzen
|
baina
ordurako orrazkera desegiteko moduko panpina nintzen, nabarmentzen ari zen gauza hura hatzez seinalatzen hasiak ziren batzuk eta besteak, eskuak ahoan, hatza sudurrean, belaun urratuko odol orban biribila galtzerdi zurietan, eta ordurako ez ninduten ni seinalatzen, nire pertsona hautsez zikintzen zuen ezereza baizik, ezerez hautsa espazio osoa betetzera heltzen zena, bizitzaren hastapeneko espazi...
|
|
Kanpora irten eta zalantzan gelditu zen. Komunitatea lau ahizpak osatzen zuten, haietako bi Paray le Monialeko komentura joanak ziren, gogo jardunetara, eta ezin izan ziren itzuli oraindik?, eta bizikleta bat zeukaten;
|
baina
ordura arte lekaimeetako bakar bat ere ez zen ausartu erabiltzera, herritarren artean eskandalua emateko beldurrez; Marie des Chérubins ahizpak berak hala esaten zuen:
|
|
–Baina orduan, galdetu zuen Jean Mariek apur batean isilik egon ostean, ahalegin ikaragarria eginez pentsamenduak ez zekizkion alderrai hasi?,
|
baina
orduan, zer gertatu zaie nire lagunei?
|
|
Eta karameluak eskatuko banizkie?". Pixkanaka hurbiltzen ari zitzaien; erabakita zeukan bizkarrean kolpetxo bat eman eta karameluak eskatuko zizkiela, izan ere, oso neskato ausarta zen Rose txikia;
|
baina
orduan, bat batean altxa eta zutik geratu ziren biak, dardarka. Bai, jaun hura eta andre hura dardarka zeuden, bera, eskolako gereziondoaren gainean, ahoa gereziz beteta, maistraren ahots haserrea en  tzuten zuenean bezala:
|
|
Alde batetik, hornikuntzaren arazoa zegoen; bestetik, ezin zen ahaztu âzioen Tolosakâ iheslari gaixo haiek, bidaian leher eginda, izurririk lazgarrienen harrapakin izatekoak zirela. Orobat âprentsaren bidez hitz erdika, eta hiritarren ahotik ageri samarrean, basakiagoâ arrenka eskatzen zitzaien, egunero, alde egiteko lehenbailehen;
|
baina
ordura arte egoerak ez zuen horretarako aukerarik eman.
|
|
Apaizak berriro ekin zion letaniari,
|
baina
ordu arte ez bezalako debozio larri batez:
|
|
Baina hark gero nere andrelaguna ikusi du, eta" binakako antza" ezinezkoa dela iritzirik seguru asko, ondorioa atera du nere antza daukana ni neu naizela. Eta gero" ba al liteke?"," zer egiten duk hik hemen?" eta abar jakinekoak, zeinak orain baitira jakinekoak,
|
baina
orduan, topatzea gertatzen den unean, abar horiek harrimen gaineztu baten umeak baitira.
|
2023
|
|
Aldean zituzten kirol poltsetatik fusilak eta pistolak atera eta terroristak bilduta zeuden tabernara joan gaituk zuzenean. Eta gu ikustean, taberna atarian zegoan bezero batek abisua eman ziek barruan zeudenei ihes egiteko,
|
baina
ordurako han gintuan eta tiroka hasi gaituk. Gutxienez hiru terrorista hil eta beste zenbait zauritu ditiagu taberna malapartatu horretan.
|