Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 1.717

2000
‎Euskal Autonomia Erkidegoan bi hizkuntzak ofizial izanik, euskalduna euskaraz epaitzeko eragozpenak badira, zer ez da gertatuko Europako Kontseiluak prestaturiko Eurogutuna onartzerik nahi ez zuen Frantziapean dagoen Euskal Herrian? Orain Frantziak Eurogutunari sinadura eman nahi omen dio, baina bere Konstituzioaren 2 artikulua aldatu gabe. Beraz, era horretara, epaitegien aurrean Frantziako gainerako hizkuntzek legez ez lukete inolako eskubiderik.
‎Argi ikus daiteke, gaur egungo agintariak, garai batean erresumari saldukeria egin zioten Beaumontarren jokabide beraren jarraitzaile direla eta ez nafar erresumari hain leial jarraitu zion Agramont taldearena. Baina bere herriaren alde gizontasunez begiak itzarririk adi egon nahi dutenei, Arturo Campionen Navarra en su vida histórica (1929) eta El Genio de Navarra (1936) deritzen liburuen berrirakurketa komeni zaie. Gainera, gogoan izan Campion zenak Lingua Navarrorum eredugarri hura har eta, ikasi ez ezik, euskaraz idazteari ere eman ziola.
‎Gau osoa eman zuen eztarriko lakarra kendu nahian, koj koj koj moduko zaratatxoekin. Eztarria findu nahi izan zuen bost arrautzaren zuringoak janez, baina bere aurpegian izua gailentzen hasi zen gero eta nabariago, ikusten baitzuen dena alferrik zela, ez zitzaiola kanturik irtengo eguneko hain une garrantzitsuan.
‎Mesedez, Eider aurkitu nahi dut. Badakit hilda dagoela, kauenzotz, baina bere azken irudia aurkitu nahi dut Irlandan, falta zaidan irudi bakarra. Hitz goxo bat nahi dut bere egunerokotik, azken agur maitagarri lez uler dezakedan zerbait.
‎Gauaren iluntasunean esnatu zen, izerditan. Beharbada oihu txikiren bat ere egin zuen, baina bere logelako inor ez zen konturatu. Hori zirudien behintzat, zurrungen orfeoiak ez baitzuen kontrakorik adierazten.
‎Etxe aurrean eserita zegoen agure batek, urrunetik agertzen ikusi nauenean, etxe barrura sartu eta berriz korrika eta estropezuka irten da kalera, eskuan tez betetako katilua zuela. Ez nuen tearen gogo handirik, baina berarekin geratu naiz ordu erditxo batez, kontu kontari eta pastak janez.
‎Azkarregi gertatu zen eta egia esateko ez dut Eiderren portaera gogoratzen. Momentuak, usainak, berbak eta antzekoak ondo; azken agurraz ere ondo akordatzen naiz, baina bere jarrera... horrela, orokorrean, ez dakit zelakoa izan zen.
‎Ai, gure aitak jakin izan balu, Senekak erranaren bidetik, ezen ez dela gizonik ahaltsuena bertze guztiak bere menerat dituena, baina bere burua duena...!
‎Eta Elbirarekin inozentziaren ertzetik bizi izan nituèn amoriozko mementu gogoangarri haiek ere, gohaingarri egin zitzaizkidan bat batean, haragikeriazko bekatu zital. Zeren eta berriro etorri baitzitzaizkidan bururat, ez ordea handik alde egiteko, baina bertan errotzeko, aita Bartolomeren hitzak, egun batzuk lehenago aintzakotzat hartu ez nituenak: " Neskatoak eta emaztekiak bekatu iturri dira, Ama Birjina izan ezik... eta Ama Birjinaren pareko emazteki guti batzuk izan ezik, nola baita zure ama.
‎hartarakotz, orri pila bat zuen, guztiak ere letra tipiz beteak eta datuz eta oharrez josiak, eta bere ametsa zen ezen liburu hura, noizbait, han Frantzian argitaratuko ziotela eta musde Pierre Gassendi zenari eskainiko ziola —zeren hiruzpalu urte lehenago hil baitzen filosofo ezaguna, osabak Collège de France n irakasle izan zuena— eta hargatik famatuko zutela. Baina bere mementuan mintzatuko natzaizu luzeago osabaren eta Pierre Gassendiren arteko harremanez, eta lot nakion arestian utzi hariari.
‎...rtekoa, zeren, Frantziako errege Luis XIV.aren eta Espainiako infanta Maria Teresaren arteko ezkontzan, zeinak, dakizun bezala, bi ekitaldi izan baitzituen, lehena —ezkontza ofiziala— Hondarribian, eta bigarrena Donibane Lohizuneko elizan, sei egun geroago, 1660ko ekainaren 9an, aitak Villagrandeko dukearekin egoiteko parada izan baitzuen berriro... eta ez etxerat esku hutsik itzultzeko, baina bere amets urrezkoen zorroan Espainiako armadarekin bete beharreko kanoi eta fusilen tratu ezin biribilagoa zekarrela.
‎Desterru hura, beraz, distantzian eta legoatan ez zen luzea ez neurtezina, baina nola amorante batzuei gorputzen urruntzerik tipienak arimen urruntze guztizkoa dakarkien, hala egiten zitzaien gure odoleko gizon emazteki haiei eskumenean zirudiena eskuragaitz, desterrua kasik jasanezin egin arteraino. ...atzeko eta estatu hartarat ohitzeko, on zuketen bakezko eta soseguzko giroa; ordea, bai Lapurdin, bai Nafarroa Beherean, eta bai Zuberoan ere, noiznahi den pizten ziren katoliko eta protestanten arteko aharrak eta liskarrak —hala nola Charles de Luxe eta Belzunzeko jaunaren artekoak—, etxegoiendarrak saihesterat eta ekiditerat entseiatzen zirenak, eta ekidin ere zituztenak nola edo hala, baina beren baitarik eta beren gorputz arimetarik baztertu ezinik, aldi berean, arrisku eta peril sentsazio hura, deserosoa eta gozagaitza, aitzina eginikako urrats bakoitza edonoiz gibelat bihur zekiekeen beldur, alde bietarat osin bana zuèn bide meharretik ibiltzerat kondenaturik baleude bezala, egun batean bai eta hurrengoan ere bai.
‎" Kontuz, gizona —erraiten ziotean lagunek—, zeren iragan baitziren burdinaren mementurik onenak". Baina berak ihardesten ziean: " Bai, burdinaren mementurik onenak joan zituan, baina eneak etortzeko dituk oraino".
‎Nik, ordea, mozorroa edeki eta kendu dut, eta puntu hori bertzerik ez dut buruan. Eta, zorabiaturik eta unaturik naukan formen mundutik ihesi, amesten dut, beldur orotarik harat, puntu hori, zeinak formarik ez duen baina bere baitarat forma guztiak biltzen dituen, pentsatu gabe pentsu guztiak dituen, eta, nola geldi dagoen eta gelditasunean datzan, atsedena baizik arnasten ez duen, atsedena eta bakea.
‎Joanen gara Alpujarre tarat". Baina bera tematu zitzaidaan orduan: " Ezta pentsatu ere.
‎Eskuzabalagoa izan balitz, samurrago jokatuko genuen beharbada. Baina bere izaera zekenari uko egitea ezin eskatua zen Ximurrari, patrika gainerako lagun guztiek batean baino beroago izan arren. Ezkondu eta hamalau urtetara, izeba Milagrosen etxe zaharrean bizi zen beti, familia guztiarekin, eta udako oporrak kanpinetan egiten zituen.
‎—Hain juxtu ere. Izebarekin almandrongilak egin zitzakeela ihardetsi omen zioan Ripodasi, baina beretik ez zuela begi gorririk ikusiko. Ez zian inoiz uste izanen Ripodasen erantzuna, atsoaren gorpua desagertarazi beharrean, ibaira botatzea izanen zenik.
‎Hamaikak eta bortz, zigarro bat dagoeneko pipatua eta Ana agertu gabe, sartzera deliberatu nintzen. Gure aitari" camparyak" prestatzen zizkion zerbitzari bera zen barraren jabe, zimurrago, makurrago eta pultsuz herrariago, baina bera. Begiak nigan pausatu ahala ezagutu ninduen:
2001
‎Gaztea bezain harroputza zen ustezko aktore hura. Rey abizenak ez zion koroaren pribilejiorik ematen baina berak demokraziarik gabeko tronua zeraman ipurdi azpian.
‎Baina guztiekin beti igual iguala. Ni irrikitan egoten nintzen bere eskuak sentitzeko neure azalean, baina berak nahiago zuen begiratzea eta, amaieran, ipurdian musu bat ematea. Asko jota koska egitea.
‎Tasio bitartean lasaitasunari eusten saiatzen da, Ford Fiesta txikiak daraman abiadurak kezkatuko ez balu bezala, txistuka. Baina bere belarrietan gurpilen kexu hotsa baino ez du aditzen, bihurguneak ziztu bizian hartzean.
‎Edo ez, egin du Tasiok bere artean. Baina bere susmo eta gogoetak beretzat gorde ditu, ze berehala Arrillaga eta Fernando sartu dira, txistorra, txistorra, orro eginez.
‎Nik nuen parranda gogoarekin. Gari bakarrik geratzen zen baina berarekin ezin zen kontatu. Izugarrizko atxurra zuen eta ez zuen jada ondo asmatzen hitz egiterakoan.
‎Maite zaitut. Baina bere aita izan zitekeen. Edo lagun bat soilik.
‎A ze kaka, egin du berekiko. Baina bera ere pixka bat lasaitu da azkenerako, edo nekatu, eta kopetako izerdia xukatuz etxerako bidea hartu du. Aditu duena bere lekuan jartzen saiatuz.
‎Hire neska non zegok, Jon, galdetu nion. Baina berak irribarre egin zidan. Eta hire mutila, erantzun zidan isekati.
Baina bere eginbeharra izan behar zuen kontuan orain Mariak. Horretarako atera zen etxetik, beren beregi.
‎‘Aita, indultatu zutenetakoa izan zuan. Baina bere anaia zena hor dago.’
‎Isla bat agertu eta enbarkazioa hurbiltzean desagertuko da, gero beste uharte batzuk ikusiko dira. Itsasoak sendoa emango du eta lanbroa eta izango dira nagusi, baina bertako lainoa, ez haizeak darabilena, eta giro esnetsu eta bustitzaile horretan beste isla batzuk agertuko dira.
‎Lemazaina geratuko da zeure alboan apur batean, zutaz fidatuko ez balitz bezala. Baina berak ere alde eginen du, eta zeu geratuko zara hor bakarrik, mozkortuta, lemaren jabe, nahi zenuen bezala.
‎Batzuetan bai, bestetan ez zaizkit gustatzen bere ironiak, bere hitz joko zinikoak. Isilik geratu naiz, baina bera ere bai. Zeozer esan behar izan dut azkenerako:
Baina bere berbaera gaiari amaiera emateko agindua zen eta aittitte, kortan zeozer egin behar zuela esanda, balantzaka eta estropezu eginez irten zen ukuilurantz, sangria eta gero ardo gehiegi seguru asko.
‎Han goiznabarra da, baina ura iluna eta ikaragarria irudituko zaizu. hurbil uharte bat dago izotzik gabe, baina bertaraino salto egitean uharte hori mugitzen hasiko da.
2002
‎Agian bai. Baina berarekin joanez gero, hoberik ezean egiten dudala sentituko niken. Eta ez nagon seguru...
‎–Alex ezagutzen omen zuen –azaldu zien besteei– Duela pare bat hilabete agertu omen zen Astigarribian, eta ermitaren gaineko lan bat egin behar zuela esan omen zuen. Ermita itxita egon ohi zen, ematen duenez, baina berak gordetzen omen zuen giltzetako bat.
‎" Kontuz, hi. Izan ere, hi aurrera egiteko prest hengoke, baina bera, zer.... Ez ote haiz gazteluak airean eraikitzen ari?".
‎Eta atzera egin beharrean, aurrera egin zuen. Itsasoa baitzen, apika, ez berak uste zuen olagarro ankerra, baina berak bizitza osoan bilatu izan zuen amorante bakarra, dei egiten ari zitzaiona, berarekin bat egin zezan: bere arima bikiarekin, alegia.
‎Ezetz esan nion, ez zuela zertan alferrik nekatzen ibili. Baina berak baietz, egia handi bat esan nahi zidala, zalantzarik izan ez nezan. Ez zuela sekretu hura berarekin eraman nahi.
Baina berak bereari eusten zion, ez dut pasatuko eta ez dut pasatuko. Ez zuen pasatu.
2003
‎Baina orrialde jakin horietan beti ere. Romanek ez zekien zeintzuk ziren orrialdeak, baina bere entziklopedia osoa errebisatu zuen berak, goitik behera, eta ez zuen ezer ere aurkitu.
‎Matiasek esan nahi zion Matilderi trankil egoteko, berdin ziola, gustura erantzungo ziola Malcori. Eta hori guztia keinu batez esan nahi izan zion, baina bere keinu ondarea errepasatu eta ez zuen egokirik aurkitu. Hala ere, keinu bat egin zion Matilderi.
‎Esnatu zenean, egindako ametsaren hondakinak zituen Matiasek oraindik garunetik zintzilik. Jakin bazekien Malanda pentsioan zegoela, ohe batean, baina bere gorputzeko atalen bat –ukondo bat, esaterako– ametsean zuen oraindik. Eta ametsa berdea zen, alfonbra berde bat bezain berdea; ez belarra bezain berdea, edo basoak bezain berdea, edo hosto bat bezain berdea.
‎Matiasek aprobetxatu zuen orduan eta esan zion" Erakutsiko didazu?", eta gero esan zion" Gogoa daukat ikusteko", eta gero esan zion mundu guztiak aipatu ziola entziklopedia hura eta ikusgarria izan behar zuela, eta mesedez erakutsiko zion. Nemiak esan zion sentitzen zuela, ez zeukala berak entziklopedia, ez zuela erosi, eta bazekiela mundu guztiak erosi zuela, baina bera orduantxe ezkondu zela justo eta ez zuela erosi, ezin izan zuela, badakizu.
‎Ulpianorekin berarekin ikasi nuen nik. Baina berak baino hobeto harrapatzen nituen sugandilak. Sugandilak harrapatzen dira erlategietan jartzeko.
Baina bertatik bertara ikusten direnean, Sorollaren koadroak bonbak dira. Eta Iduseko Museoan zegoen hura ere bonba bat zen.
‎Iduseko Museoa egin zuen gero, eta beste eraikin batzuk, Idusen eta Europako hiri batzuetan, eta mugarriak izan ziren guztiak arkitektura modernoan, eta guztiek eman zuten zeresana. Baina bere obrarik nagusiena egin gabe zeukan oraindik: Iduseko kale oso bat egin nahi zuen arkitektoak goitik behera.
‎Arrastiri eta ilbeherak zituen gogoko; emakume kadukatuak, postizoak eta gezurrezkoak zitzaizkion atsegin, gutxienik begira egoteko, eta leku hits eta itogarrietan sentitzen zen eroso, bere literatura elikatzen zuen bizitza ibaiertzetik bezala ikus zezakeelako. Galtzaileak interesatzen zitzaizkion, gailurretik lurraren kontra amildu eta hondatutako gizakiak, bizitzaren irudi direlako, baina berak bertigoa zion gailurrari, arrakastari eta izenari, eta nahiago izan zuen anonimatoan babestu. Ordu agonikoek liluratzen zuten.
‎Heriotzaren arabera miresten edo gorrotatzen zituen pertsonaiak. Baina bere heriotzak beldur izugarria ematen zion, gezurrezko heriotza bat prestatzeraino. Hainbeste neke heriotzarekin, gero emazteak tiroa jota hiltzeko.
‎Gainerakoa, argitara eman dituen nobela eta kontakizunak, zuek ezagutzen duzuena, ez da ariketa lagungarri bat baizik izan. Guztiok jartzen diogu adabakiren bat gure nortasunari, guztiok dugu zerbait gezurrezkoa, baina berak grina handiz eta egunez egun, bere biografia ukatuz, osatu zuen bere autorretratua. Heriotza bakarrik falta zitzaion eta horretan huts egin du, nire erruz –esan zuen eta arnasa hartzeko geratu zen.
‎Niri eraman ezina egiten zitzaidan egoera hori. Baina bera irribarre gaizto bat ezpainetan zuela ikusten nuen, lasai, gorrotoak nonbait samina baretu, anestesiatu eta zorionarekin nahas daitekeen sentimendu bat eragiten zion. Orduan ikusi nuen, begietatik estalki bat kendu balidate bezala, gizon hura ni desagerrarazteko gai zela; are gehiago, desagerrarazteko modua eta unea ere erabakirik zituela eta, asmatzen zituen nobeletan pertsonaiak bezalaxe, aurreikuspen osoz eta ustekabean garbituko ninduela, arriskurik hartu edo eskurik zikindu gabe –esan zuen eta isildu egin zen, esan zuenaz harriturik edo, adierazi arte ez baikara askotan geure baitako pentsamenduak ulertzera iristen– Eta pistola neurekin eramatea erabaki nuen –esan zuen gero isilunea moztuz.
‎Madagaskarko 50 zentimetroko zigilu arrosa kolorekoa falta zaio tamalez oraindik, eta etengabe kexatzen zait gure arteko elkarbizitza zailago jarriz. Badakit zuk ez diozula zigilu hori berariaz ukatzen, ahaztu egiten zaizula, besterik gabe, baina berak ez du horrela uste. Ondorioz, zure esku dagoena egingo duzulakoan, agurtzen zaitut" eta" Zurea betiko.
‎Hori ez zela metafora bat gogoratu behar izan nion. Histrionikoa eta esajeratu samarra zen Monika horrela jartzen zenean, baina bera ez zegoen haserre, pozik baizik.
‎Gauerdian behin baino gehiagotan jotzen zuen telefonoak eta hartzen nuelarik inork ez zuen erantzuten, nik banekien alabaina nor zegoen hariaren bestaldean, bere hatsa eta isiltzeko modua ezagunak egiten baitzitzaizkidan. Inoiz edo behin, lanetik etxera etorri eta erantzungailuan bere ahotsa ere aurkitzen nuen, mezu garbirik gabe baina bere ahotsa nolanahi ere, intziri eta zotin laburren artean, ahopeka, otoitz baten gisan, laguntza eskatuz edo. Laguntza eman niola erabaki nuen, nola eman ez banekien ere, bera askoz ere gazteagoa izaki niri baitzegokidan zerbait egitea.
‎" Zatoz nirekin" esan eta amultsuki heldu omen zion beso batetik, edo zintzilikatu omen zitzaion, eta hurbiltasunak batzuetan ematen duen kidetasunari esker bakean eta isilik egin omen zituzten pauso batzuk kalean barrena, gizonaren sorbaldaren kontra burua ezarri eta begiak itxita, gizonezkoak ematen zion bake horretan atseden hartuz, erasotzaileak gainera oldartu zitzaizkienean. Emakumea ez omen zuten ukitu, baina bera jo izan balute bezala egin omen zien aurre, kate batetik zintzilik zeraman eskuko poltsarekin airean kolpe alferrikakoak emanez lehenik eta hitzez mehatxatuz gero, nahiz eta ordurako erasotzaileak ihesi alde eginak ziren. Gizonak minuturen bat egin omen zuen lurrean zerraldo konorterik gabe, eta kolpetik bere onera etorri balitz bezala begiak zabaldu zituen arren, ez omen zen gertatuarekin oroitzen.
‎Badaki oraindik kalean gizonezkoak itzuli egingo zaizkiola eta hori aski duela adinaren ezinbesteko muga ez duela oraindik gainditu jakiteko. Baina bere poltsa zimurrean pistola beltza eta ipuinak sartu, senarrari agur esan eta kalera abiatzen delarik, badaki baita ere egitera doanak ez duela itzulbiderik.
‎Nik hilketa bat beti hilketa izango zela pentsatzen nuen, ondo edo gaizki hil, baina berak, De Quinceyren teoriari jarraituz, krimena artelan gisa ulertzen zuen, artelan gisa edo adimenaren joko bezala gutxienez, joko konplexu eta irakurgaitz baten moduan, zeinen aurrean detektibeak, literatur obra handi baten aurrean kritikariak bezalaxe, bere jakituria guztia baliatu behar duen. Idazlearen hilketan, sobra ere, ez zegoen argitu beharreko ezkutukirik.
‎Bestelako esamesarik ere sortu omen zuen gertatuak. Aipatutako artikulu horretan bertan detektibeak" hiriaren simaurtegietan gerriraino sartu eta usain txar guztiak bereizten jakin behar duela" zioen modu erabat metaforikoan, noski, baina bere lankideren batzuek inondik inora zilegi ez diren alusioak ikusi nahi izan zituzten pasarte horretan eta komisarioaren alderdi ilun zenbait haizatzen saiatu omen ziren. Ni ez naiz horretan sartzen.
‎bularretako barroko bat, puntilla eta enkajeekin, panty batzuk eta braga beltzak. Gelara sartu eta lurretik hartzeko zorian egon nintzen, baina bere baimenik gabe Monikaren gorputza laztantzea bezala izango zela pentsatu nuen. Beharbada orain bularrak eroriago zituen, edo asimetrikoak, beharbada bere zango luze eta zurietan zainen bat edo beste aterako zitzaion eta estali egin nahiko zituen edo disimulatu.
‎Txomin futbolzale itsua izan zen txikitatik. Nik nahiago izaten nuen pilota, baina bera bere baloiarekin jolasten zen, gau eta egun.
‎Azpil nahaspilak, nolabait esatearren, Zuberoako pastoralen antzeko ekitaldiak ziren, baina bere ñabardura propioak zituztenak, Zuberoan zuriak definitzen baitu aingeruen mundua, eta Azpilen, berriz, urdinak, besteak beste. Hau ez da, ordea, estudio antropologiko bat egiteko lekua, eta derradan, labur zurrean, azpildarrek Luziferren hondamena ospatzen zutela jaialdi haietan, aingeru urdinek deabru gorriak behin eta berriro barregarri utzirik.
‎Zaila baita, denborarekin, hitzen balioa ez gastatzea. Liburu honen egilea ez da Itziarren semea, bi neska txikiren ama da; ez ditu heroiaren estereotipoak betetzen, baina bere duintasunari eusten dio; ez du borrokaren folklorea gizendu nahi, baina bere lekukotasun zintzo eta gogoeta biluziekin jasoago eta atzarriagoak egiten gaitu gizakiak; apur bat libreago ere bai, edo hala sinetsi nahi dut behintzat.
‎Zaila baita, denborarekin, hitzen balioa ez gastatzea. Liburu honen egilea ez da Itziarren semea, bi neska txikiren ama da; ez ditu heroiaren estereotipoak betetzen, baina bere duintasunari eusten dio; ez du borrokaren folklorea gizendu nahi, baina bere lekukotasun zintzo eta gogoeta biluziekin jasoago eta atzarriagoak egiten gaitu gizakiak; apur bat libreago ere bai, edo hala sinetsi nahi dut behintzat.
‎Neskaren argazkia nire ahizpetako batena da. Ez zen asko arduratzen politikaz, baina berari egokitu zitzaion ospitalean egotea bertan pasatu nituen lehen orduetan. Ingresaturik egon nintzen hilabeteetan egunero etorri zitzaidan etxeko kafesnearekin, bertakoa horren ona ez zela-eta.
‎Lehen baino garrasi handiagoak egin ditut. Hatz mamiekin lurra ukitzen dut, baina berak:
‎Zergatik Rakel? Inork ez du horrelako ezer merezi baina berak are eta gutxiago!
‎Rakel ez zen ezer esaten ausartu baina berak ere pentsatu zuen Oskar tontoa zela eta tontoa ematen zuela. Erridikulurik osoena iruditzen zitzaion Oskar maniki batekin ateratzea kalera eta, gainera, manikiak patinak eramatea!
2004
‎Harrituta begiratu zidan, ez zidan ezer esan momentuan, isilik geratu zen, eta nik ez nuen jarraitu. Nire jakin mina gogorra zen, baina berak zerbait esatea nahi nuen.
‎–Hizkuntzak, Herriak bezala, ez dira inoiz minoritarioak edo gutxiengoarenak. Hauteskundeetan edo botazioetan balio du gutxiengo gehiengoen arteko lehiak; baina bere nortasuna duen Herria beste zein Herriren gutxiengoa da. Eta bere hizkuntza duen komunitatea beste zein hizkuntz komunitateren gutxiengoa da??. 95
‎Are gehiago, aurreiritziak omen dauzkagu auzi honen gainean. Ez dakit oraingo euskaltzainburuak zer iritziko dion afera honi, baina bere aurrekoa, euskara batuaren alde hain lan miresgarria egindakoa ez dirudi euskarari minbizia nondik zetorkion oso ongi ohartu zenik. Ez da sinestekoa euskaltzale hutsaren baitan nola bizi daitekeen era honetako ikusmolderik:
‎Euskaldungoa ez da komunitate handia, baina bere txikian sentiera politiko desberdinak dituen jendea bizi da. Euskal herria eta gizartea ulertzeko ikuspegi bereziak dituena.
‎Aleksander Rähkmäek, aldian aldian, tropeletik ihes egiten zuen, hartzen zituen hogei minutu edo berrogei, eta igual irabazteko aukera ere izango zuen, baina berari bost inporta zitzaion helmuga, azafatak eta besoak altxatzea. Gainera, ez zekien besoak altxatzen bizikletaren gainean joanda.
‎Berak ere gauza bera uste zuen, duda barik. Baina berari ez zioten ezer egingo, ez zuten etxetik aterako eta ez zuten kalean akabatuko, bala bi buruan sartuta, txakur bati egiten zaion moduan. Eta isilik geratu zen, ezin zuelako kontrakorik ere esan, egoteko lasai, Pablo, ze ez dakite ezer.
‎Erantzun diote jokatzeko kabal, denek bozkatu dutela eta ea zer nahi duen, kanposantuko biztanleak ere etortzea papertxo batekin ala zer. Eta berak esan du hobe hori horrela balitz, eta esateko nahi zutena, baina bera han geratuko zela dena jasotzeko ordua heldu arte.
‎Proiektorearen gelatxoan afaldu du, lasai, irratian musika bila ibili ostean. Eta topatu du orkestratxo bat, igual oso handia izango zen baina berak orkestratxoa imajinatu du, eta imajinatu ditu musikari txikiak eta burusoilak, baina kontua da musika apur bat topatu duela, swing goxo bat klarineteen doinuan, ametsak ere kulunkatzen dituena. Ederra iruditu zaio, gaur justu, musika hori.
‎Beti neskekin ez. Beti neska batekin pentsatzen dik, baina hilda zagok, hildako neska batekin pentsatzen dik, baina berari berdin ziok. Sute batean kiskalita hil zuan, sekula heriotza eskasagorik... baina morroiak arrastiro itxaroten ziok neskari, han, farola baten ondoan, eta hori duk Signora Mariaren txoferra, ederra fitxajea.
‎Zerbait erantzun nahi nion, baina berak keinu batez eten zidan.
‎Aitak irribarre zurbil bat egin zuen. Zerbait gehitu behar nuen, baina berak eten zidan:
‎Itsuka ari zen tiro egiten, Oskar harreragelako atetik ezkerretara desagertua baitzen. Baina bere Colt kutunaren hotsa entzute aldera egin zuen tiro Del Vallek, ke garratza usaintze aldera. Orain ulertzen zuen dena, orain zekien zergatik zegoen Weber hain izuturik:
‎–Komunistekin batera borrokatu zinen, beraz –erran zidan aitak, pena sakon bat ahotsean. Protesta egiteko zabaldu nuen ahoa, baina berak jarraitu egin zuen–: Idatzi zizkidan azken gutunetako batean, Anak jakinarazi zidan Euzko Alderdi Nazionalean eman zenuela izena.
‎Bai, halaxe izan da. Baina bere gizonek zure hitzak baieztatu dituzte. Juduaren etxean armak erabiltzearen aurka azaldu zinela erran dute.
‎–Gauza anitz erran nahi nituzke, orain arte isilean eduki ditudanak –erantzun zidan, baina bere buruarekin ariko balitz bezala ziharduen– Eta Hitlerrek enpresa gizon handiekin, aristokratekin eta betiko handi mandiekin darabilen politika ez da nire kezka iturri nagusia. Ez; benetan kezkatzen nauena gerra da.
‎Baina erabakita zeukan. Lantzak boterea eskaintzen zuen, botere izugarria, baina berak ez zuen halakorik behar. Oparo bizi nahi zuen, esne mamitan.
‎Schenker doktoreak isiltzeko eskatu zion, lasai egoteko anbulantzia heldu bitartean. Baina berak ez zuen isildu nahi, beldur baitzen isilduz gero hilko ez ote zen. Eta espainieraz eta aleman kaskarrez behin eta berriro erran zion Schenkerri berak bizi egin nahi zuela.
‎Hego Europako giroak ez baina bere barneko harrak bururatu zion agente alemanari Oskarren maleta miatzeko ideia.
‎Nik aitak zerbait erratea edo egitea nahi nuen, behar nuen, nirekin haserretzea, gorroto zidala oihukatzea, jaiki eta zaplaztekoz jostea... edozer. Baina berak isilik iraun zuen, begirada lurrari josita. Azkenean, zutitu eta ibilera nekatuz gela zeharkatu zuen.
‎Behin baino gehiagotan zorabiatu zen Marie. Baina bere horretan jarraitu zuen, gizonezkoen mundu batean gailendu zen arte. Orain emakume gehiago zegoen, baina betiere ur lasterraren aurka.
‎bera nahasteko. Poliki sartu zen, baina bere begi heziek txoko guztiak aztertu zituzten ziztuan.
‎Bazekien horrela ezabatzean Windows eko sistema eragileak datuak bistatik kentzen zituela nolabait, baina bertan geratzen zirela, ezkutuan, eta programa egokia erabiliz gero (Filerecovery, GetDataBack...) datuak berreskura zitezkeela. Bazeuden, baita ere, datuak erabat suntsitzeko programak (Eraser, KillDisk...), baina berak ez zeukan han horrelakorik. Ideia bat izan zuen:
‎Trajean ez zeukan hautsa garbitzearena egin zuen. Ramírez kapitaina heroia izango zen, baina berak ere bazeukan zeresana.
‎Mireia ezberdin zegoen. Ile luzeagoarekin, apur bat argalago, agian... baina berak ezagutu zuen begirada distiratsu bera zeukan, begirada ameslaria eta burugogorra.
‎Emakumearen iritzi aldaketa guztiz zilegi eta, areago, ulergarria zen. Baina bere harietako bat besterik ez zen hura. Jarraitu egin zuen.
‎Emakume tiratzailea ikusi zuen, belauniko lurrean. Zauritua, ziurrenik, baina berari apuntatzen. Justu justu saihestu zuen haren tiroa, berriro makurtuz.
‎Ezinezkoa da, ezin da bera izan, nola izango da ba bera?, pentsatu du Arregi jaunak. Baina berarengana hurreratu eta kaixo, Virginia naiz esanez masailetan bi musu eman dizkionean, ezpain mamitsu haiek ezagutu ditu. Gau batean, Sevillako hotel bateko gelan bere gorputzeko bazter ezkutuenak musukatu zituen putarenak dira.
‎Askotan egin du Mirenek Andresen emaztea imajinatzeko saiakera. Ez du sekula ikusi, ezta argazki batean ere, baina bere irudimenean Tony Blair-en emaztea da. Horrela imajinatzen du, seme alabak kolegio ingeles batera bidaltzen dituztela esan ziolako agian.
‎Ez dio ezer esan. Jenniferri iruditu zaio mutilak ezin dituela masailezurrak mugitu, baina bera ere isilik geratu da eta, eskulekuari helduta, motorra martxan mantendu du.
‎Espazioa hitzez finkatzen zuen bitartean, begiak hara eta hona mugitu zituen, orain telebistara eta orain mahaietara, baina bere jardun hura bukatu zuenean, nire begietan iltzatu zituen bereak. Eta honela esan zidan:
‎Nik ez nuen semerik izan, baina iloba bat oroitarazten didazu, seme semetzat hartu izan nuena garai batean... –eta, bere begiei zerièn malenkonia beste irri batez estaltzen zuela, erantsi zuen– Baina berak ez ninduen aitatzat hartu, eta hor bukatzen da historia...
‎jubenila nintzen arren Sansekoekin entrenatzen eta jokatzen nuèn garaian, zehatzago esanda. Filosofia eta Letrak ikasten ari zen, eta guk" Filosofoa" deitzen genion, baina berak nahiago zuen" FiloSofokles" dei geniezaion, edo laburrago," Filofokles", filosofia ez ezik teatroa ere asko gustatzen zitzaiolako. Bi urteko kontratua zuen Sanserekin, eta bera bigarrenean zegoen.
Baina bere bildumatxo partikularrak egiteko joera hura ez ezik, negozioetarako sena ere aitagandik zetorkion, antza, eta hara zer bururatu zitzaion behin batean gure neskatxari: amorante bakoitzari, errotik bi ile kentzea eta kristalezko kutxatxo batzuetan biltzea:
2005
Baina berak. Inesek, ez zuen errukirik behar, hori baino urguilu handiagoa baitzuen eta nahiago baitzuen mina errukia baino.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
baina 1.716 (11,30)
bainan 1 (0,01)
Lehen forma
baina 1.320 (8,69)
Baina 394 (2,59)
BAINA 2 (0,01)
bainan 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
baina bera ez 188 (1,24)
baina bera buru 79 (0,52)
baina bera ere 74 (0,49)
baina bera begi 20 (0,13)
baina bera bera 20 (0,13)
baina bera ezin 15 (0,10)
baina bera bizitza 14 (0,09)
baina bera hori 14 (0,09)
baina bera bizi 12 (0,08)
baina bera esan 11 (0,07)
baina bera ukan 11 (0,07)
baina bera beste 10 (0,07)
baina bera ezetz 10 (0,07)
baina bera garai 10 (0,07)
baina bera bakarrik 9 (0,06)
baina bera nahiago izan 9 (0,06)
baina bera baietz 8 (0,05)
baina bera egin 8 (0,05)
baina bera on 8 (0,05)
baina bera aita 7 (0,05)
baina bera begirada 7 (0,05)
baina bera emazte 7 (0,05)
baina bera esku 7 (0,05)
baina bera hitz 7 (0,05)
baina bera oso 7 (0,05)
baina bera ama 6 (0,04)
baina bera etxe 6 (0,04)
baina bera gizon 6 (0,04)
baina bera jakin 6 (0,04)
baina bera lagun 6 (0,04)
baina bera lan 6 (0,04)
baina bera nahi 6 (0,04)
baina bera neurri 6 (0,04)
baina bera uste 6 (0,04)
baina bera amets 5 (0,03)
baina bera anaia 5 (0,03)
baina bera bai 5 (0,03)
baina bera barru 5 (0,03)
baina bera bi 5 (0,03)
baina bera era 5 (0,03)
baina bera eutsi 5 (0,03)
baina bera gorputz 5 (0,03)
baina bera ikusi 5 (0,03)
baina bera irribarre 5 (0,03)
baina bera izen 5 (0,03)
baina bera jarrera 5 (0,03)
baina bera ni 5 (0,03)
baina bera seme 5 (0,03)
baina bera zerbait 5 (0,03)
baina bera ahots 4 (0,03)
baina bera are 4 (0,03)
baina bera asmo 4 (0,03)
baina bera aukeratu 4 (0,03)
baina bera aurpegi 4 (0,03)
baina bera bost 4 (0,03)
baina bera eginbehar 4 (0,03)
baina bera egoera 4 (0,03)
baina bera egon 4 (0,03)
baina bera eman 4 (0,03)
baina bera gauza 4 (0,03)
baina bera gela 4 (0,03)
baina bera gorde 4 (0,03)
baina bera gustatu 4 (0,03)
baina bera han 4 (0,03)
baina bera harta 4 (0,03)
baina bera helburu 4 (0,03)
baina bera herri 4 (0,03)
baina bera ihes 4 (0,03)
baina bera izaera 4 (0,03)
baina bera kasa 4 (0,03)
baina bera keinu 4 (0,03)
baina bera nortasun 4 (0,03)
baina bera obra 4 (0,03)
baina bera segitu 4 (0,03)
baina bera sentimendu 4 (0,03)
baina bera tinko 4 (0,03)
baina bera zalantza 4 (0,03)
baina bera zer 4 (0,03)
baina bera adiskide 3 (0,02)
baina bera ahalegin 3 (0,02)
baina bera alde 3 (0,02)
baina bera asko 3 (0,02)
baina bera aurre 3 (0,02)
baina bera auto 3 (0,02)
baina bera azken 3 (0,02)
baina bera begiratu 3 (0,02)
baina bera belarri 3 (0,02)
baina bera berdin 3 (0,02)
baina bera beti 3 (0,02)
baina bera borondate 3 (0,02)
baina bera burmuin 3 (0,02)
baina bera denbora 3 (0,02)
baina bera eduki 3 (0,02)
baina bera garun 3 (0,02)
baina Bera bizi 1 (0,01)
baina Bera itzuli 1 (0,01)
baina Bera kaserna 1 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia