Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 24

2001
‎Beltzen borroka ikubilkada bat izan da. Baina bere onetatik atera duana Vietnamgo gertaerak izan dira. Ez beza pentsa inork ordea jendea gehienik asaldatu duena bonbardeoak izan diranik, lurrean soldaduak egin dituzten txikizioak baizik, eta batez ere Song My hirian gertatutakoak.
2005
‎Irteerako tropel estresanteak bere lagun ziren atleta herrikoi guztien miresmena jasotzen zuelako; proban zehar mila ikusleren txalo eta animo oihuak jasotzen zituelako; helmugan besoak jasotzeko aukera izan zuelako. Baina beretzat onena ondoren hasten zen. Diegorentzat onena proba amaitu, bere gustuko lagunak hartu eta Petritegira joatea izaten zen.
2006
‎Dirua egindako familia ziren, bai, baina bere onenak emandakoa, ziotenez. Julian bera izan omen zen dirua irabazitakoa, fabrika bat sortu eta aurrera atera zuena.
2007
‎Migelek irratiaren bolumena igo eta, Lecuonaren pianoa lagun, errepidearen zoru gaineko lerro zuri etenari begiratzen zion, oinetakoen azpiko zulotik burua jaso gabe. Uste baino lehenago jalgi ziren kalapitatik, eta tenoreko zebiltzan, bertzenaz –gidariaren kalterako akaso, baina bere onerako beharbada– egonaldia luzatzeko aukera emanen zioten gauzak argitu arte. Ez zen horrelakorik gertatu.
2009
‎Erdilari nafarrak ez daki bere jokoa hobetuko duen egonaldia izan den, baina bere alde onak aurkitu dizkio. Denbora gutxi egon gara hazi egin naizela esateko.
‎– Baina bere onerako ari gara, moztu zidan azkar.
‎Aplikazioak liburutegiko funtzioari deitzen dio, eta horrek sistema deia erabiliko du. Bitartekari hori sartzeak agindutakoa betetzeko denbora gehiago eskatzen du, baina bere alde onak ere baditu. Adibidez, sistema eragilearen bertsioa aldatzen denean, sistema dei berriak erabiltzeko nahikoa da liburutegi estandarra eguneratzea, baina aplikazioa ez da ukitu behar. e.1 irudian osagai hauen guztien arteko erlazioa agertzen da.
2010
‎Bertsio negargarriak eduki ditu, Vista delakoa, adibidez, baina bere onera etorri da berriz ere Windows 7rekin, eta sistema aparta da erdi mailako erabiltzaileentzat.
‎Imajina genezake gizarte bat gizonek elkar aurrez aurre inoiz topatzen ez dutena. Baina bere alde onak izanen lituzke horrek, antza: Sor daitezke, esate baterako, beste era bateko harreman pertsonalak, zeren askatasunez has baitaitezke harreman horiek, jaiotzako halabeharrez erabakiak izan ordez; eta, horrekin batera, indibidualismo berri bat azaltzen da.
2012
‎Barrez lehertzen ez bada, lo geratzen da bere senarra. Baina berari on egiten dio bere eskuak Landerren azal biluziaren gainean sentitzeak, eta, aitortu nahi ez badu ere, Landerri ere ondo datorkio minutu batzuk geldirik egotea eta erlaxatzea. Garai bateko umorea berreskuratzen ari da.
‎—Nik ere atxilotu egin nahi dut —esan zuen Van Thiegelek Richardsonen umore berdinarekin. Lurrean etzanda jarraitzen zuen, kapelu zuria begietan, baina bere onera etorria zirudien. Garbi hitz egiten zuen ostera.
2014
‎Iñaki pazientzia galtzen hasi da, baina bere onetik ez ateratzeko ahalegina egin du.
2015
‎Orduan, paretaren kontra ni jartzeko eskatu zidan, jarri nintzen eta bat batean dardara betean hasi nintzen eta negar batean; psikologoak atera behar izan ninduen paretatik. Aste oso batean giharrak ere minduta izan nituen ondoren, baina bere alde ona ere izan zuen, ohartu nintzen zer egin zidaten eta hori barruan nuela. Hau da, torturatu eta hiru urtera, torturatu nindutela lehenengo aldiz sentitzeak, egindakoa egin zidatela berresten lagundu zidan.
2016
‎Zenbaki, mapa eta estatistika handietara ohituta, oso zaila, nahasgarri eta etsigarria gerta daiteke horrelako ikuspegi mikro/ indibiduala aplikatzen hastea. Baina bere alde ona ere, badu: behartzen gaitu txikian pentsatzen, hizkuntzak eta hiztunak bat egiten duen tokian, alegia.
‎–Badakizue emaztea zeinen esajeratua den ohean, esango nieke, horrelakorik jakiteko arrazoirik ez badute ere, eta ilunabar horretan entzundakoaren kontakizunarekin jarraituko nuke?: lehen laztanarekin jartzen da sutan eta hasten da irabiatzen, hasten da maindireak nahasten; eteten zaio arnasa eta egiten ditu itotzear dagoenaren imintzioak, baina bere onera itzuli orduko jarraitzen du aieneka, intziri txikiekin. Ni iritsi nintzenerako fase horretan zegoen, lantuak ziruditen orro triste eta luzeak egiten zituen eta tarteka txilio labur eta zorrotzak, aiztoak airea bezala isiltasuna mozten zutenak.
‎BAI, BAINA BERE ONERAKO DA.
‎Meghanek ez dauka diru askorik, baina bere onerako ni oso samurra naiz.
2018
‎Lan hauek ez zituen oso gustura egiten, baina bere onetik ateratzen zuena elizan egunero ordu pare bat egon beharra zen. Behin, mojatxo haiek" Jaunaren babesean nago ni, eta honek egiten nau zintzo" abesten ari zirenean, Luisak ahots handiz" Banoa" esan zuen, eta ez dute gehiago haren berririk izan.
‎Sarri gertatzen zitzaion, gauzak ahaztea. Karrek ez zion garrantzi gehiegirik ematen baina bere onetik ateratzen zuen aitaren despisteak. Batere kasurik egiten ez ziola iruditzen zitzaion.
2019
‎" Aitak ez zuen apaiz izan nahi", gogoratu du Teresa Aierrak. Familiak behartuta hasi zuen bide hori, baina bere onena ematen saiatu zen, beti. " Sari anitz lortu zituen bere ikasketetan.
2020
‎–Nik jaramonik ez egiteko esaten nion, berak ahots bat lortua zuelako, oso berea zen idazteko modu bat, eta hori zelako idazle bati eskatzen zitzaiona. Baina bere onetik ateratzen nuen borondaterik onenarekin gauza hauek esaten nizkionean ere. Egozentrikoa zen, frustratu erabatekoa, eramanezina.
‎Amak, berriz, ezin zuen bere artegatasuna eta ezinegona disimulatu eta dagoeneko hamar bat aldiz altxatua eta berriro eseria zen. Ez zuen pentsatzen ari zena esan nahi, ez zuen bi ertzain ezezagun haiek ama txarra zela pentsatzerik nahi, eta ez zuela bere alabek egiten zutenaren berri, ez zuen Osvaldo bezalako etorkinei buruz pentsatzen zuena jakin zezaten nahi, baina bere onetik atera eta itxurak galtzeko zorian zegoen.
2021
‎batean heziketa eskatu izan digu, eta hurrengoan entretenimendua; derrepente inon ematen ez ziren bertsoak bistaratu behar ziren, eta derrepente kalitatean jarri behar zen fokua... Honek nahasmendua ere sortu izan digu tarteka, baina bere alde ona ere badauka, ez baitigu utzi inoiz lo hartzen. Etengabeko iraulketa batean bizi izan da programa, onerako eta txarrerako.
2022
‎Markagailua 18 zegoela, Etxanizek zorte txarreko pilotakada jaso du buruan, eta partidua geratu behar izan dute. Pilotari bergararra, baina bere onera etorri eta 19na tantoko partiduari jarraipena eman dio. Azkenean ezin izan du ordezkari debagoiendarrak final erdietarako txartela eskuratu.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia