Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 31

2002
‎Arantzazura etortzean oso ondo ibiltzen nintzen ikasketetan, eta pianoa ikasten jarri ninduten. Felix Ibarrondo eta biok hasi ginen, baina bera beste musika maila batera iritsi da, noski.
2005
‎Maite izan nuen eta gorroto izan nuen denboraldi batez, neure infernu zoriontsu erdibidekotik. Baina berak beste aukera bat egin zuen. Nik ulertu egin nuen, onena zen biontzat.
2010
‎magal ez zabal baina bai eskuzabal hura, non nire penak eta atsekabeak atsedenlekurik egokiena aurki baitzezakeen, barne korapiloak askatzeko bidean; anai arrebok, izan ere, bigarren amatzat genuen izeba, ama baino amago ere sentitzen genuena sarri askotan, nik bai behintzat, hain bizi zen etxekoei emana, apaingarririk gabeko emanaldi etengabean, beti oin punten gainean balebil bezala; izeba Ernestinak, izan ere, bere sentimenduak adierazteko modu berezi hura zuen, nabarmenkeriatik urrun, isiltasunetik hurbilago oihu karrankarietatik baino: behin edo behin ikusi izan dut izeba oihu egiten, behin edo behin barre zaratatsua egiten, behin edo behin nahigabe handiz negar egiten, baina berea beste molde batean moldatutako estiloa zen, hatz erakuslea inoiz erakusten ez zuena; aitzitik: besteen zerbitzuan zituen izebak eskuko bost hatzak, habiarik atseginena osatzeko gertu, non adiskidetasunaren edo tratu abegikorraren txoria noiznahi pausa baitzitekeen?
‎magal ez zabal baina bai eskuzabal hura, non nire penak eta atsekabeak atsedenlekurik egokiena aurki baitzezakeen, barne korapiloak askatzeko bidean; anai arrebok, izan ere, bigarren amatzat genuen izeba, ama baino amago ere sentitzen genuena sarri askotan, nik bai behintzat, hain bizi zen etxekoei emana, apaingarririk gabeko emanaldi etengabean, beti oin punten gainean balebil bezala; izeba Ernestinak, izan ere, bere sentimenduak adierazteko modu berezi hura zuen, nabarmenkeriatik urrun, isiltasunetik hurbilago oihu karrankarietatik baino: behin edo behin ikusi izan dut izeba oihu egiten, behin edo behin barre zaratatsua egiten, behin edo behin nahigabe handiz negar egiten, baina berea beste molde batean moldatutako estiloa zen, hatz erakuslea inoiz erakusten ez zuena; aitzitik: besteen zerbitzuan zituen izebak eskuko bost hatzak, habiarik atseginena osatzeko gertu, non adiskidetasunaren edo tratu abegikorraren txoria noiznahi pausa baitzitekeen... orduan ere berdin.
2011
‎Arthur-i merkataritza ikasketak ikasarazi nahi zizkion bere aitak, baina berak beste interes batzuk zituen: filosofia, literatura eta historiarako zaletasun eta gaitasun bereziak zituen.
‎Bere familiako kideak ere ez dira horrentzat amets, sentimendu eta proiektu bereziak dituzten pertsonak. Besteak berarengatik sakrifikatzea normala iruditzen zaio, baina berak besteengatik beste horrenbeste egiteko premiarik ez du sentitzen. Mespretxua adierazten du bere bikotekidearekiko.
‎Claudioren sinpatia gustukoa zuen bezala, boxeolarien indarra ere gustukoa zuela pentsatu zuen. Borrokaldi ederra izanen litzateke hurrengo egunekoa, dudarik gabe, baina bere buruan beste plan batzuk zituen ordu bererako. Muratti en paketea poltsikotik atera eta zigarro bat piztu zuen.
2013
‎Lehendabiziko hirurek dagoeneko pisua osatu zutela esan zioten, berea bezain italiera kaxkarrean. Laugarrenak hitzordua astebetera eman zion, baina bere aurretik beste hirurekin geldituta zegoela jakinarazi zion. Porsiakaso.
‎–Sagar batzuk ekarri ditut ahate konfitarekin jartzeko, esan diezaioket, baina bera beste mundu batean dago, beste jaki batzuk ditu gogoan. Noizean behin, nire haragi zatia ahotik atera eta eskuen artean marruskatzen du (opilak egiten ari den okinak bezalatsu, esango nuke), begirada galduarekin begiratzen dit, eta badakit orduan gizonago ikusten nauela edo ikusten gaituela, orokorrean hitz egiten baitu gehienetan, gizonok masta zutunik dugula ederragoak garela eta gisakoak esaten baititu, eztarriraino sartzen du ondoren eta otoitzean bezala jarraitzen du esaldiak esaten, zer esaten duen ulertzen ez badiot ere.
‎" Mendi arkaizti tontor aundiyak" ertz zakar bat zeukan, baina bere beste gain guztiak koska handirik gabeak ziren, gero eta leunagoak. Umetan, etzandako andre baten tankera hartzen genion.
2014
‎Bere burua felido gisa definitzen du, «inork baino finagoa» delako entzumena baitu. Bere begiekin ikustea kosta egiten zaio, itsutasuna du eta ez ditu ia formak bereizten, baina berak beste era batera ikusten du. «Zerbait ukitu eta nolakoa den jakin dezaket», dio harro.
2015
‎erantzun diot. Ez dakit ideia elkarketagatik ala zer, baina bere beste eskua nire hankartera ekarri du eta igurtzitxo borobil batzuk eman dizkit delakoetan. Gero bere beso biak nire lepotik pasatu eta hankalatraba jarri zait izter gainean.
‎Nirekin, baina, salbuespena egiten du. Badira Edorta baino musikari osatuagoak, profesionalagoak; askorekin kantatu izan dut, baina berarekin beste konplizitate bat dut. Euskal kantu asko dakizki nik baino gehiago, eta abantaila handia daukat horrekin.
‎" Mendi arkaizti tontor aundiyak" ertz zakar bat zeukan, baina bere beste gain guztiak koska handirik gabeak ziren, gero eta leunagoak. Umetan, etzandako andre baten tankera hartzen genion.
‎Nola eduki eduki barik? Aukera bakarra bere buruaz maitemintzea da —bere buruaz baino ezin da fidatu; edo, guztiz fidatzerik ez badago, behintzat, bere buruari bai barkatuko lizkioke gaitzak; baina, ez beste inori—; ez da aukera paregabea, mingarria da oso, baina bere bestea baino ez zaio geratzen; ez beste ezer. Desertuko bakardadea pairugabea da.
2016
‎Neniru horretara ez zegoen ohituta eta bitxiki so egin zion hilobi hari. Argiaren argia zela zioen Richardek, baina berak beste zerbait ikusten zuen, berpiztearen iturria izan zitekeela esan zien. Argiaren argia zela zioen Richardek, baina berak beste zerbait ikusten zuen, berpiztearen iturria izan zitekeela esan zien, hil baten lekua hartu zuen argia zirudiela eta hori zela islaren arrazoia.
‎Argiaren argia zela zioen Richardek, baina berak beste zerbait ikusten zuen, berpiztearen iturria izan zitekeela esan zien. Argiaren argia zela zioen Richardek, baina berak beste zerbait ikusten zuen, berpiztearen iturria izan zitekeela esan zien, hil baten lekua hartu zuen argia zirudiela eta hori zela islaren arrazoia. Isla bat baizik ez zela luzatu egin zuen, baina argi horren funtsa beste motakoa zela, biziaren lekua berriz hartzen zuena, nolazpaiteko berpiztea.
2017
‎Atea itxi eta igogailuan sartu ginen eta, txapeldunarekin gogoratu nintzelako edo, belarrietatik zintzilik zeraman eraztunetako bat ukitu nion behatzarekin. Imintzio arduragabea izan zen nire aldetik, baina berak beste modu batera interpretatu zuen. Nire eskua hartu zuen bereen artean eta, niri begietara begira, bere masail borobilaren kontra igurtzi zuen eta ahotsik gozoenaz, dena konponduko da, ikusiko duzu?, errepikatu zuen bizpahiru aldiz.
‎Zer moduz zegoen galdetu nion, baina berak beste zerbait erantzun zidan. Alabak ez zuela bakean uzten esan zuen.
2018
‎Zure bizitza hankaz gora dago baina berak beste zerbait uste du.
2019
‎Olerkiaren itzulpenaren hizkuntza kirundia zela baieztatzea nahi zuen. Bai, Mwezi andereak horixe esan zion, baina berak beste iturri bati jarraituta baieztatu behar zuen. Bezperan postaz agindua zion olerkia, eta hizkuntzalariak erantzuna hurrengo egunean emango ziola ziurtatu zion.
‎Maiseatzaileek" Valdesalceko Ama Birjina" deitzen zioten emakume hari, mirakuluak egiten omen zituelako, inguruko artzain guztiekin etzan eta inoiz haurdun geratu ez. Baina berarekin besteekin ez bezala jokatzen zuen. Pacak ez zion berari dirurik eskatzen, eta besteei bai.
2020
‎Haurra zenean gorreria diagnostikatu zioten. Baina berak beste modu batera bizi du: " Nire gorputzak entzun egiten du, sentitu egiten du", esan izan du.
‎Zuazubiskarrek ez du bere burua yogaren defendatzaile sutsutzat eta ez du argi zenbateraino zaion onuragarri bertsotarako, baina bere beste alderdi bat indartzen laguntzen diolakoan, jarraitzeko asmoa du. Postura bat proposatzeko eskatu eta enbrioiarena nabarmendu du:
‎Eta begiratu dut, baina bera beste alde batera zegoen.
2021
‎Frantsesez ditu hitzak lerrokatu, bakoitxari bere itzulpena emanez. Hemezortzi urte hasia zela hiztegi horren moldatzen, ez alde bat hortan ariz egia erran, bainan bere beste lan guzien artetik. Euskalki guziak ahal bezain xeheki aztertuz, mintzamolde guziak ere ba nihundik ahalaz.
‎Sena! Baina berak beste karta bat zeukan gorderik. Eta ondo zekien haren balioa zein zen.
‎Nik historiako lehen fitxa bibliografikoak betetzen irudikatzen dut —taulatxoak izanen ziren—, eta signaturen aurrekari zaharren bat asmatzen. Beharbada, Babiloniako eta Asiriako liburutegien sekretuak jakin, eta haien antolakuntza metodoetan aurkituko zuen inspirazioa, baina bere aurreko beste inor baino askoz urrunago iritsi zen. Idazle guztien eta lan guztien atlasa egin zuen.
2023
‎Alabak lau hilabete baino ez zituen argazkian. Irudia sinbolo bihurtu dela aipatu nion, baina berak beste ikono batez hitz egin zidan: " Sidammi Mojtar gerran egon zen emakume bakarra da; bera bai da sinbolo bat emakume sahararrentzat.
‎150 Uste dugu familia oso desestrukturatuetan ematen den jokaera dela, baina hori ez da guztiz horrela izaten; agian umea fisikoki ondo zainduta dago, baina bere beste hainbat behar ez dira kontuan hartzen, adibidez umeak kontaktua edo presentzia behar du.
‎—Kaligrama horiek. ideiak ziren, kontzeptuak, zirriborroak. edo diseinuak. Joakinak margotzen zituen, Svetlanaren laguntzarekin sarritan, baina bere buruan beste dimentsio bat hartzen zuten. Ez zituen guk bezala ikusten.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia