Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 123

2000
‎Barrara hurbildu, edatekoa eskatu eta ez zen ordu laurdena ere igaro esku bat nabaritu zuenean bere lepoan. Burua jiratu zuen zerbeza beltza barran utzirik, baina ez zuen eskuaren jabearen aurpegia ikusterik izan, begietara zuzen zetorkion argi batek zeharo itsutu baitzuen Txema.
‎Eta, hala, sartu zizkion toreatzaileak zezenari bi burtzi, eta peoi batek hiru hagatxo; jaurtiki zizkion bertze peoi batek lantza batzuk —dozena bat bai—, lizar adarrez eginak; jaitsi zen toreatzailea zalditik, lotu zion zaldiari buztanetik soka bat, egin zuen bertze sokaburuarekin lakio bat, igan zen berriro zaldi gainerat lakioa eskuan zuela, hurbildu zen zezenaganat, ezarri zion lakioa buru adarretan, eta, lakioa hersturik, jira-biraka hasi zen segidan lau hankakoaren inguruan, harik eta hura geldiarazi eta uzkaili zuen arte, haren lau hankak sokaz biribilkatu ondoren. Eta, erdietsi zuenean bere xede kasik ezinezkoa zirudiena, deitu zituen ikusleak, zezena akaba zezaten amoreakatik. Eta ehun ikusle edo plazaratu ziren, eta honek akuilua, horrek haga, eta hark labana, jostunaren bastidore gaineko ehuna baino josiago eta zulatuago utzi zuten.
2001
‎Ez zitzaion atsegin Orixeri erromantikoen bigunkeria ozena –eta erromantiko kume gara gehientsuok–, edozein nabarmenkeriatik itzuri dabilen klasikoaren neurria baizik. Gureak, bestalde, traba latza ipini zion bere buruari antzinakoek hain gogoz eta debekurik gabe zerabilten amodioa baztertu zuenean bere kantutik. Ez zuen lohitu nahi eta ez da lohirik gabe egiazko giza maitasunik, gora  beharra eta lurrera nahiaren arteko tenkak ematen baitio, hain zuzen ere, bere izaera berezia.
2002
‎Bi burdinen artetik eguzkia jeikitzen eta urrunean desagertzen ikusi arren, izpiak ez ziren haren begietaraino heltzen; ez zituen lau pareta hertsien artean preso zeudenen bihotzak berotzen. Kartzelako ataria iragan zuenean bere izaite eta arima kanpoan gelditu ziren, egun hartatik ez zen gehiago bere buruaren jabe, agindu edota mehatxu bidez mugiarazten zuten txontxongiloa zeukaten beien menpe. Hitzek nigar egin ahala, malkoak mintzatzen ziren; isiltasunean idortutako malkoak, oihartzunik gabeko hitzak Begiak itxiz gero, segundo batzuez zorigaitzetik at eskapatzen zen, beste mundu batera, bihoztunen mundura.
‎Zergatik uste duzu beti gurago izan dudala Bilbo Portugalete baino? –emakumearen irri zabala ikusi zuenean berak ere begirada alaiagotu zuen– Ez dut uste ezer barregarririk esan dudanik, ezta?
2003
‎Haren heriotzaren berri eman ziotenean, hasieratik jakin zuen ez zela istripu bat izan, Peiok, azkenean, bere desio gazi gozoa bete zuela baizik. Ez zen eguraldi harekin arrantza egitera irteteko bezain kirtena, eta ate atzean kainabera aurkitu zuenean bere susmoak baieztatu ziren: bere benetako maiteñoaren besoetan erori zen azkenean.
2004
‎Horrexegatik ere ezin adieraz daiteke eta hartaz isildu beharra dago. Hobeki ulertzen dateke orain zer esan nahi zuen Wittgensteinek esaten zuenean bere liburuaren zentzua etikoa dela. Tractatus ak bi parte ditu:
2005
‎Gero, Iñigo oroitzen dut oihuka, ez inori ez ezeri bereziki, oihuka besterik gabe. Amaitu zuenean berak esan zuen: " Bukatu dezagun honekin lehenbailehen".
2006
‎Eskuak gora eta behera darabiltzala, Doloresek kontatu du handik urte askotara, jada ezkonduta zeudela, Paulok Luisari aitortu ziola berak ere sekulako beldurra pasatu zuela bidaia hartan, bihurguneetan autoa ia ezin kontrolaturik ibili zela. Eta Nerearen amari eta izekori lasai egoteko esaten zien bitartean, bihurgune bakoitza pasatzea lortzen zuenean bere barnerako esaten zuela: hau be pasau!
‎Anek bere kemen guztiaren beharra izan zuen ez gelditzeko. Kutxan ordaindu zuenean bere buruaz harro sentitu behar zuela pentsatu bazuen ere, bere baitan ahotsa entzuten jarraitzen zuen.
‎Hala ere, arazoa ez zen, itxuraz, konpontzen hain erraza, eta bi anaiek denbora luzez aritu behar izan zuten lanean, eskuratu nahi zuten luma haren lehen eredu elbarri bat lortu aurretik. Luma berriaren lehen urratsa lortzearen zurrunbilo horretan zebilen oraindik László József Bíró jauna –asmakuntzari gauzatze itxurosoa eman nahian, alegia–, 1938 urtean patentea lortu zuenean bere prototipoarentzat. Oraindik ez zen edonon eta edozein eratara erabil zitekeen ametsezko luma hura, baina Lászlók bidean zegoela sentitzen zuen, eskuan zeukala asmakuntza.
2008
‎Usain" Tximista" bolt ek 100 metroetan urrea irabazi eta historiaren orrian 9,69 izkribatu zuenean bere bi besoak zabalduta, festa handia izan zen Jamaika osoan. Ez zuten denek berdin gozatu.
‎Igandea izanda, itxita zeuden saltoki handiak, baina jende asko zebilen inguruan eta haien artetik jarraitu zuen angolarrak gorantz, presaka. Lehertu egin nahi zuen jarraitzailea, bera lehertu baino lehen, eta Barbosa puzka eta eskuak saihets aldean ikusi zuenean bere aurpegian berriz marraztu zen irribarre maltzurra. Edonola ere, ez zuen lortzen guztiz atzean uztea.
‎5 Gure arteko zorakeriak ikusita, gogora datorkit, ezinbestean, Arthur Koestler ek bere biografian kontatzen duen pasa dizo xelebrea, Sovietar Batasun sortu berria bisitatu zuenean berari gertatua. Behin Asiako lautadetako Merv herriko eskolara eraman zuten, Afganistandik ez urrun, eta ikasgela batera sartu zenean, harriduraz ikusi zuen, maisuaren kei nuari jarraikiz, ikasleek A> > Tog!
‎Tere Recarens artista katalanak jakin zuenean bere izenak eman zezakeen aukeraz jabetu zen. Aspalditik erabiltzen du Tere Recarensek bere izena artelanetan, Bartzelonako Capella aretoan Teremoto izenekoa aurkeztu zuenetik, bai behintzat nik dakidanez.
2009
‎Neil Gaimanek liburua idazten amaitu zuenean bere agenteari eman zion hark Henry Selick zinegileari bidali ziezaion. Lehen momentutik istorioak erakarri egin zuen:
‎Gernika erre zutenean harkaitzera beldur zelako igo ez zen neskatoa handitu egin zen eta, berak kontatu zidanez, gerra bukatu osteko urteetan hegazkina etortzen entzuten zuenean bere burua lurrera botatzen jarraitzen zuen. Gero hiri batera joan zen bizitzen eta, hala ere, esfortzu handia egin behar izaten zuen bere burua lurrera ez botatzeko hegazkina agertzen ikusiz gero.
‎–Bai, badakit erokeria dirudiela, baina azalduko dizut, hurrengo minutuetan ahal zuen bezain argiro azaldu zizkion bere susmoak Goikoetxeari. Amaitu zuenean bere teoriaren ondorioa azpimarratu zuen?: Lur horietan gerra zibilean fusilatutako hainbat lagunen hilotzak daudela jakitera, lanak gelditu eta eraikuntza enpresak dirutza galduko luke.
‎Ia istripua izan zuen Sukarrietan, memoriaren tuneletan galduta zebilela, Beatlesekin nahasturik. Herriko plazan Martin ezagutu zuenean bere antza hartu zion. Ipuinen pozoiak zoratutako beste umezurtz bat.
‎Edo Maiderren ustekabeko aipamenagatik, seguruena. Edozein modutan, berriro ahoa ireki zuenean bere ahotsa bareagoa zen.
‎eta huts eginez; Prosperok, beraz, huts egin zezakeen? baina berak, Domingo Orbek, ez, inola ere ez, eta orduan, Prosperok makila atzeratu zuenean bere kolpeari ekiteko prest, Domingok tiragomako gomak tenkatu, harria tiratu eta, plof!, soinu lehor bat entzun zen jarraian, eltzea urez beteta zegoen arren; han gertatutakoa ez zen historiako liburuetan agertuko, baina dutxa ederra hartu zuen Prosperok ezustean!
‎Aukera artistikoak diodanean, aukera sortzaileak esan nahi dut. Aukera sortzaile horietaz ari zen Yorgos Séferis idazle greziarra ere honakoa idatzi zuenean bere Egunerokoan:
‎Haserre kazetariekin, haserre klubarekin, eta, batez ere, bere buruarekin haserre, bere fitxaketaren kopuruek sortzen zuten presioak kateatuta bezala. Jokatzen zuenean berak, eta taldeak, ez zutelako neurria ematen, eta jokatzen ez zuenean, ezin zuelako bere balioa erakutsi. Futbolarekin nekatuta balego bezala.
‎Haren ustez, Erresuma Batuko Gobernuak terrorista arriskutsu baten irudia saldu nahi izan zuen. Baina, gose greba egin zuenean bere aurpegia ezaguna egin zen, eta borrokaren irudia bihurtu. Aurpegi ile luzedun hori ia ia bere izena baino ezagunagoa egin zen?.
‎orain, orain eta orain! Domingok bazekien, bai, zer egin, Prosperok, eltzearen azpian egon arren, alde batera edo bestera zuzen baitzezakeen bere kolpea, itutik desbideratuz –aski zuen milimetro bakar bat! – eta huts eginez; Prosperok, beraz, huts egin zezakeen... baina berak, Domingo Orbek, ez, inola ere ez, eta orduan, Prosperok makila atzeratu zuenean bere kolpeari ekiteko prest, Domingok tiragomako gomak tenkatu, harria tiratu eta –plof! – soinu lehor bat entzun zen jarraian, eltzea urez beteta zegoen arren; han gertatutakoa ez zen historiako liburuetan agertuko, baina dutxa ederra hartu zuen Prosperok ezustean!
2010
‎Gero, bi tiro entzun, eta aita hilotz aurkitu zuen Bibik? hala esan zidan behintzat telefonoz lantegira goizerdian deitu zuenean bere onetik aterata: izugarria izan da eta izugarria izan da, etorri lehenbailehen!
‎Gaua izanagatik, lanean ziharduela ematen zuen, mahai lanpara txiki baten argitara. Burua altxatu eta Mario ikusi zuenean berarengana jo zuen, irribarre zabala ezpainetan. Besarkatu egin zuen, eta hitz goxoak dedikatu, Amaiak ulertu ez baina ezaguna zitzaion hizkuntza horretan.
‎Azken finean, pantailan barrena Palenquetik atera zitekeen, bere betiko munduetara jo, urrun zeuden lagun horiengandik gertu sentitu. Umore onez sentitzen hasi zen, eta denak hobera egin zuen Heleneren mail bat topatu zuenean bere erretiluan. Galway-tik idazten zion, irlara ailegatu berria bera ere.
‎utzi bakarrik". Gero, bi tiro entzun, eta aita hilotz aurkitu zuen Bibik... hala esan zidan behintzat telefonoz lantegira goizerdian deitu zuenean bere onetik aterata: izugarria izan da eta izugarria izan da, etorri lehenbailehen!
‎Txango haietako batean Francoren trenbide estuko bagoia ikustera eraman gintuzten, han gosari literario bat egiteko. Kantauri aldeko bide estuko trenean bidaiatzen zuenean bere bagoi partikularra zuen diktadoreak. Nolabaiteko luxua zuen, baina XX. mende hasierako luxu austeroa.
‎Ozenago hitz egin ahal izan zuenean bere aurrean jesar nendila eskatu zidan eta mahaiaren bestalderantz abiatu nintzen Robertori begirada kendu gabenire jesarlekuan ia etzanda bukatzeko, momentu hartan denok behar genuelako arinduren bat tentsioarendako.
2011
‎Eginen hasi zen kazetaritzan. Golkoko lehen gerraz geroztik Irakek Kuwait inbaditu zuenean bere kasa dihardu. Egun, EITBrako lanean ari da eta konferentziak ematen ditu.
‎Liburutegiak, bigarren eskuko liburuen biltegiak, adiskideen etxeak bisitatu ditu eta konbentziturik dago guztiak desagerrarazi dituela bat izan ezik. Geratzen den ale hori liburua atera zuenean berarekin maiteminduta zegoen emakume baten etxean dago.
‎Ekaitzak Namek suntsitu zuenean bera bakarrik geratu zen bizirik.
‎Tony hotza, kalkulatzailea eta egozentrikoa da, kanpora begira azaleko xarma bat agertzen badu ere. «Bere alabarekin oso ona zen eta nireekin ere bai, eta inoiz ez zuen bortxarik erabili nirekin», esan zuen Sonia Carabantes hil zuenean berarekin bizi zen emakumeak. Txikitan enuresia eta dislexia arazoak eduki zituen, eta horien ondorioz besteen isekak jaso zituen.
‎Tony hotza, kalkulatzailea eta egozentrikoa da, kanpora begira azaleko xarma bat agertzen badu ere. «Bere alabarekin oso ona zen eta nireekin ere bai, eta inoiz ez zuen bortxarik erabili nirekin», esaten zuen Sonia Carabantes hil zuenean berarekin bizi zen emakumeak. Txikitan enuresia eta dislexia arazoak eduki zituen, eta horien ondorioz besteen isekak jaso zituen.
‎Komisarioaren hitzak nahiko ongi gogoratzen zituen: " asko erretzen genuen, horregatik, hotza egin arren, leihoa irekita zegoen" 1969ko abenduaren 15 madarikatu horretan eta" Pinelli etsita zegoen, galduta, eta leihoa irekita ikusi zuenean bere buruaz beste egitea erabaki zuen". Ados, Giovanni?
‎Hala espero dut, erantzun zion nagusiak, begira, pecorino pixka bat badaukat hemen, azokan erosi berria, zatitxoren bat nahi? Nagusiak eskaintzen zion gazta zati bat hartu zuenean bere mahai gaineko telefonoak jo zuen. Pecorino zatia utzi eta telefonoa hartu zuen; bai, zein da?
‎Eta non zegoen arrastorik ez zuela oraindik, oka egin zuen gasolindegi mortu batean, pneumatikoak puzteko bonbaren ondoan, eta bera hustuta, hondora iritsi zela sentitu zuen, hondorik ilunenera, txahala egin ondotik bere bezperako janari murtxikatuei begira topatu zuenean bere burua, bota berri zuenak bere azken afaria non izan ote zen pistaren bat emango ziolakoan. Baina ez zen ezertaz gogoratzen, ahaztua zuen, ezabatua zitzaion burutik bere azken hogeita lau orduetako ibilbidea.
2012
‎Itzulpengintza eta Interpretazioa karrera deskubritu zuenean bere bidea argi ikusi zuen 35 urteko zaldibartarrak: " Hizkuntzen artean ibiltzea, hizkuntzekin jokatzea, hori zen nahi nuena".
‎Era berean, pelikanoarengatik esaten zen beste janaririk ez zuenean bere bularraldea urratu eta handik isuritako odola eskaintzen ziela umeei, seme alabengatik dena emateko prest dagoen guraso onaren eredu; edota bazirela sugearen begiradarekin liluratuta betiko galtzen ziren txorikumeak, non ikas baitzitekeen ez dela inoiz bekatuaren eta bekatarien deiak liluratuta bide zuzena galdu behar. Etsenplu zaharrak predikarien ahotan.
‎Aldapa gainetik, ibarrean elizako kanpandorrea hauteman zuenean bere latorrizko bandera haizetan jiraka zuela, milionarioek beren herrixka bisitatzera itzultzen direnean eduki bide duten gozamen hura sentitu zuen, harrotasun garailez eta hunkidura berekoiz nahasia.
‎Baroinek azaldu zuen Parisek akzioen salerosketa zergapetzen duen “Stamp duty reservve tax” britainiarrean oinarritutako tasa hartu berri duela. Suediako ministroak, Anders Borg ek, ezarri zuenean bere herrialdean esperientzia txarraren ondorioz izan zen tasaren lehiatzaile nagusietako batek, nabarmendu zuen herrialde guztiek uste dutela banku sektoreak ez dituela behar adina zerga ordaintzen, eta krisiaren kostuak ordaintzen lagundu behar duela. Baina azpimarratu zuen finantza transakzioak zergapetzeak deslokalizazioak eragingo zituela eta “etxebizitzetarako kredituaren kostua handituko zuela”, baita gobernuentzat ere.
2013
‎Kartazalaren barruan orri dotore, txiki, idatzi berri bat zegoen, dama baten esku eder eta kulunkariak ondo betea; gutuna irakurri ahala ahizpari aurpegia aldatzen zitzaiola ikusi zuen Elizabethek, eta Janek arreta bereziaz oratzen ziela zenbait pasarteri. Bere buruaz nagusitu zen laster batean, eta, gutuna albo batera utzita, bere ohiko alaitasunaz saiatu zen besteen solasean sartzen; baina hainbestekoa zen Elizabethen ezinegona, Wickham jauna bera ere ahaztu baitzuen; eta doi doi utzia zuten etxea ofizial biek, Janek begirada batez bere ahizpa gonbidatu zuenean berarekin goiko solairura joatera. Euren gela jadetsi zutenean, ahizpa nagusiak, gutuna aterata, honela hitz egin zuen:
‎Bere amaren pentsamenduak bide beretik zihoazela ikusi zuen Elizabethek argi eta garbi, eta harengana hurbiltzera ez menturatzea erabaki zuen, ez ote zuen gehiegi entzun. Horregatik iruditu zitzaion guztiz zitala biak afaritarako parez pare jesarrarazi zituen zorigaiztoa; eta sumindu egin zen oso ikusi zuenean bere ama ondoko beste pertsonari (Lady Lucasi) lasai eta zabal mintzo zitzaiola, zertaz eta Jane luze gabe Bingley jaunarekin ezkontzeari buruz zeukan ustantzaz. Bizkortu egiten dutenetakoa zen gaia, eta Bennet andereak akitu ezina zirudien ezkontzaren abantailak zehazterakoan.
‎Hainbat ikertzailek kirol ospakizunon eraginaren iraungitze data laburra nabarmentzen dute, bilgunearen biharamunean atzera ere arazo berberak berragertzen direla arrazoituta, eta nazio eraikuntzari dagokionez eragin murritzekoak direla adierazita. Ildo horretan, ezagun da SNP Eskoziako Alderdi Nazionaleko eledun abertzale Jim Sillars ek 1992ko Legebiltzarrerako hauteskundeetan parlamentari kargua galdu zuenean bere herrialdeko jendea «90 minutuko abertzalea» zela kritikatu izana, jarrera nazionalista soilik kirol ekitaldietan azaltzen zuena, eta politikan aginte burujabea aldarrikatzeko nortasun indarra falta zitzaiona (Moorhouse, 1996: 71).
2014
‎Alde egin zuenean berarekin eraman zuen nire bihotza...
2015
‎Churchill? idatzi zuenean bere literaturaren izaera politikoki manikeoaren kritikak entzun ziren. Javier Rojo kritikariak" Mamuak berpiztuz" izenburuko kritika egin zion liburuari non Izagirreren literatura" modernismo sozialistatzat" jotzen zuen," izenak txantxa itxura izango ez balu" (2006) gaineratzen zuela.
‎Oraindik ez ditu 20 urte bete; euskalduna da, Iruñerrikoa. «Jendea» esan zuenean bere adinekoak zituen gogoan. Boto gaztea.Asmatu egin zuen.
‎Parisera emigratutako indotxinar aberats baten bilobarekin ezkondu zen, eta horrela lortutako dirutza enpresako akziodun indartsuenetakoa bihurtzeko erabili zuen. Dieter familiaren ontzi enpresan hasi zen, eta aitak erretiroa hartu zuenean bera egin zen buru. Ur kiroletan lehen bezain trebe segitzen bazuen ere, literatur zaletasuna zeharo ahaztua zuela zirudien.
‎Jakin beharra zeukaat, eskuak ireki zituen Lukek. Mehea zen, eta eskuetan ezer ez zuenean bere gorputza besarkatzen zuen hotz balitz bezala. Jertse nasai eta zulatuak eta hogei urte jaten emango balitu ere beteko ez zituen bakeroak.
‎Garbi eta usaintsu apaindu zuenean bere burua, apartamentuaren bazterrak oro miatu zituen, metro karratu bakoitza gozatu nahi balu bezala. Eta apartamentuari bere presentziaren berri eskaini zionean, lankideari egin zion tarte, lotsa galtzen trebatzeko eskatuz eta, poliki poliki, fereka berrien berora irekiz.
‎Louisek ostera, beiradurak goraipatu zituen, nork eta noiz eginak ziren ez zitzaiola axola esan ostean, haien argitan nola aurkitzen zuen indarra erakutsi zidan. Berak aitortutakoaren arabera, leku hartara joaten zen erabat suntsituta ikusten zuenean bere burua. Sinesgabea izanik ere, katedralaren ilunpeko espazio hotz, isil eta handi hartan bakarrik aurkitzen omen zuen atseden aski, bere buruaz beste ez egiteko.
‎Izan ere, telebista programa batzuekin elkarreragiteko eta erantzuteko metodo gisa erabiltzen ziren garai batean izan zuten gorakada, eta irabazi handia izan zuten. Negozioari esker, erabiltzaile batek programara SMS bat bidaltzen zuenean bere iritziarekin edo lehiaketa edo zozketaren batean parte hartzeko, ez nekien SMS bidez euro bat baino gehiago kostatzen zitzaion Premium modalitatea erabiltzen zenik. Gero, kexen aurrean, mezuaren kostuaren berri eman behar izan zion legeak programari.
‎—Umetxo bat bezala zaindu beharra zegok, benetan, ezin duk sinetsi komentatu zuen orduan Ladis Goitik, Jeromok etenaldia egin zuenean bere Errioxako ardo kopatik tragoxkada bat egiteko.
‎Patronalak bere esanetara nahi zuen hezkuntza sistema, Prestakuntza Jarraituko programak eta jarduerak berak nahi bezala antolatzeko, administrazioaren esku hartze eta kontrol ahalik eta txikienarekin; eta ez hori bakarrik: nahi zuenean bere baliabide propioekin kurtsoak emateko eskubide osoa ere eskatzen zuen.
‎Senegal herrialdea han berean du bai hegoalderat eta bai iparralderat. Denbora batez, Senegal eta Ganbia elkartuak bezala izan ziren, Ganbiak ardietsi zuenean bere gain izaitea, 1965 ean, bainan batasun horrek etzuen ainitz iraun. Jende mota berak edo (eta) bertsuak dira alta bietan bainan batzu luzaz inglesen legepean egonak eta besteak frantsesenean.
2016
‎Mary Poppins. Saria jaso zuenean bere speech ean eskerrak eman zizkion My Fair Lady ko produktorea zen Jack Warnerri. Eskerrak bera ez aukeratzeagatik.
‎–Hau da Adanen ondorengo izen zerrenda. Jainkoak gizakia egin zuenean bere irudira egin zuen... eta ehun eta hogoita hamar urte zituela, Adanek semea izan zuen, bere antz eta idurikoa eta Set eman zion izena. Set izan zuenetik beste zortziehun urtez bizi izan zen eta seme alabak izan zituen...
‎Arrazoibide hura urrunago eramanez, errua neure buruari egoztera iritsi nintzen: beharbada ez nintzen behar zuenean berarekin egon, agian neuk ahalbidetu nuen hura guztia gertatzea. Ondoez guztia irentsi eta beste aukera bat ematea erabaki nuen.
‎BIOGRAFIAK. 60ko hamarkadan Svetlana Stalinek AEBetara emigratu zuenean bere aitaren biografia idatzi zuen, non gizon abegikor eta bero gisa deskribatu zuen, eta bere kolaboratzaileen krimen asko bere gain hartu zituen buruzagi gisa ere bai. Haren kolaboratzaile baten semeak ere, Beriarenak, biografia bat idatzi zuen; hark ere aita gozo eta maitagarri gisa deskribatu zuen, eta egin zituenak Stalinen aginduak beteaz egin zituela aitortu zuen.
‎Bere lepoaren kontra pausatu nituen ezpainak eta bere gaztetasuna xurgatzen saiatu nintzen. Bularretako estuegi bat zeraman eta askatu zuenean bere bularrek egin zuten dantza oroitzeak zirrara bat eragiten dit oraindik ere, eta eragiten jarraituko didala iruditzen zait bizi naizen artean.
‎Hain justu, UPNren lehen agintaldian Nafarroako Gobernuko lehendakari gisa() euskal munduari egindako keinuek alderdia sumindu zuten,. Aizpun bezalako pertsonei antigorputzak aktibatzen zizkielako?. Cerveraren ustez, Miguel Sanzek guardia zaharra maniobratzen ikusi zuenean bere unea heldu zela ikusi zuen. –Alli isilik geratuko ez zela bazekienez, egoera lehertzera zihoala jabetu zenean, aukera ikusi zuen kalifa izateko.
‎Uda hartan bertan amaitu zuen mihisea, eta hurrengo urtean berriz etorri zenean Ondarroara Zubiaurre birramonarengana hurbildu zen esaten pozarren zegoela, berari egindako margoa Madrileko Prado museoan zegoela-eta. Birramona harro harro gelditu zen jakin zuenean berari egindako koadroa noraino ailegatu zen.
‎Ez dago dudarik Añares Rioja ISBk asmatu zuela Roselis Silvaren fitxaketarekin. Joseba Lizarraldek aipatu izan du, udan Venezuelako selekzioarekin Euskadiren aurka jokatzen ikuzi zuenean bere taldearentzat jokalari aproposa izan zitekeela pentsatu zuela; baita asmatu ere, taldeko jokalari baloratuena izateaz gain, ligan zeresan handienetakoa eman zuen jokalaria izan delako.
‎Txistuka hartu zuen jendeak eta bota egin zuten Euskal Etxetik Jon Urresti Kirru. Karmelek ikusi zuenean bere neba egoitzatik kanporatzen ari zirela, sentitu zuen bera ere handik botatzen ari zirela hein berean.
2017
‎Orduan, Eskuberok gogoratu zuen aurreko urtean, aldameneko etxean, txakur berberak beste eskularru bat txikitu zuela eta agian bertan topatuko zuela bikote bakarti bat. Aldameneko etxera joan eta han, kaxoi zahar artean, eskularru bakartia aurkitu zuenean berarekin joan nahi zuen galdetu zion, eta honek baietz erantzun zion poz pozik.
‎Atzo, eguerdi aldera, bikotearekin bat egin nuen. Haizeak emakumearen beloa astindu zuenean bere aurpegi liraina ikusi nuen, une batez baino ez, segundo batez. Emakumea neureganatzea erabaki nuen, horretarako gizona hil behar banuen ere.
‎Kapilauak, hala ere, ez zien batere jaramonik egin errektoreak egiten zizkion prebentzio eta oharrei. Errektoreak men egin zuen, artzapezpikuaren agindua baitzen; lizentziatuari bere jantziak jarri zizkioten, berriak eta itxurosoak oso, eta orduantxe, ikusi zuenean bere burua zentzudun arropez jantzia eta ero arropez erantsia, kapilauari eskatu zion, karitatearen izenean, baimena eman zekiola bere adiskide zoroak agurtzeko. Kapilauak esan zion berak lagunduko ziola eta, halaxe, etxean zeuden eroak ikusiko zituela.
‎Erresumak jakin zuenean bere erregeren erabakia, bildu zen jende guztia eta joan zitzaion guztia batean otoitz egitera, arren, nahi ziezaion bere semeari barkatu; zeren lege hura gehiengoagatik egina zela eta gehiengoak, hain errege on eta justuarengatik, aldi hartarako bere justizia kitatzen zuela.
‎mendearen hasieran asmatu zutela uste da, Luis XIV.a errege zen garaian, hark uharte hartara bidali zuenean bere jeneralik kuttunena, Richelieu dukea.
‎Ben begira zegoen, mainaka, lerde jarioka. Laukoteak aurrera jo zuenean berak hesiaren ondotik segitu zuen, burua gora eta behera mugituz eta lanturuka. Batek esan zuen,
‎Erizainak ere, bestalde, bere arazoak zituen, ingeleseko irakaslea tarteka bere ontzia inguruko kirol porturen batean utzi eta bisitan etortzen zitzaiolako eta betiko bere matrakarekin jarraitzen zuelako, bere maitasunik gabe ez zuela asmatzen bizitzen eta horrela jarraitzekotan nahiago zuela sufrikario horrekin amaitu, eta hori esaten zuenean berari hain arraro begiratzen omen zion non susmorik txarrenak hartzen zituen.
‎Heldua da, ezaguna da Bilbo inguruan, hainbat hedabidetan kolaboratzen du maiz samar, ondo kokatuta dago bertako gizartean. Jende asko harritu zuen EITBko telebista saio batean, publiko egin zuenean bere haurtzaroko zauri sakona. Bera han zen, beste askotan bezala, arratsaldeko magazinean blagan eta egunerokoaren inguruan iritzia ematen, sexu abusuez hizketan hasi zirenean, eskandalu berri bat zela eta.
‎Nabaria zen Anna Schmidten pisuko erasoaldiaz geroztik nolabaiteko influentzia bazuela. Eta gero bere erlojuaren orratzak ordua pasatu zuenean bere buruari honela galdetu zion: dena nire asmakeria hutsa ote da?
‎ohe bat, mahai bat, lau aulki, liburu banaka batzuk, hainbat mahai tresna eta plater batzuk, whiski botila bat, xaboia eta hortzetako eskuila, bainuko gatzak, bost koadro ondo aukeratuak eta musika ekipoa, une hartan Mozarten klarinete eta orkestrarako kontzertu bat jotzen ari zena, notak inoiz ez bezalako araztasunez islatzen zirela espazio bilu­zian. Hustasunak liberatzen zuen karga boteretsu hura sentitu zuenean bere barruan, zin egin zion bere buruari bere bizitzara ere eramango zuela konkista zail hura.
‎Guda Zibilak sakonki markatu du ESTANIS MARTIN CARRIONen (Areta, 1928) bizitza. Zotzi urte zituen eskuko lehergailu batek eztanda egin zuenean bere etxean. Bera izan zen leherketatik bizirik ateratzea lortu zuen bakarra.
‎Lucienek joko berri bat asmatu zuen: goizetan, bakarrik hartzen zuenean bere bainua garbigelan, norbaitek sarraila zulotik begiratzen ziola imajinatzen zuen[...] Lucienek ez zekien zer egin bere gorputzaz. Egiten hasten zen edozertan, beti iruditzen zitzaion gorputz hori alde guztietara existitzen ari zela, bere iritzia kontuan izan gabe.
‎Begira, nagusiak ama galdu zuenean, eta bere aita krudela ume gozo eta errugabe hori hartu zuenean eta usteldu zuenean bera bezalakoa izan zedin, ez genuen ezer egin.
2018
‎" Denok gaude mundu honetan zain, zerbaiten itxaropenean denok, eta guztioi begira heriotza", xedatu zuen Elbak. Eta bat batean, hotzikara bat sentitu zuen, burutasun latzen pasean, hiru urteko umetxoaren gorputz geldian, hilean, aparatu zuenean bere pentsamenduak. Bide ertzean etzanda gorpu geldo odoleztatua ikusi zuen.
‎Luzaz egon eta gero, benetako denbora erreal eta sentiduetatik urruti, denbora garrenean, zentzumen denak berpiztuta zituelako sentsazioak bete zuen berriro, gozamenaz gainezka jarriz. Zorabiotik jaitsirik, suaren ondoan topatu zuenean bere burua etzanda, berak igarri gabe gaua heldu zela konturatu zen. Zutituz, suak eta txingarrak ikusi zituen ingurumarietan, han hemen, argi hori gorrixka berogarri bezain zirikatzaileek haragizko desio guztiak suspertuz, sutan jarririk zutela mundu guztia.
‎Luisa ere garai haietan Augusta zen. Mundua ezagutu zuenean bere basa bizitza ahaztu behar zuela eta, izena aldatu zuen. Denak Augusto eta Augusta zuten bere izena behin herrira heldu zen misiolari erdi lapur erdi ero baten oroimenean.
‎Berdin erreko zen, derrigorrean erretzekoa baita azal hori, baina ezberdin erre zitekeen itxuraz behintzat, bestela abiatu izan balitz Jonen bila, demagun, abiatu izan balitz halako batean beharrean aurrez ezarritako hitzordu baten arabera egiteko topo Jonekin, adibidez, elkartu izan balira ekialdean, hiriburuan, Bartzelonan hots, Mirenek aurkeztu zuenean bere kortoa Euskal Etxean, Jonek egin izan balu salbuespen bat bere ohiko bizitzan, garai zaharren eta adiskide ahaztuen omenez, eta gerturatu balitz hara eta egon Mirenekin patxadaz.
‎Donostiara itzultzen zen, jaioterrira, eta hantxe ikusten zituen zintzilik, oraindik ere, argazkiak, paisaiaren parte, berarekin eskolara joandako zenbait, tartean. Sarritan Bartzelonara bueltatzen zenean baizik ez zion hartzen benetako neurria, norbaiti azaltzea egokitzen zitzaionean, atxilotuak zituztela berrogei gazte, hogeita zortzi, hamalau, eginak zizkietela esanezinak, eta giltzapetu hamasei hilabetez, bi urtez, sei, hamar, eta konturatzen zenean nola zeukan barneratua kontakizuna, naturaldua, behartzen zuenean bere burua pentsatzera, non nengoen ni duela hamasei hilabete, bi urte, sei, hamar, zer egin dut orduz geroztik. Amorru izpi bat gailentzen zitzaion orduan, zorionez, etsipenari.
‎Kuriosoa ere bada, Itziar Okarizek publikoki aitortu du, inork halakorik ikusi ez zuenean bere lanean, J.A. Artze izan dela bere eragin handietarik bat.
2019
‎Hala azaldu du Markelek: " Adibidez, anarkista batek bere ideia botatzen zuenean bere aldekoak txaloka hasten ziren, eta aurkakoek txistu, eta ondoren alderantziz". Dena den, bakoitza berera joan arren, denak" erro beraren gainean" elkartu izana" pozgarria" dela uste du Manexek.
‎Hura izan zitekeen Buck zakurrak nahi zuen bezainbateko etsaia. Buck ikusi zuenean bere bi begiak haserre bizian zuzendu zizkion eta orroa bota zion.
‎–Entzun dudanez, dutxan zegoela hil zen. Aitak atea bota behar izan zuen, baina sartzea lortu zuenean bere semea hilik zegoen. Autopsiak ez die ezeren pistarik eman.
‎Lehenik eta behin, plazatik biktimaren etxerainoko bidea arakatu eta autoa non aparkatuta dagoen begiratu. Ahal izanez gero, lanerako bidea hartzen zuenean bere etxetik hurbil egon ezkutatuta, identifikatu ahal izateko eta goizaldean lanetik itzultzean eraso egin ahal izateko.
‎Ondo asko dakite baietz, baduela". Eta amaitu zen, ondo amaitu ere, kaporalak agindu zuenean bere zaldia zelatzeko eta kornetak abiatze deia jotzeko. Ostikoka altxarazi zituen hark soldadu lo nahi eta mozkortuak, ihintz estalkia jantzi zuten beren kapez, eta joan egin ziren.
‎Katok Funakiri ezin izan zuenean bere nagusia salbatu?
2020
‎Gure sasoiko emakumeok ez genuen hautatzen, gure gurasoek edota gure senarrek erabakitzen zuten, esaten ziguten zer zen onena eta zer egin behar genuen, gure bizitza etxekoengan pentsatuta egin behar genuen, etengabean moldatu eta egokitu. Horrela, Antoniok Lutxanara etortzea pentsatu zuenean bere erabakiaren itsasontzi singlean abiatu nintzen, Lutxana izeneko portua zein zen eta non zegoen jakin gabe. Gure sasoiko emakumeok ez genuen usu lagunik egiten, ez genuen lagunik behar, etxekoak behar genuen izan eta gure mundua familia esparrura mugatu.
‎Txutxi!, ederra, liraina zen, kiroletan ona, ikastetxeko futbol taldeko aurrelaria, bere gelako liderra eta ikastetxe osoan popularra, amerikar filmetan dioten bezala. Endika, ordea, Txutxiren anaia potolotxoa baino besterik ez zen, korrika egin behar zuenean bere oinekin estropezu egiten zuena eta helmugara beti azkena iristen zena, talde kiroletarako inolako trebetasunik ez zeukana eta bere taldean inork nahi ez zuena. Txikitandik Endika beti sentitu zen gusturago neskekin jolasten mutilekin baino, eta hortaz, mutilentzako ikastetxe batean ikasten zuenez, ez zeukan lagunik.
‎–Ondo pentsatu –bota zion aurpegira begiratu gabe eta komunerako bidea hartuz, senarrak anaiaren eta bien arteko traizioa jakiten zuenean berarengandik hurbilegi ez egotearren. Bertan sartu, atea kisketaz itxi eta komunean eseri zen, nahiz eta ezer egiteko premiarik ez izan.
‎Ez, hori hurrengoa izan zen, Elektra Danka. Merlinek taldea utzi zuenean bera ordezkatu zuen. Horren aurrekoan camping bat muntatzen genuen kultur etxeen barruan, eta performance bat egiten genuen bertan, publikoa ere campingean egongo balitz bezala.
‎Melaniek bere fantasia eskatu zuenean bere nahia bete behar izan nuen.
‎Beraz, neskarik ospetsuenak erabaki zuenean bere helburua nintzela, ez nuen ondo hartu.
2021
‎Lekuko izan nahi duenak, bideari ekin diezaiola", aipatu du musikariak. Ordalias diskoa kaleratu zuenean bere asmoa zen ohikoa den zirkuitutik atera eta, Erdi Aroko koblari ibiltarien antzera, musika zerbait bizia bezala ulertzea: artea lurrarekin eta pertsonekin lotzea, garatzen den zerbait organikoa bezala bizitzea.
‎Lynnek kontatuko zuen 2010eko abenduan, Melissa desagertu eta urte eta erdira, telebistan Gilgo Beacheko gorpuen aurkikuntzari buruzko albistea ikusi zuenean bere bikotekidearekin zegoela eta biak negarretan lehertu zirela. Melissa zela ziur zeuden.
‎Baina mutilak erran zion sainduegia zela, gauza sakratuak ukitu berria zenez, bera bezalako bekatari batekin hitz egiteko, eta hain damu handia zuela horregatik, non bekatua berehalaxe barkatuko zitzaiola espero baitzuen. Emakumea, ulertu zuenean bere kasua agerian zegoela eta aitzakia, zin egite edota berriz halakorik ez egiteko promes oro alferrik zela, apezpikuarengana joan zen haren kexuz. Eta gaia ongi aztertu ondoren, emakume hark senarrari erran zion ezen ezin zela luzazago gelditu Alençoneko hirian, lotinantaren semea, adiskideen artean hainbertze estimatu izan zuena, etengabe zebilkiolako ohorea ebasteko asmoz, eta Argentan en kokatzeko egin zion erregu, susmo oro uxatzeko.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia