Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 319

2000
‎Jabetu nintzen orduan ezinezkoa dela hain pasibo izatea zorigaitza edota heriotza hain hurbil dagoenean, sortasun hain ageriko hura ezin zitekeela iruzur bat baino izan; hau da, bidaiari haiek guztiek bazekitela liberatuak izango zirela, edo, bestela, txarrenera jota, kondenaren ondorioak ez zituztela jasango; hortik ekartzea zegoen bidaiari haiek guztiak edo inpartzialak edo arerioak zirela; inpartzialak, jukutria edo, hobeto, trajedia hura antzezteko kontratatuak edo agian behartuak edota bahituak izan ziren neurrian; arerioa, ni, zuzenki nahiz zeharbidez, akabatzeko agindua izan zezaketen neurrian. Susmo txar hark indar hartu zuen nire baitan, eta, benetako  tzat jotzeaz gainera, iruditu zitzaidan nirekin zihoazen bidaiariak inpartzialtzat hartzea biguna eta arriskutsua ere bazela. Kasu hartan inpartzialtasuna motu proprioz aukeratua nahiz beldurraren legepean ezarria justifikaezina zen, bere ankerkeriagatik eta bere ondorio sumaezinengatik.
‎Beldurrak haiek ere preso zeuzkan, izu lodi antigualeko batek, sugegorri garaile baten antzera beren pentsamenduetatik lasterka zebilena. Porrot hark guztiz aldatu zuen nire bizi filosofia, nire munduikuskera, nire poetika artistikoa eta literarioa. Orain, niretzat, gizakia berez zen gaiztoa, ez zen maitasunik ez elkartasunik existitzen, eta are gutxiago haragiaren inozentziarik ez zoriontasunik.
‎Uretan ezin, eta gazte gaztetatik izan omen nuen igeri egiteko afizioa, jaidura. Urak, baina, ezin pairatuzko izua sortzen zuen nigan. Amesgaiztoa zen niretzat ura, munstro oro irenslea.
‎Ez al nuen, bada, bere garaian, T. ko udalak hala eskaturik, liburutegiko bezero guztien ikerketa fisiognomiko bat egin? Eta zein kalifikazio merezi izan zuen nire txostenak Auzitegi Gorenean. Cum laude.
‎Eta hausnarketa sakon honen haritik, hausnarketa zeina, oker ez banago, sortu baitzen aireak irentsi zuen nire esaldi ahoska  tzen hasi berri batek eragin zidan ondoez xumetik, eta hankamotz gelditu baitzen, nire minerako eta lagunen nahasbiderako, bada, orduan, argiak beren indar guztian piztuak zeudelarik gargolen aho zuloak ezinago artistikoki argitzeraino, baina artean hiru aurkezleak beren paperak errepasatzen ari zirela aprobetxatuz, alboan nuen gizaseme gorraizetu samartzen hasiari bere esta... Nolako estasi unea, halako gizakumea zen beste nire teorietako bat, orain, labur beharrez, azalduko ez dudana.
‎Ala, nire desditxak baino gehiago, nik eragin nituenak interesatzen zitzaizkien? Hausnarketa hark ere, noski, ez zuen nire baitan erantzunik aurkitu, barrundatzen nuen arren ez zirela nire ezbehar ugarien atal bakarrarekin konformatuko. Hain zen aberatsa, nire bizi  tzan, zoritxarren katalogoa!
‎Migelen gutiziak menderatzen zuen nire borondate on guztia. Dena dakien eta dena ezagutzen duen Jainko maitagarriak ezin litza  ke barka ez horrelako bekatuak ez maiatzeko goiz hartako eguzkiaren antzeko nagikeriak.
‎Gauza bakanak atse  gin zaiz  kit niri, ez dago zalantzarik, eta banekien amak arrazoi osoa zuela. Itxaropen osoa zuen nigan.
‎Pixa egin nuela iruditu zitzaidan, esnatu nintzenean. Baina, gero, esne mukitsu hark nahastu zuen nire gaztetxo aroko sentiberatasun guztia. Eta hemen amaitu luke liburu honek.
‎Hala ere, gure amak, eskutik hartu, eta bere babesaz magaleratzen zuen nire egun haietako tristura. Eta haren itzalak gehiago alaitzen ninduen hainbat maite nuen elurrak baino.
‎Amonak nire aldamenean jarraitzen zuen, gela behin ere baino estuago iruditzen zitzaidan. Migelek sartu irten azkar bat egin zuen nire gelan zer moduz nintzen galdetzeko.
‎Isilune hark goizeko kanpaien hots tristearekin zerikusirik izango zuela erabaki nuen. Arrantzale batzuk itotzeak ez zuen nire biho  tza askorik estutzen; urrutiegi ikusten nituen nire bizitzatik, eta nahikoa nuen martxoko antxoen usain indartsua, arrantzaleak jende alai aberatsa zirela pentsatzeko. Sarritan usain batek indar handiago du, berritsukeria guztiek baino.
‎Behin ikusia nuen itotako baten gorpua, eta zirrara busti hotz batek astindu zuen nire gorputza.
‎nonbait, hasiera hasieratik, Luisek adoretu zuen niregana hurbil zedin, baina Rubenek ez zuen halako laguntasunaren beharrik (Las Vegasen, azkenik, aitortu zidan Luisek aspirina bat eta kondoi bat eman zizkiola ni benefiziatzeko; baina haren harropuzkeriaz aspertua, Mesa Verdeko kanpinean afaltzen ari ginela, Luisek coca cola bat edaten ari zela ikusirik, ezkutuka berari bota zion, berez, ni ble ble jarri behar ninduen aspirina Mesa Verdeko har...
‎Egiaz tiro egin zidanean, ordea, zalantza sortu zitzaidan: zer sentitzen ote zuen, zinez, nirekiko; zazpi urteko elkarbizitzan zehar, ikusiko al zuen niregan ere halako bilakaerarik aldaketarik. Guztiarekin, azkenean ni neu izan nintzen hutsaren hurrengoa sentitu nintzena, eta noragabetua (nork esan behar zidan niri aurtengo oporrak bakarrik eta Estatu Batuetan igaroko nituela); orduan ni izan nintzen amildegi baten ertzean sentitu nintzena, harrezkero etorkizuna beldurrezko film baten antzekoa egiten zitzaidala.
‎Ez dut ukatuko: Karmelok ez zuen nik espero bezala erreakzionatu eta, kasik izularriturik, atzeraka egin zuen. Ez dakit oker nengoen edo goizegi ibili ote nintzen, kontua da Karmelok errefusatu egin zuela nire musua.
‎Geroxeago, Dabid ere lotara joan zen, baina azken bi hilabeteetan bezala, gonbidatuentzako gelara (inork ezer aipatu ez bazuen ere, Dabidek berez hartu zuen han lo egiteko erabakia, errudunak egunerokotasunaren onura eta abantailetarako eskubidea galdua balu bezala). Baina erretiratu aurretik, komunetik bueltan, gure nire gelaren kanpoaldetik igarotzean, Dabidek agur gisa hatz koskoez jo zuen nik itxia izaten nuen atea, errukarri antzean jo ere, eta orduan negu gorriko izotza sentitu nuen berriro, bai orduan bai beraren" Gabon" xuxurla hura entzutean. Eta ipurmasailak edo oin hotzak berotuko zizkidan inor ez alboan.
‎" Nire bikotekidea beste batekin ibili dela jakingo banu, batere pentsatu barik harremanak bertan behera utziko nituzke". Esaten zuen nire aurrean ez balego bezala, hirugarren pertsona erabiliz. " Zer konfiantza mota gera daiteke horren ostean?", eransten zuen.
‎Ez zidan eskatzen ezta Dabid uztea ere (hori, haren ustetan, berez etorriko zela" idatzia" zegoen), soil soilik hilean behin, birritan, hirutan..., edo hogeita hamar bider geratzea eskatzen zidan, bere etxean, handik hurbil zegoen Dato hotel modernista ttikian Patxiren hitzetan, autoan edo gogoko nuen tokian. Baina nire aurpegierari erreparaturik, azkenean hatz erakuslea pausatu zuen nire ezpainetan.
2001
‎Begien argia galdu ez duenak ez dezake horrelako usterik izan, aski baita gogoratzea gure gurasoak zer ziren gu eta gure ondorengoen aldean, aski baita berdintzea idazle zahar bat berri batekin. Azkeneko lan hau Aita Mokoroak8 aspaldi egin zuen nik egin dezakedan baino hobekiago.
2002
‎Bazitekeen. Baina, edozein modutan ere, haren galdera behin eta berriro errepikatuak erantzun bat eskatzen zuen nire partetik.
‎Semearenganako errukiak gora egin zuen nigan, hitz haiek aditzean. Haren bakardadeak, eta haren hitzek adierazten zuten desanparoak, biziki txunditu ninduten.
‎Ni, berriz, eskergabekeria baino  bekatu itsusiagorik ez delakoan nago. On neritzon, beraz, nire anaiaren jokabideari, eta berak eskertu egiten zuen nire konformidadea. Hortik aurrerako guztiak ez du piperrik ere balio.
‎Aitarentzat etsipena eta abaildura ziren munduko gaitzik gaitzenak. Ezin zuen nire bikotekidea bezalako jende ezkorra eraman pozik bizitzeko motibo guztiak izan arren, bizitzaren bihurguneren batean zoritxarra zain egongo dela pentsatzen duen jende klase hori. Disgustu handia hartu zuen harekin bizitzen jarri nintzenean, baina ez zidan sekula hitz erdirik esan, harik eta banatu ginen arte.
‎Nazkatuta naukazu, en  tzun?, nazkatuta; pipertuta bazaude, ez niri bota kulparik. Orduan, begitartea iluntzen  zitzaion, atzeraka egiten zion ileari, eta, ezpainak estuturik, galtzerdia botatzen zuen nire ohe gainera destainazko keinu lehor batez. Biz  karra eman, eta gelatik alde egiten zuen.
‎Horrek ahitu zuen nire pazientzia. Ez naiz baldarkeriei baldar erantzuteko gai, eta ihes egin nuen etxe aurreko parkera.
‎Hauxe kontu bitxia: amak arreta osoz entzun zuen nik kontatutakoa, altzoan hartu ninduen, elkarri besarkatuta egon ginen; Â aitak, baldarkeriari baldarkeria ibili eta gero, musu eman zidan ahoan. Esker ona, aitari.
‎Ertzaina, ordea, ez zen nire aztoramenaz jabetu. Beste pauso bat eman zuen nireganantz. Belaunez belaun geunden ia.
‎Epaitua izan nintzen; eta kondenatua. Amarauna handitzen ari zen, eta armiarmak, kar kar kar, orain argazkilari moduan mozorroturik orain ertzain gisa, ez zuen ni sarean bildu beste lanik. Laster agertuko zen armiarma berriz ere, auskalo zer nolako forma harturik.
‎Mozorroa aldatuko zen, baina ez epailea ez eta epaia ere. Alferrik egingo nuen protesta; inork ez zuen nire aldarria aintzat hartuko.
‎Gaztea nintzen, ergo susmagarria. Caveamus, igitur, iuvenes dum sumus, kantatzen zuen nik pianoa jotzen nuen kafe  teatroko kantariak, jatorrizko gaudeamus bozkarioz  koaren tokian caveamus zuhurtziazkoa esanez. Nire laguna, kantatzerakoan, zen baino gaztea  go agertzen zen publikoaren aurrera.
‎Ez nuen, ordea, zer eginik: haiek ertzainek bezala drogazalearen anaia bezalakoek nitaz pentsatzen zutenak indar handiagoa zuen nik esan nezakeen guztiak baino. Nola irten zulo itsu hartatik, hura zen asmatu behar nuena, uste ez bezalako bide bihurria hartzen ari baitzen hilketaren lekuko izana.
‎Ez diot inori opa. Lainezak laineza, jasangaitzetik asko zuen niretzat alaba bakarra izateak; bentajak, berriz, urriak eta, batez ere, likatsuak.
‎Nik ingelesik ez dakien turista despistatuarena egin nuen eta horrela argazki filma behintzat salbatzea lortu nuen, baina Dickies" Gigantor" jotzen ari zirenean ezin izan nion tentazioari eutsi eta beste argazki pare bat egin nuen. Zorionez, ordurako nire inguruko punk guztiak saltoka eta bultzadaka ari ziren, eta beltz erraldoiak ez zuen nigana hurbiltzeko egokierarik izan.
‎Nire gogoa, baina, pantailan agertzen ziren gorputz zulatuetatik oso urrun zegoen. Gauerdian zen irtetekoa Nekane, Igor eta hirurok Madrilera eramango gintuen autobusa, eta horretaz pentsatzeak ezinegon kilikagarri atsegina sortzen zuen ene baitan.
‎Ikusten ari nintzenak eragin bikoitz eta kontrajarria sortzen zuen nigan. Alde batetik, hasieratik sentitzen nuen beldurra areagotu baino ez zuen egiten, baina beste aldetik, nik ere adrenalinaren dangada hura sentitu nahi nuen lokietan, urdailean hutsunea nabaritu nire oinen azpian zorua zabaltzen zela eta, han behean, milaka metrora, Nevadako basamortuak itxaroten ninduela ikustean.
2003
‎Emakumeari begira, harrigarria egin zitzaidan pertsona batzuek ideiak antolatzeko duten dohain hori, harrigarria burutik paperera bitarteko distantzia zeharkatzeko duten ahalmena. Eta horrek areagotu egin zuen niregan pizten hasia zen desira. Bazirudien poltsako sosek baino gehiago, emakumeak berak erakartzen ninduela, eta, nahiago nukeela gutunean zer idazten ari zen jakin, edota poltsan zeuzkan objektu pertsonalak ikusi.
‎Horixe behar zuen emakumearen bizitzak. Eta horixe behar zuen nireak ere, Rayk behar izan zuenaren gisara. Porrotaren ondoko puntu eta aparte bat.
‎–Ez zuen nirekin hitz egin nahi, nonbait.
‎Hilda dago, zalantzarik gabe baieztatu zuen nire pronostikoa Felisbertok, etsipenez.
‎Galdera gehiago bururatu zitzaizkidan, baina bazen bereziki bat ulertzen zail gerta  tzen zitzaidana: zergatik utzi zuen nire bizkar artzain eginkizuna, hura bazen berez artzain, eta ni, berriz, amateur hutsa besterik ez. Agian horrexegatik beragatik izan zitekeen, edo ni gazteena nintzelako, eta, beraz, egokitu zitzaigun eginkizun latza aurrera eramateko aproposena.
‎Ixabelek ez zidan berehalakoan erantzun, baina haren irribarreak konexio zuzena zuen nire bihotzeko goxotasunarekin.
‎Morgan, nik uste, ez zuen nire melokotoiak eskandalizatzen, borroka kantak eta" fribolitateak" horrela nahasteak baizik. Apustu egingo nuke ez ninduela euskal iraultzarako guztiz egokitzat jotzen.
‎" Aita oso eliz  koia zen, oso elizkoia. Bera askotan ez zen mezetara joaten, baina beti nahi izaten zuen ni joatea".
2005
‎Maistra berriaren etorrerak azpikoz gora irauli zuen nire bizitza. Irribarre alaiko gazte beltzaran txiki hark Adela zuen izena.
‎Jakina, etxean ez genuen inolako oharrik jaso. Egun hartatik aurrera, Juliok ez zuen nire beste poemarik irakurri ozenki, eta ez zidan eskurik erantsi beste inoiz, baina, hari zegokionez, hilik nengoela zirudien, ez zidan-eta gehiago hitzik zuzendu, oso egoera behartuetan aginduren bat hotz eta motz adierazteko izan ezik. Handik hara, altzari bat gehiago bihurtu nintzen ikasgelan; alde batetik, mesedegarri gertatu zitzaidan hori, halaxe amaitu baitziren isekak eta irainak; baina, bestetik, egoera hura, noski, ez zen batere erosoa niretzat, eta ez zidan batere laguntzen ikasketetan; areago, ni jakin minez eta ikasteko gogoz beteriko haurra izanik.
‎Alabaina, irailean, hor agertu zaigu Adela, irribarretsu eta atse  gin, ikasle guztien berri jakin nahirik. Hurrengo hilabeteetan, maistra berriaren irudiak bete zuen nire gogoa; orain konturatzen naiz zer nolako irudi idealizatua osatu nuen nire barruan, baina infernu hartan zerugunea eskaini zidana ez nuen bada idealizatuko! Urte asko pasatu dira hartatik, eta, bizitzak garai hartako irudi gardena arrasto beltzez margotu badit ere, funtsean maistraren hasierako irudi hark bizirik dirau nigan, eta ez du galdu orduan eragin zidan zirrara garbiaren amiñirik ere.
‎barazkijalea omen zela; garai hartan, ez zen halakorik entzuten gure bailaran. Kontu hark maistraren irudi misteriotsua areagotu egin zuen nire gogoan.
‎Soldata amari ematen nion, eta neuretzat gordetzen nituen eskupekoak, askotan soldata bera baino dirutza handiagoa. Amak soldataren erdia xahutzen zuen, eta askotan hori ere ez, eta gainerakoa aurrezki kutxa batean sartzen zuen nire izenean. Tailerreko nagusiak ematen zizkidan eskupekoekin, aberats sentitzen nintzen; asteburuetan, edonora joan nintekeen afaltzera, eta aberatsen moduan bizi, baina ez nuen gustuko hori; autoarekin gastatzen nuena kenduta, eta asko ere ez zen, gainerakoa zapata kaxa batean gordetzen nuen, armairuan, gurasoen ezteietako trajeen azpian.
‎Berak, orduan, aurpegia hurbildu zuen nigana. Nire etxean geunden, egongelan, arratsaldero bezala, institutuko lanak egiten; ama erosketak egitera jaitsia zen.
‎Edo betiko joandako gaztaroaren lehen mina adierazi nahi zigun, osasuna gero eta kaxkarrago zeukalarik? Besterik gabe, iruditzen zait aita bere izen ezkutua adierazten ari zitzaigula, izen horren letretan zizelkaturik zeuden istorioak erakutsi nahi zizkigula; alabaina, harako susmo hura handitu egin zitzaidan, oinarrizko zerbait kontatu gabe utzi baligu bezala, hutsune handi bat zaindu nahi izan balu bezala, eta, hala, esan gabe utzitakoak are tamaina handiagoa hartu zuen nirekiko. Zer ezkutatzen zen aitaren jarrera barnebilduaren atzean?
‎Ezpatari batek, sabelean hondoraino sastatzen zutelarik, ez zuen nik adinako ziztadarik sumatuko erraietan.
‎Garajetik autoa atera, eta aldapa jaitsi nuen; autoa bazterrean utzi, esku argia piztu, eta horma artetik sartu nintzen, putzu sakonerantz. Pistola kargatuari bi hatzekin heldurik, uretara erortzen utzi nuen; hondoko hotsak unetxo bat pasatu zuen nire belarrietara iritsi aurretik. Gero, poltsikotik erlojua atera nuen; han joan zen hura ere.
2006
‎Jimmie zen, Karenen katua. Jimmiek jauzi egin zuen niregana eta altzoan hartu nuen.
‎Madame Margueritek nire etorkizunaz kontatu zizkidanak ez ditut hemen azalduko, nahiago ditut neuretzat bakarrik gorde?, baina nire iraganari buruz esan zituenak egin zitzaizkidan izugarrien. " Eta hemen, sorginak azkazalaren puntarekin gogor sakatu zuen nire ezkerreko esku ahurraren erdialdean?, hemen zure bizitza erabat irauli zen. Hamasei edo hamazazpi urte izango zenituen.
‎Esan bezala, Aintzanek ez zuen izan inolako arazorik zehatz mehatz erantzuteko, ez galdera horri ezta egin nizkion beste guztiei ere, eta ulertzekoa da, nik uste, pasadizo hartaz ahaztu izana. Gogoratu nuenean, ordea, beste esanahi bat hartu zuen niretzat. Oso bestelako esanahia.
‎Nire erantzuna jaso ondoren, astoa zabaldu, oihala jarri, margoen egurrezko maletatxoa ireki, eseri, eta pipa prestatzen zuen. Liturgia hark, pausotik pausora, areagotu egiten zuen nire irrika.
‎" Aitari ez zaio gustatzen txirikordekin ibil zaitezen zure adinean". Ez nuen ulertzen zer zerikusi zuen nire adinak txirikordak erabiltzearekin. " Eta ez dut haserrerik nahi".
‎Gorputza hotzez mankatua balu bezala mugitzen zituen besoak, eskuak, hatzak. Ematen zuen nik ikusi edo sentitu ezin nezakeen izakiren bati mina eragiteko beldurrez ari zela; sukaldeko mahai, aulki eta alasek baino izaera hauskorragoa zuen zerbait edo norbait zeukala aurrean, eta ez zuela hura gogaitu nahi.
‎Amaren begiradagatik, berebiziko garrantzia zuen nire erantzunak, goiz osoko nire mututasuna urratuko bainuen. Eta bide batez, aitarekin hitz egiteko balio zezakeen paseotxoak, hori kalkulatzen ari zen ama; hartaraino, ezagutzen nuen.
‎Modu ezohiko horretan izan genuen amonaren asmoen berri, eta dagokionari dagokiona: amona Erikarengatik izan ez balitz, ezin dut imajinatu zein bide hartuko zuen nire bizitzak.
‎Ematen zuen gurasoak ni bezain sorgor zeudela taxuzko ezer erabakitzeko. Haiek adoretzeagatik edo, amonak beren esku utzi zuen nire ekipajea osatzea, eta gurasoek ez baitzuten auzoen susmo txarrik piztu nahi, hiriko aldirietan erosi zituzten Italiarako nituenak. Amonari dagokionez, hiruzpalau egun egin zituen hara eta hona, ez zigun esan non, baina bagenekien zertan.
‎Angelok eskua erretiratu zuen nire kopetatik eta, besterik esan gabe, alde egin zuen. Gela nahikoa ilun zegoen, baina atetik sartzen zen argi doiak min egiten zidan begietan.
‎Harrituta gelditu nintzen hitz zaparradarekin. Ez dakit, ordea, harriduraren tokian ez ote zuen nire desadostasuna ikusi, minduta esan baitzidan:
‎Hi izango haiz Angeloren iloba, izan zen haren agurra. Tonuagatik, ez zuen nire erantzunik espero. Isilik gelditu nintzen.
‎ez zeramatzan orduko mantal grisa eta kapela zabala, eta, bestalde, bizarra egin berri, ondo deskantsatutako baten lasaitua zuten Umbertoren aurpegiak eta begiradak. Ez zuen nik ezagutu nuen agure bera ematen, aurrean neukan gizonaren itxurak zeharo aldatzen zuen lehendabizikoz ikusi nuenarena.
‎Ezagutu nuenetik, lehendabiziko aldia zen burua eta arreta ez zeuzkala beste nonbait. Horrek zama astun batetik libratu banintz bezalako sentimendu lasaigarri bat ernarazi zuen nire bihotzean: uste nuen baino arinagoa gertatzen ari zitzaidan guztia, maleta hartu eta eskailerak jaistea bezain erraza izango zen nire burutazioetan hain korapilatua iruditu zitzaidana.
‎Irribarre egin zidan, irribarre xehe bat eta guztiz ezohikoa, erauntsi moduko zirkinak baino ezagutzen ez nizkion aurpegi hartan. Irribarre egin nion neuk ere, eta une hartantxe esku bat jarri zuen nik bere sorbaldan jarrita neukanaren gainean.
‎Txaletak ere herriek bezain izen arrotza zuen niretzat. Gure habia.
‎Nekatuta nengoen, oso nekatuta, eta Hermannek irri egin nahi zuen nire kontura. Alferrik luzatzen ari ginen zeremonia hura.
‎Litekeena, baina orduan itsuegia nintzen hipotesia planteatzeko ere: haren ikasle kutunena izanagatik ere, ez nintzen atzean geratzen haren zaurira gatza jaurtitzeko orduan, esan dut lehen, eta irakasle umiliatuak ez zuen nigana hurbiltzeko ahaleginik egiten. Nire idazlanen azpian jartzen zituen ohar gehienetan aseptikoak ziren hurbilketa bakarra.
‎Kopia bat egingo diat, esan eta alde egin zuen ni ahozabalik utzita.
‎Goazen, zeren zain zaude?, esan zuen nire gibelean ahots itzal batek. Jiratu egin nintzen.
‎Modu ugari neukan Alemaniaren alde egiteko eta ahal nuen guztian laguntzen nuen. Ez nintzen bakarra, gauza bera egiten zuen nik ezagutzen nuen neska mutil askok. Botila hutsak batzen genituen etxez etxe garagardogile eta dendariei saltzeko; jasotako dirua, Alderdiaren hainbat sorospen erakundetara bidaltzen genuen.
‎Hurbiltzen nintzaion, eta nik garondoa ferekatzen nion, bularraldea, ipurmasailak. Hark bere gorputza estutzen zuen nirearen kontra, eta gero eta mugimendu azkarragoak egiten zituen bere sabelarekin nire sexua igurtziz.
‎Baina garbi dakit ez nindutela hunkitzen. Ez zuten, behintzat, naturak eragina omen den seme baten aitarenganako begirunea suspertzen; sentimendu horren haziak ez zuen nigan ezer erein ez ernaldu.
‎Behin, liburu denda itxian idazten aurkitu nuenekoa gogoan, lantzen ari zen liburuaz galdetu nion. Asko poztu zuen nire galderak, eta nik, aldiz, ezuste handia hartu nuen bere erantzunarekin, eskuartean zuena nobela bat zela esan baitzidan. Idatziak eta argitaratuak zituela hainbat ipuin eta kontakizun labur, baina nobelarik ez.
‎Ni, isilik. Zer egiten zuen ni bezalako gazte batek bakarrik, eta horrelakoak jakin nahian hasi zitzaidan, oso modu susmagarrian. Nik, erantzunik ez.
‎Kontakizunak aurrera egin ahala, begitartea iluntzen joan zitzaion Umbertori, ezpainak hozkatzen zituen, ematen zuen nire hitzek arnasarik gabe utziko zutela. Bukatu nuenean, eskua jarri zuen nire sorbaldan eta berarekin fidatu izana eskertu zidan.
‎Kontakizunak aurrera egin ahala, begitartea iluntzen joan zitzaion Umbertori, ezpainak hozkatzen zituen, ematen zuen nire hitzek arnasarik gabe utziko zutela. Bukatu nuenean, eskua jarri zuen nire sorbaldan eta berarekin fidatu izana eskertu zidan. Gero, hainbat galdera egin zidan Angelori buruz.
‎Esaten ari naizen hori da egia, baina beste inpresioren bat emango zuen nire aurpegierak, Umbertok bere erretolikari utzi eta kolpe txiki bat eman baitzidan ukondoan:
‎Amonak ikara batean zabaldu zituen begiak. Saltzaileak eskua apartatu zuen nire belaunetik. Amonak leihoa pixka bat jaitsi, besoa atera eta kristal ertzetan pilatutako elurra kendu zuen.
‎Aldian behin toxa ateratzen zuen eta zigarro bat egiten zuen niretzat, bere pipa betetzen zuen gero. Pozik geunden biok.
‎Kurtek ez ninduen ezagutu ere egiten. Zer interes zuen niri laguntzeko. Zergatik erantzungo zion aspaldi ikusi ez zituen eta bere bizitzako unerik zailenetan ezertan lagundu ez zioten senide urrutikoen eskabide bati?
‎Kurtek ez zuen ni Triesteraino eraman ninduen gaia atera  tzen, ez zuen interesik erakutsi ez familiaren berriak ezagutzeko ezta nire asmo edo desirak ere, eta, azkenean, ia etxean sartu nin  tzenetik buruan nerabilen galdera egin nion, zuzenean eta garbi:
‎Nik neureari eutsi nion. Azkenean onartu egin zuen nik esandakoa, marmarka baina.
‎René Bourget... Ez, ez barkatu, René Bourgeois..., erantzun nion nik, Dijoneko geltokian izan genuen eszenatxo irrigarria gogoan, eta neurtu gabe nola hartuko zuen nire txantxa.
‎Baina zure izena ez zuen besteona bezala ahoskatzen. Eta aldapan gora berea ez zen motxila bakarra eramaten zuen nik dakidan bat gehiegi ez nekatzeko. Eta ez nintzen ni.
‎Eta kitto. Gehitu zuen nire hobe beharrez ari zela, senarraren haserreagandik babesteko era bakarra huraxe zuelako. Senarrak, zuen aitak, ez zidala aukerarik emango bere alabatxoarengana hurbiltzeko pausoren bat susmatuz gero.
‎Amak nahi zuen nik ikastea. Seguru dakit hori.
‎–Ez dakit zer izen zuen nire Azkoitiko soldaduak. –Aitorpenak, aitorpena zor.
2007
‎Herriko maistra. Herriko liburutegiaren ardura zuen nirekin batera. Biek ala biek hurbildu ninduten kultura eta liburuen mundura.
‎–hondartzako gazte zalapartariak buruaz seinalatuz?. Nork behar zuen nire semearen gorpu lehertua?
‎–Eta nork ostia bidali zuen nire semea Orioko taberna hartara?
2008
‎Ezin nizun begietara begiratu, ezin zintudan ukitu ere egin. Gerturatze minimoenak, ukitze txikienak harrika botako zuen nire harresia.
‎Ikuskizunak gora eta behera egin zuen, denetarik egin zuen, buelta osoa eman zuen. Sentimendu sorta zabala sortu zuen nigan. Denetarik, baina batasun batekin.
‎Horrek salbatzen ninduen, ez jipoietatik, baina bai niganako susmo txarretatik, bestela garbituko ninduen. ...jakin beza behin mehatxu egin zidala sukaldean genuen aiztorik handienarekin, petxuaren pare parean jarri zidan, ezpainek dardara egiten zioten, inoiz jakingo banu..., hasi zitzaidan esaten, baina ez zuen esaldia bukatu, eta, hala ere, nik oso ondo ulertu nuen nola zen bukaera, eta Tomasek esan nahi zidana zen ez ginela libratuko ez ni ez niregana arrimatutakoa, gero aizto punta zorrotza apartatu zuen nire petxutik eta haragi puska handi bat txikitzen hasi zen, sast, sast, sast, gisatua egiteko, eta nik Inazio ikusi nuen han, egurrezko taula gainean txiki txiki eginda, niri Inaziok ematen zidan pena, seguru nengoen Tomasek ezer jakin bezain pronto haragi puska hura bezala geldituko ginela Inazio eta ni, baina berorrek ez daki zer den hori, ez daki zer den inor maitatzeagatik heriotza izatea me...
‎Iruñera motoan joan eta Iruñetik motoan itzuli, denbora dezente aurreratzen genuen, eta Tomasen amari egiten nizkion bisitak gero eta laburragoak zirenez, probetxu hori ere erantsi behar zaio asteleheneroko irabaziari: ...rrela ibili, eta ni atsoarekin nengoen bitartean, Inaziok gela bat hartzen zuen zahar etxetik hurbil zegoen hotel batean, eta hantxe egoten zen nire zain, zigarroak erre eta zigarroak erre, eta ni iristen nintzenean, zigarro bat jartzen zidan ezpain artean, eta esaten zidan, bi ordu bakarrik dauzkagu, eta nik zigarroa erretzen nuen bitartean, Inaziok gona jasotzen zidan pixka bat eta eskua sartzen zuen nire izterretan gora eta kuleroak jaisten zizkidan astiro astiro, nik zigarroa erretzen segitzen nuen, ez nuen beste ezer egiten, baina zigarroa bukatzen nuenerako erdi biluzik egoten nintzenez eta berotzen hasia, orduan ni hasten nintzen Inazioren arropetako botoiak eta kremailerak askatzen, bai, badakit, berori ez da horrelako kontuen entzun zalea, baina jakin beza ubeldurak eta ere ikusten ziz...
‎Iruñera motoan joan eta Iruñetik motoan itzuli, denbora dezente aurreratzen genuen, eta Tomasen amari egiten nizkion bisitak gero eta laburragoak zirenez, probetxu hori ere erantsi behar zaio asteleheneroko irabaziari: ...kurik jasoko, eta Inaziok, begirada serioz, ezetz, bera ez zela horrelakoa, eta esandakoari indar gehiago emateko esaten zuen ez egitekoren bat egingo zuela egunen batean, eta, oso haserre, esan zuen, egunen batean Tomasek bere neurriko zuloa aurkituko du!, eta nik modu bakarra neukan Inazio lasaitzeko, berorrek badaki zein, poliki batean moldatzen nintzen ni, eta lasaitzen zenean, burua pausatzen zuen nire bularren artean eta sabaira begira egoten ginen biok planak egiten eta zer egin behar ote genuen asmatzen, horixe izaten genuen solas nagusia, zer egin, baina nik Inaziori esaten niona, nireak ez du erremediorik, laztana, hobe dugu bakoitzak bere bidetik, baina bera setatu egiten zen eta esaten zidan, etzazula horrelakorik pentsatu, egon behar du irtenbideren bat, hori esaten zidan beti, aur...
‎Uda batez, oporrengatik herria erdi hustu zela baliatuz, negozioa egun batzuetarako itxi eta, Valladolideko errepidetik barrena, Tomasek Galiziara eraman ninduen. ...tean hartu genuen ostatu, ezagutzen du berorrek Allariz?, oso herri atsegina da, dena harrizkoa eta kale bihurriekin, oraindik gogoan dut zanburiñak probatu nituela bertako jatetxe batean, nik hasieran ez nituen jan nahi, ez zitzaidan haien itxura gustatu, baina Tomasek jateko eta jateko, afrodisiakoak direla, eta zanburiña bat probatu nuen, eta gero bestea, eta gero bestea, Tomasek barre egiten zuen niri begira, afrodisiakoak direlako gustatu al zaizkizu, Rosita?, eta eskua pasatzen zidan masailetik, eta ni alai alai, nola ez ba!, beste mahaietako jendeak begiratu egiten zigun, auskalo zer pentsatuko zuten, ez dakit zenbat zanburiña jango nuen, eta oheratu ginenean sekulako kabitu ezina sentitzen nuen urdailean, eta zanburiña guztiak bota nituen, baina Tomasek, kargu hartu beharrean, eskua... esan zidan barrezka, eta niri ere karkailatxoa atera zitzaidan afaritakoak botatzeari utzi gabe, Tomasek harrerara deitu zuen kamamila bat eskatzeko, ez naiz gau hartako beste ezertaz gogoratzen, biharamunean Baionara abiatu ginen, itsasoa ikustera, ni pozez zoratzen nengoen Tomas pozik ikusten nuelako, eta autoan zer esango, eta, gaur ez dituzu zanburiñak eskatuko, ezta?, eta nik ezin barre egin sekulako orratzak neuzkan-eta buruan, Baionara iritsi ginen, hotela hondartzaren parez pare zegoen, eta Tomasek argazki bat ateratzeko eskatu zion han hurbil polaroid batekin erretratuak ateratzen ari zen gizon bati, Tomasek eskupeko polita eman zion argazkiagatik eta gizona kontentu, gu ere bai, gero tabernaz taberna ibili ginen Baionako kaleetan, alkohola usaintze hutsak botalarria eragiten zidan niri, baina Tomasek gogotik edan zuen egun osoan, eta hotelera itzuli ginenean harrerara joan zen, igotzeko xanpaina gure gelara, eta Tomasi gustatu ez zitzaion zerbait esango nion nik harrerako neskaren aurrean, ez dut gogoan zer, nahikoa edan zuela edo horrelakoren bat, baina kontua da alaitasunetik petralkeriara pasatu zela kolpean, eta gelako atea itxi bezain laster ukabila jaso eta sekulako ukabilkada eman zidan aho betean, zer haiz ba puta zahar ostia, hik ez dun erremediorik, beti izango haiz puta zorritsu bat, horixe esan zidan, eta ni ahoa odoletan nuela nengoen, begira nola utzi zidan ahoa, begira beza berorrek nazka ematen ez badio, hemen falta zaizkidan hortzak orduan galdutakoak dira...
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia