Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 299

2000
‎Izan ere, gutun batean aditzerat eman nizun bezala, gauza segura da ezen jaun Esteban Etxegoienek lagun mami bat izan zuela, Parisen studiatu zuena, zeinari Joseph Elizanburu baitzeritzan eta zeinak igorri baitzizkion Paristik, Lutherok 1517an latinez skribatu zituèn 95 tesiak, eta halatan egin zela gure etxeko ardi beltza luthertar. Eta jakin ere jakinen zuen gure etxeko arbaso hark, eratxikitzen dizut nik orain, nola aita sainduak eskatu zion Lutherori, Exsurge Domine buldaren bitartez, gibela egiteko, eta nola Lutherok ez zuen amore eman, buldari su emaiten ziola, Wittenbergeko plaza publikoan, 1520ko abenduaren 10ean, zeren eta berri hura oinazturak hartua bezala zabaldu baitzen Europa osoan, ezin fitezago.
‎Eta, gauzak hala badira, ez al zaizu iduritzen ezen bertze bi hitz horiekin ere —galtzaile eta garaile—, antzeko zerbait gerta litekeela...? Edo jada Salamancan erran nizuna erran behar ote dizut berriro, eta oroitarazi behar ote dizut, halatan, nola akabatu zuen gure aitak, bere burua beti garailetzat izan zuenak...?
‎Izan ere, ez ote zuen gure aitak berdin samar jokatu... nahiz eta hark ez zituen mirailak kolekzionatu, baina bai burezurrak eta adarrak, berak ehizatzen zituen animalienak. Halako moldez, non anitz baitziren sala nagusiko paretetan jarriak zituen orein burezurrak eta orein adarrak, gehienak apal batzuen gainean.
‎Eta hala zen guztia Rosa de Osoriorekin eta hala ehotzen zuen egunoroz zeta fin batez gure amorioaren oihala... eta hala eta halatan zen hura, munduan ezagutu izan ditudan bertze emazteki guztiekin konparaturik, diferent. Izan ere, ene amorio guztiak begietan hasi eta begietan akabatu izan zitzaizkidan, harekin izan nuena salbu... zeren Rosa jakintsua zen eta bere jakintasuna jartzen zuen gure amorioaren zerbitzuan, eta zeren, ondorez, behakoak ez ezik, hitzak ere genituen, eta hitzek are sakonago egiten zuten begiek adierazia eta are urrunago eramaiten gintuzten, urratsez urrats.
‎Anitzetan, arratseko freskuran edo afalorduan terrazarat iltkitzen ginen, non baitzegoen alabastrozko mahai bat eta, han, kopa bat arno edateko ohitura izaiten genuen. Eta kopa hark luze irauten zuen gure ezpainetan, eta guk arno hartaz busti nahi izaiten genuen, xortaz xorta, gure solasa, argiz argi piz zedin gure arima batuen egoitza, non itxuraldatzen baitziren solas haietan atzemaiten genituèn bai harkaitzak, zelaiak eta latsak, eta bai basoak, basoko txoriak eta basoko animaliak ere...
‎Orga hartan tigre bezatzaile bat zetorren, Cádizko andaluz hitzontzi bat, gauzen erraiteko laketago zituena bide luzeak —bertze hamaika bidez eta kontrabidez osatuak—, bide laburrak eta xuxenak baino. Eta gizon hark, handik harat, hilabete osoa egin zuen gure etxean, aitari, Mattini eta etxeko morroiei erakusteko eta irakasteko zer zen eta zer ohitura zituen piztiak eta nola baliatu eta erabili behar genuen hura, ehizan egiteko.
‎Dakizun bezala, jaun André, Jainkoak bizkarrezurraren inguruan eraiki zuen gure gorputza eta, nola gorputzak bizkarrezurra duen ardatz, hala entseiatzen gara arimarendako ere bertze bizkarrezur baten edireiterat, zeina izan daitekeen dotrina bat edo bertze edozein moldetako sineste bat. Eta jaun Marcelek hitzean sinesten zuen, eta osaba Joanikotek numeroan.
‎Zeren, aitaren eredurat eta denbora hartako bertze anitz handikiren eredurat, anaia superstizios samarra baitzen —are gehiago Ubarneko dama gazteak hartzarena iragarri eta iragarpen hura bete zenetik—, eta ni, berriz, ez, zeren osaba Joanikotek halaxe erakutsi baitzidan, eta hartarat ohitu ninduen... eta, ohitu ez ezik, irabazi ere egin ninduen, noiz eta Pagabasoko zuhaitz hartarik eseki baitzen, etxeko morroi neskameak etxerat itzultzen zirela, beldurraren beldurrez, ileak lazturik. Eta orduan, oroiturik nola behin batean aitona Nikolasek zirikatu zuen gure aita kontu harekin, erran nion:
‎—Luthero omen duk hobenduna. Izan ere, ba al dakik zer zabaldu zuen gure Bartolo horrek bere igandeko predikuan, orain dela hiruzpalau aste. Herritar batzuek Luthero zaunka eta zaunka ikusi zutela, otso bat zirudiela, Pagabasoko leizearen inguruan, artalde baten gibeletik; eta artaldeari, halako batean, oldartu, bizpahiru ardiri ausiki egin, eta artaldeko ardi gehienak hil zirela hurrengo egunetan, eta hala iritsi zela izurria Urbiain ingururat, Lutheroren kulpagatik.
2001
‎Baina felazioaren bene benetako ikasketa praktikoa Trinik berak azaldu zigun. Txiru, eskolako mutilik guapoena konkistatu zuen gure Trinik eta, futbol zelai zaharrean autoa aparkatuta, hantxe egin zion Trinik estreinako felazioa Txiruri. Esan zigunez goragalea etorri zitzaion zakila ahoan sartu eta ia eztarriraino iritsi zitzaionean, baina gero, Txiruren hasperen eta deiadarrak entzunda, bera ere eszitatzen hasi omen zen eta, mutila hustu zenean, espermaren zaporea berak uste baino gozoagoa zela konprobatu zuen.
‎‘Eta sorterrira itzultzeko gogo hori erein zuen gugan, ’ jarraitu du Imanolek, ‘Orozkoko Itakara itzultzeko behar hori, eta edozein psikoanalistak esango lizuke hori bizimodu intrauterinoa errekuperatzeko gogoa dela... ’
2002
‎Harrigarria! Beheko baserrian harrapatutako txita goxo goxo ekarri zuen gure baserriraino.
2003
‎Adiskide batek B. Traven idazle amerikarrarekin alderatzen zuen gurea. 1969an hil zen hura Mexikon, baina inork ez zekien zehatz nongoa zen edo nondik nora ibilia zen.
‎Denda handia zen, alderik alde metro luze eta zabaletan hedatzen zen lokal erraldoia, lehenago egon zen negozioa zela-eta, txurreria bezala ezaguna herrian. Denetik saltzen zuen gure amonak: azenarioak eta patatak alde batean.
2004
‎Txema Auzmendik bete betean asmatu zuen bere azterketan: Egunkaria k sustatu, garatu eta bermatu egiten zuen gure herriaren nortasuna bere egunerokotasunean, eta hori ezabatu nahi izan dute?. Gure erantzun gaitasuna neurtu nahi dute probokazio honekin, Egunero, 2003/4/11.
‎Itzultzean, bidaia harrigarri hartan ikusi eta ikasitakoak liburuxka batean idatzi zituen. Besteak beste, gaur egun Tibet izenez ezagutzen dugun lurraldea bisitatu zuen gure veneziarrak. Eta europarra eta kristaua izanik, biziki harritu zen fedegabeen lurralde batean Jesukristo hil zuen Arma Santuari buruzko dokumentu bat erakutsi ziotenean.
‎–Asmatu egin zuen gure Lasartek, beraz. Baita ingelesek ere.
‎Dorre zuriak begi erraldoi bat zabaldu balu bezala izan zen. Betazalik gabeko begi horixka, borobil hark gaua arakatu zuen gure bila. Ezin zitzaion itzuri harri eta argizko ziklope hari.
‎Gainera, liskarrek iraun bitartean ezin hobeki aritu omen zen: kapitain maila iritsi zuen gure armada xumean. " Ibarra kapitaina".
2005
‎Eta zaindariari esan zion Zer da hau Jeremias eta zaindariak esan zuen Ez dakit jauna nik eta zuzendariak Nondik sartu da hainbeste jende eta zaindariak Ez dakit jauna nik eta zuzendariak Zeri begira egon zara Jeremias eta Jeremiasek Jauna nik, eta dardarka zegoen Jeremias. Eta unean unean ernegatuago zegoen golf zelaiko zuzendaria, eta esan zuen Halakorik eta esan zuen Lotsagarria eta esan zuen Gure sasoian. Eta Jeremiasi esan zion poliziari deitzeko.
‎Isilik jarraitu genuen goiti. Elurrak karraska egiten zuen gure oinpean. Arnasa falta sumatu nuen une batez.
2006
‎Izotzak estali zuen gure Euskalerria;
‎Azken esaldi horrek esan gabe esaten zuen guk ere hobe genukeela beherako bidea hartzea eta herria mamuei uztea. Halloween gau harez geroztik zonbiak balira bezala herriko biztanle eta bertako etxeen jabe legezko bakarrak.
‎Aurrez aurreko topaera horrek beste maila batera eraman ote zuen gure harremana. Ba ote zen ezer" gure harremana" deitu zitekeenik?
‎Anartean, hainbat upel hustu eta hainbat emamintz urratu ziren, ilunpearen babesean. Ez batetik ez bertzetik edan zuen gure aitatxik. Egun hartan, biziaren bide bihurrien berri ere izan zuen Migel Mailuk:
‎Egun bakarra iraun zuen gure librantzaren ospakizunak. Nafarroak ez zuen lehena egiten Frantziako erreformazaleen premien artean eta Montgommery presatua zen erresuma txikiko aferak lehenbailehen trenkatzeko.
‎Zutik zegoen, nire ohantzearen parean. Ez zuen gure arteko tartea gehiago laburtuko. Aldatua zen ikusi gabeko bortz hilabeteetan.
‎Estatuko aferek, hala ere, erresumako hiri buruzagian egonaldiak egitera behartzen zituzten urtean bi hirutan. Erreginaren senarrak horietariko batean ezagutu izanen zuen gure aitatxiren ama.
‎Isil samar egin nuen ia bide osoa. Hotza arimaraino sartzen zen, eta behorren arnas lurrunak bat egiten zuen gurearekin. Iluna goitik behera zetorren Aranzubiako dorretxea bistatu genuenean.
‎–Gaua bertan pasako duzue –esan zuen guregana agertutako sendokote batek– Bihar hitz egingo du zuekin gure jaunak.
‎Bernat zen, beraz, osaba. Horregatik egiten zuen gure hizkuntzan Margaritak! Amak erakutsita.
2007
‎Yolik ez zuen gure lagun taldea hondatu, baina hala ere, goraxeago esan berri dut gauza guztiak amaitzen direla noizbait; eta guztiz amaitzen ez direnak ere aldatu egiten dira beti.
‎Egun hark ez zuen beste komentariorik merezi izan, eta hortik aurrera betiko martxan jarraitu zuen gure bizimoduak: bizikletan ibili, musika entzun, zigarroak erre, hitz eta pitz jardun.
‎Raymond Aron soziologo ospetsuak (nerabezaroan Sartreren eskolakide, eta geroko urteetan guztiz beste mutur batekoa) txikitandik ezagutzen zuen gure autorea. Eta honela definitu zuen behin:
‎azken batean etnologia zena». Urtebete egin zuen gure Barandiaranek Leipzigen eta ez omen zitzaion damutu hara joan izanaz. Inpresio ezin hobea egin zion Wundtek hasieratik beretik:
‎Nonbaitera erosketak egitera, tramitezko paper bat betetzera, sendagilearengana edo Titorengana bisita egitera joan behar bazuen, berarekin eramaten zuen neska txikia, erosi berria genuen kotxe katxarroan, bigarren eskukoa bera. Lehenago futbol jokalari baten semea eraman izan zutelako edo, kotxean zebilenean hanka joko eder eta garbia erakusten zuen gure behor nabarrak, Maradona balitz bezala. Niregana ere etortzen ziren, Diputaziorakoan, eta, animalien irudi fotokopiatuak oparitzen nizkion alabari, jolaste aldera.
‎Miriam ere ahal bezain laster geratu zen haurdun, horrek esan nahi zuen guztiarekin edo guztiagatik, eta aita zaharrarekin geratu nintzen ni etxean. Ez dakit nola esan, jolasten ikasi genuenerako jolasteak ez zuen gure etxeko giroarekin ondo ematen, eta derrepentean zaharregiak ginen jolasteko. Askotan gertatzen da.
2008
‎Flint Kapitainaren izena, niretzat berria bazen ere, oso ezaguna zen haietariko batzuentzat, eta izutu egiten zituen erabat. Gainera, Admiral Benbowren bestaldeko soroetan aritutako batzuek gogoan zeukaten kanpotarrak ikusi zituztela bidean, eta, kontrabandistatzat hartuta, airean alde egin omen zuten handik; eta gutxienez batek lugger* txiki bat ikusi omen zuen guk Katakume Txulo esaten genion hartan. Kontua zen kapitainaren edozein adiskide nahikoa zutela beldurrez akabatzen jartzeko.
‎Gaztetan jasan genuen morrontza ideologikoa kostata gainditu genuen. Azkenean, nazio arazoaren problematikak lortu zuen gugan ere diskurtso autonomoaren estatusa. Besteak beste, ondoren datorren hau bezalako pentsalariei esker:
‎Munduko nazioen mapan gure herriak gizateriari egin diezaiokeen ekarpenik behinena ez baitatza aurreko parametro horietan agertzen diren adierazleetan. Joxe Antonio Artze poetak guk baino modu ederragoan adierazi zuen guk orain aditzera eman nahi genukeen aburua: –Euskara hemen galtzeak/ ez lituzke erdarak aberastuko/ eta bai mundua errotik pobretuko/ mintzaira hau hiltzeak?.
‎GURE AITAKgustuko zuen gu zoro zoro jartzea itsasotik zetorrenean. Baita lotarako ordua bazen ere.
‎–EZINEZKOAda hemen bizitzea? pentsatu bide zuen gure birramonak, Maria Gabina Badiolak, Ondarroari buruz. Halaxe ulertu nion behinik behin aitaren izeba Maritxuri Bilbon.
2009
‎Bazeukan zerbait erakargarria egiten zitzaidana. Amak behin kontatu zuen gure aitak fundizioan egiten zuela lan. Beharbada horregatik atsegin dut leku hori.
‎Hori bai, Mariak arrazoia zuen gure lokala zulo bezala definitzean. Izan ere, han batzen ziren zaborra eta nahasmena edonor izutzeko modukoak ziren.
‎Gogoratzen dut behin La Habanako Quincena hamaboskarian Felix Alluntisen artikulu bat irakurri nuela Sartreren ateismoaz. Alluntisek egundoko itzala zuen guretzat (Washingtongo Unibertsitate Katolikoan filosofiako profesorea, frantziskotarra, euskalduna, hots, harengatik gu harro harro egoteko modukoa alde guztietatik). Eskarmuxa, bistan da, Alluntisek irabazten zuen.
‎Hasieran isilik egon zenez, ezin zuen orain hitz egin. Horrek errudun agerraraziko zuen gure aurrean. Benetako hiltzailea harrapatuko genuelako itxaropena zuen, eta orduan, arriskurik gabe, dena kontatuko zuen.
‎Mutilaren aurpegian negarra zegoen, zikinarekin nahastuta, eta ama esaten zuen, zergatik geratu behar dut ilargi betearekin hormara kateatuta, zergatik jarri duzue katea bigun, zergatik nahi dut haragia eta haragiaren azpian dagoen odola? Amak harrian garbitu zizkion neskamearen odolez beteriko eskuak eta gorputza lurperatu zuen gure aita zeruetan zarena, santu izan bedi zure izena. Abadearen zazpigarren semeak ez zuen otoirik egin.
‎Errezela berde batek bereizten zuen denda biltegitik. Dendak aurreko atea irekita behar din beti, eta atzekoa beti itxita esango zuen gure amak afariaren erdian inor sartu eta ni purrustadaka hasiz gero, eta mantala astindu eta irribarrez egingo zion kasu desorduetako bezeroari. Eta nik berriro sumatuko nuen zerbait inportantea ulertu gabe gelditu nintzela.
‎Hark, kasualitatea baino gehiago, kausalitatea zirudien. Eta Xantik, ordurako, egina zuen gure artetik bere deskartea ere.
‎Perezek guztia kontatu zigula edo, gutxienean, gertatutakoaz zerbait susmatzen genuela pentsatuz. A zer lasaitua hartuko zuen gure erabateko ezjakintasuna eta nora eza ikustean. Gogoratzen jarrita, barregarria eta guzti zen gure orduko ergeltasuna, erabateko inozentzia.
‎Baina orduan ez genuen horrela uste. Ezkontzeak behar zuen gure ilusio bakarra: gure senarra zoriontsu egitea eta gure seme alabak pozik eta osasuntsu haztea.
‎Kontzeko eta gure lekutik ez mugitzeko agindua eman ziguten, baina irrikan geunden denak egun horretako bidaia bururatzeko. Bat batean, biraketa bortitz batek eskuin aldera okertu zuen gure ontzia.
‎Nik baino hobeki konprenitzen zuen gaskoia, beraz. Nahi gabeko lekukoak nahi gabeko solas moldea ekarria zuen gure artera.
‎Nire gidariak zangoz bilatzen zituen, ez zanpatzeko eginahaletan. Horrek are baldarrago egiten zuen gure mozkor ibilia. Istilez beterik zegoen alde hura.
‎Ez Meslayren inguruan ginenok. Meslay ere printze laguna zen eta, printze laguna zen aldetik, gurekin batean parte hartuko zuen gure erregeren ezkontzan. Ez zen gure artekoa, haatik.
‎Keinu bat egin eta guztiek alde eginen genuen maskarada umiliagarri hartatik. Hark onartua zuen gu denok han egotea. Harexek atera behar gintuen handik.
‎–Birongo jauna, harrigarriki, ministroekin bat heldu duk, erantsi zuen gure printzeak.
‎Egia bada ere giza talde ia guztiek asmatu dutela kontsolatzeko eta poza adierazteko bide erlijiosoren bat, bistan da bide horiek oso desberdinak eta arbitrarioak direla, eta gurean nagusi den erlijioa bederen, psikiatrek azpimarratu dutenez, erokeria mota zenbaitekin arras estu dagoela loturik: zikin jaio gara Adamen bekatuaren ondorioz, ezin kitatuzko zor bat dugu Jainkoarengana, Jainkoaren seme gizon eginak bere burua sakrifikatu zuen gu asko maite gaituelako...
‎Hasieratik egin zitzaion pairagaitz etakideari, berak herriari bizia ematen zion bitartean, herria emozio handiz arbitroari hijoputaka ibiltzea. Etakide batek oso ondo kontatu du zelako amorrua sentitu zuen gure herria sartua zen ataka gaizto horietako batean, bere ustez hil edo bizikoa, bera sasian, ezkutuko kontaktu bat San Mames inguruan egin behar eta zaleen orroak entzutean, zaleen pasioa. ETAk ezin izan du amodio hori bereganatu.
2010
‎Benjamin Maria, ordea, handik urte erdira hil zen; bota zuen gure amak hitzalditxoa, ipini zuen Händelen Aleluia, eta gero, urteetan, erabateko isiltasuna gailendu zen Regina enean, gai hari dagokionez bai bederen: isildu zen ama, isildu ziren jaun kalonjea eta aita?
‎Izebak, baina, arrosarioa errezatzeko era berezia zuen. Berari, hasteko, ez zitzaion arrosarioa gidatzea gustatzen, baina hartarako zuen gure ama, honi bai, izugarri gustatzen baitzitzaion protagonismo hura ere bere gain hartzea. Etxekook behin arrosarioari ekinez gero, berriz, agurmarien erritmo monotonoan kulunkatzen zen izeba, esan ere, esan zidan behin batean halako zerbait?, hitzei ere gehiegirik erreparatu gabe, harik eta, erritmoaren eraginagatik edo, hutsune batean bezala sartzen zen arte, jainkozko bake batek guztiz hartzen zuela?
‎Baina kaiserra erbestean dago: horra zer lortu zuen gure aitonak Alemaniagatik hiltzeagatik! Hemen jendeak bizi egin behar du Alemaniagatik!?.
‎Urte ilun haietan ez nengoen neure egoerarekin pozik, baina ezta biziki larrituta ere: txepel zihoazkidan egunak, aitor dut, baina nola nik onartua bainuen neure patua, bizirik nengoen gutxienez!?, neke handirik gabe igarotzen zitzaizkidan orduak, bizitzaren berezko zamari zama berririk erantsi gabe, alferrikako kezkak bazterrean utzita, Meyer jaunarekin, gerra aurretik kartazko harremana izan ondoren, gerrak (gureak lehenik, eta Europakoak gero) eten zuen gure artekoa, eta Txopitea jaunarekin lotzen nindutenak izan ezik:
‎Nola ote zuen gure amak burua ordurako, Damaso?; amak, izan ere, atsegin baino atseginago zuen Adaren ahotsa, behin baino gehiagotan entzuna nion amari, berriro jaio izatera, Adaren ahotsarekin nahiko zuela?, baina, alabagana inoiz senti zezakeèn bekaitzaren gainetik, seme alaba guztiok gara amaren baitako eta haragiko, azken batean?, gozatu egiten zuen haren emanaldiekin, egon ere, halaxe egoten baitzen hari begira, lerdea zeriola; zer gertatu zitzaion, baina, orduan, amari?; hutsak hartua ote zion garunen arteko ingurabide edo pasabideren bat ordurako, eta bekaitzak handik egin ote zuen, pasabidean barrena, buruan erabat nagusi egin arte?; nekez aurki dezaket beste esplikazio bat, hain izan zen ezordukoa eta hain desgaraikoa haren interbentzioa; eta guztiok mindu gintuen:
‎Buster Keaton agertu al zaizue Ama Birjinaren ordez? Neurria, mutilak!?, errieta egin zigun amak, guregana etorrita; amaren interbentzioak, baina, are barrukoagoa egin zuen gure barrea, barre hotsak apaltzen ahalegindu baginen ere.
‎menos!? esan zuen gure aitak hitzez hitz.
‎Hara, Damaso: orain barregarria ere egiten zait xehetasun hauek oroitzea, baina han asko eta asko bizi izan ginen mirari ikusgarri baten itxaropen itsuan, eta gure itsukeriak ez bestek erabakitzen zuen gure jarrera: zerua bat batean eskura genuela iruditu, eta ezinezkorik ezinezkoena ere ahalezko bihurtu zitzaigun, zin degizut baietz; amak iturri batekin egiten zuen amets, toki egokia ere seinalatu zidan, haritz lerden baten parean?, eta amets haren gaineko ametsa jakinarazi zidan:
‎baita, Teofilo Maria ez bezala, etsita bezala zegoena?, erresuminduta ere. Bere izena eta bere odola eramango zituèn bilobatxo batekin amets egiten zuen gure aitak, eta hantxe haurra ere, Nazario txikia, amaren ondoan zerraldo!
‎ohitura hura, berandu gabe, galduz joan zen arren;. Izan ere, kristau langileak behar ditugu, onak, obedienteak eta gure esanetara daudenak, eta gaiztoak baztertu. . Divide et impera?, esan zuen Machiavellok, ça suffit?; aitak harrotasunez so egiten zion, begiratuko ez zion, bada, gutatik huts egin ez ziòn bakarra Teofilo Maria bazen!?, eta aitaren jarrerak halako min bat eragiten zidan, jelosiaren eta bekaitzaren mekanismoak nigan martxan jarrita; izan ere, Pagoagakoa porrot izugarri bat bezala bizi nuen, eta nire porrotak, pneumoniak azaro ia osoan eduki zuen gure ama ohean, eta gorabehera horrek nire asmoen gauzatzea atzeratu zuen, azkenean bigarren hiruhilekoan joan bainintzen Elorrietara, gabonak etxean igarota gero, are nabarmenago egiten zuen Teofilo Mariaren sendotasuna.
‎Herioak azken azpijoko bat gordetzen zuen guretzat, ordea. Egun bereziki sargori batean, eta bost egunez eztul zakar bat pairatu ondoren, hilda agertu zen bere hamakan Mr.
‎Sekulako poza ekarri zuen gurera Andrearen jaiotzak. Ia urtebete generaman lehenengo umearen bila eta Sara haurdun geratu zenean munduko pertsonarik zoriontsuenak sentitu ginen.
‎–Nola esango diogu hori mutiko gaixoari? Bere eskubidea da –bota zuen gure arteko bihozbera batek.
‎Tailerreko langileek bulegokoen kontra izan ohi duten lehia eternal hori zen, azken batean. " Eskutxurien kontra" esango zuen gure aitak. Hala ere, ez zen herra, edo ezin ikusia, berak iritsi nahi eta iritsi ezin zuen estatus baten mira baino; eta berak ezin bazuen, lortu zezala bere semeak sikiera:
‎Gero jakin nuen etxekoak nire bila ibili zirela eginahal guztian: bizilagun batzuen telefonoa lortu omen zuen gure aitak handik edo hemendik, eta bizilagun horrek gure atean jo eta jo jardun omen zuen; unibertsitatean ere eman zuen abisua, eta, normalki halako mandaturik hartzen ez badute ere, saiatuko zirela esan omen zioten, ni bilatzen. Ez dakit zer esango zien aitak, etxekoren bat hilzorian zegoela pentsatuko zuten seguruena.
‎Urte ilun haietan ez nengoen neure egoerarekin pozik, baina ezta biziki larrituta ere: txepel zihoazkidan egunak, aitor dut, baina nola nik onartua bainuen neure patua —bizirik nengoen gutxienez! —, neke handirik gabe igarotzen zitzaizkidan orduak, bizitzaren berezko zamari zama berririk erantsi gabe, alferrikako kezkak bazterrean utzita, Meyer jaunarekin —gerra aurretik kartazko harremana izan ondoren, gerrak (gureak lehenik, eta Europakoak gero) eten zuen gure artekoa— eta Txopitea jaunarekin lotzen nindutenak izan ezik: nola sentitzen nituen, izan ere, faltan, haiekin pasatutako mementoak eta haiekin izandako solasaldiak...!
‎Nola ote zuen gure amak burua ordurako, Damaso?; amak, izan ere, atsegin baino atseginago zuen Adaren ahotsa —behin baino gehiagotan entzuna nion amari, berriro jaio izatera, Adaren ahotsarekin nahiko zuela—, baina, alabagana inoiz senti zezakeèn bekaitzaren gainetik —seme alaba guztiok gara amaren baitako eta haragiko, azken batean—, gozatu egiten zuen haren emanaldiekin... egon ere, hala... ni hain minduta nengoen, non zerbait esan behar niola bururatu baitzitzaidan, hartarako abagunea arratsalde hartan bertan aurkitzen nuela, ama egongelako sofan bakarrik ikusi bezain laster; sofaren aurrean mahai txiki bat zegoen, gainean kristalezko ontzi bat zuena, lore sorta batekin, eta amak harixe begiratzen zion;" Eser al naiteke?" galdetu nion; ohartu nintzenean amak ontziari begira jarraitzen zuela, haren ondoan eseri nintzen; gero —Pagoagan izan genuèn porrotak batzen gintuen heinean, lubakiaren alde berean sentitzen nuen ama—, begirune handiz esan nion esatekoa:
‎Buster Keaton agertu al zaizue Ama Birjinaren ordez? Neurria, mutilak!", errieta egin zigun amak, guregana etorrita; amaren interbentzioak, baina, are barrukoagoa egin zuen gure barrea, barre hotsak apaltzen ahalegindu baginen ere.
‎alde batetik, grebak bere lantegian eraginik izan ez zuelako, eta, bestetik, muturreko sei iraultzaile nazkagarri hil zirelako: " ¡ Seis ‘putirrojos’ menos!" esan zuen gure aitak hitzez hitz.
‎Izebak, baina, arrosarioa errezatzeko era berezia zuen. Berari, hasteko, ez zitzaion arrosarioa gidatzea gustatzen, baina hartarako zuen gure ama, honi bai, izugarri gustatzen baitzitzaion protagonismo hura ere bere gain hartzea. Etxekook behin arrosarioari ekinez gero, berriz, agurmarien erritmo monotonoan kulunkatzen zen izeba —esan ere, esan zidan behin batean halako zerbait—, hitzei ere gehiegirik erreparatu gabe, harik eta, erritmoaren eraginagatik edo, hutsune batean bezala sartzen zen arte, jainkozko bake batek guztiz hartzen zuela...
‎Hara, Damaso: orain barregarria ere egiten zait xehetasun hauek oroitzea, baina han asko eta asko bizi izan ginen mirari ikusgarri baten itxaropen itsuan, eta gure itsukeriak ez bestek erabakitzen zuen gure jarrera: zerua bat batean eskura genuela iruditu, eta ezinezkorik ezinezkoena ere ahalezko bihurtu zitzaigun, zin degizut baietz; amak iturri batekin egiten zuen amets —toki egokia ere seinalatu zidan, haritz lerden baten parean—, eta amets haren gaineko ametsa jakinarazi zidan:
‎Benjamin Maria, ordea, handik urte erdira hil zen; bota zuen gure amak hitzalditxoa, ipini zuen Händelen Aleluia, eta gero, urteetan, erabateko isiltasuna gailendu zen Regina enean, gai hari dagokionez bai bederen: isildu zen ama, isildu ziren jaun kalonjea eta aita... eta isildu zen izeba Ernestina —hura batez ere! —, haren hitza gehien behar genuenean, Benjamin Mariaren auzia bideratzeko eta zentzurik gabeko historia hura zentzuaren arrastoan sartzeko; zergatik isildu zen izeba, berak eta bere autoritate moralak gu salba gintzaketèn mementoan doi?; hura ere lotsa ote zen, bada...?
‎Baina kaiserra erbestean dago: horra zer lortu zuen gure aitonak Alemaniagatik hiltzeagatik! Hemen jendeak bizi egin behar du Alemaniagatik! ’ ‘Zaude isilik, Ludwig! ’ esan zidan anaiak, sutan; eta, pistola ateratzen zuela, tirabidean jarri ninduen:
‎Aita urduri zegoen, zinez... baita, Teofilo Maria ez bezala —etsita bezala zegoena—, erresuminduta ere. Bere izena eta bere odola eramango zituèn bilobatxo batekin amets egiten zuen gure aitak... eta hantxe haurra ere, Nazario txikia, amaren ondoan zerraldo! Elkarren ondoan ipini baitzituzten ama semeak:
‎" Aita, sozialistekin, anarkistekin eta komunistekin bukatu behar dugu, parce que ce sont une merde" esan zuen hasteko, Teofilo Maria ohitura harekin etorri baitzen, botatako esaldiei frantsesezko lelo bat eranstekoa, aldika... ohitura hura, berandu gabe, galduz joan zen arren;" Izan ere, kristau langileak behar ditugu, onak, obedienteak eta gure esanetara daudenak, eta gaiztoak baztertu. ...esan zuen Machiavellok, ça suffit"; aitak harrotasunez so egiten zion —begiratuko ez zion, bada, gutatik huts egin ez ziòn bakarra Teofilo Maria bazen! —, eta aitaren jarrerak halako min bat eragiten zidan, jelosiaren eta bekaitzaren mekanismoak nigan martxan jarrita; izan ere, Pagoagakoa porrot izugarri bat bezala bizi nuen, eta nire porrotak —pneumoniak azaro ia osoan eduki zuen gure ama ohean, eta gorabehera horrek nire asmoen gauzatzea atzeratu zuen, azkenean bigarren hiruhilekoan joan bainintzen Elorrietara, gabonak etxean igarota gero— are nabarmenago egiten zuen Teofilo Mariaren sendotasuna.
2011
‎Ongi gogoratzen nauk nola harrapatu nituen gurasoak, behin batean, apezaz hitz egiten, isil gordean. Bada, badakizue zer erran zuen gure aita zenak. Don Urbano pailazo hutsa zela, eta berari zirkua gustatzen zitzaiola, eta horregatik joaten zela mezatara, apez jaunarekin dibertitzera?
‎Banekien, baldin berarekin hitz egiterik lortzen banuen, euskalduna nintzela esango niona. Berak seguru asko ezagutuko zuen gure hiriren bat, Iruñea seguru asko, edo Biarritz beharbada, edo Donostia, eta edozein kasutarako balizko elkarrizketak prestaturik neramatzan, erabil genitzakeen hizkuntza posibleetan berarekin jarduteko. Baina beldur nintzen, aldi berean, ez ote nintzen mutu geratuko.
‎–Barrenak lehertuta zituen, inola ere, esan zuen gure amak?. Sukaldean ari nintzela intziriak entzun ditut, eta atean atzaparkak.
‎dokumentu antropologiko etnografiko egokia, desagertzear dauden euskal usadio, lan molde (ikazkin lana, esaterako), folklore, harreman eta balioen erretratua. Armendarizen lehen lanak betiko gordea utzi zuen gure arbasoen bizimodua. –Pelikula egin nuenean jada, balio horiek, nolabait deitzearren, nahiko galduak zeuden, beraz gaur egun zer esanik ez, baina hori gertatzea ez dut ez ongi ez gaizki ikusten, aldaketa gizakiaren berezko ezaugarria baita, eta beharrezkoa da gainera.
‎Eta hitz haietxekin batera tripa-zorrien polifonia entzun zen batzar areto erasotuan. Gosea lozorroan zegoen nonbait, urdailaren iruntzian, eta hitz haiek entzutean esnatu egin ziren mekanismoak eta alertak, eta aireak ere min hartu zuen gure irrikaren oldarrarekin. Norbaitek Xantiri begiratu zion zeharka, eta alkateak esan zuen, autoritate handiz, egoera ez zela hain larria, ez ginela basapiztia urde zikin batzuk.
2012
‎Izebak burua kulunkatu zuen, sinesgaitz, eta nik besoa estutu nion. Izebak ez zuen gure amaren antzik. Ama ahizpa gaztea zuen, liraina, esku finekoa, eta sukaldean ez zen moldatzen.
‎Elkar aditzen hasi ginen. Eta, urteak aurrera, hobera egin zuen gure harremanak. Gustuko izan nuen Maddiren haztearen lekuko izatea.
‎Benito ospetsua da, jende asko ezagutzen du, nahi beste bizitza sozial dauka, baina ni (kasu honetan gu) aukeratu nau hilero hilero bazkaltzeko eta ordu luzeetako tertulietan bere barrua irekitzeko. Olatz Zugastik esan zigun beste zerbaitek ere gizendu zuen gure egoa: –Benito ez da oso zalea hilero hilero beti jende berdinarekin geratzeko, ez ditu erritual horiek maite, baina zuek lortu duzue interesatzea?.
‎Halaxe joan ziren pare bat ordu eta, ondoren, hiru tabernen zirkuitua egiteari ekin genion. Jendeak gustura hartzen zuen gure jarduna. Festetan muturra apur bat berotuta, horrelako herri txiki batean estimatzen zuten gure ahalegina.
‎–Mourek traizionatu egin zuen gure uste ona. Enpresaren izena zikindu egin zuen.
‎Gurasoak baserritik irteten, igandeetako jantziekin, bidean behera, soinu horrek gidatuta. Kanpai horrek mugitzen zuen gure mundua.
‎Norvegiako itsasgizon zaharrenak ere ez du sekula halakorik ikusi. Haizeak harrapatu baino lehen hedatu genituen bela guztiak; baina, aurreneko erasoaldian, han joan ziren zerratu balituzte bezala gure bi mastak itsasora... eta masta nagusiak berekin eraman zuen gure anaia gazteena, hari lotu baitzitzaion seguruago egotearren.
‎Oraindik bel beltza zegoen, baina, guztiz bat batean, oskarbi agertu zen gure gainean, sekula ezagutu dudan zerurik argiena, urdin kolore bizi bizikoa, eta hantxe ageri zen ilargi betea, ikusi gabea nintzen bezalako distiraz. Zehaztasunik handienaz argitzen zuen gure inguru guztia. Baina, Jainkoa, hura ikuskaria argitzen zuena!
‎Nagusiari, hondamen hura ikusita, iruditu zitzaion aurrerantzean bere buruarentzat ere neurriak hartzea egokia izango zela, eta, gordeta zuen gure itsasontzi ingeleseko txalupa handi bat hartuta, arrantzara iparrorratzik eta ontzi hornirik gabe berriz ez itsasoratzea erabaki zuen. Orduan, agindu zion itsasontziko arotzari, hura ere zerbitzari ingeles bat, ontziaren erdian gelatxo bat edo eraikitzeko, gabarrek izaten zutena bezalakoa, aurrean lema gidatzeko eta sokaz haize oihal nagusia hedatzeko adina leku utzita, eta atzean gizon batek edo bik haize oihalak jarri eta kendu ahal izateko adinakoa.
‎Dena den, eta gertaera laburtzeko, Ostiral etengabe dantzan ari zela eta hartza horren kilimatsu zebilela ikusita, barreari eman genion gogoz. Baina oraindik ez genekien zer asmo zuen gure adiskideak. Izan ere, hasieran, astinduaren astinduz, uste genuen hartza zuhaitzetik behera botako zuela, baina konturatu ginen hori gertatzeko animalia zuhurregia zela, ez baitzuen urrunegi joan nahi erortzeko beldurrez; aldiz, bere atzapar zabalak eta bere zangoak gogor estutzen zituen zuhaitzaren kontra, eta ezin genuen asmatu gertaera nola amaituko zen.
‎1710eko irailaren zazpigarren egunean itsasoratu ginen Portsmouth-etik; hamalaugarrenean, Bristoleko Pocock kapitainarekin topo egin genuen Tenerifen, Campecheko 96 badiara zihoalarik, egurretara. Hamaseigarrenean, ekaitzak banandu zuen guregandik; neure itzulera ostean entzun izan dudanez, ontzi hura hondoratu egin omen zen eta ez omen zen inor bizirik geratu, ontzi mutil bat izan ezik. Gizon zintzoa zen, eta marinel ona, nahiz eta pixka bat dogmatikoa izan bere iritzietan, eta hau izan zen haren hondamendiaren kausa, beste zenbaitena bezalaxe.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia