Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 403

2000
‎Gerraren etenaren ondoren, 50eko hamarkadako etapa berrian ez zen ahalegin berezirik egin komikiei tarte egiteko eta sarritan gerra aurreko berberak izan ziren argitaratuak. Hurrengo hamarkadan ekingo zitzaion berriro lanari eta «Lerro» moduan sinatzen zuen marrazkilariak alero botatzen zuen berea. Baserri giroak, bertso munduak... oraindik pisua bazuten ere, gai berriak etorri ziren bultzaka (twist a, kasu, beheko irudian ikusten denez).
‎Su etenarekin, ETAk indar abertzaleen ekimenean jarri zuen bere jardunaren baldintza. Eraikuntza nazionalean aurrera egiteko jarrera eta ekimen zehatzak ikusiz gero, borroka armatua izozteko edo desagertarazteko asmoa iragarri du ETAk azkenotan.
‎Lesio batek eten zuen bere futbolari karrera, baina artean zaletasuna odolean zeraman. Ikastolan irakasle zela hasi zen Ondarroako Aurrera taldea entrenatzen.
‎» hitzeman zion emazteari behin batez. Basaurin hasi, Soria, Alcala, Puerto, Herrera, Sevilla, Aljeciras, Castellon eta Basaurin bukatu zuen bere presoaldiaren harat honata.
‎Paperzaleak Kultur Elkartearen «Ostiela! »k, bere bost urtetan, ia alero kaleratu du testu erotikoren bat. Jaio berri den «Putz» aldizkariak ere azkeneko Durangoko Azokan egin zuen bere aurkezpena bide horretatik jo du eta bestelako edukien artean erotismoari ere egin diote leku.
‎Hogeigarren hamarkadak bereak emanak zituenean jaio zen eibartar hau Bergaran. Ama eskoriatzarra eta aita bergararra zituen mutikoa, ume umetan joan zen Eibarra eta hangotzat zuen bere burua. Gazte zelarik, Eibarko Klub Deportiboan esperantoa ikasten ari zenean ezagutu zuen gero bere emaztea izango zena, Arrate Ibargutxi.
‎Alabaina, hamalau hilabeteko alaba Eibarren utzi behar izan zuten egoera hartan umearentzat bizi baldintza onik ematen ez zelako. Herritxo honetan berak horrenbeste miresten zuen naturarekin gozatu ahal izan zuen bere osotasunean eta egoera gogorrenetan ere alde ona ikusteko gaitasunaren adierazgarri dira Juan San Martini igorritako eskutitz batetik jasotako berbak: «... hor zehar egurasten irtetzen naizenean, garia agurtu eta agurtu joaten nauk».
‎Horrela, nodo hauetako bat desagertzeak ez luke trafiko orokorrean eraginik izango: sareko nodo bakoitzak erabakiko zuen bertara iritsitako datuek zein ibilbide egingo zuten. Azkenik, datuak" paketetan" banatuko ziren, hauek ibilbide desberdinak egiten ahal zituzten, baina azkenean jomuga berean elkartuko ziren.
‎Pliniok berak lotura horren lehen isla utzi zuen bere idatzietan. Egun Castro kokatzen den lurretan Portus Samanum izeneko asentamenduaren aipamena egiten du eta horren gainean erromatarrek Flaviobriga kolonia sortu zutela azaldu.
‎Hor norberak egingo zuen bere interpretazioa. Interpretrazio asko ditu horrek.
‎ARRASATE Press herri aldizkariak ekainaren 16an kaleratu zuen bere 500 zenbakia. Horregatik, 68 orrialdeko ale berezia egin du.
‎Oso interesgarriak dira, hor ikusten delako alde batetik zein asmo, zein gogo eta metodo erabiltzen zituen bere gaztaroan. Diru gutxiago zeukan, baina hala ere hor sartzen zuen bere diru hori. Liburu ertzetan bere nota asko daude eta papertxo asko ere bai bere iritzi eta pentsaerekin.
‎Mineral eskaerak gora egin zuen nabarmen, baina bertako meategietako fosforodun minerala ez zen oraindik aproposa tresna berrientzako. Fosforo gutxiko hematite bizkaitarra behar zuen bere altzairu produkziorako. Mende horretako 60ko hamarkadan esparru honetako legedia liberalizatu eta exportazioak boom izugarria ezagutu zuen.
‎AHVk (Bizkaiko Labe Garaiak), bere jarduerarekin jarraitu izan balu, 2002 urtean beteko zuen bere mendeurrena. Haren lurretan, gaur egun, instalazio berri eta moderno bat besterik ez da geratzen.
‎IA 82 urte ditu Juan Joxe Eizagirrek" Mardu zaharrak" eta hala ere, uztailaren 11n aurkeztu zuen berak jotako trikiti piezez osaturiko diskoa. Bertan, Antton Baltzola edota Elgetarekin ikasitako doinu batzuk grabatu ditu, baina baita gerra garaian irratiz entzunda ikasitako beste batzuk ere.
‎" Aizue, badakigu behin betirako su etena eskaintzen duzuela, eta gainera, proiektu honen truke armak uzteko asmoa adierazten duzuela, baina guk proiektu honetan ez dugu sinesten". Herri honen tzat proiektu politiko bat aurkezteko asmotan ari bagara (EHk bere proiektua dauka, ETAk azaldu zuen bera baina beste joskeraz, EAJk berea, EAk berea eta ABk beste bat) har dezagun denbora bat bakoi tzak bere proiektua aztertu, trukatu, berrikusi, elkarri aurkeztu eta elkarrekin jarraitzeko. Has dezagun negoziazio bide bat, baina su etenari eutsiz.
‎Duela bost urte, Negu Gorriak desegiterako, Iñigo Muguruzak garbi zuen bere hurrengo proiektua zein izango zen. Oporretan Santo Domingora joan eta han Perico Ripiau taldeak ezagutu zituen; hemengo erromerien antzera, herri txikietan jotzen duten taldeak sinpleak dira:
‎Bertako hamasei gazte abertzalek epaiketa militar bati aurre egin behar zioten eta beraietako batek baino gehiagok herio epaiketa jasan zezakeen. Gauzak horrela, mundu guztia zegoen zer gerta begira Burgoseko hiriari, eta ZERUKO ARGIAk ere" Epaiketa Burgosen" nabarmentzen zuen bere lehen orrialdean, Gaztelako hiri horretan zetzan kuartel militarraren argazkia eskainiz.
‎Alegia, Sevillan, Caceresen edo Lugon antzeko epaia emango zela diote adituek. Fiskaltzak helegitea jar tzea normala da, bera zen salataria eta beste kasuetan bezala mantendu behar zuen bere jarrera. Cardenal Fiskal Nagusia asko inplikatu zen, hala ere.
‎Egia da, Espainiako iritzi publikoak eskatzen du erantzun penal gogorrago bat, baina iritzi publikoa ere berotu egiten da. Orain gutxi," El Mundo" egunkariak aktualitateko ez zen heriotz zigorraren gaia eraman zuen bere editorialera. Aste bat pasa eta egunkari berak inkesta bat ekarri zuen jendeak gai horri buruz eskatzen zuena azalduz.
2001
‎Proiektu energetikoez hitz egiten denean, Euskal Herrian bizi eta urte batzuk jada ditugunoi, indarrean ezarri nahi izan zen Lemoizko proiektuaren historia guztia datorkigu gogora. Proiektu hura, azkenik, herriak geldiarazi egin zuen bere mobilizazioekin eta hainbat ekintzekin, armatuak barne. Zentral nuklearraren jabetza eta Basordas kalako eraikuntzaren zuzendaritza Iberduerori zegokion, orain Iberdrola denari.
‎Akordioak balio izan zuen bere egunean Europako auzi judizial bat konpontzeko. Koordinazio mekanismo bat ezartzea zen helburua, Europarekin arazoak izatea saihesteko eta administrazioak batak besteari neurri fiskalak ez errekurritzeko.
‎Nahiz eta zenbaitek Gabriel Aresti Alderdi Komunistaren inguruan kokatu izan zuten, PCEko Gregorio San Juanek Aresti errakzionariotzat jo zuen bere garaian. Honela amaitu du bere jarduna Angel Zelaietak:
‎Gero, ordea, jazarria izatera pasa zen. ' Zeruko Argia' n nahiz' Anaitasuna' n ez zioten publikatu nahi, ez zuen bere liburuentzako argitaletxe interesaturik aurkitzen. Editore lanetan ere aritu zen Gabriel Aresti:
‎Argi dago, gaur egun tortura posible baldin bada, tortura errealitate bat baldin bada, alderdi politikoen konplizitateaz dela. PSOEk argi utzi zuen bere garaian. PPk ere argi utzi du, 2.000 urtean 14 torturatzaileren indultoak, Manzanasi emandako domina, emaitza polizialen etengabeko goraipatzeak adierazgarriak dira.
‎Eta pintoreen modelo batekin ezkondu zen. Modelo horrek, llaudano gaindosi batekin hil zuen bere burua. Eta hil zenean, Rossettik poema liburu bat jarri zuen emaztearen zerraldoan.
‎Egun bi urtez behingo ohiko zita dena esperientzia ezezaguna zen orduan. Garai hartan ARGIAko zuzendari zen Elixabete Garmendiak honela definitu zuen bere erreportaje zabalean ekitaldi berria:
‎Sekula ez dugu jakingo. Beharbada" Batasuna" prozesuak abertzale eta ezkerreko sentitzen den talde eta pertsona anitz bilduko zuen bere baitan, armak eta kale erasoak alde batera utziko ziren, eta beste baliabide guztiak erabiliz, indar politiko hegemoniko izateko bidean egongo zen ezker abertzalea.
‎URTEBETE igaro da jada Udalak Basauriko Antzerki Eskolari San Fausto eskolako zenbait gela utzi eta urteroko diru laguntza bat eskaini zionetik. Basauriko Antzerki Eskolak Social Antzokiko beheko solairuan zuen bere egoitza, bertako batzordeak eskolako kideei leku hura uzteko eskatu zien arte. Hainbat mobilizazio egin zuten eskolako kideek ordutik aurrera, Udalak irtenbide hori eskaini zien arte.
‎1997an iritsi zen Frantziara. Arazo politikoengatik ihes egin zuen bere sorterritik. Emaztea eta alaba bat utzi zituen han.
‎Haatik, ez dezala inork pentsa mende horretan Donostiari egokitutako historia kontatzen denik bertan. Egileak berak ohartarazten zuen bere asmoa ez zela inolaz ere hori izan, 1800 urtetik hasita egunkarietan zein foiletoetan aurkitu ahal izan zituen Donostiako berrien, erreferentzien, argazkien eta irudien bilketa bat egitea baizik, apika mesedegarri izango zitzaiona mende horretan Donostiak izandako historia zintzotasunez kontatzera erabakitzen zenari. Berrietan, lehentasuna herri bizitza islatzen zutenei ematen zien, haiexek zirelako baliagarrienak herri bat barren barrenean nolakoa den jakin ahal izateko.
‎Eta izan zuen bere alde ona: aurpegia eman genuen eta partida irabaztera joan ginen.
‎Gandhiren kontra" divide ut vinces" jokabidea gidaritzat harturik britaindarrek goritu zituzten hindutarren eta mahomatarren arteko herriak; eta, jakina denez, horretara sortu zen Pakistan erresuma artifiziala. Erlijio gudua hasi zen, eta Gandhik berak ordaindu behar izan zuen bere biziaz gudu sari hitsa. Pakistan sortuta, laster, horrela, haren erresuma mahomatar" fededunismoa" n barrena abiatu zen:
‎UPV/EHU sortu eta gerora, batez ere unibertsitate horrek bere udako ikastaroak antolatu zituenean, zalantzan jarri zen UEUren jarraipena. Hala ere, Euskal Herrian unibertsitateak zabaldu eta ugalduta, UEUk gero eta unibertsitario gehiago biltzen zuen bere ingurura. Izan ere, Euskal Herrian sortutako unibertsitateek ez baitute bideratu «Euskal Unibertsitatearen» aldarria.
‎Etzuan bere ama" ezagutzen" eta enamoraturik zebilen. Arrats batez, bortizki maitatu eta ezagutu zuen bere ama. Ai!
‎1745eko urriaren 12an jaio zen Felix Maria familia aberats eta noble batean. Bere osaba Peñafloridako konteak eragin handia izan zuen bere bizitzan eta, Baionan eta Bordelen zientzia eta musika ikasketak burutu ondoren, harekin batera Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko fundatzaileetako bat izan zen 1764 urtean. Bilbon eta Azkoitian bizi izan zen, baita gortean ere, eta Tolosako alkate eta Arabako diputatu ere izan zen.
‎Hain zuzen Peñafloridako konteak eskatuta hasi zen fabulak idazten. 1776an idatzi zuen bere lehen fabula eta urtebete geroago, Tomas Iriarte poeta eta fabulistari aholkua eskatu ondoren, berehala ospe handia emango zion lehen liburua argitaratu zuen. Iriarte eta biak izan ziren gaztelerazko fabularen aitzindari eta La Fontaine bezalako klasikoen eragina nabari da Biasteriko idazlearen idatzietan.
‎Iriartek orijinaltasuna bazuen bere ezaugarri nagusia, Samaniego bestearen gainetik zen, bizitasunean, deskribapenetan eta bertsoa osatzeko orduan. Sinpletasuna bilatzen zuen bere idatzietan, modu horretan irakurlearengana errazago irits zedin. Izan ere, Samaniegoren fabulak helburu moralizantea, hezitzailea dute.
‎Cristobal Balenciagaren jaiotzaren mendeurrena zela eta haren inguruko erakusketa paratu behar zuen. «Ados» esan zuen berak, «Non dira jantziak, manikiak eta beharrezko gauza guztiak?». Jantziak bai, baina han ez zen besterik; ezta dirurik ere.
‎Nire ustez Ibarretxe asmatzen ari da bere zeregin horretan, batez ere tentsioa baretzearen alde egiten ari den lanagatik, elkarrizketa eta alderdien arteko jarrera desberdinen hurbiltzea bultzatzen ari delako. EAJk irabazi ditu hauteskundeak, baina nire ustez garailerik handiena Ibarretxe izan zen; euskal gizarteak oso ongi konektatu zuen berarekin. Badakit EAJn ere, alderdi guztietan bezala, lerro desberdinak daudela, ni Ibarretxeren ildoarekin nago ados.
‎Hondartza" zekarren mahaigainera 1971ko irailaren amaieran Luis Haranburu Altunak, astero astero idazten zuen bere" Euskal Mitologia" sailean. Eta hori, aurretik aitortu arren:
‎Bere biografian kontatzen duenez, euskaldun britainiar hau Hondarribian bizi da gaur egun. Duela hamabi bat urte Stanley argitaletxea sortu eta ingelesezko testu liburuak idazten hasi zen. Horrek, ordea, ez zuen bere idazteko grina asetzen eta historia nobela batzuk idatzi zituen. " La Conquista del Amazonas"," El estratega Cartagines" eta" Invasion!" eleberriek Mundo Conocido argitaletxe sortu berriaren baitan ikusi zuten argia.
‎Matias Mugikak euskaratutako nobela honen egileak, hau da, Joseph Roth austriarrak, esaten omen zuen bera gaiztoa, mozkorra, baina argia zela. Eta hain zuzen edateaz eta edaleaz dihardu Igela argitaletxeak plazaratutako" Edale santuaren kondaira" n agertzen den istorio hunkigarriak.
‎MIKEL Zabalza 1985eko azaroan Intxaurrondon hil zela adierazi zuen aspaldi Vicente Soria guardia zibilak. Geroago, aldiz, epailearen aurrean ezeztatu egin zuen bere hasierako deklarazioa. Orain, Mikel Zabalzaren sumarioa daraman epaileak, Soria guardia zibilaren lehenengo adierazpena aintzat hartzea erabaki du eta berau sumarioan sartu du.
‎Bere lehen koadroa bost urte zituela egin zuen eta 18 urterekin Madrilen bere lanak ikusgai ziren. 1967an egin zuen bere lehen bakarkako erakusketa.
‎Erremelluriko Andre Mariaren ermitarako margolanak egitea. Orotara paradisu bat eta sei santu margotu zituen eta horiekin egin zuen bere azken erakusketa Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean. Ateoa zen, hala ere, Ameztoi eta horregatik bere azken lan «sakratu» hauei ukitu paganoa eman nahi izan zien.
‎Izan ere, 1991 urtearen amaieran, Irizar krisialdi larrian murgildurik eta hondoa jotzeko zorian zegoen, 1.000 milioi pezetako galerak zituen, eta MCC osatzen zuten 100 kooperatiben arteko okerrena zen une horretan. Garai hartan, Irizarrek 226 autobus baino gehiago ez zituen egiten urtean, bost herrialdetan zuen bere merkatua, eta 273 langile zituen.
‎Garai hartan RENFE zen bere bezero nagusia eta honek nabarmen jaitsi zituen bere kontratuak, enpresa krisi sakonean sartuz. Garai hartan %50 murriztu zuen bere langile kopurua, eta Madrileko lantegiak itxi zituen.
‎GASTEIZKO Arte Garaikideko Artium Museoko lanak abenduan amaituko dira, eta ateak datorren udan zabalduko ditu. Hala ere, joan den astean gonbidatu berezi bat hartu zuen bere eraikinean. Izan ere, lehen aldiz egin baita Madrildik kanpo, datorren otsailean burutuko den ARCO azokako aurkezpena.
2002
‎Iñakik ezin izan du etorri Aoizko fabrika batean lana topatu duelako. Gaur zuen bere lehen eguna. Ceciliak hilabete batzuk gehiago daramatza hemen eta bere senar Gonzalo, Argentinan ere sukaldari gisa aritzen zena, Europa jatetxean ari da lanean etorri zenetik.
‎Kontestu horretan gertatu zen Munduko Foro Ekonomikoa Davosen, non bildu baitziren kapitalaren buruzagi handiak beren estrategiak planteatzeko. Davosek, ordea, han izan zuen bere Anti Davos ere, Europako ekonomista eta unibertsitario batzuek antolaturiko kontragailur baten bitartez.
‎Gipuzkoako eta Bizkaiko hamazortzi eraikuntzetatik zenbait lagin atera zituen, XV. eta XVI. gizaldietako kronologiak osatzeko. Ez zuen bere helburua lortzerik izan. Iruñean Joseba Lizeaga irakasleak orain dela zazpi urtetik hona haritzen kurba kronologikoa eraikitzen dihardu.
‎Esaterako, «Consumer» aldizkariak 2000 urtean kaleratu zuen inkestaren arabera, galdezkatutako zakurren jabeen %96ak zakurraren osasun txartela bazuen. Katuen kasuan, aldiz, soilik %70ak onartzen zuen bere katuaren osasun txartela izatea. Inkesta honek beste datu interesgarri bat ere azaleratzen zuen, hain justu ere, 2.000 biztanle baino gehiagoko herrietan eta gutxiagokoetan ezberdin tratatzen direla etxeko animaliak.
‎Pezonagak gauza polit bat atera du lehen mahaira, nola baziren euskal nazionalistak Erriberan gerra aurretik. Baina garai hartan gutxienez iraunkortasuna lortu zuten, nahiz eta gutxi izan eta ezker muturreko inguru batean inguraturik bizi, EAJk beti lortu zuen bere udal batzordeak mantentzea Franco etorri arte. Zergatik ez da gai izan hemengo jendea iraunkortasun bat lortzeko?
‎" Hik ere ezetz!". Begi postizoa atera zuen bere tokitik eta hortzaka egin zion. Jendeak parre.
‎Gerrako argazkigintzak Bigarren Mundu Gerran, Koreakoan eta bereziki Vietnamgoan izan zuen bere jarraipenik bikainena. " Baina jada Golkoko Gerran buelta ematen diote horri, irudien gaineko kontrola ezarriz.
‎Parisko Eskolatik eta surrealismotik baztertu nahian, espresionismoari eta kolore bortitzei heldu zieten taldekideek. Baina surrealistak ere Parisera itzuli ziren apurka, eta Parisko Eskola indarberritu eta estilo eta artista ugari bildu zuen bere inguruan. Abstrakzio geometrikoak, op arteak eta arte zinetikoak euren ibilbidea egin zuten 50eko eta 60ko hamarkadatan.
‎Euskal Herrira bizitzera etorri behar izan duen hamaika bat urteko neskatoa da Usoa, Patxi Zubizarretak, benetako gertakizun batean oinarriturik, sortu zuen pertsonaia, Asun Balzolak marraztutako «Usoa» liburuan ezagutzera eman zena. Kontakizun hark izan zuen bere jarraia, hala ere, eta orain Erein argitaletxeak bilduma bat plazaratu du, Elena Odriozolak eginiko marrazkiez horniturik. Lehen liburuan, neskato afrikarra bere bizitzako lehen kanpamendura doa.
‎Eroski Bidaiak ek pasa den apirilean berritu zuen bere orrialdea, eta egindako lanaren lehen balorazio bat egiteko oraindik goiz samar izan daitekeen arren, Jon Aguerak esan digunez gero eta jende gehiagok jotzen du Internetera bidaia bat erosteko orduan. Berarekin gaudela aprobetxatuz, orain arte arrakastarik handiena izan duen bidaia eta uneotan bere ustez erakargarrienak zeintzuk diren esateko galdetu diogu:
‎Ikaragarri luzea zela, konplexuegia eta abarren aitzakiaz, atzera bota zioten" Harry Potter and the Philosopher' s Stone". Baina J. K. Rowlingek ez zuen etsi, eta, azkenean, lortu zuen bere liburua plazaratua ikustea, Bloomsbury ren bidez. Hark, ordea, ez zuen besteak bezalako marketing edo publizitate kanpainarik izan. Hori bai, liburuak arrakasta izaten eta, sariak bereganatzen hasi bezain laster, guztiz aldatu omen ziren gauzak.
‎Ezker abertzalearen ahots politiko sendoenaren txanda izan bada oraingoan, hurrengoan zergatik ez haren ahots sindikalik sendoena, LABeko idazkari nagusi Rafa Diezek azaldu duen gisan. Edota zergatik ez ezker abertzalearen ahots mediatiko garrantzitsuena den egunkaria, areago antzerako funtzio komunikatiboa betetzen zuen bere aurrekoa itxi bazuten? " Edo zergatik ez?..." ugari egon daiteke airean, lehenbiziko urrats honen emaitzen arabera.
‎Beti zorrotza zen komentarioetan. Behin jatetxe batean zerbitzari batek argazkia atera nahi zuen berarekin eta ea inporta zitzaion galdetu genion. Ezetz esan zigun, argazkia ateratzera zihoana biluzik jartzen bazen.
‎Hots, 100 lagunetik ia 23k euskara erabili ohi du kalean. Datu hau EKBk 1993 eta 1997an egindako Kale Neurketekin alderatzen badugu, bi herriotako erdigunean EKBk zona horretara mugatu zuen bere ikerketa euskararen erabilera azken urteetan bere horretan mantendu dela ohartuko gara. 1993an %17, 2koa zen, 97an %26, 3koa eta 2001ean %26, 2koa.
‎Ernestina de Champourcin saria eman ziona 1997an eta Irun Hiria 2000 urtean. Hauen bidez ezagutarazi zuen bere lana. " Lehiaketetatik etorri naiz, hortik egin dut bidea eta ez dut baztertzen aurreragoko ere; errealista naiz eta goxoki hori denontzat da gustukoa".
‎1971 eta 1976 bitartean Informazio Zientziak ikasi zituen Iruñean, Nafarroako Unibertsitatean. " Zeruko Argia" astekarian hasi zuen bere kazetari ibilbidea, 1976tik 1980ra bitartean. Egun ere ARGIAko kolaboratzaile da.
‎Sei atal nagusitan banatu zuen bere lan hori Jesus Altunak. Eta paleontologo berak adierazten zuenaren arabera, lehenengoan, «Gipuzkoan egin diren azterketa guzien berri ematen dut», eta bigarrengoan, «Geografia aldetik aztertzen dut, batez ere Hidrografia eta Orografia aldetik.
2003
‎Izan ere, eskualdeetako txapelketak lekuan lekuko zaletasuna indartzeko antolatu ziren. Horrela, eskualde bakoitzak izan zuen bere gai jartzaile eta antolatzaile taldea. Gai jartzaileek baina, eskualdeko txapelketako gaiak prestatzearekin batera, gai poltsa osatu zuten Bizkaiko Txapelketarako.
‎Egia da, Biltzarraren lehendakaria bezala eta euskal departamenduaren aldeko hautetsi gisa bazuen bere burua agertzea, baina... Bera diputatu berria izanagatik edo, ez zuen bere burua diputatu gisa agertu nahi izan, bere burua egoera zailean ikusi zuen nonbait...
‎Urte ezti batzuen ondotik, ordea, paradisua infernu bilakatu zitzaion eta drogen munduan erori zen. Asko kostata hasiko zen tunelaren bukaeran argi izpi bat ikusten, eta oraindik indar gehiago bildu behar izango zuen bere arbasoen herrira itzultzeko eta batik bat han zain zeukan bere amaren gaitzespenari aurre egin ahal izateko. Gero, maitasuna berriro ezagutu eta gauzak poliki samar joaten hasi zitzaizkionean, beste behin kolpatuko zuen bizitzak, hiesa gaixotasun gogorra ezarri zionean.
‎Muñagorri, izan ere, gerra horretan izan zuen parte hartzeagatik pasa zen historiara, eta, bereziki, 1838an" Bakea eta Foruak" eskatuz aldarrikatu zuen bere" proklamia" gatik. Bere mezua zabaltzeko erabili zuen era bat bertso-paperena izan zen.
‎Irribarre txiki bat bederen eragingo duelakoan, horra XIX mendean Lapurdiko Getarian gertatu omen zen pasadizoa: serora gazte batek maitasuna zer zen erakusten zion gizonarekin ezkonduko zela esan zuen, eta apaizak hautagai bezala eskaini zuen bere burua. Egin beharrekoak eginda, serorak mespretxuz so egin zion hautagai apaizari.
‎Gainerakoak gaztexeagoak izango dira, baina D. Rumsfeldek orduantxe hasi berria zuen bere karrera politikoa Illinoisen, eta oraindik gogoan izango du zein grazia gutxi egin zion hitzarmen hark Estatu Batuetako «stablishment»ari, eta batez ere, bere alderdikide errepublikarrei. De Gaullek akordioari eman zion kutsu antiamerikarragatik bereziki (alemaniarrak ez zeuden AEB maiseatzen hasteko moduan).
‎Ezagutzen ditudan kasuen artean, beldurgarriena, Manzanas torturatzailearen hiltzailea bera zela etsita zegoenarena da. Atxiloketaren hirugarren eguna zuen eta hobenduntzat jo zuen bere burua. Torturatzaileek torturatu bai, baina ez zioten tamainako izugarrikeria sinarazi, bai baitzekiten guztiz ezinezkoa zela Jainkoa izan ezean, hiru bat lekutan batera egoteko gauza behar baitzuen.
‎Saran idatzi zuen Pedro Agirre," Axular" apaizak, 1643an," Gero" euskal obra garrantzitsua. Halaber, hementxe pasa zituen Joxe Migel Barandiaranek erbesteko urteak, eta Atauna itzultzean, dakigunez, herri honen izenaz deitu zuen bere baserria. Gainera, hemendik pasa dira beste hainbat pertsonaia ezagun, Winston Churchill, Luis Mariano, Napoleon hirugarrena...
‎Antonio Maria Lekuonarekin hasieran, Arte eta Lanbide Eskolan eta San Fernandoko eskolan geroago, margolari bezala formazioa jaso zuen gaztetatik. 20 urte bete baino lehen Erroman jarri zuen bere tailerra eta urte batzuk beranduago Parisen. Madrid, Zaragoza, Londres, Buenos Aires... hainbat tokitan izan ziren ikusgai bere lanak.
‎ETAk, komunikatu batean, egin zuen bere balorazioa. Zer diozu komunikatu horretaz?
‎Kritikari gehientsuenen arabera, ordea, Errobik 1979an argitaratu zuen bere diskorik onena: " Ametsaren bidea".
‎Izenaz gain, maketazioa ere aldatuko da egunkari berrian. «Egunkaria»k berak, 13 urtetan, behin baino gehiagotan aldatu zuen bere itxura. Orain asmoa eboluzio horretan egin den onena bildu eta maketa hobetua eskaintzea da.
‎Baina Ignaciak ezin izan zuen bere obra borobildu. 1931an «Txiki» enpresa utzi eta Bartzelonara joan zen bakarkako marrazkilari bideari jarraitzeko.
‎Berebiziko merkatari sena zuen, eta oso ondo ezagutzen zuen frantses eta ingeles modak jarraitzen zituen 10.000 biztanletako garaiko Bilbo. Kontuak horrela, elkarte bat sortu zuen bere emaztearekin eta Bilboko emakume jostun batzuekin. Carmen de Gardiazabal zen nabarmentzen zenetako bat:
‎Komikietako hizkera, eta baita!* %# ikurrak ere bertsotan jartzeko gai da. Bizkaieraz errimatzen ikasi zuen bere garaian. Gaiak eskatzen dion pertsonaiaren larruan sartu, eta karikatura bihurtzen da.
‎Idazle honek bere" ordezko" bat sortu zuen," Golem" da hitzik jatorrena. Ordezko txingote edo esperpento bat sortu zuen bere aginduetara lana egin zezan, bere nobelak firmatzeko eta kazetarien eskaerei erantzuteko. Bere liburuen promozioa egiteko, hitz bitan esanda.
‎Eta etxean bertan hasi zuen bere heziketa, liburutegian zeuzkaten liburuetatik eta gurasoek jarri zizkioten etxe irakasle frantziar eta ingelesetatik ikasiz. Horrela bilakatu zen hirueledun (erbestera joan behar izan zuenean itzultzaile gisa lana izateko primeran etorri zitzaion gorabehera hori), eta horrela ezagutu zuen Frantzia eta Ingalaterrako literatura.
‎Oso giro misoginoa aurkitu omen zuen azken horretan, eta agian horregatik, edo unibertsitatera zihoazen etxe oneko emakumezko ikasleak bere amarekin edota beste emakume" heldu" batekin joan behar zutelako, uko egin zion Ernestinak Filosofia eta Letretako ikasketak unibertsitatean egiteari. Etxean, eta Juan Ramon Jimenezek eta beste idazle ezagunek antolatzen zituzten kultur bileretan jarraitu zuen bere heziketa.
‎Ez hala Juan Jose Domenchinarentzat, ordea, herriminak jota iraun omen zuen gizon hark bizirik, Espainiara noiz itzuliko zain, azkenean bere ametsetik urrun hiltzeko, 1959an, Ernestinaren bihotza erdibituz. Geroztik Jainkoarengana itzuli zuen bere barrena, inoiz baino gehiago. Maitasuna azaltzen da Champourcineko Ernestinaren poemetan, baina 1952an argitaratutako" Presencia a oscuras" liburuaz geroztik, Jainkoa izan zen bere poemen xede.
‎Baina, beldur naiz, Adornok poesiaz egin zuen aipua, ez ote den poesia izendatzeko beti erabili ohi den aurreiritzi gisa ulertu, hau da, poesia berdin lirika. Lirika jarri zuen berak auzitan eta ez poesia. Orduan, poesia idazten jarraitzen dugu, baina ez betiko eta ez molde bereko poesia, edo ez hori bakarrik behintzat.
‎Errepide berria zabaldu eta bost bat urtetara, udalak egungo Ultzamako benta eraiki zuen bertatik igarotzen zirenek atseden har zezaten eta garai hartako posta sisteman egin ohi zen moduan, zaldi aldaketa egin zedin. Horregatik omen ditu eraikuntzak alde banatan bi portale handi, zaldi gurdiak bertatik sartu eta zaldiak ordezkatu ahal izateko.
‎Gabriel Arestik euskaratu zuen bere garaian Nazim Hikmet() olerkari turkiarraren" Lau gartzelak" poema bilduma, orain Hiria argitaletxeak berrargitaratu duena. Gaur egun Turkian ere literatura modernoaren aita bezala onartua eta maitatua da Nazin Hikmet, baina ez zuen bizitza erosorik izan.
‎Krisiak 1994 denboraldian harrapatu zuen bere gorena. San Bizenteko eraikina utzi eta beste leku bat bilatu zuten FASekoek.
‎Bizkaitarra baino gehiago zen nafarra kulturaz, baina politikako sen haboro bazuen antza denez Arana Goirik. Gainera oinarri guti aurkitu zuen bere garaiko afar gizartean Campionek, ez baitzen lurralde hori, Bizkaia bezala, mundu berrian sartzen hasia.
‎Bestetik, txisteraz jokatzen zen modalitatea pasaka izenekoa zen, ez zen zesta punta. Orain 120 urte inguru, Argentinara joandako pasakari batek, besoan zuen lesioa zela-eta egokitu egin zuen bere zesta: luzatu egin zuen eta tripatxoa edo poltsa atera zion.
‎Euskara irakasle izana eta hiztegigintzan aritua da. ETAn hasi zuen bere ibilbide politikoa 1965ean. Burgosko Prozesuan auziperatua izan zen.
2004
‎Hala kontatu digu egun Getxoko Kultur etxeko zuzendaria den Eugenio Gandiagak," Pio zoriontsu zen festibalean, eta guk ere estimu handia genion, hainbeste ezen bizi zela omenaldia egin genion. Iñaki Salvadorrek kanta sortu zuen bera goratzeko: Theme for Pio" delakoa.
‎Eta hori ez da nor bere burua kontsolatzeko modu bat. Adibidez, joan zen legealdian Bilboko Udalak ere ez zuen bere aurrekontua onartu eta 2002ko aurrekontuekin aritu zen 2003 urte osoan. Bilbon burutu beharreko egitasmo eta proiektuak ez ziren bertan behera gelditu horregatik.
‎Bestalde, Aitor pertsonaiak garrantzi berezia du Agintza n; Xahoren sorkuntza Navarro Villosladaren bitartez iritsi zen Campionenganaino. Kantabriako dukea zen Pelayo, arabiarren aurka Guadaleten galtzetik ihesean Euskal Herrira iritsi zenean abegi onez hartu zuen Aitorrek bere etxean; eskerdun, berera joan aitzin Pelayok hitza ematen zuen bere menekoek beti errespetatu eta maitatuko zituztela euskaldunak. Kanpotarrak alde egin ondoren, Aitorrek erne jartzen zituen bilobak honakoa esanez:
‎Honekin batera, hainbat liburu agertu ziren, besteak beste, Pierre Narbaitzen Orria ou la bataille de Roncevaux edo Bernardo Estornesen El Cantar de Roncesvalles. Eta Monglaverena profitatuz, Benito Lertxundik atera zuen bere diskografiaren ezagunenetariko bat.
‎langabeziak 9 milioi herritar harrapatzen zituenean emigrazioa bideratzeko lekua behar zuen, eta baita buruzagi sozialdemokratak atzerriratzeko presondegi eta koloniak ere. Hala sartu zen kolonialismoaren abenturan 1884an, hauteskundeak tartean zirela («dena zagok aspaldi asmatua, Bush laguna» esango luke gaur) eta Togo, Kamerun, Afrika ekialde eta Pazifikoan zehar barreiatu zuen bere armada. Afrikan «beltzei hezkuntza emateko» sartu zirela zioten bihotz oneko giristinoek, baina Ludwig Kulz medikuak ongi esplikatu zuen horrekin egia panfleto ziniko batean:
‎Aiako Iruntxiberri baserrian jaioa dugu Leon Albeniz Maiz, gerora" Iruntxiberri" izenarekin hain ospetsu egingo zen korrikalaria. 1937an ekarri zuen bere amak mundura, senideen artean hamargarrena zen, eta Nere berriketa eta aitortza liburuan adierazten duenez, behar adina hazi gabe gelditu ei zen, eta berrogeita hamar kilora ailegatu gabe berrogeita hamar urte pasatutakoa da. Baina hain zuzen arintasun horrek lagundu zion markarik politenak lortzen korrikalari bezala jokatutako apustuetan.
‎" Landareek eta harriek hitz egiten zekiten garaian, arbolek beren erregea hautatzea erabaki zuten. Olibondoak ez zuen bere olioa utzi nahi izan, pikondoak ere ez pikorik, mahastiak ere ez mahatsik, eta halaxe gainerako arbolek. Kardabera, ez baitu ezertarako balio, izendatu zuten errege, arantzak baititu, eta mina egin baitezake".
‎Ihes egin behar izan zuen, eta ez zuen lan horretan aritzeko aukerarik izan. Donostian bizitzen jartzean argazkigintza ikasi zuen bere anaiarekin. Izan ere, aitaren anaia Donostiako lehen argazkilari profesionala izan zen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia