Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 191

2014
‎Jende bat etzen halere bere hartan, hala nola Estrasburgoko katedraleko aldarean erdi biluzgorri jarri den Femen andre bat (badu kopeta edo futitukeria!), J. Luis Melanchon ere beti beretik, baizik eta ez dela Aita Saindu baten lekua europar parlamentua bezalako leku publiko/ laiko batean mintzatzeko! Alsaziar girixtino batzuek ere nahiko zuketen Aita Sainduak agerraldi bat bederen egin bazuen katedralera bainan Aita Sainduak bestela erabakia zuen bere gomitatzaileen eta erakunde publikoen/ laikoen errespetuz. Predikari sozial baten mugetan nahiago izan du gelditu aldi huntan denen errespetuz.
‎Bizi izan balitz, aurten ehun urte beteko zituen Pierre Duny Pétré garaztar semearen obra aurkeztua izan zauku joan den ibiakoitzean. " Piarres Hegitoa" izenordea erabiltzen zuen bere idazlan frangorentzat. Euskaltzaleen Biltzarra gabe, ez ote zen euskal literatura aberasten lagundu zuen luma xorrotxeko garaztar idazle hau ere herritar gehienen ganik ahantzirik geldituko?
‎Aldi huntan, Aimar Olaizola-k berak aitortu duenez, gakoa pilotaren abiaduran zen eta ihardesteko ez zuen berak usaiako kemena. Mtz de Irujo nagusi zen hastetik eta txapeldun titulua errotik merezitua dauka.
‎Michel Tellecheak eta Panpi Laduchek Marianoren kantu ederrak eman dituzte, beren pianistaz lagundurik. Fabianak bere taldearekin lehenbiziko aldiz egiten zuen bere erakusketa ederra Saran, Ezpondakobordako Maritxuren alaba da. Selauru husteetan ere izan da ende, Stephane Aguerre eskola publikoko haurren burasoen lehendakaria aski kontent da.
‎Europako bertze herrialdeek badute hor zer ikas, eta lehen lehenik Frantziak eta Espainiak. Franco diktatorearen ondotikako Espainiak bere esku bortitza doi bat leundu zuen bere baitako eskualde andana baten autonomia onartuz, bainan hortan geldi. Gaur Kataluniaren independentzia nahikariari gogorki buru egiten dio, legez kanpoko deklaratuz Katalanek azaroaren 9an egingo duten gisa bereko herrikontsulta.
‎Gazterik herritik airatu zen Ameriketarat, bere bizia 20 bat urtez artzaingoan pasatzen zuela. Bainan Euskal Herria ezin ahantzizkoa izanez, berriz itzuli nahi izan zuen bere etxekoen arterat. Orai Jainkoak bere ganat deitu baitu, eman diezola merezitutako betiereko pausua.
2015
‎Merkatutik, Gerla urte, Kontrabandistak, Ferrando, Dendarietan, Eiherazainaren astoa, Manez ohoretan, Sehi berri obra airos laburrak. Funtsean, ustegabeko sustengua ukan zuen bere Hazparneko erretorearen ganik. Justin Mirande, apez nagusia," Monseigneur" ohorezko titulua zeukana, antzerkizalea zen eta dozena bat komedia moldatuak bazituen, Courteline eta Labiche frantses idazleen obretan mamia hartuz.
‎Bainan zendako hori eta zendako toki hortan? 1515 ean, gudukaren ondotik, Frantziako erregeak bildu zuen bere ganat Léonard de Vinci artixta paregabea, Amboiseko Clos Luce jauregian kokatu zena preseski, erregea bera usu jiten zen jauregi famatutik hurbil. Hiru urteren buruan (1518), han zuen asmatu eta moldatu ikusgarri bat gaitza, erregearen ohoretan, gain gainetik laudatuz Marignanen gaina hartua zuten soldadoak...
‎Aroa bero, ohi denez, eta 40 graduak (Celsius) pasatu ziren, baina aire zabaleko eremuekin batera pabilioi handi hertsiak aire egokituarekin ere bazeudenez, ongi pasatu da. Nafarroako Gobernuaren turismoak ere izan zuen bere stand a, mota askotako dozenaka stand en artean. Amerikano frango, eta euskaldun frango.
‎Han ere grabatu hiru diska berri, baldintza hobeagotan, lauzpabost kantutakoak bakoitza, 1971n eta 1972an, Paulo Iztuetaren poemak, Bernat Etxeparerenak, eta Maitek berak sortuak, Burgoseko auzia eta Eustakio Mendizabal bereziki gogoan. Ipar Euskal Herri hontara itzulirik, Paueko garaje batean grabatu zuen bere lehen diska luzea 1975ean," Hazia sortzen denez lurpean jarria" titulua dakarrena, 10 kantuz osatua," Zamorako espetxetik"," Mosen Bernat Etxepare"," Nekazaria" eta bertze, musikarietan Mixel Ducau bertzeak bertze zaukala sahetsean.
‎Gero, Hazparneko Misionestegiko lurretan arizan da, handik landa Baionako Seminario haundiko lur eta etxe inguruen garbiki atxikitzen. Denetan maitatua zen Xarlex, beti omore onean, ez zuen bere sorlekua ahanzten. Erretretan Donibane Lohizunen pasatu ditu bere azken urteak, bere iloba eta ere iloba ttipiek hurbiletik segitzen zutela azken egunetaraino.
‎Baionako ospitalean zendu da martxoaren 22an, eta hoinbeste aldiz itzultzea galdetzen zuen bere etxerat ekarria izan da gorputza. Etcheberri apezak eman du meza guziz ederra, jendearen parte hartze haundiak laguntzen zuela otoitz eta kantuekin.
‎Oihartzun handia ukan zuen bere garaian Finaly aferak, bereziki Ipar Euskal Herrian. Oroitaraz ditzagun hitz laburrez afera horren harat hunatak.
‎Eduardo hori gazterik hil zen, 41 urtetan. Bi seme bazituen eta untsalaz horietarik zaharrena zuen bere ondokoa. Bainan aita hil zenean 12 urte zituen.
‎Ixtorioa kasik irringarria ere litake ez balitz guziz peningarria! Auzapez zelarik, hartua zuen bere ondorat, langile gisa, emazteño bat motaz xinatarra eta Xinan ezagun asko baduena. Behin emazte horrek asmatua zuen zazi zu nola jina zitzaion hori gogorat!
‎Gabik utzi gaitu Ezin sinetsia izan da hedatu delarik ximixta bezala Jokoroko Gabi Phagabururen istripuaren berria. Hain maite zuen bere baratze alor ttipian, bizia galdu du. Gabi ezagutua zen kultur munduan gazte zenetik.
‎Gabi ezagutua zen kultur munduan gazte zenetik. Hoinbertze lekutan emana zuen beretik eta beti ideia berriak heldu zitzazkon. Irulegiko Irratian egona zen lehendakari, Oztibarreko Ikastolan ere eta orai, ainitz maite izanez pilota," Oztibartarrak" batasunean lan gaitza egiten zuen bere bertze lagun bolondresekin.
‎Hoinbertze lekutan emana zuen beretik eta beti ideia berriak heldu zitzazkon. Irulegiko Irratian egona zen lehendakari, Oztibarreko Ikastolan ere eta orai, ainitz maite izanez pilota," Oztibartarrak" batasunean lan gaitza egiten zuen bere bertze lagun bolondresekin. Loriatzen zen aste oroz haur eta gazteen trebatzen eta asteburuetan ardura joaiteko prest zagon xapelketa horietarat bere gazteekin eta hor uros zen Gabi.
‎Gauza bat ahantziko ez duguna hauxe da: Oztibarreko herrietan, bertze ainitz tokitan bezala, herriko bestetan ez zen gehiago animaziorik igande arratsaldetan eta Gabik pentsatu zuen bere lagunekin haur eta gaztetxoekin pilota xapelgo bat egitea uda guzia iraunen zuena, herri bakotxeko pestetan eginez partidak. Hori deitu zuten" Jo' ztibarre" torneoa.
‎Ameriketan egina zuen bere bizia eta etxerat erretiratua ondotik.
‎Eritasunak eramanik zendu da 70 urte zituela, Baionako ospitalean. Bordelen iragan zuen bere biziaren parte handiena, baina loturak zituen Euskal Herriarekin (aita Bidaxunekoa izaki) eta Ainhoara etorria zen erretiratzera. Herrian agertutako argazki batzuk berak hartuak zituen ere.
‎Istorioak kondatzen du nola Harrigaineko Panpili Ameriketan aberasturik itzuli zen herrirat bere familiarekin. Geaxine hunen andreak nahi zuen bere alaba Xagu deitzen zen tokiko markes dirugabe batekin ezkontarazi, ohore gosez, nobleziaren lerroan sartzeko. Bainan Mayi ez da hortarik ari eta hunen amodioa Beñat Ezpeletako medikuari doa.
‎Ikusiz turismoa beti azkartuz joanen zela. Etxe andana bat eraikiarazi zuen beraz toki hortan. Hola sortu zen herrixka bat eta Pyla deitu zuen, Pilat delakoa bezala ahozkatzen den izena, ez balinbada ere berdin idazten...
‎Estatu Batuetako Boisen dago Diaspora osoko euskal ikastola bakarra. 1998an abiatu zuen bere haurrak euskara lagun eskolatuak izatea nahi zuen burraso gazte talde batek. Egiazki eskolaurrea edo eskola hasi aitzineko urteak biltzen ditu eta urtean 26 haur arte baitaratu ahal izan ditu orai arte.
‎" Maite zaitugu, Emile"," Argentinako familiak bat egiten du Euskal Herriko familia eta lagunekin mementu arras trixte huntan, gizon ederra baitzen eta handia baita bere kontribuzioa Euskal Herriari eta kulturari", dio helarazi diguten oharrean. Alberto Ospitalek Buenos Airesen ezagutu zuen Emile Larre bere kusia; Chinoko ahaideen bisitan ere izan zen, eta leku ederra gordetzen zuen bere bihotzean Diasporako euskaldunentzat. Goain bego
‎Buruz ari baitzen, konprenitu zuen bi armada horiek batetaratzen balinbaziren etzituela aise garaituko. Denborarik gehiago galdu gabe, jo zuen beraz alemaneri buruz eta gibelarazi ere zituen. Alta, azkartuak iduri zutelarik Prusia herrialdeko tropa batzu laguntzerat jinik.
‎Bi astez luzatua izan den buruz burukako finala dugu partida hau azkenean. Asmatzen genuen bezala, Bengoetxea VI. ak ez zuen bere mina sendatua, beraz Olaizolari Urrutikoetxea ezarri diote aurka. Lehen aldikotz, Urrutikoetxeak finala handi bat jokatuko du eta ez nornahiren aitzinean.
‎1977az geroztik, deputatu izan zen Espainiako Kongresuan, Eusko Legebiltzarrean legebiltzarkide izan zen legegintzaldian izan ezik. Alde iluna ere izan zuen bere pertsonaiak GAL delakoaren garaian.
‎Herriko presuna xaharrena zen, Bankan sortua duela 96 urte, Joanes Ouretekin ezkontzaz jina Martinikoinerat. Egun guziez egiten zuen bere kurrida, aldi huntan ez jakin zer gisaz usaiako bidetik bazterturik erori da bera ezin altxatuzko gune biziki itsusi eta gaixto batetarat. Etxekoek atzeman orduko deitu dituzte sokorritzaileak eta ereman dute helikopteroz Baionako ospitalerat, iduriz pixkor, gehiagokorik gabe, bainan laster hedatu da berri txarra, bihotzak ez diola atxiki.
‎Haatik, hizkuntza eta kultura espainiarreko familia bateko seme izanik ere, 40 urtetan Iruñera itzuli, eta euskara biziki ederki ikasteari lotu zitzaion. Denbora berean erabaki zuen bere bizia emaitea euskalgintzaren eta euskal kulturaren alde. Eusko Ikaskuntzaren arduradun zelarik, bertako historialariekin adiskideturik, Nafar historia landu zuen.
‎Astean zehar, animazio desberdin anitz proposaturik izan dira, eta publikoa beti hurbildu da, herri elkargoko zazpi herrietarat. Bardozeko kontzertu gaualdiak ekarri zuen bere publiko eklektikoa, izugarri giro onean, begiramendu giroan. Milesker partaide guziei:
‎izan da Biarritzen zuen bere azken egoitzarat. Bihozmin handian utzi duen familia guziari eskaintzen diozkagu gure doluzko sendimendu bizienak.
‎Juanden astean, asteazkenez, maiatzaren 13an, Hazketa 2010 elkarteko 40 bat kidek beren burua gomitatu dute, Canopia gunean, arratsaldeko 4etan, Bil Ta Garbik zaukan bilkura batetara. Ekintza hunen bidez, elkarteak erakutsi nahi zuen bere ezadostasuna Bil Ta Garbik hartu duen erabakiari buruz, hala nola 12 hilabetez luzatuko duen Hazketako lurperatzeko ondarkintegia, tokian den enpresari bere sustengua emanez. Ilabete hunen 25ean, ondarkin gune hunek hetsi behar du, kontratuan idatzia denaren arabera.
‎Nire aita, Juan Zubiaurre Aldaolea, Pagoaga baserrian sortu zen, 1912an, Arrate mendi bailaran. Berez, zesta puntako pilotaria izan zen, baina hasieran eskuzko pilota aukeratu zuen bere aitarengandik hartu zuelako afizioa. "
‎Gerlatik landa, laster ohartu zen politikari eta errotik sail horri eman. Bordelen zuen bere kafira, hor egin zituen biziki erro azkarrak eta denbora
‎Ainitzek ez dukete ezagutzen, alta Parise aldean arras ezaguna zen, bereziki, gauaz bizi diren auzo ala karriketan. " Pobreen omoniera" zuen bere izengoitia. Iruña aldean sortua zen 1935ean.
‎Gauak eta egunak laborategian iraganik, ez zituen bere seme alabak handitzen ikusi, ez emaztea xahartzen. Bere ama xaharra ez zuen bere etxean hartu nahi izan. Zaharetxe batean utzi zuen hiltzera, sekula bisitatzera joateko denborarik hartu gabe.
‎Aldizkatuz lurralde orotan, aurten Euskal Herriko Bertsozale elkarteak Iparralde huntan zuen bere urteko biltzar nagusia, larunbat goizean Senpereko Larraldean egin duena. Iñaki Murua lehendakariaren agurraren ondotik, pasa den urteko ekitaldien txostenarekin hasi dira bideoz agertuz:
‎Illinois State Unibertsitatean euskara eta euskal kultura irakatsi eta hedatu nahi duen talde bat sortu da, Chicagotik bi ordutara den unibertsitate horretan. Artaburu Basque Organization du izena, eta martxoaren 4an egin zuen bere lehenengo bilkura. Aski jende biltzen badute Korrika nahiko lukete antolatu eta apirilaren 15ean pintxo tailer bat
‎Karmeldar edo karmelita serora hori mundu guzian famatua da. Eragin handia ukan zuen bere denboran eta geroztik ere funtsean. Haren idazki batzu ainitz mintzairetan plazaraturik daude.
‎Aita, ofizioz komertsanta, motaz judua zen, aitzineko mende ondarrerat girixtinotua. Nahi zuen bere haur guziak fededun xintxo izan ziten eta ere hein bat eskolatuak.
‎Bainan Irabolak ez du desertatzerat gomitatzen, nahiz bera kondenatua izana zen 1898an xortean ez agerturik. Ondoko urtean hasi zuen bere soldadogoa eta xintxoki egin: " certificat de bonne conduite" eman zioten 1903an, libratzean.
‎Hunek errefusatu, pobreegia zelakotz. Lekuinek bere bidea segitu zuen beraz aitzina eta segur gaur nehorek ez duela dolutzen aparteko herri gelditurik, ttipia izanikan ere. Hots, baliteke zer erran liburu balios hortatik.
‎Jesusi, bestearen sufrimendua, edonor izanik, barne muinetaraino sartzen zitzaion, eta bere ekintzaren oinarri bilakatzen zen. Eta jendea" sendatzen" zuen bere adiskidetasuna eta elkartasuna eskainiz, eta ez epaile bat bezala jujatuz eta gaztigatuz. Jesusentzat ez dago zintzo eskubiderik eta bekatoros eskubidegaberik.
‎Arantza Quiroga alderdi buruak bere kargua utzi du. Iragan astean aipatu ginuen, bere alderdiaren geldotasuna aldatzeko eta alderdiak indarrak arras galtzen ari dituela Hegoaldean ikusiz, bizikidetzaren alorrean urratsak egitea proposatua zuen bere alderdikideek bereziki Madrildik onartu ez duten saioa. Alderdiaren uztea erabaki du,' Askatasun eta Bizikidetza' lantaldea sortzeko mozioa, alderdi guziak EH Bildu barne bizikidetzaren inguruko akordio batera biltzeko saiakera bazterturik gelditu ondoan.
‎Arratsalde loriagarria Joanden igandean ainitzek xantza izan dugu Gamarteko elizan sartzeko, zeren lekuak mugatuak baitziren. Herriko Etxeak hor muntatua zuen bere herriko seme baten omenaldi paregabea, ohoratzen zutelarik Parabileko Erramun Negueloua. Duela 45 urte kantuz hasirik, badauzka zonbait bazter alaiturik geroztik bere botz ederrarekin eta orai elgarretaratu dira hasiz geroztik izan dituen kantari lagunekin.
‎Bere aldetik Arruntzako batzordeak izendatua zuen bere bulegoa urtarrilaren 16an eta honela agertzen da: lehendakari Olivier Etcheverlepo, lehendakari orde Helène Marty Chaleon eta idazkari Valérie Ustaritz.
‎Lehenetarik izan ziren Duhart hiru anaia Ustariztarrak, Lota herrira 1852an. Pierre Duhart ek Lota herrian muntatu zuen bere komertsioa eta bere ontasunak haurren gain utzirik Uztaritzera itzuli. Jean Baptiste anaiak, Lota herriaren oroitzapenez, Uztaritzen Lota jauregia eraiki zuen 1873an.
‎Mundu osoaz jabetu nahi zarete, bainan ezin da mundu osoa garaitu. Hitlerrek, ideologia bazter utzirik, estrategiaz ari naiz, bere denboran frogatu zuen bere kalteetan. Munduko armadarik indartsuena zuen, baina denen kontra ezin.
‎Hemezortzi urte zituelarik neska gazte batek maitatu du. zukeen haur bat ukan eta geroago ezkondu ongi ateratzen baziren, bainan Amadorek ez zuen bere burua aita ikusten ezkondurik segida segurtatu gabe. Hortan gelditu zen proiektua.
‎Apez kartsua, errotik atxikia euskal ondareari, idazle arraroa, olerkari jeinutsua, ainitz eta ainitz urrats egin duena beti Euskal Herria eta Jainkoa suharki zerbitzatu beharrez. Jean Diharce zuen bere izena, aita Xabier zen beneditanoen artean, Iratzeder izenordea hartua zuen euzkarazko lanentzat. Baratze botanikotik aitzina, Hartxilorat heltzeraino, aski toki pollitean kokatzen da hemendik goiti Iratzeder zenaren izena daukan ibilbidea...
2016
‎Egun hortan, artzain peruano baten galdezketatzeko xantza ukan dugu. Euskaldun batentzat lanean ari zen eta dirua igortzen zuen bere Peruko familiari. Horrek erakusten du oraiko euskaldun batzuk bizi izan dutena erreproduzitzen dutela.
‎Zerbait gisaz haatik berari gero eta gutiago gustatzen zitzaion armadako bizia. 1924 an erabaki zuen beraz armadatik alde bat ateratzea. Bi urte egon zen lanik gabe eta kasik miserian.
‎Nunbaitik ere, Euskal Herrian eremaiten diren esperientziak aipatu ginintuen. Laborantza Ganbarak ukan zuen bere aipamena Tsukuban! Ororen buru, denek arrangura berak plazaratu zituzten:
‎Sagarrak, martxuka gorriak, arregak edo kiwiak ekartzen dituztenak oroz gainetik Gaskoiniatik datoz (Biarno, Landak eta Lotet Garona). Ikusiz nolako arrakasta lortu zuen bere enpresak, Valentin VIALARON eskolan ezagutu zuenarekin partzuer jarri zen Pierre DACHARY Joan den urtean, dibertsifikatzea edo aribideak aniztea erabaki zuten bi partzuerrek, bazelakotz hemen ere edari pindartsuak egiteko galde handia. 2015eko hondarrean makina berezia erosi zuten soda famatuena sortzeko:
‎Liburua Jaurlaritzako Urazandi bilduman eman da argitara eta iazko urtarrilean Habanan berean gai horrekin egin ziren jardunaldietan aurkeztutako ikerlan eta hitzaldien bilketa da. Douglass irakasleak azpimarratu zuen bere hitzetan, hunakoa Kubako euskalduneri buruzko sail bateko lehena behar duela izan, lan handia baita egitekoa euskaldunek uhartean utzi zuten arrastoa ikertu eta biltzen. Ekitaldian, Habanako euskal etxeko dantzari txikiek dantzatu zuten, elkartea hasi berria baita dantza lanetan.
‎Liburu berria Iragan larunbatean, irailaren 3an, Carole Naulleau idazleak izenpetzen zuen bere azken liburua Hazparneko prentsa etxean. Bere azken egintzaren titulua," Ne montre pas du doigt", poliza inkesta bat da, gure eskualde huntan eta Landesetan iragaiten dena.
‎Zozayak prestatutako jakiak presentatzeko zurezko erakusmahainak egiten ditu. Urte hastapenean, Zozayak Frantziako Janari Prestatzaile hoberenaren saria irabazi zuen bere jakiak Lascubek egindako erakusmahain berezian presentaturik. Horrek biei gogoa eman zien elkarrekin lanean segitzeko, eta Lascube bi xapelketa berri prestatzen ari da.
‎Heriotze Herritar zaharrena ginuen Ibarrondoko Joanes Elgue. Zonbait egunen buruan ospatu behar zuen bere ehunta laugarren urtemuga. Joanden igande goizean pausatu da.
‎1814 an, Napoleon-en gerlen ondorioz, inglesek beretu zuten lurralde hori bainan han kokatuak ziren jende gehienak frantsesa mintzo zuten familiak izanki eta frantsesak ihardoki du arras polliki... 1976 an, ekainaren 29 an, Seychelleak lurralde horrek ardietsi zuen bere gain jartzea, Commonwealth elkargo zabalean barne segituz. Geroztik, ekainaren 29 a urteko bestaburu handienetarik dute.
‎Aljeriako gerla egin ondoan, Miarritzeko hirian lan egiten zuen. Orain 77 urtetan, kanpoko lana utzirik, erretira hartua zuen bere etxe ondoan zuen baratzea apaintzeko. Xuberotarra erraiten ginion, hain zen mendi gizona eta langilea.
‎2 Perkainek utzi zuen bere errestua
‎Hunek gatu (katu) bat bazaukan etxean eta sagu xuri bat, hau kaiola batean. Egun batez, etxera sartzean delako lagun horrek gatua ikusi zuen bere bi aitzineko zangoak kaiolan sartuak, sagua harrapatzeko menturarekin, bainan zangoak handik ezin ken, burdin barren artean kokatuak, eta sagua zango aztaparrak jaten ari. Logotipo berrian, hain zuzen, ageri da gatua bi saguen artean preso bezala...
‎Pentsu dut Sarako berri-emaileak aipatuko duela nik baino hobeki, jakinez Sararat familiatua zela eta han bertan ehortzia izan dela. Ganden abuztuan galdua zuen bere anaia zaharrena Rene. Astekari hunen bitartez nahi dugu erakutsi gure atxikimendua Bereau familia handi horri eta bistan dena Sarako Amorena familia guziari.
‎Errusian, ingelesez aurkitu dut nire bidea... Denek ulertzen duten hizkuntzan hitz egin behar bazuen, zure emazteak ingelesez behar zuen bere kidearekin mintzatu! Orduan ikusiko zuen nola beste frantsesdun guziek ingelesez parte hartu nahiko zuketen solasean, eta irri egiteko parada ukanen zuen gainera, ikusiz Frantsesek" ze... ze... ze..." handik," ze... ze... ze..." hemendik, zer manera irringarrian ahoskatzen duten ingelesa.
‎Etzitzaion iduritzen itsas haindi urruneko Louisiane lurraldeak ainitz munta zuela Frantziarentzat. Erabaki zuen beraz haren saltzea. Estatu Batuek erosi zuten hamabost miliun dolarretan truk!
‎1976an etorri zen Irisarritik gure herrirat, joanden urte artio erretor ginuen. Biziki maite zuen bere parropia, laket zitzaion familia guzietan egoitea. Auzo herrikoa izanez, ezagutzen zituen hemengo harat hunat guziak.
‎Tilcara ko erretor zen orduan Eloy Roy, eta Ostiral Sainduko proosionean Maiatzaren Plazako Amen buruzapia jarri zion Doloretako Ama Birjinari. Alderdi kontserbadoreak bortizki jazarri ziren apezaren ekimenaren kontra, eta tokiko apezpikuak deus argibiderik gabe bota zuen bere kargutik. Txinara joan zen orduan, eta hamar urte geroago berriz itzuli zen Tilcara ra:
‎Gauzak argi izaiteko, pantaila handi bat muntatua zuten, diapositibak erakusteko, 100 bat ikusle/ entzule zirelarik. Mintzaldi interesgarri hortan, aipatua izan da nola 8 urte zituelarik Eugeniek hasi zuen bere lehen harremana Euskal Herriarekin, eta joan/ jin horiek iraun dute 34 urtez. Senpereri dagokionez, Eugenie k erosi zuen herriari 150ha lur, baratze eskola bat eraikitzeko,
‎Suhiltzaileek ahal bezain laster itzali dute sua, halere kalte handiak sortu ditu istripu hunek. Peiok, bere aita zenaren segida harturik, eramaiki zuen bere lana serioski eta segurki burua altxaturik nahigabe hau gaindituko duela. Duela zonbait urte, Senpereko suhiltzailetan barne egon zen.
‎Berari zoazkion ehorzketa pollitak ukan ditu, Xipri ARBELBIDE bere sort herritar apezaren pedeiku hunkigarriarekin. Xiprik bere haur denboran mutil ezagutua zuen bere etxean.
‎Baina sei egun barne, Ganixek ikusi zuen bere adiskidea, Gerezteiko bide kurutzetik pasatzen, erbi gotor bat beharrietarik dilindan.
‎'' Aimer Ustaritz'' taldeko hautetsiak bederatzi gaietan abstenitu dira eta batean kontra agertu, hau zen tokiko zergen tasen finkatzeaz. Kontrako bozkak gehiago izan dira'' Uztaritze sentsu ona'' alderdiaren ganik, aitzinaldietan hunekjada agertua zuen bere ikusmoldea. Kontra agertu da beraz gai hotan:
‎Biltzar nagusi Herri Soinu elkarteak martxoaren 26an zuen bere urteko biltzar nagusia Latsan. Iragan urteko txosten morala eta diru konduak aho batez onartuak izan dira.
‎Joanden larunbatean Hilary Clinton garaile ateratzen zen hego Karolinan, Bernie Sanders beste demokrata kandidatuaren aitzinean. Bainan lehenago Donald Trumpek ere tanto andana bildurik zuen bere alderdiaren kondu, iduri bailuke hau izanen dela azkenean errepublikarren hautagaia. Estatu Batuen politikaren aditu askok diote zernahi gisaz, azken aldi guziz demokratak atera direlarik irabazle lehendakaritzarako, aldi huntan Amerikar ainitzek aldaketa nahi dutela.
‎Atxiki du 34 urtez, 2003 ko biltzar nagusia arte, ez baita quti! 2009 ko martxoan, HERRIA k ateratu zuen bere 3500 zenbakia. Ordu arte egin bideari behako bat emaiten giniola, Emil Larre deitu ginuen gure" zuzendari xapeldun".
‎Falkenhayn aleman jeneralak karkulaturik gerlaren irabazteko mentura handia bazukeela Verdun hiria menperatzen bazuen, gotor-leku azkarrez inguratu hiria famatuenak Vaux eta Douaumontfrantsesek ordu arte ederki begiratzen zutena. Manatu zuen beraz eraso erraldoi bat zernahi soldado ondo hartarat bildurik, ustez han ziren frantsesek etzutela berek luzaz ihardokitzen eta laguntza handirik etzizaiotela jinen fuzarat baizik. Historialari frangoren arabera, uste zuen ere frantsesak kasik ezinduak zirela eta ez gehiago gai holako eraso bati errelera manerako baten emaiteko...
‎Seminario handian predikatu behar zen, euskaraz ere. Ikasi zuen bere Arnegiko euskaraño hura behar bezala idazten, hitzen erdiak jan gabe. Xarriton, Hiriart Urruti eta beste zenbaitekin bere lanak agertzen zituzten Ximixt deitu kaierrean.
‎fraideak martxoaren 26/ 27ko gauean izan ziren bahituak 1996an. Bi hilabete eta erdi berantago GIA talde islamistak jakinarazi zuen berak bahitu eta hilarazi zituela. Hamar bat egun berantago, maiatzaren 30ean Medean aurkitu zituzten fraideen buruak gorputzik gabe.
2017
‎Juan gaiten berriz Bakersfield alderat edo Kalifornia erditsutara, hea gure artzaintza zertan den, gorago aipatu dugun garai hartarik orai arte. Geroztik ere ainitz urtez inguru hotan ainitz ardi izan da, bixtan da goraldi harek egin zuen bere aldia, bainan berriki artio artzaintzak gaitzeko lekua atxiki du. Horrentzat badira arrazoin batzu.
‎Agorrilaren 4an, aldiz, goizeko 10etan iragan da Yvette Saraguetaren ehorzketa zeremonia, bere nahiaren arabera hilobi inguruan iragan den bildutasun biltzar batekin. Yvettek ikastolako erakasle edo andereño iragana zuen bere lan denbora. 72 urtetan itzali da supituki bezala buruan izan duen eraso edo zartadura baten ondorioz.
‎Bainan aspaldian zendua da, 1970ean alabainan, 53 urtetan. André Raimbourg zuen bere egiazko izena bainan urte askoren buruan izen orde bat nahi ukan zuen hautatu bere artixta konduko lan eta harat hunatentzat. Izen orde hori ez ustegabetarik hautatua egia erran...
‎Urruñako elizan duela zazpi urte estreinatua izan zen organo berria, biziki ederra dena eta zinez arraroa. Organo hortaz arta handiena hartzeko bada elkarte bat muntatua eta joanden egunean zuen bere biltzar nagusia. Elkarte hori osagarri onean da, 128 kide elgarretaratzen dituela.
‎Undar denbora hotan osagarriaren partetik bazituen arrangurak. Ospitale ala pausa etxetan ibilirik, semeak hartua zuen bere ganat. Itsasutik ezkontzaz jina, Parisen gaindi ibilirik, ostatuko lana errotik ezagutzen zuen eta bulta berri bat eman zion Idioinzaharretari.
‎JEAN FLESHER. Bakersfield en, besta polita egin zuen bere lehenengo CDa plazaratu dela ospatzeko, Jean Flesher buru duen ‘Amerikanuak’ musika taldeak.
‎Bainan batzu besten ganik diru sartzerik ez zen, eraikuntza ez zen mantendua. Seaskak toki egokia ikusiz nahi izan zuen bere kolegioa hor egin. Orduko hautetsiek euskara irakaskuntzan sinesterik ez zutelako errefusatu zioten.
‎Heriotze Joanden astean, lur huntarik joan zauku Louis Inçaurgarat, 89 urtetan zendurik. Manexeneko semea, hurbil hurbila dagon Oihanartea zuen bere egoitza. Rachel, herriko alaba batekin ezkondua, zoritxarrez ez dute haurrik ukaiteko
‎" Matacebo edo iduriko egur lodi bat hauta zazu, sutan ezar eta itxindu hura hautsez ongi estalirik atxik gau osoa" erran zion Doña Josefari. Gauchoak gau batez luzatu zuen bere pausaldia eta, erranen arabera, biharamun goizean oraino sumur zagon itxindua jalgi zuen hauspetik. Xirmindiak ezarri zizkion gainean eta buhatuz sugarra piztu.
‎Ofizioz errient izana, Kanbon bururatu zuen bere irakaskuntzako ibilbidea, sail elebidun publikoan, 1989tik 2005era.
‎Bainan doi doia hiru hilabete zituelarik ama zendu zitzaioten. Labruquere andereak zuen bere gain hartu, hau bigarren ama zuela, eta geroztik
‎Txapeldun Nahiz eta ainitzak jakinean izan, Julien Etchegarayk ereman zuen bere finala buruz buruka, B mailekoan, Bixente Elgarti nagusituz 4021, Donibane Garaziko trinketean. Egia erran, Julienek partida seriosa egin du, behin ere lanjerrarik senditu gabe eta kasik bere gostura eramanez jokua.
‎France Domaines horren jokabidea (lurraren prezioa, duen egiazko balioa baino askoz gorago jartzea) salatzen dute ELBk eta Lurzaindiak, bertze kasu batzutan ere gauza bera gertaturik, hala nola Bidarrain, Larresoron edo Donamartirin. Kanboko saltzaileak jadanik 2013an nahi izan zuen bere eremua etxearekin batera 410.000 eurotan saldu. Orduan ere Lurzaindiak salatu zuen operazio hura eta saltzaileak parte gibelera jo zuen, etxea baizik ez zuelarik saldu, ez laborari bati bainan kanpotar presuna bati.
‎Zioten aita frantsesa eta ama araukana zituela eta Txile aldetik etorria zela. Ramon Gomez deitu Tandileko estantziero aberats batek bere etxera bildua zuen bere andreak buruko min handiak pairatzen zituelakotz. " Tata Dios" ek dohainak ba omen zituen jendeen artatzeko eta ehunka etortzen zitzaizkion pampa guzitik kontseilu, belar eta sorginkeria galdez.
‎1969 ko apiril ondarrean, idazki labur eta zuko baten bitartez, De Gaulle jeneralak jakin arazi zuen bere kargua uzten zuela. Bozak ekainean egin ziren.
‎Ziburun aspaldian bada liburu azalgintzaz arduratzen den elkarte bat. Joanden egunean zuen bere biltzar nagusia. Karia hortarat, buruzagitza berritua izan da.
‎1968an bozak izan ziren bi ugarte horiek nahi zuten ala ez beren gain plantatu. Joanden astean erran dugun bezala Mauriziok hautatu zuen bere gain jartzea. Rodrigues ugartean gehiengo zabala izan zen bestalderat bozkatu zuena bainan bi ugartetako bozak elgarrekin kondatuak izan ziren eta Rodriguesek behar ukan zuen Mauriziori jarraiki...
‎Gazterik lotua zen etxaldeari, Michel aita zendurik 55 urtetan. Laborantxan zuen bere bizipidea. Etxaldeko lan, kabalez arduratzeaz gain, arrunt mahastiko gizona zen, hurbiletik jarraikitzen eta segitzen zuen mahastiaren lana:
‎Seme baten ama, emazte langilea eta ixila zen. Izpegiko Errekan zuen bere egoitza bainan duela lau urte Izpurako xaharretxera erretiratua zen osagarri arazoen gatik eta han pausatu da 95 urte zituela. Penetan den familiari doatzi gure dolumin bizienak.
‎Eskuz Eskuren zikiro jatea Eskuz Esku elkarteak lehen aldikotz antolatzen zuen bere kideentzat zikiro jate bat juanden larunbatean Etxehasia gelan, 110 bat bazkaltiar hurbil biltzen zela. Hastapenean bazkal aitzin oihanean barna egin beharra zen ibilaldia ez da egin euriaren gatik bainan denek gogo onez onartzen zuten lurrak euriaren beharra baduela.
‎Ama hil zitzaion hamabigarren haurra sorraraztean. Eta zaharrena izanez, amaren lekua hartu zuen bere anai arrebentzat. Ainhoan handitu ondoan, Ezpeletarat jin zen eta Segurakobordan ezkondu Sauveur Nobliarekin.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
edun 127 (0,84)
ukan 64 (0,42)
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia