Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 132

2000
‎Haietarik bat, hiruretan lehena, bere lehengusu tipi bat zen, Xalbador Etxegoien. Eta oroitzen dut ezen, noiz eta aitak hura jauregitik egotzi baitzuen, Mattin eta biok jostetan genbiltzala jauregiko atari nagusiaren parean, elkarri kainaberak tiraka, adarga bana eskuetan, eta aitaren ahots erlatsak eten zuela gure josteta.
‎...zaharrak ginela, etorki onekoak, eta hala ginela kaputxinoen misionerat joaiteko asmotan... eta gomendiozko karta bat ere bageneramala, eta gure nahia eta gure desira ez zela nehor hiltzea, baina indiarren alde lan egitea, eta kontu hura guztia ahanztea; eta erakutsi zion gomendiozko karta, aita Zacaríasek skribatua, baina Avilako zalduna ez zen beratu ez bigundu, eta ihardetsi zion ezen ulertzen zuela guk geure koaitak eta ondikoak kontatu nahi izaitea, eta joan ere joanen ginela misionerat, baina hil edo biziko bertze froga hura —bere nagusiaren alaba sendatzekoa— gainditu ondoren.
‎" Baina ama ez zen ene erabakiaz ez ene zuhurtasunaz fido, eta etxerat ninderamala, erran zidan: ‘Neska gaizki ikasia zara eta andere doña Lidiarenganat igorri zaitut denbora baterako, ea haren irakaspenetarik zentzatzen zaren’ Hatsarrean amaren deliberamenduaren kontra agertu nintzen —ohi bezala, alferrik, nahiz eta onartu behar dudan ezen, deliberamendu hartaz denaz bezainbatean, guztiz asmatu zuela gure amak—, zeren doña Lidia emazteki alargun bihozbera bat baitzen, buruz ongi jantzia eta bere buruaren jabea, eraman handikoa eta moja batzuekin lan egiten zuena ospitale batean, norat eramaiten baitzituen aurkientza haietariko jende printzipalak bere gaixoak eta eriak, gorputzezkoak nahiz arimazkoak. Eta ospitale hartan doña Lidia arduratzen zen batik bat arimaz eri geundenez —jendearen ustetan burutik gaizki geundenez, alegia— eta, nola bainindoan harenganat beharturik, hala, lehen egunetan, mendeku gisa, hari hitzik ez egitea pentsatu nuen... alferrik, zeren eta doña Lidiak irabazi baininduen apur bana.
2001
‎Elkarrizketa horietan ikasleekin helburuakadostu behar genituela ikusi genuen; eta ikasturtearen hasieran egin behar genuenhori, helburu horien arabera klaseko jarduera markatzeko, eta hortik egunerokomartxa zehazteko. Ikasleen helburuen garrantziaz ohartzeak, ikas prozesuarenprotagonista nagusia ikaslea zela ikustera eraman gintuen; eta berak ebaluazioakontrolatu behar bazuen, berak izan behar zuela gure ardatz, eta ez beste ezerk.
‎Biok elkarri begiratu genion. Bazirudien instant horietan zalantzak ihes egin zuela gure buruetatik. Mundu osoan ez zegoen, momentu horretarako hitz aproposagorik eta guk aurkitu genuen.
‎Nahi genuela hizkuntza sendoa, beti bat, bere hiztun guztiak bertan eroso sentitzeko modukoa, eta beti jori, norberak bere bitxikeriak eta ezberdintasunak islaturik ikusteko modukoa; jakintza eta munduaren plegu guztiak bere baitan, ahalegin berezirik gabe hartuko zituena, zientzia bezala josteta, olgetarako ongi zorroztua, amodiorako bezala gorrotorako, bakerako bezala gerrarako, malgua eta sortzailea baina harrizkoa eta betierekoa, noranahikoa, jakintzaren hegoak igoa, muin betirakoa eta, funtsean, munduan den guztiari egokia eta zehaztua. Eta izan zen kontua ezen B delakoak erantzun zuela esanez, lehenbizi, hagitz plazer handiaz konplituko zuela gure eskaera, eta halaber esanez, bigarren, horretarako behar genuen lehen gauza literatur kanon bat edukitzea zela, hortik abiatuko genuela gure eraikuntza linguistiko erraldoi, gogoangarri eta atzeraezina.
‎Pena kutsu batekin bota zuen baieztapena. Argi zegoen maitasunezko bukaera nahiago izango zuela gure neska motxak, nahiz eta errematea tragedia izan.
2002
‎Zuzendaria urduri zegoen, nabarmena zen buruan ez zuela gurekikoa noiz amaituko beste ezer; ez zekien zer egin eskuez eta begirada non pausatu.
‎Kargudunen baten mendekua ere gero etorri zen. Bazirudien ezpatarat atera nahi zuela gurekin, sainduak diren handienak ez baitira orotan saindu. Lana izan genuen, eta hau sinesgaitza da denboraren buruan ere, diru publikoz horniturik dagoen egunkari batek, euskaraz arduratzen dena hau ere, gure gutun irekia argitara eman zezan.
2003
‎Proiektua bururatu, eta hasteko aukerak zeudenean, sumatu genuen telebistak ez zuela gure programa duintasunez tratatzen. " Ahotik ahora" izena zuen programak, eta arduradun nagusia Joxemari Iriondo zen.
‎Gisa oroz, iduritu zait geroztik, orduan ene begien aitzinean gertatu gertakari horrek markatzen zuela gure Herriarentzat, beti barnatuz eta hedatuz joan izan den belaunaldien arteko haustura. Ezen handik lekora, eta Espainiako diktadore zaharra itzaliz geroz bereziki, lehian eta sokatiran hasi zaizkigu atzoko eta gaurko belaunaldiak, eskuineko eta ezkerreko alderdiak, bakoitzak ongi finkatuz bere zedarriak eta gogor eraikiz bere gotorleku propioak?
‎Dena dela, XVI XVII. mende berri horietara itzuliz eta gure Herriaren zorteari soako bat eginez, ohartzen gara garai berean gertatu zela, alde batetik, gure Nafarroako erreinu zaharraren suntsiketa eta, bestetik, Allande Oihenart historialari zuberotarrak eman zuela gure zazpi herrialde puskatuen gaineko begirada bateratzaile sakona.
2004
‎Baina nola hitzek sarritan ezin adieraz dezaketen errealitatearen ederra, utz dezadan deskribapena bere horretan, eta aitor dezadan, besterik gabe, une hartan laburbildu zuela gure mutilak futbolaren esentzia eta magia, garaipenaren koroa bere egiten zuela, bide batez, eta berea ez ezik gurea ere bai, auzoko zaletu ororena. Izar distiratsu bat jaio da, bai, gure auzoan, aurki futbolaren mundu zabalean dir dir egingo duena!".
2005
‎Negar haiek nondik zetozen eta zer gertatzen zen galdetu nahi zigun. Ordurako bazekien, ordea, ez zuela gugandik laguntzarik jasoko, eta, maletina mahai gainean utzita, gela erdirantz egin zuen, negarraren jatorria harrapatu nahian.
2006
‎José Miguel de Azaola, 1997an Bidebarrieta aldizkariak argitaratutako artikuluan, harrituta ageri zen Weber-ek Euskal Herrian ikusitakoa kontuan hartu ez zuelako. Azaolaren iritzian, agian kontuan hartu behar da Weber-ek oso une txarra bizi zuela gure herria ezagutu zuenean, animoz oso makal zebilelako, eta ondorengo urteetan bere buru osasunak txarrera egin zuen.
‎Urte ugari igaro ditun gure bizitzak bide ezberdinak hartu zituztenetik. Argi dakin hik, nik adina, erregai gehiegi isuri huen leherketa hartan (alkoholaren nahasteak koma batean sartu hinduen) azken haria galdu zuela gure harremanak: pertsonaheldu bihurtzeko denon erregaia da denbora, askotan gauza berriekin irabiatu behar dena erreketagauzatzeko.
‎Zaputzaldi betean egiten zituen lanok eta gehiago. Ematen zuen ez zuela gu gozakaiztu arteko onik. Liburu dendariak alde egiten zuenean, berriz, aurpegia argitzen zitzaion Nerinari eta kantuan hasten zen.
‎Halako batean etorri zen berriro elkartzeko eguna, eta, nire pozaren pozerako, berehala ohartu nintzen Öchlerren nondik norakoak ez zuela gure arteko harremana hoztu, aitzitik baizik: sasoi hoberenetako irribarre amultsuaz agurtu ninduen, eta joan ginen bukinistengana, eta erosi genituen nik al dakit zenbat liburu.
2007
‎Batetik, gauden datetan gaudelako (KORRIKA 15 gain gainean dugu eta hori geure jarduera osoa baldintzatzen duen gaia da), eta bestetik, idazle kaskarra naizen neurrian, zail egiten zaidalako holakoetan sartzea. Gero, hobeto pentsatuz eta gaiaren garrantzia ikusita, erabaki nuen merezi zuela gure aldetik esfortzu berezi bat egitea, hori merezi duelako HEA gaitzat hartzen duen monografiko batek, BAT aldizkariak duen prestigioa izanda. Hori dela eta, sartu naiz kontu honetan.
‎horrek behar zuela gure ametsen sabaia
2008
‎Bainan ipurdia lastoz orduan urrustoitarrak, eskutik arras nekez baitzabilan. Beharrik, berak zionaz, «> Jainkoa> ene> alde> izan> > baitzuen> egun> hartan> > Erran behar da ere burua xuxen zuela gure apezak hori kondatzen zuelarik 80 urte tan. Ez zaukan, hori kondatzean ahantzia batere, 1942ko irailean bazutela biarnesek, Paueko Stadium ederreko arrabot haundian, orduko. Chantiers de jeunesses?
‎Logeletara itzuli eta egun zoragarri hura amaitutzat jo aitzin, Jesusek, jangelako mahai hura nola utzi genuen ikusirik, zera esan zuen, ziur zegoela txinatarrek barbarotzat joko gintuztela, eta nago arrazoia zuela gure lagun galegoak.
2009
‎Berak harridura aurpegiz begiratuz, honela adierazi zidan: Sakana osoa ikusten zuela gure oinpean, eta, han aurrera begiratuz, zeru lerroan hain juxtu, Iruñea ikusten zuela bere argiekin.
‎Gatzerutik eskuan bape hartu ez eta beti zeozer bueltatu. Ziur naiz osasunaz maitasunaz jarduten zuela Gureak. Horrela iraun zuen Isidrok 92 edo 93 urtera arte.
2010
‎Eta bi: hori horrela izanda ere, alderdi sozialistak hori erabili egiten zuela gure posizioa baldintzatzeko. Bi irakurketak txarrak ziren prozesu baten ikuspegian?.
‎Batasunak legeztatu beharra zeukala. Argudiatu zuen judikatura ezin zutela kontrolatu, eta PSOEk ezinbestean behar zuela gu legeztatzea. Esaten ziguten:
‎Bizkarra eta sorbaldetako bat atzerantz botata, gogo handirik gabe bezala mintzo da, ez gogorik gabe ari delako, hitz egiteko modua hori duelako baizik?, gertaerak erdizka baino gogoratuko ez balitu bezala. . Egia da hark beti eramaten zuela guk idatzi eta esan dugunari buruzko dokumentazioa. Orduan, posible da uneren batean Ternerak esatea, nire liburuari buruz:
‎Batasuneko solaskideak, Genevako negoziazioaren bukaeran, Tony Blairrekin harreman zuzena izaten saiatu ziren: . Blairrek esan zuen hitz egingo zuela gurekin, baina ez zuen deitu. Adamsek esan zigun beraiek saiatzen ari zirela Blairrek Zapaterori dei ziezaion?.
‎2009ko urriaren 29an Europako Kontseiluak Berlingo harresia eraitsi ondoreneko komunismoaren aurkako lehen adierazpena egin zuen, Pragan. Interneten sartzea nahikoa da albisteak ez zuela gurean hautsik harrotu konturatzeko. Berandu samar bada ere, adierazpenak biltzen dituen bi puntu aipatu nahi nituzke, labur antzean.
‎Gorabehera asko izan ditugu sasoi honetan, batetik, eta, bestetik, aldaketa asko izan dira taldean, eta sumatu da. Bigarren itzuliaren hasieran hobeto ari ginela ematen zuen, hobera egin zuela gure jokoak, baina behera egin dugu berriz.
‎Mitxelena fisikoki ikusi nuen lehen aldia izan zen. Hilabete batzuk geroago Patxi Altunak esan zidan Mitxelenak esan ziola orokorrean linguistika jakintza maila altua ikusten zuela gure azterketetan baina literatura ezjakintasun handia. Agian horregatik atera nuen hain nota ona.
‎Horrexegatik uste dut, pobreza deklaratu eta 1748ko urte bukaera aldera Iruñeko kartzelatik ateratzean, Aranatzera jo izanen zuela gure Berdabio jaunak ere, bere emazte eta bost seme alabengana. Baina gero, ez da inon ageri familia honen arrastorik Aranazko elizako paperetan.
2011
‎Bi: hori horrela izanda ere, alderdi sozialistak hori erabili egiten zuela gure posizioa baldintzatzeko".
‎Don Erasmo ez zen, maisuen artean, gogorretakoa: erran nahi baita ez zuela gure laguna erregelaz ez buruan ez hatz puntetan astindu, baina ongi berotu zizkion ipur-masailak?
‎Aldizkariok ezker muturreko intelektual euskaldunen proiektuak izan ziren, eta beraien asmoa zen kultura eta ezagutza zabaltzea euskal herritarren artean. Baina Emilio Lopez Adan Beltzak dioenez, «urte haietan sobera ikerlan gutxi zegoen euskal sozietateaz eta, horiek horrela, egiten dut ideologiak leku sobera hartu zuela gure formakuntzan eta, erreferaz, politikan; oinarri soziala behar bezala ezagutzeko gaien eskasian, urruneko erreferentziek ez zeukaten kontrapunturik» (Lopez Adan, 1997: 58).
‎Gero ukuilura jaitsi ginen eta hango lanak egiten lagundu genion. Bukatu genuenean esan zigun hurrengo egunerako lan polita zuela guretzat: iratzea pikatzea.
‎Dionixiaz, azken alabaz, erditzean hil zen gure ama, eta aita bakarrik gelditu zen gu guztiokin. Eskerrak ordurako zaharrenak, Kattalinak, hamazazpi bat urte zituela eta guztion ardura hartu zuela gure ama balitz bezala zaintzeko. Nik orduan bost urte besterik ez nituen, baina gaur balitz bezalaxe gogoratzen naiz nola ematen zigun esnea eztiarekin eta talo txikituarekin.
‎Iraganaren eta ametsaren, norbanakoaren eta gizartearen, hitz poetikoaren eta musikaren arteko bitartekaritzan pauso bat haratago emateko heldu zitzaidan Hautsi da anphora 1980an, Ruper Ordorika ezezagun baten eskutik. Gerora errepikatu da Etiopia k abangoardia ekarri zuela gurera" transgresioa, irudiaren nagusitasuna, marginalitatearen edertasuna". 56
2012
‎Eta bat batean esan nahi zuena ulertu genion: hark bere iritzia agertu baino nahiago zuela gu inspiratzea, guk barruan lokarturik daukaguna ateratzeko. Bere bizitzan sortzaile handia den gizonak sormena nahi zuen eragin guregan, eta ez miresmen akritikoa edo mezu bilketa takigrafikoa.
‎Mattiak egindako txantxa hura lekuz kanpo zegoen, baina Marcori grazia egiten zion. Bazirudien ahaztu egin zuela gure abstinentzia aldia. Hiru hilabete oso.
‎ERNESTO. (aprobetxatu MIREIA desarmatzen ari dela) Banekien ez zuela gure alaba maite. Eta ni saiatu nintzen Maleni esaten, baina ez zidan entzuten eta horregatik, Mireia!
‎–Orduan, adierazi zidan Colettek?, bat batean pentsatu nuen hura izan zela Jeani ohartarazi ziona. Bazekien, inolako zalantzarik gabe, Marcek nirekin engainatzen zuela eta pentsatuko zuen nire senarra jakinaren gainean jartzen bazuen, hark aurkituko zuela gure arteko harremana eteteko modua. Bazekien Jean lotsatia eta fisikoki ahula zela.
‎A zer bikotea zuek! Eta bion artean krimen baten oroitzapena... zeuk aitortu baitiguzu zoritxarreko horrek hil zuela gure Jean gizajoa. Zer etorkizun ederra daukazuen, andrea!
‎Gurean ere bada intelektual izena irain bilakatzeko jarrera. Gogora dezadan 1964an ETAk idatzi ziela intelektualei, eta gutun hark zerbait aldatu zuela gure historian. Konpromisoa beharrezkoa da lan intelektual egokia burutzeko, eta estutasun metodologikoa beharrezkoa da errealitateari atxikitzeko.
‎Ordezkari horri dei egin ginuen mailegu handixago baten ardiesteko. Iduri zuen atsegin handi bat hartzen zuela gure afera hortaz arduratzeaz eta segidan hitzemaiten zuen 48 orenik barnean ardietsiko ginuela gu atsedenean ezarriko ginituen aterabidea. Biharamunean berean etorri zen lantegira, erranez guretzat berri onekin zetorrela
2013
‎Lizentzia guztiak gaztelerazko irratientzako izan ez zitezen lanean jarri ziren orduan. «Euskara hutsezko irrati proiektu bat aurkeztu genuen, ikusi genuelako Gasteizen inork ez zuela guk adina erraztasunik irrati bat hutsetik sortzeko. Gure erantzukizuntzat hartu genuen».
‎Gure zaldi taldera ekartzeko agindua eman genuen. Gure alderdiak erabateko garaipena lortu zuen, kontuan hartzen bada arerioak ez zuela gutako bakar bat ere hiltzea lortu. Eta kanpamentutik ezertxo eskuratzea ere ez zuten lortu:
2014
‎Poetak, hiriak bezalaxe, lerro artean sortzen dira. Gabriel Arestik makina bat bertso lerro utzi zizkigun ezkutaturik bere lan oparo eta miresgarrian, eta pentsatu nahi dut ohikoa zuen probokatze ko gaitasun horrek eraman zuela gurekin olgeta egitera; jakingo zuela, alegia, noizbait iritsiko ginela, poeta eta hiria, elkar eza gutzera.
‎Munduko lekurik arriskutsuena da paraje hau udan", esan zuen poliziak. Juanek bere bertsioa eman nahi izan zion, alegia Baffinek, uharteko lehen esploratzailea zen partez, segur aski intrusiotzat jo zuela gure etorrera, eta gure ametsen barruan sartu eta heriotzarantz gidatzen ahalegindu zela. Zorionez, Juanek ingelesez gaizki egiten zuenez, poliziek ez zioten ulertu.
‎poetari, alegia. . Gabriel Arestik idatzi du liburuaren sarreran makina bat bertso lerro utzi zizkigun ezkutaturik bere lan oparo eta miresgarrian, eta pentsatu nahi dut ohikoa zuen probokatzeko gaitasun horrek eraman zuela gurekin olgeta egitera; jakingo zuela, alegia, noizbait iritsiko ginela, poeta eta hiria, elkar ezagutzera?. Gaurko ekitaldian, aldiz, eskerrak eman dizkie bere aurretik hitz egin duten guztiei.
‎Bi anaia hil dizkiate eta txakur horiek laguntzen ari haiz!". Gure amak esaten zuen bizitzan ez zuela gure aita beste inoiz negarrez ikusi. Orduan bakarrik.
2015
‎Ohartu ginen, orokorki mintzo zelarik kulturaz bazuela zinez ikuspegi fina. Konprenitzen zuela guk deus esplikatu gabe ere zer egiten genuen. Beretako inportanta zen horra arte egin genuena biltzea sobera konplikatu gabe forma aldetik, egiten genuena atxikiz.
‎Hala dio Andoni Egiak: " Beti pentsatu izan dugu zer galderari baino, nola galderari erantzuna emateak izan behar zuela gure abiapuntua. Eta erantzun hau horizontaltasunean, autonomia politiko ekonomikoan eta autogestioan aurkitu genuenez, egun sortzen zaizkigun behar, desio eta erronkei ere bide horretatik heldu diegu".
‎Bestalde, Mackey eri interesatzen zitzaion Euskararekiko bilakaera ezagutzea, eta Euskal Herriarekin harremanak mantentzea, eta horren adierazle dira: 1) bai eskaini zidala artikulu bat nik idaztea, Euskararekiko, beren aldizkari batean, 2) baita parte hartu zuela gure bi argitalpen nagusitan:
‎Bere izenez deitzen genion denok aitari, akaso errespetuz, edo gizon arrotza zelako guretzat, ia ikusi ere ez baikenuen egiten egun osoan. Lanez lepo zegoela esaten zigun amak, horregatik ezin zuela gurekin nahi adina denbora eman, baina gure etorkizunaren alde ari zela lanean, eta eskertuko geniola inoiz. Aurpegiera apur bat itzali egiten zitzaion, eta horrek ez zuen batere laguntzen guk hitz haiek sinetsi genitzan.
‎Ez genituen barreak eta bazter utzi hala ere, kontent geunden lehen aldikoz, hainbestean, eta ez genuen une goxo hura zapuztu nahi izan. . Zure amarekin oheratzen zelako, noski?, bota zuen atzera Otok, baina bigarren aldi hartan txantxarik gabe bezala, izorratzeko intentzio argi xamarrarekin, eta orduan nik erantzun nion grazia batzuek errepikatzen direnean grazia guztia galtzen dutela, alegia (des) grazia bihurtzen direla, eta horixe egin berri zuela gure txistearekin, errepikatu eta izorratu. –Errepikatu eta izorratu, Oto?.
‎–Shock bat izan zen. Une hartan ulertu genuen ETAk dinamitatu egin zuela gure arteko elkarlana?.
‎Jakina, ezagutzen nuenez, erantzuna prestatuta neraman. Esan nien ezetz, sigla bat besterik ez ginela izango, ez geniola kolore gehiago edo balio handiagoa gehituko, eta, aldiz, sinatzeak zaildu egingo zuela guk beste batzuekin egin genezakeen lana. Alegia, baliagarriagoak ginela kanpoan, barruan baino.
‎Amari zaila egin zitzaion ordea, berak asmatzea eta kontatzea lortzen ez zuen Miamiko bizitza arranditsu eta aberatsa utzi eta Zarautza etortzeko erabakia hartu genuela onartzea; eta lagunei telefonoz, badakizue, nire alaba berezi xamarra da ta? esaten harrapatu nuenean ulertu nuen, bere alaba eta biloben gabezia sufritu arren, gehiago gozatzen zuela gure urruntasun eta aberastasunei buruz hitz eginez, gu etxean bere aldamenean edukitzeaz baino.
‎Gizonttoa karrikan behera urrundu bitartean, amak, aho bete hortz, azaldu zidan ez zuela tipo hura ezertaz ere ezagutzen. Handik ez oso denbora luzera, amak erran zidan gizon hark Domenico jauna zuela izena eta denda bat zabaldu berri zuela gure auzoan.
‎2 Beraren inbidia handi handia dut. Bai aurkitu zuela gure Jaunak halako martiritzarako zain aberatsa! Eta komeni da jakitea, jende honekin kontuz ibil daitezen.
2016
‎Haren arabera, herritarrek berek baino kezka handiagoa zuten partidarik ez zutelako irabazten. "' Aupa, animo e!, hurrengoa irabaziko duzue-eta' esaten ziguten kalean, edo inoiz saskibaloi partidarik ikusi ez duenak esan izan digu oso ondo pasatu zuela gure partida ikusten. Horrek asko motibatzen du".
‎Zeinek esan behar zidan munduan dauden pertsona guztietatik zein, eta musu ausart bakar bat ematera atrebitu naizen mutil hori etorri behar zuela gure tren bagoira!
‎Katakume hura kanpotarra zela pentsatu nuen. Oraindik ez zuela gure katuen hizkera ikasi, baina nirekin biziz ikasiko zuela pixkanaka pixkanaka.
‎Jaioteguna, baina, segurtamen osoz ezin jakin, 1817.eko azaroaren 25ean orduan Jauregiko aldapan zegoen Etxandiko tornuan laga zuten eta, txatar garbitan eta urak hartuta jaio eta hurrengo bi egunetan behiala eman ohi zen ur azukreduna, hots. Esan eta nasaiegi errepikatu izan da ama Iruñean zen italiar antzezle bat zuela gure Perikok, alta, argi geratu da ez zela horrela izan, eta Goñi abizena ez izan arren, ia seguru da Iribarrenen gora handiko idurimenaren keinua genuela, berri zehatzagorik ezean, interpretatzen jakin izan ez dena. Urtea ahitu aitzinetik, Etxandikoek non sartu idoro zioten Perikori, Descalzos karrikako 32 zenbakian, Kristobal Esainen etxean hain zuzen ere.
‎Egun batez ikasi nahiez eskuaraz mintzatzen, hasi ziren Mike eta Arnaud haren" erreintatzen", nahi zuela gure ama nolazbait eskuaraz kantatu. Eguberrietan jin zen gure amari kantatzera, ttipia izanik iragan zen kadera baten gainera.
‎Bata da ifrentzuz idatzi zela, kasik gorderik bataio, baita ezkontza akten artean; bestea da liburuko pergaminoa andeatua dela, eta bazterrak janak, beraz zaila irakurtzeko. Aurkituta, jakin nuen Jean Haritschelharrek zerrenda bera agertua zuela Gure Herrian 1963an, non baitzion Pariseko Liburutegi Nazionalean zegoela. 1986an, Bordeleko unibertsitatean aurkeztu nuelarik Baigorriko etxe izenen ikerketa Erdi Arotik 20 mende arte, nihaurrek atzeman dokumentua ezarri nuen eta komentatu.
‎guk ere baditugu bestak, ez modu berekoak baitezpada, bainan nonahi jendeak bestaren behar gorria badu, eguneroko arranguretatik ateratzeko, lasaitzeko, elgar topatzeko, irri egiteko, biziari berpizteko. Hizkuntza mailan, jakin dut euskarak jasan zuela gure yakubatar hizkuntzak jasan duen errepresio berdina. Eskolan hemen xiria ematen omen zen euskaraz mintzo zenari eta hau ondotik zigortzen.
‎Eta horrela, etxean entzundakoetatik ikasi dut. Ikasi dut gurasoen belaunaldiak lan handia egin zuela gure ikastolak aurrera egiteko eta seme alabok euskaraz ikasi ahal izateko. Eurek ez dute irakurtzeko eta idazteko erraztasunik, baina ahalegintzen dira, eta hori gura izan dute guretzat; euskaraz trebatzea, orain, aukera guztiak ditugun honetan, euskaraz bizitzeko.
2017
‎Arestian aipatu ezaugarriak gorabehera, harrigarria da neurri berean herri kulturaren ardurak ez zuela gure idazlea txikikeriatan itxita utzi, ezta folklorismo ederzale, bukoliko edo nostalgikora eraman ere. Gallegos Lara erabat hiritarra dugu, buru belarri murgilduta bizi da metropoli bihurtzen ari den Guayaquil hartan; kultur korronte unibertsalaren baitan guayaquildar ageri da deliberatuki bere hautu ideologiko argietatik.
‎–Mezu elektroniko labur bat idatzi zigun pertsona batek, duela hogei urte inguru apaiz batek ukitu egin zuela esanez, eta horrek zauri sakonak utzi zizkiola kontatuz. Hitz egitea kostatzen zitzaiola esaten zuen, baina hitz egin nahi zuela gurekin. Berehala idatzi nion, eman nizkion nire sakelakoaren zenbakia eta nirekin hitz egiteko erraztasun guztiak, eta esan zidan oso mingarria egiten zitzaiola gertatu zitzaiona gogoratzea, eta deituko zidala prest zegoenean.
‎azti edo belargile arraio horietan, euren basakeria ahaztu gabe ere, ez ote dago lehenagoko gizon emakumeen sakonagoko jakintza bat, bizi ezaguera bat, alegia, gorputzaren osasuna eta arimarena, sendagintza eta erlijioa biak elkartzen dituena? Ez dut esango jakintza hori Jainkoak zuzen zuzen eman zienik, bai baitakigu Jaungoikoak bere seme Jesukristo bidali zuela guregana egiazko erlijioa erakutsi eta gu denok salbatzeko, eta kristauon lana dela haren dotrina ludi osoan zehar, laterri eta herrialde guztietan zabaltzea; baina Jainkoak bere eskutik eman ez bazien ere, gogoeta eragin ligukeen kontua da, gizon emakumeak oro Jainkoak egin gintuela, eta ez dela halabehar hutsa izango, gaurko gizartearen eskua erabat sarturik ez dagoen giza talde eta leinu gehie... Uste gabe ere buruan izan ohi dugu gizartea, eta orobat gizadi osoa, beti aurrerantz doala, gero eta gehiago dakiela, gero eta hobeto bizi dela, baina nik kezka handiak ditut, ez ote den gero eta maltzurragoa, gero eta gaiztoagoa, bekaiztiagoa, handiguragoa, dirugoseagoa, lizunagoa...
‎Baineran geunden batean deitu zuen amonak etxera. Zuk esan zenigun amonak nahi zuela guk txakurrari izen bat jartzea. Ni izen berezi bat pentsatzen hasi nintzen, baina I aurreratu egin zitzaidan, eta Pintxo, Pintxo, Pintxo esan zuen.
‎Bizi itxaropena eta beste zenbait faktore kontuan hartuta, kalkulatu du %3, 45 dela koefiziente murriztaile justua. 2011ko hauteskunde kanpainan PPk agindu zuen kontuan hartuko zuela gure egoera, baina azkenean, krisia eta abar, ez zuen ezer egin. Gobernu berri bat eratzen den bakoitzean eskatzen diogu gure arazoa kontuan hartzeko.
‎Bakarrik zegoen, bai, eta hura ez zen ohikoa. Horrek esan nahi zuen gizon hura seguru sentitzen zela gure eremuetan, ez zuela gure berririk. Eta aita indartsua zen gero!
‎–Ezin genuen susmatu putakume horrek halako... operazioa antolatuko zuela gu aurkitzeko. Joder, irakasle alu bat besterik ez zen!
‎Ez nekien zer pentsatu. Ezin nuen sinetsi inork Europa erdia zeharkatu zuela gure atzetik. Dresdengo komunikabideak irakurtzen nituen egunero:
‎Aurkitzen dugu hor lehen mendetako heresia baten kutsadura. Heresia horrek aldarrikatzen zuen, Joaniren Ebanjelioa hitzez hitz hartuz, Hitza haragi bihurtu zela, bai, baina ez gizon, eta ez zuela guk bezala sufritzen, konparazione. Baina Jesusek ez zuena dizipulueri aitzinetik aldi bat baino gehiagotan iragarri:
‎Aspaldian aipu ginuen webgune bat behar zuela gure astekariak, lehentasuna atxikiz haatik paperezko aldizkariari, huni kalterik ekarriko ez ziona. Eta If Matxikote uztariztarrak tresna bikaina dauku eraiki.
2018
‎Ez ginuen ere, zoritxarrez, Janbattitt Dirassar gure zuzendaria gurekin, azken egunetan eriturik. Ondorioz, astekari hunen idazleburuak du biltzarra kudeatu, sahetsean zuela gure elkartearen administrazio kontseiluko kide den Jean Louis Harignordoquy baigorriar adiskidea.
zuela gure poltsatik,
‎Gotzaindegitik jasotzen genuen estipendioa, dirua, ikastolari ematen genion. Horrelaxe erabakita geneukan, estatua eta, eliza eta, puskatu egin behar genituela, horrek ez zuela gure pentsamenduaren barruan sarbiderik. Horren kontra egin genuen, lehenbiziko momentutik bertatik.
zuela gure poltsatik,
‎MALEN. Euriaren bila goaz, duela urtebete alde egin zuela gure herritik. Ez zenuen ikusiko?
‎Suaren Gizonen inbasioak zein ondorio penagarriak izan zituen kontatzeko modurik ez dago. Ia seguru nago ia erabat suntsitu zuela gure taldea; gu, gizaki izateko bidea egiten ari ginen behe mailako adar hau, guztiz moztu zuela eta ibaia itsasoratzen zen lekuko olatu zaratatsuetan akabatu zela dena. Ni, jakina, bizirik atera nintzen gertaera haietatik, hura kontatu ahal izateko; baina jarrai dezadan aurrera nire kontaketa, eta bukaera baino lehen kontatuko da gainerako guztia.
‎Indarkeria baztertzen genuenok uste genuen ekimenaren berri izan ahala, jende askok egingo zuela gure alde, eta agintariek, atxikimendu uholdeen aurrean, beren erabakietan atzera egin eta bertan behera utzi zituztela isunak, debekuak eta abar. Lortzen ari ginena erakusten asmatuz gero, agintariek aukera bakarra izango zutela, herritarrek aho batez behartuta:
‎Goiko ganbara izoztuan izan da emanaldia, eta gazteluko zuraje harrigarriak edertu du. Hasiera hasieran, Bernardo Atxagak gogorarazi digu hango seme Bertrand Etxauzek idaztera bultzatu zuela gure Axular, eta Gero paregabearen" Gomendiozko karta" ekarri digu akordura bere ahots pertsuasiboaz:
‎Arauez ez duk helbidez aldatu. Bazekik beti deitoratzen zuela gure San Siro vecchia auzo txiroan bizi izatea.
‎Bigarren motibazio bezala aipatu izan duzu zentsurak euskal kulturan basamortu kulturala eragin zuela. Horrek esan nahi du pobretasun bat ekarri zuela gure lurraldera. Zehaztu liteke horren eragina, nola gertatu zen basamortu kultural hori?
2019
‎Desinformazio operazio horiek ez dira Japonian asmatuak. Urte asko dira, Gerra Hotzaren beroenean AEBetan zentral nuklear eta arma atomiko berriak eraikitzen zituztenean, Walt Disneyk aurkeztu zuela Gure lagun Atomoa propagandazko filma. Askoz geroago, Txernobyleko istripuak Ukraina eta batik bat Bielorrusiako eremu zabalak betirako kutsatu zituenean, atomoaren industriak Ethos operazioa antolatu zuen hondamendiaren erdian bizi diren herritarren normaltasun berria arautzeko.
‎Herrian eraginkorra izango zen egiazko ezker mugimendu bat sortzea jarri genuen helburu. Bagenekien historikoki sozialismoak sustrai sakona zuela gure herrian eta PSOEk herri proiekturik gabe, balore sozial guztiak aspaldi abandonaturik zituela. Horregatik ikuspegi soziala zuten auzotarren artean handitzeko aukera posible ikusten genuen.
‎Barandarianek aipatzen du, Indabururena eta Barojarena egin baino lehen, zenbait liburutan gogoeta egin zuela gure idazleak, euskaraz, baina bere blogean, bere bibliografia biltzen duen atalean atzenduak dituela liburu horiek, bertze bizitza batean idatziak izan zirenak.
‎Izan ere, AFAC eta beste NAEL bat urriaren 28an edota azaroaren lehenengo astean ateratzeko asmotan bazeuden ere, gurekin taldea sortzeko prest agertu ziren guztiek bi aste lehenago atera nahi zuten, urriaren 14an, hain zuzen. Horrek suposatzen zuen Txinako gobernuak bidali beharreko eta bidaia egiteko derrigorrezkoa zen gonbidapen gutunak denbora gutxiago izango zuela gure eskuetara iristeko, eta ez genekien arrisku hura onartzeko prest ote geunden. Mezu eta dei asko jaso genituen egun haietan eta behin baino gehiagotan egon ginen bai Chongqing-erako bai Hunan-erako taldeak osatzekotan, baina gauza bat zela eta bestea zela, beti geratzen ginen taldea osatu gabe.
‎Logeletara itzuli eta egun zoragarri hura amaitutzat jo aitzin Jesusek, jangelako mahai hura nola utzi genuen ikusirik, zera esan zuen, ziur zegoela txinatarrek barbarotzat joko gintuztela eta nago arrazoia zuela gure lagun galegoak.
‎Han ere entrenatzaile batekin topo: " Garbi asko esan zidan ez banuen hurrengo denboraldian errugbian jokatzen, bonba jarriko zuela gure etxean. Hor hasi nintzen zinez pentsatzen errugbian hasteko, eta ASB Baionan taldean naiz orduz geroztik,".
‎Bera izan da mintzatzen azkena eta, jakina, horregatik pentsatuko zuen zerbait komentatu behar zuela gureaz. Eta, bestela bezala, bota du gu biona bere ustez poesiara baino gehiago narraziora hurbiltzen dela (bidali gaitu poesiaren eremutik, inozentziatik).
‎–Ez nituelako haren txorradak entzun nahi. Mozkortu egin zela, kanuto gehiegi erre zituela, burua galdu zuela, oso damututa zegoela, ez zela berriro gertatuko, asko maite ninduela, beste aukera bat eskatu nahi zidala, ez zuela gure artekoa horrela bukatzerik gura, bla, bla, bla.
‎Urte hartan eskualdeko jaialdietarako deitu gintuzten eta inguruko beste saio dezentetarako ere bai. Elkarrekin gaia atera izan genuenetan, konturatzen nintzen berak erraz eskatzen zuela guri ondo ordaindua iruditzen zitzaigun 150 € ko tarifa (ordura arte ia beti doan kantatu izan genuen). Eskatu beharra zegoela, bazegokigula, berarekin hasi nintzen sinesten.
‎Kapilaua organo jotzailea zen, trumoia halako eztarria zeukan, eta gabon kanten lehiaketa bat irabaztea zuen amets, berak sortutako piezak aurkeztuta. Gure maisu maistrek onartu egin zioten proposamena, beharbada baietz esateko estutasunean jarri zituelako, baina baliteke pentsatu izana ekimen hark sosegatuko zuela gure pubertate abiatu berria. Halandaze, jolas orduak kendu zizkiguten errepertorioa prestatzeko.
2020
‎Imajinazio pixka bat erabilita, pentsa daiteke pandemiak sortutako giro iluna islatzen duela Testurak bere musikarekin. Baina diskoa osatzen duten zazpi piezak sortu zituztenean, taldekideeek nekez pentsatuko zuketen etorkizun hurbil batean birus batek astinduko zuela gure gizartea, gure bizitza, gure izaera bera.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
edun 87 (0,57)
ukan 45 (0,30)
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia