2000
|
|
Gidariaren eskuak esnatu zuen. " Heldu gaituk Clifden a, Connemarako hiriburura...", esan zion eta segituan gaineratu zuen egunero egiten
|
zuela
berak bide hura, eta gutxitan ikusi zuela Connemara hain eder. Eta ez zuela ulertzen nola lokartu zen, eta ea nola zen posible, inoiz ez zuela aukerarik izango naturaren holako espektakulurik berriz ikusteko eta hala ere lotan pasatu zuela bide guztia, eta ardiak errepidetik joaten ez zirelako taxia ordu laurdenez geldirik izan zuela, eta paisaia hark arnasa ere osten dizula (noski, esna egonez gero), eta berrogeita hamar libera zirela, mesedez.
|
|
" Eta zuri zer, berdin al zaizu Eider zu gabe joatea?" galdetu zion norbaitek geroago, komuneko lanetan zebiltzala. Eta oroitzen ez zen arren, ziur aski baietz erantzungo zion, edo ezetz, edo uzteko bakean, nahikoa
|
zuela
bere txizaz komuneko uretan igerian zebilen zigarrokin hondoraezin harekin jolastea.
|
|
—Baina hori hala bada, nork izan dezake orain karta, osaba...? —galdetu nion, sinetsi nahirik ezen osabak arrazoin
|
zuela
bere arrazoinbide hartan.
|
|
Galileok, aldiz, erdibide bat bilatu zian: alde batetik, beldur zelako, segur, eta bertzetik, bere ideien alde bizi nahiago izan zuelako hil baino, hori ere segur... edo behatu, bertzenaz, nola egin zion buru Pisakoak tribunalaren itsukeriari... zeren, bere aurkako prozesuan, tribunalekoei hitzez baietz erran zien arren, onartzen
|
zuela
bere hutsa, buruz ezetz erraiten ari baitzitzaien, eta ezezko hura handik sei urterat biribildu zuan, noiz eta bere Discorsi ak skribatu baitzituen, bizitzan gehien hunkitu izan nauen liburua, Italian ezin argitaratu izan zuena, baina bai Ley denen...
|
|
Orain arte aditzerat eman dizudanagatik kontsidera eta estima dezakezu ezen jendeak arlotetzat eta erdi txepeltzat hartzen
|
zuela
bere apeza, baina ez, zeren, egia bada ere eliztarrek harekin irri egiten zutela —eta ez guti—, egia da, halaber, ez ziotela hari irri egiten; eta nola, bertzalde, ateraldi haietarik haratago, gizon seriosa baitzen, herritarren zerbitzuan bizi zena, haien behar spiritualei buru egiteko edo baserri urrunenetako eriei ere astoaren gainean bisita egiteko disposizionean beti ere, hala, don ...
|
|
Aitona Nikolasek, lehenean, mesfidantzaz behatu zion; gero, berriz, irri etsi bat egin zion... bere erranahi ezkutua izan zezakeena, zeren eta oroitzen baitut ezen handik hiruzpalau egunetarat hartu
|
zuela
bere deliberamendua:
|
|
—Oilaskoa ederki hoztuko zaik, arinago jaten ez baduk... —erran zion osaba Joanikotek, etenaldi labur haietarik batean, ikusirik ezen berak akabatu
|
zuela
bere oilasko erdia eta nik neure osoa ere bai kasik, Pedrok bereari izterra baizik gihargabetu ez zion bitartean.
|
|
Adi egon, bada, zeren kontatuko baitizuet nola sendatu zuen Avilako Teresak gure aita —eta ikusirik ezen guztiek kasu egiten zidatela, nahiz eta zaldunek, artean, mesfidantzaz behatu, aitzina segitu nuen, hiztun onen antzera, hitzaren jabe—: ...zerik erdietsi; eta, hala eta halatan, lurraz eta lurreko faboreez etsirik geundèn egun batean, Urbiaindik iragan zen gizon bat —benedika dezala Jainkoak egin zigunagatik! —, erlikiontzi hau lepotik dilindaka zeramana; gizonak erraiten zuen ezen erlikiontzi hark santaren behatzezurrez zeuzkala —ezker oineko hatz lodikotearenak—, eta erran zigun ezen egun baten buruan sendatuko
|
zuela
berak aita, baldin harekin bakarrik uzten bazuten, bere erlikia harekin eta bere orazinoekin; hura entzun nuenean, ez nion sinetsi, zeren baitakizue nolakoak izaiten diren gauza hauek, eta zenbat gezurti eta engainati dagoen mundu honetan; eta, ikusirik hark ezen sinesgaitz agertzen nintzaiola, galdegin zidan: " Mutila, ez didazu sinesten, baina erradazu:
|
|
" Ordea, Indiak urrunegi daude ni harat joaiteko... eta hura ez da eneganat etorriko nehork erraiten ez badio, zeren zinez bainago harekin izan nuen jokabideaz damu, eta harekin mintzatu nahi bainuke, hil aitzin..." Haatik, bat batean argi bat piztu balitzaio bezala, erantsi zian: ...un bat skriba diezaioket Villagrandeko dukeari, zergatik ez?, zeren haren eskua, bai, luzea baita, eta zeren dukea zorretan baitago etxegoiendarren leinuarekin"; eta, handik aitzina, hire amak kontatu zidaan nola prometatu zion dukeak zuen aitari ezen markes titulua emanen ziola eta Urbiaingo herria markeserri izendatuko zuela, hire aitak kanoi eta fusilen tratua bete ondoren, baina ezin izan
|
zuela
bere hitza bete, zeren, dukea azken urratsa emaiteko puntuan zenean, ahakartu baitzen aldi batez, bertze kontu batzuengatik, erregeren balidoarekin, zeinak ukatu baitzizkion, hartaraz gero, zor zizkion fabore, garazia eta abantail guztiak, aitaren markes titulua tartean. Eta hire amak hura guztia erran zidaan, eta bertze zerbait ere erraiterat zihoakidaan, baina nik ere hartua nian neure erabakia orduko, zeren, hasteko, itsasoa utzi nuenetik bortz hilabete baineramatzan lehorrean, gogait gaixto eginik, halako suertez, non itsasorat berriro itzultzeko asmotan bainengoen, eta zeren aitzakia ezin hobea izan baitzitekeen hura enetzat ere, Mundu Berria ezagutzeko eta obra on baten egiteko... eta zeren erakutsi nahi bainion neure buruari ezen ez nengoela artean ahiturik, adinean sartua egon arren; eta, hala, arrazoin haiek guztiak buruan nituela, erran nioan hire amari:
|
|
Erran dizut, urte haien aldetik denaz bezainbatean, ezen aitonak sentitzen zuena erraiten zuela, edo hala iduritzen zitzaidala neuri bederen, zeren gizon ona baitzen, hondoz eta erroz —onegia ere bai mundu hartarakotz—, eta hargatik onartu
|
zuela
bere huts egite hura ere, jauregia eta negozioen ardura gure aitaren eskuetan uzten zituela.
|
|
Zeren uste baitut ezen kezka hark —eta bertze huts egite hark, finean— eraman zuela eta bulkatu
|
zuela
bere bakardade hartarat eta isilik egoiteko deliberamenduaren hartzerat, tabakoa erretzea eta ahotik kea egoztea bertze atseginik ez bertze dibertimendurik ez balu bezala... zeren don Frantziskorekin xakean aritzeari ere utzi egin baitzion apur bana, baita bakarrik aritzeari ere, aitarekin diskusione hura izan ondoren, ehundabatgarren kanoiari buruz.
|
|
Ordu arte itzal bat bezala bizi izan zuèn bertze kezka hark bere lekua eta bere gorputza aurkitu ote zituen apur bana aitonaren baitan? Zeren orain denbora gehiago baitzuen hartan pentsatzeko eta zeren lehen hutsegiteak bertze hutsegite hartarat eraman baitzezakeen —guztizkorat eta behin betikorat— ohar zitekeelako, ororen buruan, ezen falserian eta gezur handi baten gainean eraiki
|
zuela
bere bizitza. Eta gezur hark zain ezin luzeagoak izan zitzakeen, erran komunak bertzela bazioen ere...
|
|
Pentsatu zuen frai Antoniok, bere aldetik, ezen gaizki egin
|
zuela
bere galtzoinak han ahanztean, eta sekeretuki jakinarazi zion damari, honek beregana zitzan eta bere ardurapean jar. Baina damak berehala ulertu zuen, galtzoinak ezin aurkitu izan zituenean eta bere senarra hain malenkoniatsu ikusi zuenean, ezen senarrak berak aurkitu eta gorde zituela, eta, handik aitzina, guztiz beldurtu zen, beldurraren ez erakusterat entseiatu bazen ere. Eta emaztekiak gertatua jakinarazi zion bere amorante debotari:
|
|
Zeren, elizak egin ohi zituèn autofede handiusteko haietan ez bezala, zeinetan inkisidoreak eta autoritate zibilak entseiatzen baitziren, ikusgarritasunaren ikusgarritasunaz, mota bateko zein bertzeko hereseen biltzerat, zenbatenaz gehiago, hainbatenaz nahiago, autofede hartan, aldiz —denborak bertze batzuk zirelako, benturaz—, osaba Joanikot genuen kulpant bakarra. Ordea, baldin eskarmentua bazen autofede haien xede nagusia, zalantzarik ez dut ezen Urbiaingoak ere osoki eta konplituki egin
|
zuela
bere xede hartarako bidea, zeren ez ahanzteko moduko ikuskizuna izan baikenuen geure inguru honetan ere, heresea bakarra zen arren.
|
|
Salbuespen bakarra, Urtxipiaren beraren bulegoa duk, baina hango marka bakarrak, agerikoak bederen, hildakoarenak eta ez bertze inorenak dituk. Iduri likek hiltzaileak ardura berezia hartu
|
zuela
bere sar ateren lorratzik ez uzten. Horrek zerbait erakusten dik, ezta?
|
|
Asots ozen batek gaztigatu zigun xigorgailuak burutua
|
zuela
bere lana. Kasu handiz, ez erretzeko, ogi ihartu berrietariko bat ertzetatik hartu eta gurina hedatu nuen gainean.
|
2001
|
|
Marcosen belarri ondotik, itsas lamia batek baino adats luzeagoa zuen eulitzar bat pasatu zen zortzigarrenez. Nahiko burrunba estandarra zeukan arren, Marcos aurrera makurtu zen, seguru baitzekien, halako batean, euliak tupust egingo
|
zuela
bere begien edo ezpainen kontra. Eta hori ez.
|
|
baietz, berak ere maite zuela Roma, gero eta gehiago. Eta euriak erantzun
|
zuela
bere partez. Hala sinistu nahi zuen behintzat.
|
|
Egun batez, nazkak eraginik, senarrari aurpegira egotzi zion handik aurrera ez
|
zuela
berarekin sexu harremanik izango. Seme bat amarekin etzatea ahalkegarri zela.
|
2002
|
|
Ikusi egiten zuen edertasuna, baina ez zuen sentitzen. Kantauri zakarraren antzeko beste itsaso bat
|
zuela
bere baitan, hori besterik ez baitzuen sentitzen: hura bezain sumina eta hura bezain furfuriatsua, bere nortasunaren zutabeak inarrosten zituena eta bizitzaren edifizio osoa dar dar batean ipintzen.
|
2003
|
|
eta, etnarkiaz? idatzi
|
zuela
bere Saggio teoretico di dritto naturale (Roma, 1855). Ez zuen ordea, teoria horrek arrakasta handirik izan.
|
|
Zilegi izanen zait ere salatzea Batista Ehulatei, gure aitatxi zena, ni sortu aitzin zendua, bere bi anaia ehuleak aspaldian Buenos Airesera joanak zituelarik, 1870ean deitu zuela Frantziak, eta hango gerlan ikasi
|
zuela
berak zekien frantsesezko kantu bakarra:
|
|
Esan nahi da ametsa zaharragoa iruditzen zitzaiola, aurreragokoa. Baina kontua da igel bat zapaldu
|
zuela
berak gelan eta ez ziola ezer aipatu Matilderi. Ez zion galdetu Matilderi nondik zetorren igela, zeren sinbolo izan zitekeen edo sektaren bateko ordezkaria ote zen.
|
|
Zigorraldia amaitzeko 17 urte, 5 hilabete eta 7 egun falta zituen preso bat, esaterako. Argi utzi zuen Luvinok 17 urte 5 hilabete eta 7 egun zirela, ez bat gehiago, ez bat gutxiago; ondo gogoratzen
|
zuela
berak. Baina handik hamar minutura, 7 egun esan beharrean 9 esan zuen, eta 17 urte esan beharrean 22 esan zuen.
|
|
Deitu ziotenetik pentsatu eta pentsatu egon zela esan zion Nemiak, baina ez zitzaiola ezer okurritu, ez
|
zuela
berak abenturerorik ezagutzen, Idusen. Hitz hori berori erabili zuen Nemiak:
|
|
Matiasek esan zion ez zuela abenturerorik behar, eta beste etxe batzuetan entzundako bizitzak kontatu zizkion; horixe behar zuela, halakoak behar zituela. Lasaitu egin zen Nemia eta esan zuen erraza zela orduan, etxean eduki
|
zuela
berak halako bat.
|
|
Eta, zergatik ukatu, Museoko langile baten atzetik ere bazebilela, eta berrogeitazak urteko andretxu bat zela, alarguna, eta soltero zegoela bera, eta batek dakiela bizitzak zelako bueltak ematen dituen, bihar etzi, edo etzidamu. Gero sumatu zuen gizonak Matias apur bat nerbioso zegoela, eta esan zion trankil egoteko eta, nahi bazuen, erantzungo ziola berak galdera horri, nahiz eta Museoko langilea ez izan; oso ondo ezagutzen
|
zuela
berak Museoa, eta botatzeko galdera, esan zion gizonak, berak erantzungo ziola, ahal bazuen, eta trankil egoteko. Berehala ikusi zuen Matiasek gizonak ezin ziola bere jardunari eutsi, eta gauzak esan eta esan zebilela, gelditzeko asmo aparenterik gabe.
|
|
Zuek, ertzaintza osoa mobilizatuta ere, ez zenuten inoiz harrapatzeko itxurarik. Bere azken nobelek zerbait hutsala, alferrikakoa zutela ohartu zen zuek, kritikariok, ezer esan baino lehen; bere burua imitatzen hasia zegoela eta nitasun berri bat asmatu behar zuela erabaki zuen, jendeak lehen egunean bezala irakur zezan, eta horretarako ez
|
zuela
bere burua hiltzea beste biderik. Bere aitzindariak bezalaxe, benetako Romain Garyk bezalaxe, gezur handi baten gainean, iruzur baten inguruan eraiki nahi zuen bere ahots berria:
|
|
Ateari pitin bat bultza egin eta pasillo hutsari begiratu nion. Une horretan Monika, esku batarekin bere bularrak maindirearekin estaliz eta beste eskua ahoan
|
zuela
bere gelatik atera izan balitz, ez nuen jakingo zer esan edo zer egin, berriro atea itxi eta ihes egitea ere pentsaturik nuen, Monikak ez ninduen hain erraz ezagutuko, begi zelatari bat baizik ez zuen ikusiko ate zirriztutik, oraindik garaiz nengoen atea pausatuki itxi eta itzultzeko, baina erabaki bat hartu eta kontrakoa egiteko inoiz izaten dugun adurrarekin zabaldu nuen atea, gainditu nuen mug... gauzak bere lekuan zeuden, edo hormak gutxienez, aspaldian margotu gabeko horma gris zikinduak; marko pare baten hutsuneak nabari ziren, lauki argiago batzuk paperaren jatorrizko kolorea agerian utziz, aurreko jaberen batek inora eramanak, nik beti horrela ikusi nituen, ez lehen gauean, gau horretan Monikari jarraiki sartu nintzenean adiago bainengoen bere keinuei, aginduei edo esanei," hasi zaitez biluzten, segituan nator" esan zuenean, baina bai biharamunean, eguzkiaren argiak etxeko bi gelak eta, zeharka, pasilloa ere argitzen zituenean eta ni Monikak ukitzen zuen guztiaz, ez oheaz bakarrik, interesatzen hasia nengoenean.
|
2004
|
|
Roman konturatu zen ziklistaren eskuaren gainean atzamar bat jarri
|
zuela
berak, oharkabean.
|
|
Del Valleren isilkako kalkuluetan, hirugarren aldia zen azken ordu laurdenean tipoak bere mihi higuingarria ikusteko oparia egiten ziola. Hasperen eginez, Del Vallek karrikara bihurtu zituen begiak, bere baitarako erranez Goebbels doktoreak ardura handia hartzen
|
zuela
bere afixetan halako gaingizon arioen irudirik ez ateratzen.
|
|
Pistoladuna ez zen Josebarengana joan, berarengana zuzenean baizik. Baina suposatzen zen Talde Iraunkorraz aparteko inork ez
|
zuela
bere egitekoen berri. Orduan?
|
|
Bistan zegoen ni kezkatzen ninduèn gaiak ez
|
zuela
bera kezkatzen. Edo gehiegi kezkatzen zuen, beharbada, eta hargatik atera zitzaidan kontu harekin, nire galderari ihes eginez.
|
2005
|
|
Harrezkeroztik behin baino gehiagotan itzuliko zen ikuskizunaz gozatzera, baina lehen eguneko zirrara hura ez zen berriro errepikatu, ikusitakoa gogoan izarak behin baino gehiagotan busti arren, orduantxe egin baitzuen beste aurkikuntza bat ere: berak ere jostailu ezin hobea
|
zuela
bere gorputzean ezkutatua, klasekoei entzun arren inoiz ikertzera ausartu ez zena.
|
|
Nagusia izan zitekeenaren bulegoa. Sartu eta berehala pentsatu zuen ergelarena egin
|
zuela
bere traje eta gorbata bakarrak janzterakoan. Barrukoak ez zeuden bakero eta kamisetetan, baina haien janzkera nabarmenki informalagoa zen.
|
|
Ametsek pentsatu du Madokak bihotzez eskertuko
|
zuela
berak japoniera ulertzea, ingelesez nekez hitz egingo baitzukeen hain luze, arin eta eroso; ematen du hitzak ez zaizkiola ahoan sartzen eta etengabe kanporatu behar dituela, barruan dituen besteei tokia egiteko. Hala ere, badago Asakusatik deseroso sentiarazten duen zerbait:
|
|
Ez, ez zuen beste azalpenik, baina seguru zegoen senarrak ez
|
zuela
bere burua hil, eta mutil horrenak azaldu zezakeen, bere iritziz, zergatik garbitu zuten. Bere paper guztiak arakatuko zituen, ordenagailua miatu; Fernandori buruzko zerbait agertu zen.
|
|
–Baina orain uste duzue Anderrek ez
|
zuela
bere burua hil, ez da hori?
|
|
Eta Badurako zubietara heltzen ari zirenean, Simonek esan zuen birritan erratu zela bera, bai, baina azalpen bat ere bazegoela horretarako. Eta azalpena zen kontzentrazioa galdu
|
zuela
berak partiduaren momentu batean, ikusle baten erruz. Kontua zen ikusleetako bat ondoezik jarri zela halako batean, eta lurrera jausi, eta konortea galdu ere bai.
|
|
Don Ferminek esan zuen aireplanoen gida bat egin
|
zuela
berak duela hamar urte, eta erakutsi egin zien. Aireplano asko gorriak ziren, horri erreparatu zion Mateok.
|
|
Ingelesek esan zioten" Julian Maldas jauna", eta aurpegia aldatu zitzaion don Isidrori. Esan zuen asko estimatzen
|
zuela
berak Julian. Eta horrelaxe jartzen zuen elizako liburuan:
|
|
Kontatzen jarraitu zuen ama Martinak eta kontatu zuen berehala hasi zela aitite Julian udaletxerako atea egiten, eta ikaragarri ate handia zela eta ia ez zela tailerrean kabitzen, ondo gogoratzen
|
zuela
berak, ama Martinak, orduan umea izan arren, zortzi urte izango zituela orduan, bederatzi gehienez ere. Gogoratzen zuen ama Martinak erliebe asko zituela ateak eta ikaragarri ate handia zela.
|
|
Baina Gurrek aurpegi arraroa jarri zuenez, berriro azaldu behar izan zion Simonek zertarako nahi zuen Irlandara deitu. Azaldu zion Simonek marrazain izan nahi
|
zuela
berak errugbi partidu batean. Gurrek esan zion hori bazekiela berak, askotan esan ziola marrazain izan nahi zuela.
|
|
Andre bat hil zen Eldasen, eta enkargatu zioten pintoreari irudi bat egiteko hilobian, panteoiaren barruan. Lobek egin zioten enkargua, dirua bazegoela eta nahi zuen irudia pintatzeko enkargatu zioten pintoreari, ondo ezagutzen
|
zuela
berak euren izeko Fidela eta jakingo zuela zer pintatu behar zuen hilobian. Esan zioten andrearen izateko modua azaldu behar zuela irudi batekin.
|
|
Badakizu Parisen bizi izan zela Gustav, ezta, Sorin? Lehengoan esan zigun Erik Satie ezagutu
|
zuela
berak Parisen. Parke batean.
|
2006
|
|
Holokaustoa, ez du ematen juduen sudur makoagatik izan denik, suposatu zaizkien euren kualitate (h. d., bizio sortzetiko) moralengatik baizik, horiek nazien begietan euren anikilazioa justifikatzen zuten. Txantxa bat emango du, gogoratzen badut, M. Broszat ek notatzen duen eran, Rosenberg-ek arraza (alemana) esatea beste gabe (abereez mintzo bagina bezala!) ez omen zuela aski fina kausitzen, eta" arrazaren arima" lelora estilizatu
|
zuela
bere diskurtsoa616. " XX. mendeko mito" guztia odolaren (biologikoa) eta arimaren identitatean jaikitzen da (hori da programa eugenesikoen arrazoia ere).
|
|
Ohera sartzera doazela, Lewisek bat batean gogoratu du errekadu bat
|
zuela
beretzako. Maitek etxera deitu omen du.
|
|
Bidean harrapatu eta Inkisizio Santuaren eskuetan utzi zituzten. Badirudi Manexen amona juduak ez
|
zuela
bere fedea ukatu, hala uler daitezke, behintzat, bilobaren hitzak: ... qui a été un témoin au temps de l’inquisition, fede juduaren testigutza eman zuela, alegia.
|
|
Esan zion morroiak Barbarari Sweet William gozoak negar egiten
|
zuela
bere amaren aurrean eta" zuk bazterrarazitako amodio batek hilobira narama" esaten ziola, eta Graemetarren jauregiko andere aurenak berak ere negar egiten zuela, negar morroi nagusiak eta negar izeko Alicek, negar hainbat ongi egin zioten jauregiko guztiek.
|
|
Kondairak dio barne harrak sortutako atsekabeak hil zuela Barbara Allen, Graemetarren morroi zintzoak asmatu zuela neskaren bihotzeko gia ukitzen; haren hitzen aurrean errukirik gabekoa ikusi
|
zuela
bere burua, eta orduan konturatu zela Barbara bere erruki eza zela jauregiko nagusi gaztea heriotzara zeramana, nor eta" bere betiko Sweet William gozoa"... Zalgurdian Graemetarren jauregira bidean hil kanpaiek bidaia hura alferrikakoa zela iragarri ziotenean, Eskoziako txilar herdoilduen oihua entzun zuela:
|
|
Negar egin zuen egun hartan. Galerak baino areago, Barbataingo zelaietan Nafarroako zutoihal gorria eskuetan
|
zuela
bera ere hil ez izanak ematen zion min. Mende erdiaren buruan aitortu zidanean, ez nuen posible izan hura sinestea. Ganibetek bezain zorrotz so egiten zuten begi handi gorrixka haiek.
|
|
Migel Mailu atsekabeturik zegoen. Une batez uste izan zuen Leonelekin aurkitua
|
zuela
bere patua aldarazteko manera.
|
|
" Nafarroan Erlijio egiazkoa mendratzen duten ordenantza eta agindu guztiak indarrik gabe uzteko", eta orobat" ministro higanot guztien Erresumatik ohiltzeko", handik goiti Erromako Eliza Katolikoarena aitor zedin egia bakartzat. Ez baitzuten ausarkeria eskas, erreginaren hitza nahi zuten, hondarreko," Nafarroako jende justuki altxatuetan nehork" ez
|
zuela
bere bizian ez bere ondasunetan kalterik izanen," Egia Sainduaren alde armak hartu izanagatik". Erran gabe doa ez zituztela bahituak libre utziko, horien guztien gainean segurantzak erdietsi ezean.
|
|
Oilo ipurdia jarri zitzaion. Aitzineko egunetan uste izan zuen deusek ezin
|
zuela
bere egoera makurragotu. Azal horrek erakutsi berri zion infernuaren azpian bertze infernu batzuk izaten ahal direla.
|
2007
|
|
Susmoa pizten zitzaion Luxenburgoko lorategietan uso berberak zirela ezkerreko eta eskuineko eserlekuen azpian bazkatzen zirenak, alde bietan uso potolo berberak zirela ogi apurrak mokoratzen zituztenak. Eta ezetz egiten zien buruarekin, horrela ezin zela, zerbaiterako hartzen
|
zuela
berak eserlekuz aldatzeko lana. Horregatik, 1973ko arratsalde hartan, erdiko eserlekuan eseri eta poltsan geratzen zitzaizkion ogi apurrak Gretak berak eraman zituen ahora hatz muturrekin, usoekin haserretuta.
|
2008
|
|
Lagunari erreakzionarazi nahi bazion, ederki eta soberatuki lortu zuen Faustik xedea. Faustik ez zekiena, baina, zera zen, Reginak Fausti bihurtuko
|
zuela
bere erreakzio ezin azkarragoaren helburu: ezker masaila, zehatzago esanda, Reginaren masailekoa sekulakoa izan baitzen.
|
|
Frai Millan jolasean ari zen, jakina, eszena bertatik bertara jarraitzen zuèn lekuko ikusezin batek ere ez zuen besterik baieztatuko?, baina badirudi jolasean ari zenak gero eta modu serioagoan hartu
|
zuela
bere jolas hura; frai Millanek, izan ere, bazekien Ernestinak kontu haiei bueltak emango zizkiela egun batzuetan, alaba espiritualak frai Millanek irakatsiak mentalki onartu arte. Ernestinak, beraz, hitza eta hitzontzikeria baino zerbait esanguratsuagoa behar zuen une hartan:
|
|
Jende multzoa ikusi zuenean, baina, begietatik poza ezabatu, urduri jarri, herritar askok ezagutu eta batzuek eta besteek bero bero agurtzen zuten; Beñardok, baina, biribildu gabeko irri batekin erantzuten zien, hain zituen aurpegiko giharrak zurrunduta?, eta, saioa hasi baino lehen hain adeitsuki agurtu zuèn jendeak berdin agurtuko ote zuen gero, baldin eta saioa potoz poto burutzen bazuen?? beldurrak eragindako urduritasunaren mende hasi zuen saioa; hain urduri zegoen eta hain izu ikara, non lehen hiruzpalau bertsotan arrastaka ibili baitzen, barraskiloa bezain motel, zangoak ez ezik, burua ere dar dar balu bezala; esan nahi baita Beñardok aski lan izan
|
zuela
bere itsasikara mentalarekin, zeinak, lerroak eta errimak zilipurdikatzeaz gain, begien aurrean zuena ez ikustera baitzeraman: mahai gainean zuèn basoerdia, adibidez, tabernariak zerbitzatu ziona?. Bertsoa osatzeko, ardoa sagardoa baino hobe?
|
|
etsipen amorruzko malkoak masailetan behera. Jarraian, Natividad gelaratu zen, kikara bat zopa esku batean eta koilara bestean, Natividadek esana baitzion amari, honek ere onartutako erabakian, biktimarekin egingo
|
zuela
bere gurutze bidea, Beronika edo Simon Zirenekoaren paperean; nahiago zuela, bai, paper hura, soldadu erromatarrena baino, eskuan ezpata eta lantza, ahoan biraoa eta mehatxua, ikusi ere, ikusten baitzuen Natividadek Natalia amore emateko bidean zegoela, orratz ziztada baten mehatxupean bazkaltzera errenditu zena nekez izan zitekeen, Romeoren Julieta bezala, amodio istorio bateko heroi?, baita egoera hark, ahizparen porrotaren iragarpen hutsezinak?
|
|
Hura bai benetako gurutze bidea, Nataliarentzat ez ezik, Natividadentzat ere! Honek hain bere egin nahi izan zuen, izan ere, Nataliaren egoera, non, iraganean bezalaxe, ahizparen sufrimenduak eta oinazeak somatizatu baitzituen, ahizpa dar dar batean jartzen zenean berdin jartzen zela bera ere, edo oka egin behar izaten zuenean berdin egiten
|
zuela
berak ere. Berdintasun hartan, halarik ere, bazegoen desberdintasunik, zorabioak Natalia hartzen zuenean, bizpahiru bider hogei ordu haietan?
|
|
–Bueno, erdiarekin ere konformatuko nintzateke, eta egiaztatu zuenean Nazariok berdin jarraitzen
|
zuela
berak esaldia zuzendu arren, berriro zuzendu behar izan zuen?: Artalderik gabe ere pasatuko nintzateke, egia esan?
|
|
Eta marinel agur landu bat eginda, elementu hura, hogeita hamabosten bat urteko gizon luxe, gaixo itxurako, begi horizta, aterantz abiatu zen lasai lasai, eta ezkutatu egin zen kanpora aterata. Gainerakoek ere haren etsenplua jarraitu zuten banan banan, denek agur eginez pasatzerakoan, eta bakoitzak zerbait gehitzen
|
zuela
bere burua zuritzeko: –arauak arau?, esan zuen batek.
|
|
Ziurtzat jo nuen gizagaixo hark burua galdu
|
zuela
bere bakardade hartan, eta inondik ere antzeman egin zitzaidan aurpegian pentsamendu hura, kartsuki errepikatu baitzituen bere hitzak:
|
|
Itsasarte guztia antzigarrak zurituta zegoen, uhinek emeki miazkatzen zituzten harriak, eta eguzkiak, artean baxu, muino gainak ukitu baino ez zituen egiten eta itsasoan urruti distiratzen zuen. Kapitaina, ohi baino goizago jaikita, hondartzara jaitsia zen, aihotza dilindan
|
zuela
bere kasaka zahar urdinaren hegal zabalen azpian, letoizko katalexua besapean, kapela buruan atzerantz botata. Gogoan daukat bere arnasak, bidean zihoala, kea bezalako arrastoa uzten zuela airean, eta haserre purrustada nabarmen bat izan zela entzun nion azkena, harkaitz handiaren atzean ezkutatu baino lehen, artean Livesey doktoreagan pentsatzen ari balitz bezala.
|
|
–Badakizu Miriamek aldean
|
zuela
bere sakelako telefonoa?
|
|
Gure izeba Margaritak, amaren ahizpak, kontatzen zigun gaztetan gure aitari ezkontzako eraztuna galdu zitzaiola itsasoan eta legatz baten sabelean aurkitu
|
zuela
berak, gure etxeko sukaldeko harrian, legatza garbitzen ari zela. Gerta daitekeen kointzidentziarik zailena zen hura.
|
|
Ez dakit amari sinetsi behar diodan, ez dakit hau ere ez den izango beste alegiazko istorio bat, ez dakit aitona Liboriok gezurra esan ote zion amari museora egin zuten bisita hartan. Kontua da amona Ana zela hura esan ziola aitonak gure amari, ez esateko inori baina sekretu hori partekatu nahi
|
zuela
berarekin. Huraxe da amona Ana gazte agertzen den irudi bakarra, gazte eta zoriontsu.
|
|
Frai Millan jolasean ari zen, jakina –eszena bertatik bertara jarraitzen zuèn lekuko ikusezin batek ere ez zuen besterik baieztatuko–, baina badirudi jolasean ari zenak gero eta modu serioagoan hartu
|
zuela
bere jolas hura; frai Millanek, izan ere, bazekien Ernestinak kontu haiei bueltak emango zizkiela egun batzuetan, alaba espiritualak frai Millanek irakatsiak mentalki onartu arte. Ernestinak, beraz, hitza eta hitzontzikeria baino zerbait esanguratsuagoa behar zuen une hartan:
|
|
–Bueno, erdiarekin ere konformatuko nintzateke –eta egiaztatu zuenean Nazariok berdin jarraitzen
|
zuela
berak esaldia zuzendu arren, berriro zuzendu behar izan zuen–: Artalderik gabe ere pasatuko nintzateke, egia esan...
|
|
Lagunari erreakzionarazi nahi bazion, ederki eta soberatuki lortu zuen Faustik xedea. Faustik ez zekiena, baina, zera zen, Reginak Fausti bihurtuko
|
zuela
bere erreakzio ezin azkarragoaren helburu: ezker masaila, zehatzago esanda, Reginaren masailekoa sekulakoa izan baitzen.
|
|
jango dut, jango dut... etsipen amorruzko malkoak masailetan behera. Jarraian, Natividad gelaratu zen, kikara bat zopa esku batean eta koilara bestean, Natividadek esana baitzion amari, honek ere onartutako erabakian, biktimarekin egingo
|
zuela
bere gurutze bidea, Beronika edo Simon Zirenekoaren paperean; nahiago zuela, bai, paper hura, soldadu erromatarrena baino, eskuan ezpata eta lantza, ahoan biraoa eta mehatxua... ikusi ere, ikusten baitzuen Natividadek Natalia amore emateko bidean zegoela –orratz ziztada baten mehatxupean bazkaltzera errenditu zena nekez izan zitekeen, Romeoren Julieta bezala, amodio istorio bateko heroi.. lotsa lotsagarri hura, bai, barrutik zikintzen zuena –nola poz zitekeen, izan ere, ahizpa horrela sufritzen ikusita! – eta modu bakarrean garbi zezakeena, Nataliaren penak eta sufrimenduak berak ere bere gain hartuta...
|
|
Hura bai benetako gurutze bidea, Nataliarentzat ez ezik, Natividadentzat ere! Honek hain bere egin nahi izan zuen, izan ere, Nataliaren egoera, non, iraganean bezalaxe, ahizparen sufrimenduak eta oinazeak somatizatu baitzituen, ahizpa dar dar batean jartzen zenean berdin jartzen zela bera ere, edo oka egin behar izaten zuenean berdin egiten
|
zuela
berak ere. Berdintasun hartan, halarik ere, bazegoen desberdintasunik, zorabioak Natalia hartzen zuenean –bizpahiru bider hogei ordu haietan– ez baitzuen Natividad hartzen; edo hartzen zuen, bai, baina ez konortea galtzeraino, nola gertatzen baitzitzaion Nataliari, zeinak, burua galtzen zuenean, Gerardoren aldeko maitasun hitzak xuxurlatzen baitzituen:
|
|
Herrian berria zabaldua zen ordurako, eta hala, eguerdian jende dexente bildu zen ingurura. ...baino lehen hain adeitsuki agurtu zuèn jendeak berdin agurtuko ote zuen gero, baldin eta saioa potoz poto burutzen bazuen? – beldurrak eragindako urduritasunaren mende hasi zuen saioa; hain urduri zegoen eta hain izu ikara, non lehen hiruzpalau bertsotan arrastaka ibili baitzen, barraskiloa bezain motel, zangoak ez ezik, burua ere dar dar balu bezala; esan nahi baita Beñardok aski lan izan
|
zuela
bere itsasikara mentalarekin, zeinak, lerroak eta errimak zilipurdikatzeaz gain, begien aurrean zuena ez ikustera baitzeraman: mahai gainean zuèn basoerdia, adibidez, tabernariak zerbitzatu ziona –" Bertsoa osatzeko, ardoa sagardoa baino hobe" esan zion arestian Kaxkagorrik–, harik eta Kaxkagorrik Beñardo, bertso txar bat bota berria zena, ukondoarekin ukitu, begia keinatu, basoerdia hatzaz seinalatu, eta Beñardok basoa ikusi zuen arte... edo hala zirudien behintzat, jarraian eskuaz basoari gogor eutsi, ezpainetaratu, eta zurrut batean hustu baitzuen.
|
2009
|
|
Bera Leon zen, noski. Eta Elenak argi zeukan Leonek egina
|
zuela
bere aukera. Maria hautatu zuen.
|
|
Eskalea atzetik etorri eta aitonari lepotik heldu zion,, egin dezagun borroka, hala nahi du jainkoak?. Aitonak kolpe batez eskalearen besarkada askatu eta ez
|
zuela
berarekin borroka egingo esan zion, ahotsa altxatu gabe. Eskaleak, orduan, pare bat bultzakada eman zizkion bularrean; aitonak ez zion erantzun eta aurrera jarraitu zuen, beti gure atzetik.
|
|
Norbere heriotza zinez irudikatu ezin dugun zerbait da. Humboldtek, ordea, kontatzen du, Goethek argitasun eta lasaitasun osoz hitz egiten
|
zuela
bere heriotza propioaz. Azken urteetako Goethe zahar eta jada gaixoaz ari da apika.
|
|
Emazteak neskatxari esan: berarekin ez zela pozik bizi eta hobe
|
zuela
berak senartzat hartzea. Andreak oso maite du gizona, horixe bai!
|
|
Berak azaldu zigun istorioa. Janine izan zuenean bazekien Janineren aitak ez
|
zuela
berarekin ezkontzeko gogorik. Horregatik pentsatu zuen Janine zoriontsuago izango zela guraso ordekoekin.
|
|
Iragarkia astelehenean agertu eta ostegunean Bill Morgan delako baten telefono deia ukan zuen. Saltzaile omen zen eta astero Columbiako Medical Centerretik Livingstonera joaten omen zen; pozik hartuko
|
zuela
bere beribilean West Long Branchera.
|
|
Bazkaldu ostean, Oskarrek garagardo bana atera, oinetakoak erantzi eta luze etzan zen sofa gainean. Xabierrek bereak eta bi erran zituen Armentiari buruz, baina Oskarrek garbi ikusten zuen inspektorea, egoskorraren itxurak egin arren, gero eta sinetsiago zegoela Anak berak antolatu
|
zuela
bere desagertzea. Armentiari deserosoa gertatuko zitzaion aurreko egunetako jarrera akusatzailea aldatzea, baina frogak garbiak eta sendoak ziren.
|
|
Nebraskatik aldegin eta bi urte luze pasa ondoren, zirkuak Ezinen Ostaturako bidea hartu zuen eta Elias desagertu egin zen, azalpenik gabe. Magoak haren arreba ikusi eta berehala jakin zuen emakume harengatik utziko
|
zuela
berak ere zirkua, maiteminduta zegoela.
|
|
Zirkuan gelditu nahi zuela erantzun zuen, baina ez
|
zuela
bere burua trapezioan ikusten edo lehoi gidari. Karta jokoekin ere nahiko txarra zen eta sentitzen zuen, benetan, baina ez zuen bere burua zaldi gainean hanka bakarrean joateko gai ikusten.
|
|
Dendan ikasi nuen gauza bakoitzak
|
zuela
bere izena eta bere lekua, eta gauzak egin behar ziren bezala egin behar zirela. Garbantzuek garbantzuekin behar zutela eta babarrunek babarrunekin; eta saldutako produktuen zerrenda koadernoaren atzeko orrian apuntatu behar zela ezkerrean bi atzamarreko tartea utzita; eta inork erosketaren bat ordaindu gabe uzten bazuen, konfiantzazkoa zela, etxe onekoa bazen, baina aprobetxategia eta xuhurra arropa zarpailak janzten bazituen.
|
|
Zarautz. Itsasoa baino zabalagoa zen zerbaitek banatzen
|
zuela
bere jaioterritik pentsatu zuen. Eta halere, edo horrexegatik, oharkabean etxea bilatzen zuen deserrian.
|
|
Arropa bustiak astinduz, madarikazioren bat egin zuen Ugartek bere kolkorako, baina ez zidan ezer aurpegiratu. Esertzeko keinua egin zidan, eskatuko
|
zuela
berak. Txoko txokoko mahaian jarri nintzen, ate ondoan erretzen ari zen neska paretik urrun.
|
|
aintzat hartu gabe; azkeneko bisitan, hala ere, Domingo bera haserretu zitzaidan, nire erabaki haiek arriskutsutzat jota: ezetz eta ezetz, ez
|
zuela
bere patua, bere bizimodu gogorra, alegia, niretzat nahi, eta ez zuela nire bisitarik onartuko:
|
|
Damasok esana zion amari Domingoren osasunaz arduratzen zèn ospitaleko kapitain medikuak esana: gaixoari ez zitzaizkiola bisitak komeni, eta hargatik ez
|
zuela
berak, Domingoren anaia zen arren, hura ikusi; Reginak, baina, semeek ez zituztèn beste argudio batzuk zituen, beste talaia bat, nondik gauzak erabat desberdin ikusten baitzituen, antza: Reginak ez baitzuen ahazten, nahita ere ezin!?
|
|
Honi, ordea, kosta egiten zitzaion ahizpari barkatzea; hasieran, gainera, gelara sartzea ukatu zion: ezetz, ez
|
zuela
berarekin hitz egingo kakalardoekin eta sugegorriekin nahiago bi bider salatu zuenarekin baino, harik eta Maria Bibianaren esaldi batek?. Belauniko jartzea nahi baduzu, jarriko naiz, baina barkatu, horrela ezin dut eta?, bihotza bigundu zion arte:
|
|
behar zuen arren; baina Regina ez zen hartaz harritzen jada, bai baitzirudien ezen, bere ohiko naturalezari, egunerokotasunari lotua eta borondateak eta senak eraikia? beste naturaleza bat gainjarri zitzaiola, hagitzez ere ilunagoa eta menderagaitzagoa, ez baitago bestela ulertzerik nola sentitu zen hain noragabetuta, bere lekuan egoten zekièn emakumeak bere lekua guztiz galdu balu bezala; arratsalde hartan, adibidez, mila aldiz esan zion Jaunari onartzen
|
zuela
bere patua, fiat, fiat eta fiat?, baina esan orduko pizten zitzaizkion kontrakoa ziotèn ahotsak, bere baitaren baitaz jabetzen zirenak, patua onartu bezain laster onartuko ez balu bezala, haurrak, zeraren, antz handiagoa baitzuen benetako, haurrarena?
|
|
Nazario Orbek ongi bai ongi gogora zezakeen amesgaizto haietako bat: ...lizako kanpandorrean zegoen, bakarrik, kanpaia behar zuèn lekuan hutsune bat ikusi zuenean, ez kanpairik ez ezer; bat batean, baina, bere burua ikusi zuen kanpai bihurtuta; kanpaiak, ordea, burdinazkoa izan beharrean, haragizkoa zuen mihia, odolki bigun erori higuingarri bat iduri; eta bere larritasunean esnatu, eta halako nazka bat sentitu zuen, hain handia, non zin egin baitzion bere buruari ez
|
zuela
bere instrumentu hura dantzatuko ezkondu bitartean, zintzo zintzo beteko zuèn zinean, orain bai, noiz edo noiz apurtzeko zorian egon bazen ere, hala nola Villalbako markes jaunak gonbidatu zuèn festan, han Madrilen, non lagun egin baitzituen bi dama eder, Aquileo Cañizares negozio gizonaren adiskide zirenak; esan nahi baita, bere haur jaioberriari so, bere bekatu hura oroitzen zuela, menturaz,... Irudi bat gehiago ere etorri zitzaion, ausaz, Nazariori, Mateo Sukunzarekin Parisera egin zuèn bidaian, iruditu ez zitzaion, bada, Eiffelgo dorrea Jainkoaren tronua, halako moldez, non, egin ere, egin baitzion ingeniari lagunari iruzkina:
|
|
Badakizu zer esan zien, baina, aitak? Bera enpresaria zela eta ez politikaria, eta, enpresari bezala, argi eta garbi ikusten zuela Espainia Euskal Herria baino handiagoa zela, baita Espainiako merkatua Euskal Herrikoa baino handiagoa ere, eta berak ez
|
zuela
bere enpresarentzat halako mugarik nahi, benetako eta behar bezalako enpresaria izan nahi zuelako, ahalik eta handiena. Eta nazionalistek burla eta barre egin zioten.
|
|
pozten eta puzten zuen, udazkenaren ibilbidean udaberriak ere bere geltokia balu bezala; minak hartua zegoen Gabino, zalantzarik ez, baina bazirudien ezen minak, formarik gabekoa, definizioz? bosdun txiki hartan aurkitu
|
zuela
bere benetako forma, lau ziren minaren haizeak, puntu batean biltzen zirenak, nondik bosgarren haizea sortzen baitzen, beste norabide bat hartzen zuena, lau haizeek osatzen zutèn planoarekiko perpendikularrean, min gordinari gordintasunaren kontzientzia erantsiz?, kontraesana badirudi ere: forma bat, Gabinok bere baitatik at aurkitu zuena eta bere ederrean begiets zezakeena; formaren edertasuna, minaren ontzia betetzen zuèn isurki mingotsetik prezipitatutako eta hondora jalkitako ezti tanta bat balitz bezala; gero, forma multiforme hartan, bost ziren lerroak eta bost ziren haizeak?
|
|
Kontua da irakasleak poema errezitatu ziòn egunaren biharamunean, halako interesa erakutsi zuen Gabinok, non irakasleak agindu baitzion ezen biharamunean berean igorriko ziola poema, makinaz idatzia: pasa dadila Domingo ikastetxetik, eta emango diot?, Rakel neskame leiala, garbiketa lanetan ari zelarik, eskailera batetik erori, berna hezurra hautsi eta, haren ordez, Rakelen beraren aholkuz, haren iloba bat etorri zela. Helena?, hamazortzi urteko neska ganorazkoa; eta kontua da Gabinok Bécquerren poema buruz ikasi, eta noiznahi errezitatzen
|
zuela
bere kolkorako, batzuetan begirada galdu eta ezpainak mugitzen zituen ezin hautemanezko eran, keinu nahastezin batean?, poema hura argizko lur bat balitz bezala, Gabinoren arima erremediorik gabe erakartzen zuena, nola lanparak tximeleta; bi kontu, beraz, eta bi errealitate bateraezin, itxura batean, ezustekoaren bitartekaritza izan ezean; ezustekoak, baina, berandu gabe erakutsi zuen bere ahala,... hanka hautsi zuenetik hiru egunera; guztiek zekiten etxe hartan Helena etortzekoa zela lehen orduan, Domingo merkataritza estudioetan espezializatutako akademia batera eta Ada eta Maria Bibiana Arte eta Ofizioetako eskolara joan aitzin; esan nahi baita Helena Regina enera iritsi zenean aurkezpen guztiak egiteko aukera izan zuela (aita eta Teofilo Maria lanera irtenak ziren ordurako, eta Damaso Madrilen zegoen), Gabinorena izan ezik, etxekoek lasai uzten baitzuten Gabino, atsedena eta atsedena zen medikuen preskripzioa, nahiz eta, hobera egiten zuen heinean, kanpoko irteerak eta ibilalditxoak ugarituz joan?, nahi zuenean jaiki zedin; hala, bada, egun hartan, Gabino hamarretan jaiki, penduluak bere hots metaliko eten jarraituez markatu zuen ordua, Gabinok gelako atea ireki ahala?, jantzi, amak gauero jartzen zizkion biharamunean jantzi beharreko arropak?, bainugelara joan, non egin beharrekoak egin baitzituen, eta sukaldera joan zen gosaltzeko asmotan, ohi bezala.
|
|
herensugearen orroak bezainbatekoak izango ziren, menturaz, etorkizunean? herensugea bezain indartsua izango zen seinale, jauregiaren otso etsai guztiei aurre egiteko eta haiek urrun mantentzeko adinakoa; harekin batera, baina, Domingok ohartua behar zuen bere jarrera hark hunkitu eta alaitu egiten
|
zuela
bere anaiatxoa, halako eran, non, izebaren esaldia entzun ahala: –Hiru egunetan hil behar zuen, baina urte erdia beteko du laster??, honela esan baitzuen, izebak besoetan zuèn haurra bere besoetan hartu eta goratzen zuela:
|
|
Ongi ikasi zuen, bai, Damasok lezioa, inoiz ahaztuko ez zuena: hitzak bere tokia eta bere ordua behar duela ikasi zuen, ordain gaiztorik ez izateko; egia zen gero ikasleen onespena jaso
|
zuela
bere ausardiagatik, baina, pasatutako kalbario hartatik, une larriak geratu zitzaizkion batez ere Damasori, bere bakardadea eta bere estutasuna, belarri minberen minberatasunean?, beste irudi guztiak, harrotasunarekin edo bere balizko heroitasunarekin lotuak, bigarren eta azken planoan utzirik.
|
|
bururatu zitzaion, apika, orduan? arnasa eman ziena, halako moldez, non, galderen arnasaldiarekin batera, kolpez ireki baitzitzaizkion zulo beltz guztiak burmuinetan; bai, bazekien aski
|
zuela
bere jarreraren eta bere borondatearen mugimendu soil bat, ezezko biribil bat, alegia, zulo beltz guztiak berriro ere estaltzeko, baina, jakin mina ere berealdikoa zuelako?
|
|
aspaldian zebilen helduleku baten bila, eta hantxe aurkitu zituen entzun nahi zituèn hitzak. Maria Bibianak berak hala aitortu zuen gerokoan behin baino gehiagotan?, nekez gerta baitzitezkeen hiru kasualitate batera, ez apeta hutsez asmatutako hiru kasualitate, benetan gertatutakoak baizik?, Jainkoak haietan esku hartu ezean, horrexek definitzen baitzuen errealitatean gertatutakoaren muina, gainerakoa bigarren mailan utzita: haurra beldurgarria ote zen edo ez ote zen, Maria Bibianak berak haurra ikusi ote zuen edo ez ote zuen, garrantzitsuena ez baitzen, seguru ezetz, historia nola hasten zen baizik eta nola bukatzen zen, eta ez baitzuen dudan jartzen Jainkoak anaiatxoa hartu
|
zuela
bere altzoan: hitzak irabazi zuen, beraz, Maria Bibiana, eta hitzak irabazi zuelako irabazi zuen ondotik, ausaz, musikak ere?
|
|
Brigitterekin bizi izandako esperentziaren ondotik, bazirudien indar bakoitzak, sexua kontsumatzera zeramanak eta sexua sublimatzera zeramanak? hartu
|
zuela
bere bidea, bi jarreren artean kontraesanik ez balego bezala, mundu bat baitzen Brigitterena eta beste bat Adarena, inola ere nahas ez zitezkeenak.
|
|
egon ere, egon baitzitekeen Ada, azken batean, bere berezko desioaren eta beldur ezkutuen artean zatikatua. Izan ere, egia zen ipuineko etxe hura umeak jaten zituèn sorgin gaizto baten tranpa zela, umeak erakartzeko eta haiek harrapatzeko asmotan eraikia. Ada izuak hartuta egon zitekeen, beraz?, baina egia zen, halaber, Adak gehiago sinesten
|
zuela
bere loa zaintzen zuèn aingeru guardakoarengan sorginetan baino, bera ez baitzen Domingo bezain ignorantea, antza, nahiz eta berari ere izugarri gustatzen zitzaizkion ipuinak, eta askotan hortxe ibiltzen zen, bi uren arteko muga estuan bezala, izaki fantastiko haietan sinetsi ez sinetsi.
|
|
arestian esan zuen bezala, ongi baino hobeto esan ere, orain oraingoak, gero gerokoak; ororen buruan, baina, baliteke anaien arteko hura oilarren arteko auzi bihurtu izana nagusiki, balizko lekuko neutral batek halakotzat joko zuen seguruenik: esan nahi baita Teofilo Mariak burua zutitu, bularra puztu, eta hala bihurtu
|
zuela
bere ausardia ausarkeria, pauso bat aurrera eginez, bi eta hiru; oilar borroka hartan Domingok zuen, baina, ezproi hilgarria, pistola, eskuan, eta hala, ikusi zuenean ezen anaia, hormari itsatsia, hurbiltzen ari zela, hormari egin zion tiro, Teofilo Maria zegoèn lekuan gelditzen zela, izotzak bat batean harrapatu balu bezala.
|