Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 78

2010
‎Baina, deigarriena da, bigarren ortodoxia horren abiapuntuan zer eta darwinismoa dagoela, zeren urte horietan uste baitzen hizkuntza batzuk bestetzuk baino hobeak zirela, garatuago zeudela, eta hautespen naturalaren ekintzari aupada eman behar zitzaiola, hizkuntza baldarrak albait arinen ezaba zitzan , euskara gure kasuan. Jakina, ikuspegi horretatik euskarak, traketsaren traketsaz, ez zeukan zer egiterik eta enbarazutik kentzea zen hoberena.
‎Armand David apaiz lazarista 1861ean bidali zuten Pekinera misiolari, hogeita hamasei urterekin, eta hasiera batean txinera eta bertako ekanduak ikasten aritu arren, oso laster hasi zen inguruetatik joan etorri txikiak egiten, ehunen bat kilometrotakoak, ibilaldi horietan bilduma zoologiko eta botaniko oso interesgarriak eskuratu zituelarik. Izan ere, Txinara Pariseko Natur Zientzietako Museoko irakasle askoren enkarguekin iritsi zen, bertako fauna eta florako aleak bildu eta Frantziara bidal zitzan . Museoko adituak txundituta geratu ziren laster.
‎Bidaia prest izaten zuen ordurako. Bazkaria bukatu bezain azkar nire amak Iruainera eramaten zuen Mercedesean, maletak jaso zitzan , eta gero Donostiako aireportura. Halaxe gertatu zen 1964ko urte hartan ere.
‎Zumitzezko besaulki bat ekarri nuen amarentzat, eta aulki bat ere bai oinak igota eduki zitzan . Osaba Juani buruz hasi zitzaidan:
‎Azaroan, Uztaritzen azkenekoz bildu zen Biltzarrak ordezkariari eskatu zion ahaleginak egin zitzan estatusa berreskuratzeko eta, posible ez bazen, Nafarroa Beherea eta Zuberoarekin departamentu berean biltzeko behintzat.
‎Berriz gibelerat joan zuxun ba, eta basajauna atzeman ardien artean batzen ari. Pentsa zer beldurra, eta basajaunak hiru egia erran zitzan eta utziko zuela joaterat. Eta azken gisa erran zakoxun ez baitzakon fitsik heldu gehiago, ba jakin ukan balu han atzemanen zuela, kotxua han egonen zela nahi zuen esne guziarekin.
2011
‎—Atsegin dut jakinik suge pozoidun guti dela, eta direnak ere gure egoitzetarik urrun daudela. Haurrentzat beldurrez bainengoen, beldurrez etxe inguruetan suge gaixto zenbaitek ausiki zitzan ! Bizkitartean, nahi nuke jakin nola ezagut, zein diren suge pozoidunak eta zein ez.
2012
‎Errege erregina Katolikoak biziki haserretu ziren erabaki horrengatik eta Portugalek ere juduak hartzeagatik. Orduan, Nafarroa estutu zuten ikaragarri, juduak erresumatik kanpora zitzan . Azkenik, 1498an Nafarroak amore eman behar izan zuen.
‎Gauzak izugarri okertu ziren, beraz, euskaldunentzat. Euskaldunak saiatu ziren ordea, gogotik saiatu ere, informazio eta espioitza sare horrek Basque Intelligence Service (BIS) bere fruituak eman zitzan . FBIren Intelligence Service (SIS) delako adarraren barrukoa izan zen BIS.
2013
‎Ez zen justiziarik egiten berarekin. Apustuak zirela edo patriotismo amerikarra zela, Estatu Batuetako boxeo antolatzaileek azpilana egiten zioten hainbat konbate gal zitzan . Bere Cro Magnon matrailezurrean itsatsita zeramatzan azpilan haren oroigarriak:
‎Gehiegi eskatzen zuten beren salgaien truke, ez zieten misio berriei behar bezala laguntzen, eta ez ziren abegi onekoak gente de razon zeritzonarekin. Azkenik, bere kideek txarki tratatu zutela salatzen zuen Horrak bere eskutitzean, eta aipatutako auziak plazara ez zitzan jo zutela erotzat.
‎Hogeita bost urtetik gorako gizonezkoei eskuineko hanka moztuko zitzaien, eta hogei urteko zerbitzu pertsonala bete zuten; hogeita bost urtetik hamabira bitartekoek ere hogei urteko esklaboaldia bete zuten; gauza bera, hamabi urtetik gorako emakumezkoek; Mohoqui probintziako bi indiori, acomatarrekin batera borrokatzeagatik, eskuineko eskua moztuko zitzaien, eta gero libre utzi, haien lurretara itzuli eta ezarritako zigorren albistea zabal zezaten; 12 urtetik beherako umeak errugabe jo zituzten, baina libre utzi gabe: neska koskorrak Aita komisarioaren gomendio geratuko ziren, hark Nueva Españako komentuetara eraman zitzan , eta mutil koskorrak Vicente de Zaldivarren esku, haiek ere kristau heziketa jaso zezaten. Azkenik, zaharrak eta borrokarako gauza ez zirenak" a la probinçia de los querechos" bidaliak izango ziren, hau da, ordoki handietako Apatxeen artera.80
‎Horri buruz oso instrukzio zehatzak zituen Atondok, eta, inor lehorrera jaitsi baino lehen, eskifaia eta bidaiari guztiak jakinaren gainean jarri nahi izan zituen. ...eta jende haiek erlijio katolikora eta Bere Maiestatearen obedientziara erakartzeko egin zuela hura guztia, inolako ordainik espero gabe; baina indigenek beren gogoz eta esker onez zerbait eman nahi bazuten, urre, zilar, perla, anbar edo balioko beste edozein gauza, hantxe zeukatela hiru giltzako kutxa, Bere Maiestatearentzako opariak gordetzeko, aipatutako gastuak neurri batean behintzat berdindu zitzan .
‎Hasteko, inurri bat lanetik aske utzi zuten, beren bizitza sistema, antolaketa eta Historiari buruzko informatze eta zabaltze lana aurrera eraman zitzan .
‎Soil soilik gelditzen zaio nondik eta nork bidaltzen dion ezin jakin duen hileroko diru-laguntza apurra; baina lehen oparoa izanagatik, dagoeneko murritza bilakatzen ari zaion diru-laguntza da. Ziur asko gurasoek hil aurretik prestatu izanen omen zuten horrela, ez zitzan ondasun guztiak sakabanatu ahal izan. Hala, bada, eskale bezala ibili beharrean edo lan ziztrinen bat egin beharrean aurkitzen da orain Hostape.
‎—Eta zer ari ziren alarguna eta nerabea egunsentiak elkarrekin eta lo harrapa zitzan –Zergatik zeuden hain zikinik eta lokazturik?
2014
‎Mahaian eserita zeuden beste guztiek zoriontsu eta pozik ziruditen. Algaraka hasten ziren edozein huskeriagatik, eta ahaleginak egiten zituzten Bordelaisek kanta berriak ikas zitzan ; horrek, jakina, algara eta oihu berriei bidea zabaltzea baino ez zuen egiten.
‎Lurperatzean erran zuen adiskide batek Edna bizi izan zela kandelak argitu zitzan haren itzalak, etsipen gorria izan zedin eguzki mozkorren enbaxada.
‎Udako hodeiak lehertzen dira mendian eta punpetik haranera itzultzen zirimola batean. Otoiz egiten zen Salbatoren harriak ez zitzan mahastiak eta ogi landak fundi. Harria Egiptoko zortzigarren plaga da.
‎Zenbat urte dituztan iragan nexkatxa zu bihotzian berriz zintukedala onduan lagunkako adinian ederra zinen nexkatxa Esperantza bezala Jainkoari ni otoizka beira zitzan betikotan Orbaizetako menditan geroztikan banabil ametsetan
‎Egunero egoten ginen etxeko lau emakumeak haiek noiz etorriko zain. Itzuli zirenean anaiak kartoizko hodi batzuk zeramatzan besoetan, eskuak eztarrira eraman ez zitzan . Ez zen hainbesterako izango, baina Bartzelonatik itzuli zenetik negarrez gogoratzen dut, gau eta egun.
‎Lehena: izebak, señora Eugeniarekin berriketan ari zen batean, kontatu zuen nola zigortzen zituzten Francoren kontra zerbait egindako emakumeak, nola ematen zieten errizino olioa, nola mozten zieten ilea larru arras eta nola paseatzen zituzten kamioi batetan, jendeak ikus zitzan . Errizino olioa, ondo genekienez, este aringarri zen.
‎Francok munduko bazter guztietan zituen etsai maltzurrak suntsitu zitzan .
2015
‎Astete y de nuestra hermosa lengua vascongada". Eta ez hori bakarrik, batzorde bat izendatu zuen ere, katiximan egon zitezkeen oker guztiak zuzen zitzan . Dirudienez, Irazustaren itzulpenak eztabaida sakona sortu zuen eratutako batzordearen baitan, eta berorrek ezin izan zuen adostutako erabakirik onartu.
‎Gau hartan, afalostean, Paulino gozatzen ari zen itxaronaldia bere logelan. Zain zegoen, ohe gainean etzanda, lasai eta irribarretsu, pentsatuz orduan bertan liskar galanta ari zela gertatzen beste logela batean, bi oilo haserreturen artean gero haietako batek disfruta zitzan borroka oilar erraldoiaren sexu zerbitzu ederrak.
‎Euskal Herrian, Ladis Goitiren familiak, zalantza asko izan ondoren, erabaki zuen Paulino Uzkuduni laguntza eskatzea bere adiskidearen alde beharrezko gestioak egin zitzan , Ladis Goiti bere laguna libra zezaten Puerto de Santa Mariako presondegitik aterata.
‎Benetako lehiaketa izan behar zuen. Gaztañagak lehia egiten zion aurkeztuko zen edonori berak egindako lana bete zezan denbora gutxiagoan, edota moztu zitzan berak moztutako enborrak denbora berean. Enbor mozketaren erakustaldia egin zuen Gaztañagak ikustera joan zitzaizkion guztien miresmen eta txundidurarako.
‎Hausnarketan: bi kilometro buruari eragiten asmatzeko zein izan zitekeen modurik egokiena kontu hari aurre egiteko, zein biderik goxoena gurasoei esateko mindu gabe, esan beharrekoak ez zitzan gehiegi nahigabetu. Ezin alaiago zetorren, pozak txoratzen.
‎Paulino arintasunez makurtu zen neskak nahita erortzen utzitako painelua jasotzera. Aurpegia bestaldera jiratu zuen, Paulinoren begiradatik at, malkoak ikus ez zitzan .
‎Bikotea bilakatu zen, hala, zinezko etsenplu zer ziratekeen 1953ko akordioen ondorioak, zeintzuei esker Espainiak laguntza ekonomiko gaitza lortuko baitzuen Indar Armatuak materialki berritzeko, gehi kapital humanoaren prestakuntza ere estatubatuar baseak haren lurrean instalatu truke. Amerikar ikasketak, bestalde, taxuzkoak izan ziren espainiar Armadak mailaka har zitzan mendebaldeko blokearen balio eta ezagutza teknikoak.
‎Bati, ekonomistari, izugarria iruditu zitzaion; besteak, klerikoak, abominablea iritzi zion. Urmenetak gozotasun eta fintasun guztia eman zuen testuaren eta egilearengan, kreatura kontzebitua jaio zedin, zikiratua bazen ere, ez zitzan eskandaliza klerikoa eta haren konpartsanteak. Atazaren ezina ordea, bisturia zintzotasunez sartzen baldin badugu iraganean, eta ediren eta jende helduari nahi diogu erranbesteak beste, San Fermin Goi Erdi Aroko asmaketa dela, eta Iruñea, teokrazia bat mendeetan zehar, eta betikoen inposaketaren eta jabetzaren biktima.
‎1938ko martxoan Ondasunen Konfiskatzeko Nafarroako Komisio Probintzialak Pompeyo Galindo jenerala izendatu zuen epaile Urmenetarren erantzukizun zibilaren dosierrak tramita zitzan : Ataulfo, Hunbelino, Moises eta Anibal Urmeneta Zidriain eta Frantzisko Urmeneta Lazkanorena.
‎Era guztietako gehiegikeriak erabili zituen gerente larderiatsuak grebalarien kontra: zigorrak, kaleratzeak, salaketa penalak, irainak eta mehatxuak, tartean oihartzun handia izan zuen lantegia Poloniara eramatekoarena.1106 Konponbidearen bila ELAk eta borroka sustengatu zuten beste sindikatuek egindako ahaleginak ez zuten ezertarako balio izan, gerenteak gezurrak airatzeko eta giroa are gehiago nahasten saiatzeko erabili zitzan ez bada. Auzitegiek ezeztatzen joan ziren gerentzia langileen kontra hartzen joan zen neurriak, bata bestearen atzean, 1107 baina horrek ez zuen enpresaren jokabidea aldarazi.
‎Dena dela arrazoia, BBWeko bi bazkideek 13,2 milioi euroko kreditua eskaini zioten Marina Badalonari, eta horrek azkenean fabrikaren zoru osoa eskuratu ahal izan zuen. Jada eskuak libre zituen portu berria eraikitzeko, eta 17 000 metro koadroko orubea BBWri saldu zion etxeak altxatu zitzan . Apur bat garestiago, hori bai.
‎Asiain eta aurrezki kutxaren arteko lotura aspaldikoa da. Gabriel Urralbururen gobernuko presidenteorde zela, Asiainek Miguel Angel Fernandez Ordoñezekin negoziatu eta ez idatzizko konpromiso batera iritsi ziren Nafarroako Kutxak LORCA legea bete gabe gobernu organoak bere kasa osatu zitzan . Fabore politikoak kobratzeko ordua iritsi zen.
‎Azaroaren amaieran etorri zen unea. Administrazio kontseiluan Miguel Sanzek proposatu zuen batzorde bat osatzea Lorenzo Riezuren kontratuaren berritzea edo" beste alternatibak" aztertu zitzan . Batzorde hori lau kidek osatuko zuten:
‎Estigiaren bestaldera eraman zitzan . Txanponik gabeko arimek betiko zain egon behar zuten ibai bazterrean edo, bestela, saiatu sartzen atzeko ate batetik, horretarako Hermes engainatu beharra bazegoen ere.
‎Jende andana izaki, urte hartan aste bat lehenago hasi ziren festarako behar zena prestatzen eta janari edariak Jururura eramaten, Juniorrek Dos Bahiasen gainean Carenerora garraia zitzan . Ostiralarekin Jururu ez zezakeen nehork ezagut, non dena autoz beterik ageri baitzen, La Playita barne.
2016
‎Bellek eta Gretak ez zuten inork lotu zitzan nahi, eta ihes egiten zioten Pascalen bi puntako hedeari. Umea baino askozaz arinagoak, putzuaren hondartegiko harrien artetik zioten, presarik gabe baina taldetik gero eta gehiago urrunduz.
‎—Halaxe da erantzun zion Carlosek orrialdea atetik kenduz eta bere poltsiko batean gordez. Desatsegina egiten zitzaion Stefanok bere anaiak bidalitako lerroak irakur zitzan . Irudi batek zeharkatu zion burua:
‎Gerra baino lehen, Eusko Ikasle Batzako buru izendatu zuten Oskillaso, eta hortaz, gudaldiak iraun bitartean Parisen izan zen, baina hantxe bizimodua aurrera ateratzeko zeuzkan zailtasunek eraginda, Bartzelonan zuen familiarengana joan zitzaigun. Gerra ostean Iruñera etorri zen estreinakoz Agerreren sendiak deituta, Gurbindoren partez Vinculoko plazan zegoen institutuan ingelesezko eskolak eman zitzan . Geroago, 1943.ean hain zuzen, Madrilera itzuli zen hartzara, hango unibertsitateko matematika irakasle; 1946.ean Madrildik Lleidara ingeles irakasle, 1952.ean berriz ere Madrilera, eta 1955.ean, azkenik, Iruñera etorri zitzaigun betiko, Principe de Vianako institutuan ingeles eskolak emateko artaz, bai eta 1957.az geroz, Nafarroako Unibertsitate pribatuan, fisika irakasle hasieran, eta euskara eta euskal kultura irakasteko urte bitartean, Joxemiel Barandiaranen ondotik.
‎Agustin Kardaberaz Elgorriaga Hernanin jaio zen 1703ko abenduaren 28an. Donostiako idazkaria eta artxibozaina izan zen bere aitak Valladolidera igorri zuen Agustin hango unibertsitatean legeak ikas zitzan ; aitari mus emanik, hantxe bertan Josulagundiak zuen etxean sartu zen. Orduko josulagungaiek ohi zuten bidea kurriturik, Camposko Villagarcian, Iruñean eta Valladoliden ikasi zuen.
‎Ultzamako euskarak kezkatu zuen lehenbizikoa Bonaparte izan zen. Itzularazi zituenez gainera, Lizasoko aldaerari buruzko hainbat kolaborazio helarazi zizkion Campioni Euskara aldizkarian ager zitzan . Aurretik baina, Orreaga idazki ezaguna agertu zuen Campionek, non Ultzamako euskarara bihurtutako aldaera Auzako Bizente Lazkok egin baitzuen.
‎Hurrengo testuak zehazten duenez jendeak bere zergak ordaintzen omen zizkion begiko izan zitzan eta uzta onak eman ziezazkien:
2017
‎Inorrezkorengana gero eta jende gehiago hurbiltzen zen; arazoak zirela, iskanbilak zirela edo gaixotasuna zela, askok eta askok beregana jotzen zuten aholku bila baina batez ere oinazeak saldu eta agure jentilak nozi zitzan .
‎Hortxe zilarra eta izarra, 1967ko finalean gitarrarekin errima zitzan Xalbadorri jarritako lau oinetatik bi.
‎Basauriko Trintxera Kultur Elkarteak egindako eskaera batek piztu zuen txinparta: pobreziari buruzko bertsoak jartzeko eskatu zieten Iturriaga eta Elortzari gero Zabalak musika zitzan . Nahasketa harekin ikuskizun moduko bat eskaintzea zen asmoa, baina egun baterako behar zuenak taldearen sorrera eragin zuen:
‎" zinez atsegingarri zitzaidan idatzi nituen hemezortzi olerki Errobi taldeak kanta zitzan . Aitortuko dut halere, musika mota hura, hastapen hartan, franko berezia kausitzen nuela.
‎sua, gatza, sufrea, odola, txingorra, euliak eta sugeak atzamarrez gaitz guztiak banan banan zenbatuz, eta aldamenean harrapatzen zuten guztia hiltzen zitean. Orduan nekazariek otoitz egin ziotean Tonatiuh eguzkiari deabru horietatik salba zitzan . Baina, gaua zenez, Tonatiuhek ezin izan zian ezer egin, ezin izan ziean lagundu nekazari gizagaixoei.
‎Neuk ikusi diat zerrenda hori, Scott jeneralak hala erakutsi zidalako. Oms enbaxadoreak gure espedizioaren berri izan zuenean, kexa bat ezarri zion Monroe estatu idazkariari, gure kontra neurriak har zitzan . Beharrik, Monroek enbaxadorearen kexa aintzat hartu beharrean, Scotti jakinarazi zioan gu ohartarazteko.
‎Eskutitz horiek Xabierren erorketaren egun bereko data daukate, martxoak 29: Minak nekez idatz zitzakeen egun berean hiru eskutitz horiek larriki zauriturik egonez gero; hobe pentsa liteke Dufourek berak idatzitako eskutitzak izan ahal zirela, geroago Minak sina zitzan .
‎Aitzindaritza hartzeko Espozek bere burua prestatuta ikusten ez bazuen ere, amore eman behar izan zuen, besteak ekin eta ekin ari baitziren. Gainera, bere biografian dioenez, Nafarroako jendea nazkatuta bide zegoen sakabanatutako gaizkileen taldeekin, hartara itzuli baitziren Minaren gerrillari zaharrak, eta beti Espozen hitzetannafarrek nahi zuten ajerik gabeko buruzagi azkar eta ondradu bakar bat, talde guztiak bil zitzan , lapurrak eta gaizkileak uxatzeko. Eta bera prest zegoen zama hori hartzeko.
‎Napoleon itzuli zela Minak jakin zuenean, Angulemako Dukeari idatzi zion bere gudarostean onar zitzan bera eta 70 lagun gehiago Napoleonen kontra borrokatzeko, ez baitzen arerio zaharraz batere fida. Alta, une berean, Bonaparteren jarraitzaileek eskaintzak egiten zizkioten Minari haiekin bat egin zezan.
‎Minaren atzetik, harekin Baionan egondako hainbat lagun heltzen hasi ziren Ingalaterrara, eta nafarra haien abegiaz arduratu zen. Minak hilabete eta erdi Ingalaterran zeramala, ekainaren 17an, lord Castlereagh ministroari idatzi zion bere ofizial bi aska zitzan , Bordeletik Ingalaterrara heldutakoan atxilotu zituztelako aduanetako zaindariek. Bide batez, eskutitz berean ministroari diru-laguntza eskatu zion berarentzat eta bere ofizialentzat, bestela, dirurik jaso ezean, eskale ibili zirela Londreseko kaleetan barna.
‎Railleur brigantina, Flora fragata eta Greland goleta. Une hartan Frantzia eta Espainiako gobernu monarkikoak aliatuak zirenez, itsasontzi horietaz baliatu zen Eusebio Escudero Kubako gobernadorea Mina eta Bolivar ikaratzeko, eta Petion presidenteak irlatik bidal zitzan iraultzaileak gaizkileak deitzen zien Escuderok.
2018
‎Badirudi eten horren atzetik Villasanteren esaneanorraztailearen nekea zegoela: bizkaitarra izanik, gipuzkeraz idaztean akatsak itzurtzen zitzaizkion Uriarteri, eta, hori dela-eta, printzeak Jose Antonio Azpiazu segurarrari pasatzen zizkion eskuizkribuak, artez zitzan . Luis Villasantek Donostian aztertu zituen argitaraturiko hiru liburu horien eskuizkribuak, eta tinta gorriz markaturiko zuzenketa asko dauzkate, baina itzulpenaren gainerakoak ehunka orrialdeukitu gabe daude, seguru aski orraztaileak ez zuelako nahikoa kemen lan nekoso hori amaitzeko.
‎Daborduko Chicagoko Newberry Library k erosita zeukan bibliotekaren zati nagusia 21000 dolarretan, eta soilik gelditu zen saldu barik eskuizkribu bilduma. Azkue berehalakoan jarri zen harremanetan Londresko enbaxadore espainiarrarekin, hain zuzen ere Fermin Lasala gipuzkoarrarekin, eta eskatu zion Gipuzkoako Diputazioa konbentzi zezala dokumentu haiek eros zitzan . Enbaxadoreak gogotsu abiarazi zituen horretarako gestioak, eta zenbait hilabeteren buruan Luis Luziano Bonaparteren euskal funtsak Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako Diputazioek eskuratu zituzten 350 libera esterlina ordainduta.
‎Sertoriar gerrak badu, edonola ere, beste alderdi gogoangarririk. ...zein besteko herriak gobernu senatorialaren kontrako bere altxamenduan nahasiz, gerra prozesu honek eite berri bat eragin zuen administrazio erromatarrak artean ezezagunak zitzaizkion eremu piriniotarreko giza erkidegoen aurrez aurre gorde izan zuen ohiko jarreran, eta, nolanahi ere, parada eta abiapuntu izan zen erromatar gizarteak eta beronen botere sistemak harreman zuzenago eta estuagoak izan zitzan bertako errealitatearekin.29 Alderantziz ere bai: haren ondorioz, areagotu egin zen eremuaren erromatartze prozesua, alde batetik; bestetik, aldaketa funtsezkoak gertatu ziren hirien arteko hierarkian30 edo bezeria sisteman (Dupre, 1973, 152; Espinosa, 1994, 197).
‎baliabideak ezarri zituen prozesua arrakastaz egin zedin, eta lana ongi egiten zela egiaztatzeko auditoretzak antolatu zituen. Ez zuen agindu bat betearazi, baina komunitate bakoitzari exijitu zion bere lana ongi egin zezan eta baliabide publikoak ongi balia zitzan . Honela, bada, curriculumaren eraldaketa irakasleen mintegi erraldoi baten gisara kudeatu zen, Vooke Plana deitu zitzaion horretan; eta noosfera guztiaren artean erabaki zuten Bologna plana nola egin behar zen, eta nola aplikatu behar zen.
‎Honela, ikasleek gorputz korporatiboa osatzen zuten, eta estatus horren aldarri publikoa egiteko harrotasunez janzten zuten txano zuri bat, kalean jendeak ezagut zitzan . Are gehiago, graduatzear zirenek borla ikusgarri bat josten zioten txanoari, indioilarren gisara nabarmentzeko.
‎Haiek guztiak akort egon ziren: kaiman haietarik jateko debekua aldarrikatzeaz beste, aita Egañak Santiagotik Demostenes Placido pintorea ekarri zuen, Remedioseko karriketan dilindan jartzeko liratekeen ohol batzuk pinta zitzan amoreagatik. Haietanxe, eskerretatik eskuinetara marrazturik ageri ziren jende zenbait kaiman haragia jaten ari; ondoan presona berak, baina infernuko garretan keinuka eta ahuenaka, deabruek beren hatzaparrez larrutzen zituztelarik.
‎da honek zer egoeratan uzten zuen Lamarque: frants batek armak lortzen zizkion Frantzian espainol bati, honek frantsak hil zitzan .
2019
‎Hurrengo egunean, utzi etxolan ehiza tranpak jartzeko liztak, eta eskopeta harekin abiatu zen erbi bila. Hiru bota zituen gaua baino lehen, eta Valdesalceko etxoletara ekarri, Pacak presta zitzan . Afalondoan, Pacak ohera eraman zuen, eta hura izan zen emakume batekin etzan zen lehen aldia.
‎Altxerri/ altxirri (ardi txirri) artegietako ongarria zen, Urbasa Andiako ustiapenetariko bat, hartzen lehena izaten zenarena, ezarrita zeuden baldintzak betez gero, hori bai. 1885ean Bakaikuko Udalak baldintzak betearaz zitzan eskatu zion Diputazioari eta honek halaxe agindu erabakiaren bidez.37
‎Milatik gorako urduritasun kolektiboaz gain, kontu batzuk ditut oroimenean: pantailan agertutako izen deitura atzerritar bakoitzaren kontra txistuka aritu zela publikoa; etxebizitza tokatu zitzaien pertsona ugariren artean saltoak, telefono deiak eta euforia begi bistakoak zirela; El Correo egunkariko kazetari batek lauzpabost galdera egin zizkidala, biharamuneko erreportajean nik esan ez nizkionak berak lasai ederrean isla zitzan : desolazioa sentitu omen nuen eta zorte txarra madarikatu.
2020
‎Filmean ageri den afixa batetik, hizketaldiak eta azalpenak jasotzen zituzten horietakotik, hartu zituen poetak lehenengo bi lerroak. Hortik aitzina, jazz pieza batean bezala, 1929ko maiatzaren 8 hartan irakasle gazteak libre utzi zuen irudimena, loturak oztoporik gabe egin zitzan . Ezagutzen ez duen (ezagutuko ez duen) lur agindua (ez orduko Sevilla, Madril, Toulouse, ez etorkizuneko Ingalaterra, Estatu Batuak, Mexiko) da bere ametsen gertalekua.
‎Hitz egiten hastean, Olcozek maletatxoa itxi eta oinen artean utzi zuen. Zetorren eztabaidaren beroan paper haiek inork ahaztu ez zitzan , jakaren barru sakela batetik pendrive bat atera eta begiratuki utzi zuen mahai gainean. Esan zien bilerakideei heldua zela geldialdi lotsagarri hartatik aterako unea.
‎El Capoteko hondar paseo hartan grabatu zuen ahozko mezu bat, inori bidali ez ziona. Ez zuen nahi jende jorrek bere azken hitzak entzun zitzan , gertatuko zena, artxiboa niri bidaliz gero.
2021
‎Idazketaren haurtzaro totelean, istorioak kontatzen zituzten ahotsek anonimotasunaren lainoa abandonatu zuten. Egileek jendeak gogora zitzan nahi zuten, heriotza beren kontakizunen indarrez garaitu. Badakigu nor diren.
‎Penelopek, azkenean, erotismo bete betekoa zabaldu dezake, erotismo baiezkoa: " Lehenbizi besoez inguratu ninan eta nereganantz erakarri nire bularrak senti zitzan perfume hutsa bai eta bihotzeko taupadak erotu bezala egin zitzaizkionan eta bai esan ninan bai nahi dut Bai".
‎Horren ordez, nahiago izanen zuen artzain bromazalearen istorioa kontatu, herriko jendea bere oihuekin asaldatuz atsegin hartzen zuenarena(" Otsoa dator"). Ahozkotasunaren garaian, beti izaten zen abenturaren bat martxan, eta pertsonaiek oker jokatu eta huts egiten zuten, eta, beren fikziozko bizitzetan, beren oker eta hutsen ondorioak sufritzen zituzten komunitateak lezioak ikas zitzan . Esperientziak kontakizun gisara hartzen zuen zentzua, kontakizun gisara transmititzen zen:
‎Nagusiaren adiskideek libururen bat uzten bazioten, haiek eskuz egiten zituzten lan guztien kopiak luze luzeak izanagatik. Nagusiak saiakera edo hitzaldi berri bat idazten bukatu bezain laster, eskuz idatzitako liburu sail bat egin behar izaten zuten ahalik lasterrena, egile burgoiak bere lagun eta lankideen artean bana zitzan . Lan nekeza zen (Zizeron oso egile harroa zen, oso emankorra eta lagun asko zituena).
2022
‎• arrantzaleari atseden hartzeko eta kasuan kasuko tresneriak presta zitzan aukera emateko.
‎Sua pizteko garaia ailegatua zen! Arratsalde osoan ibiliak ziren sua prestatzen aurreko egunetan mozturiko adar lehor lehorrek Mariren ezteiak ospa zitzaten, txilarra eta iratzearen usain limurtzaileak bildu zitzan . Aitonak ekarria zuen bazter haietan ohikoa ez zen San Joan ira. Ederra izango zen.
2023
‎Horietako bat, Antonio Montesinos, antillarren bizimoduaz benetan errukiturik, Abenduko laugarren igandean Ego vox clamantis in desert zeritzon sermoia bota zien gaztelauei, antillarrekiko jokabidea agerian uzteko asmoz. Domingotarrek hitz egitea nahiko ez zutenez, ekintzara igaro behar ote zuten deliberatu zuten, eta horrela, otoitzaldiak eta baraualdiak antolatu zituzten Jainkoak okupatzaileen buruak argitu zitzan . Hasierako baraualdiak gose grebak, gaurko hitzetandomingotarrek bere ekimenez eta gogotsu antolatu zituzten, gerokoak, berriz, halabeharrez, gaztelauek ez baitzieten fraideei jatekorik ematen.
‎Frantzian, Italian, Gaztelan, Aragoin eta Alemanian areriorik ankerrentzat zuten, eta bizitzaren azken urtean Nafarroan baino ez zuen aterperik izan, Joanes Albret erregeren koinatua baitzen. Galtzailea izan zenez geroztik, ezin espero zuen izen onik ez Historian ez Elizan, eta horregatik, hil ondoren bere gorpuzkiak Vianako elizatik kanpo, kalean, lurperatu zituzten jendeak zapal zitzan . Dena den errenazimenduko pertsonaiarik kilikagarrienetakoa izan zen.
‎Arazoak gainditurik, 1819an zekizkien dantza guztiak Latierro danbolindariari erakusteko eskatu zion Donostiako udalak, honek partituretara eraman zitzan betiko galtzetik begiratuz. Dantza maisu izanik, taldeak sortu eta trebatu zituen eta, 1824an, Guipuzcoaco dantza gogoangarrien condaira edo historia beren soñu zar, eta itz neurtu edo versoaquin.
‎Ezkontza tratuak, maitasun harremanak eta, oro har, neska mutilen arteko afera guztiak, gaizki bururatzen baziren, denen ahotan buka zitezkeen" hobendunaren" ahalkerako. Horretarako, kaltetuak edo ahaide batek bertsolari batengana jotzen zuen bertsoak egin zitzan . Gero bertso-paperetan salgai ateratzen ziren ferietan eta merkatuetan, eta gertatuek zabalkundea hartzen zuten.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia