2006
|
|
Isildu egin zen eta behorren ibilbidea zuzendu zuen bihurgune batean. Begiak aurrean
|
zituela
hitz egin zidan.
|
2007
|
|
Eta mila eta batgarren aldiz eztabaidatu zuten gaia: Amandak zioen hitzok ez zirela Munchek margolanari buruz gerora idatziak; alderantziz, artistak hitzekin margotu zuela zioen, zubi hartan zegoela idatzi
|
zituela
hitzok, eta ondoren letra bakoitzari kolore bat eman ziola, eta horixe zela Oihua, poema bat, odolezkoa eta suzkoa, Osloko ilunabarrak bezalakoa, eta beraiek ere ikusi zutela Oihua Osloko zubi hartan, Munchek ikusi zuen leku berberean, baina berak bakarrik entzun ahal izan zuela, Davidek aurrera jarraitu zuelako Munchen lagunen bide beretik. Horixe gertatzen da zurekin esan zion Amandak Davidi, Munchen lagunen atzetik joaten zarela beti, gauza inportanteak ikusi gabe.
|
2011
|
|
Neskatxak ez du noski jakingo, mendebaldeko telebista politikoki zuzena ez baitzen, hogeigarren mende hondarrean, Europako bazter horretara iristen, nola aritu ziren handik hilabete batzuetara komunikabideak, isildu gabe, esan eta esan, eskandalagarria zela, NBEk igorritako kasko urdinek hainbat emakume behartu zituztela Bosnian, eta Afrikan, eta Kanbodian, eta..., ez zutela aginduriko lan humanitarioa behar bezala bete, edo, kasu bakan batzuetan behintzat, lagundu behar zuten jende harekiko errespetua galduta ibili zirela, eme gabeko agorraldiari luzetsirik edo?. Eta Nadak ez daki, telebistako esatariak bere hitz atsekabetuak jariatzen zituen bitartean, hartu beharreko iturritik hartutako irudiez lagundu
|
zituela
hitz haiek errealizadoreak, eta irudi haietan Nazio Batuetako gizonak ikusten zirela kamioneta gainetan, lerro lerro jarrita, eta kasko urdinen azpian larruazal beltzak, ilunak baino ez zirela ageri; Nadari, tanketatik jaisten ikusi orduko, filmetako marine begi urdin bipilen gomuta ekarri zioten haien oso bestelakoak. Erredaktoreari ahaztu egingo zitzaion, noski, albistea idazterakoan, eta esatariak ez zuen esan toki, garai eta era guztietako soldadu arrek gauza bera egin izan dutela toki, garai eta era guztietako gerrateetan, komuneko bideetan nola, halaxe labaintzen baita eginkaria komunikabideetan barrena ere, goitik beheiti, ukitzen duen guztia satsutuz; oro kakaztu arteko onik gabe labaindu ere.
|
2015
|
|
Esan zion zerbitzari mutur gorri batek, eta amona Bittoriri iruditu zitzaion txantxa ukitu batekin bota
|
zituela
hitz haiek gizaseme kopeta beltzak. Eseri, edo esertzeko denborarik ere gabe, denak ala denak irentsi zituen.
|
|
Bai, asko aurrera zitekeen bost edo hamar urtetan. Gaixoa, ordea, ohartua zen norberak ezagutuko ez duen etorkizun urrunaz hitz egiten den eran esanak
|
zituela
hitz horiek doktoreak. Hitzak ahoskatzeko modua, onginahizko begirada, eskuen mugimendua, aski izan zituen ezkutuko mezua igortzeko:
|
2018
|
|
Nabaria zen Txetxuk ez
|
zituela
hitz haiek ulertu.
|
2019
|
|
Coralinek espero zuen eskuak ez
|
zituela
hitz haiek entzungo, eta gaia aldatu zuen:
|