Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 308

2000
‎Horrek agian izango zuen eraginik, ez dakit. Ez dut ulertzen oraingo gazteek zergatik ez duten armonika jotzen, niretzat behintzat oso relajantea da, eta asko inspiratzen nauena. Gainera dena da hastea, zeren belarri ona izanez gero, berehala ikasten da
‎Aurreko legearen bidez Adin Txikikoen arazo larriari erantzun eta tratu sakon bat eman nahi zitzaion. Berean, bozkatzeko gai ez direnak zergatik ez ditugun penalki helduak bezala tratatu behar adierazten zen. Orain, bat batean, terrorismoari lotutako delituak (nahiz adin txikikoen delituak izan) beste era batean tratatu nahi dituzte.
‎Haurrak mahai inguruan zebiltzan, besoak mugituz. BeraJaungoikoa izanik, zergatik ez zuen hegan egiten galdetu zitzaionean, Morenobesoak mugitzen hasi, airera salto egin eta besoa apurtu zuen (Kononovich 1981).
‎—Anitzetan pentsatu izan dut —segitu zuen amak— zenbatetan galdegin ez ote zenion zeure buruari zergatik ez zaitudan bertze edozein amak bezala tratatu, hurbiltasunez eta xamurtasunez... eta hori azaltzea, alde batetik, mingarria izanen bazait ere, bertzetik, ez dut hori baizik gutiziatzen, zeren eta korapilo izugarri batek hersten eta itotzen bainau barrendik, eta ez dut korapilo hori laxatuko neure barrenaldea hustu arte eta jakin beharrekoak zuri jakinarazi arte.
‎Giristi no tzat dugu geure burua eta turkoak eta basapiztiak baino okerrago bizi gara. Ordea, zergatik ez dugu dotrina giristinoa guztiz uzten, baldin iduritzen bazaigu ezen txantxa eta burla hutsa dela?" Aitzitik, han geunden Antonio eta biok, geure testigantza aitzina eramaiteko asmotan...! Eta guk bagenekien ezen In dietarat zihoazen giristinoek hutsaren hurrengotzat zituztela beltzak eta indiarrak, eta bagenekien, halaber, ezen bertze ikusmolde batetik abiatu behar genituela geure egiteko guztiak, zeren biok ere irakurria baikenuen orduko Bar to lo mé de las Casasen Brevísima historia eta zeren baikenekizkien, halatan, bertze historia batzuk ere, indiarren holokaustaren berri emaiten zigutenak:
‎Eta handik astebeterat edo osabak bere skribuak erre, eta leku segur batean gorde genituen etxeko liburu kasik gehienak —lurpean estali kutxa handi batean—, badaezpada ere. Bere skribuak erretzerat zihoanean, galdetu nion ea zergatik ez zituen liburuekin baterat gordetzen, eta osabak ihardetsi zidan:
‎Eta nola sartu zizkidan beldurraren piztiak bere erpeak eta atzaparrak berriro errai erraietaraino, eta nola jarri zitzaidan pultsua eta odola, zaldia laur ointka baino fitezago! Ordea, bikotea eskailera batzuetan goiti galtzen ikusten nuela, iritzirik ezen hura zela zirt edo zart egiteko puntua eta sasoina, bertze kurka bat eginik eta neure beldur hari buru eginik, galdetu nion Catherineri ea zergatik ez ninduen Mignonenganat eramaiten, neska haren ezagutzeko gutizia nuela. " Ongi da —erran zidan— Orain berean ezagutzen ahal duzu Mignon.
‎Zazpietako txandan hasi omen duk lanean, eta gauekoa arratseko hamaikak arte ez omen duk itzuliko. Eta ea zergatik ez dudan polizia deitzen —bisaia destainaz zimurtu zitzaion— Badiat bertze lanik!
‎Lasterka abiatu nintzen eskaileretan gora, bizilagunek ikus ez nintzaten. Eta zergatik ez naute, bada, ikusiko. Hilda nagoelako.
‎Eta gero, berriro ere furgonetaren leihora itsatsirik nindoala, pentsatu dut badakidala Danek zergatik ez duen urjauzien kontu hori denen aurrean kontatu, eta segidan pentsatu dut ea zenbat denbora igaro ote duten Xavierrek eta Olgak Bridaveill Falls horiei begira. Baina, alde batera, dibortzioaren kontu hori nerabilela eta, bestera, amonak bananduei deitzeko erabiltzen zuen" bizirik alargun" adieraz  pidea, Rubenen belaunaren ukidura leuna sentitu dut, eta orduan desioak eta terneziak oinetako behatz ttikienaren atzazaletik buruko ilerik garaieneraino zeharkatu naute.
‎Eta, bref, Dabid, esango nuke gure geletan ibili den morroi hori Tomen atzetik dabilela. Gainera, utzidazu pentsatzen, pistola eta pasaporte itxuraz fal  tsuaz gain, orain ulertzen dut zergatik ez dituen betaurrekoak egundo eranzten, edo zergatik ohartarazten zion Dani azkarregi ez ibiltzeko: poliziak isunak jarri baino gehiago, furgoneta geldiarazi, eta bera harrapa zezakeelako!!!
‎Filosofoak, zientzialariak legez, errealitateari buruz mintzatu nahi izatean oinarritzen zuten Zirkulukideek filosofiari halako hertsitasuna eskatzea. Einsteinek esan legez, Hume eta Machen printzipioak nahitaezkoak izan baziren fisikan, hau da, filosofiak fisikaren gain eragina izan bazuen, eta honek egiaztagarritasun printzipioa onartzen badu, orduan, filosofiak zergatik ez du hura onartu behar, errealitateari buruz mintzatzen omen bada. Zergatik izan behar du filosofoak apriorizko ezagutzaren abantaila?
2001
‎Bat bateko iskanbilak gogoeta horiek albora lagarazi dizkio Tasiori. Iñaki eta Beraza dira, palomiten arrastoak topatu eta, haserre bizian, beraientzat zergatik ez duten ezer utzi kexatzen hasi direnak. Patxik, bakeak egiteko, anbulantziari gasolina sartzera joan behar duela eta mikrouhinerako palomita zorro gehiago eros ditzakeela proposatu du.
‎‘Eta nire aita bada, zergatik ez dut bere abizena? ’
‎10 berei buruz hitz egiten ari diren guztiak epaitzeko, eta ia olerkari guztiek gauza berberak konposatzen dituztela. lon. Orduan, Sokrates, norbait beste olerkari bati buruz ari denean, zergatik ez dut arretarik jartzen eta, loak naramala, baliozko ekarpenik egiteko ahalge aurkitzen naiz, baina norbaitek Homero aipatu orduko esnatu eta arreta jartzen dut esateko gauza asko ditudala?
‎–Onetik gasnaren balio zehatza zalantzan jartzen baldin baduzu, zergatik ez dituzu Trinitatearen, Aita Sainduaren hutsezintasunaren eta Jesus Haurraren Ama Maria Birjinaren dogmak dudan ezartzen. Alor pragmatikoagoetara etorriz:
2002
‎Esanen dizut zergati duzun izen egokia eta zergatik ez duzun egokia.
‎Eta zergatik ez dugu Lyonekin egin konparaketa, zergatik ez Parisekin? Baina batez ere, zergatik ez dugu Guggenheimekin egin, zergatik ez dugu unea aprobetxatu Euskal Herriariba rrura begiratzeko. Kulturak ere ez du sinesten dagoeneko herri honetan?
2003
‎Aitzakiak: egunen batean kontatu digute kritikari horietako batzuek zergatik ez duten borrokarik egin, haien medioetan, euskarazko liburuen kritikak gaztelaniazkoak bezain luzeak izan daitezen; bestalde, karaktere gutxirekin gauza duin samarrak egin daitezkeela erakusten dute A. Unanueren kritiketako batzuek, «Aizu!» aldizkarian.
2004
‎irudi ez denak ez du existitzen, komunikazioaren joerek horretara ohitu dute herritarra. Argi dago EAJ, EA eta Ezker Batua ez direla torturaren aldekoak, ulertzen ez dena da zergatik ez duten etxean bertan tortura ahalbideratzen duen tresna garrantzitsuenaren (inkomunikazioaren) aurkako jarrera azaltzen. Inork gutxik jarriko du zalantzan atxilotuaren berme maila oso desberdina dela Ertzaintza, Polizia Nazionala edo Guardia Zibilaren eskuetan, baina Ertzaintzaren aurkako tortura salaketa asko egon da azken urteetan, errealitate hori hor dago eta ostrukarena egiteak ez du arazoa ezabatzen.
‎Orain arte baikor agertu banaiz ere, ez litzaidake gure ustezko etorkizuna arrosaz pintaturik aurkeztea gustatuko. Zeren, zergatik ez dituzte politikariek gure itxaropenak oraingo honetan suntsituko, iraganean behin baino gehiagotan egin duten bezala. Nik abian ikusten ditudan bi aldaketa prozesuak hauskorrak dira eta ausardiaz jokatu behar da ongi burutu daitezen.
‎Alegia: erdaldunek hemen dituzten baliabide eta eskubideak Estatu totalitario baten abaroan eskuratuak izan direnez, zergatik ez dute hauek inolako kontzientzia gaiztorik bere hizkuntza portaeran. Zergatik sentitzen dira legitimazio guztiaren jabe besteen artean?
‎Baina nik Errauskinerena egiten badut, zergatik ez duzu zuk
‎Eta hemen berriro Sabi­ no Aranarekin egiten dugu topo. Horrela ulertzen da zergatik ez duen go­ goko José Luis de la Granja Sainz-ek lehen aroko Sabino Arana hura, ez prezeski jeltzale kontserbadorea delako hau ere bada, jakina, edo arrazis­ ta hau ez da, hala badio ere, abertzale sutsua delako baizik. Nahiago du,
‎Biok batera, konprenitu egin genuen: zergatik ez zituzten mendikoak harrapatzen; nola pasatzen zuten informazioa Balantzategikoek.
2005
‎\ Irakasle jauna, euskal gaztediak zergatik ez du benetan baliagarria zaiona ikasten. Zergatik sartu behar ditu kaskezurrean bigarren mailako gauzak?
‎Sorgina, ene lehen liburua, Edition de minuit, eta Gallimard era igorri nuen. Eta bi editorialetatik biziki erantzun luzeak jaso nituen, azalduz zergatik ez zituzten hartzen esku izkribuak, baina animoak emanez, ongi zela, segitu behar nuela idazten. Nik uste nuen horrelako erantzunak denei bidaltzen zizkietela, baina denborarekin jabetu nintzen erantzun haiek bereziak zirela, eta serioski ari zitzaizkidala.
‎Bilatu nahi duen lasaitasunak, berriz, muzin egiten dio. Amets hain dago lasai, zergatik ez luke, bada, berak ere lasai egon behar?
‎Horregatik egoten naiz ni adi, Piedaden misterioak jakiteko. Jakiteko zergatik ibiltzen zituen Samuelek jateko gauzak poltsikoetan, edo zergatik ez zituen zapatak kentzen etxera heltzen zenean, edo zergatik ez ziren ezkondu bera eta Piedad.
2006
‎Patentea daukan enpresak antiretrobiralak produzitzen segitzea debekatu die indiarrei, edo dirua ordain dezatela. Eta kasu honetan itsusiena eta kriminalena da enpresa farmazeutikoek hori eskatzen baldin badute, gobernuek zergatik ez duten diru alde hori ordaintzen herritarrengana erremedioak irits daitezen. Hori ez litzateke armetan xahutzen duten dirutzaren milaren batera ere iritsiko.
‎Multinazional hauek ere hirugarren mundua esplotatzen ari dira, beraz gasolina botatzera goazen bakoitzean, edo Adidasez janzten garenean, Nikez, berdin jokatu genuke. Edo zergatik ez dugu hain irizpide garbia mugikorrekin. Mugikorrek koltana behar dute, eta koltana Kongotik ateratzen dute.
‎Azterlan horretan, esne gaingabetuaren kontsumoak arteria hipertentsioaren arriskua gutxitzea lortzen zuen, eta onura hori esnearen proteina berei egozten zitzaien (kaseinak). Argitu gabe geratuko litzateke zergatik ez duen funtzio bera betetzen esne osoak, proteina berak baititu, eta Alonsok, bere ondorioetan, esne osoan sartutako gantzak bere proteinen bertuteak ezkutatu edo lausotu ditzakeela azaltzen du. Atlantikoaren beste aldean, Liu eta bere aditu taldea lan hipotesi horretan sakontzen ari dira, eta laster irtenbide merke eta eraginkor baten funtsa aurkitzea espero dute, XXI. mendeko hustubide okerreneko pandemietako bat saihesteko.
‎Nire ustez, irakurri ondoren aitonak erre egiten zituen. Ez dakit zergatik ez zituen ere suntsitu, baina aitonak egindako ezeri ez diot logikarik ikusten.
‎Dudak, asko neuzkan, momentu hartan bertan. Etengabe zaindu beharra baldin bazeukan, zergatik ez zuten erresidentzia batean sartzen edo etxean beraiekin edukitzen, alaba behintzat arduratzen zenez gero. Ez nintzen galdetzera ausartu ordea.
2007
‎Akordatzen naiz, Teruelen, fraideek abitua hartu eta lehendabiziko promesak han egiten ditugu, eta meza hartan nire aitak ez zuen jauna hartu. Meza bukatu zenean joan nintzen aitarengana, jarri nion bizkarrean eskua eta, «aita, baina zergatik ez duzu jauna hartu?» galdetu nion. «Ez bainauk konfesatu!» hark.
‎Gaur amaren galdeketa jasan behar izan dut. Ea zergatik ez dudan lagunekin atera behar, ea Ikerrek zergatik ez duen deitzen, arazoren bat dudan?
‎Horretan estatistikak ez du zalantza izpirik uzten. Beraz, zergatik ez du emakumeak gizon gazteagorik bilatzen, hau da, konpainiaren bermea, bere bizi luzean lagun izango duen gorputz gazte eta osasuntsuago hori. Zergatik egiten du kontrakoa, bere bizitza motzaren bukaeratik gertuago dagoen gizonarekin elkartu, alarguntasunaren aldeko apustu argia eginez?
‎Bistakoa da... Baina zergatik ez genuen lehenagoegin. Garestia zelako, asko balio zuelako...
‎Ezdizkizu emaitzak eskatzen, azalpenak baizik. Esan zergatik ez dituzun adierazlehoriek, eta zer egin dezakezun edukitzeko. Besterik ez.
‎Sozialistek gai hau edo antzekoak onartu dituzte Buruntzaldeako gainerako herritan. Batzarraldia amaitu aurretik, IUko Tomasenak erraustegiaren inguruan aurkeztu zuen mozioa zergatik ez zuen gai zerrendan txertatu galdera egin zion alkateari. Honek erantzun zion gai horren inguruan aspaldi hitz egin zuela Udalak.
‎1961ean, ordea, aldizkari osoa tipografian ateratzen hasi ziren —Bilboko Graficas Bilbao inprimategian, hain zuzen; jakin ez zergatik ez zuten Arantzazun bertan inprimatu, Editorialeko bestelako aldizkariak han inprimatzen zituzten bezala—. " Pro manuscripto" jartzen jarraitu zuten, hala ere.
‎Tabernaren beste zokoren batera joango da zeu irrikatzen utzita, berarekin jardun arte pentsatu ere egiten ez zenuen enigma batez kitzikatu eta sortuko dizu azkura, ezen enigma handia izan liteke panda batek gurean zergatik ez duen. Ala ez?
‎Alkizara zergatik ez duen inoiz itzuli nahi izan ere ez dit erantzun sekula.
‎Minutu gutxiren buruan kakoa josi du. Ez daki zergatik ez dituen etxeko lanak maizago egiten, gizonago sentiarazten dute, erosa biziberritzen diote, baina ez da ausartu Anarengana hurbiltzen, nahiz eta bizkarrez dagoen: mantalaren lokarriak silueta edertzen dio, eta hala ere ez da ausartu, ez du oreka apurtu nahi.
2008
‎Beraz, zirkulu bat da. Emakumeei galdetu litzaieke ere zergatik ez duten txirrindularitza egiten.Anekdotarik. Txirrindularitzan hasi nintzanean, 13 edo 14 urte nituela, Bidaniko buelta egin nuen, 90 bat km. Bueltan nentorrela, Andoainen porru eginda jaisten ari nintzen, bizikletaren gainean lo hartzen nuela eta errepide bazterrean eseri eta lo gelditu nintzen.
‎Egin/ eragin dikotomia da hori. Atzera begiratuz gero, egin eta eragin oreka horretan, zergatik ez genituen ikastolak sortu gabe utzi eta beste eskoletan eragin euskaraz irakas zezaten. Ala goazen autozentratzera, katalanek esaten duten moduan, eta jar ditzagun erdian guk sortutako ikastolak, komunikabideak edo dena delakoak eta hori, egitea alegia, izango da eragiteko modurik onena.
‎Ikasleek ikusten dute, esate baterako, neguan Eguzkiaren ibilbidea oso txikia eta baxua dela, eta udan alderantzizkoa. Eta oso ondo erakusten du nola funtzionatzen duten eguzki erlojuek, eta zergatik ez duten makila bertikala.
‎Egin dute batzarra, gaztelania hutsez. Amaieran, kontraesanez jabetzen ote diren galdetu die irakasleak, zergatik ez duten hitz bat bera ere egin euskaraz batzarrean, zergatik ez duten hitz bat bera ere egiten euskaraz egunean. J.S. Sesmak dioskunez, ikasleek kanpo arrazoiak dituzte beti argudio:
‎SIMON: Eta zergatik ez zenuten beste eraikin bat egin, zergatik erabaki zenuten hemen zegoenarekin zerbait egitea?
‎Garateren pentsaera adierazten digun anekdota bat biltzen du Sarasketak. Hilean pare bat errebolber baino ez zituela egiten ikusirik, bere ikasleak behin, ea zergatik ez zituzten errebolber gehiago fabrikatzen galdetu zion. Eta hara Garateren erantzuna:
‎Melitonek, abagunea profitatuz, diputazio karlistara jo zuen, iraultzaileen erabakia atzera bota nahian. Diputazioak, bere aldetik, ea zergatik ez zuen Martinez de la Peraren etxea zarratu galdetu zion udalari, eta honek bertan garbitokia zegoela erantzun zion. Ambrosio Uria zinegotziak, ordea, ez zegoela ados azaldu ostean ez zuen akta sinatu1174 Diputazioa ere ez zen pozik gelditu udalaren erantzunarekin, eta bi aste geroago informazio gehiago eskatu zion garbitokiari buruz1175 Ikusten denez, karlistek, euren artean ere izan zuten tirabirarik.
‎«Kableak, haizagailuak eta beste tresneria batzuk kanpoan egiten ari dira. Orduan, zergatik ez dute lana enpresan bertan uzten?», galdetu du. Justoren arabera, eolikoko langileek trebatuko lituzkete, eta, horrela, 113 langileentzako lana ez egon arren, «behintzat batzuei lana eman ahal zaie».
‎Sanz izan da parte hartzaileetako bat, eta «kontzientziazio handiagoa» eskatu du. «Teknologia asko dugu; zergatik ez dugu denontzat egokitzen?».
‎Eta kontuan izanik Europaranzko migrazioek hemisferioaren alde honetan sortzen duten kezka, batik bat krisi garaian, kontraesana dirudi pertsonen bizi kalitatea hobetu dezaketen eraldaketa eta aldaketak ez babestea, horixe lortzea izaki funtsean migratzeko arrazoi nagusia. Pertsonen mugimenduak zapaldu eta kriminalizatu ordez, zergatik ez dituzte ausarki babesten iraultza prozesuak, migrazioen eragile nagusiari errotik erasotzen badiote. Migratzeko eskubidea izan dezala migratu nahi duen edonork, baina migratu beharra ez dadila izan herrietako bitarteko materialak eta giza baliabideak harrapatzen eta suntsitzen dituen eredu kapitalista batek ekarritako ondorio perbertsoetako bat.
‎Ez dago argi zergatik ez duten elkarrekin hitz egiten, zergatik ez duten elkarrekin ezer egiten, hori izanik hain zuzen ere biok nahi dutena. Afaltzera irten nahi dute, zinea ikusi nahi dute, teilatuan lo egin nahi dute, gauez bainu bat hartzera joan nahi dute, bizikletan ibili, bidaia luze bat egin.
‎Egiten dut galde, haur baten argiarekin: munduak uste baldin badu, ogia, dirua edo libertatea eduki litezkeen bezala, arrazoia ere eduki litekeela, orduan zergatik ez du inork egundo arrazoia eskatu, ogia, dirua edo libertatea eskatzen diren bezala?
‎" Guk" erantzun genezake, hau da, kapaz gara erantzuteko: (1) diruak mundua mugitu baldin badu, zergatik ez duen ba mundutarra mugituko; (2) lehenagoko erlijioetan ere bazekitela jainkoa jaten; eta (3) bila ibili ezkero azalduko zaizkiola diruari nondik edo handik karbohidrato, proteina eta koipe monoinsaturaturen batzuk.
‎Nazio planteamendu batetik begiratuz zatiketa mantentzera datorrela? Eta zergatik ez dugu sakontzen daukagun unibertsitatea erregulatzen duen arau markoak ematen digun aukeran. Eta zergatik ez gara, orain artean behintzat," Euskal" kontzeptua garatzeko indarrean dagoen Unibertsitate Lege horrek eskaintzen dituen bideak garatzeko gai izan (hau da, unibertsitateen arteko elkarlana bultzatzea, edonon kokatuta egon arren, izaera hori elkarlanean lantzea euskaraz eta euskal gaiez arituz ikerketan, berrikuntzan, irakaskuntzan eta abar).
2009
‎" Eta pasaportearen ordez hiztegia hartzen badugu?" Oso esaldi ona zen. " Buruarekin pareta joka aritu ordez —emango digute estatua independenteak garenean—, bitartean zergatik ez dugu ordezko bidea bilatzen?" Eta esan genuen: " Zergatik ez dugu domeinu kultural bat eskatzen?" Domeinuak ematen dituen ICANN erakundeak eskua zabaldu zuen unea zen.
‎Askok eta askok beren buruari galdetuko diote ea zergatik ez zuen OEAk neurri bera hartu 1970eko eta 80ko hamarkadetan hain ugari izan ziren gobernu militarren aurka.
‎ez irudia eta ez lagunek irudiari buruz egin zituztèn iruzkinak, itxura batean?, esfingearen begirada hotza betartean; Gonzalok, baina, mundua bere barrearen talaiatik neurtzen zuen heinean, ez zuen une hartan ulertzen, seguru ezetz? zergatik ez zuen Domingok barre egiten, lagunak Chaplinen ateraldia zehatz mehatz ulertu ez bazuen behintzat?; hartarako zegoen, ordea, bera, Gonzalo, lagunak konprenitu ez zuena konpreniarazteko:
‎–Eta zergatik ez du poliziak??
‎KEVIN. Eta zergatik ez huen hau Karren aurrean kontatu?
‎Baina EAJk, giza eskubide guztien alde badago, zergatik ez du indar berberarekin salatzen AHT dela-eta lurrak zein etxebizitzak lapurtu dizkieten familiek jasaten dituzten eskubide urraketak?
‎Frantziaren kolonizazio estrategia salatuko dute ibilaldi horretan, Txomin Catalogne antolatzailearen arabera. Kolonizazio estrategiarik ez bazen, zergatik ez dute eguneroko beharrak aseko lituzkeen autonomiarik onartzeko borondaterik?.
‎Frontoira joateko ohitura dute, baina frontenisean egitera. Pilota txapelketa amaitutakoan guregana hurbildu eta esan ziguten zergatik ez genuen frontenis txapelketa antolatzen.Neskak eta mutilak, bi txapelketa jokatuko dira. Bai. Mutiletan bederatzi bikote arituko gara eta nesketan hiru bat bikote.
‎Eta alderantziz ere, jakina, Bilboko Udalak egin dituenak eta Donostiakoak egin ez dituenak. Era berean, zergatik ez ditu autoreak azaltzen, PSEk gobernatzen dituen beste udalerrietan, zeintzuk diren euskara sustatzeko egiten diren politikak; esaterako, Portugaleten?
‎Negar egiten duen emakumearen irudiarekin hamar zirriborro osatu zituen artistak; haatik, Gernika margolanean ez da inondik ageri halakorik. Inork ez daki zehazki zergatik ez zuen emakume horren irudia baliatu obra nagusian, baina zirriborroek erakusten dute sartzeko aukera behintzat aztertu egin zuela Picassok. Bestela ez zukeen hainbestetan marraztuko.
‎Ondo ari dela dio futbolzaleak, baina, aurreko bi denboraldiak gogoan, gogor astindu du entrenatzailea. Bere buruari galdetzen dio zergatik ez zuen gauza bera egin bi sasoi horietan, zergatik baztertu zuen jokalari mordoa. Futbolzalearen ustez, denak aintzat hartu izan balitu, emaitza eta gaur egungo jokatzeko modua lehenago helduko ziren.
‎Barre egitearekin batera, baina, Domingori so egiten zion Gonzalok; Domingo, ordea, beste mundu batean bezala zegoen, serio –oso serio ere bai, aurrean zuèn irudi hura atsegin ez balu bezala: ez irudia eta ez lagunek irudiari buruz egin zituztèn iruzkinak, itxura batean–, esfingearen begirada hotza betartean; Gonzalok, baina, mundua bere barrearen talaiatik neurtzen zuen heinean, ez zuen une hartan ulertzen –seguru ezetz– zergatik ez zuen Domingok barre egiten, lagunak Chaplinen ateraldia zehatz mehatz ulertu ez bazuen behintzat...; hartarako zegoen, ordea, bera, Gonzalo, lagunak konprenitu ez zuena konpreniarazteko:
‎...n, bera ez zen pederasta, arima garbia zuen, haren ahotik ez zen irteten lohikeriarik zuretik bezala, eztarria estutu behar izan dizut naturaren indarrarekin, Sara, iraintzen jarrai ez dezazun, irribarre egin duzu, elurra zure betseinetan, berriro eztitu zara, otzandu, losintxatu, eta elurrak herrialde berri bat marraztu dizu begietan, horra gure zain daukagun paradisua, Sara, segi arnasten, Sara, zergatik ez duzu arnasarik, segi irribarrez, begi ezti horiekin, araztasuna zure begi ninietan, nire hankak ezinean, ezin dut pauso bat gehiago eman, ordu erdi bat ozta ozta geratzen zaigu, dutxa beroa, Linzan lo egin, betiko loa; atseden pixka bat hartuko dugu, begira, laino artetik sartutako eguzki errainu batek lekua erakusten digu, ohe bat egingo dut elurretan, begira zer etzaleku gozoa, lastaira bigu...
‎–Aita, zergatik ez dute odolik txindurriek?
‎Bizkaiko taldearen proposamena izan zen: zergatik ez ditugu ikerketak berdintzen denboraz, eta denok aztertu urteka gai bera. Horretarako batzorde bat behar zen ikergaien planifikazioa egiteko.
‎Eltzagorrak kontua hartu zidan, ea zertarako idazten nituen erlijiozko bertsoak, hainbeste gai egonik bazterretan, ea zergatik ez nuen Weylerren ezinaz barre egiten, zergatik ez nituen salatzen Kasinoko handikien gehiegikeriak, zergatik ez nien bertsorik egiten guardia zibilen eskolan sartzeko izen eman zuten soldaduei.
2010
‎" Parekotasuna dago, esaten digute. Orduan, zergatik ez dute horretaz hitz egin nahi, zergatik jartzen dira urduri gaia mahai gainean ipintzen diegunean?". 2006an bertan, estreinako txostena egin eta gero, sektoreko biltzar handi bat antolatu zuten parekotasunaz hitz egiteko, eta erantzuna oso oldarkorra izan zela gogoan du Iurrek.
‎De Miguel ez zuen fede txarrez jokatu, fede onez baizik; izan ere, fede txarrean jardun balitz, bigarren deklarazioan ez zuen informazio hori emango. Ez dakit zergatik ez zuen lehenengo deklarazioan aitortu, baina bigarrenean argi eta garbi irakurtzen da, esan du.
‎komeni ere bai, jakina, errealitateak aurpegirik itsusiena erakusten digunean, akatsez josia, trebeak baikara beste aurpegi bat asmatzeko? edo neurri neurriko maskara bat jartzeko. Domingok fantasmak asmatzen zituen, eta nik aingeruak?, edertasuna eta akasgabetasuna ezaugarri dituena; prozesu hartan, baina, beti gelditzen zitzaidan kezka bat, hilda gero ere, inor ez zen Benjamin Mariaz mintzo, haren gorputzaz ez ezik, haren memoriaz ere ahaztu bagina bezala?, edo galdera bat? zergatik ez genuen etxeko aingerua bitartekari bezala erabiltzen, zeruarekiko harremanak lotzeko, eliz jendeak santuak, dohatsuak eta agurgarriak erabiltzen zituen moduan??, edo susmo bat, gauzak ikusten nituen bezalakoak ez ote ziren: puntu beltz bat nuen, beraz, nik marraztutako mapa psikologiko ezin zuriagoan, harik eta, egun batean, etxekook estalitako egia desestali nuen arte:
‎izugarri estutu behar izan zuten, Helenak, gero, kartan esan zituenak esateko: ...rtua?; nik, ordea, errazena egin nuen, agurtu ninduenean begiratu ere egin ez nion bada?!; non geratzen zen, baina, nire errukia?; non nire adimena, harrotasunaren bideak ireki ziezazkidakeena?; zergatik hartzen nuen Helena errudun ziurtzat, bi emakumeek hari emandako tratuaren berri ez banekien?; zergatik kargatu nuen guztia Helenaren bizkar gainean, nik ere neure erantzukizuna izan nezakeenean?; zergatik ez nuen elkarrizketa hala moduzko hartan gogor egin bi emakumeen aurka, eta zergatik jo nuen joko hartan guztia galdutzat, borrokarik egin gabe, etsipenik erosoenak hartuta?; Helena eta biok mundu berezi bat genuen, ez haren amak ez gureak ezagutzen ez zutena, eta handik lor nezakeen zerbait: Helenari hitz bat atera niezaiokeen, adibidez, edo hitz gutxi batzuk, bi emakumeek eraiki eta gero Helenari ezarritako gezurra hankaz gora jar zezaketenak; galde niezaiokeen, esate baterako:
‎eta imajinatu eguzkia hor, izarra jarri nahi duzuen tokian, eta esaidazue aterpea erreko lukeen ala ez? esan zenigun;. Eta zergatik ez duzu plater baten neurriko izar txiki txikia imajinatzen?, bota zizun Domingok, ziriari ziriarekin erantzuteko prest;. Orduan eskalak gaizki daude?
‎Are gehiago: zergatik ez ditu izaki bizidun guztiak piztuko eta guztiak salbatuko, uholdearen garaian zoologiko bat salbatu bazuen, Noeren kutxa bitarteko. Baina hara:
‎–Arnaldok esan zidan: . Nahiz eta mahai politikoa geroago izatekoa zen, zergatik ez dugu aurreakordio moduko bat egiten, hauek [ETAkoek] ikus dezaten ez zaretela ari gu engainatzen, hau da, benetako borondatea dagoela???. Aurreakordio hori egitekotan, EAJk ere tartean egon behar zuela ados zeuden biak.
‎Pogge k (2005) beharrezkotzat jotzen du bi galderanagusi egitea: a) nola da posible aurrerapen teknologikoak izan arren eta gureMendebaldeko ilustrazioaren balioak izan arren, muturreko pobrezia bere horretanmantentzea, honek berau pairatzen dutenei giza duintasuna ukatzen diela jakinik?; eta, b) oparotasunean gauden herritarrok zergatik ez dugu moralki kezkagarriaikusten gure balioak dituen mundu honek horrenbeste pertsonentzat abiapuntu etaaukera horren urriak eskaintzea?
‎Nazioartean, Munduko Bankuak azterlan batzuk egin ditu ezgaitasunaren eta pobreziaren arteko erlazioaren xehetasunak argitzeko, pobrezia argia dirudienean. Mundu osoan ezgaitasuna duten milioika pertsonak pobrezia eta gizarte bazterketa jasateko arrisku handiagoa zergatik duten jakin nahi da, zergatik ez duten soldata duinik eta zergatik diren pobreenak.
‎–Ama, zergatik ez dut nik aitatxorik?
‎Egonkorra zirudien diru iturria bukatutakoan (azken batean, gatazkak denbora asko dirau, zergatik ez lukete suziriek era berean iraungo?), ordea, miserian utzi ditu bortxakeria ezak Sderoteko biztanleak. Hiriko diruzainaren hitzetan, “mirari batek bakarrik” salba dezake diru kutxa publikoen egoera tamalgarria.
‎Eta zama zen, seguru, berak" purutasuna" bilatzen zuelako amodioan, alde bietako sentimendu orobatsu ideala. Ulertzen nuen zergatik ez zuen irtenbiderik ikusten, eta konprenitzen nuen ez zuela inoiz biderik egingo bihotzetik bihotzera –gorputzetik gorputzera egina zuen bezala– bere borondatez eta premiaz.
‎Izan ere, gauza bat da Itun Zaharra eta beste bat Itun Berria...". " Eta zergatik ez du Elizak Itun Zaharra baztertzen, edo onartzeko moduko idazki gutxi batzuetara laburbiltzen?" erantzuten dizut nik; aldiz, onartu egiten du. Jainko on batek, ordea, nola egingo luke bere buruaren eta bere ontasunaren aldeko propaganda horrelako bat, kontrapropagandatzat ere har daitekeena?
‎Are gehiago: zergatik ez ditu izaki bizidun guztiak piztuko eta guztiak salbatuko, uholdearen garaian zoologiko bat salbatu bazuen, Noeren kutxa bitarteko. Baina hara:
‎badakizue, ezta? Bada, imajinatu orain Belengo izarra eguzkiaren neurrikoa zela... eta imajinatu eguzkia hor, izarra jarri nahi duzuen tokian, eta esaidazue aterpea erreko lukeen ala ez" esan zenigun;" Eta zergatik ez duzu plater baten neurriko izar txiki txikia imajinatzen?" bota zizun Domingok, ziriari ziriarekin erantzuteko prest;" Orduan eskalak gaizki daude" esan zenuen; eta nola guztiok geratu baikinen mutu, gehitu zenuen: " Jar dezagun plateraren neurriko izar txiki bat, ados.
‎Batzuetan, neure buruaren kontra luzatzen nuen hatza, Helenarekin krudelegi jokatu nuelako ustea nagusituta; bi emakumeek, izan ere —Helenaren amak eta gureak— izugarri estutu behar izan zuten, Helenak, gero, kartan esan zituenak esateko: ......; nik, ordea, errazena egin nuen, agurtu ninduenean begiratu ere egin ez nion bada...!; non geratzen zen, baina, nire errukia?; non nire adimena, harrotasunaren bideak ireki ziezazkidakeena?; zergatik hartzen nuen Helena errudun ziurtzat, bi emakumeek hari emandako tratuaren berri ez banekien?; zergatik kargatu nuen guztia Helenaren bizkar gainean, nik ere neure erantzukizuna izan nezakeenean?; zergatik ez nuen elkarrizketa hala moduzko hartan gogor egin bi emakumeen aurka, eta zergatik jo nuen joko hartan guztia galdutzat, borrokarik egin gabe, etsipenik erosoenak hartuta?; Helena eta biok mundu berezi bat genuen, ez haren amak ez gureak ezagutzen ez zutena, eta handik lor nezakeen zerbait: Helenari hitz bat atera niezaiokeen, adibidez, edo hitz gutxi batzuk, bi emakumeek eraiki eta gero Helenari ezarritako gezurra hankaz gora jar zezaketenak; galde niezaiokeen, esate baterako:
‎Behin baino gehiagotan galdetu nion neure buruari zergatik ez nuen nire erantzunari ñabardurak emateko erreflexurik izan, berehalakoan konturatu bainintzen ateraldi horrekin krask egin nuela geure artekoan, komenigarria izan zitekeela albait azkarren atzera egin eta beste zerbait esan nahi nuela, edo gaizki ulerturen baten aitzakiari heltzea. Eta galderaren erantzuna denetan berdina zen.
‎" —Don Pedro, zergatik ez duzu erdaraz sekula egiten?, —Kontribuzioen erreziboak ez direlako gure hizkuntzan etortzen". tzaileek euskara ikasiko balute, utzi genuke euskara, gramatika eta hiztegia ondo gorde ondoren, eta, haien menpean gauden artean, errusieraz, noruegieraz edo haiek ezagutzen ez duten beste edozein hizkuntza erabili genuke". 901
‎Langile albaniarrek eta txinatarrek auzoan lan nola egiten duten begiratu beste denbora pasarik ez dute, destainez eta mespretxuz begiratzen dute. Ez dakite zehazki zergatik ez dituzten gustuko albaniarrak eta txinatarrak, dio Filippos Tsitos Plato' s Academy (Platonen akademia) filmeko zuzendariak: Greziarrak ez dira arrazista militanteak.
‎Malabaristas, mimos, y pintores podrán estar solos o en pareja en un espacio no superior a los 2 metros cuadrados. Eta zergatik ez dituzte, ja, hasieratik, kaiola batean sartzen. Ideia bat da...
‎Horren harira, Azpirozek ez du ulertzen zergatik ez duen Aldundiak hondakinak gutxitu eta gehiago berziklatzen duen sistema bat bultzatu nahi: Trabak besterik ez dizkiote jartzen atez atekoari, Gipuzkoa Europa mailan erreferente bihurtu dezakeen arren.
2011
‎Patxaran Nafarrez Egindako I. Espainiako Koktel Lehiaketa irabazi du orain egun batzuk.«Mojitoa dute kubatarrek, eta mundu osoan saltzen dute; Brasilen caipirinha daukate, eta berdin aritzen dira. Guk zergatik ez dugu, bada, izango patxaran koktelak egin eta hedatzerik?», dio. «Patxarana aldi berean badagoen eta ez dagoen edari bat da.
‎Beraz, kontraesan bat dago hor. Maiz galdetzen zaie zirkulazio arduradunei zergatik ez dituzten horietan jartzen, eta esaten dute ez liratekeela errentagarriak izango. Hor demagogia eta kontraesan handia dago, beti defendatzen baitute helburua ez dela dirua biltzea.
‎Hauteskunde eguna baino hilabete eta erdi inguru lehenago izan zen hori. Ez nuen nire burua zerrendaburu ikusten, baina zinegotzi lanak egitea tokatuko zitzaidala pentsatzean, hainbesteraino zergatik ez dut ba egingo?, esaten nuen. Baina gero, kanpaina aurrera joan ahala, eta hauteskundeak baino hamar bat egun lehenago gutxi gora behera, baietz ikusi nuen.
‎Ez nabil homologazio bila. Lehen diskoan Miguel Bosek kantatzen zuelako larrituta zeudenek, Bruce Springsteenek zergatik ez duen hirugarrenean kantatzen galdetzen didate. Noiz ulertuko dute niretzat Amuriza Saramago bezain garrantzitsua dela?
‎Ramon Jaureguiri galdetu nion ea zertan zebiltzan, zergatik ez zituzten Garoña eta Cofrentes ixten, eta erantzun zidan Valentziako kosta elektrizitate gabe geratuko zela. Uzteko esan nion.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia